Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Auñamendi Eusko Enziklopedia’

Gezurra dirudi arren, Madrilen ministro karguan denbora gehien iraun duen ministroa, baztandar bat izan da, hain zuzen ere Miguel Muskiz Elbetearra! hemezortzi urte eta bederatzi hilabetez Ogasun ministro eta bortz urtez Gerra ministro izan zena.

Muzkitztarrak Ultzamako Arraizen dute jatorria. Migelen aita, Pedro Muzkitz, Arraizen bataiatu zuten 1688ko ekainaren 2an, eta hemengo familia tipiko bateko bigarrena zenez (non seme zaharrenak etxea eta ia ondare guztia heredatzen zituen) Arraiztik atra eta Elbete herriko Catalina Goienetxe Ginkerrenarekin ezkondu zen, eta Elbete bertan finkatu zuten beren bizilekua. Bikote hontaz, 1719ko urtarrilaren 15ean, Elbeten jaio zen Miguel.

Nerabe zela, gurasoek Alacantera bidali zuten, Juan Goienetxe y Ginkirrena (Elvetea, 1689) amaren aldeko osabaren zaintzapean. Honek Estatuko Administrazioaren munduan sartu zion, Alacanteko Tabakoaren Errentaren administrazioan betetzen baitzituen bere eginkizunak.

Hamazazpi urte zituenean, Madrilen zegoen eta gorteko lehen lana, Torrenuevako markesaren burtsako morroiarena (pajea) izan zen, Torrenuevako markesa Ogasuneko estatu-idazkaria (ministroa) zen. Cabarrusek, (Baionako garaiko finantza gizon garranzitsua) Torrenuevari buruz erran zuen; ” bere ministerio laburran egindako gauz onena Elbeteko gazte horri emandako babesa izan da“. Harrezkero, hainbat ministroren itzalpean igotzen joan zen: Iturralde (Arizkun 1674-1741), Montenegro Berdeak, Campillo, Senatua, Valparaiso eta Esquilache. 1739an 5. ofizial izendatu zuten, 1748an 3. ofizial, 1754an Ogasuneko Idazkaritzako ofizial nagusi, eta 1766an Esquilache kargutik kendu eta gero ministro!. Guztira berrogeita bederatzi urte eman zituen Ogasun Ministerioan.

Miguel Múzquiz Goyeneche politikari eta aristokrata baztandarraren erretratua. Francisco Goya (wikipedia)

Ogasun ministro izendatu baino urtebete lehenago (1765), Karlos III.a erregeak bere alaba, Maria Luisa infanta, Leopoldo artxidukearekin (Austria inperialako enperadore izango zena) ezkontzera eramateko enkargua egin zion. Bederatzi ontziko eskuadra bat martxan jarri zen, “Rayo” itsasontzian infanta eta Elbetearra ontziratu ziren. Genovara iritsita, Austriako enperadoreen enbaxadoreari eman zion infanta. Itzuleran bertze printzesa bat ere ekarri zuen, baita ere Maria Luisa izenekoa baina hau Parmakoa! urte berean Karlos IV.a Koroaren oinordekoarekin ezkonduko zena.

Bidaia hartan Austriako Maria Teresa I.a enperatrizak berak “Villar de Ladrón” markes titulua eman zion Migel Musktzi.

1767an, Sierra Morenaren jendeztatzearen (birpopulaketa) errege-proiektua onartu zen, eta Miguel Múzkitzek gainbegiratu egin zuen. Egitasmoa Andaluziako Errege Bidean hutsik zeuden eremu handiak populaztea zen, bidea erabiltzen zuten pertsonen eta salgaien trafikoaren segurtasuna errazteko helburuarekin (batez ere bidelapurren arriskuena). Horretarako, Europa erdialdeko kolono katolikoak ekarri ziren, batez ere alemaniarrak, flandestarrak eta suitzarrak. Herri berriak eraiki ziren, horien artean Muzquia izenekoa, Miguel de Múzquizen omenez. Gaur egun herri hori Guarromán (Jaenen) du izena.

Baina Miguel Muzkitzen lanik handiena, zalantzarik gabe, 1782an Banco de San Carlos fundazioan izan zuen papera da, ondorengo Banco de España izango zena (Cabarrus eta Campomanesekin batera).

Bankua sozietate pribatu bat zen, bere akzioak zituzten erakunde eta subjektu partikularren jabetzakoa. Banku publikoa ez zen arren, Koroaren babesa zuen, eta estatuarekin harreman finantzario estuak zituen. Bere eginkizun nagusia Estatuarekiko zorrak islatzen zituzten benetako txartelak berehalako eskudiru bihurtzea zen.

1780an Gerra ministro izendatu zuten. Espainiako monarkia absolutuan lehen aldia izan zen zibil bati Gerrako Idazkaritza ematen zizaiola. Menorca berreskuratzean Ingalaterraren aurkako ekintza militarrei aurre egitea egokitu zitzaion, baita ere Gibraltarreko blokeoa, Aljeriarako espedizioan eta Floridako Estatu amerikarraren independentziako gerran.

Villar de Ladrón markesatuaz gain, 1783ko uztailaren 2an Errege Bulegoak sortutako Gausa konderria lortu zuen, Moresko  bizkonderri batera.

Miguel Muzkitzen armarria, Gausa Dorrea errota gotortuan, Sagunton (Valentzia). Argazkia wikipedia.

Ogasuneko Idazkaritzan egindako ibilbidea negozio pribatuekin uztartzen du. Fernando VI.a erregearentzako kontakto zuzena duenez, 1755ean etxeak, errotak eta ustiapen-eskubide esklusiboak dituzten lurrak erosiko du. Horrela, Valentzian eta Cuecan eraikinak eta lurrak erosi zituen. Gausan (Valencian) Saguntoko harresiaren azpian, errota bat eraikiarazten du. Errota horrek bizileku gisa ere egiten du eta armarria jartzen dio. 1775etik, Sagunton, Muzkitzen armarria (Baztango xakearekin) ageri da.

Olibadi, mahasti, lehor eta baratzeko nekazaritza-ustiategietara ere sartzen da, eta Albuferan arrozaren laborantza bultzatuko du.

1785eko urtarrilaren 21ean, Miguel Madrilen (El Pardon) zen du zen, 1749tik Maria Ignacia Clemente Leozyrekin ezkonduta zegoen, eta lau semen eta alaba baten aita izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

Miguel de Múzquiz y Goyeneche. Real Academia de la Historia webgunea.

Miguel Muzkitz. wikipedia.eus.

