Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Konkista garaiak’ Category

1522ko uztailan Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Eta hoietako lehena Asisko Urmenetaren ‘AMAIUR! LIBERA STATE’ komikia argitaratzea izan da (Amaiurko Gaztelu elkartrea sustatua).

Album horretan, Asiskok aztertzen ditu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoaren personaiak, batzuk arras ezagunak: Jakue Belatz Medrano, Xabierreko Jauna, bere anaia Johanes Azpilkueta, Bitor eta Lobia Maulekoak, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa…eta bertze batzuk (bederen neretako); Petri Arazuri espioa, Martin Labari ezkutaria, Laurentxina Salaberri andrea, Jakme Beltza…. Eta justu, azken bi pertsonai historiko hauekin hasten da Asiskoren obra.

Aurkezpenaren kartela

Laurentxina (komikian Asiskok iragana eta Gerona asmatu dio) Amaiurren obretan lan egin zuen emakume ugarietako bat izan zen, hargin, arotz eta peone maisuekin batera. Ordainpeko zerrendetan Laurentxina Salaberria bezala hainbat emakumen izena aurkitzen ditugu; Maria Bortari, Nabartto Elizalde, Graziana Irigoien, Maria Etxebertze, Khaterina Arretxe, Johana Pezoinarte, Mari Jhoan Perikorena… inguruetako bizilagunak ziren eta urmaelerako (aljibea) ura igotzen, egurra, harria, lurra eta harea eramaten, lubakiak garbitzen aritzen ziren eta 1522ko suntsiketan, harresiak eraisten laguntzen ere ibiliko ziren.

 Badakigu 1521eko irailean, Nafarroako erregeen aldeko tropek gaztelua berreskuratu baino lehentxeago, 70 emakume zeudela gotorlekuko obretan lanean, eta gizonena baino jornal txikiagoa ordaintzen zitzaiela.

Albumaren lehen orrietan Laurentxina eta bertze emakumeak Jakme “beltza“-rekin solasean hasten dira. Jakme hau (abizena ez da jakinna) historiara “Jorge Amaiurko Beltza” bezala igaro den arraza beltzeko gizon bat zen. Baionatik etorritakoa zen eta Amaiurko gazteluan Borrero gise aritzen zen. Ezin du gaztelaniar (espainar) soldaduak exekutatu hauek bere emperadoreari fidel ari baitira, baina Nafarrroako traidore deklaratuei bere eskuetatik pasten ahal dira. Gaztelua eroritakoan ihes egitea lortu zuen, baina handik egun batzuetara espainiarren patruila batek harrapatu zuen Donezteben. Iheslariak koartada bat asmatu zuen, baina bere larruzko tonuarekin oso zaila izan zizaion engainatzea. Bahitzaileek “Amaiurreko beltza” zela erabaki eta preso eraman zuten. Frantziako erregearen subditoa (menpekoa ) zenez, seguaski esklabo izatetik libratuko zen.

Komikiko Atala bat “galeria” izena du eta bertan, gure historiaren pasarte honetako protagonista eta parte-hartzaile aunitz izendatzen deskribatzen dira, Laurentxina eta Jakme Beltzaren kasu bezala. Atal honen (liburuko seigarrena) kontzeptu grafikoa eta burutzapena Helena Xurio Arburua Zugarramurditarra egin izan du.

Asisko Urmenetaren Amaiur, Libera State komikiaren bineta bat

Asisko Urmenetaren komiki-albumaren aurkezpena apirilaren 16ean Amaiurren burutu zen. Eta justu apirilan, baina duela 500 urteko apirilean, Amaiurko Gazteluaren aurkako balizko eraso baten lehen berriak iristen hasiko dira.

Apirilaren 5ean Bittor Mauleonek, Zigan dagoena haranerako sarbidea kontrolatzen duten nafar tropekin, gutun bat bidalko dio Amaiurreko gaztelukoi alkaidea den Belatz Medrano kapitainari . Gutunan, Iruñetik zetorren informazio da eta bertan erraten dio gaztelaniarrek hiria gotortzen ari dela eta gaztelatik garia eta garagarra ekarri dutela, gaztelarren tropa etorrera espero zelako. Armatzen ari diren seinale argia.

