Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘bertiz’

1944ko abuztuaren 19an Aliatuek alemanek okupatuta zuten Paris hiria askatu zutenetik, Francok eta bere Estatu Nagusiak Frantziatik eginiko inbasio aliaturen bat aurreikusten zuten.

Parisen sartu zen lehenengoko ibilgailu blindatua Gernika izena zuen, askatzailen artean Espainiako eta Euskal Herriko errepublikano erbesteratuek zeuden.

Jesus Monzón (Iruñea), PCEko gizon indartsua Frantzian eta Frantzia okupatuan errepublikano espainiarren erresistentzia zuzendu zuena, nazien aurkako erresistentziako gerrillarien arrakastaz fidaturik, Pirinioak zeharkatuz Espainia inbaditu zitekeela uste zuen.

Grafitia, Sallent de Llobregateko horma batean, makiak gogora ekarriz (Wikipedia).

Inbasioa prestatzeko, gerrillariak, Espainiako Gerra Zibileko eta Frantziako erresistentziako 13 000 beterano inguru, Foix eta Toulouseko erreklutamendu-guneetara joan ziren; horien artean, 4.000n – 7000 (según nork) boluntarioak aurkeztu ziren operazioan parte hartzeko. Operazioaren zuzendaria Vicente López Tovar koronela izan zen, Herri Armada Errepublikanoko eta Frantziako Erresistentziako beteranoa.

Espainiako Errekonkista Operazioan parte hartu behar zuten gizon gehienak errepublikar erbesteratuak ziren, frantziako maki taldetan ibilitakoak, eta Frantziako hegoaldeko departamenduetako zati handi baten okupazio alemaniarraren askapenaren protagonista nagusiak izan zirenak.

Gerrillari hauek nahiko ongi antolatutak zeuden, experientzia zeukaten eta aliatuak zerbait prestatu diete, azken hauek utzitako armekin armatuak daude (ez sobera). Iparraldeko Pau hiria biltzeko eta Espainian sartzeko aukeratu zuten

Estrategia Pirinioetako muga osoan zehar eraso batzuk egitea zen, eta Aran Haranean zehar eraso nagusi bat egitea, non behin-behinean gobernu bat ezarriko zen.

Aran haranaren inbasioa baino lehen, Urria 3ren gauen, bi talde handi sartzen dira Nafarroan: bat 300 gizonekin Erronkarin ( 522. Brigada) eta bertze bat 200 gizonekin Esterenzubin (54. Brigada). Makiak ere talde txikiagoetan sartzen dira, mendebalderantz joateko asmoz, gure eskualdera.

Baztanen, ondo prestatutako ejertzito frankista zain daukate. Baztango muga 1939 eta 1940 urteetan lan bataionetako errepublikar presoak ereikitako bunkerrak basbesten dute. Baita ere Otsondotik Beraraino errepidearen alboetan metrailadoreen habiak daude, hoietako baten bat bunker anti-tankea omen da.
Otsondoko bunkerrak “Organización Defensiva 6” izena dute Erratzukoak berriz OD7.

Victor Bikuña Agrupacio de Guerrilleros
de Euskadi
10.brigadako buruzagia

Baztanen; zapadoren 5. batailoia, Sizilia eta Amerika erregimentuetako ingeniarien unitateak eta Alfambra Dragoi Taldea, (ibilgailu blindatuekin). Gainera, Juan Villanueva errekete-kapitainaren agindupean zeuden 900 boluntario inguru sei destakamendutan banatzen ziren, eskualdean Ulzama-Basaburua, Donozteben-Bertizaran, eta Bortzirian zeuden.

Mugako goarnizioaren zatirik handiena errepublikar gudari ohiek osatzen zuten ( kartzeletatik eta preso batailoietatik igaro ondoren, garaitu zieten ejertzitoan zigorra onik betetzen zutenak) eta ordezko soldaduek,

Egoera zail hartan soldadutza egitea egokitu zitzaion gipuzkoar kinto batek gogoratzen du “Maquis. La guerrilla vasca 1938-62” liburuan

Baztango haranean nengoen, Ia gauero tiroketak izaten ziren, nerbio asko zegoelako. Azienda eta mugitzen zen guztia tirokatzen genuen.

