Abenduan hasten da Gabonetako zikloa, tradizio txikiz jositako urte sasoi bat da; eskeak, kantak, bazkariak eta bertzelako ospakizunak protagonistak dira. Zalantzarik gabe, gizartea kohesionatzen lagundu duten ohiturak dira, parte hartzera eta elkartasunera bultzatzen dutenak. Ohitura zaharrak, bertze batzuk berriagoak (ta modernoak), batzuk tokikoak, profanoak, bertzeak kristauak, nahasiak denak eguberri kristau sinkretiko batean (Sinkretismoa dotrina, teoria edo kultura ezberdiñak bateratzen saiatzen den sistema da. Bi erlijioek bat egitea edo elkar kutsatzea ).
Ohietako tradizio edo ohiture arras sinkretitatua dena, garea (joarea, zinzarria) jotzearena (zinzarots) da. Garai batean Urtarrilaren 5ean Errege egunaren bezperan Baztango herrietan, haurrek eskez zebilen biztartean gareak joka herria zeharkatzen zuten. Sinkretismoan barne eta festa honeri erranahi oso simple bat bilatuz, erten da, joaren hotsak itsasargi akustiko gisa, Ekialdeko Magoei laguntzen diela, mendi, baso, laino, elur eta bideetan ez daitezen galdu eta herri horretara irits daitezen eta opariak etxe guztietan utz detzaten. Baina zihur ohituraren jatorria kristautasun sinkretiko hontako bertze besta aunitz bezala aintzinekoa den.
Zintzarreak, Joareak, (gareak), pulumpak, txintxarriak, ezkiltxoak…dena balio dute. Argazkia Argia.com
Nolanahi ere, festaren oinarria hauxe da: goizean edo urtarrilaren 5eko arratsaldean, haurrak kalera ateratzen ziren (dira) garekin (zintzarriekin) edo ezkiltxoekin (txintxarriekin) eta herria zeharkatuz inguruko mendietara doazen bideetatik lasterka egiten zuten. Garien hotsa tokiko seinale lokalizatzailea gise edinen zuen.
Gabriel Imbuluqueta bere “Las cencerradas del día de la víspera de Reyes” (1991) idazlanan, aipatzen du Baztanen Arizkunen, Iruritan, Lekauzen eta Elizondon ezik, galdu zirela, bertze herri guztietan mantendu ziren.
Herri gehienetan (Aniz, Almandoz, Azpilkueta, Berroeta, Elbeten, Oronozen), haurrak korrika ibiltzen dira garea eskuetan daramatela edo saihetsean zizilikatuta edo gerrian lotue.
Arráioz, Garzain eta Amiurren bertze tradizio bat gehitzen diote eta gare jokarekin batera Urte Berriaren egunean bezala zorion kanta eskeintzen zuten eta zoriontzearen truke, gabonsari bat (urtetxa) lortzen dute. Gatai batean intxaurrak, hurrak, mandarinak, gaztaina erreak, etab. ziren, Gaur egun (Amaiurren ospatzen segitzen dute) txutxeak eta halakoak izanem dira.
Erratzun, berezitasuna zen haurrak ez zirela herritik ateratzen, ezta mendira eramaten dituzten bideetara joaten, baizik eta gariak leihoetatik jotzen zituztela, eta mezua etxe batzuetatik bertzetara transmititzen zutela. Gauza bera egiten zen Beartzunen. Eta horixe da, hain zuzen ere, Erdialdeko Europan irauten duen tradizioa.
Zigaren kasuan ezberdiña zen. Han “kozkorrak” baserrietan zehar kantatzen zuten biztartean, txikienek herriko kaleetan zehar korritzen zuten beren geraak joka, kopla hau Kantaten zuten biztartean:
Iru Erregekin, gozokin
laudatzen zaitugu eta Herodesekin /
gerra bat ai nahi dugu.
Izar bat zen argirik,
argirik, zerutik agertu
eta Erregeak bertatik beregana abiatu.
Biba iru Erregek: Meltxor, Gaspar eta Baltasar
Hurrengo egunean, gabon-kanta gisa haurrek kopla berberak abesten zituzten Meza Nagusian. Emakumeek laranjak, intxaurrak, mandarinak, sagarrak eta abar eskaintza moduan eramaten zuten, eta zaku batean uzten zituzten. Elizatik ateratzean, atarian, parrokoak gabonsaria balitz bezala botatzen zitun fruitu horiek guztiak.
Arizkunen gare joka abuztuaren 10rta, Santa Klararen bezperara pastu zela aipaatzen du Gabriel Imbuluzquetak eta baita Elizondon, ia ia 60.hamarkadan ikustea zalla zela.
Zubietan errege egune goizean joareak joka herrian Barna. Argazkia I. Zubialde. Diario Vasco.
Erran Behar halako tradizioak Nafar osoan (Herri bakoitzan bere berezitasuna eta ezaugarriarekin) ospatzen zirela eta doike! Ituren, Aurtizen eta Zubietan! Gaur egun haurrak, errege eguneko goizan, joareak gerrietan daramatela heri barna eskebiltzean ibiltzen direla eta kalean gora eta behera arituz Malerrekako joaldun gazteak, erritmoa eta joare jotzea ikasten dute (inauterietan ateratzeko prest).
Gainera, joaldunak Erregen eguna urtean lehen aldiz ateratzen ziren eguna zen. Iturengo joaldunak Agerkunde (Epifanian) egunean Doneztebera joaten ziren eta Elgorriagara iristean beren joaren soinu erritmiko eta zaratatsua bertan behera uzten zuten, eta alkateari galdetzen zioten –ixilik? edo joka?.
Alkateak ikusi ondoren herritarik ez zeudela karriketan, joare baten bidez: Joka, joka! baimena ematen zien herria zeharkatzeko.
.
Así es por cierto, tradición que perdura en Centroeuropa, desde Francia a los países nórdicos.
Nafarroako “Gran enciclopedia” dioenez Elizondok 1801an bi feria zeukan eta biak hiru egunetakoak, bata Pazko astelenan hasita (Udaberriko feriak) ta bertzia udazkenekoak, San Lukasetan (urriak 19). 1847an bi feriak jendetsuak ziren eta daten egune aldatu zen, udaberrikoa Pazko ondorengo ortzegunera pastu zen eta udazkenekoa, San Simonaren hurbileko ortzegunera eta hiru egunekoak izatensegitzen ziren, Ortzegun bertan hasten omen bai ziren.
San Simon eta San Juda bikotearen santorala Urriak 29 da eta Xabier Lete haundiaren kanta ezaguna dion bezala:..
San Simon eta San Juda joan zen uda, eta negua heldu da: (bis) ez baletor hobe, bizi gara pobre eremu latz honetan ez gara hain onak benetan
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak ez dugu abererik, ez gara aberatsak euskara guk dugu, gu gara euskaldunak euskara guk dugu, gu gara euskaldunak…
Uda bukaerako kanta hau zehatzago irakurtzean burura etorri zait, Simon bat! zaldirik izan arren ez zena “zalduna” baizik “eskribanoa”, aberatsa zena jauntxoa baizen eta Elbetekoa zenez eskuara ere izango zuena!! Simon hori Askoako jauregiko jauna izan zen XVII. mendearen erdialdera ( 1651 Askoa jauregiko nagusia bezala ageri da) eta aipatu dugun bezala “escribano real-a” zen.
Askoako jauregia. Argazkia Rakel Goñi utzitakoa.
Elbeteko Askoako jauregia Leinu etxea da eta dirudienez 1925an berriztatu edo eraberritua izan arren bere arkitektura nagusia XVIII. mendeko barroko estilokoa da edo bederen kutsu hori ematen diote sarrerako lorategie, ataria zutarri klasikoekin, balkoia eta armarri ederra.
Jauregia eta bere Lurrak, garrantzi haundia izan du Elbeteko historian eta Elbetarrentzat. Erraten da erdi aroan Elbete Asko-ko Gurtze Sainduaren (Santa Cruz de Ascó) izena zula, geroxago 1427an aldera, herria ” Santa Cruz de Luat” izena izanen zun eta denborarekin dokumentutan ikusten den bezalaxe “Luat” hori “Elvet” (1603k0 ageri batean) bihurtuko da eta ondarrian (1727) Elvetea izena agertuko da lehen aldiz, nahiz eta Eusebio Etxalar kaputxino eta euskaltzalearen arabera izen zuzena Eloeta o Eloe izanen zen. Gaur egun Elbete bezala zautzen da.