Apirilean ere Xabierreko Míguelek, bere Elizondoko postutik, gutun bat bidali zion Belatz kapitainari, Iruñetik Baztandik igarotzen diren ardo-gurdiak geldiaraztea komendatzen dio, peoien artean espioiak zeudela susmua du. Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia, indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Apirila eta ekaina bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien.

Apirilaren 19ko gutun batean, Nafarroako Enrike II.a erregeak Jakue Belatz Medranori (Gazteluko alkaidea) jakinarazten dio Bortzirietako, Baztango lurretako eta Malerrekako (Doneztebeko Lerin dokumentazioetan) biztanleek omenaldia eta leialtasuna eskaini diotela. Beraz, bere menpekoei (subditoak), ongi tratatuak izatea nahi du.

Apirilaren amaieran, Iruñetik abisuak jasotzen hasi ziren, gaztelar ejertzito handi bat biltzen ari zela Nafarroako iparraldeko lurrak erasotzeko.
Apirilaren 25ean, Gartzia Etxauzek Belatzi idatzko zion, erranez, gaztelarrak Gaztelan egiten ari den armada handi batekin euren aurka eginen dutela gutxien espero dugunean.

-“Nik sentitu ahal izan dudanaren arabera, lehenik zure kontra etorriko dira. (Erranen dio).

Gutun jarraitzen du jakinaraziz Iruñera 30 arkabutz ekarri dituztela eta etxeak irinez eta gariz betetzen ari direla armada hundi hori elikatzeko.

Albisteek iristen jarraituko ziren eta alarmak prest egotea eskatzen zuen. Hemendik aurrera Amaiurko alkaidearen eta Zigako eta Doneztebeko posizio aurreratuetako agintarien arteko gutunak oso ohikoak izanen dire.

Apirila (1522-koa) Amaiurko batailaren hasiera izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Amaiur, Libera State. Asisko Urmeneta. Amaiurko Gaztelu elkartea, Herrima, Gure Berriak eta Erroa argitaletxeak. 2022.

Amaiur. Centro Arqueológico de visita. Amaiur Gaztelu Elkartea. Aranzadi Zientzia Elkartea.2020.

El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.

Read Full Post »

Azpilkuetako herria, Eliztegi (herri kaskoa) eta lau auzo gehigo osatzen dute, Apaioa, Arribilto, Urrasun ta Zuastoi. Herri ttipia izan arren, bere armarridun etxe eta eraikinetan garai bateko noblezia eta historia nabarmentzen da.

Adibide bat, Apaioa auzoko Iriartea etxeko armarria da. Etxe hontako armarria Baztanen dagoen armarri bereziena eta paregabekoa da. Armarria, Baztango bertze etxetako armarrietatik ezberdintzen duena, ohiko den erdiaroko kasketaren orden estilo barrokoko gizaki baten aurpegia zintzelatuta du, albora begira, garaiko kapelarekin eta bibote eta guztiarekin! Horrez gain oraindik jatorrizko polikromiaren (koloreak) arrastoak ikus daitezke.

Dorreberria Azpilkueta, ahozko tradizioaren arabera etxe hontan jaio zen Maria Azpilkuetak. Argazkia Pello San Millan,.

Apaioan ere, Iriarte ondoan, San Franzisko Xabier omenez altxatutako baseliza bat bada. 1687ko eraikin xumea da eta barruan XVII.mendeko retabloa daukama eta gezurra dirudi arren, Nafarroan, Napar sainduari eta Nafarroko zaindarara denari eskeinitako baseliza bakarra da.

Baselizatik, Dorreberria izeneko dorrea ikusgai da. Ahots tradizioa eta kultur herrikoiaren arabera, dorre hortan santuaren ama, Maria Azpilkueta jaio omen zen. Hau ia, 1922an aldera garaiko herriko parrokoak ( Juan Bautista Urrutia) erten omen zun; “Azpilkueta deituriko jauregian San Frantzisko Xabierkoaren ama zena han sortu zen eta baita santu ospetsua”.