Eta hala zen, urriko egun batean Mugairen zegoen guarnizioa, Reparazea eta Bertizko jauregiaren inguruan maki-talde bat ikusi zelako Bertizera joateko deituak izan ziren. Soldaduak Reparazeako zubian barrikada bat egin ondoren, Mugaireko zubitik (Zokozar) jauregiko lorategian sartu ziren, eta makiak ezkutatuta zeudela uste zutenez tiroka hasi ziren zuhaixken eta sasien atzean mugitzen zen guztiaren aurka; etsaiak akabatu ondoren ikustera joan zirenean, lau anka zituztela eta kurrinka egiten zotela konturatu ziren. Zerri talde hau hiltzen zuten biztartean jauregiko nagusia eta etxeko langileak sotoan ezkutatu zeuden.

Urriaren erdialdera, Makien 10., 27. eta 35. brigadek muga zeharkatu zuten Hendaia eta Donibane Garaziarteko sektoretik, baina armadaren eta guardia zibilaren oposizio gogorra aurkitu zuten, eta 35. brigada bi egunera erretiratu zen; 10. eta 27. brigadek, berriz, Saratik sartzea lortu zuten zortzi egun iraun ondoren eta baja aunitz jasanda eskualdetik sakabanatu ziren.

Hilaren 22an,  522ª Brigadako hamabi gerrillari atxilotuko dituzte Baztanen, 23an 10. brigadakoak Igantziko bentetan izandako borroketan, 5 gerrillari hilko dira. Gerrillari horietako bat kanalera erorita hil zen, bertze bat lur jota erori zen ibaian Minasko zubitik zeharkatzen saiatzean eta bertze 3 makiak Landanetxe baserrian hil ziren.

Egun batzuk lehenago, 18an, hiru maki harrapatu zituzten XIX. Amerikako soldaduek Velateko portuan. Hiru horiek 54 brigadakoak ziren, urriaren hasieran Esterenzubitik sartu zirenetakoak.

Azken erasoaldia 30ean izan zen, Bentartetik (Erroibar) 300 gerrillari Ultzamako haranera sartu zirenean, eta infanteriako tropek atzera bota zituztenean.

Nafarroan, borroka iparraldean izan zen, eta arras eguraldi txarrarekin garatu zen. Elurrak, lainoak, hotzak eta euriak makien mugimenduak mugatu zituzten, eta frankistek, herritarrek laguntzakin, ibietan, pasabideetan eta zubietan itxaroten zuten. Goseak, baliabide eta informazio ezak, biztanleriaren harrera hotzak eta etsaiaren nagusitasun numerikoak inbasioa gaitzetsi zuten. Hilabete batean, Armadak 17 hildako izan zituen, 3 Polizia Armatuak eta 3 Guardia Zibilak. Zaurituak askoz gehiago izan ziren, eta presoak bi gehiago.

Ez dira ezagutzen gerrillarien baja zehatzak, baina hildakoak 50 baino gehiago izan ziren, eta harrapatutakoak ehun baino gehiago.

Aizkolegiko jauregitxoa. Argazkia Pello San Millan

P.D.1

Amerika erregimentuetako ingeniarien mandoak Aizkolegiko jauregia daukate erresidentzia. Urte haietan, militarrak jauegian zirenean, Aizkolegi jauregiko sukaldea erre izan zen. Sutea sukaldetik atra eta jauregi ederraren zati bat erre zen, sute horren ondorioz jauregia za zen gehiago erabili (kompotzea garestia bai zen) eta pixkanaka pixkanak ondatuz joan da gaur egun daukan itxura arte.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

“Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.

Arango haranaren inbasioa”. wikipedia.eus

Octubre de 1944. ¿España invade a Francia?. El grancapitan.com forofa

FOTOTEKA

10. Brigada. “Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.
“Maquis. La guerrilla vasca 1938-62”. Mikel Rodrigez. Txalaparta.

Read Full Post »

“Joe…beti borrokan!!!” ipuinaren lamina bat.

