Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘indianoak’

1890eko urriaren 30ean, Elizondoko zenbait herritarrek instantzia bat (erregu eskaera) zuzendu zioten Espainako Isabel II. erregiñari, Elizondoko seme Jaime Urrutia Irisarrirentzako titulu edo kondekorazio bat eskatuz, herriko ongile publikoa izateagatik.


Erregu egiteko egiaztatzen dituzte merezimendu publikoak; Iturri-Ederra iturburutik urak ekartzeko proiekturako 10.000 pezetako ekarpena (1887), espaloiak eraikitzea, zuhaiztia duen pasealekua, bi ikuztegi (bata publikoa eta bestea zarretxearendako), elektrizitatea ekoizteko makineria erosteko 15.000 pezetako ekarpena, Elizondoko errotako uraren energia aprobetxatzeko, baita garraio sarea eta argiteria publikoko ekipamendurako (Elizondo izan zen argiteria publikodun lehen herri nafarra) eta parrokiako organoa erosteko bertze ekarpen bat izan ziren.

Eskaerarekin batera, herriko kale nagusiari izena emanen diote, eta guztien ongizateagatik erakutsitako eskuzabaltasuna eskertzeko, Elizondoko bizilagunek monumentu bat eskaini zioten. 1891an datatutako, harrizko eta marmolezko iturri itxurakoa, erdi-puntuko arkuduna, ongile ospetsuaren brontzezko bustoa gordetzen duena eta eta gaur egun hainbat kokalekutik ibili ondoren elizaren lorategian aurkitzen duguna.

Jaime Urrutia Irisarri Elizondoko Zatonea etxean jaio zen eta gazte zelarik Argentinara emigratu zuen, han dirutza eta sosa handia lortu zuen. Baztanera itzulita, Sunbillako Manuela Magirena gaztearekin ezkondu zen, eta, 1904an, haren omenez altxatu zuen “amerikano-indiano” estiloko Manuelenea izeneko etxea (Santiago kalea). Bertan, Jaime Urrutiak ez zuen aunitz gozatuko, 1906an hil baitzen.

 

Jaime Urrutiaren iturria-monumentua. Argazkia, Aproximación a la arquitectura de los americanos en Navarra. José Javier Azanza López

Jaime Urrutia hil ondoren, haren alarguna (dezente gazteagoa) 1906an ezkondu zen Irunen (Gipuzkoa) Santiago Urrutiarekin, aurrekoaren ilobarekin. Santiago Urrutiak Haraneko fiskal kargua bete zuen eta 1932an hil zen Elizondoko bere etxean, 67 urte zituela.

P.D. Bitxia da Elizondoko benetako ongile nagusietako bat izanik, Braulio Iriarterekin batera, bertze “amerikano” batzuen bezalako biografia bat eskuragarri ez egotea, hala nola Braulio Iriarte bera, Erratzuko Irigoyen anaiak edo Martin Urrutia Oronoztarrarena.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Aproximación a la arquitectura de los americanos en Navarra. José Javier Azanza López. RPV.

Iturri-Ederra fomento de Elizondo. 111 años de administración vecinal. Pedro Mari Esarte Muniain. Pamplona, Salesianos, 1998.

Mansiones para la burguesía urbana de los siglos XIX y XX. José Javier Azanza López

FOTOTEKA

Jaime Urrutia eta Manuela Magiarena 1900.
Egilea ezezaguna. Memorias de Baztan, recuerdos en blanco y negro liburutik hartua.
Manuelenea. 1904an ereikia. Egilea José Javier Azanza López. Mansiones para la burguesía urbana de los siglos XIX y XX idazlanatik hartua.

