Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Amerikako konkistak’ Category

Peruko Kuzko hiriko bandera zazpi koloretako zazpi banda horizontalez osatuta dago, ortzadarraren antzeakoa. Ofizialki 1978an onartu zen, baina 2021ean, LGBT kolektiboaren banderatik bereizteko, aldatu egin zen, Kuzkoko armarria erdialdean sartuz.

1986an erabaki zuten Kuzkoko armarri ofiziala Etxenikeko plaka edo Etxenikeko eguzkia (Sol de Etxenike) izatea. Sol de Etxenike urrezko pieza prehispaniko bati egiten dio erreferentzia. 13,5 cm-ko diametroko urregintzako lan bat da, eta % 90 urrezkoa, % 5 zilarrezkoa eta % 5 kobrezkoa da.

Kuzko hirieran bandera, Sol de Etxenike irudiarekin. Irudia Wikipedia

Uste da disko hori Kuszkoko Marcavalleren kultura preinkakoaren bularralde bati dagokiola, etagobernari inkek bakarrik eramango luketen apaingarri bat izango litzatekeela ere. Ainquek 500 A.C inguruan egin zuen plaka, bertze batzuek 3.000 urteko antzinatasuna kalkulatu dute eta, beraz, objektu garaikidea izango litzateke Paracas eta Chavíny kulturentzat.

Urrezko objektua Kuzkoko pertsonaia batek oparitu zion Jose Rufino Etxenike Peruko presidenteari 1853an Kuzkoko hiria bisitatu ondoren eta hortik aintzin pieza zahar hori “Sol de Etxenike” bezala ezaguko da. Pieza (eta bertze opari batzuk) Txileko Santiagora bidaliak izan ziren eta… sute batean galdu zirela erran zen. Hala ere, diskoa bildumagile alemaniarrar baten eskuetan agertu zen eta 1912an bertze bildumagile bati saldu zion. Hark New Yorkeko Indiar Amerikarraren Museoari oparitu zion. Han egongo zen 2021arte, Peruko Independentziaren Bigarren Mendeurrenarena zela ta, “Etxenikeren eguzkia” Perura itzuli eta Kuzko hiriaren armarri ofizial bihurtu zen.

José Rufino Pompeyo Echenique Benavente, 1808ko azaroaren 16a Punon (Peru) sortutako militar eta politikaria zen, eta 1851-1855 urteen artean Peruko Errepublikako presidente izan zena.

José Rufino Echenique 1855ean.
Limako Liburutegi Militarra

Oso gazterik armada independentistan sartu zen (1821); ondoren, Boliviaren (1828) eta Kolonbia Handiaren (1829) aurkako kanpainetan parte hartu zuen. 1830 eta 1840ko hamarkadetako gerra zibil eta iraultzetan parte hartu zuen. Manuel Ignacio de Vivancoren (1843-44) Direktorioko kolaboratzailea izan zen, gero Ramon Castillaren (1845-51) lehen gobernuari zerbitzatu zion, eta honek bere ondorengo gisa babestu zuen.

1851ko hauteskundeetan presidente aukeratua izan zen, bere gobernua joera kontserbadorekoa izan zen, liberalen oposizio gogorra jasoz. 1854 kontsolidazioa izeneko korrupzio eskandalu larria atra zen, haren gertuko pertsona talde bati mesede egiteko diru-kopuruak puztu zirela susmatu baitzen. Eskandalu hau Castilla buru zuen 1854ko iraultza liberalaren arrazoietako bat izan zen, gerra zibil odoltsu bat ekarri zuena. 4.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta herrialdeari kalte ekonomiko handiak eragin zizkion. Iraultzaren behin betiko garaipena Lima kanpoaldean burutu zen, La Palmako guduan, non Etxenikeren tropak menderatuak izan ziren (1855eko urtarrilaren 5ean), honen ondoren boterea utzi eta erbestera abiatu zelarik. Urte batzuen buruan itzuli zen, politikan jarraitu zuen eta 1887an Liman zendu zen.

Bere aita José Manuel Etxenike y Vásquez izan zen, Valparaisokoa (Txile). Honen aita eta aldi berean Jose Rufinoren aitatxia Miguel Etxenike Ibarrola izan zen. Miguel 1760an jaio zen Erratzun!

Sarrera hau egiteko erabili den materuiala

Wikipedia.org. José Rufino Echenique

Wikipedia.org. Sol de Echenique.

Wikipedia.org. Bandera del Cuzco

José Rufino Echenique Biografias y Vidas.com

FOTOTEKA

Etxenikeren eguzkia, Sol de Echenique pieza. Argazkia Wikipedia.

Read Full Post »

Txileko egungo Colchagua probintziako indiarren kondaira zahar bat kontatzen zuen, Tagua Taguako aintziran bi isatseko izaki urtar eta buruhaundi bat zegoena, eta koraza moduko ezkatak zituena, gizonak eta abereak eramaten zituena. Inguruko nekazariak ehizatzeko antolatzen ziren, baina ezin izan zuten inoiz harrapatu, eta Tagua Taguako piztia bezala ezagutzen zuten.

Kondaira bera bertze batekin nahasten, non piztiaren ordez Deabrua bera da aintziraren azpian bizi dena, beno…kondairak dio, Deabrua aintzira lehortuaren azpian bizi dela! Urteak baitira Tagua Tagua aintzira desagertu izan zela. Erten denez, Tagua Taguako aintzira Deabruak lehortu zuen, eta lan hori egiteko, deabrua mendi bat erditik puskatu zuela, urak itsasorantz joan zitezen.

