Comodoro Rivadavia Chubut probintziako hiririk jendetsuena da eta Argentinako Escalante departamenduko burua. Patagoniaren ekialdeko erdialdean dago, biztanleria 325.667koa da eta Argentinako Patagoniako hiririk garrantzitsuenetako bat da.
1901eko otsailaren 23an fundatu zuten eta 1907tik aurrera egin zuen, ur bila zebiltzan zulaketek petrolioa aurkitu zutenean. Urte batzuk geroago, 20ko hamarkadan (1923), Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea sortu zen.

Euskal etxeak edo eusko etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, bertzeak bertze.
Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago, gehienak Argentinan daude (62 etxe) eta Comodoroko Euskal Etxea Patagoniako zaharrena da eta datorren urtean 100 urte beteko ditu, bere mendeurrena izango da!
Euskal Etxeko lehen urteetan, bilerak hiriaren erdigunean dauden Vasconia eta Vascongada Hoteletan egin ziren. Eraikin propioa izateko proiektua 80ko hamarkadan zehaztu zen.
Gaur egun, elkarteak 200 kide ditu eta baita ere eraikin propio. Euskal Etxea, gutxi gorabehera 600 m2 ditu eraikita, eta bertan, Konfiteri bat, Pilotaleku bat (Trinketea), Aldagelak, Liburutegia, Gazteentzako Aretoa eta Quincho (jaialdietarako aretoa) bat dute. Horrez gain, “Lagun artean” abesbatza eta “Haitze dantzariak” dantza taldea ere dute.
Berriki (2021ko abenduan) Patagoniako Euskal etxe honek Zuzendaritza Batzordea berritu eta partaideen izenak adierazi dituzte. Orain arteko lehendakari Hector Baztan-ek Maite Baztan-i pasatu die lekukoa eta honen lan taldean Baztan abizena duten batzuk (kuadrilla) daude;

-Lehendakaria: Maite Baztan
-Lehendakariordea: Santiago Baztan
-Idazkariordea: Norman Baztan
-Batzordekide titularrak: Ignacio Baztan, (bertze batzuekin batera)
-Batzordekide ordezkoak: Wanda Bazan
-Kontu ikuskatzaileak: Héctor Baztan, (bertze batzuekin batera).
Zuzendaritza batzordeko kiden izenetan “Baztan” abizena kopurua ikusita, Comodoreon abizen komuna dela dirudien arren, euskaldunen presentzia ez da oso handia hirian eta “Baztandarrak” familia berakoak dira (badira Santa Cruzetik etorritako bertze “Baztan” batzuk Comodoron baina ez dute zerikusirik “Euskal Etxearekin”.
Hiriaren jatorria galestar kolonoetan dago, gero hegoafrikar kolonoen etorreran (Boerren Gerraren ondorengo “Bidai-Handitik” babestu zirenak)… baina, batez ere, lehen petrolio-hobiaren agerpenarekin, 19097ko abenduaren 13an Komodoron Argentinako lehen petrolio putzua sortatu zen. Baina 50eko hamarkadan “petrolioaren booma” eman zen eta Comodoron jauzi kuantitatibo bat egin zen industrian, hiri-garapenean, eta biztanleria bikoiztu egin zen.
Hamarkada horretan (1954), “Baztandarrak” iritsi ziren Comodorora, eta horietako bat 16 urtereko Antoniok, bere lurraldekin bat egiten zuen leku edo toki baten bila zebilenak, Euskal Etxea aurkitu zuen.
Harrezkero, “Baztan” guztiek elkartearekin inplikatu ziren eta Euskal Etxeko funtzionamenduan parte hartu zuten.. 1996tik “Baztandarrak” dira euskal etxe horren zuzendaritza eta gidaritza eramaten dutenak. Adibide gise, aurreko 3 presidenteak Alejandro, Antonio eta Hector Baztan anaiak izan ziren, gaur egungo zuzendariaren (Maite Baztan) osabak.
Antonio Bartzelonan jaio bazen ere, eta Hector Arjentinan, bi anaia nagusiak eta haien gurasoak Kasedakoak dira (Nafarroa).
Kasedan eta Sanguesa inguruan “Baztan” abizena nahiko arrunta da eta aurreko mendeetako Tokio dokumentuetan (apeoa, eskariak, isunak…) Baztan batzik agertzen dira.
P.D. Baztan, Nafarroako harana eta abizena izateaz gain, ere Erdi Aroko izena da. Malerrekako (Nafarroa) dokumentazioan, adibidez, Maribaztan izen femeninoa dokumentatzen da (euskaltzaindia).
Maite Baztan buru, 2023an ospatuko duen Mendeurreneko programari so hasiko da Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea. euskalkultura.eus. 2021-12-10.
Asociación Euskal Echea S. M. Comodoro Rivadaviako webgunea.
wikipedia. Comodoro Rivadavia wikia
wikipedia. Euskal Etxeak wikia.
FOTOTEKA



Aupa, Pello! Aspaldi ikustekoa! Gogoz irakurri dut artikulua, eta esteketan sartu, hango berri jakiteko. Comodoro Rivadavia hiria, eta Patagonia, han daude! Gomendatuko nuke Google Mapsen sartzea, mapan kokatzeko. Eta Euskal Etxearen helbidea ere bilatuz, Alsina 446. Ikusteko zer nolako karrikak eta etxeak diren.
Bidenabar, bilatu ditut bertze Baztan eta “Bastán” izeneko karrika batzuk, hor munduan barna: Txilen, Mexikon… Harrigarria da noraino ailegatu den hemendik abiatutako hainbat jende
Aspaldikoa (jj oraindik segitzen dugu honekin)!!! Orain behitu dut. (euskal etxea agertzen da),bidaliu bildutako bertze Baztan eta «Bastán» izeneko karrika batzuk. Eskermile
Google maps-etik atratako euskal etxearen argazkia igo dut.