Read Full Post »

Ia ia, mende bat inguru, baztandar gazte haunitz Ameriketara artzai modura joan izana dira, gutti gora behera XIX.mende bukaeratik XX.neko 70-80. hamarkadak artio. Lehenengo euskal artzaiak, Hego Ameriketatik joan ziren Ipar Amerikako mendebaldeko lautadetara “urraren sukarrako” garaian eta urre gutti aurkitu zutenik artzai moduan hasi ziren gehienak. XX. mendean, kanpoko inmigrazioa kontrolatu nahi, herri ez anglosajona ziren migrazioa murriztu zuten eta urte haietan 1911-1925 aldera euskaldun gutti joan ziren. Bigarren gerrate mundiala ondoren, gauzak aldatzen dira eta gizonez falta zeudenez berriro euskaldunak tropelka etorri edo deituko zuten. gauzak horrela joanen dira 1980 aldera zeren ekollojisten indarrez eta ardien 0000964.jpgprezioz behitxieraz (ta horrekin soldata), artaldeak murriztuko dira eta garai haietan erraten da bakarrik 113 euskal artzai egon zirela. (argazkia Reno Universutateko euskal ikaskuntza zentroarena da eta 1960an atratakoa Boisen, argazkia www.euskomedia webgunetik artuta dago.)

Azken hoietako bat, nire osaba bat izan zen, Antonio Urulategi Etxabe, Elbeteko zapatilleria itxi ondoren, gaztia ta lanik gabe, amerikako abentura probatu zun. Zortzi urte egon ondoren, Baztanera bueltatu zun. Han ibilitako historioak kontatzen zigun eta historio hoien artean, Baskerfieldeko Amestoy ostatua ainitzetan agertzen zen.

Euskaldunak, (gehienbat, bizkaitarrak ta  Pirineoko bi aldetako naparrak) artzai bezala joaten ziren, urte batzuk egin ondoren Arizona, Nevada ta Kaliforniako larretan, batzuk bueltatzen ziren eta bertze batzuk han gelditu ziren.  Han gelditutakoak, artzai moduan egon ondoren gehienak lanez edo ogibidez aldatzen zuten, esnetegietan, rantxoko kapatazak, lorezain moduan,… ta batzuk, diru pixkat eginda bere negozio propioak sortu zituzten, Amestoy-etarrak bezalaxe.

Astion aipatu den bezala, nire osaba “amerikanoa”ren ahostik entzun nun lehen aldiz “Amestoy bar” hitza. Erraten zuenez, Baskerfield-eko ostatu tipikoa zen, nahiz eta jatorrizko euskal kutsua mantentzen zuen. Amestoy bar, Frank Amestoy III.nak kudeatzen zun. Garai haietan ez ziren euskaldun haunitz gelditzen eta ostatuko giroa inglesa izan arren, oraindik euskaltasuna nabarmentzen zen. Euskaltasun hori ez zen soilik nabaria ostatuko menuako “basque soup-ekin” (porrusalda ta patatasalda antzekoak) edo bustiekin. Baizik Frank III.naren semeekin, zeren hauen ahotik euskarazko hitz bakarra entzuten zen eta hitz hori “aitatxi” zen, hala deitzen bai zioten Frank Amestoy III.naren aitari, Frank Amestoy II.ri (ez zioten deitzen, grandfathern eta ezta ere, aitona edo aiteite, baizik “aitatxi“)

amestoyvert1.jpgFrank Amestoy II.nak Baztanen iñoiz ez egon arren, normala zen, ostatuko bezeroei Baztango larrei berdez eta aranako ardiei buruz solas itea eta nola ez, euskal arzaien historiak baita ere kontatzen zun.Frank II. 1915an jaio zen, eta bere haurzaroa Hotel Noriegan pastu zun (bere gurasoal han lana iten bai zuten) tan entzun eta ikasi zun kontatzen zituen historioak. Bigarren gerrate mundialam egon ondoren, berak izan zen Bakersfield-en Amestoy On The HillAmestoy bar) sortu zuna. Frank II.nak 2006an zendu zen eta bi seme-alaba utzi zitun Frank Amestoy III.na ta Louise Maitia. (