Tagua Tagua, San Fernando eta Peumo artean, Luis Risopatronen 1910eko mapa batean.ARGAZKIA Wikipedia

Hala bada, kondairako Deabruak izena omen zun, zeren aintzira leherrarazi zuena, Francisco Javier Errázuriz Sotomayor izan baitzen. Errazuriztarraren aintzirako inguruko nekazal lurrak aunitzetan urpean gelditzen zirenez, aintziraren zati bat lehortzea erabaki zuen. Hortarako hustubide partzialeko proiektu bat sortu zuen (hustubide naturalik ez zuen). Lanak 1833an hasi ziren eta hainbat urte iraun zuten, Gutxi gorabehera lau kilometroko tunel bat ireki zuten baina urak bat-batean gora eginez gero, urak indarrez sartuko ziren hustubidea eraikitzen ari ziren tunelean, eta horrek, ur-goraldiari eutsi ezinik, ura bota eta aintzira lehortzen casi zen. Aintzira 1941ean lehortu zen erabat.Aintzira erabat hustu zen

Francisco Javier Errázuriz Sotomayor, Tagua Taguako etxaldearen jabe zen, eta Txileko familia boteretsuenetako bateko kidea, Errazuriz familiakoa!

Txilera iritsi eta familia sortzen duen lehen Errazuri Francisco Javier de Errázuriz y Larraín aranaztarra da. Aitaren aldetik, aitetxia Pedro de Errázuriz Etxenike du 1660ko azaroaren 7an Arizkungo Pertalats auzoko Errazuriz etxean jaioa, eta amatxi Magdalena, Bergarako Etxekoa.

Errazuriztarrek hainbat etxalde zituzten, baina garai hartan aberatsena eta preziatuena Tagua-Taguako etxaldea zen, aintzira lehortzearekin batera 10.000 “cuadra” lur aberats baino gehiago borobiltzen zituena.

Errazuri familiak, lurralde hauek lortu zituen, Santiago Errázuriz Madariaga (Aranazko Francisko Javier de Errázuriz Larraín-en semea) Juana de Dios de Elzo y Uretakin ezkondu zenean. Juana de Dios de Elzok, Juan Prospero de Elzo eta Aranibar alaba zen. Honek Tagua Taguako Jauna izateaz gain militar espainiarra zen, eta esklabo beltzak zituen azkenetariko bat, erten da hil arte zigortzen zituena eta bere ankerkeriaren ospea Europaraino iristsi zena. Antza denez, 1784. urtearen hasieran Prosperoren Elzoren lurretan, ia piztia kalte handia egiten zion aintziran agertzen zen animalia orori, eta gau batean suzko armak zituzten 100 gizonek bizirik harrapatzea lortu zutela diote eta hain izaki bitxia harrapatu zutenez erregeordearen aurrera eraman zuten. Erregeordetzaren hiriburuan erabaki zen piztia Espainiara bidaltzea, hin zuzen Kadizera (XVIII. mendeko Kadiza, Ameriketatik zetozen aberastasunak, gauz arraroak eta baita ere eta amarru izugarriak iristen ziren portua zen.

“Harpia Kaditzen! izeneko grabatua. Frantziako Liburutegi Nazionalean aurkitzen da

Frantziako Liburutegi Nazionalean, akuafortean egindako grabatu oso interesgarri bat dago, Kadizetik Taguako munstroa erregeari eta errege familiari bidaltzeko une zehatza irudikatzen duena. 1784ko urte berean argitaratu zuten Esnauts eta Rapillyk Parisen. Paisaia, zertxobait menditsua eta haize-errota duena, ez dator bat Cadizeko hiriarekin. Izaki hibrido eta fantastikoaren irudia Harpia bat da (hegoamerikako mitologian ezta kriptologian ez dago halakorik.

Piztia harrapatu ondoren, aipatzen da Juan bere etxaldetik desagertu zela hilabete luzez (Izakia harrapatu zenetik eta Espainiara eramandako denbora horretan iraun zuen), aditzera emanez Juan de Elzo Aranibar krudel eta ankerrak Ilargi beteko gauetan Tagua Taguako piztian bihurtzen zela.

Izan ere, dena engainu handi bat bertzerik ez zen izan, taberna, kafe eta areto sozialetako solasaldiak elikatu eta bizitu zituena.

Aintzirako harpia gezurra izanik, egia zen, inguruan hazienda desagertu egiten zela. Aintziratik gertu dagoen San Vicente de Tagua Tagua hervían (Francisco Javier Errázurizek sortutako hernia) aintziran “chivinak” bereizgarriak zirela gogoratzen dute: sustrai eta alga sare trinko eta sendo batez osatutako uhartetxo flotagarriak, hain erresistenteak, non abelburu baten pisua ere jasan zezaketen. Txibin batzuen tamaina handiak engainaturik, hazienda haiengana igotzen zen bazkatzera, eta laster konturatzen zen uhartetxoa korronteak eraman zuela, ihes egin ezinik. Horrela sortuz abereak zeramatzan pizti baten kondaira bertakoen artean.

Humbolten mastodontea, orain Tagua Taguako San Bizente hirian dagoena, aintziraren lurretan aurkitu zuten 1967an. ARGAZKIA Wikipedia

A

Aintzira lehortu bezaian pronto, aintziraren ertzetik hurbil, bospasei metroko sakoneran, mastodontezko bi eskeleto aurkitu zituzten (pakidermo primitibo iraungia), 1967an paleoindiar ehiztarien kanpamendu iragankorra (duela 11.000 urtekoa), haien tresnak eta desagertutako faunaren hondarrak; desagertutako zaldi amerikarra, oreina eta bertze fauna txikia…Laurogeita hamarreko hamarkadan, bertze indusketa estratigrafiko batzuk egin ziren Tagua Tagua, eta hamabi mastodonteren aztarnak zituzten bi leku identifikatu ziren, eta hacen ondean jaurtigai-punten eta arrantza-tresnak, Cuchipuy herrian ere, Tagua Tagua aintzira izan zenarenhertzean 1978tik aurrera Txileko Unibertsitateko ikertzaile talde batek induskatutako hilerri indigena bat aurkitu zen.

Hori dela eta, gune hau Txileko aztarnategi arkeologiko garrantzisua bihurtu da eta baita ere erakargarritasun turistiko handiko gunea da.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

La arpía que llegó a Cádiz. diariodecadiz.es. Juan Torrejón Chaves. 2017

El monstruo de la laguna Tagua Tagua. patrimoniotaguatagua.com.

