Elizondoko kalekumea izanez, txikitatik ikusi, nabaritu edo sentitu dut Elizondotar batzuk bertze batzuetakik pixket zerbait nabarmentzen zirela; haietaz gauzak kontatzen zirelako, gauzak iten zutelakoz, bitxiak eta xelebreak zirelako, herriarekin konprometitzen zirelako…edo, jakintzazu zertaz! baina hala zen… bederen mukizu-txar baten begiradatik (nik) hala zen, eta batzuk erreferentzi bat izan ziren, Hoietako bat, bere bizar ta hile txuriakin, bere bonetarekin eta ahots apal baina sendoarekin, Imanol Gaztelumendi Zabaleta zen..

Imanol Gaztelumendi eta bere emaztea Mari Bikondoa 2011an. Argazkia. J.M. Ondicol. “diariodenoticias.com” webgunetik hartuta..
Urtarrilako 27an ta 86 urte zituela Imanol Gaztelumendi Zabaleta Elizondarra utzi zigun eta bere bizizaren gibelara begibista bat botatzerakoan, argi ta garbi dago bertzetatik zerbait nabarmendu zela; militanzi politikoagatik , euskal herriarekiko izandako konpromisoagatik…eta zertaz ez! bere aktore lanagatik!. Zeren (bitxikeri bezala, ta blog hontan bitxikeriak kontatzen dugu) baztandar gutti erten ahal dute, pelikula batean aritu direla lan iten eta ez hori bakarrik, baizik bere burua aztzenten gainera! berak berari, Imanolek Imanolez. Bere bizitzaren pasarte konkretu bat antzeztu bai zuen Imanol Uribek 1981an Segoviako ihesa filma egin zuenan eta ze hobe, pensatuko zun zuzendaria, Manuel Gaztelumendi Zabaleta etakidearen papera, Imanol Gaztelumendi Zabaleta Elizondarrak itea!! ez?
Pelikula, Frankismoaren azken urteeetan izandako gertakari garrantzitsu bat kontatzen du. 1976ko apirilaren 5ean 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik tunel bat zulatuz. Tunelaren zulatze-lanek 6 hilabete iraun zuten, baina ihes egiteko gogoak lenagotik zeukaten zeren ia 1975eko abuztuan sahiatu ziren, baina Mikel Lejarzaren (Lobo) infiltrazioa, ihesaldia zapuztu zuen.
Ihes egitean lortu zuten presoak; PCE-ko Luis Lucio Lobato, MIL-eko (Movimiento Ibérico de Liberación-Grupos Autónomos de Combate) Josep Lluís Pons Llovet eta Oriol Solé Sugranyes, Front d’Alliberament Català-neko (FAC) Ramón Llorca López eta Carles García Solé, PCE (i)-ko (Partido Comunista DÉspaña Internacional) Federico Sánchez Juliachs, Liga Comunista Revolucionaria-ko (LCR) Iñaki García, ETA-ko Bittor Arana, Bixente Serrano Izko, Iñaki Garmendia Otamendi, José Ángel Urtiaga Martinez, Ángel Amigo Quincoces, Iñaki Orbeta Berriatua Peru, Mikel Laskurain, Koldo Aizpurua Berasategi, Josu Ibargutxi, Jesús María Muñoa Galarraga, Mikel Unanue Lobato, José Maria Yarza Echenique, Ramón Aurteneche Marcos, Joseba Begultistain Aranzasti, Ignacio Garosa Arambarri, Carmelo Garitoandia Garnacho, Enrique Gesalaga Larreta, Manuel Isasa Iturrioz, Iñaki Iturbi Totorica, Fernando Izaguirre Izaguirre, Francisco Jaca Aranalde, Luis Armando Zabalo Bilbao, Juan María Zubimendi Imaz eta Imanol Gaztelumendi Zabaleta “Zamarra” Baztandarra izan ziren.

Imanol Uriberen “la fuga de Segovia” filmaren kartela. Beheko aldean, elizondarraren izena irakurtzen ahal da filmeko bertze aktoreen ondoan.