Pasaden astean Nafarroako konkistaren inguruko marrazkitxo batzuk iten aritu naiz, marrazkiak Baztan ikastolan izan duten aste kulturalaren barnean ikaslei irakurri zaien bi ipuintxo apaintzeko izan dira. Ikastolako aste kulturalaren gai orokorra Nafarroako konkista zen eta  marraztutako 11 laminak “Amaiurko gaztelu Baltza” eta “Joe…beti borrokan!!” (Nafarroako historioa) izeneko idatz-lanetarako izan dira. Aste hauetan etxean nabaria izan da, Ikastolan gogoan izan dutela Nafarroako konkista eta gure historioaren hainbat pasarteak eta istorioak jorratu dutela. Polita eta xarmanta da hamar urteko alabari entzutea, Albako dukea nafarroan sartu zela eta Nafarroako errege ta erregiña alde egin behar izan zutela edo sei urteko semeari, gomaespumako ezpata “en mano” ohe gañean saltoka eta ohiuka; Jaime Belaz Amaiurko kapitaina naiz eta ez naiz errendituko!! erranez.

Gauza da, konkista buruzko bertze gauz batzuen artean arras ongi jakin ta ikasi izan dutela gure eskualdean (Amaiurren) gertatutako pasarte garrazisuena, bai liburuak irakurri dutelako (koxkorrek), bai ipuiñak kontatu zaielako eta baita ere gazteluko aztarnetan “murgildu” zirenean (bisitan) Ixabelek gazteluko hainbat istorio aipatu zizkiolako!. Haurrak (bederen etxekoak) badakite nortzuk ziren Jasotarrak, baita ere Belaztarrak, aita ta semia eta hauek Iruñan pozoinduta hil zirela ere, bazirela 200 napar (agramondarrak) gazteluan eta kanpoan gaztelaniar pile! (ta behamondarak ere)…

Haurrak ikasi duten bezala, gehienok badakigu nortzuk  ziren (bederen izenez)  Amaiurko 1521-1522ko pasarte hortan gaztelua defenditzen egon ziren personai nagusiak; Jaime eta Luis Belatz, Xabierreko jauna eta bere anaia Juan edo Mauleon-tar Victor ta Luis. Guzti hauek ibili zirela gaztelua eta inguru hua defenditzen, baña hauekin batera eta Lauxetaren poema dion bezala 200 zaldun sumin zeuden eta hoien artean bailarako eta euskualde hontako jaun batzuk ere!…eta post hontan horietako bat, gogora ekarriko dugu, Alain de Bertiz!!!.

“Amaiurko gaztelu baltza” ipuiñaren 3 lamina.

Gaztelua  1522ko uztailaren 20n gaztelaniarrei errenditzen denean aistion aipatutakoekin batera bertze batzuekin batera Zozaiako PierresMaiako TristanJaurolako jauna  eta Bertizko Alain baztandarrak zeuden (egie da Bertiz ez dela Baztan baina Bertiztarrek Baztanen lurrak zeukaten eta Oronoz “diezmoak” Bertiztarrei ordaitzen zien). Alain Bertizko jaun gaztea zen eta Beriztarrek betidanik  Agramondarrak ziren, ia Alainen familia, bai  Bertizko Juan Peris-ek eta  Petri Sanzek, Bertizko jaunak Agramondarren eta behamondarren arteko borrokako urtetan (Blanca II.na erregiña hil ondoren) Aragoiko don Juan alde aritu ziren, bai Oronozko asedioan eta baita ere Amaiurko herria behamontarretik askatzen. Petri Sanzek ere 1460an Okorrozko gaztelua hartuko zun Agramondarrentzat.

Agramondarren ingurukoa izanez ,normala da Alain jaun gaztea gazteluan aurkitzea eta badakigunez ez zen familiako bakarra bere ezpata altxatu zula gaztelaniarren aurka, zeren Amaiurren errendizerakoan baita ere ageri zaigu Alainen anaia, Juan Peris “Bortetxipia” osaba eta bertze “Bertiz” aunitz ere, eta pentsatzekoa da, Alainenek eta Bertiztarrek gerran izandako parte hartzean haundia izan zela zeren gaztelua erori ondoren, 1523ko Karlos V. a enperadorea Napar agramondarrei eskeitzen dien barkamenatik kanpo gelditzen bai dira. Berak eta bere aginpean zeuden baztandar batzuk anmistia horren onuragarriak eta mesedegarriak ezin dute jasotzen ahal eta Oieregi herriko “diezmoa” bertze gauz batzuen artean galduko dute.