Muzquiz Goyeneche, Miguel de. Auñamendi Eusko Enziklopedia

Read Full Post »

1981eko martxoaren 19an, Erratzuko eskola zaharrean, herritik hitz batzuk aireratzeko asmoarekin Erratzuko gazte batzuk Iruñetik ekarritako irrati-emisora batekin emititzen hasiko dira. Xorroxin Irratia jaio zen!

Irrati emisora eta garai haietan beharrezkoak ziren lehen aparatuak, Erratzuko lagun-talde batek bildutako bortz mila pezetekion (30 €) eskuratu ziren.

Lau urte ondoren (1985an) emisora Erratzutik Elizondora aldatu zuten eta Zigako Zigaurre auzoko baserri batean, jarri zen errepikagailua (denborarekin Legaten eta Donezteben ere jarriko ziren). Pixkanaka pixkanak Xorroxin Irratiak bailarari eta baztandarrei zerbitzu bat ematen ari zen, baina… emititzeko baimena ez zuenez 1985eko ekainean, ixteko agindua eman zen eta Xorroxin irratia itxi egin zuten. Hala ere, hilabete batzuk isilik egon ondoren berriz abiatu zen.

Elizondon bi egoitzetan egon zen irratia; Fortenen hasiera batean eta Saskaiz plazan. Azken hontan hasi zen profesionalizatzen eta eguerdiko saioa bideratzeko langile bat ordaintzen hasi zen.

Dirua lortzea ere beharrezkoa izan zen, eta horretarako herriko bestetan txosnak jartzen hasi ziren, baita ere kriston kontzertuak antolatu ziren. Normalki Erratzuko frontoian egiten ziren (nahiz eta baten bat Elizondoko Braulio Iriarte frontoian egin zen), Kontzertu hoietan Euskal Herriko talde ezagunetakoak pastu zirenr; Barricada, Kortatu, Hertzainak, Delirium Tremens…

Aldi berean, irrati lizentzia eskuratzeko ahaleginetan ibili zen Xorroxin, baina Nafarroako Gobernuak ez zion baimenik ematen. 1990eko abenduan, ordurarte Elizondon izandako manifestaldi jendetsuenan, Xorroxinendako lizentzia eskatu zen eta… azkenean 1998an emititzeko baimena eman zitzaion. Une hartan zortzi urte zeramatzan irratiak Iruritako etxe partikular batetik emititzen. Baimena lortuta , Baztango Udalak egoitza bat utzi zion Elizondon (San Franzisko Xabier eskolan).

2006an Xorroxin irratiak 25 urte bete zitun ta «Xorroxin irratia: 25 urte Orroka» diskoa argitaratu zuten eta web orria martxan jarri zen.

Elizondoko San Frantzisko Xabierkoa eskolatik mugitu behar izan zuten eta zazpi aldiz mugitu ondoren erabakiko dute beren egoitza propioa izatea. 2007ko Urriaren 15ean lehen aldiz emititu zuten Elizondoko Maria Azpilkueta karrikako egoitza berritik, eta aste bat beranduago, Elizondoko feriak zirela herritarrentzat ateak ireki zituzten. Hamaiketako bat eskaini zen, eta Pottoka, Ufestuek eta Maider Ansa zuzenean aritu ziren.

Urte hauten 10 langile eta bi estudio ( Lesaka eta Elizondo) izatera iritsi zen, 3 lizentzia lortu zituen (Lesaka, Bera eta Elizondo), eta kolaboratzaileen eta parte-hartzaileen sareak gora egin zuen… baina 2009tik aurrera, krisis ekonomikoaren  aitzakiarekin, Nafarroako Gobernuak ez zuen diru-laguntzarik emanen euskaraz lan egiten zuten komunikabidei eta dirt Barrera gutxitu zenez plantilla murriztu eta arlo ezberediñeko langile aunitz betzala soldatak jaitsiz eta EREn sartu ziren.

Egoera larri eta berriarii egokitu behat izan zen eta ekonomikoki zerbait arintzeko “Astean euro bat baino gutiago” kanpaina eta, “behi kaka.com” izeneko zozketa martxan jarri ziren.

Urteak eta hamarkada pastuta eta egoera zailan izan, Xorroxin Irratiak beti helburu bera izan eta mantendu du, hasieratik gaur arte. Euskarazko informazioa emateaz gain, Eskualdeari bertze gizarte-zerbitzu bat eskaintzea; gainera, ingurunearen ezaugarriak direla eta funtsezko zerbitzu bat. Informazioaren bidez, hezkuntzaren osagarri eta kultur eragile gisa funtzionatzea izan du oinarri eta funtsa.

40 urte hautan Erratzutik, Baztan osora, Bertizarana Malerreka, Bortziriak, Zugarramurdi, Urdazubi eskualdeetara zabaldu da eta Irun, Hondarribia, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan ere aditzen da gaur egun. Gainera erran.eus plataforma digitalarekin munduko edozein tokitan entzuten ahal da!

Ah, porzierto! Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da!

Zorionak Xorroxin!

Sarera hau egiteko erabili den materiala.

La situación actual de Xorroxin Irratia es muy delicada. Koldo Landaluze. Gara. 2016

26 urte bete dituenean bere egoitza izatea lortu du Xorroxin Irratiak. Jasone Mitxeltorena. Gara. 2007.

Xorroxin Irratia. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Xorroxin Irratia como tema de conversación. Nerea Alzuri. Euskonews.com. 1999.

 

 

– 


Read Full Post »

1813ko martxoaren 16an, Martin Saldias komandantea eta bere “boluntarioen” taldea, Irurita eta Ziga artean Iruñetik Frantziara zijoan eskoltatuta zegoen posta militar frantsa, erasotu zuten. Ekintza honetan, eskolta osatzen zuten hirurogeita hamasei gizonetatik hogeita hamazazpi eremuan hilda geratu ziren eta hogeita hamabortz preso hartu zituen: lau bakarrik salbatu ahal izan ziren. Frantziar goarniziorik hurbilena, Berruetako kaxerna zen, berria jakin bezin pronto, napoleondar soldado presoak askatzeko eta gerrilariak akabatzeko asmorekin atera ziren. Saldíasek bailara arras ongi ezagutzen zuen eta laster jarri zituen preasoak eta bere gizonak, frantsen kanpo.

Martin Saldias erasoa egin zuenan Ultzaman zegoen eta eraso ondoren Ultzamara ihes egin zuen. Saldiasek inguru hoietako Baztango mendietako ” comandate de observaciones” kargoa zeukan.

Espoz y Minaren “Division Navarra de voluntarios-ko” Kapitaina izan baino lehenago, Felix Sarasa (Txolin) kapitainaren “partida-ko” sarjentua izan zen.

