Orain dela aste bat blog hontan inkesta bat plazaratu genun, inkesta Elizondoko plazari buruz doa eta ea zer irudizen zaizu plaza berrie galdera hairean botaz, karrikan entzuten diren erantzunak, sarean eta idatzitak, bildu nahi genun.
Hamar egun ondoren eta erantzunak aztertzeko garai dela, konturatzen gara ziberbaztandarrak (karrikan bezala) bi iritzi nagusi daukatela eta biak kontrakoak gañera, hau da; edo haunitz gustatzen du edo harras itsusia dela iduritzen zaie. Orain arte inkestan 181 botu eman dire eta portzentaiak ta emaizak ikusteko hemen klikeatuz aukera bada.
“Kaka zaharra” aukera bozkatu dutenen artean edo kalean, plaza itxusie edo “vanguardista” edo sobera modernua dela erraten duten edo dugun artean, herriarekin edo inguruarekin “hausten” dula argudio bezala erabiltzen da, aipatuz herriarekin ez dula zerikusirik, herriak ere nortasuna galdu dula, eta abar, eta abar eta abar,… Batzuei sobera pergola badirela, bertze batzuei kioskoaren desagerpena pena emanten die, erranez kioskoa “betikoa” zela. Jakinez gauzak horrela ez zirela zeren argazki zaharretan ikusten ahal denez, kioskoa ez da egon, beti toki beherberan eta ezta ere, ez da izan beti kiosko berbera. Kioskoren aipamen hau, Iruñeko Gazteluko plazaren afera burura ekartzen nau. Parkiña iten hari zirela eta plaza hankaz gora zegola, erdiaroko hondareak agertu ondoren (harrizko etsiak), “musulmandar” hilerria aurkitu ondoren, erromatar termak argira atera ondoren…jendearia axola zitzaiena, enparantzako kasketea (kioskoa) zen. 60 urte zituen kioskoa, bakarrik kontuan hartzen zuten… “betiko” gauza zela erranez.

Bertzealdetik, plaza izan duen aldaketa hau, ez da lehendabizikoa izan ezta ere haundiena, zeren 1916tik 1925era eliza lekuz aldatu zen, 1913ko uholden ondorioz. (Argazkian Santio eliza bere jatorrizko lekuan eta plaza bestetarako apindua, egurrezko kiosko desmontagarri batekin). Baña zoko horren aldaketa edo herriaren berritzea elementu “aintzindariekin” lehenagotik hasi zen, hain zuzen XIX. mendearen bukaeran eta XX.mendearen hasieran.
Urte haietan Baztan guzia diruz betetzen da. Ameriketara joandako batzuk, han egindako negoziokin poltsikoak diruz beteta bueltatzen dira. Bueltatutako hoiek Amerikanoak (indianoak) bezala zautoko dira.
“Amerikanoak”, bere egoera berri erakutsi nahian, gehienak bere herriarako obenkuntzak sustatu edo egiteko dirua emenen dute, adibidez; 1883an Martin Plaza Lekauzera ur publikoa eramateko lanak finantziatzen du, 1887 berdin eginen du Jaime Urrutiak Elizondon eta 1908an zerbait berdin in zuten Aldakoetxeako Irigoyen anaiak Erratzuko Iñarbil auzoan, Iturri eta lixutoki bat eraikiz…Bertze batzuk dirua mango dute frontoiak iteko, Braulio Iriarte bezala Elizondon 1921-an aldera edo bi urte geroago Erratzukoa, Juan Martin Irigoyen ordaidutakoa, eskolak, Elbetekoak bezalaxe Franzisko Goienetxeren bidez, Oronozkoak Martin Urrutia eskuz), Lekauko kolegioa kanposantuak (Erratzukoa)…eta nola ez elizak, herriko eliza haunitz berritu edo haunditu ziren; Oronozkoa (nave bat gehitu), Lekauzkoa (kanpaindorrea), Elizondokoa, Erratzukoa (uholdearen ondorioz biak)…eta denetan, bitxia izanez arkitektu berbera parte artu zun, Lino Plaza Lekauztarra.
Baña indiano guzti guztiak egin zuten lehen gauza, bere jatorizko etxea, konpontzea, haunditzea edo berri bat itea izan zen. Eta, naizeta Indianoak dirua aparte, idei berriekin etortzen diren, mundua zautu dutelako eta “modernismoa” ekarriko duten zulo hontara, etxe berri hoietako gehienak,zonaldeko estiloarekin bat eginten dute, nahiz eta desberdintasun txiki batzuk izan; Elizondoko Martindenea, (Braulio Iriarte), Leku Eder (Migel Perochena), Erratzuko Aldekoetxea, Arizkungo Latadia 1938 erre ondoren, berritu zena Meliton eta Mateo Etxenike anaien bidez, baita ere Arizkungo Iriartenea...