Leinu etxearen ingurutan edo lurretan, hain zuzen Askoko zubian, Baztani zegozkion aferak aztertzeko Batzar Nagusia elkartzen zen eta 1437ko dokumentu baten arabera, Asko zubian biltzen omen ziren, toki zabala zelako eta han biltzea edo bazartzea ohitura bazelako.
Askotarren artean “eskribano realak” izatea “normala”, tradizioa edo familiaren “oficioa” zela dirudi, zeren Simon aparte bertze batzuk ere izan ziren, hoien artean Jeronimo de Asco (1665) , Miguel de Asco(1700) edo Juan Tomas deAsco (1740) nabarmaentzen ahal dire.
2012ko Baztandarren Biltzarrako Elbeteko orga, Simon Askoko ezkontzan ezkilen ebastea antzezten. Argazkia Pello San Millan.
Ofizioaz aparte, badirudi ere Askotarren artean Simon izena arrunta zela eta lehen aipatutako “Simon eskribanoaz” gain bertze Simon Askotar baten “bitxikeria” daukagu. Kontatzen dutenez 1889an Elbeteko Askoa jauregiko nagusia, Don Simon de Asco y Erret Baigorriko Maria Antoniette Lussarry neska gaztearekin ezkondu zen 40 urte zituela. Egun handia izan omen zen Elbeten eta Baztanen eta inguruko jauntxo gehienak etorri ziren Gurutze Sainduko elizan ezkontza ospatzera, denak elegantiak eta luxuz inguratuak. Baina ezkongaiak elizara hurbildu zirenean, ezusteko handia aurkitu zuten: lapurrak elizako ezkila ebasten ari ziren! eta ia ezkila dorretik jaisten ari zirela antzeman zuten. Gauza ez da argitu ezta garbi ere gelditu, baina diotenez uste da lapurren atzean Elbeteko Jarolako nausia zebilela, herriko bertze jauregiko nagusiaren egun iportantea izorratzeko nahian!.
Pasaje “historiko-bitxi” hau, aurtengo Baztandarren Biltzarra Elbetearrak antzeztu zuten, ezkil ebastea eta ezkontzako konbidatuak agertuz eta hain ederki errepresentatu zuten (ezkil ebatea, atrezzoa, ohialak…), orgen desfileko lehen saria merezita irabazi zutela ta!.
Baztango liburutegian, gibelekoaldeko gela beiratuan, apal luze batean…altxor eder bat aurkitzen da. Kristalezko gela horretan sartzen naizen bakoitzan, J.R.R. Tolkienk idatzitako “Eraztunen Jauna” (The Lord of the Rings) eleberriko “Gollun” zorigaizteko izakia sentitzen naiz. Han nagon bakoitzan sentimen hori edo sensazio hori agertzen zait, kriston gogoak izaten dut, liburu pare batzuk hartzeko eta bazter batean, liburuak laztantzen dudan bitartean, “mi tessssoro” marmartzea. “Tesssoro” hori, liburu andanak dira, hamahiru ,hamalau, hambortz, hogei…liburu izanen dira, “altxor” hori Baztan buruzko fondo lokala da, eta fondo hortan Baztani buruz 1905tik gaur egun artio Nafarroako prensan agertu diren berri guztiak, bilduta daude eta berri hoietako aunitz bitxikeriak direnez, normala da, blog honetarako altxor eder bat izatea! bitxikeri historikoaz (eta histerikoaz) elikatzen bai da.
Uztailan oporretan nengoenez urtekari zahar hoietan “exploratzen” aritu nintzen eta erran behar dut galtzak motzak eraman arren exploratzaile edo scout (exploratu ingleses) itxura ez neukala (pañoleta ta zapela falta zizaidan)…baña haiekin “topatu” nintzen, ez liburutegian baizik liburutan, hain justu, 1918ko urtekarian!!!
“Abuztuko 3an ailegatui ziren Iruñako exploradoreak Elizondora, gogo haundikin eta ” exploradoren” himnoa abesten iritsi ziren…” ala hasten da 1918ko abuztuak 5an, Diario de Navarran “Jose Ramon-ek” siñatutako “Exploradores” izeneko artikulo bitxia. Artikuloa dioenez Explorador edo scout taldearen heltzea harrera ona izan zun eta Elizondar guztiak plazan esperoan zeuden, txaloka, “bitoreak” ohiukatzen eta koheteak botatzen. Egie da esperatzen zitzaiela, egun hortako goizeko 07:00etatik Belate inguruan ibilitakoak ziren, 10:00 aldera Almandoztik pastu ziren eta 12:00tan Zigan zeuden. Zigan ongi etorria emanez gain bazkaltzekoa eman zieten ere eta asetu ondoren hirutan Elizondoko bidea hartu zuten, Zigaurren sagardoa eskeini zieten ta Iruritan txorizoa eta ogia oparitu zieten, beno hori exploratzaile xumei (gaztetxoei) zeren kronika dion bezala, Nafarroako eploratzailen lehendkariari, Pedro Urangari eta bertze buruzagiei ogia ta txorizoa aparte garagardoa eta gaseosa eman zieten Iruritarrek. Eguna euritsua ta grixa zela ta, merendatu ondoren zerbait atertu zela aprobetxatuz Elizondoko bidea hartu zuten eta 6:30ak aldera, kantari, adoretusu ta kementsua, txalo zaparrada, kohete ta “bibak” artean, iritsi ziren exploratzaileak Elizondora.
Auriense-tar exploratzaileak (Ourensekoak). 1910an sortutako Scouts taldea. Elizondora iritsi ziren antzekoak. Aragazkia laregion.com webgunetik hartuta dago.
Iritsi bezain pronto Nafar exploratzailen bandera udaletxean uzten dute eta plazan Zaragozako, Barbastro eta Madrilen exploratzailei itxarotzen diete, arratsaldean zehar scout talde hauek pixkana pixkanaka iritsiko dira eta baitere pixkanaka pixkanaka Elizondo galtza motzeko uniformezko gaztez beteteko da. Exploratzaileak, abuztuko gau euritsuan pasatzeko kanpamendua altxatu arren, kronika dio aunitz batzuk Elizondoko neskatil ta andreak eskatuta etxe partikularretan hartuak izan zirela. Elizondoko “señoriten” harrera hontaz egun batzuk geroxago eta egunkari berberan eskerrak emanez ,artikulo bat idatziko zun Francisco Altadil exploratzailea. Idatzian, Elizondon izan zuten harrera ona aipatu ondoren, eskerrak emanen ditu Elizondoko neskatikoei; “A las señoritas de Elizodondo decirles, que los exploradores siempre tendremos grabados en nuestros corazones su amabilidad con nosotros...” eskerrak jasantzen duten nesakatilak izen propioa izanez; señorita Marin, Etxeberria, Iturralde, Martinez, Arburua, Iñarrea…
Biharamunian Igande 4n, egun haundia izan zen “gure scout-entzat”, meza ondotik herriko plazan Elizondoko “Sociedad musical Recreo” taldea bere ohorean kontzertua eskeini zien. Atsaldean exploratzilen kanpalekua kokatuta zegon tokian explorazaileak erakustaldi moduan hainbat bizkortasun, zalutasun eta trebeziako ariketak burutu zituzten. Kronika dio ikusmen haundia izan zula “salto con bordon” proba eta makil batez lagundutako jautzi horietan, Zaragozako Burges exploratzailea 8;83 m salto egin zula “letra haundiz” aipatzen du Jose Ramon gazetariak.
Exploratzailen trebezia erakustaldi amaituta, merendu-afaria izan zuten merkatutako plazan. Denetara 55o bazkaltiar juntatu ziren exploratzile eta herritarren artean. Antonio Truchante espainiarren exploratzailen idazkari nagusiak solastu zun eskerrak emanez Elizondoko herriari exploratzaileei erakutsitako hain begikotasun haundiko adierazpenagatik. Trunchante jauna ondoren Berekoetxea apeza hartu zun hitza erranez harront konten zegola Elizondo “hospitalitatea” eskaintzeko aukera izana.
Tripa ondo beteta izanda, “bailableak” izan ziren foruen plazan, musika Elizondoko “Recreo-a”, exploratzailen banda propioa eta ohikoa zen ttunttuna patu zuten eta pentsatzekoa da dantza hauetan Altadil exploratzailea Elizondoko “señoritekin” txundituta geldituko zela gero, lehen aipatu dugun idatzian ikusiko zen bezala, liluratuta gelditu bai zen neskatiko Elizondotarraz.
Astelena goizean, 7ak aldera Elizondo utzi zuten eta Donozteben bazkaltzeko intentzioarekin Donostiako bidea hartu zuten XX.mende hasierako esploratzaile talde horiek.