Txolin kapitaina (Txolienea zen bere emaztearen etxearen izena) Artikako laborari euskaldun peto bat zen eta 1809an Iruñan soldadu frantses talde batekin afera bat izan ondoren (soldadu bat hil zen) ihes egin behar izan zuen. Gerrillari-talde bat osatu zuen laster, eta dozenaka gizon izatera iritsi zen, Javier Minarekin ” Corsario Terrstretan” eta Francisco Espoz y Minarekin ( Nafarroko boluntariotan) agindupean egon zen. Espoz eta Minak, aduanenzerbitzua agindu zion, hortik aintzin mugaren zaintza bere arduran zegoen. Irun eta Orreagaren arteko mugan jardun zuen. Mugen zaintza horretan, Baztanen ekintza aunitzetan parte hartuko du.

Adibidez, 1812ko Irailaren 2an Sarasa, Matías Ilzarbe kapitainarekin batera ehun frantseseko destakamendu bat, erasotu zuten. Berrogeita hamalau hartu zuten preso eta gainerako gehienak mendian hilda geratu zen.

Matias Ilzarbek Abartzuzakoa zena, Lesakako postuko behaketa-komandantea zen

20an Ilzarbe kapitanarekin batera ere, gau oso bat zelatan (enboskatuak) egon ondoren, Berroetatik Elizondora janarien bila gaten zen berrogeita hamar gizoneko destakamendu oso bat erasotu zuten. Hogeita hamabi preso hartu zituzten, haiek agintzen zituen ofiziala zauritu zuten eta gainerakoaberrogeita hamar, hilda geratu ziren.

Txolinek ekintza hau Ezpoz y Mina generalari aipatzean, Matias Ilzarbe kapitana eta Martin Saldias sarjentua gorestu eta nabarmenzen ditu (mirariak egin omen zuten).

Matias Ilzarbe 1813ko otsailaren 24an, Zaragozako Castilliscar herrian frantsesei erasoan hilko da. Apirilan, Martin Saldias eta bere taldea Lesakan daude eta fransak bere bila doazte. Batzuk Saratik Bera eta Etxalar barna eta Gouget jeneralak Baztango frantsen agintaria zena 700 soldadukin Elizondotik erasotuko diote. Saldias alde egin beharko du eta Goizuetan babestuko da.

Goizuetatik 1813ko maiatzaren 7an Tolosarako posta zeraman konboi bati eraso egin zion. Illarrasu haitzaren gainean (Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan) itxaron zituen; tropa etsaiaren bidean harriak bota zituen lehenik, eta, ondoren, eraso egin zuen, konboia harrapatu eta 52 frantses (ballonetkadaz) borrokatik kanpo utzi zituen.

Felix Sarasa, Matias Ilzarbe edo Saldias bera ez ziren izan Baztanen ibilitako “boluntario” bakarrak ezta lehenak.

Napar “boluntarioak!. 1 Xabier Minaren “Corsario Terrestre” Armada espainolako uniforme maroma eta kapela.. 2 Espoz y Minaren “Division de voluntarios de Navarra” ingeles armadak hornituak eta uniformatuak. 3 Nafarroko “Husares”.

Nafarroan 1809ko lehen hilabeteetan jende armatuzko taldeak ugaltzen hasi zirenean eta fransendako (haien aurka borroka armatua bultzatzen zuten) eta baita ere biztanleriarendako (herrietan eta herritarrei aunitzetan harrapaketak, sekulako gehiegikeriak eta bide-lapurretak egin zituzten) “bandido” utsak zirenean, Francisco Antonio Zabaleta “Beltza” eta Juan Bautista Baraindiaranen partidak Baztandik barna ibili ziren.

Talde hauek, bidelapur taldeak izan zire hasıra batean, boluntario izenarekin; jakiak, sosa… eskatzen zituzte eta bidean aurkitzen zutena indarrez eramaten zutenak. Hogei edo hogeita hamar gizon arteko talde armatuak ziren, eta, beren ausardian, alkateak atxilotu egiten zituzten mota guztietako hornidurak ematen ez bazizkieten.

1809ko udaberrian Nafarroako erregeordeak Mahon-eko Dukea Baztango agintariei (udalari) talde hauei aurre egiteko milizia bat sortzeko eskatuko die.

Xabier Mina gaztea, “El Mozo” edo “El Estudiante” ezaguna talde horietako aunitz biltzea lortu zuen bere agindupean. 1809ko Apirilan Iruñean hainbat partidatako buruekin bildu ondoren gerrilla bakarra sortzea erabaki zuen. Gerrilla horri “Corso Terrestre” deitu zioten. Beltzak (Goizuetarra) eta bere partida orain arte Baztan eta Bortzirietan bere kabuz ibili zirela “Corso terrestre-an” batu ziren.

Hilabete hauetan Beltzak eta Barandiaranek Baztanen eta Bortzirietan bazen berun eta eztainu guztia hartu zuten. Urriaren 27an Juan Bauptista Barandiaran eta bere gizonak Elizondon agertu ziren eta Baztango eta Elizondoko alkatei, kuadrila guziarendako jatekoa eta etxe bat lo egiteko agintzen de. Alkateek kontra egin zieten , baina bortxaz bete zituen  Barandiaranen eskariak. Korsarioak herriko gazteren bat erakartzen sahiatu omen ziren.

Frantziarrak Minaren “korsoen” ekintzengatik kezkaturik, Iruñeko gobernadore militarra bera, Dufour, arduratu zen hura jazartzeaz. Gerrillariaren aurkako segitzearen ondorioz 1810eko martxoaren 29an Xabier Mina gerrillaren burua harrapatu zuten Labianon. Mina preso erori ondoren, 1810eko martxoan, “Lurreko Korsika-Corso Terrestre” desegin egin zen. Hala ere, denek ez zuten onartu “Corso Terrestre” ren desagerpena, buruzagi berri baten inguruan lerroak itxiz, Francisco Espoz y Mina, Javier Mina “el estudiante” ren osaba zena, buruzagitzan bere oinordekoa izan zena. Xabier lau urte egonen da preso Franzian.

1809ko apirilaren 7an gerrillak arautzeko bigarren jarraibideak argitaratu ziren, garai hartan “lurreko korsikarra” deituak. Ekimen horrek lege-babesa eman zien gure tropa irregularren partidei. Petsatzekoa da lehenegoko partidak irudian bezala uniformerik gabe ibiliko zirela. Irudia spanish guerrillas in the peninsular war liburua.

Francisco Espoz gerrillen berritzaile handia izan zen (estruktura militarragoa eman zion). Nafarroako gerrilla guztien koronel eta komandantea bihurtu zuen eta hortik aurrera (maiatzan) Mina Gaztearen taldearen izena aldatu zuen eta “Nafarroako Dibision de Voluntarios” izena jarriko du. Bere hiloba egin zuen bezala bere agindupean ere hartu zituen talde gehienak eta ez zirenak pixkanaka pixkana banda armatu hoietaz Nafarroa garbitu zuen akabatu zituen.

