Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Huakiko kondea’

Iruritako arkitektura zibilaren balioa arras nabarmena da. Aipagarriak dira Dorrea edo Jauregizarra izeneko Erdi Aroko eraikin gotikoa eta Goienetxeko Dukesa plaza inguruan biltzen diren jauregiak eta etxe blasonatuak; Gaston Iriarte jauregia, Casa-Torreko (Dorretxeko) markesaren jauretxea, Goienetxe Dukeen jauregia… Indakoetxea…

Azken hau Indakoetxea izena du eta XVIII. mendearen bukaeran Jose Manuel Goienetxek (Huiaki kondea) diruz sortetxea berritu ondoren, gaur egungo itxura hartuz gain Goienetxe Dukeen jauregia bezala ezagutuko da.

Jauregia lau solairu eta bi isurkiko teilatua dituen eraikina da eta etxaurrea luzituta dago. Etxaurreari dagokionez, hiru armarri elkartzen dira bertan. Lehena, zaharragoena Baztango xakearekin eta bertze biak modernoagoak, Goienetxe leinuaren arma-ikurrarekin. Bi armarri hauek zazpi laurdetan banatuak daude eta leinuko abizenen arma-ikurraz gain, erdien Goienetxe leinuaren arma-ikurrak dute (Baztango xakea). Bata buruko gise konde koroa du ( Jose Manuel Goienetxena) eta bertzia gotzainaren sinboloak zinzulatuak ditu ( José Sebastián Goinetxe Limako apezpikuarena).

Sortetxeko bi anai hauek ere laugarren solairuko leihoen artean dauden 1817ko arranoaren forma duten bi “victoretan” azalduta daude.

Lehenengo pisuan, balkoiaren ondoan “Plaza de la Duquesa Goyeneche” zinzelatuta daukan harrizko txafla bat du.

Indakoetxeako etxeaurria. Argazkia Alamy stock photo.

.

Goientxeko Dukesa, María Josefa de Goyeneche eta Gamio zen eta Peruko Arekipan 1839ko ekainaren 19an sortu zen. Maria Josefa, Huakiko lehen hondearen eta Limako apezpikuaten hiloba zen eta aldi berean Huakiko II. kondoren alaba zen.

Arekipako Goienetxetarrak, Peruko jauntxo aberats familia omen zen. “Leinu” hau Iruritako Indakoetxeako Juan Crisostomo Goinetxe Agerreberek (Maria Josefaren aitetxia) ameriketara iritsi zenean sortu izan zen (Arequipako Goienetxetarrak).

Bera eta bere haizpa nagusia, Carmen Goyeneche Gamio (Gamioko dukesa). Famili nobleko alabak zirenez Peruko eta Europako eskol onenetan hezi izan ziren eta aldi berean klase sozial bereko jauntxo dirudun batekin ezkontzeko prestatuak izan siren, baina ez bat ez bertzea ez ziren iñoiz ezkonduko.

Aberastasun eta lur jabetza eta erlijioso sutsu haundiko emakumea izan zen, eta ia heldua bere ondasun zati bat erlijio katolikoarekin zerikusirik zeukan gauzetarako bideratuko du. Guzti hori eta Goienetxe-Gamiotarrak prestakuntza klerikala izan zutela. Pio X.a Aita sainduak, XX. mendearen hasieran Goienetxeko Dukesa titulo pontifikatua emanen dio. Titulo Pontifikatuak Aita santuak Elizaren, fede katolikoaren edo aita santuaren zerbitzuan nabarmentzen ziren gizon edo emakumeei ematen zizkien noblezia-tituluak dira.

Maria Josefa Goienetxe eta Gamio. Goienetxeko Dukesa eta Gamioko kondesa izango zena.

1873an Peru eta Txile artean gerra hotsak direla ta, Goienetxetar anai-arrebak Peru utzi eta Europara etorriko dira, Maria Josefa Parisen ezarriko da. XX. mendearen hasieran bere anaiekin batera Xabierreko gaztelua berritzeko eta ondoko kapilla ereikitzeko sosa eman zuen (anai zaharraren emaztea, Villahermosako dukesak, Xabierreko gazteluko nagusia zen gaztelua eta Jesuitei eman zien). Perun lurrak eta diruak eman zituen (bere anaiekin batera) hospital baterako (Goinetxe hospitala, 1905), eta baita Iruritako eliza zaharberritzeko. ,

Eliza eraiki zutenetik egindako obra garrantzitsuena kosteatu zuen dukesak. Tenplu osoa sakon zaharberritu zuen. Eraikinaren egitura osoa indartu zen, fatxada zaharberritu, dorrearen goialdean zegoen egurrezko teilatu zaharraren ordez kupula oktogonala jarri zen, lehioak ireki, aldare nagusia berritu, tarima eta harmailak jarra “zituen”, komulgatorioko baranda oparitu zuen, eta doike! koroa dukal batez errematatutako lanpara harroa ere. 1917ko urriaren 11n, ospe handiz inauguratu ziren obrak.