Escauten ikurra, lis lorea hirusta baten gañean, jatorrizko Lord Baden-Powell-ek aukeratutako koloretan.
Exploratzaile horiek “scout-ak” ziren (scout ingeleraz exploratzea bai da), Eskautismoa Robert Baden-Powell britainiar armadako lotinant jeneralak mende hasmentan sortutako mugimendua zen, 1907an Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zutenean hasi zen. Segidan zabaldu zen haur eta gazte mugimendu hau eta doike ikusi dugunez Nafarroan ere. Guda zibilaren ondoren scout mugimendua desagertzen da Euskal herriko hegoalden bain 60. hamarkada aldera elizaren inguruan Euskal Herrian berreskuratzen da indar haundiarekin, astialdiko eskaut heziketa lantzen duen mugimendua.
Baztanen baitere iritsi zen mugimendu hau elizgizonen bidez, 1959an Lekauzko kolegioko Luquín aita kolegioko taldea sortuko du, baña bertze elizgizon bat izanen da 70. hamarkadan denentzat zabalduko duna, zeren Don Julian apez karismatikoak “lobato” (mutikoak) eta “lis” (neskak) izeneko taldeak sortu zituen eta scout hitza ez erabali arren, antzeko-parezido “exploratzaileak” izan giñen (nik “lila” naiz, kolore horrekin izeneko taldean, lobato juramendua egin bai nun). Igandetan meza ondoren puntuak lortzen saiatzen giñen (saria pastek goxoak ziren), tarteka mendi-ateraldiak egiten ginun, Auza, Abartan ,Mendaur, Saioa…eta oporretan “de campamento” joaten giñen eta 1918an Elizondon ibilitako exploratzaile bezala, kamisa grixa, pañoleta eta bonetaz (kolorezko otso baten aurpegia josita) uniformatuta, laguntasuna ikasten, natura ezagutzen, kubilak egiten, kirola praktikatzen eta oberena! arras ondo pasten, pasatzen genuen uztailako lehenengoko hamabotz egunak.
Ondo izan On Julian ta ondo izan Lobato ta lis guziak!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hurrengo artikuloak-
Diario de Navarrako Jose Ramonen. “Exploradores” artikuloa (1918-8-5).
Diario de Navarrako Francissco Altadilen artikuloa (1918-8-6).
Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak 5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11) Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…
Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.
Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!
Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker, zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.
Koplak ala asten dira…
San Migelen bertsuak nua kantatzera
Aditu nai duenik inork balin bada
Berri txarrak dabiltze munduan barrena,
Notizioso geyenak izanen al gara
Aingerua lapurrek eramana dela.
….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian Erratzuko (Aritzakun inguruan), Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten
Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da, Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa Juan “lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .
Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..
Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.
Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.
Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen, gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela
Udazkeneko edo Urriko feriek, Elizondon izaten dira, San Lucas jaiaren hurrengo ortziral eta larunbatean. Ortzirala izaten da egun nagusie eta abereek, ganadue, edo azienda Merkatuzelaiko Plaza biltzen dituzte. Ganadu kontuan, erran behar ondarreko bizpahiru urteetan inoiz baino itxura hobea hartu dula Udazkeneko Feriek, azienda kopuruari dagokionez. Gan den urtean (2010), Altsasun feriarik ez zela ta Burgete eta Jaka arrazako behor eta zaldiak etorri ziren plazara, hoiekin batera eskualdeko behiak, euskal zerriak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ere izan ziren. Aurten ere abereburu aunitz espero da, eta horirkin batera herriko kale nagusiak saltokiz gainezka beteko dira, eta noski! jatetxe gehienetan garbantzuak azarekin eta usoa saltsan aurkitzen ahalko da.
argazkia Pello San Millan
Ganado azokan, betidanik garrantzi haundi izan dun animali bat behia izan da, aranako ekonomian garrantzi haundiko izan bai da (ardiarekin batera) eta historian zehar azienda honen heriotz-tasa Baztango ekonomia, aldizka kaltetu du. Garrantzitsuena eta gogorrena akaso 1774ko abeltzaintza izurritea izan da.
Izurritea Frantziatik etorriz, Euskal herrian zabaldu zen, Baztanen kalte haundiak eragiñez. 1774ko Uztailaren hasieran eman ziren behi gaixotasunaren lehenego kasuak eta izurritea azaro erdialdera arte iraun zuen. Gaitz hau “muermo acompañado de phitisis” bezala identifikatu zuten, aberen ohiko gaitz infekziosoa eta batzutan gizakiari pasten dena ere. Gaitz honek lau hilabete hoietan, Baztanen 6.304 abere-buru hil zitun, hauxe da behi-azienda guztiaren %95, soilik geratuz 300 animali bizirik. Elizondoren kasuan bakarrik buru gelditu ziren gaixotu gabe eta 20 sendatu ziren, guzti hau in zun azienda honek betetzen zuen espazioa errekuperatzeko zalla eta bide luzekoa izatea. Hemendik aintzin ardi azienda haundituko da eta gero ta garrantzi haundiagoa izanen du.
Urte gogorrak izan ziren XVIII. mende horren bukaera, zeren aipatutako ganadu izurritea ez zen soilik bakarra izan Baztanen, 1794an Konvenzio gerra zela ta, elikagaien eskasiarekin batera, Tifus izurritea agertu zen eta urte bakar batian 335baztandar, hilobira eraman omen zuen.
Izurritez eta gaitzez ari garenez, bitxia eta aipagarria da Baztanekin zerikusia duen gaixotasun infekziosoa, kutsagarria, epidemikoa eta birikoa bat badela (bederen izenez) eta gaixotasun hori Baztanga izenarekin zauzen da, hauxe da, “baztandarren gaitza”. Egie´rteko (egia errateko) baztanga, Variolae vaccine (varicela gazteleraz) nafarreria izena ere du eta dirudienez Euskaldunok Naparren gaitza zela argizuten eta Naparrok bere zilborran behituz, baztandarren gaitza zela ere argi izan zuten, baña bitxiagoa da oraindik, Baztanen! gaitz horreri agoteria erraten zizaiola, agoten gaitza, hau da Bozateko biztaleen gaitza zela (gixagoak Bozatarrak denetatik izan omen zuten).
Baztanga orain dela hiru mila urte sortutako gaixotasun infekziosoa , mendeetan zehar ikaragarrizko izurriteak eragin ditu. Hain arriskutsua zenez ,garai batean haurrei, ez zizaien izenik jartzen nafarreriari aurre egin eta bizirik atera arte.
1776.urtean hasi zen Edward Jenner gaixotasun honen aurkako txertoa lortzeko lanean. Segidan konturatu zen behiekin lan egiten zutenek, nafarreria ez zutela pairatzen eta behiek gaixotasunarekiko erresistentzia zutenez, bere zornea pertsona batzuei inokulatuz hauekez zirela infektatzen konturatu zen. Honela, 1798. urtean mediku inglesa txertoa (vacuna, latinezko “vaccinus-a-um”eta gaztelerako “vaca”) lortu zuen.
iriarte jauregia, Argazkia Pello San Millan
Urte batzuk geroxago, hain zuzen 1801an, Baztanen Baztangaren aurkako txertoa jartzen da lehen aldiz (Iruñan hilabete bat lehenago jarri zen). Txertoa Erratzuko Iriartea jauregia eman zen eta garai haietan Baztango alkatea eta etxeko nausia zena Joseph Juaquín Gastóni esker bultzatua izan zen. Dokumentua, Gaspar Castellanos de Gastón historiatzaileak aurkitu eta aireztatu zun eta ikusten denez garrantzi haundikoa dokumentua da zeren azaltzen digu garai haietan herriko edo baserri giroko medikuntza ia ia parean zehola hirietakoarekin, Baztanen bederen.
Agirian irakurtzen ahal da, txertoa ekartzeko eta ezartzeko Baztango alkatea, Donibane Garaziko Iribarren Ayzin medikuarekin kontaktuan patu zen. Iribarren jauna, Paristik ekarritako txertoarekin (zornetan) lan egiten zun eta inguruan arras ongi ari zela zabaltzen, aipatzen du. Baitaere, txertoa Baztanera ekartzeko lehenego saiakera bat izan zela baina hau ez zula funzionatu erraten digu. Badirudi Jose Juakin Gastonen bi seme edo bi morroi (ez da argi gelditzen) urriaren aldera Donibanera urbildu zirela txertoa bila (txertoa zornean mantentzen zen), baina Irribarren jaunak zornak ez zuenez, deus gabe bueltatu ziren Errazura. Bañan azaroaren 2an Iribarren Ayzin medikua Erratzun agertu zen 18 urteko neskatxa batekin, neska bere besotan Baztangaren txertoa eramaten zun.