Francisco Antonio Zabaleta “Beltza” hasiera batean Espoz eta Minaren agindupean borrokatu zen baina modu independente xamar eta honek, arazoak sortu zuen bien artean Espozek Beriainen fusilatu zuen. Bere taldea eta Barandarianena deseginen da.

1810 Sarasa kapitaina (orain arte sargentea) aduanen komandantzia hartuko du berarekin Martin Saldias sargentua etorriko da. 1811an Baita ere Espoz y Minak agindua Ramon Zugarramurdi Arozarena arizkundarrak hainbat konpainien agintea izanen du eta Baztanen barna herrietan jakiak eta halakoak eskatzen aritu da.

1812an Division de Voluntarios, bortz batailon ditu, baita ere armak eta muniziona egiteko fabrikak, ospital bat Orreagan, Hazienda ministroa… Boluntarioek kobratzen dute. Hemendik aintzin Baztanen Boluntarioen erasoak maiz eta gogorragoak izanem dira, lehenbiziko hilak hasiko dira aditzen.

1812ko Urtarrilaren 17an  boluntarios de Navarra hiru tiroz egiñez 20º Regimiento de Infanteriako sarjentua Francisco Xavier hil eta bertze bi frantsa zauritu zuten Amaiurren. Sarjetua frantsa behitiko ostatuko atetik ateratzen ari zelarik hil zuten. Otsailan Frantsak, Amaiurko 27 urteko Juan Ramon Oyeregui, sarjentuaren heriotzarengatik preso hartu zuten (hila suertatu zen tokian bizi baitzen). Elizondoko kartzelera eraman zuten eta otsailaren 11an urkatua izan zen. (erratzuko kontuak bloga).

1812. urtea amaitzean 10.000 gizon baino gehiagoko boluntarioak ziren eta Irunberrin trebatzen ziren. Echeverría y Cruchagaren agindupean bi batailoi sortu ziren, eta zalditeriako errejimendu bat, “Husares de Navarra”, hiru eskuadroiz osatua.

1813ko hasieran Espoz y Minaren Voluntarios de Navarra haunditzen doa, 6 batailon izane ditu eta berari Mariscal de Campo izendatzen diote. Ingelesek armekin , artilleriarekin eta uniformeekin hornitzen diote. Espoz y Minak, espainiar armadako ofizialengandik, Iparraldeko armada frantsesa distraitzeko misioa jaso zuen, jada Nafarroa menderatzen zuen, ekainean Iruñean izan ezik. Tropa hispano-ingelesek Gasteizen lortutako garaipenak frantsesak mugara itzultzera behartu zituen. Bailara aliatuak (Sir Hill) kontrolpean dute.

Uztailan, Iruñako gotorlekuan oinik dauden frantsei laguntza emateko asmorekin, Soult mariskalaren agindupeko erasoaldi berri bat emanen da. Uztailaren 25an d’Erlon jenerala Baztanen sartuko da (paso de Maya) eta Soult mariscal Orreagatik. baina, Wellingtonek berak, Soraurenen sarrera moztu zion (Uztailak 27-28). Porrot honen ondoren franska Baztan barna iparraldera bueltatuko dira.

Uztailak 25ean, 10.000 – 15.000 soldadu frantsa pastu ziren Amaiurtik, Uztaila 31an erretiratzerakoan etorri ziren 1.000 ( Aunitz bertze bide batzuk hartu omen zuten).

Erretiratzean, Amaiurren (uztailak 3) 70 urteko Malkorreneko Juan Francisco de Mazondo fusilatu zuten (erratzuko kontuak bloga).

Aliatuek uztailaren 25eko goizean kontrolatzen zutena, berriz ere beren eskuetan zuten. Wellington-ek bere armada mugan antolatuko du, “Division de voluntarios” barne.  Baztangoizako herriak soldadu aliatuz beteko dira. Otsondo eta Amaiurren inguruan 6-Dibisiona (ingelesak eta Portugaldarrak), Arizkunen (Errazu, Baigorri) 3.Dibisioa, baita ere ingelesez eta Portugaldarrez osatua. Haekin batera baita ere Baztanen zeuden, Division de Morillo espainarrak eta doike! Espoz y Minaren Voluntarios de Navarra naparrak (gerrilari talde bat baino gehiago ejerzito erregular baten antza zuen).

Irailan Jose Gorrizen Division de Navarrako 3º Regimientoa Erratzun dago, Wellingtonek nahi du Minaren tropak Alduden sartzea, (aliatuen eskuetan dago), baita ere Otsondo aldean ibiliko dira…

Nafarroako boluntarioek Konbentzioaren Gerran eraman zuten banderaren antzinako erreprodukzioa. Baleztena familia karlistaren jabetzakoa. Argazkia Estella.info.

Irailak 8 Donostiako frantsak errenditzen dira eta Azaroak 1an Iruñeakoak! Frantzia inbaditzeko tenorea iritsi da!.

Aliatuen erasoa Azaroko 11 izanen da, Wellington armada Lapurdin sartuko da eta Ugarana (Nivelle) ibaiaraino gibelatuko dituzte fransei. Baina…bertzea aldetik Foy jeneral frantsa Bidarraien zegoela Goprospilen ( Lapurdin, Mondarrainen parean) zegoen aliatuen kampamendua; Division de Morillo eta Minaren bi batailonekin (3.a eta 4.a), eraso zuen, boluntarioen kapitaina Santos Ladron de Cegama zen.

Minaren eta Morillone tropak ongi defenditu omen zutela beren posizioa baina frontsak baionetaz Gorospilen, Antsestegin, Amaiur eta Erratzutik haratago bulkatu ziztuzten (frantsak 100 preso hartuko dute).

1813ko abenduaren 11an  Napoleonek onartuko du Fernando VII Espainiako errege gise, baino gerra ez da akituko. Biharamunean Division de Navarrako 1º,2º eta  3º Regimiento Baigorri eraso eta sartuko dira. Mina berbera abenduan Baigorrin ezariko da (Garaziko gotorlekua erasotzeko asmokin) eta boluntarioak euskaldea garbituko dute.

Baina 1814ko Urtarrilaren 14an, Harizpe jeneral baigorritarra Baxenafarrokoko jendea eta Garaziko guarnizioa bildu ondoren Baigorri eraso zuen. “Division de Navarra-ko” boluntarioak Izpegi eta Buztanzelai aldera erretiratzea behartuz bere herria askatu eta berreskuratu zuen. Boluntarioak Erratzura eta Arizkunen babestuko dira.