Baina egia erteko, Maria Azpilkueta Xabierreko jaunen alaba zen eta 1467ko urtean Jabierreko gazteluan sortu zen. Mariaren aita Martin Azpilkueta zen eta honek bai Azpilkueta herrikoa omen zen. Azpilkuetarrak noblezia txikiko jauntxo famili bat zen eta Azpilkuetako jauregi-dorre baten eta honen lurren jabe ziren. Martin Azpilkueta Nafarroko erregearen Baztango zerga kobrazailea izan zen eta kortera iritsi zenean erregearen kamarlengo kargoa izan zuen, eta leinu baztandar honen oinordekoa, ezkontzaz, Xabierko jauna izatera iritsi zen.

Xabierko gazteluaren eta jaurerriaren jabeak XIII. mendearen erdialdetik Aznarez de Sada familia zen. Familiaren herentzia Maria eta Juana Aznarez de Sada ahizpek jaso zuten, eta XV. mendearen erdialdera Martin Azpilkuetarekin ezkondu ziren, Maria lenago eta gero Juana ahizpa gazteak.

Martin eta Juana, Maria Azpilkueta Aznarez izan zuten eta Mariak leinu horren oinordekoa zenez, 1483an Jatsuko Juanekin ezkondu zenean, Xabierko gaztelua, jaurerria eta Azpilkuetako jabetzak jarri zizkion familiari. Maria Azpilkueta eta Juan Jatsuk (Jaso) bortz seme-alaba izan zituzten: Magdalena, Ana, Miguel (jaurerriko oinordekoa), Juan eta Francisco (santua).

1512an, Albako dukearen tropek Nafarroa inbaditu zutenean, Juan de Jatsu doktoreak Juan D’Albret Nafarroko erregearekin erbesteratu eta Bearnen babestu zen. Jassu doktoreak Juan D’Albreten erregearen jarraibideei jarraituz Nafarroara itzuli zen.

Usurpatzaile eta ibasore Fernando Katolikoak, Xabierko jauna bueltatu zenean Errege Kontseiluko kide gisa mantendu zion, ( baina zekan presidente-kargutik kendu zion) Luis de Beaumont aurkariari emanen zion. 1515eko ekainaren 11n Nafarroa Gaztela, Leon eta Granadako Koroan sartu zen ofizialki. Urte betean Juan de Jassu doktorea 1515eko urriaren 16an hil zen eta Maria Azpilkuetak alarguna geldituko da.

1516ko urtarrilaren 23an Fernando Katolikoa erregeak hilko zen eta bi hilabete buru Petri Nafarroakoa mariskalak zuzenduta Nafarroa berreskuratzeko bigarren ahalegina emanen da (Lehenegoa 1512an eman zen). Mariaren bi seme nagusiak (Xabierrelo Miguel eta Juan Azpilkueta) Nafarroako dinastia legitimoaren aldekoak zirenez armetan altxatu ziren eta bigarren ahalegin honetan parte hartu zuten.

Napartarren porrota ondoren bi anaiak auzi-ihesean (errebeldian) deklaratu zituzten, eta Karlos V.a erregeak ondasun guztiak galtzera kondenatu zituen (Miguel, Xabierreko jaun berria zen). 1516ko udaberrian Cisneros kardinalaren aginduta Xabierko gaztelua bota zuten.

Handik aurrera Maria Azpilkuetak bere eskubideen alde (gaztelukoak, senarraren soldata, lurrak…) borrokatu behar izan zuen eta gogor aritu zen.

1717ko urtean, 791 libera eskatu eta jaso zituen senar zenaren pensioagatik (1515an, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko kide zenez), baina ez zuen lortu larren (pastizalen) eskubideak aitortzea.

Urteak pasa eta alarguna aztoratuta zegoen, inguruko jendeak galtzailen aldekoa jotzen zioten eta, horregatik, beren eskubideak ukatzen zizkien eta konponbidea eskatzen dio Karlos V.ri.

1519an, Nafarroako aurreko erregek berarekin zeukaten zorrak (1.800 dukerri) ordain ditzala eskatzen dio eta baita Javier, Azpilkueta eta Iruñeko etxeetan egindako kalteengatik 4.000 dukarri indemnizazio gise eskatuko dio.

Karlos V.ri aipatuko dio Xabierren gotorlekuaren zati bat eraisteak eta Azpilkuetakoa osorik sunsitzea, merezi izan gabe eta arrazoirik gabe, zentzugabekeria handiena izan dela!, Aldi berean, Karlos V.a «alargunen jaun eta babes» gisa hartzen du.