Neskatxaren besoko pikor zornetuetik Alkatearen zazpi gizonezko semeak , iloba bat, Jauregiko hiru zerbizari , alkatearen lagun baten semea eta Errazuko herritarra zen Franco. Iriarteren sei semeak , Baztanga aurkako txertoa hartu zuten. Honen ondorioz, Iribarren medikua, aranako Josef Mayora medikuak animatuta eta bertze medikuen laguntzarekin Baztango bertze herrietako herritarrak (lehen hilabeteko haurrak eta 40 urtekoak bitarte) txertatzen ariko dira. Nafarroan ezagutzen den lehenego txertaketa kolektiboa izanen da.
Baztanga kutsatzeko, gaixoarekin kontaktu zuzena izan behar zen, gaixoak erabiltzen dituen arropa edo ta maindireen bidez kutsatu baitaiteke. Horregatik, gehienetan familiarrak eta inguruko pertsonak kutsatzen dira eta Baztango Alkatearen “txertaketa kolektiboak” antzekoak munduan zehar eman zirenez , Nafarrerie desagertzeko edo erradikatzeko emandako lehenego pausuak izan ziren. Gaur egun Baztanga erradikatua dago naiz eta, Errusiak eta AEBek oraindik birus hau gordeta daukate laborategietan.
Post hau iteko hurrengo liburu ta webguneak erabili dira:
“El sector agropecauario de la Euskal Herria peninsular durante el Antiguo Regimen” Liburua (pdf). Alejandro Arizkun Cela (Euskal Herriko Uniberitatea)
Eta doike! eskerrak eman Gaspar Castellano de Gastón baztandar-zaragozar historiatzaileri, berak aurkitu eta zabaldu baizuen Joseph Juaquín Gastónen karta ta agiri hauek. Gutun hauei buruz eta Erratzuko Iriartea jauregian gertatutakoaz sakontasunan murgiltzeko komeindagarria da “La cacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloari begibsta bat ematia.
http://www.cfnavarra.es. Baztango alkatearen agiria, 1801ko azaroaren 2an Errazun izandako txertaketak akreditatzen duna.
Baztango “bide garaian”, Basaburuan, Abartan mendiaren babespean, zelai goratu ttiki batean, ageri zaigu, Anizko herria. Herriaren nor-izatea (nortasuna) erranairu zahar batek azaltzen digu ” Aniz, hamaika etxe, hamaika labe, hogeitabi zetabe, bat, bertzeen behartu gabe”.
Aniz, etxe zurizko herri ttikia, umila ta xumea, erdiaroko herri zaharra , xaloa ta xelebrea dugu…eta herri huntan, jaiotako semeen artean, xaloena eta xelebreena… Joxe Azkarate Etxandi, izan dugu.
Azkarete ta Etxanditar Joxek, 1878ko ekainaren 23an Anizen jaio zen. Abeltzaina, politikaria, idazlea, pilotatzalea eta euskaltzale fiña izanez gain baita ere bere herriaren ongilea (benefaktorea) izan zen. Aniz, bihotz beroz maite izan zun eta gogoz aritu zen alik oberen jartzen.
Policarpo de Iraizoz (Idoy) , Kaputxinoen “Zeruko argia” aldizkarian, Joxeri idatzitako ohar nekrologikoan aipatzen duen bezala, argi gelditzen da Azkaratek bere sorterriari zion maitasuna. Adibide gise erran, 1910an bere etxe bat herriarentzan utzi zula, ikastetxea izateko eta 1955arte, etxe hori herriko ikastetxea izan zen, urte hortan, ikastetxe berrie egin bai zen. 1928an bere soroetako bat trukutsean eman zuen Anizek pilotakeku bat izateko eta bere sakeletik sosa patu zuen gaur egungo Mendiarte pilotalekue, eraikitzeko. Eta ez soilik hori, baizik baitere, bertze zelai bat utzi zuen, lixu-toki bat egiteko eta aurrerago, herrirako, urak ekarriko zun!
Idoyek, aipatzen du pilotazale amorratua izan zela eta halaxe da! Nafarroako Pilota Federazioaren buru izan zen eta “Juan de Ursua” goitizenarekin hainbat pilota kronika idatzita utzi zitun garai haietako hainbertze komunikabideetan. Bertzealdetik aipatu ere, Baztan eta kirolarekin izan zuen lotura, zeren bera izan zen Baztango Kirol Elkartearen (C.D. Baztan K.E.) sortzailetako bat.
Azkaratek, “Idoyak” dion bezala “idazlari trebea zan” eta pillotaz gain bertze gaietaz idatzi zuen; Euskak Herriko ohiturak, euskal dantzak, mendi berritze gaiak… eta doike! euskararen inguruko gaiez ere, euskaltzale peto petoa bai zen!. Naiz eta “Idoyk”, ohar nekrologikoan ez aipatu non argitaratu zitun bere idatziak, pentsatzetzakoa da garai hoietako “La voz de Navarra” egunkari eta “Amayur” edo “Napartarra” astekari abertzaletan izanen zela, zeren aistion aipatu dugun bezalaxe, Azkaratek baita ere politikaria izan zen, hain justu politikari, abertzatzalea.
Argazkia, Alberto Villaverde (www.euskomedia.org).
Politikari bezala bere Baztanen, bertako Euzko Etxeko lehendakaria izan zen, eta Baztango Udalean, 36ko gerrateko aintzineko urteetan, EAJren izenian, zinegotzia ere. Nafarro mailan, lehenengo Napar Buru Batzarreko kidea izan zen eta zeregin hortan 1931-1933 urteen bitartean iraun zuen. 1932an Bilbon ospatutako lehenego Aberri egunan, Nafartarrei ordezkatuz Nafarroaren izenenean, solastu zun (berak ta Gipuzkuako ordezkria eskuaraz aritu ziren, bertze guztiek, erdaraz). Euskaltzalea zen Aniztarrak eta “Idoyk” dion bezala ” erriz erri euskal itzaldiak euskaldunen biotzak berotzeko esaten etzan beñere nekatzen. Ortarako sasoi bikañazeukan“- .Erraten da, bere azkeneko orduak iristerakoan eta eskuara galtzen arizela ikusirik, bere seme-alabei eskatu ziela, bere hurreneko guziek, eskuara ikasi dezatela nahi zula
Ondarrian, 1957ko abenduaren 14an, Anizen zendu zen eta bizitzan hain maitatua izan zenenez, bere hil-ondorngo elizkunetara, alderdi guztietatik ezagun eta adiskide talde haundia, bere animari azken bidaian, azken agurra ematera torri zirela. Bitxikeri bezala komentatzen da, eztela iñoiz Anizen hainbertze jende ikusi eta herrian bazirela 40 automobilletik goiti!!!
Amaitzeko, eskerrak eman nahi nion Hasier Maritorenari, Joxe Azkarateri buruz utzitako hainbertze material ta dokumentuengatik. Material horren artean, post hau iteko erabili dugu hurrengo idatziak:
1957ko Zeruko Argiaren 45-46 zenbakia, Policarpo de Iraizoz (Idoy) , idatzitako ohar nekrologiko.
1932ko Aberri Egunaren ondoko “labur txostena”, izandako hitzaldiak, egitaraua eta abar.
200k0 Maiatzako 19an Egunkarian argitaratutako Joxemiel Bidador-en “Baztandar xalo bat: Jose Azkarate Etxandi” artikuloa.
Elizondoko bestetan, Baztan-Malerreka laxo partidu interesgarri bat antolatua zegoen, baña euria zela ( euri ta gehigo euri..) bestetako bertze ekitaldiekin bezala, bertan bera utzi behar izan zen. Desafioa, Elizondoko bestetako pilota egunaren barruan antolatua zegon eta frontoi edo plaza luzearen 150. urteurrena ospatzeko zen, zeren nahiz eta ez irudi frontoi luzea haurten, 150 urte bete izan ditu.