Indarrak hartura otsailako 14 Josef Gorriz-en boluntariaoak ( Division de Navarra-ko. 1º,2º eta 3º Rgto-ak), berriz Baigorrira abiatzen dira eta Piazuriko gotorlekua bereganatzen dute eta frantziarrak garaitzea ere lortu zuten Donibane Garazi, baja handiak eraginez. Bidean Baigorrin Harizperen etxea, Etxauz Jauregia, erreko dute. Momentu honetan gerrako frentea Baionatik Donibane Garaziraino gaten den bidea da.

1814ko Apirilak 6an Napoleon errenditzen da.

Jose Gorriz gerra amaituta, Nafarroako Boluntarioen koronela da, Espoz eta Minarekin batera Iruñeko gotorlekuari eraso egiten saiatu zen, non preso, degradatu eta fusilatu egin zuten. Bere hileta urriaren 10ean izan zen bere jaioterrian, Subizan.

Erasoa Fernando VII.aren (III. Nafarroakoa) jarreraren ondorioz gertatu zen, Napoleon garaitua, gerran militarrek oro har lortutako boterea murrizten saiatu zen, eta, kargu garrantzitsuenak, alkurniako ofizialei emanen dijo, gerrilari ohien kaltetarako.

Espoz y Minak bere ofizialen maila aitortu eta bere armada txikiaren unitate militarrak erregularrean sartu nahi zituen, baita ere Nafarroako erregeorde izendatzea nahi izan nahi zuen, baina Fernando VII.ak nahiago izan zuen Ezpeleta kondea izendatzea. Erantzun gisa, Espoz y Mina Garesen altxatu zen 1814ko irailaren 25ean eta Iruñera joan zen, baina, hiriburuko goarnizioa gehitu ez zitzaionez, Frantziara alde egin zuen.

Felix Sarasa 1816an espetxeratu zuten Espoz y Mina-rekin Franziatik korrespondentzia izateagatik. 1820 arte egon zen preso, Riego komandanteak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu eta berrezarri zen arte. Tenore hortan ere Ezpoz y Mina gerrillari ohia Nafarroara itzuli zen kapitain jeneral gisa. 1821eko urtarrilaren amaieran, gobernu liberalaren aurkako altxamendu errealista zela ta gerrillak eta partida armatuak bueltatu ziren; Juanillo gerrillaria, Espoz y Minako sarjentu ohia, armaz altxatu zen, 1822 an Santos Ladrón de Cegama….Frantzestadako boluntarioak orain beraien artean (errealistak eta liberalak) guerrilla erabiliz borrokatuko dute, eta lehenego karlistadan antzeko parezido!

P.D. Franzestada garaian “guerrilla” eta “gerrilari” hitzak ez ziren erabiltzen, gerorago asmatutako hitza da. Frantsak partida armatuei brigantes “bandidoak” deitzen zieten eta beraiek artean “boluntarioak”.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Memorias del general Don Francisco Espoz y Mina. Tomo 1 eta 2. 1850-51. Ministerio de cultura 2008. Cervantesvirtual.com.

“La Guerra de la Independencia”, por José Mª Jimeno Jurío.

Franzestada. Erratzuko kontuak bloga.

El guerrillero navarro y su transcendencia. Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana, 43 urtea, 1982. Zbk. 165. Dialnet.

La quiebra del régimen foral navarro bajo la ocupación francesa (1808-1814). Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana.

Goizueta. Un pueblo navarro en la guerra de la independencia, según un manuscrito de la época (1808-1814). Jesus Arraiza Frauca.

Otra forma de hacer la guerra en Navarra (1808-1814). Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana

Levantamiento armado o revolución. Francisco Miranda Rubio.Dialnet

GUERRILLEROS. Gran Enciclopedia de Navarra.

Sarasa, Félix. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Semblanzas Biográficas. Berriobeitiko udala.

José Górriz. Real Academia de Historia. Biografias.

Read Full Post »

Ekainan, Hego haizerik ez!

Erranairu zahar bat holaxe dio, eta agian ez da izango hego haizerik baino … kar kar kar azken aste guztietan bezala “haize hegoa” izanen da (sarean eta ¡Xorroxin irratian ere), hortaz garai ez izan arren…hontakoan hego haizea (Haizegoa)

Hegoahego haizea edo gure eskualdean haize hegoa hegoaldetik datorren haizea da.

Euskal Herrian eta kantauriar isurialdean, batez ere hego-mendebaldetik jotzen duen haize beroa da, Atlantikoan, Iberiar Penintsulako mendebaldera finkatutako behe presio gune batek eragindakoa eta Foehn efektu (  Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea. Alpeetako fenomeno tipikoa da, baina mota honetako edozein haize izendatzen da honela.) nabarmena sortzen duena. Haize zakarra izaten da eta batzuetan abiandura handiak hartzen ditu, 100 km/h-tik gora. Tenperatura igoera ekartzen du. Buruko minak eta aldarteko gorabeherak eragiten omen ditu gizakiengan; hain zuzen, Euskal Herrian, “hego haizea, ero haizea” dio esaera zaharrak.

Ez Euskal Herrian bakarrik, “hego haizea, ero haizea” antzekoi esaera zaharrak, baita hegoaldeko Alemanian ere erten da.

Haizegoa, munduan zehar honako izenak ditu: Alpenföhn Alpeetan, Föhn Italia eta Frantzian, Favonio italiar Suitzan eta Italian, Chinook Estatu Batuetako Mendi Harritsuetan ,Zonda Argentinan, Puelche Andeetan, Ljuka Karintian, Halny wiatr eta Vântul Mare Karpatoetan, Austru Errumanian, Favogn Suitzan, Halny wiatr Polonian, Surada Kantauriar mendilerroan, Airín de les castañes Asturiasen, L’abregu Kantabrian, Poniente Valentzia eta Murtzian, Terral Málagan, Fogony Lleidan, Ziertzo Ebroko haranean, Vientos Santana Kalifornia Beherean, Lyvas Atenasen, Nor’west arch Zeelanda Berrian,Bergwind Hegoafrikan, Helm wind Peninoetan, Hnúkaþeyr Islandian.

Ekainan, Hego haizerik ez! bait bai Udaberriko haize freskoa! eta hala dator; Ekainaren bortzan Arizkunen 8. Alboka Topaketa ospatuko da.

Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena. Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean.

Izena arabieratik dator, al-bûq izenatik.