Goienetxeko dukesak 1926an 87 urtekin Parisen zendu zen, eta hainbat ondasun uti zituen (Madrilgo Dukesa Goienetxe casa-palazioa, Limako Goienetxe palazio…. Zendu baino hilabete batzuk lehenago (maiatzaren 22an) Espainako  Alfonso XIII.ak Gamioko kondesa tituloa sortu eta eman zion.

Bere gorpua Xabierreko gazteluko basilikako kriptan lurperatua izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

LA CONSOLIDACION DE UNA FAMILIA DE LA OLIGARQUIA AREQUIPEÑA: LOS GOYENECHE. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.

GRUPO ECONÓMICO FAMILIAR LOS GOYENECHE II DINASTÍA 1872- 1950. MAMANI GUZMÁN, Robert Raúl. Tesisa.

Read Full Post »

Jakiña da 1440an Kontuen Ganbarara  (camara de comptos) eramandako eta irabazitako auzia baten bitartez, argi eta garbi (idatzita) geldituko da Baztandarrek kaperatasun orokorraz gozatzen dutela, (1441an Bianako printzea egiaztatu eta zihurtatuko zuen).

Nobleziako titulua apalena izan arren arras garranzitsua izanda baztandarrentzat eta haunizendako inpostuak ez ordaintzea eta armarri bat izateaz aparte , koorteko ateak ireki zien, mundu berriara joateko aukera ere, negozioak sortzeko eta doike! bertze jauntxo tituloak lortzeko ere, erabili zuten kaperatasun orokor hori, adibidez; Juan Fermín de Aycinena Irigoyen zigatarra ( Aycinenako markesa),Juan Bautista Iturralde Gamio arizkundarra (Murillo el Cuendeko markesak)…edo jatorriz Iruritarra izandako José Manuel de Goyeneche y Barreda, Huaquiko lehendabiziko kondea izan zena.

José Manuel de Goyeneche y Barreda, Arequipan (garai hatean Peruko erregeorderria), 1776ko ekainaren 22an sortutako militar eta diplomatikoa zen. Bere aita 1.741eko urtarrilaren 26an Iruritako Indakoetxean jaiotako Juan Goienetxe Agerrebere zen. Famili haundikoa zen Juanek,  Iruritako Indakoetxeaz gain, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz, Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa genuen. 1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi karguarekin. Horrezaz gainera, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker eta doike! eskualdeko pattar saltzaile handiena zela eta  esklabu-tratuan aritu zelari ere… aberastasun handia, lortu zuen. 1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen eta bortz seme-alaba izan zituzten, bigarrena: José Manuel de Goyeneche y Barreda

Teniente_General_Jose_Manuel_de_Goyeneche

Teniente General José Manuel Goyeneche y Barreda. Huaquiko kondea. Margoa Federico de Madrazo.

Zortzi urte zituela Arequipako miliziaren 1º batallonan sartuko da eta  bederatzi hilabete egon ondoren, 1783ko abenduan (zortzi urtekin ere), Cumañako zalduneriako (caballería) 4. errejimentuan zegola, teniente izendatuko zioten, orain arte izendatutako teniente gaztena izanez. 1788an (13 urtekin) “cadete” ikasketak amaitzeko Sevillara bidaliko diote. 1795an eta 80.000 erreal ordaindu ondoren Granadero errejimentuko kapitaina izendatzen diote. 1802an, kristiano zaharra eta bere lehen lau deituren noblezia probatu ondoren (hidalgoa zela eta Baztanen familiaren sortetxea zegoela azalduz) Carlos IV erregea Santiagoko zalduna izendatu zion. 1803an ejerzitoak taktika berriak ikasteko Europan zehar bidaltzen diote, Prusiako ejerzitoarekin Berlin eta Postdamen egonen da, Vienan Austriako artxidukearen ejerzitua ezagutuko du eta Parisen eta Bruselasen Napoleon Bonaparteren ejerzitua zautu zuen, horrez gain Inglaterra, Erbereetan, Italian arituko da. 1805 bueltatuko da eta Koronel gradua lortuko du.