Argazkia. Pello San Millan
Haurtengo Elizondoko festetako egitarauan agertzen zen Tiburtzio Arraztoaren “laxoa Plazaren 150.urteurrena” izeneko idatzian zion bezala, Elizondoko plaza luzea, 1861an Francisco Dolagaray y Mayor Iruritarra, Baztango alkatea zela eraikia zen. Baita ere argitzen digu, sakearen aldean dogoen pareta (argazkikoa) soilik dela jatorrizkoa eta gainontzeko elementuak, baita errebotea ere, ondotik egindako lanak direla. Zorua 1971an asfaltatu zen, ordurarte lurrezkoa zen , bere “eskas”arekin eta botarriarendako arlauxaz egindako gunearekin. 1981an berriz asfaltatu zen eta gaur egun daukan neurrietara (1o4m x 19,45m) haunditu zuten, daukan itxura paregabea hartuz.
Idatzia segitzen dun bezala, Tiburtziok, aipatzen du Elizondoko laxo plaza, laxoan aritzeko irauten duten plaza, historikoetako bat dela eta 150 urte hauen zehar, kontaezinak eta ahazteziñak izan diren partiduak, jokatu direlsa plaza hortan!. Herri ezberdiñen arteko desafioak bizi izan dira, eta ez guttitan desafio hoietan egiazko pasioak sortuz, herrien ohorea defenditu… edo galtzea ikusi da. XIX.mendeko bigarren aldian eta XX. mendearen lehenengo urteetan izandako desafio hoiek errepikaeziñak dira. Hortaz,Tiburtziok, laburbilduta Baztan eta Bidasoa Errekako herrien arteko “ondasun aberats” diren desafioak eta Elizondoko plazan garaiko itzal haundiko jokalriek izandako norgehiagokak, gogora ekartzen digu.
Oroitarazten digu, Elizondoko Etxeberri anaiak jokatu zituzten desafiozko partiduak, zautuenak izan zirela. Laukote sendoa, tinkoa eta lehiakorra osatzen zuten Etxeberritarrak; Policarpo, Julian, Pascual eta ezker esku zoragarria zeukan Victoriano apeza. Elizondarrak maiz aritu ziren Doneztebeko Tabernatarren kontra, hauek aita eta hiru semeek osatzen zuten laukotea.
Plaza inaguratu berria zelarik, Baztan eta Malerrekako hiru pelotaro onenak eta Etxeberri apezak, Eibarko Txikito haundia eta bertze hiru gipuzkoarren aurka jokatu zuten desafio ikaragarria. Partidua, Naparrak irabazi zuten, haien bizitzako partidu onena jokatu bai zuten. Desafio haueK Ez ziren soilik herrien artean, bitxikeri bezala aipazen da, batzuk “mexikanoen” eta “arjentinoen” artekoak zirela (hau da, Mexikon egondakoak edo Arjentinan ibilitakoak) edota “izar zaharren” eta “gazteen” artekoak…
Argazkia. LARUMBE (/www.diariodenavarra.es)
Desafioak aparte, laxoko plaza luzean, Nafarroako Pilota Federazioa antolatutako partiduak jokatu izan dira. Hoietako bat 1928an jokatutakoa izan zen. Etxekoen aldetik hautatuek; M. Irribarren, F.Iribarren, F. San Vicente eta Azkarragak izan ziren eta 11-9 irabatzi zuten Malerrekakoei. Partidu honen bitxikeria, pilotariaek eta agintariak Hotel Lazaron (ohikoa zen bezala) menua gozatutako ondorngo brindisan egon zen. Azkarate eta Juan de Irigoienek solastu zuten eta baita ere Jean Ibarnegarayek. Honek, Behe Pirineotako diputatua zen eta sortu berria zen Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehen presidentia ere. Jeanek, laxoak Elizondon zuen errotzeaz harro agertu zen baita, partiduan bildutako jendetzaz ere. Arraza batasuna ere aipatu zun, erranez Lapitxuriko zubia pastu zuenean, muga pasatu zuenik ez omen zuela nabaritu eta “Franziako” euskaldun guzien partez heldu zela “Espainiako” euskaldunei besarkada eta agur bero bat ematera. Bukatzerakoan, laxoan jokatzeagatik zoriondu zituen eta tradizioa mantentzeko deialdia egin zuen. 1930ko ekainaren 30an Federazioak partidu bat berriz antolatu zuen plaza honetan eta Elizondo ta Irurita neurtu ziren, Iruritarrek garaile atraz.
Plaza Luzean jokatutako bertze laxo partiduak, Elizondoko bestetako “pilota egunan” tradizionalki antolatutatakoekin batera, Laxoa Txapelketako zenbait finalak izan dira; 1963an Irurita-Bertizarana finala jokatu zen. Erran behar, laxoa kasik desagertuta zegola garai haietan, 1960. urtean, Jesus Jaimerena apez iruritarrak lau urtez berpiztu zuen eta hortik ondoren, herriko bestatan soilik jokatzen zen, 1980an Laxoa Elkarteak txapelketa berriz ere berreskuratu zuen arte eta urte horretako finala berriz ere, Elizondoko plaza luzean jokatu zen, Irurita-Doneztebe arteko finala izanez eta hontan ere Iruritarrek irabazleak izanik.,1984an Oitz-Irurita finala jokatu zen eta azkenik, 2001an Arraioz-Doneztebe arteko finala. (beltzatuta, finalako irabazleak).
Post hau iteko, Elizondoko festetako esku-egitarauako, Tiburtzio Arraztoaren “laxoa Plazaren 150.urteurrena” izeneko idatzia, erabili da eta laxoari buruzko bitxikeri edo zerbai gehiago jakiteko,Tiburzio Arraztoaren “Laxoa. La pelota en la plaza” (Cenit ediciones, 2010) liburua arras interesgarria da.
Sarean, berriz laxoaguante.blogspot bloga ikusi daiteke. Baita ere, blog hontako post hauei, begiklixka bat ematen ahal zaie.
Ohiturak, dantzak, soñuak, tradizioa…biltzen dun herria Arizkun dugu, eta hontakoan hoietako bat, ezkontzarekin zerikusia daukan erritoa “plazaratzen” dugu, Arizkungo eztei taldea.
Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten da. Baztango ezkontza tradizional batean, Ioiak edo eztei soñua, arrunt ezagunak dira, adibidez erraten da, Maurizio Elizakdek doinu eder hau 416 ezkontzatan jo omen zuela…baña eztei zeremonian, garai batean soinu hauek baño zerbait gehiago, zen.
Franzisko Arraras napar flokloristak (ikasketak Lekauzko kolegioan in zun) 1987an argitaratu zun “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” liburuan ezteiak edo Arizkungo eztei taldea nolakoa zen, biltzen du. Dioenez, eztai festetako ospakizunak azken proklamako egunean hasten ziren, arreoa senargaiaren etxera eramateko asmoz.
Ospakizunaren handitasuna lagun talde batetan zetzan. Talde buruan, andregaiaren nebak urrezko apaindura eta lazo gorrixka batez hornituriko ahari bat zeraman. Etxe berrira iritsi baino lehen, ahariari lazoa kentzen zion nekatxa urte barruan ezkonduko zelako ustea zegoen eta bere helburua lortzen bazuen, emaztegaiaren anaiak ezingo luke eztei bazkarian parte hartu.
Anaiaren gibelan txistulariek zigoazten ioiak jotzen eta ondoren bi behi orga bat tiraka. Behiak, ohial ederrez, eta garez apainduak zeuden eta organ,, emaztegaiaren arreoa zijoan. Gaztetatik, ezkondu baino lehen, neskatxa bere arreoa prestatzen hasten zen. Arreoa arropa zuriz osatzen zen batez ere.baña baita ere organ zijoan,egurrezko guatzea, koltxoi, mandiriek, izarak, mantak, burukoak eta abar.
Taldea, bi mando zamatuta segitzen zuten, bata artoz ta bertzia ardoz, ondoren behor baten gaña emaztegaiaren haizpa. Honek, animaliaren bi aldeko zintzilikatutako esportxetan (zintzilikatutako xaretoak) arraultzak eta oiloak zeraman.
Eztei taldea senargaiaren etxera iristen ziren, han honen anaiak ahariari xingola gorrixka kentzen zion eta bere txapelan apaindura bezala patzen zen. Apaindura hori, bazkalosteko dantzetarako baimena ematen zion emaztegaiaren haizpakin bikotea osatzeko.
Hemen akituko zen “eztei taldea” baña, ezteiak egun batzuk gehiago iraungo dute.
Biharamunean, ezkontza egunean, herritarrek senargaiaren etxean biltzen ziren. Ongi gosaldu ondoren eta ttunttuneroak Eztei soñua jotaz, emaztegaiaren etxera hurbiltzen ziren, hemen berriz, pastak, ardoa eta pattarra eskeintzen zizkieten eta handik bi taldetan Elizako bidea artzen zuten. Aipatu behar,joera “txarra” izandako nobioak, mezak goizaldean iten zela eta emaztegaiak bidea hau, zapi beltz batekin burua estalita, iten zun.