Alboka jotzeko arnasketa teknika berezia erabiltzen da. Jotzerakoan haizea etengabe bota behar da, isildu gabe, kornamusa edo xirolarrua balitz bezala. Baina albokak ez du haize erreserba gordetzeko zaku edo poltsarik eta albokariak haizeari buelta ematea teknikaren bidez lortzen du hori, hau da, haizea hartzen du botatzen duen bitartean. Teknika hori ikasteko, urarekin betetako baso batean lasto edo kanabera fin baten muturra sartu eta beste muturretik putz egiten da uretan etengabe burbuxak ateratzen. Hori lortzeko beste ariketa bat, adar txikia txapelarekin estaliz eta haizea txapelaren filtroan zehar boteaz egiten zen.

Ekainan ere, ea haizea hartzera doan Elizondoko Baztan Berri auzoan Forutzaigoaren komisaldegi berria ereikitzeko ideia!

Zurrumurrua zabalduzen berehala auzokideak auzokideak tita batean 669 firma bildu eta eraikin horren aurka agertu dire. Ez soilik auzoko barrideak baita ere Elizondoko herria, Baztango jendea eta Foruzaingoei ordezkatzen dituzten “central sindikal” gehinak ere.

Baztan Berriko komisaldegia erikitzearen aurka azaltzeko Ekainaren 13an manifestaba izanen da.

Porrusalda. Egilea Begoña Durruty

Haizearen alde jarri direnak (porsiaka) Baztandar Biltzarreko elkarteko kideak dira. Ekainan festako kartela ezagutu da eta epaimaihak hasieran aukeratutako kartela, lehenagotik editatutako bertze kartel batekin zituen antzekotasunagatik eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalatik atzera bota izan du eta bigarrena gelditu zena aurtengo besta aurkezteko aukeratu dute.

2009ko Baztandarren Biltzarrako kartela Begoña Durruty margolari arizkundarrarena “Porrusalda” izanen da.

Azkenik lau haizetara zabalduza, jakin da itxasoko bertze aldeko  baztandarrak (Mexikon) posible izan dutela hango Euskal etxean Baztango eguna, ospatzea. Besta maiatzaren 22an izan behar zen baina A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta atzeratu behar izan zuten.

Bazkalostean, jaiaren antolatzaileek, jaia prestatzen laguntza eskaintzen duten kideei eskerrak eman zizkioten eta bereziki aipatu zituztenen artean Elizondoko Lander Santamaría kazetaria eta Juantxo Viguria zeuden. Espreski, Baztan bailarekin zerikusia duten berriak lau haizetara zabaltzeagatik.

P.D. Sarrera 2009ko ekaina hasieran egin zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Wikipedia.eus. Hego haize eta  Foehn efektu wikiak.

Wikipedia.eus. Alboka wikiak.

Alboka. Auñamendi Euskal Enziklopedia.

Haizea. Euskaltzaindiaren Hiztegia.

 

Read Full Post »

Zaparrada euri jasa bortitza da, denbora labur batean gertatzen dena, eta bortitza denean uholdeak eragin ditzakeena. Hala izan zen! bapatean euri zaparrada  segidan menditik uharrak atera eta ibaia billatuz, errepideak zeharkatu eta ti-tau batean dena estali zun urak.  Jendea arkupe eta gorapetan babestera korrika egin zuten, autoak mantxo joan arren zipriztindu egin ziguten, zerua grixe eta iluna eta begi bista bat urrunera botatzerakoan… Auza beltz eta pertz! (Erratzuko herrie eta arana badaki zer den Auzatik uharkak jaustea

Zaparrada. Argazkia Pello San Millan.

Zienzia aldetik zaparrada prezipitazio mota gogor bat da, gutxi irauten duena eta konbekzio hodeietatik oso zuzen erortzen dena. Tantak izaten dira, eta kazkabarra edo harria ere. Zaparradaren ezaugarria bat-batean hastea eta bat-batean bukatzea da, eta zeruak ilunak agertzea ere. 

Mitolojia aldetik, kontu zaharrak eta kondairak diotenez, gure arbasoentzat zaparradak Sugar sortzen zituen! bo, Sugar eta Marik Auzako kaskoan binatzen zirenean.

Jakina da Sugaar (Sugar, suge, Erensuge, Sugoi…) Auzako kobazuloa batean bizi dela (J.M Barandiaran) eta Mariren bikotea edo “senarra” dela. Tradizioa dio Marik Anboto utzi eta Auzara abiatzen dela (suzko bola baten itxurarekin) Sugaarrekin egoteko, eta biek sexu plazerretan ematerakoan, txinpartak tximistetan bihurtzen dira, intzirak ortotsetan, Auzako kaskoa goibeltzen da eta azkenik, kriston zaparrada edo erauntsia erortzen da.

Sugaar Marirekin bi seme ditu; Mikelats eta Atarabi, gaizkiaren eta ongiaren irudikapenak direnak.  Suzko igitaia formakin zerua zeharkatzen du eta doike! ekaitz eta trumoiak sortzen ditu. Batzutan gizaki forma hartzen badu ere, normalki suge itxura du.

Behin Lola Sarrateak, Arraiozko artistak,  Sugaar buruzko ipuin bat bidali zidan. Lola Sarrateak  Almandoz jaiotako nafar artista eta idazlea da. Arraiozko Kanakonean  dauka bere  etxe-tailerra eta sarean, blogarte blog ederra eta interesgarria kudeatzen du. Blog hontan bere arte lanak, margoak, eskulturak… ikusteaz eta gozazeaz gain, Baztango eta bertze lekuko historioak kontatzen ditu ere.

SUGAR ETA  HAURRA

Behi mutikoa oihanera sartu zen, lelo larilelo kantari, eta oihan ilun hartan ba zegoen sugaar bat, muruuuuuhhh ahotik sua zeriola agertu zitzaion mutikoari bidera., sua fu fu jarautiz eta jan eginen zaitut erranez, aspaldian ez dut eta zurea lako txitxia xamurrik haginkatu, ja ja ja, txtxia xamurra ja ja ja, haurra ikaratu nahian, baino umea ez zen beldurtu.

Desesperantza apur batekin

-kendu hortik !erantzun zion haurrak dragoiari, eta ez bota gehiago ke gogaikarri hori mamorro horrek, lotsatu beharko zenuke hain handia izanda horrela irtenda ni bezalako haur ttikia beldurtzen.

-Aida! Aida! Joan zaitez paleontologia museora, zimpi zampa eginen zaitut bestela!

Eta dragoia erori zen zipli kanka tunk identitate krisi sakonera, eta arras deprimiturik, gan izan behar zuen laster dingili dangala psikoanalistarengana…

J. S. ren ipui batetik hartua.

P.D. Sarrera hau 2009ko Maitzako 13an idatzi zen, egun hartako atsaldean zerua goibeldu eta kriston zaparrada bota zuen. Gure ette ontdoko errepidea tita batean urea estali zen, ur kanal bat zirudien, Tarte matez kotxeak ezin ziren ibiltzen ahal!-

Sarrera hau egiteko erabilli den materiala:

Baztango kontuak . Mariano Izeta Elizalde. Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999

Auza. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

 Diccionario de Mitología Vasca. José Miguel Barandiaran. Txertoa. 1984

Read Full Post »

Udaberriko egun eguzkitsu batean, Auza kaskoa beitu eta odei, laino beltz bat inguratzen badio  ” Auzako kaskoan bertza, bihar egun beltza” errten da, eta hala izanen da, biharamunean eurie, hotza eta ekaitza egonen da.