Hostalarizako negozioa ez zen berria berarentzan, zeren arestian erran dugun bezala hoteletan sortu eta  hazi egin bai zen. Hasieran Hotel Noriegan eta geroxago bere gurasoak Francisco Amestoi Perotxena ta Anselma Aspurz Ballaz, sortutako Hotel Amestoy-an. Francisco Amestoi 1883ko Abuztuaren hamairuan jaio zen Iruritan. Gaztia zenik eta hemen bizitzea gogoorra zela, bertze haunitz bezala, emigratu zun…baño ez Ameriketara baizik noriega_hotel.jpgFilipinetara eta han, azukre kañak mozten egonen da. Badirudi han bizitakoa onik egin ez zula ta berriro Iruritara bueltatuko da. Azukre kañak moztea gogorra izanen zen baño gosea gehiago zeren denboraldi bat aranan eman ondoren Ipar Ameriketara joanen da artzai bezala. Urte batzuk arzai moduan egin ondoren Hotel Noriegan sartuko da lanera eta han bere emazte naparra zautuko du, kamarera lanetan ibiltzen bai zen. Diru pixket ahurreztuz bere hotel propio izanen dute, Amestoy Hotela eta hemendik atrako da belaunaldiz belaunaldiz euskal artzaiak ta Baskerfiedarrak famatua edo behipin ezaguna izan den Amestoy Bar izeneko ostatua.

Gaur egun bertze Frank Amestoy bat dago ostauaren jabetzan, Frank IV.na eta naiz eta ia euskaldun artazairik ja egon, oraindik euskaltasun zerbait sumatzen da, zeren horrtaz, Frank IV.na bere aitatxiri “aitetxi” deitzen zion eta ez grandfhatern!!! 

Read Full Post »

Txokoto, Elizondoko auzo bat da, edo hobe errana, Elizondonko zati bat da, ibaiaren bertze bazterra da. XX.mende hasieran Elizondoko hirigunea, bi kale ziren, ibaiaren bi ertzak hain zuzen. Ezkerra, kale Nagusia zen eta 1890tik Jaime Urrutia izenarekin ezagutuko da. Bertzea, eskuin ertzekoa, etxe solteek osatzen zutena eta bertzearekin alderatuta, kale eguzkitsu zenez Eguzki kalea bezala ezagutzen zen. Kale hau Txokoto zena eta dena zeharkatzen du eta 1921ko urriaren 18an, Kale Nagusia bezala, honi ere bertze herritar ongileren (benefaktorea) izenarekin izendatua izango da, kasu hontan Braulio Iriarte karrikan.

Braulio Iriarte.


Braulio Iriarte Goienetxe, 1860an jaio zen, Elizondoko Txokotoko Martindenea etxean. Braulio gazteak garaiko baztandar haunitz bezala, 17 urtekin eta inolako ikasketarik, ofiziorik eta sosik gabe, Me­xi­kora emigratuko du. Han, iritsi bezain pronto, Santa Catalina okindegiko langile gise hasi zen. Etxez etxez ogia saltzen hasi zen eta, mende laurden geroago, XX. mendean sartuta, okin sektoreko enpresari haundi batean bihurtuko da, 80 okindegiren jabe zen!. Okindegiko diru-irabatziekin La Blanca izeneko bere lehenego errota martxan jarriko du eta iringintza industrian sartuko da. Denborarekin, Fermin Etxandi eta Juan Oteiza nafarrekin batera Euskaro errota (1906) martxan jarrizuen eta Agustin Jauregi (Elizondo, 1890) eta Jose Larregi (Elbete, 1899) ilobekin, Beti-Ona errota. 1913an Levadura Comprimida Leviatán, S.A. elkartea sortu zuen. Ogiarekin zerikusia zuen hirugarren negozio hau, Mexikon ogiarendako legamia egiten zuen lehen enpresa izan zen (ordura arte ogia egiteko legamia ez baitzen herrialde osoan egiten eta Iraultza biztartean, Estatu Batuetatik ekarri behar omen zuten).

Legamiari esker nahikoa sosa irabazi zuen eta kapital hori bilduta, 1922ko martxoaren 8an Cervecería Modelo enpresa sortu zuen Iriartek. Modelo garagardo-lantegiat sortu aitzinetik, garagardotegi ttiki aunitz zeuden Mexikon, batez ere iparraldean. Herri eta eskualdeko merkatuak hornitzeko aski ziren lantegi hauek, baina Modelok herrialde osorako produkzioa egin nahi zuen. Elkartea osatzeko Braulio Iriar­tek Mexikon zeuden bertze negozio-gizon haundien laguntza bilatu zuen, batez ere kantabriarrak eta asturiarrak. Bera izan zen administrazio kontseiluko presidentea, enpresa sortu eta bere heriotzara arte (1932 ekainak 25) eta berak, kapitalaren zati handi bat jarriz gain, fabrika eraikitzeko Tacuban lurrak erosi zituen (1920).