La conquista. municipalidad san vicente.cl.

Laguna de Tagua Tagua. wikipedia.com

Errazuriz. genealog.cl

Read Full Post »

Villeta, Paraguai ibaiaren ertzean dagoen Paraguaiko udalerri bat da. Asuncionetik 33 kilometrora dagoen hiri industriala eta portu-hiria da. Gaur egun 42.000 biztanle inguru ditu eta 2014 urtean 300 urte bete zituen sortu zenetik.

Nahiz eta gaur egun Villeta (villa txikia) izenarekin ezagutzen den, sortu zenan “San Felipe de Borbón en el Valle de Baztán” izena jarri zioten.

Hiria 1714ko martxoaren 5ean San Felipe de Borbón en el Valle de Baztán bezala sortu zen. Izenaren lehenengo zatia Felipe V.a espainiar subiranoaren omenez jarrita zegoen (Borboien dinastiako lehen errege hispaniarra zen) eta bigarrena “en el valle de Baztan” hiriaren sortzailearen familiaren jatorria aipatzen zuen.

Hiriaren 300 urteurrena ospatzeko eraikitako monumentua. Erdian Baztango armarria eta “Baztan” izena idatzita ikusten ahal da.
Argazkia bienvenidoaparaguay.com

Hiriko sortzailea garai hartako Paraguaiko Probintziako gobernadore zen Juan Gregorio Bazán de Pedrazak izan zen. Juan Gregoriok 1665ean Tucumáneko (Arjentina) Todos los Santos hirian jaio zen. 1713-1717 biztarte (hil zen arte) Paraguaiko gobernadore eta kapitain nagusia izan zen.

Real Academia de Historia webguneko biografían dioen bezala, konkistatzaileen semea zen eta familia bere aitatxirekin XVI.mendearen bukaeran Gaztelako Talabera de la Reina-tik etorria zen. Bazan leinuko (linaje) adar hau Talaberan, bederen XV. mendetik errotua zegoen eta Bazan izeneko guztiak bezala, armarria gise zuri beltzeko xakea zeukaten eta harro kontatzen dute bere abizenaren jatorria;

Diotenez, Bazanen leinua, 1135ean Gartzia Ramirez erregeak sortutako Nafarroako Erresumako “ricohombres” hamabietako bat zen. Bazandarrak Nafarroa, Aragoi eta Gaztelako errege etxeetatik datoz, eta Baztango haraneko jaun eta jabe izan zirelako abizen hori hartu zuten. Etxeko eta Baztango haraneko lehen andrea Maria Bazan andrea izan zen, Fortun Iñigezekin ezkondu zena.

Bai Bazan leinua eta abizena Baztan haranatik dator, hain zuzen Ontzalu Ibañez Baztangoa-tik.  XIII. mendeko Nafarroako handikia zen (Baztango jauna) eta bere leinu extxea Iruritako Jauregizarrea zen. Nafar erresumeko  errege-alfereza izan zen. Nabarreriako Gerran, Frantziako Filipe III.ak jarritako Eustache Beaumarchais gobernadorearen aurka borrokatu zen, eta Nabarreriaren suntsipena eta Sarraski handiaren bezperan ihes egin zuen nobleetako bat izan zen hura hil eta suntsitu bezperan Nabarreriatik ihes egin zuen nobleetako bat izan zen. Horregatik konfiskatu zituzten bere lurrak eta jabetzak eta Gaztelan babestu behar izan zen.

Hortik aintzin Baztan leinua Gaztelako Koroan zabalduko da eta bere oinordekoak Valduerna eskualdean errotuko dira eta “z” galduz abizena Bazan geldituko da.

Bazan hoietako bat, Gregorio izenez 1440 inguruan Talaberan ezarriko da eta hiru mende geroxago bere ondorengo bertze batek, arbasoak omenduz nahian Nafarroko haran baten izena jarriko dio berriki Paraguaien Espainiako lurraldea hedatzeko eta Chacotik iristen ziren indigenen aurrean interesak babesteko helburuarekin sortutako hiriari.

P.D. Zenbaiten ustez, hiriaren izena “San Felipe de Borbón en el Valle de Baztán en los campos del Guarnipitán” izanen zen, baina ez dago hori berresten duen dokumenturik eta garaiko aktek ez dute aipatzen “Guarnipitango eremuetan”.

Sarrera hau egiteko erebili den materiala:

Villeta (Paraguay). Wikipédia.

Bazán de Pedraza, Juan Gregorio. Real Academia de Historia.

Gonzalo Ibáñez de Baztán. Wikipédia.

Read Full Post »

Iruritako arkitektura zibilaren balioa arras nabarmena da. Aipagarriak dira Dorrea edo Jauregizarra izeneko Erdi Aroko eraikin gotikoa eta Goienetxeko Dukesa plaza inguruan biltzen diren jauregiak eta etxe blasonatuak; Gaston Iriarte jauregia, Casa-Torreko (Dorretxeko) markesaren jauretxea, Goienetxe Dukeen jauregia… Indakoetxea…

Azken hau Indakoetxea izena du eta XVIII. mendearen bukaeran Jose Manuel Goienetxek (Huiaki kondea) diruz sortetxea berritu ondoren, gaur egungo itxura hartuz gain Goienetxe Dukeen jauregia bezala ezagutuko da.

Jauregia lau solairu eta bi isurkiko teilatua dituen eraikina da eta etxaurrea luzituta dago. Etxaurreari dagokionez, hiru armarri elkartzen dira bertan. Lehena, zaharragoena Baztango xakearekin eta bertze biak modernoagoak, Goienetxe leinuaren arma-ikurrarekin. Bi armarri hauek zazpi laurdetan banatuak daude eta leinuko abizenen arma-ikurraz gain, erdien Goienetxe leinuaren arma-ikurrak dute (Baztango xakea). Bata buruko gise konde koroa du ( Jose Manuel Goienetxena) eta bertzia gotzainaren sinboloak zinzulatuak ditu ( José Sebastián Goinetxe Limako apezpikuarena).