Zeremonia erlijiosua bukatutakoan, eliz atarian gonbidaketak hasten ziren eta hartan jarraitzen zuten etxe berrira iritsi arte. Hara iritsitakoan eta emaztea emakume ezkondutako burukoa patuz ( betirako eramanen du, zeren soilik ezkongabeak ilea laxoa edo trenzetan eramaten ahal zuten) eztei bazkaria ospatzen zen. Errekia zerbitzatzen zen tenorean, txistulariak, (gehienetan bi txistulari ta atabalaria ziren) soñu baten bat jotzen zuten, adibitzez, Franzisko Arraras aipatzen dun bezala, Antoni Elizalde Aniztarrak, normalki “Urtsuako kanta” jotzen zun. Musika jotzen zen biztartean, ezkongaiak hiru sardexka artuz (txistularien kopurua) eta sardexka bakoitzan ogi ta haragi puske bat patuz, “tripode” antzeko bat egiten zuten (edo egiten da) eta musika amaituta, atabalaria hasita ardo tragoxka edan ondoren, nobioa haragia ta ogia eskeintzen zien.
Errekia segituz, postria , algara eta joku dantzak; Itsats-dantza, Bizkar-dantza, Eskalapoi-dantza, Saskito-dantza, Zurrume-dantza…eta iluntzerakoan, gizonak eta emakumeak zapiekin elkarbanatuak plazara atratzen ziren Soka-dantzan. Plazatik herrian zehar ibiltzen ziren soka dantzan ezkongaia ezik, honek, oinez zijoan (zinta gorri bat bularren eramaten zun) eta topatzen zenarekin, ardo baso bat eskeintzen zion. Herrian ibili ondoren afaltzera bueltatzen ziren (soka dantzan) eta afaria amaituta dantza segitzen zuten… eztiak amaitu gabe!!!
Bigarren egunean, bertze bazkari haundi bat zegoen gonbidatuekin eta berriz ere arratsaldean soka-dantzarena errepikatzen zen. Hirugarren egunean, bertze hirugarren bazkari bat batzen, baña kasu honta gonbidaturik gabe, baizik bi aurreko bazkariak prestatu eta zerbizatu zutenentzan zen eta bazkari hontan, etxekoandre berria zerbizatzen zun. Emakume hauek, arratsaldean, sukaldatzeko mandarra eta zapiekin dantzetan aritzen ziren!.
Ikusten denez ezteiak lau egun irauten zuten, baña benetako bukaera urrengoko igandean izaten zen, zeren Igande hortan, ezkon berriak bere gurasoekin bazkaltzen zuten ( aurreko bazkarietan ez zuten parte artzen) eta lehen eguneko “eztei taldearen” kalegiran, orga gañean erakutsitako arroa, (dotea) ematen zen.
Post hau iteko, “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” Institución Príncipe de Viana 1987, Francisco Arraras-en liburua erabili da. Irudiak liburu berberakoak dira eta marrazkien egilea, Arzai da.
Maitza, loreak festa ta dantza! ta inguru hontako herrietako lehen besta nagusiak eta gogo haundikin hartzen direnak Iruritako Salbatore bestak ditugu, naiz eta aurten Ekainan izan. Festa hoietan, Salbatore Egunean, eguerdiko 12:00etan, plazan, herriko dantzarien erakustaldia bada. Irurita, dantzan inguruan berezitasun batzuk baditu, alde batetik erraten ahal da Iruritarrak txikitatik hasten direla dantzan eta hori nabaria da Salbatore egunan, zeren plazaratzen diren dantzarien adiña, lau-bost eta 40 urte bitartekoa da. Bertzealdetik, eskeintzen diren Agurra , Xoxodantza, Txankarrankoa,Zintadantza… ta bertze dantzez gain, aipatzekoa da, San Miguel ezpatadantza, Baztanen Iruritan soilik dantzatzen den dantza bai da.(Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta diario de noticias web-horritik hartuta dago)
Festaz, Irurita ta dantza ardatzaz hartuz, hontakoan “plaza erdire” aterako duguna, hiru gauz hoiekin zerikusia duen aspaldiko kontua edo gertakizuna izanen da.
Florencio Idoate gazetaria ta Nafarroko artxibategiaren zuzendaria izandakoa, bere “Rincones de la Historia de Navarra” liburuan, 1585ko Pazko Igandean Iruritan, Zigatarrekin gertatutakoaz aipatzen digu. Dionez, egun hartan, inguruko herriko bizilagun haunitz bildu ziren Iruritan festa eguna ospatzeko. Jai giroan zeudala ta, edaten, dantzatzen…dena makurtu zen hogeita hamar edo berrogei Zigatar, txistulari ta guztikin iritsi zirenean eta herriko plazan “Lezay” (zaltzain, lacayo gazteleraz) dantza dantzatu nahi izan zutenean. Iruritarrak zigatarren txistulariari ixiltzeko erran zioten baña Zigatarrek ez zioten utzi eta erranairua dion bezala “soñuek erakusten du nola dantzatu” zigatarren ttunttuneroa segitu zun txistuka. Hori sutan patu zien herritarrei eta horietako bat, Juanes Oyarguen hain zuzen, amorruz jana ostiko bat eman zion danbolinari. Beraz hori, bi talden arteko borrokari hasiera eman zion eta borrokaren ondorioz, labankadaz zauritutako bat izan zen. Afera ez zen han bukatu eta Juanes Oyarguenek, kalapita (liskar,istilu) horren sortzailea edo bultzatzailea izateagatik, sei hilabetezko erbesteratzearekin zigortua izan zen.
Antzeko parezido gertatu zen 1613ko abuztuaren 4an. Kasu hontan Iruritar apaiz baten lehenego meza ospatzen zela, ingurko herriko jendea etorri zen meza entzutera. Meza ondoren, plazan, dantzak hasi ziren eta lerro buru bezala, Ursuako Tristan jauntxo patzen, sahiatu zen. Ezin zizaien idei hori Iruritarrei sobera gustatu eta bekoztuta, deuts erran gabe, borrokan hasi ziren jauntxoa eta bere zaldunen kontra.
Aspaldiko bi kontu hauek ez dira Goinetxe dukesaren plazan izandako istilu bakarrak (dantzak medio), zeren liskar hauek, burura dakarkigu, laurogei hamarkadan izandako bertze bat. Kasu hartan, Iruñatik etorritako dantza talde bat, mutildantza bat dantzan hasi ziren, arazoa izan zen dantzarien artean neska zirela eta honek ere haserrea piztu zien Baztandarrei, ohiu eta hitz ezegoki batzuk bota ondoren (ah!! herriko argiak itzali gabe) gautzak baretu ziren… nahiz eta hau, orain dela hogeitamar urte inguru pastu, erran behar, gauzak ez dira aldatu “kamarada”! zeren antzeko-parezido gertatu zen joan den udan, Iruritako “herri-barridean”.
Post hau iteko erabili den materiala.
Florencio Idoate. “Rincones de la Historia de Navarra” (1956)
Santiago Lesmes Zabalegui. “Navarra un Reino de historias” EGN (2010)
Nahiz eta Goseren abestia “pausoz pauso… gelditubarik” izan, guk “herriz herriz… gelditubatik” aldatu diogu, zeren Astelenian (apirilak 11) Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean gure zoko hontara, iritsiko da 17. Korrika.
Baztanen 45,2 kilometro eginen ditu: Goiz goizetik Eugin barna Artesiagako lepotik Iruritara sartuko da eta N-121 B errepideari segituz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Elbete eta Arizkundik pastuko da, hortik Erratzura abiatuz, eta Erratzun buelta hartu eta Arizkungo bidegurutzetik pastuz, berriz, Elbete, Elizondo, Gartzain, Irurita, Arraioz eta Oronoz-Mugairi igaroko ditu, NA-1210 errepidetik Bertzaranara bideratuz.
Baztango bazterrak euskalakariz beteta egoteko hona hemen herriz herri ta horduz hordu-ko taula.
Baino egun hartan euskararen aldeko lasterkaldia nondik doa eta nola doan, hoberen irratia piztea (edo ordenagailua) eta Xorroxinen bidez (bai uhinatan edo on-line) segitzea izango da zeren bertze urteak bezala korrikaren segimendua inen dute, minutuz minutu, orduz orduz eta herriz herri.
