Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘zarretxea’

Urtarrilaren 17an San Anton eguna da, San Anton etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da. Tradizioaren arabera baserriko laneko animalientzat festa eguna da eta gaurko egunean bazka doblia izaten zuten eta nekazariek animaliak mezatara jausten zuten eta urtean zehar gaixoasunik eta heritasunek ez izateko asmorekin eliza atarian bedeinkatzen zituzten.

Baño festa guztiekin bezala kristianotasun kutsua kenduta ohitura zaharrago bat bazen (eta ez aspaldi artio baserri bazutan mantentzen zena). San Anton eguneko errito zaharran, animaliak  enbor erre baten gañetik pasazteraztea zen. Enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen eta laneko animaliak urte osorako gaixotasunez eta heritasunetaz babestuak geldituko omen ziren. Enbor hori, egun batzuk lehenago, baserriko  sukaldeko behekosuan erretako enborra zen, hain zuzen Gabon gauan, enbor hori Olentzeroa zen.

Baztanen San Anton egunan “San Anton” zozketa edo rifa egiten da. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, eta zihur ez jakin noiztik  hasi zen errifa egiten, bai badakigu  Luis Mari Ruiz elizondarrak Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean aurkitu zuen txartel baten bide 1867an egiten zela. Hasiera batean zerri baten zozketa sen, gero  garai batean behi ( goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia) bat errifatzen zen eta gaur egun bertze gauze bazuen artean, aratze bat.

 Porzierto! Zozketan bildutako sosa guztie, “zarretxearentzat”  da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.21.50

San Anton zozketako boletoa. Argazkia J.M. Ondikol (Diario de Noticias)

Baztango zaharretxea,  Francisco Joaquin Iriarte zahar eta jubilatuen etxea izena du, eta “zarretxeaz” gain baita ere “La Misericordia” izenarekin ezagutu izan da. La Misericordia  “miseroentzat” prestazen zen tokia edo biltzen zituen eraikina zen. “Miseroak”  bailarako edo kanpoko etxe gabeko behartsuak, etxez etxez “limosna” eskatzen zutenak ziren eta toki hauetan babesa eta jana emateaz gain, gaixotasunak eta heritasunak sendatzen zieten.  

Gaur egungo Francisco Joaquin Iriarte zarretxea “casa de beneficiencia San Francisco Javier”  miserikordian jatorria du.

 XVIII. mendeko Bartolome Iturralde zigatarrak, bailaran “escuela de latinidad” (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen eta eskola hori ez bazen posible egitea, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela arti utzi zuen. Azkenian erreinu zaharrearen lege batzuengatik eskola ez zen posible egitea eta ballarako junta generalak diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea erabaki zun (Kaputxinoen hospizia gaur egungo  Kuartelekozelaiko izenarekin ezaguten den tokian zegoen , hauxe da, parkeko Ikastola).  

Ideia, hospizioa, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat babesteko toki bat izatea zen. Eraikina erosiz gain txukundu eta prestatu behar izan zen eta horretarako, jende aunitzek izan ziren, Francisco Arízcun  eta bere emaztea Josefa Irigoyen (Iturmendiko markesa) bezala (1000 peso) sosa eman zutenak. Baita ere, aunitz izan ziren  Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak benefizentzia etxea sustatu zutenak.

1787ko Otsailaren 27an “San Franzisco de Jabier casa de beneficencia-ren” arautegia onartzen da. Jabetza Baztandar guztiena izango zen eta kudeaketa eklesiastikoak eta sekularrak izanen edo eramanen dute.

Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Frantziarrak (konbentzio gerran) zonaldea okupatuko zuten. Urte haietan limosna eta karitate publikoaren  faltaz, San Franzisko de Jabier miserikordia itxiko da. Urte batzuk geroxago Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerran miserikordiako eraikina (hospizio zaharra) tropa napoleonikoa kaxerna gise erabiliko dute. Gerra ondoren gauzak baretuago  zeudenean eta berriz jendeen diru eskaintza bazela urte batzuz irekia izan zen. Baina berriz bertze gerrate baten bidez (Lehenengo Karlistaldia) 1833an itxiko da eta eraikina kuartel gise erabiliko da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.07.31

Miserikordia 1910 aldera, Argazkia G.Marin

Gerra eta jasandako asedioen ondorioiz eraikina ez zen erabilgarria izanen eta behin betirako “miserikordia” ren burutapena ahazten da. Baina XIX.mendearen erdialdean  “miserikordiaren” idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte izan zen

Francisco Joaquíne Iriarte  Meoqui, Gartzaingo Yoar etxean jaioa zen, Gartzaingo presbiteroa izateaz aparte Cadizen negozioak zituen famili baten ondasunen oinordekoa zen eta 1850an beneficenciarako eraikin berri bat egiteko  1.858.000 Belloizko erreal eman zituen.   1857an Miserikordiaz gain Hospitala ere izango zuen eraikina egiña dago (gaur egungoa). U formako eraikinan baita ere despensa, siloa, eta labeak,  baratzia eta lorategia izanen  du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran,  “beneficencia” berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuak hartuko direla. Franzisko Joakin Iriarte 1855an zendu zen eta bere omenez bere izena jarri zioten. 

P.D. Luis Mari Ruizek Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean  1867ko trartela aurkitu zen artio, aipatzen zen zarretxeak, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zenez alde moduen aurrera egin zuen, baño 1885an, gastuak emandako dirua baño haundiagoa izan zen eta udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko  eta sosa iturri berri bat izateko, zerri baten zozketa egingo zuten… eta gaur egun artio.

 Post hau egiteko erabili den materiala.

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Presencia navarra en el Cádiz del monopolio. Julian B. Ruiz Rivera.

Lander Santamariaren ainbat artikuloak. Diario de Noticias

Read Full Post »


Ilbeltzaren 17an San Anton eguna da eta Elizondo ospe haundiko eguna da tu da. Erranairu (asotiz) zahar bat dio “Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko”, eta halaxe izan ez arren , eguna epela eta goxoa izanda da ta, bertze gubia (zozketa, baztanzopak…) beti bezala izan da…edo ez!.

Gaurko egunean, aspaldi aspalditik  baserritarrak eta nekazariak, goizean etxaldeko aberei bazka bikoitza ematen zieten (diete). Gaur etxaldeko aberen  jai eguna bai da, gaur ospatzen den San Anton, lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea da.

Argazkia Diario de Navarra

Bazen garai bat sanantonen, (abereen bakantze eguna) herritarrek  aberekin elizara eta mezaostean abereak horiek bedeikatzera joaten zirela. Bedeinkazio urte osorako gaixotasuniez babesteko zen .  

San Anton izatera iritsi zen Anton izenekoa gizasemea, Egipton, VI.mendean bizi omen zen, zen, basamortura predikatzera joan zen, santua bihurtu eta denborarekin  animalien zaintzailea bihurtu zen. Zaintzailea bihurtzearena erdiaroko Franzian San Antonio omenezko monastegi batean zerikusia omen du. Monastegi honek zerriak lehen aldiz ekoitzen zirela omen da. Nahiz eta gizakiak neolitotik animaliak erabiltzen dituen eta  gure arbasoen ” basajaun” moduko, abere zaintzailearen ordez… erdiaroko tenore batean, (festa guztiak  bezalak) kristanizatu eta  egutegian agertzen zen saintua  ( gero ra monastegiarena asmatu) patuko zuten.

Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara. Plazan ohiko  zozketa, eun urte baino gehiago egiten den zozketa. Zozketan atratako sosa ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta gaur egun blitzed dena zerbait sinbolikoa den, gastu batzuk ordaintzeko laguntzen du”.

Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen  Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak egon dira. Bertso gehienak gaia baserria, nekazaritza, animaliaz izan dira eta plazako ezkerraldea baztanzopak zainh jendez beteta zegoenla bertsolariek plazan tripazale aunitz gehiago bazela bertsozalez baino, bertsotu dute. Udaletxeak dohainik eskeinitako baztanzopakin tripa bete eta zinzarria busti ondoren, zozketa hasi da.