Sortetxeko bi anai hauek ere laugarren solairuko leihoen artean dauden 1817ko arranoaren forma duten bi “victoretan” azalduta daude.

Lehenengo pisuan, balkoiaren ondoan “Plaza de la Duquesa Goyeneche” zinzelatuta daukan harrizko txafla bat du.

Indakoetxeako etxeaurria. Argazkia Alamy stock photo.

.

Goientxeko Dukesa, María Josefa de Goyeneche eta Gamio zen eta Peruko Arekipan 1839ko ekainaren 19an sortu zen. Maria Josefa, Huakiko lehen hondearen eta Limako apezpikuaten hiloba zen eta aldi berean Huakiko II. kondoren alaba zen.

Arekipako Goienetxetarrak, Peruko jauntxo aberats familia omen zen. “Leinu” hau Iruritako Indakoetxeako Juan Crisostomo Goinetxe Agerreberek (Maria Josefaren aitetxia) ameriketara iritsi zenean sortu izan zen (Arequipako Goienetxetarrak).

Bera eta bere haizpa nagusia, Carmen Goyeneche Gamio (Gamioko dukesa). Famili nobleko alabak zirenez Peruko eta Europako eskol onenetan hezi izan ziren eta aldi berean klase sozial bereko jauntxo dirudun batekin ezkontzeko prestatuak izan siren, baina ez bat ez bertzea ez ziren iñoiz ezkonduko.

Aberastasun eta lur jabetza eta erlijioso sutsu haundiko emakumea izan zen, eta ia heldua bere ondasun zati bat erlijio katolikoarekin zerikusirik zeukan gauzetarako bideratuko du. Guzti hori eta Goienetxe-Gamiotarrak prestakuntza klerikala izan zutela. Pio X.a Aita sainduak, XX. mendearen hasieran Goienetxeko Dukesa titulo pontifikatua emanen dio. Titulo Pontifikatuak Aita santuak Elizaren, fede katolikoaren edo aita santuaren zerbitzuan nabarmentzen ziren gizon edo emakumeei ematen zizkien noblezia-tituluak dira.

Maria Josefa Goienetxe eta Gamio. Goienetxeko Dukesa eta Gamioko kondesa izango zena.

1873an Peru eta Txile artean gerra hotsak direla ta, Goienetxetar anai-arrebak Peru utzi eta Europara etorriko dira, Maria Josefa Parisen ezarriko da. XX. mendearen hasieran bere anaiekin batera Xabierreko gaztelua berritzeko eta ondoko kapilla ereikitzeko sosa eman zuen (anai zaharraren emaztea, Villahermosako dukesak, Xabierreko gazteluko nagusia zen gaztelua eta Jesuitei eman zien). Perun lurrak eta diruak eman zituen (bere anaiekin batera) hospital baterako (Goinetxe hospitala, 1905), eta baita Iruritako eliza zaharberritzeko. ,

Eliza eraiki zutenetik egindako obra garrantzitsuena kosteatu zuen dukesak. Tenplu osoa sakon zaharberritu zuen. Eraikinaren egitura osoa indartu zen, fatxada zaharberritu, dorrearen goialdean zegoen egurrezko teilatu zaharraren ordez kupula oktogonala jarri zen, lehioak ireki, aldare nagusia berritu, tarima eta harmailak jarra “zituen”, komulgatorioko baranda oparitu zuen, eta doike! koroa dukal batez errematatutako lanpara harroa ere. 1917ko urriaren 11n, ospe handiz inauguratu ziren obrak.

Goienetxeko dukesak 1926an 87 urtekin Parisen zendu zen, eta hainbat ondasun uti zituen (Madrilgo Dukesa Goienetxe casa-palazioa, Limako Goienetxe palazio…. Zendu baino hilabete batzuk lehenago (maiatzaren 22an) Espainako  Alfonso XIII.ak Gamioko kondesa tituloa sortu eta eman zion.

Bere gorpua Xabierreko gazteluko basilikako kriptan lurperatua izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

LA CONSOLIDACION DE UNA FAMILIA DE LA OLIGARQUIA AREQUIPEÑA: LOS GOYENECHE. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.

GRUPO ECONÓMICO FAMILIAR LOS GOYENECHE II DINASTÍA 1872- 1950. MAMANI GUZMÁN, Robert Raúl. Tesisa.

Read Full Post »

Jakiña da 1440an Kontuen Ganbarara  (camara de comptos) eramandako eta irabazitako auzia baten bitartez, argi eta garbi (idatzita) geldituko da Baztandarrek kaperatasun orokorraz gozatzen dutela, (1441an Bianako printzea egiaztatu eta zihurtatuko zuen).

Nobleziako titulua apalena izan arren arras garranzitsua izanda baztandarrentzat eta haunizendako inpostuak ez ordaintzea eta armarri bat izateaz aparte , koorteko ateak ireki zien, mundu berriara joateko aukera ere, negozioak sortzeko eta doike! bertze jauntxo tituloak lortzeko ere, erabili zuten kaperatasun orokor hori, adibidez; Juan Fermín de Aycinena Irigoyen zigatarra ( Aycinenako markesa),Juan Bautista Iturralde Gamio arizkundarra (Murillo el Cuendeko markesak)…edo jatorriz Iruritarra izandako José Manuel de Goyeneche y Barreda, Huaquiko lehendabiziko kondea izan zena.