Zulatutako tunela Segoviako estolda sarera eramaten zun eta estoldeen barna 800 m ibili ondoren, hiriko kanpoaldeko industrua gune batera atera ziren. Han, ETA-ko komando bat esperoan zuten. Zuraz kargatutako trailer batean ezkutatuta, Nafarroko Auritzberri-ra (Espinal) habiatu ziren, non, borda batean ezkutatu Mugalari bat (muga pasatzeko lagunduko ziena) itxarongo dute. Baina norbaitek okerreko pasahitza eman zuen eta mugalaria ez zen agertuko. Iheslariak urduri jarri ziren eta gauan basora botatzea erabaki zuten, laguntzarik gabe eta laino trikoa, traizionatu zituzten. Aldi berean, kontrabandisten bideetatik joaten zirela ta talde handi bat zela galarazten zien oharkabean pasatzea.
Iheslariak Auritzera (Burgete) iritsi ziren eta bertatik saiatu ziren muga zeharkatzen. Han, ordea, Guardia Zibilarekin egin zuten topo eta taldeetan banatzea erabaki zuten. Iheslari gehienak eta ihesa laguntzen ibili ziren komandokoak atxilotu egin zituzten. 24 orduetara Oriol Solé Sugranyes, Sorogain-go basoko tiroketa batean hil zuten eta berarekin joaten ziren 21 ekintzaileak, amore egin eta entregatu ziren , hoien artean “Zamarra” zegon. Apirilaren 7 eta 8an, ETAko hiru kide Agoitz eta Itoitz atxilotu zituzten. Lau gainerakoak (Hiru presok eta komandoko kide bat) Carles García Solé, Mikel Laskurain, Koldo Aizpurua eta Jesus Maria Muñoa Aurizberriko (Espinal) etxe batean ezkutatu gelditu ziren muga zeharkatu arte. Iparraldean behin zirela, gobernu Frantsa Yeu irlara bidali zien eta han egon ziren 1977an amnistia dekretatu zen arte, itzuli zirela. Aministia horretan, Gaztelumendi eta bertze kideak anmistiatuak izan arren pixket gehiago egongo ziren ihesaldi hontan parte hartzeagatik.
Imanol Gaztelumendi 1972tik kartzelan zegon. Urte hortako azaroaren 30an Donostiako portuan guardia zibilek ustekabean harrapatu zuten. Pasaje honi buruz, José Maria Portell-ek bere “Los hombre de ETA” (1974) liburuan kontatzen du Gaztelumendiren atxiloketan, honek eta guardia zibilak borroka gogor batean aritu zirela, azkenian baztanarra galdu zula eta atxilotzea posible izan zela. Imanol 45 urte zitun kartzelara eraman ziotenean, tenore hortan baitere preso zeuden bere anaia eta bere emaztea. 1974ko irailaren 19an Burgosen “gerra kontseilu” bat hasi zizaion, berari, bere anai Angeli eta bertze lau etakidei, guardia zibilak erasotzea eta legez kanpo armak edukitzea leporatuta. Sententzia, 12 urteko zigorra izan zen eta epaiketa ondoren Segoviako presondigian amaituko zun.
Aistion erran dugunez bezala, 1977ko amnistianaren ondoren atra zen eta 1981an ihesaldiko pelikulan parte hartu zun (esaldi ta guztikin), horren ondoren bertze paper txiki batzuk, esaldikin edo figurante moduan hainbat filmetan etorriko dira; Pedro Olearen “Akelarre” ( 1984) filman, Telleria anaien “Escorpion”, Albaniako konkistan…eta gaur egun, sarean badiren zinematografia inguruaren hainbat artxibotan, antzezleen atalan agertzen da; imdb.com, hispasahre.com…eta halakotan!!…Haizegotik, Goian bego Imanol!!!
Post hau iteko erabili de materiala.
“Los hombre de ETA” (Barcelona 1974). José Maria Portell.
hemeroteca.abc.es webgunea.
Wikipedia. “Segoviako_ihesa“