Gaur egun zozketako lehenengo saria aratze bat da, baina ez aspaldi behi bat zen. Errapiak erratu gabeko behia goi goizetik Elizondoko karriketatik barna paseatzen zuten, gaurko aratzea plaza erdian zegoen kamiotik ezta jeistsi dute.

Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.

1. ARATZEA 9130

2. TXERRI EDERRA 7759

3. BI BILDOTS 11396

4. MAGRA EDERRA 11866

Sarituetako bi. Argazkia Diario de Navarra

Ez da ohikoa izaten, baina atzo San Antonek zortea banatu zuen Baztango udaletxeko plazan zeuden pertsonen artean (300 inguru). Zozketatutako lau sarietatik bi zenbakiak ezagutu eta 5 minutura erreklamatu zituzten, eta tradizio dion bezala (plazan erositako boletuak sarituak izaten direnak dira) atzo goizean bertan erosi zituzten sariak irabazleek.

Sari bakoitzaren zenbakiak ateratzen diztuzten bolak ballareko lau neska-mutil izaten dira. Urte batean, zortea izan nun balkoira igotzea eta lau horietako haur bat izatea eta oinik orointzen naiz bolak atra ondoren mukizu bakoitzari 100 pezetako billete bat eman zigutela.

Bitxikeri personalekin jarraituz aipatuko dut 1997an nire izeba bati tokatu zizaiola behia eta egun berberean plazan saldu omen zun sosa polit bat irabaziz!

Read Full Post »

Berriki Olentzerok oparitutako liburua irakurri dudan ondoren, Hertzainaren kamarada abestiaren “Nola aldatzen diren gauzak , Kamarada!” esaldia etorri zait burura.

Oparitutako liburua, 2001an argitaratua baino 1890 urteko fascimil bat da, Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan izenburua dauka eta egilea Manuel Irigoyen y Olondriz Aniztarra da. Miguel garai haietan balleko (araneko) idazkaria zen eta “dedicatorian” erraten dun bezala,  liburuaren hasierako ideia Baztango balleko historioa idatzi nahi zuen. Hortarako bere esku dauden diolumentoz (udalakoak) baliatuko da, baiño hondarrian  soilik historiako pasaje batzuk kontatu edo bilduko ditu, hortaz liburua “noticias historicas” edo halako zerbaitean  bihurtzen dela aipatzen digu.

 

 
Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan

Baztan hitza –uno alli , o todos uno- erran nahi du, hauxe da Baztan bat dela, badiren 29 jauregi / dorretxe, 14 elizak, denak bat direla, famili edo “casa solariega” (leinu exe) bat bakarra dela. Guzti hau, sententzia , idazki hisroriokin eta udalako berzte paperekin dokumentazen du…Lope de Vega poema batekin apainduta ta guztiz.

Balleko armarriarekin segitzen du, hemen armarriaren jatorria Juan Goienetxeren “Executoria de la nobleza, antigüedad y blasones del Valle de Baztan” agertzen den bersioa azaltzen du. Bertsio hontan xakelatutako armarria ” Navas de Tolosa-ko” batailatik aunitz lehenago izango zuen jatorris. Antso Gartzes IV “el de Peñalen” (1054 – 1076 ) erregeak, frantsesen eraso batez salbatzeagatik, baztandarrei emanen ziena.

Bertze sententziekin, dokumentu eta “hijosdelgo ” (hidalgoak) buruz, Baztango lurrez, mugaz, bla, bla, bla… jarraitzen du. Tarte hontan eta “nobleziaren” gakoa nabarmentzen du, 1440 bailara JuanII Nafarroko erregeari (bera ez zen izan behar baizik bere semea Karlos Vianako printzea) irabazten den sententzia aipatuz. Baliatuz aspalditik baztandarrak bat zirela, eta hori 1336tik (data hori aipatzen du) beinpin dokumentatuta dagoenez, Baztan erreinuko 12 familietako bat delako eta hori bera ia biurtzen diela hidalgotan (nobleak). Nobleak izanda beren lurrak inpostuz libre daude (ez dira petxeroak) eta hortaz ezin du Juan II.ak bazteandarrei bere lurrengatik impostuak kobratu edo kobratzen ahal.