1925eko urriaren 25eko goizean, orduko Mexikoko presidenteak, Plutarco Elías Callejos-ekin formalki inauguratu zuten Cervecería Modelo lantegia eta garai hartako garagardo-lantegi handienaren produkzioa hasiko zen: Bertzeak bertze “KORONA” ( pilsener mota) eta “MODELO” (beltza) ekoiztuko dute.

Modelo garagardo-lantegia. Argazkia Monchi Time webgunea.

Braulio Iriartek Angela Moreno Herrera mexikarrarekin ezkondu zen eta 1932ko ekainaren 25an 72 urte zituela Mexiko Hirian hil zen. Bizitza gehiena Mexikon egin zuen arren ez zen iñoiz ahaztu Elizondo eta Baztanez. Bere enpresak baztandarrez beteta egoteaz gain (bai administrazio konseiluetan, bai langile gisa) Elizondoko ongilea izan zen. Bertze baztadar dirudun batzuek bezala diru mordoxka bidali zun zaharretxea aurrera seguitzeko, baita ere Elizondoko pilotalekuaren eraikuntza osorik ordaindu zuen 1921ean, eta 120.000 pezeta (kostu osoaren %13,2) eman zituen 1916-1921 biztartean eraiki zen Elizondoko eliza berriarentzat (elizako bigarren dorrea egin zen).

Pilotalekua, Braulio Iriarte frontoia da, laxoa edo frontoi luzearen ondoan eta gaur egun grafitiz margotuta dagoena (1) frontaiaren albo batean harrizko txafla batean irakurtzen ahal da: 1921an ereikia, Braulio Iriarte Goienetxe jaunari esker, Francisco Goienetxe alkatea izanez. 1921ko urriaren 18an Braulio Iriarte pilotalekua inaguratu zen. Elizondon besta egun garrantzisua izan omen zen. Garaiko kronika dio meza ondoren, Martindene etxeko pareta batian, Braulio Iriarte kalea patzen zuen txafla erakutsi zela, eta karrika izendatu bezain pronto, fronton berrian lehenego partidua jokatu zen. Palazko partido bat izan zen eta Donostiko Real Soziedadeko Eguia eta Larrañaga, Iruñeko Denak-Bat elkarteko Irurita eta Mariano Iribarren elizondarraren aurka aritu zuten, naparrak izan ziren garaile.

Bitxikeri bezala aipatu, Braulio Iriarte Goienetxe akaso ez zela iñoiz exititu, edo behinpin, izen horrekin ez zela haurrik sortu. Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario Historico Biografico del valle de Baztan” liburuan agertzen den bezala, 1850 eta 1870 urteen arteko Elizondoko elizako bataio erregistrotan ez da ageri, Braulio Iriate Goienetxe izeneko bataiatutako haurrik, baño bai 1860ko Martxoaren 20an sortutakoa Tomas Pedro Iriarte Goienetxe izeneko bat, (5. liburua-272 V horrialdean) eta gurasoak Elizondoko Juan Pedro Iriarte Etxeberria eta Arizkungo Maria Catalina Goienetxe Landa ziren.

Brauliok Pedro Tomas Iriarte izanen zen? Txikitatik Braulio deituko zioten? denborarekin izena aldatuko zuen? auskalo!! baina…benetan arraroa izanen zen “Tomas Pedro Iriarte! kalea ezta?

P.D. (1) Blogeko sarrera hau, 2010ko irailan idatzi zen, ordine Braulio Iriarte frontoian berriki (santioetan) grafiti ederrak margotu ziren. 2017an frontoia estali zen eta paretak txuriz margotuak izan ziren.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

 75 Años Sin Don Braulio. Alberto Alday. Vascosmexico.com. 2007.

Coronita euskalduna. Nagore Irazutabarrena. Argia.com. 2008.

Read Full Post »