Amaiurko herriaren eta Gaztelu Elkartearen ekimenez, 2006an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea Amaiurko gazteluko inguruak arakatzen, eta handik aitzina egindako lanak arrunt aldatu dute ingurua. Juantxo Agirre Mauleonen zuzendaritzapean, Aranzadiko arkeologoek Amaiurko monolitoaren lurpea zulatzeari ekin zioten eta indusketa arkeologikoei esker, lurpean gelditu ziren oinarriak agertu zaizkigu. Lehenengo sorpresa 15 zentimetrora baino ez, harresien arrastoak zeudela izan zen. Gazteluaren eta harresien perimetroa zehaztea lortu zuten eta indusketen bidea gazteluaren azken itxura ezagutu ahal izan zen; Dorre nagusi bat zegola, XIII. mendean jada existitzen zena, bortz dorre zituen harresi batez inguratua zegola. Perimetroak eta sarrerako atalazapata (atalasea) ageri zen, baita ere urputzua (aljibea, euri-uraren biltegia) agertu zen, eta, bigarren harresi bat, bi dorre zituena.
Baita ere Nafarroa konkistatu zenean Erdi Aroko gaztelua gotorleku bihurtzeko egin ziren obra handiak antzeman dira.; Bi kubo, hiru solairuko dorreak, kanoiak jartzeko plataforma erdizirkular moduko bat…
Urtez urte, gazteluak bere sekretuak erakutsi dizkie. “Hazienda zatiak aurkitu dire (hezurrak), ze jaten zutena erraten digutenak; behia, ardia ,ahuntza… Europa osoko txanponak, ontzi zatiak, gezi puntak, lantza puntak eta zilarrez estalitako zutoihalen (portaestandarteak)puntak, artilleria piezak … eta Amaiurko ezpata ‘bezala ezagutzen dena, 1,30 metroko luzera duen ezpata, bere ezpataburuarekin. Hau guztia posible izan da 1522an, gaztelua erabat utzi aurretik, kargak lehertu zirelako eta material aunitz erori zelako, aurkitutakoa lurperatuz.

Gaztelua, 1522ko abuztuan eraistea agindu zen, nafar gotorleku eta harresiz inguratutako beste hainbeste gotorleku bezala. Simancasen datuek, horretarako, kontrolatutako zenbait leherketa egin zituztela azaltzen dute, aurretik, zimenduak suntsitzea aginduz hargin koadrilen laguntzarekin eta naturalekiko mesfidantza handiarekin.
Aranzadik indusketa lanak hastearekin batera, Iñaki Sagredok (1997tik Nafarroako erresumako gazteluak ikertzen ari den ikertzaile eta idazle Irundarra) ikerketuz eta dokumentuak bilaztu ondoren (Simankaseko artxiboa… ) 2009an Pamielaren eskutik El castillo de Amauir a traves de la historia de Navarra liburua argitaratu zuen.
Liburuak Nafarroaren konkistaren bertze ikuspegi bat eskaintzen du, Amaiurko gazteluaren historia Nafarroako historiarekin batera askoz gehiago ezagutzea lortuz.

Erromatar garaitik hasita (pentsakoa da ezazu bidea begiraleentzako dorre bat egotea), Erdi Aroan,XVI. mendean, XVIII. mendean eta XX. mendean izandako aldaketak ageri dira liburuan, baita XX. mendean egindako oroiagarriaren (monolitoa) historia ere, eta doike! XX. eta XXI. mendeko indusketenak.
Amaiur eta bere gazteluaren inguruko lehen erreferentziak Behe Erdi Arokoak dira, XII. mende ingurukoak, 1192an Gazteluko tenente gise Orizko Gartzia agertzen da. Gazteluaren ardura zen Baiona-Iruñea bideko saria biltzea zen. Zaintzako postua zen, inguruko segurtasuna bermatzeko. Mayer edo Maya herrian (dokumentu zaharretan halaxe agertzen da) peajea ordaindu behar zen, merkantzien krontrol egiten zen, erresuman zer sartzen zen eta zer ateratzen zen kontua eramaten zen (tabla).
Liburuan baita ere gazteluko alkaide edo tenenten zerrenda guzia aurkitzen da, gotorlekuaren momenturik ezagunena, Amaiurko bataila! eta bertze garai batzuk ere; 1637an erreforma batzuk egin ziren,1522ko eraispenaren ondoren geratu zenarekin oinarriz hartuta; 1641ean, Espainiarrek hondarrak eraitsi zituzten; 1794an Franzestean (Konbentzio Gerran), Frantsak dinamitarekin hegan egin zuten eta, 1813an Napoleonen Gerrak barne dirudi abandonatua izan zela. Geroago XX mendean monolitoa eraikiko da eta baita ere ermita bat izanen da.
Liburu honek dibulgazio historikoaren ezaugarriak eta edozein irakurlerentzat erakargarriak diren materialak; irudiak, mapak, diseinua- konbinatzen ditu, baita jatorrizko dokumentazio ugaria aurkezten duten atalak ere, horietako aunitz ikerketa honetan zehar aurkitutakoak. Sagredok bilaketa zehatza egin du Simancaseko (Segovia) eta Zerbitzu Historiko Militarreko eta Kartografia Historikoko (Madril) artxiboetan, baita Nafarroako Artxibo Nagusian ere
Ibilbide historikoaz eta dokumentu eta indusketa arkeologikoetatik abiatuta gotorlekua berreraikitzeko ahaleginaz gain, liburuak Pedro Esarte elizondarraren hitzaurre bat du, eta, amaieran, 22 eranskin, kronologia bat eta terminoen hiztegi bat daude, bertzeak bertze.
Bortzehun urte beranduago, honelako lanei esker (arkeologikoak eta ikerketakoak) gaztelu zahar haren historiaz gehiago dakigu, non nafar fededunek euren independentzia berreskuratu nahi izan zuten.
P.D. 2020ko abuztuan, azken 15 urteotan Aranzadi Zientzia Elkartekoak gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratu eta eta bertan topatutako aztarna arkeologikoak biltzen dituen Amaiur arkeologia-zentroa inauguratu zen.
Arkeologia-zentroa Amaiurko kale nagusian dago. (museoa)
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
www.aranzadi.eus. Aranzadi Zientzia Elkarteko webgunea. Arkeologia atala.
EL castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra. Iñaki Sagrado. Pamiela. 2009
2009-«El castillo de Amaiur»: Presentado en Iruña el nuevo libro de Iñaki Sagredo. Pamiela.com
El castillo del yacimiento de Amaiur descubre sus secretos a los visitantes. Alicia del Castillo. Diario Vasco. 2015
Harresiak lurpetik atera eta hizketan hasi dira. Itsaso Zubiria Etxeberria. Argia. 2013