Amaiurko monolitoa. Argazkia Pello San Millan

Baina urte batzuk pastu ondoren Alainek bere egoera normalizatzea lortuko du, 1524an Alainek Maria de Allorekin (Behamondar aldeko familiako alaba) ezkonduko da eta familia honek aduana batzuen ardurapea batzuenez, pixkanaka pixkanaka aurrera atrako da eta denborarekin Nafarro Garaiko egoera politiko berriaren barnean sartu eta egokituko da. Horren adibide gise aipatzen ahal da Alainen eta Maria de Alloren semea, Bertizko Martin, erregearen koperoa izan zena eta baita ere Santigoko zalduna izatera iritsi omen bai zen. Martin bizitzae luze ta mugitua izan zun, Franciso de Lodosako Greida izeneko alabarekin ezkondu zen, preso egon zen eta hiru urtez desterratua  (bere kuñatuarekin batera hilketa batean parte hartzea  izan bai zuen ), bere emaztearekin seme alabik ez zuen izan baina Juana Mayora izeneko emakumearekin sasi kume pare batzuk  izan zitun eta bere abizena eman zien…baita ere bertze seme bat izan zun Juana Beaumontekin (Luis Beaumont-en alaba) eta hirugarren ezkontza baten ondoren, alaba bat ere. Ondarrian Bertizko Martin, Nafarroako tesorero generala eta Spaianako erregearen kontseilaria zela 1592ko ekainaren 17an zendu zen, bitxia izanez bere bizitzaren ibilbidea, ikusita non eta nola akitu zun (Espainako erregearen kortearen inguruan),  jakinda bere aita, non eta nola hasi zen!! (Amaiurren, Nafarroako erregea defenditzen).

Post hau iteko hurrengo liburuak erabili dira:

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) . Andoni Esparza Leira.

Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004).  Jimeno Jurio.

“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela (2010). Iñaki Sagredo.

Read Full Post »

2012ko apirile,

Aste Sainduko opor-egunetan turisten bisita nabaria izaten da gure inguruan, landetxeak okupazioa  altua izaten dute eta gure zokoa  “turistaz” betetzen da. Turista,  turismoa egiten duten pertsonei deitzen zai. Definizioz turismoa,  pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bertze helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiagoa izanez. Erraterako, oporretan bertze herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak edo familiak dira turistak.

Gure eskualdeko herrietan turismoa garatzeko asmorekin 1992ko abenduan Bertizko Partzuergo Turistikoa sortu zen. Patzuergoa Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Ituren, Oitz, Urrotz, Donamaria, Beintza-Labaien, Sunbilla, Igantzi, Arantza, Etxalareta eta 8 elkartez  osatuta dago. Erakunde onen izena “Bertizko Jaurerriatik” hartzen du, Jaurerria finka pribatua izan da mendez mende baño 1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan (baldintza batzukin). Urte batzuz artzapezpikutzak erabili zun, obispoaren oporreko erresidentzia bezala eta seminario gise. Azkenian Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, honen bidez aurreko jabeak, edukiko nahia betez. Handik aintzin, turismoa pixkanaka pixkanaka bultzatu zun 2.040 Hektareko gune naturalak, bere baso berde, landare eta hainbat espezie mota ezberdiñeko lorategiarekin eta gure inguruan turista gehien bildu edo erakartzen duen tokia izanez.