José Manuel de Goyeneche y Barreda, Arequipan (garai hatean Peruko erregeorderria), 1776ko ekainaren 22an sortutako militar eta diplomatikoa zen. Bere aita 1.741eko urtarrilaren 26an Iruritako Indakoetxean jaiotako Juan Goienetxe Agerrebere zen. Famili haundikoa zen Juanek,  Iruritako Indakoetxeaz gain, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz, Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa genuen. 1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi karguarekin. Horrezaz gainera, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker eta doike! eskualdeko pattar saltzaile handiena zela eta  esklabu-tratuan aritu zelari ere… aberastasun handia, lortu zuen. 1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen eta bortz seme-alaba izan zituzten, bigarrena: José Manuel de Goyeneche y Barreda

Teniente_General_Jose_Manuel_de_Goyeneche

Teniente General José Manuel Goyeneche y Barreda. Huaquiko kondea. Margoa Federico de Madrazo.

Zortzi urte zituela Arequipako miliziaren 1º batallonan sartuko da eta  bederatzi hilabete egon ondoren, 1783ko abenduan (zortzi urtekin ere), Cumañako zalduneriako (caballería) 4. errejimentuan zegola, teniente izendatuko zioten, orain arte izendatutako teniente gaztena izanez. 1788an (13 urtekin) “cadete” ikasketak amaitzeko Sevillara bidaliko diote. 1795an eta 80.000 erreal ordaindu ondoren Granadero errejimentuko kapitaina izendatzen diote. 1802an, kristiano zaharra eta bere lehen lau deituren noblezia probatu ondoren (hidalgoa zela eta Baztanen familiaren sortetxea zegoela azalduz) Carlos IV erregea Santiagoko zalduna izendatu zion. 1803an ejerzitoak taktika berriak ikasteko Europan zehar bidaltzen diote, Prusiako ejerzitoarekin Berlin eta Postdamen egonen da, Vienan Austriako artxidukearen ejerzitua ezagutuko du eta Parisen eta Bruselasen Napoleon Bonaparteren ejerzitua zautu zuen, horrez gain Inglaterra, Erbereetan, Italian arituko da. 1805 bueltatuko da eta Koronel gradua lortuko du.

1808an Napoleon Spaina inbadituko du eta Espainako erregea Karlos III Bayonan adikatu ondoren lealtasuna Jose Bonaparte Iºari zin eginen dio, baina hilabete batzuk  Sevillako junta osatzean ( Franziarrei erresistentzia antolatzeko junta probinziala) bat eginen du. Franziarrek, ameriketara mezulari bat bidaliko dute, hango gobernatzaileak, erregeordeak errege berriarekin bat egiteko, Sevillako junta Juan Goienetxe bidaliko dute kargu politikoak konbentzitzeko franziar erregea ukatzeko. Bitxikeria bezala aipatu badela bertze bersio bat erten duena bera zela Hegoa Amerikak, Jose Bonaparte erregea berria onartzeko franziarrek bidali behar zuten mezularia (azken momentua Sevillako juntari pastu zion informazioa). Afera da Franziarra lehenago iritsi zela Buenos Airesera eta hango erregeordekin, Santiago de Liniers (jatorriz franziarra) bilduko da. Erregeordeak ez dio ezer zihurtatuko baina Goienetxeri  ez dio biltzeko aukera emanen. Honek , kartaz sahiatuko da erregorde guztie aipatzea, franzes bat zegola erregea berria konbezitu nahian eta ez itea kasu.

Momentu berberan, Karlota Borbon ( Spainako Calos IVren alaba eta Fernando VIIren arreba) Portugaleko erregiña zena, baina 1807tik Napoleon Portugal inbaditu zuenetik Brasilen zegoena, Goienetxeri aipatuko dio bera lurralde hoiek administratuko zuela…heme baita ere, bi bersio badira, bata Goienetxek erten duna ezetz lur horiek Fernando VIIrenak direla eta bertze bersio bat, ideia ongi ikusten duena eta hitz hori gobernatzaile eta erregeordean artean zabalduko zuena. Hego amerikako lealista batzuk juntak sortzen dute eta Sevillako juntari karta bidez aipatu eta salatuko dute Goinetxe Karlota eta Franziarrenzat lana egiten ari dela.  Goienetxe lealista bezala aurkezten da sevillatik diote leala dela eta horren ondorioz junta defendituz Buenos Airesen erregeordea aldatzea lortuko du (franziar jatorriagatik). Junta Supremako zuzendaritza emanen diote eta baita ere tropen generala izango da. Baina Goinetxe Peruko erregeorderriari abiatzen da, Perun bere famila dago, anaiak epaile kargua du, aita kapitaina, eta iritsi bezain laste Peruko erregeordea Brigadier izendatzen dio,

Hegoa Amerika eztanda ingo du, Karlota lurralde batzuk eskatzen ditu, Juntak ez dira ados patzen, Buenos Airesen erregeorde berria bota dute, leku batzuetako nobleak agian, hobe egonen zirela  ezta espaina ez Karlota ezta Franziarren eskuetan…matxinadak hasten dira…

1809ko Urrian Rio Platako erregeorderri ko iparraldean, Altos de Peru (gaur egun Bolivia) nobleak eta indiarrak (behartuak) matxinatu dira, lehenego Chuquisacan eta gero La Pazen. Buenos Airesko mandatariak ( orain junta) Peruko erregeordeari laguntza eskatzen dio (hurbilago dagoenez). Perutik bakea lortzeko Juan Goinetxe birigadier bidaltzen dute . Honek 5000 soldadukin agertuko da (gehienak indiarrak), La Pazko matxinatuak ezer egin izan zuten eta seguidan Goienetxren armada garaituko die.

“Bakea” ezarriko du,odolez sinatutako bakea, hainbat matxinatuak hilko du, baita ere Bolibiar indegenkin fuerte arituko da, ez ahazteko bertze baterako mehategian lanean segitzeko (Potosiko lurrak dira).

derrota-del-ejercito-patriota-en-huaqui-600x310

Huakiko bataila.