Korrikaren aurtengo omendua 1919an sortu zen Euskaltzaindia izanen da. Bidaiako puntu hunetara iristeko ez da ibilbide laxaia izan, “hamaika” oztopo, gaitz ulertzeak, trabak…gainditu behar izan dira. . Post hontan korrikaren 17 edizioko ibilbideak, hasierak, leloak, bitxikeriak aipatuko dugu.
LehenengoKORRIKA 1980ko azaroaren 29an hasi zen Oñatin eta 1820 kilometro egin ostean, Bilbon bukatu zen urte bereko abenduaren 7an, KORRIKA EUSKAL HERRIA! leloa zeukala. 0 kiometroa Jose Mari Satrustegi euskaltzainak eta Oñatiko Txantxiku ikastolako lau haurrek in zuten. Bilboko azken kilometroa, AEKren Batzorde Nazionalak egin zuen, ordutik egin diren korrika guztietan bezala.
Korrikaren lehenengo ediziotik erabaki zuten AEK-koek edizio bakoitzean euskararen eta irakaskuntzaren alorrean nabarmendutako norbait omentzea, eta euren irakasle eta irakasleen irakasle izandako Xabier Peña Albizu hautatu zuten lehenengoan.
Lekuko barruan zihoan mezua Rikardo Arregik 1966ko Otsailaren 17an Euskaltzaindiari idatziriko eskutitza zen. Bertan Arregik Euskaltzaindiari Alfabetatze saila sor zezan proposatzen zion, jendeak euskaraz irakurri eta idazten ikastea ardura nagusi baitzuen.
Honen harira sortu zen korrikaren inguruan izan diren polemiketako lehena. Lekuko barruan zihoan mezua, Oñatitik Bilborako bidean galdu zen nonbait. Bilbora helduta, jatorriko mezua galdua zela konturatu zirenean antolatzaileak, gordeta zuten fotokopiaren bila hasi ziren. Baina biztartean, amaiera ekitaldia ez eteteko, egitarauan ondoren zetorren AEKren diskurtsoarekin hasi ziren. Julen Kaltzadak diskurtso inprobisatu bat bota zuen, aurreikuspen guztiak gainditu zirela aipatu eta AEK-k kanpaina berriarekin zituen helburuak aletu ostean, korrikaren amaiera festan egoterik ez zutenak ekarri zituen gogora. “Euskal Herriaren alde lan egitearren bizia galdu dutenak. Euskal Herriaren alde lan egitearren kartzelan usteltzen daudenak. Komisaldegietan torturak sufritzen dituztenak, torturak hartuko dituzten beldurrez angustiaturik daudenak… Gora Euskadi Askatuta! Gora Euskadi Euskalduna! Gora langileria! Gora langileri euskalduna!” oihuekin amaitu zen hitzaldia. Diskurtso inprobisatuaren azken esaldiek susak piztu zituzten eta giroa gaiztotu egin zen.
KORRIKA 2 1982ko maiatzaren 22tik 30era bitartean burutu zen. Iruñan hasi eta Donostian bukatu zen. Bigarren korrika honetarako aukeratutako leloa “AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde” izanez.
Jose Maria Jimeno Jurio historialariak eman zion hasiera bigarren korrikari eta omendua Rikardo Arregi izan zen eta, oraingoan bai, iritsi zen Donostiara Rikardo Arregik berak idatzitako eskutitza eta lau orduko atzerapenaz edo urtebetekoaz erran behar, Julen Kaltzadak irakurri zuen Donostiako Bulebarrean.
Lehenengo korrikaren bukaeran gertatutakoak eragina izan zuen bigarren korrika honetan eta hainbertze oztopo izan ziren korrikaren atarian. Korrikaren lehen edizioan amaiera ekitaldian Rikardo Arregiren mezua ez irakurri izanak asko gaiztotu zituen AEK-k Euskaltzaindiarekin eta EAJrekin zituen harremanak. 1981eko ekainaren 21ean AEK Euskaltzainditik kanpo geratu zen. Horrez gain, Korrika 2 Iruñatik abiatzeko faltatzen zirenean 8 egun, alderdi jeltzalearen Euskadi Buru Batzarrak komunikatu bat egin zuen publiko. Korrika diruz ez laguntzea eskatzen zuen komunikatuak. Baita ere, Francisco Javier Ansuategi, Nafarroako Gobernadore Zibilak, ez zion baimenik ematen AEKri korrikak Nafarroa zeharkatzea. Ondarrian, eta hainbertze gestionak iñez, Iruñetik hastea lortu zen.
KORRIKA 3k, 1983ko abenduaren 3an Baionan hasi eta 1960 kilometrotako ibilbidea egin ondoren, abenduaren 11n berriz ere Bilbon bukatu zen , “Euskaraz eta kitto!” lelopean.
Itsasuko Peio Dospital rugbilariak egin zuen lehen kilometroa eta Gabriel Aresti idazlea omendu zuten
KORRIKA 4a, 1.985eko maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean izan zen, Atharratzetik atra ta Iruñean akitu, 1927 kilometrotako ibilbidea eginez. Korrika 4rako aukeratutako leloa “Herri bat, hizkuntza bat” izan zen.
Zuberoako langabetuen batzordeen ordezkari batek hartu zuen lekukoa lehen kilometroa egiteko eta omendua Lapurdiko Luhuson jaiotako Piarres Lafitte euskaltzaina eta idazle haundia izan zen.
5. KORRIKA 1987ko apirilaren 3tik 12ra egin zen, Hendaiatik Bilbora 2.085 kilometrotako ibilbidea, “Euskara, zeurea” leloa izanez. Lehen kilometroa, Xalbador ikastolako ikasle batek egin zuen kazkabarra gogotik ari zela ta.
Balendin Enbeita, Muxikan jaiotako bertsolari handia omendu zuen 5. korrikak eta bere seme Jonek, AEKren Batzorde Nazionalarekin batera azken kilometroa egin ondoren, kantatu zuen Bilboko helmugan lekuko barruan zetorren mezua.
Korrikaren 5. edizio honetan jaio zen gerora ezinbesteko bihurtu den korrikaren euskarrietako bat: bizkarreko ala petoa.
6.KORRIKA 1989ko apirilaren 14ean hasi zen Iruñean, 2100 kilometro egin ondoren, Donostian bukatuko zen, “Euskara Korrika eta kitto – Euskal Herriak AEK” leloa erabiliz.
Lehen kilometroa Iruñeko Dantzarien Elkarteko ordezkari batek egin zuen.Jose Migel Barandiaran, izan zen omendua, eta omenduetako lehena bizirik zegoela.
Hotan ere, EAJk eta EEk korrikari diru laguntzarik ez ematea prentsa ohar bat bidali zuten, baña alderdietako ordezkari batzuk korrikan partea hartzeaz gain sosakin lagundu zuten. (eskuineko argazkia, Mariato blogetik artuta dago.)
KORRIKA 7 Gasteizen hasi zen 1991ko matxoaren 15ean, Baionan bukatuz hilabete berberako 24an. Lehenengo aldia izanez Iparralden bukatzen zela. Lehen kilometroa Abel Enbeita bertsolariak egin zuen eta azken kilometroaren azken zatia Sabin Gaztañaga, Bizkaiko AEKren arduradunak egin zuen, jadanik gaixo zegoena eta 1991n bertan hilgo zena. Korrika 7k 1990ean zendutako Remigio Mendiburu eskultorea eta lekukoaren egilea, omendu zuen.
KORRIKA 8 Iruñean hasi ta Bilbon bukatu zen, 1993ko martxoaren 26tik apirilaren 4ren tartean.
“Denok maite dugu gure herria euskaraz” izan zen leloa etaMartin Ugalde kazetari, historialari, idazle eta kultur eragilea omendua. Martinek berak egin zuen AEKrekin batera Bilboko azken kilometroa, biloba zaharrena ondoan zuelarik, Joxemi Zumalabe zenaren emazte eta seme alabekin batera, lekuko barruan Zumalaberen mezua baitzihoan. AEK-ko herrialde arduradun izandako Sabin Gaztañaga zenaren gurasoak ere multzo berean ikus zitezkeen.
Edizio honetan jaio zen, Korrika Kulturala baita ere edizio honetatik aurrera zautu dira korrikaren kanta eta bideo ofizialak eta korrika hortako kanta Tapia eta Leturiak egin zuten, Jon Sarasua bertsolariaren hitzak oinarri.
KORRIKA 9 1995ean izan zen, Donibane Garazin hasi eta Gasteizen bukatuz eta “Jalgi hadi euskaraz” leloa bezala.