Pentsatekoa da Bertizen izandako lehenego turistek,  urte hoietakoak direla, 80. hamarkadan lorategia bisitatzera ta atsaldea pasatzia etorritakoak izanen zirela….baña,  “tourismoaren” afera aspaldikoa da bai Europan ta baita ere Bertiz aldean.  Turismo modernoaren lehenengo erakusgarria Pizkunde (Errenazimientoan) garaian  ematen da, handikien artean Europako bertzte tokiak eta herriak ezagutzeko bidaiarako gogoa pizten bai aie eta ala dela, Grand Tour turismo-mota sortzen da. 1840 urtean Thomas Cook ingeles enpresaburuak turismo-bidaiak antolatzen hasi zen zabaldu berria zen trenbidea erabiliz. XIX. mendearen bukaeran klase ertainaren garapena hasita eta oporren legezko onarpenarekin batera, aste bat edo bi kostaldean pasatzeko ohitura zabaltzen hasi zen (Frantzia eta Inglaterran). Euskal Herrian Bigarren Karlistadak eragindako etenaldi laburraren ondorioz , mendearen amaieran Donostia Espainia osoko hiriburu turistikoa bilakatu zen,Maria Kristina Austriakoa Espainiako erreginak 1887 urtetik aurrera bertan pasatako udaldien erakarmenaren ondorioz. Iparraldean, Miarritzeko Villa Eugenia Frantziako enperadoreen jauregia luxuzko Hotel du Palais bihurtu zen..eta gure eskualdaen XIX. mendea  Bertiz hartzen ditu lehengo turistak.

“Quinta de la señora Marquesa de Vessolla” Tomas Padró-ren grabaketa 1878.
Juan Mañe y Flaquer-en liburuan erabilia. Argazkia http://www.albumsiglo19mendea.net web gunetik hartuta dago.

Andoni Esparza Leirak, 3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) liburuan azaltzen digun bezala,  Bertizko lehenengo turista hoien aipamena Juan Mañe y Flaquer kazeteri katalaniarra esker daukagu. Juan Mañek 1879an  “El Oasis. Viaje al Pais de los Fueros”  lanaren lehenengo liburukia (tomoa) argitaratuko du. Modu episkolarrean idatzitako  lan horretan Euskal Herrian barne egindako bidaia azaltzen du eta Doike! bidai horretan Oronoz-Mugairen ta Bertizen ibili zen.

Kazetari katalaniarrak  liburuan dion bezalaxe…

-Mugairen jeitsi bezain pronto hainbat kanpotarrak ikustea ( ostaua “fonda” beteta bai zegon) atentzioa eman zidan eta itxarotzen ari zitzaidan lagunari galdetu nion ea herri edo auzo hortan “baños” edo ur termalik baziren!.

Lagunak, ez “bañoak” ezta ur “sendatzailerik” ez dituela zautzen erantzuten dio eta jende guzti hori ez dela etortzen ura edatera baizik jatera ihardetsi zion ere.

Nola ez dut ulertzen! bazkalatzera?

Kusko duzu! ,erran zion laguna eta han Bertan  Mugairen Baztan ta Bertizaran mugan Zokozar izeneko eremuan Juan Flañe ikusi ta ulertu zun lagunak esandakoa. Zeren  liburuan kontatzen dun bezala, ostatu hortan goizero txokolate beroa zeukaten, eguerdian lau zopa mota ezberdin, “putxeroa”,  zortzi plater eta bi postre,  arratsaldean askaltzeko, berriz txokolatea eta afaltzeko; barazki zopa, lau plater eta postrea. Guzti hori ongi sukaldatua, kalitate onekoa, logela barne eta gañera logelan zerbitzatua  soilki 16 real (eguneko) kostatzen zela, harritzen da. Baitere aipatzen du orain ulertzen duela Nafarroko tripontzi dirudunak hunet etortzea, zorro haundi horiek urtean bein ongi bete  behar bai dira! eta ze obe janari on batekin batera  zonaldeko tenperatura epelaz (hezetasun pixket badela aipazen du) inguruko paisajez ederraz, gozatzeko aukera izatea.

Idatzia segitzen du erranez, bere aurrean ( fonda aurrean) eta Irunera daraman karreteraren bertze aldian Vessollako markesa alargunaren jabetza eta (Bertizko Jaurerria eta Bertizko ohian sakonak) aurkitzen direla. Jaurejia eta markesaren lur ondasuna deskribitzen du hemendik aintzin eta azaltzeko Tomas Padró grabadu bat erabiltzen du ( irudikoa) ;  Jauregia “grandiosoa” dela harlanduaz (silarriz) dena egiña dagola, ingles nobleziaren edozein “mansion-ekin” parekoa dela, 30 lagun bere zerbitzari ta guztikin ostatua ematen ahal ziola…kapera daukala eta ondoan, landare arraroak hazteko berotegi-negutegi txiki bat aurkitzen dela.