Baino bertze batzuk. “modermismo” hori aurrerara eramango dute eta eraikin ekletikoak ereikiko dute. Eklektizismoa garai hoietan ematen zen estilo arkitektoniko bat zen, eta eklektizismoa kasuan proposatzen dena da, eraikinan ematen ahal direla edozein motako konbinazioak, eta jatorri desberdiñako elementuak, bai erdiarokoak, klasikoekin nahastua, tokiko eta geografian sakabanatuko edozen lekuko elementuak batzea, harrizkio eta forjazko etsi haundiak… eta guzti honen emaitza eraikin originala eta erabat desberdinak ziren. Estilo hau garai haietan errex zabaldu zen Europan zehar (Frantzian nagusi izanez) dekorazio eta arkitektura errevista esker eta baita ere aberatz-berri hauen bidez zeren estilo honek ongi adierzten zitun hauetako dirudun berrie; garai berriak, bera bakarrik egindako gizona, haunditasuna, arte eta kultura zauzen dun gizona, aurrera begiratzen deuen persona…hori guztia azaldu nahi zuten estilo honetan eraikitako etxeekin.
Baztanen eklektizismo estiloan oinarritutako etxe guztiak Elizondon daude eta hoien adibide argiena Santiago kalean 39, zenbakia duen Manuelenea etxea da (gaur egungo Erasoenea). Eraikina 1904an eraiki zen Urrutuia-Maguirena familarendako, etxeko nausia Jaime Urrutia izanez. Materialak aldetik, nahaste haundia bada, harria, ladrilloak eta pizarra eta marmola erabiltzen bai dira. Estiloaren bertze ezaugarria, etsia da eta etxeaurreko begiratoki poligonala, bertze elementu batzuekin batera, teilatua, kornisa…Bitxikeria bezala aipatu Etxearen izena Jaime Urrutiaren emaztearetik dator, Manuela Maguirena bai zen eta gero denborarekin etxea saldu zela eta jaun berriak izena aldatu eta Erasoenea patu zioten.
Bertze etxe “eklektikoa” plaza aurrean dagoen Paularena da eta bitxia baita ere bere izenaren historioa, haue ere aldatua bai dauka, zeren hasieran, Plazarena deitzen bai zen. Etxea, Martin Plazak eraikin zun (baita ere Elizondon Datuzelay jauregia erosi berria zun), estilo aldetik Franziako eklektizismotik urruntzen da (teilatua) baña bere etxeaurrean estilo desberdiñak nahasten dira, neobarrokoa, klasikoa …1917an Donostiako Josefa Paula Fernandez, baztandar baten alarguna zena etxea erosiko du eta izena aldatuko du, gaur egungo Paularena-ra. Egia errateko ez zuen erosi baizik Donostiko San Martin kalean zeukan jauregitxo batekin trukatu zun. Dirudienez Plazarenaren nagusia Martin Plaza Iribarren Arjentinan ezkonduko da Faustina Olcerekin eta lau alaba izanen dute. Martin hiltzerakoan, hoietako bat Elvira, Ayciñenako marquesa izanen dena, Plazarena-ren jabe bezala geldituko da. Donostiara bizitzera joanen da bere senarrarekin eta han dagola alargunaren jauregitxoaz maitemintzen da eta nola Josefa Paula bere senar izandako herrira bultatu nahi duenez, bien artean eraikinak trukatzen dira.
Bi eraikin hauek ez dira bakarrak, baita ere aipatu beharko zen kale berberan dagoen Justo-enea, 1902an Jose Ziaurriz argiñak eraikia, Justo Zozaya aginduta. Justok Cuban in zun dirua eta astion aipatu dugun bezala bere egoera berria etxearekin azaldu nahi izan zun.
Pentsatzekoa da etxe berezi hauek eraiki zirenean, herriko foroetan denetatik entzungo zela. Batzuentzat itxusiak, ulertueziñak, aintzindariak… izanen ziren, bertze batzuendako, akaso, ederrak ta dotoreak!! irudituko zizaien. Hau da, gaur egun bezalaxe, “demonioko” plaza horrekin bezala!!!.

Modernismoaren garai hoiek, ez zuten bakarrik estilo berriko etxebizitzak ekarri, baizik baita ere indianoen gustu berri horien ondorioz, garai haietan aintzindaria zen arte edo “teknolgi” berri bat ere etorri zen, argazkilaritza. Zeren jakinez aberats berri horriek bere lana preziatu, erabil eta konsumituko zutela, 1898an Felix menak bere “studioa” Elizondon erekiko du. Studio honekin Elizondo, Iruña, Donosti eta Baionarekin parekatuko da, zeren halakorik ez zegoen berzerik inguru hauetan!…baina hau bertze historio bat da eta bertze post bat izanen da. (goitiko argazkia Felix Menaren argazki bat da Elizondoko studioan atraia 1904an aldera. argazkia viejas-fotos.blogspot.com blogetik artuta dago.)
Post hau iteko Jose Javier Azanza Lopez-en “Aproximacion a la arquitectura de los americanos en Navarra” liburua erabili da, liburu interesgarria eta gure inguruko hainbertze eraikinen kontuak aipatzen duna.
Read Full Post »