Sentenzia honen garrantzia, legalki baztandarrrei hidalgoak direla aitortzen die da eta gizaseme guztiak aukera daukatela bere etxean xakedun armarria paratzea, nor edo zer den izan arren; jauntxoa, argiña, nekazaria…

Lehenego atal hau akitzeko, Urdazubiko monastegiko korrespondientzia batzukin eta miserikordiako historiarekin jarraitzen du (orain xarrenetxea erraten duguna). Zarretxea noiz eta nola ereiki zen, nola hasierako “miserikordistik” (Kuarteleko zelaian zegoen) XIX. mendearen erdian D.Francisco Joaquin Iriarte elizgizonak, diru mordo bat ematen dula behartsuak leku bat izateko eta gaur dagoen eraikuntza egiten dela…

Zarretxea XX.mende hasieran. postala.

Kontatzen digun bertze pasarte historiko bat Arizkungo kombetuaren lehenengo harria patu zen eguna da. Nola 1731ren Ekainaren 19an  eta Juan Bautista Iturralde , Murilloko markesa, Haciendako gobernadorea (espainako Felipe V haciendako ministroa izan zen) arizkundarrari esker konbentua , bera jaio eta bere aiten izandako lurretan ereikiko zen. Egun horretan egon ziren zelebritate guztiak, obispoak…  aipatzen ditu eta baita ere barruan egongo ziren 20 monjak jakineratzen gaitu.

Bigarren atala “Personajes notables naturales y oriundos de Baztan”  izena du eta hemen tituloa dion betzala Baztanmto “zelebritiak” ezagutzen digu (denak militarrak, elizgizonak edo espainako kortean ibilitakoak). Nagusiki bat bereizten du. Erratzuko Lorenzo Irigoyen Dutari, Buztiniaga etxekoa 1712 sortuta. Erratzutarraren bizi guztia kontatzen du, ze ikasi zun, non ….eta doike! bere meritua. Iruñeko apezpikua izan zen, egin zituen gautzen artean Errazuko elizaren kaustroa nabarmentzen digu, bere hileratzean, 1778an izan zela Madrilen enteratu zirla, jende pila egon zela… argitzen gaitu. Istoria bere bizitza kontatzen dun poemario luze batekin akitzen du, hori bai lehenago, “santa fama”koa izan zela eta ” para que sea canonizado siendo asi venerado en los altares para honra y gloria y protección de este valle” erten digu Nire ustez, idazlea eta obispoak familia zirela (Aabizen berbera) eta  baita ere uste dut, ez zela kanonizatua izan!

Apezpikuaren biografia ondoren herriz herriz, herriko ospetsuak aipatzen ditu; militarrak, ,brigadierrak, koronelak , tenientes de la orden de santiago…Adibidez, Elizondoko Pedro Mendinueta, Isteconeaco semia, “Virrey de Santa Fe Capitan General de los Reales Ejercitos”… horrela pilaka, Kanonigoak , markesak… Azpilkuetakoak, Lekauzkoak Gartzaingoak….

Gehien bat, personai “ospetsu” hauek 1650- 1800 garaietakoak dira, denek Jauregietako  semiak, eta aunitz “segubdonak”, seme nausia zenez etxaldearekin gelditzen zena,  bertziak, erlijio karrera edo militar karrera aukeratzea geldituko zaie.

Eta liburutxoa irakurrita, burura galdera bat etortzen zait! Zenbat urte ote darama aran hau, militar, ministro, apezpiku…eman gabe? …ba hori, nola aldatzen diren gauzak, kamarada! (eskerrak).

Post haue egiteko erabili den materiala:

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Read Full Post »