Auza inguruan dagoen bertze erranairu bat , “kasu! Auzan baduk gauza, baina nehork ezin har” da. Baztango mendi honek bere 1.305 metrokin Saioaren atzetik. bailarako bigarren mendi altuena da, eta Baztango mendirik misteriosuna eta magikoena da. Baztango herri eta leku aunitzetik ikusten edo nabaria da. Sendotasunez altxatzen da, eta nabaria ere da, bere albo batean aspalditako graziar batek utzitako arrastroa. Jana deitzen diote zoko hori.

Argazkia Pello San Millan

Auza majikoaaren inguruan harrespilak, eta bertze eraikun megalitikoak aurkitzen ahal dira, baita ere mendiaren inguruan, hainbertze kontu eta kondairak sortu eta kontatu dira.

Mariano Izetak “Baztango kontuak” liburuan kontatzen du, agian XIX. mende bukaeran (data bat jartzeagatik) edo bederen 100 urte lehenago , sekukako idorte baten ondoren Auzak su artu zuela. Ez omen zen sute normal bat, baizik sugarrik gabeko sute bat! bakarrik kea eta kea ikusten zen. Ke hori,  egun aunitz igaro omen zun (sumendi bat zirudien) eta Baztango jendia komentatu zun, egun hoietan sorgiñak, deabruak, Mari eta bertze ispirutuak batzartu eta bere parrandetan zebiltzatela Auzako kaskoan. Gaur egun badakigu halako suteak badirela, lurpeko suteak dira, lurreko azaleko belarrak, goroldioak…, bero haundi eta luze batengatik idortzen dira eta erretzen dira. Soilik kea harrietatik eta lurretik atratzen  nabari da sugarrik ikusi gabe (sugar txikiak dira). Orain dela bizca urte Gorramendi halako sute bat izan zen eta begun batik mendia “erretzen” egon zen zeren sute hauek arras zailak dira itzaltzeko.

Auzako kaskoan paraje ikusgarria du, Pirineoak eta itxasoa ikusten dira, bere kaskoan ere Arrigorria haizak daude, ikusteko politak! Baita kaskoan ziloak fikus daiteke eta doike! zilo hauek badute bere istorioa.

Erraten dute. Erratzuko baserri bateko jaunak in zitula. Gizon honek egunero igozen  zen bere aizur, pala, piko ta guzti kaskora, egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau ez zen agertzen, egunero ta egunero berdin. Baserritarrak ongi baizekien Auzako kaskoan urrea omen zela.

Ez da istorio bakarra urrea aipatzen duela Auzako kaskoan, bada kondaira Zahar bat ere mendia errez bette dagoela kontatzen diguna.

Kondaira dio; 
Auzan leitze bat ba omen da eta leitze hortan urre auniz omen da, Aker beltz bat eta sugetzar batek zaintzen dute sarrera. Erraten dutenez Alduidesko apaiz batek (Marttiene
etxekoa) igo zela urre hori hartzera. Apaizak, urrea eliza konpontzeko eta  bertze gauz batzuetarako behar omen zuen. Han iritsi zen eta  leize pare parean gelditu zen apaizak. Akerrak apaiza ikusi bezain pronto, sugetzarrari deitu zion, honek agertu zen sarrera guztia okupatuz. Apaiza leizean  ezin sartuz, errezatzen asi zen eta otoiz bakoitzarekin sugiak mehatzen eta argaltzen omen zen, baina sartzeko intenzioarekin harengana hurbildu bezai pronto, berriz loditu egiten zen sugezaharrak!, halako batean sugezaharrak zizare bate tmainua zuenean, apaiz konfiatu eta ia hanka bat kobazuloan zuelarik….suge zaharrak haunditu zen eta apaiza atakatu zion! Eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula, hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz. Dirudi aipazak bueltatu zela eta  “Kasu auzan! han baduk gauza, baina nehork ezin har” zabaldu zuela.

Sugetzar hori ez zen edozein sugetzar, Sugaar baizik! Mariren maitalea edo senarra (euskal mitologian Mariren parekoa baino
gizontasuna adierazten duena) eta Sugoi, Maju izenakin ezagutzen dena. Erten dute  batzutan Marik su bola itxujarekin bisitatzen diola Auzan eta bere amodiotasuna bizi, gozatu eta sentitzen dutenean bere sexu txinpartak..tximist, ortosetan, ekaitzan.. bihurtzen dira. Ez da arraroa  Auza gainean goibel beltza eta pertza ikustea eta kriston ekaitzak han goian sortzea 

Kontuta mitolojiako siñeturak, dirudi, bi jeinu hauek bere sexu plazerretan murgildu zirela  1913k0 ekainaren 2an. Egun hartan Auzako kaskoan  goibel ikaragarri bat lehertu zen eta kriston ur hori erdia Banka aldera joan zen eta bertze erdia Baztanen ixuri zen,  kalte haundiak sortuz.  Uholdeak, bete betean harrapatu zun Erratzu, zenbait etxe eta zubi botaz eta sekulako kalteak bazter guztitan. Gero uberroak Elizondo eta Elbete ere harrapatu zitun eta bi herri hauek desegin zitun, bi pertson ito ziren eta etxe, zubi , komertzioak desegin, Jaime Urrutia karrikan ura 4 metrotara igo zen, hondakinez eta zaborrez bete zuen herri guzia…jainkoen plazerrak suntsitu zituzten bazterrak!

Auzaren buruz zerbait gehigo jakiteko Mariano Izetaren “Baztango kontuak” liburuan aurkitzen ahal da.

Sarrera hau egiteko erabilli den materiala:

Baztango kontuak . Mariano Izeta Elizalde. Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999

Auza. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

 Diccionario de Mitología Vasca. José Miguel Barandiaran. Txertoa. 1984

Read Full Post »

 
2004. urtean egin zen lehen aldiz Mariano Izeta Sariketa. Sariketaren helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten. Xalto Sariarekin txandakatu izan ohi da, bakoitza bi urtetik behin gauzatuz.

Sariketa honek Mariano Izeta zenaren izena hartzen du; horrela, herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertu nahi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak (Elkartea bera da Izeta sariketaren antolatzailea, Baztango Udalaren eta bertso-eskolaren laguntzaz.)