Landare arraro horiek, Markesaren lorategirako dira.Vesollako Markesa alarguna (Micaela Mencos y Manso Zuñiga) eta bere alabak  uda pasatzera etortzen dira Bertizera eta lorategian barna  pasaiatzea gustatzen zaiela. Jauregiaren aurrekoaldian, lorategia dagola bere iturri harrigarriekin, zuhaitz mota ezberdiñez eta bitxiz osatua; Liboanoko zedroa (Cedrus sp.) bezala edo Australiako pinua!. Lorategia  larre berde-berdez inguratua dagola eta hauek berriz basoz ezberdiñez;  gaztañondoz, giltxaurrondoz, arteaz (Quercus ilex), haritzaz…osatutako basoaz eta noski! baitere pagadiz.

Jauregiaren gibelian amuarrainez betetako erreka garbi bat pasten da,  baitere baratze ederra eta fruitu arbolak aurkitzen dira.  Jabetza barna dauden baserrietan sakabanaturik “kolonoak” bizi dira, hauek artoa landu  eta abereak zaintzen dute. Urte horietan Jaurerriak  7 etxe eta baserri ditu ( Balangondoa, Etxeberria, Jauregi ondoko Tenienteetxea, Goitikoetxea, Otsobidea, Aranea eta Markeseneako bi eraikin) eta horietan barne 74 biztanle badira.

Kronika akitzeko, Aizkolegiko kaskoa aipatzen du, iBi orduko bilbide gogor baten ondoren tontorretik dagoen ikuskuzuna ikusgarria dela aipatzen du;- alde batetik Etxalar eta bere “palomerak” ospetsuak ikusten da, bertzealdetik  itxasoa, Biarritz eta bere itsargia! eskuekin ukitzen ahal dela dirudi  guzti! 

Aipatu behar Juan Mañe y Flaquer Mugairen eta Bertiz zen egon zen tenorean bigarren gerra karlista (1872-1876, bazuentzat hirugarrena.) amaitu berria zegoen. Eliotarrak, jaurerriako nausiak eta 1702 tik Vessollako markes tituloa zeukatenak karlista peto petoak ziren. Lehenego karlistadan nabarmendu zen Joaquin Elio Ezpeleta,  gerrako azken egunetan (1839) Nafarroako Komandante nagusia zen, antza denez ( J.Garate dioenez) Nafarroako independentziaren aldeko asmoak zituen garai hartan, Bergarako besarkada ez zuen onartu eta Karlos V. Franziara Baztanaldetik ihes egitera lagunduko zion. Franzian erbesteratu zen. Euskal Herriko bigarren Karlistadan (1872-1876) Karlos VII.aren armadako buruzagia izan zen eta Elioko dukea izendatu zion. Guerra amaituta zela ta eri zegoela, Pau-en hil zen 1876ko urtarrilean.

Bigarren Karlistadan Markesa alargunaren (Francisco Javier de Elío y Jiménez de Navarro,  Vesollako eta Hormazasko markesaren emaztea), bi semeak gerran parte hartuko zuten, Juaquin Maria de Elio Hormazasko VI markesa  Nafarroko bederazigarren batalloneko koronela izanen zen eta eta Fausto Elio ( Vassollako 7.markesa izanen zena) Arxuriako batailan arituko da ( paper batzutan agertzen da Angosto eta Larumbe brigaderrekin batera batail horretan da hil zela baña soilik azken momenturaino borrokatu zutela adierazi nahi dute). II. karlistadan Karlos VII. eta bere kortea Bertizen hospedatu zen, Eliotar famili karlista dirudunak  gerran gortea mantendu gain, (material beliko aunitz beraiek kosteatzen zuten ere), gerra galtzerakoan  Karlos VII.nak , Europan ta Amerikan zehar egiten zuen bidaietan akonpañatzen zion korte txikiari  mantendu eta kosteatu behar izan zuten…gauza da gerra ondoren Vasollako markesa alagunaren ekonomia ona ez dela eta jaurerria hipotekatuta dagola, 1883an Markesa hil zenean bere oinordekoak Bertiz saltzea erabakitzen dute.