Matxinatdak segitzen dite eta 1810k maiatzan  Buenos Airesen “la Revolución de Mayo, aseen da (Onen ondorioz Arjentina independencia lortuko du). Gauzak itxusiak daudeala  Ekainan Alto Peruko lurraldea (Bolibia) Peruko erregeroderriara pasten da….Goienetxek lur horretako  nagusia izendatuko dute eta Alto Peruko ejerzitoa bere eskutan dago. ​ Bere taktika hegoaldera ez jaustea da. Matxinatuak Suipachako batalla ondoren Alto Peruko lurraldearen jaun ta jabeak dira, Goienetxe ez du erasotzen. Matxinadak sortu ziren urte bat ondoren eta batalla txiki batzuen ondoren 1811an  Goienetxek eta independentisten generala armistizio bat siñatzen dute. Independentistak Huaquin izeneko eremuan daude, armistizioa siñatu da, armistizioa borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena da eta independentistk lasai daude, ba bapatean Goienetxek ibaia pasatu eta titau batean independentisten armada sunsitu eta deseginen du. Independistak alde eginen dute eta bere atzetik Goienetxeko tropak herrian sartu zirena ez ziren salbatu, jauntxoak, andreak indiarrak zaharrak eta emakumeak hil zituzten. Bataila lealistenzat arraskastatsua izan zen. Aste gutti batzutan Alto Peru berriz Fernando VII.aren lurrak ziren, Cochibamba, Potosi….hango jendea Goienetxeren gogorkeriak jasan zituen, hau da, sarraskeria. Peruko lealistak berriz Goienetxerandako tituloa bat eskatu zuten.

1815an Fernando VII.erregea Batailla horregatik Huaquiko kondea izendatzu zuen, gero grande de España, gentil hombre eta bla bala ba….han Bolivian, oñik bere izena ez dute entzun nahi, deabluarekin lotzen diote.

P.D Gregorio Funes garai hoietako idazlea eta kazetaria, bere ” Ensayo histórico de la revolución de América” Goienetxeri buruz erten du : «Madrilen Bonapartista zen, Sevillan federalista, Buenos Aires realista eta el Perún… tirano hutsa».

Posta egiteko erabili den materiala.

wikipwdiako José Manuel de Goyeneche wikia.
wikipwdiako Batalla de Huaqui o Guaqui wikia.

Juan de la Rosa. Memorias del último soldado de la Independencia. Nataniel Aguirre

LHistoria web guneko invasion-francesa a España. Invasión napoleónica a España 1808 artikuloa.

Read Full Post »

Historian, istorio bitxiak daude, horietako bat Maria Josefa Lastiri Lozanoren bizitza da, historiara pasa dena, hainbat estatutako “lehen dama” izatea bezala, zehazki 3 estatutakoa.

María Josefa
Lastiri (Rigoberto Andrés Paredes Vélez), 2016

Josefa balentria emantzipatzaileen arrakastarako ezinbestekoak izan ziren emakume horietakoa izan zen, baina ikusezinak, minimizatuak, ahaztuak izan ziren, sistema kolonialaren oinarriak astindu zituzten arren.

Haiek independentzia- eta eskualde-integrazioko prozesu osoan parte hartu zuten, gerretan, armadei erantsita, atzeguardian, logistikan (soldaduak) eta baita borrokalari gisa ere, baina ahaztuak izan dira.

Josefa Lastiri Lozano (Maria Josefa Ursula Francisca de la Santísima Trinidad izenarekin bataiatua), gaur egun Hondurasko Errepublikako hiriburua den Herediako San Migel de Tegucigalpan jaio zen 1792ko urriaren 20an. Juan Miguel Lastiri merkatari espainiarraren eta Margarita Lozano y Borjasen (Comayagua-koa) alaba izan zen.

Familia aberatsekoa izanik, amerikarren independentzia garaia bizi eta jasan zuen. Nahiz eta familia monarkikoa izan (aita penintsulakoa zuen), berak independentistekin bat egin zuen. 1811n San Salvadorreko kreoleak Espainiako agintarien aurka altxatu ziren, eta handik hilabete batzuetara Nikaraguan… 1812an, Josefak 20 urte zituenean, kreoleak matxinatu ziren Tegucigalpan, eta Lastiri gazteak laguntza eskaini zien. Matxinadak ez zuen garaipenik lortu, baina kreoleek pribilegio batzuk lortu zituzten ( Kreole; Europan ez bertze edozein tokitan europar gurasoengandik jaio den pertsonari nahiz haren ondorengoari erreferentzia egiten dion terminoa)

1813an, Jose Bonaparte Espainian errege zela, matxinada berriak sortu ziren bata bertzearen atzetik. 1814ko urtarrilaren 24an bertze altxamendu bat gertatu zen San Salvadorren eta esperientzia honek gazteen kontzientziak berotu zituen eta 1821eko Hondurasko independentziaren hasiera izan zen.

1818an, bere adin bereko gazte aberats batekin ezkondu zen, Don Esteban Travieso y Riverarekin, 1792ko irailaren 2an jaioa. Ezkontzaren ondoren, Travieso Lastiritarrek Comayagua hirian ezarri zuten beren bizilekua.

Lau seme-alaba izan zituzten: Ramona, Tomasa, Paulina eta Esteban Travieso eta Lastiri. Baina Esteban (senarra) Tegucigalpan hil zen 1825eko otsailaren 27an, Josefak 32 urte zituen.  Esteban Travieso hil eta hilabete batzuetara, Josefa José Francisco Morazán Quesadarekin harremanetan hasi zen. 1821ean ezagutu zuen, arrazoi politikoengatik ( altxamenduetan ibikitakoa) preso hartu eta Comayaguan espetxeratu zutenean, Esteban Travieso adiskidearen eginbideen ondoren askatu egin baitzuten. Orduan, Traviesok Jupuarako bere etxaldera gonbidatu zuen, eta han ezagutu zuen Josefa lehen aldiz. 1825eko abenduaren 30ean ezkondu ziren, biek hogeita hamar eta hiru urte zituztenean.