1808an Napoleon Spaina inbadituko du eta Espainako erregea Karlos III Bayonan adikatu ondoren lealtasuna Jose Bonaparte Iºari zin eginen dio, baina hilabete batzuk  Sevillako junta osatzean ( Franziarrei erresistentzia antolatzeko junta probinziala) bat eginen du. Franziarrek, ameriketara mezulari bat bidaliko dute, hango gobernatzaileak, erregeordeak errege berriarekin bat egiteko, Sevillako junta Juan Goienetxe bidaliko dute kargu politikoak konbentzitzeko franziar erregea ukatzeko. Bitxikeria bezala aipatu badela bertze bersio bat erten duena bera zela Hegoa Amerikak, Jose Bonaparte erregea berria onartzeko franziarrek bidali behar zuten mezularia (azken momentua Sevillako juntari pastu zion informazioa). Afera da Franziarra lehenago iritsi zela Buenos Airesera eta hango erregeordekin, Santiago de Liniers (jatorriz franziarra) bilduko da. Erregeordeak ez dio ezer zihurtatuko baina Goienetxeri  ez dio biltzeko aukera emanen. Honek , kartaz sahiatuko da erregorde guztie aipatzea, franzes bat zegola erregea berria konbezitu nahian eta ez itea kasu.

Momentu berberan, Karlota Borbon ( Spainako Calos IVren alaba eta Fernando VIIren arreba) Portugaleko erregiña zena, baina 1807tik Napoleon Portugal inbaditu zuenetik Brasilen zegoena, Goienetxeri aipatuko dio bera lurralde hoiek administratuko zuela…heme baita ere, bi bersio badira, bata Goienetxek erten duna ezetz lur horiek Fernando VIIrenak direla eta bertze bersio bat, ideia ongi ikusten duena eta hitz hori gobernatzaile eta erregeordean artean zabalduko zuena. Hego amerikako lealista batzuk juntak sortzen dute eta Sevillako juntari karta bidez aipatu eta salatuko dute Goinetxe Karlota eta Franziarrenzat lana egiten ari dela.  Goienetxe lealista bezala aurkezten da sevillatik diote leala dela eta horren ondorioz junta defendituz Buenos Airesen erregeordea aldatzea lortuko du (franziar jatorriagatik). Junta Supremako zuzendaritza emanen diote eta baita ere tropen generala izango da. Baina Goinetxe Peruko erregeorderriari abiatzen da, Perun bere famila dago, anaiak epaile kargua du, aita kapitaina, eta iritsi bezain laste Peruko erregeordea Brigadier izendatzen dio,

Hegoa Amerika eztanda ingo du, Karlota lurralde batzuk eskatzen ditu, Juntak ez dira ados patzen, Buenos Airesen erregeorde berria bota dute, leku batzuetako nobleak agian, hobe egonen zirela  ezta espaina ez Karlota ezta Franziarren eskuetan…matxinadak hasten dira…

1809ko Urrian Rio Platako erregeorderri ko iparraldean, Altos de Peru (gaur egun Bolivia) nobleak eta indiarrak (behartuak) matxinatu dira, lehenego Chuquisacan eta gero La Pazen. Buenos Airesko mandatariak ( orain junta) Peruko erregeordeari laguntza eskatzen dio (hurbilago dagoenez). Perutik bakea lortzeko Juan Goinetxe birigadier bidaltzen dute . Honek 5000 soldadukin agertuko da (gehienak indiarrak), La Pazko matxinatuak ezer egin izan zuten eta seguidan Goienetxren armada garaituko die.

“Bakea” ezarriko du,odolez sinatutako bakea, hainbat matxinatuak hilko du, baita ere Bolibiar indegenkin fuerte arituko da, ez ahazteko bertze baterako mehategian lanean segitzeko (Potosiko lurrak dira).

derrota-del-ejercito-patriota-en-huaqui-600x310

Huakiko bataila.