Azpilkuetako etxea aipatzean, dorreaz eta etxe borda bateaz dagokio eta gaur egun ez dago argi zein eta non egoten ahal zen. Herri tradizioa dio Dorreberria eraiki zen tokian Azpilkuetarren dorre zaharra zegola eta sunsitu ondoren, 1741an ondaretan dorre berri bat altxatu zela (hortaz izena). Bertze batzuk, Franzisko Eskalada (1917) bezala Urrasungo “Palazioa” dela diote. Urrasungo Arraztoa (Palazioa) Jatsu-Azpilkueta familarena zen (oinik Xabierreko armarria du) eta 1513an errea izan zen (konkista ondoren Baztan errenditu zenean). Baita ere, Pedro Mari Esartek Dion bezala, Azpilkuetarren gotorlekua, gaur egun Azpilkuetako San Andres eliza dagoen tokian egonén zen. Uste denez eliza, harrizko etsia zeukan dorre eta etxe-borda batzuen hondamenen gainan eraikia izan omen zen.

Urrasungo (Azpilkueta) Arrastra “Palazioa”. Nafarroako Konkista garaian Jatsu-Azpilkueta familiares zena. Argazkia Pello San Millan

Azpilkuetako dorrea non izan edo zein izan…afera da “Maria tristea” (horrela ezagutzen zaio urte hauetan) Karlos. V.ari erreklamazioak egiten segituko da: Aitak, Martín de Azpilkuetak, “lehenengoko Nafarroako erregeei” maileguan utzitako 2.000 dukerri eskatuko dio. Erregu honetan, Karlos V.ari «Erresuma hartako Errege eta Jauna bezala» aitortzen dio eta momentuz hain kopuru garrantzitsua itzuli ezin badio, bederen Subizako eta Ybirikuko herrixketako «kuartel eta alzaleek» ordaindi dezatela, urtean 40 edo 50 dukerriak izan daitekela.

Mariak etxeei eta familiako ondasuneei eragindako kalteak berreskuratzen saiatzen zen biztartean, Napar leialak erresuma berreskuratzeko hirugarren sahiakera egin zuten eta Napar leialen armada liberatzailean bere bi seme Migel eta Juan zeuden.

Anaiak Iruña askatu eta Noainen ausaz borrokatu ondoren Amaiurko gotorlekua defendatu zuen. Miguel ez zen egon Amaiurre gotorlekuan sartuta denbora guztian. Baztango mendi, bide eta herrietan borrokatzen zuen, Elizondon zuen bere kuartelamendua. Garai haietan ,Nafarroa Garaiko lur librea zen eta Azpilkueta amaren sortexea babesteko aukera izan zuen.

Jakiña den bezala 1522koi Uztailaren 18an gazteluko guarnizioa errenditu zen eta Mariairen seme nagusiapreso erori zen. Baina Migelek ez zen Iruñeko gotorlekuan preso denbora luzez egongo, zeren janaria eramaten zion neskame baten jantziz aldatuz eta preso zituen guardiak engainatuz ihes egin zuen.

Libre Migel eta Juan anaiarekin batera, erresistentziaren zen azken gotorlekua (Hondarribia) defendatzera joango zen. Karlos V.a enperadorea 1523ko urriaren 12an iritsi zen Iruñera; abenduaren 15ean bertan barkatu orokor bat eman zuen, Mariaren semeak barkamenarik gabe geratu ziren.

1524ko ostsailaren 19an Hondarrabia errenditzen da. Apirilean Karlos V.ak, Hondarribian zeuden guztiei kapitulazioagatik barkamena eman zien. 1524ko otsailaren 24tik aurrera bi hilabete izango zuten agramondarrak beren etxeetara itzultzeko eta enperadoreari leialtasun-zina egiteko.
Mariaren bi seme Burgosko Errege Kontseiluaren aurrean enperadorearekiko leialtasun-zin egin zuten eta Xabierrera itzuli ziren.

Maria Azpilkueta 60 urte zuelarik, 1529an Xabierreko gazteluan hil zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Nuevos documentos en torno a la familia de San Francisco Javier. Luis Fernández Martín, S. J. 1977

El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan. Francisco Escalada, S. J. 1917.

Azpilcueta, Maria de. Gran Enciclopedia de Navarra.

Read Full Post »