Morazán eta Lastiri (Rigoberto Andrés Paredes Vélez), 2016

Urte haietan, Erdialdeko Amerikako eskualdea zeharkatzen zuen egoera historikoa ez zen batere lasai. Guatemalako Erresumak independentzia lortu ondoren (Guatemala, Belice, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica lurraldeek gehi Mexikoko Chiapas estatua eta egungo Panamako probintzia batzuek osatzen zuten ), 1821ean, Agustin Iturbide jeneralak iradoki zuen Guatemalako Erresumak eta Mexikoko Virreinerriak inperio handia osatzea, Mexikoko inperioa. Hondurasen, Mexikorekiko anexioak banaketak eragin zituen probintzia bakoitzean, hiri batzuk inperioaren alde baitzeuden eta bertze batzuk kontra. Tegucigalpa non zegoen, Francisco de Mozaran liberala, ideiaren aurka agertu zen, eta bera ere militar gisa, Hondurasen askatasunaren alde borrokatu zuen. Baina Tegucigalpak, ordea, ezin izan zion aurkakotasunari eutsi, eta 1822ko abuztuaren 22an Mexikorekiko anexioa onartu behar izan zuen. Agustin Iturbideren Mexikoko Inperioarekiko anexioak gutxi iraun zuen, honek 1823ko martxoaren 19an abdikatu baitzuen, eta urte bereko uztailaren 1ean, Erdialdeko Amerikak bere behin betiko independentzia aldarrikatu zuen, eta Amerikako Erdialdeko Probintzia Batuak bihurtu zen.

1824ko azaroaren 22an, « Jainkoa, Batasuna eta Askatasuna » goiburupean, Konstituzioa onartua izan zen eta nazioa Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala (República Federal de Centroamérica) deitzera pasa zen eta Alderdi Liberaleko Manuel José Arce hautatu zuten presidente. Baina gobernu berri honek ez luke bakea ekarriko, eta liberalak (federalistak) zein
Kontserbadoreak (zentralistak) beren idealen alde borrokatuko dira

Morazan eta Josefa Lastiri ezkondu zirenean Erdialdeko Amerikako eskualdea honetan desadostasun ideologiko hau ematen zen eta seguidas gerra hasi zen. Frantziskori, bere emazte Josefaren sosak, etxaldeak eta deiturak bere borrokarako balio diote. Morazango militar ausart eta kementsuare irudi historikoa urte zehatz hauetan landu zen. Bertzalde, gerrako urte horietan, Josefak, etxean geratzeko emaztea ez zenak, senarra kanpoan borrokatzen zuela, Teguzigalpa hiria kontserbadoreengandik defendatuko zuen eta hiriko milizia sortu eta mobilizatuko zituen. 1927an senarraren porrota ondoren, honek Teguzigualpara erretiratzea lortu zuen, eta han armada hornitu eta berrosatu zuen.

Morazan jeneralaren jarduera politiko eta militarra emazteak finantzatuko du, eta pixkanaka bere aberastasuna galduko du. Baina, azkenean, 1827an, Morazan garaile atera zen ” La Trinidad-ek” batailan, eta horrek “El Libertador” izena eman zion, eta doike! Josefa Lastiri emazteak “La Libertadora” ezizena jaso zuen. Garaipen horren ondoren, Morazan Comayaguara joan zen eta azaroaren 26an sartu zen garaile. Hurrengo egunean Hondurasko estatuburu izendatu zuten (behin-behinean).

Josefa Listari Hondurasko Estatuko Lehen Dama izan zen 1827tik 1830era eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalekoa 1830etik 1834ra eta 1835etik 1839ra; izan ere, Francisco Morazanek 1830eko eta 1835eko hauteskundeak irabazi zituen.

Bigarren agintaldi honek gaizki akituko zuen eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalari amaiera eman zion.

Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalaren armarria. Wikimedia Commons artxiboa, eduki libreko gordailua, Wikimedia Fundazioa.

1837ko otsailean, Erdialdeko Amerikan hainbat gertakari dramatiko gertatu ziren, eta iraultza bat piztu zuten, Federazioaren amaierarekin amaitu zena. Kolera izurrite batek Guatemalako estauaren egoera astindu zuen, mila hildako inguru eta bakterioarekin kutsatutako hiru mila inguru utziz. Izurriteak bereziki pobreak eta indigenak kolpatu zituen. Kolera agertu zenean, indigenak, apaizen eraginez, haserre zeuden Guatemalako gobernuarekin. Eliza honek hau guztia Galvezen gobernu liberalari kolpe bat emateko aukera bezala ikusi zuen, bertako apaizek zurrumurrua zabaldu baitzuten gobernuak ibaiak eta errekak pozoitu zituela indigenak suntsitzeko asmoz.

Amorrua hedatzen ari zela, armak hartu zituzten, arraza zuriko jendea eta liberalak hil zituzten, haien etxeak erre zituzten, eta prestatu ziren Galvezen (Guatemalako preidentea) gobernuari aurre egiteko, honek armada bat bidali baitzuen matxinada geldiarazteko. Baina armadaren neurriak hain ziren errepresiboak, gauzak okertu egin zirela. Ekainean Rafael Carrera y Turcios izeneko buruzagi berria sortu zen. Karrera gaztea analfabetoa zen, baina maltzurra eta karismatikoa.

Apaizek iragarri zieten bertakoei Carrera zela beren aingeru babeslea, zerutik jautsia zela heretikoen, liberalen eta atzerritarren aurkako mendekua hartzera eta beren antzinako nagusitasuna berrezartzera.

« Gora erlijioa! » eta « hil atzerritarrak! » oihukatuz, Carrerak eta bere indarrek gobernuaren aurkako gerra hasi zuten, eta kontserbadoreek matxinadarekin bat egin zuten. Bien bitartean, Mariano Galvezen gobernuak laguntza militarra eskatu zion Francisco Morazán Federazioko presidenteari.

Guatemalako guerraz gain Federazioa osatzen duten bertze estatuetan arazoak sortzen dira eta 1938an Hondurasek, Nikaraguak eta Costa Ricak Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala utzi zuten eta 1839an Federazioa behin betiko desegin zen. Federazioko bortz estatuak bortz errepublika independente bihurtu ziren. 1839ko otsailaren 1ean, Maria Josefa Lasteri Erdialdeko Amerikako Errepublika Federaleko lehen dama izateari utzi zion.