Mariano Izeta.

Mariano Izetak, baztandar amorratua izanez gain, bertsotzale, idazlea, euskaltzaindiaren urgazlea, dantzaria, (Santiago egunian dantzatzen den  Ohorezko mutildantzan lerroburuan ainbertze urte ibili zen) eta ogibidez, erlogularie izan zen (1984an jubilatu zen arte).

Federiko Izeta zarauztarraren eta Juana Elizalde elizondoarraren semea izan zen Marianok. 1915ko Uztailaren 14an Elizondoko Mutilenea etxean jaio zen, zortzi anai-arreben zaharrena izanez. 14 urtekin Eskolako ikasketak bukatu ondoren, bere aitarekin hasi zen erlojugintzan. Mariano gaztia, euskal kulturan hazi eta hezi zen eta gaztetik euskararen inguruko gaietan murgildu zen. Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) bazkidetu zen 18 urte bete bezain fite (1933-07-28). Gazte izanda Elizondoko ikastolaren sortzaean parte hartu zuen, baita ere 1936 urtean Elizondon egingo zen Nafarroako lehenengo bertsolari txapelketaren segimendua egingo zion. Handik aintzin bertsolaritza sustatuko du eta garai ilun hoietan ( frankismo garaiak) bertso saio aunitz antolatuko zituen. Bertso saio haietan gai-jartzaile gise ibiliko da. Berriz txapelketak hasi zirenean, epaile gise ere aritu zen. 1992ko urtarrilaren 19an, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak omendu zuen eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ohorezko lehendakaria izan zen.

50. hamarkadan  idazten hasi zen,  Zeruko Argian, Herrian, Principe de Viana aldizkariko Erriz-Erri sailean, geroxago Diario de Navarran, Euskaldunon Egunkarian, Deian, Navarra Hoy-en eta Diario de Noticias-en argitaratu zituen artikuluak. Beti Baztan edo eta euskal gaiei buruz idatzi zuen eta batzutan Anzanarri izengoitiaz ere sinatzen zuen.

1962an Dirua galgarri eleberria karrikaratu zuen1961etikeuskaltzain urgazlea izan zen, 1982an bere bigarren eleberria Nigarrez sortu nintzan argitaratua izan zen. Baztandarren ahoetatik Baztango euskal hitzak bildu zituen eta 1996an Baztango Hiztegia idatzi zuen. 1999an Baztango kontuak biltzen zituen ainbat idazlanak karrikaratua izan zen eta 2000. urtean euskaltzain ohorezko izendatu zuten.

Santioko mutildantzetan, lerroburu

Mutildantzari fina zen, 15 urte baino ez zituela dantzatu zuen lehenbiziko aldiz Baztango mutil-dantza Santioko Bestetan. Urte aunitz mutildantzen lerro burua izan zen Elizondoko Bestetan. Idazten eta erlojuak konpontzen zuen biztartean, baztango mutildantzak bultzatu eta hainbertze jendei irakatsi zizkion dantza horiek, eta han- hemen ibili zen Baztango dantzak hedatzen, Maurizio eta Felix txistulari eta atabalaria lagun zituela. Elizondoko trinketean erakusten zituzten.

Baita ere kirol ekitaldiak antolatzen aritu zen, Adibidez: Baztango Itzulia. Urte anitz eman zituen txirridulari lasterketa horren antolakuntzan Elizondon (gazte garaian Txirrindularia izan omen zen) edo Antxitonea trinketean antolatutako pilota partidekin, edota lasterketekin.

Bertze hainbat alorretan aritu zen; abesbatzan (Koralan) kantarı, haur zein helduei euskaraz erakusten (eskola nazionalean 1969-70, eta Elizondoko Gau Eskolan 1974-1977), idazkiak euskaratzen, Xorroxin Irratiko Elizondoko berriemailea izan zen eta Irulegi Irratian ere solasten zen.

Urte parez Elizondoko alkatea (1957-58) izan zen frankismo aroan eta 1980-1984 biztartean Baztango Udaleko zinegotzia (EAJtik), Kultur saileko arduraduna, demokrazia aroko lehen legegintzan.

Marianoren lan guztia eskertzeko edo ordaintzeko asmotan omenaldi aunitz jaso zituen bizitzan zehar. 1972an Club Deportivo Baztan kirol taldeak egin zion omenaldia. Talde horretako diru kontuak eraman zituen hainbertze urtez, eta elkarte horrek antolatutako ekitaldi anitzetako bultzatzaile izan zen. 1983an etorriko zen Baztandarren Biltzarra Elkarteak egindakoa, Elkartea harreman estua izan zuen Marianorekin.

Hala ere omenaldirik kuttunenak, 1990eko apirilaren 22an Xorroxin Irratiak egindakoa eta 1991n Baztango Balleko Etxeak eta Nafarroako Bertsolarien Lagunak Elkarteak elkarrekin egin zizkiotenak izan ziren. 1992an Bertso Egunean Bertsozale Elkartearen omenaldia jaso zuen.

Lan guzti hoietatik eta Baztani erakutsitako maitasunagatik 1997ko maiatzean Batzar Nagusiak, aho batez, Baztango Seme Kutun izendatu zuen. Urte bereko uztailaren 25ean Mariano Izeta Erreboteko plaza inauguratu zen Elizondon. 2001ean Baztandarren Biltzarrak bere lana gogora ekarri zuen, lehenbiziko aldia baitzen Baztandarren Biltzarrak Marianoren presentziarik ez zuela

Baztan ikastolako urteko bazkarian

2001eko urtarrilaren 8an bere etxean zendu zen, 85 urte zituela. Alkate soinua joz sartu zen elizan, hilkutxak gainean Baztango ikurrina zuela.

Hileta elizkizunetara jendea aunitz urbildu zen, herritar aunitz gain euskal kulturako ordezkari franko ere.

1963tik Gabriela Goñi Olaetxea lekaroztarrarekin ezkondua zegoen eta bi alaba izan zituzten.

P.D. Post hau 2008ko Azaroaren 28an, Mariano Izeta III. sariketaren finala Elizondon jokatu zela medio egin zen. Edizio hortan Jon Elizetxe gartzaindarra nagusitu zen. Bertsolari gazte baztandarrari Mariano Izetaren alabak txapeldunaren txapela ezarri zion.

Post hau iteko erabili den materiala:

BDB Bertsolaritzaren datu-basea. Mariano Izeta.

Mariano Izeta (1915-2001). Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Kultura Saila. 2002. Jon Abril.

Iceta Elizalde, Mariano. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Mariano Izeta wikia.Wikipedia

IX. Mariano Izeta Bertso Sariketa abenduaren 27an Iruritan. erran.eus.

Read Full Post »