Lehen kilometroa Donibane Garaziko gau eskolako ikasle zein irakasleek egin zuten. Omendutakoa Mikel Laboa kantari donostiarra izan zen eta azken kilometroan ere parte hartu zuen Mikelek, AEK-ko ordezkariekin batera.
KORRIKA 10 Arantzazun hasi zen, 1997ko martxoaren 14ean eta 23an Bilbon bukatu zen, “Euskal Herria Korrika!” izanez leloa.
18 urtez Euskaltzaindiko buru izandako Luis Villasante izan zen omendua eta berak egin zituen hasierako metroak eta lehen metroak egin ostean, zazpi herrialdeetako ordezkari anonimoei eman zien lekukoa. Azken metroak Joan Mari Torrealdaik eta AEK-ren ordezkariek egin zituztelarik, berea, Torrealdairena, baitzen lekuko barruan zetorren mezua. (Argazkian urte hortako Baztango ikastolako “korrikalariek” korrika itxarotzen)
KORRIKA 11 1999ko martxoaren 19tik 28ra biztartean egin zen . Iruñetik Donostiarainoko ibilbidean “1+1=hamaika. Zu eta ni euskaraz” leloa erabiliz.
Omenduak, hamaika izan ziren, hainbat giza esparruta desberdiñetakoak; lan munduaren ordezkariak, irakaskuntza arloan, Iruñeko Euskalerria Irratia, euskal komunikabideen izenean, euskararen erabilera kirol munduan sartzeko hainbertze ahalegin egindako Jose Angel Iribar…
Korrika honetan AEK-k eta Eusko Jaurlaritzak urteetako “gerra”ri amaiera eman zioten, urte batzuk lehenago 1997an akordioa sinatuz. Akordio hori 11. Korrika honetan eragin zuzena izan zuen: lehen aldiz korrikaren historian, Eusko Jaurlaritzak eta Jaurlaritza gisa Korrikan parte hartu zuen, Donostiako azken aurreko kilometroa Mari Carmen Garmendia Kultur Kontseilariak egin zuelarik lekukoa eramanez.
Azken kilometroaren azken metroak, AEKrekin batera, Ramon Labayenek egin zituen, lekuko barruan zetorren mezuaren egileak…
KORRIKA 12, 2001eko martxoaren 29an hasi Gasteizen eta apirilaren 8an Baionan bukatuz, globalizazioaren milurtekoaren hasieran “Mundu bat euskarara bildu” leloa erabiliaz.
Gasteizen egin zen lehen kilometroan, Karmona Alaves Futbol Taldeko kapitaina zena, eraman zuen lekukoa. Karmonari Juan Jose Ibarretxe lehendakariak kendu zion lekukoa 2. kilometroa egiteko eta horrela, korrika egin duen lehen lehendakaria izan eta bakarra izanez.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omendu zuten.
Omenaldia gauzatzeko ekitaldi berezia prestatu zuen korrikak, beren beregi omenaldirako sortua (lehen aldiz) eta Donostiako Kursaal aretoan burutu zena, ekitaldi bakarrean, Koldo Izagirreren testua oinarri, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean. Ekitaldiaren grabaketa bideo formatuan plazaratu zen gero. Ordutik aurrerako korriketan ere erabili izan da halako ekitaldien gauzapena omenaldi gisa.
Baionako azken kilometroan Andoni Egaña bertsolariak, orduan Euskal Herriko txapelduna zenak, eraman zuen lekukoa eta berak kantatu oholtzatik barruan zekarren mezua, berak egina.
KORRIKA 13 2003ko apirilaren 4tik hilbereko 13artio izan zen, Maulen hasiz ta Iruñean bukatuz.
“AEKrekin Herri bat geroa lantzen” izan zen 13. edizio honetako leloa.
Mauleko plazako kioskoan hasi zuen 2150 kilometrotako ibilbidea lekukoak Jean Louis Davant euskaltzain zuberotarraren eskutik.
Euskaldunon Egunkariaren itxierak eta horrekin batera izandako atxiloketa eta auziperatzeek markatu zuten goitik bera Ez dok hamahiru mugimendua eta eurekin batera berpizkunde kulturalean berebiziko garrantzia izan zuen belaunaldi oso bat omendu zuen Korrika 13k.
Edizio honetan lehen aldiz korrika-aek bekaren deialdia izan zen, eta Tentazioak irabaziko zuena “Metxa” antzerki obrarekin. Edizio honetan, baita ere, Korrika Laguntzailea kanpaina eta txartelaren sorrera, egoera ekonomikoaren larria bai zen. Aipatzen da kanpaina hura martxan jarri ez bazen, zihurhaunitz korrika ez karrikara aterako.
Korrika Iruñera ailegtzea zegoela, udalarekin arazoak sortu ziren eta Nafarroako Gobernuak korrika Iruñean sartzea debekatu zuen. Antolatzaileek tribunaletara jo zuten eta auzia irabazi zen, lortuz Martxelo Otamendi lekukoa eskuetan eta jende haunitz inguratuta, Iruñeko Foru Plazan sartzea. Han bertan Martxelok irakurri zuen lekukoak kartzen zuen mezua, (berak idatzia komisaldegitik atera bezain fitr)
KORRIKA 14, 2005eko martxoaren 10ean hasi zen Orreagan eta Bilbon amaitu zen martxoaren 20an, “Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!” leloarekin.
Omenduak, euskalduntzeko erabakia hartu zuten/duten milaka eta milaka herritarrak izan ziren, bai helburua lortu zutenei ta baita ere bidean gelditu zirenak edo direnak, horien guztien ispilu eta ordezkaritzat hartuz, Andolin Eguskitza euskaltzaina. (Andolin Korrika hasi baino hilabete batzuk lehenago zendu zen)
Ondarreko kma AEKrekin batera Andolin Eguskitzaren senideek egin zuten. Mezua, Andolinek idatzitakoa Tere Irastortzak, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria irakurri zun.
KORRIKA 15 2007an egin zen, martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean bukatuz.
“Heldu!” izan zen leloa baña hainbertze azpi-lelo erabili ziren: “Heldu hitzari!”; “Heldu lekukoari!”; “Heldu elkarlanari!”; “Heldu euskarari!”; “Heldu Herriari!”.
Euskal Emakumea omendu zuten eta korrikaren ibilbidean, ehunka izan ziren lekukoa eraman zuten emakumeak.
Iruñeko azken kilometroko azken metroak Xabier eta Miren Amuritzak egin zituzten, lekuko barruko mezua, eurek egiña irakurri zuten.
KORRIKA 16 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era biztartean korritu zen. Tutera hasiz eta Gasteizen amaituz guztira 2503 kilometro egin ziren, izanez ordura arte korrikarik luzeena.
“Ongi etorri!. Euskaraz bizi nahi dugunon Herrira.” izan zen leloa. Ongi etorri hori Euskal Herriko milaka biztanlek “ongi hartu” dutela frogatu ahal izatea izan zen AEKren eta Korrikaren erronka pozgarria.
“Euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familia guztiei, baita euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten familia guztiei ere” egin zien Korrika 16k bere omenaldia. Omenaldia gauzatzeko AEK-k ordu betetik gorako dokumental bat prestatu zuen Bidaia intimoak izenekoa eta Jon Maiak zuzendutakoa. Bertan lau pertsonaren bizipenak kontatzen dira, eurek, euskarara egindako bidaiaren nondik norakoak, barru sentipenak, bidaiak eman diena-eta kontatzen dutelarik. (Argazkin, korrika 16 Anizko herria uzten. Korrika 16 Baztandik pastu zeneko argazki gehiago, gure pikasan)
Korrikaren amaieran Pirritx eta Porrotx pailazoek irakurri zuten lekuko barruan zegoen haiek idatzitako mezua… ta aurtengoan…nik, Artesiagan itxaroko diot 9 aldera, kuadrillak hor bai dauka kma erosia
Post hau iteko, Auñamendi eusko enciklopediatik informazioa atra dugu hain zuzen euskomedia webguneko, 2010ko Edurne Brouard-en korrikaren “historia laburra“, idazlanatik.
Baita ere herriz herrizko ordutegia Ttippi-ttapa.net-ik kopiatua izan da.
Aurtego kanta deskargatzeko, korrika.org webgunean.
Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat. Baztanen sortu, hazi ta bizi baña baztanez eta baztandarrez ja nekiena (ta segitzen dut jakin gabe). Hortaz, amatxi Marikruzen istorioak berreskuratu eta gure historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria zautzea proposatu nintzen, eta ia horretan patu nintzela, haizegoaren bidez lau haizetara zabaldu nahi izan ditut.
pellosanmillan@yahoo.es