Matxinatdak segitzen dite eta 1810k maiatzan  Buenos Airesen “la Revolución de Mayo, aseen da (Onen ondorioz Arjentina independencia lortuko du). Gauzak itxusiak daudeala  Ekainan Alto Peruko lurraldea (Bolibia) Peruko erregeroderriara pasten da….Goienetxek lur horretako  nagusia izendatuko dute eta Alto Peruko ejerzitoa bere eskutan dago. ​ Bere taktika hegoaldera ez jaustea da. Matxinatuak Suipachako batalla ondoren Alto Peruko lurraldearen jaun ta jabeak dira, Goienetxe ez du erasotzen. Matxinadak sortu ziren urte bat ondoren eta batalla txiki batzuen ondoren 1811an  Goienetxek eta independentisten generala armistizio bat siñatzen dute. Independentistak Huaquin izeneko eremuan daude, armistizioa siñatu da, armistizioa borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena da eta independentistk lasai daude, ba bapatean Goienetxek ibaia pasatu eta titau batean independentisten armada sunsitu eta deseginen du. Independistak alde eginen dute eta bere atzetik Goienetxeko tropak herrian sartu zirena ez ziren salbatu, jauntxoak, andreak indiarrak zaharrak eta emakumeak hil zituzten. Bataila lealistenzat arraskastatsua izan zen. Aste gutti batzutan Alto Peru berriz Fernando VII.aren lurrak ziren, Cochibamba, Potosi….hango jendea Goienetxeren gogorkeriak jasan zituen, hau da, sarraskeria. Peruko lealistak berriz Goienetxerandako tituloa bat eskatu zuten.

1815an Fernando VII.erregea Batailla horregatik Huaquiko kondea izendatzu zuen, gero grande de España, gentil hombre eta bla bala ba….han Bolivian, oñik bere izena ez dute entzun nahi, deabluarekin lotzen diote.

P.D Gregorio Funes garai hoietako idazlea eta kazetaria, bere ” Ensayo histórico de la revolución de América” Goienetxeri buruz erten du : «Madrilen Bonapartista zen, Sevillan federalista, Buenos Aires realista eta el Perún… tirano hutsa».

Posta egiteko erabili den materiala.

wikipwdiako José Manuel de Goyeneche wikia.
wikipwdiako Batalla de Huaqui o Guaqui wikia.

Juan de la Rosa. Memorias del último soldado de la Independencia. Nataniel Aguirre

LHistoria web guneko invasion-francesa a España. Invasión napoleónica a España 1808 artikuloa.

Read Full Post »

Urriak 12 Spainian festa nazionala da, hispanidadearen eguna bezala zautua, eta, ez aspaldi “dia de la Raza” izenareki ezagutzen zena. Amerikan berriz, ospakizuna ezberdiña da.  Urte auniz “dia de la raza” izan arren,  herrialde batzuk izena aldatuz gain, pentsatzeko garai hauetara moldatuz ospakizuna ere aldatu dute, edo Kuban bezala, ez dute ja ospatzeko beharrik.

Arjentina 2010tik ‘Día del Respeto a la Diversidad Cultural’ izeneko  festa eguna da,  Mexiko eta Kolonbian “dia de la Raza”mantentzen da,  mexikon “raza” mestizo ezaugarria eskuratzen du. Chilen 2000 urtetik “Día del Encuentro de Dos Mundos¨ besta da. Uruguayen ‘Día de las Americas”, Salvadorren Españan bezala”de la Hispanidad”…eta Venezuelan eta Nikaraguan “Día de la resistencia indígena” izeneko fiesta eguna da.

Gaizki pensatuko genuen, koloniazailen aurkako erresistentzia indigena XVI. mendearen bigarren erdian amaitua bezala ematen badugu (garaiko kronikalari eta geroko historiatzaile batzuek bezala), aztekaren hiriburuaren erorialdiarekin. Blogan ikusi dugu nola 100 urte geroago Itzalak aurre egin zietela, eta garai haietan ere Maputxeak hainbertzetan matxinadan altxatu ziren hegoamaerikan, Mexiko aldean 1646, 1650-1652 y 1684-1690 Tarahumarak altxatu ziren eta Santa Fen Pope aztiaren indiar askatutak hriarekin egin ziren. 1734-35an Baja Kalifornian Perikue eta Koratar indiarrrak jesuiten misioen aurka egin zuten, 1742 Atau Huallpa matxinatu zen eta 1780a Tupac Amaru II. ren eskutik, indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena eman zen, Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen baita ere, indigenak esplotatzeko hainbat modu desagerrarazteko (mehatzetako mitak, merkantzien banaketak…) eta arraza beltzeko pertsonen esklabotza deuseztea eskatzen lehena ere izan zen.