1884an Narbarteko Pedro Oteiza 450.000 pezetetan (2.704 €) erosiko du Bertizko Jaurerria, berak eta bere semeak Bertizko eremu haundia baso-ustiapenarako erabiliko dute baña hipotekari aurre ez zin egiñez salduko dute. 1898an  Pedro Ziga Mayok 650.00 pzt ( 3.906 €) ordainduz eta hipotekako zorrak desagertuaraziz Jaurerriarekin geldituko da, baitere XX.mende hasieran Vassellako 8. markesa saihatuko da Bertiz berriz erosten.

Pedro Zigak gizon xelebrea eta zerbait arraroa izan zen garai hartoko jauntxoen artean, euskara eta gaztelaniarra aparte frantsa, alemana eta inglesa zekien, bidaiatutako gizona zen, historia, geografia, astronomia gustokoa zuen, narturzalea, landare eta animalien babeslea eta antitaurinoa izan zen. Pedro Zigak  aldaketak eginen ditu Bertizen; lorategi aparta haunditu eta espezie bitxiaz bete zun (1903 aldera), urmaelak, pergolak eta otorduetarako estalpeak eraikiarazi zituen kapera eta bere markesina berritzen du. Aizkolegiko jauregitxoa eta errepidea inen du eta aldaketa garranzisuena basoko-ustiapena geldiaratziko du ,berak jabe izanda ez da zuhaitz bat gehiago moztuko (soilik Aizkolegiko errepidea iteko moztea beharrezkoak zirenak).

Mugaire,Jauregia eta lorategia 1910an. “Bertizko Jaurerria” Bidasoa Ikerkete Zentroaren Kuadernoak liburutil hartuta.

1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan eta baldintza ere ezarri zuen: jaurerria bere hartan mantendu behar zutela, ezaugarriak aldatu gabe. Baitere aipatu zun debekatua zegola zuhaitzak ta adarrak moztea, debekatua zegola heiza ta arrazntza (azeriak eta  hegazti harrapariak ezik), ezinen da industria eta harrobiak ezarri eta kokatu…. Horri loturik, Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, baña erran beahar azken nausia zendu zenetik Parke naturala deklaratu zen artio testamentuari ia ia ez zen jaramonik kasu egin. Urte haietan artzapezpikutza erabili zun, lehendabizik Jauregia inguruko apetz zaharrentzat erresidenzia gise erabiliko zela aipatu zen (soilik apetz bat egon zen)  edo akaso haur itsuendako ere! baña testamentuan obispua oporrak pasatzeko aukerik zuela ezarrita zegoenez, gehienbat hortarako erabili izan zen. Baitere Vatikanoko nunzioren ( Ildebrando Antoniutti monseinore) udako erresidentzia izan zen eta azken urtetan Seminario ikasleak eta bertze kristau eskolako ikasleak opor egonaldiak pastzen zuten. Erraten da azken urte hauetan “hainbertze” jende pastu zela ta normala zela jauregiko gauzak apurtzea eta desagertzea, armarioak, liburuak, loreontziak…Ondarrian Jauregia eta lorategiaren onuragarria ttikia zenez (mantentzea garestia bai zen) 1982an Nafarroako Gobernua 80 milloi pezetaz ordainduz Artzapepikutzari, usufruktuaren berrerosketa egin zuen.

Gaur egun Parkea kudeatzeaz , Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da aruduraduna eta gustuko lizaiteke jakita zer pentsatzen oteko zun Ziga jaunak Iruñeko hilerriko familiako panteoiatik altxatzen bada,  joanden urtean Nafarroako ingurumen saila arkuihizirako (ehiza) baimendutako lizentziaz jakiterakoan. Zihur nago, bi kriston hostia hartuko zula,  lehenego granito beltzako tapa galanteren kontra ta bigarna, bere testamentua nahi dutenerako erabiltzen dutela ikusterakoan!

Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak.

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) .Andoni Esparza Leira.

www.parquedebertiz.es web gunea.

Bertizko Partzuergo Turistikoaren web horria.

euskomedia.org-ko Auñamendi hiztegi enziklopedikoa.

www.albumsiglo19mendea.net web gunea.

Read Full Post »