Peruko Erregeorde baztandarra aurre izan zun Tupak Amaruri.  Erregeak indigena noblearekin akabetzea agindu zion Agustin Jauregia eta Aldekoa Oharriztaz (Lekaroz) birreiari, eta honek aginduak gogokin hartu zitun

800px-goyeneche_aguerrevere

Juan Goienetxe Agerreberearen erretratoa Arequipako Udalan, wikipedia

Erasoa edo erasoak, Agustin Jauregia izenarekin izan ba ziren, fisikoki bere aginpean zituen hainbat general kapitan ta militarrak burutu zituzten, eta doike! hoien hartean baztandarrak baziren… Juan Crisóstomo Goienetxe  Agerreberea Iruritarra bezala, militarraz gain Arequipiako negozio gizona zena.Esklabuak saltzen bai zun eta mehategi aunitzen jabea zenez (jakinda mehategi ohietako langile indiarrak zirela) Tupac Amaruren altxamendua, bere negoziokin gaizki joaten zen. Hortaz, dudarik gabe bere diruaren lagunzarekin  Zortzigarren Konpainiaren Arequipa-ko Milizianoa Infanteriakk Kapitaina izendatu zioten eta indiarren askatasun mugimenduaren aurkako errepresioan parte hartuz.

Juan Goienetxe Agerrebere  1741eko urtarrilaren 26a  Iruritako Indakoetxean jaio zen. Aita Pedro Goienetxe Grajitena eta ama Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen. Famili haundia zen eta Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz eta Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.

1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua hartuz. Sarjentu zela, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortuko zuen. 1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen bere jabetza haundituz. Merkataritzan ere aritu zen; batetik, Europako manufaktura produktuak inportatzen zituen, eta bertzetik eskualdeko pattar saltzaile handiena zen eta aistion aipatu dugun bezala esklabu-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat Penintsulan inbertitu zuen.

Indiarren Matxinada ondoren 1788an Granadarien kapitain izendatu zuten, eta  1786an Arequipako alkatea izan zen, baita ere epailea geroago

Iruritarrak bortz seme alaba izan zuen, eta boterea gustukoa duen ongi antolatutako familiak bezala, seme bakoitza ofizio interesgarri bat aukeratu zuen. Anahi nagusiak, Pedro Mariano (1772-1844), Limako Errege Entzutegiko epailea izan zen. Bigarrenak José Manuel (1776-1846), Errege Armadako lotinant jenerala eta Guaquiko lehen kondea, hirugarna, José Sebastián (1784-1872), Limako artzapezpikua eta txikiak Juan Mariano (1788-1870), merkataria, familiako negozioekin segitu zuen….ah! alaba, Maria Presentacion….jauntxo garranzitsu eta dirudun batekin ezkontzeko prestatu zen, baina gazte zendu zen.

Hego Amerikan Independentziako mugimenduak eman zirenean Goienetxetarrek errealistas izan ziren, Espainako erregearen alde atraz,.Jose Manuelek militar errealista bezala garaipen garranzisuak lortu zitun eta Huaquingo bataila ondoren Guakingo kondea izendatu zioten, baita ere zurrumurrua bada Napoleonen espioa zela…baina hori bertze istorio bat da.

Errealistak galdu zuten eta 1821 Peru Espainako erreinutik independizatzen da eta anai batzuk alde egiten dute eta Espainian exiliazen dira. Juan Mariano huakiko bigarren kondea izanen da eta urte batzuk ekonomikoki gaizki pastu ondoren (amiliak  errealista izateagatik), errekuperatuko da. 1825ean María-Santos Gamio eta Araníbar nafar jatorriko emakume arekipaiarrarekin ezkondu zen (Bernardo de Gamio eta García-Idiakez aberatsaren alaba). Bikotea bortzt seme-alaba izan zituen eta bere ondokoen bidez Goienetxe abizena  garrantzie haundia izanen du Peruko historioan…baina hau ere bertze istorio bat da.

Post hau egiteko erabili den materiala

La consolidacion de una familia de la oligarquia Arequipeña: Los Goyeneche. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.

Juan de Goyeneche y Aguerrevere wikia. Wikipedia.com.

notimera.com webguneeko  ¿Qué se celebra el 12 de octubre en Latinoamérica? artikuloa

Read Full Post »