Federazioa desegin ondoren, Morazan botere politiko edo militarrik gabe geratu zen. Baina 1839ko uztailaren 13an El Salvadorko estatuburu hautatu zuten, eta Josefa Lastiri El Salvadorreko Estatuko Lehen Dama bihurtu zen 1839tik 1840ra.
Monzaran-Lastiritarrek ez zuten aunitz iraun estatuburu gisa, Rafael Carrerak eta Guatemalako kontserbadoreek Monzarán jeneralak betetzen zuen rol berriaz ohartu zirenean, El Salvadorri gerra deklaratzea erabaki baitzuten.

Etsaiek ez zuten nahi nazio horren edo Erdialdeko Amerikako bertze edozein estaturen buru izatea, eta hura garaitzeko konpromisoa hartu zuten. 1839ko uztailaren 24an, Nikaraguak eta Guatemalak aliantza-itun bat egin zuten El Salvadorreko Morazango gobernuaren aurka.

Josefak une oro babestu zuen Morazan jenerala bere jarduera politiko eta militarretan, eta horretan ia galdu zuen bere familiarengandik eta bere lehen senarrarengandik jasotako ondare  guztia. Garai hartan El Salvadorren etengabeko borrokak izan zirenez,  eta senarrak Nicargua-Guatemaltar koalizioaren erasoatik muga defendatzen zuen biztartean, hiriburua matxinatzen da eta Josefa  eta bere  alaba jaio berria Adela Monzarán Lastiri, bahituko dituzte.
Azkenean, ama-alabek herrialdetik irtetea lortu zuten 1840. urtearen hasieran, eta Costa Rican eskatu zuten asiloa. Bertzalde, hainbat hilabetetako borrokaren ondoren, 1840ko apirilaren 4an, Morazanek uko egin zion estatuburua izateaz eta  El Salvador utziko du Perun errefuxiatruz.

Maria Josefak uko egin zion Costa Rican eskaini zioten baldintzari, eta Chiriquíra (Panama) joan zen, eta handik gutxira senarra batu zitzaion. Hemen sortu zen Costa Rica inbaditzeko ideia, eta honek Costa Rican boterea hartu zuenean  Costa Ricako Lehen Dama bihurtu zen, bere senarra Costa Ricako Estatuko buruzagi goren izendatu baitzen.
1842ko uztailean, Morazanek costarricarrei jakinarazi zien Erdialdeko Amerikako Batasuna armen indarrez berregiteko asmoa zuela, baina irailean Morazanen gobernuaren aurkako herri-mugimendu bat lehertu zen  eta haren erorketa arindu lortu zen. 1842ko irailean Monzarán generala epaitu eta fusilatuko dute.  Senarra hil ondoren Maria Josefa Costa Rican geratzea eskatu zuen, baina gobernu berriak bota egin zuen eta bere familiarekin El Salvadorrera itzuli zen.  Lau urte geroago (1846) San Salvador hirian Erdialdeko Amerikako dama izandakoa eta 52 urte zituelarik, hil zen miserian murgilduta.

Maria Josefaren Lastiri abizena, nahiko izen arrunta da Baztanen. Toponimia aldetik Arizkundik Erratzura doan bide bat dugu Lastiriko Bidea izenekoa, Lastiriko Borda bat dago Azpilkuetan eta baita Arizkunen ere, Lastiriko erreka (Arizkunaldea) eta Lastirizarrea baserria, eta Lastiri deitutako etxeak Arizkun eta Erratzun.

Erran bezala, Maria Josefaren aita, Juan Miguel Lastiri, “Merkatari espainiarra” bezala agertzen da. Juan Miguel Lastiri Madrilen jaio zen eta Juan Francisco de Lastiri eta Gaston Iriateren parientea zen eta Pedro Lastiri kapitainaren lehengusua. Santiago ordenako kapitain eta zaldun hau Miguel Lastiri Irigoien Erratzutarraren biloba zen.
Beraz, munduan izan den lau herrialdetako (hiru estatu eta federazio bat) “lehen Dama” bakarrak Erratzuko baztandar herrian du jatorria.

Post hau egiteko erabili den material

apellidolastiri.wordpress.com…..Latiri abizenaren bloga,

La libertadora María Josefa Lastiri Lozano.Anarella Vélez. 2011KO URRIA

Francisco Morazán, Wikipediako wikia.

Read Full Post »

 

1561eko urtarrilaren 1ean, Mocomoco herrixkan, El Dorado bila zebilela, espedizioko talde batek, Lope de Agirre buru zuela, Pedro Urtsua eta haren maitalea (Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba) hil zituen. 35 urte zitun gau hartan eta azken urteak lur berri horiek exploratzen eta konkistatzen aritu zen.

Pedro de Ursuan  fama haundiko konkistatzaile eta explorazaile bezala zauzen dugu, nahiz etagarai haietako bertze haunitz bezala, merzenario, lur ebasle ta espoliatzaile utsa izan. (Hori bai, Karlos V.na eta bere semea Felipe II.naren baimenarekin)

Argi ez dago, noiz eta zenbat urtekin Ameriketara iritxi  zen baztandarrak. Batzuk diote, Ursuako Pedro 18 urtekin Ameriketara iritsi zela (enbarkeko zelulan hori agertzen da). Bertze batzuk 15 urtekin diote, eta azkenik, Eulogio Zudaire dion bezala, 1545an eta 24 urtekin Sevillako portutik atra eta Amerikako Indiasko Kartajenan leorreratu zen. Nahiz eta ez jakin zihur noiz ailegatu zen, bai dakigu inoiz gehiago ez zela bueltatuko.

Pedro Ursuaren soinenborra. Pamplonako Unibessitatean (Kolonbia)

Han, bere osabak Migel Diez de Armendaritz-ek (Granadako Erresuma Berriko agintaria dena), gaur egungo Kolonbiara espedizio bat antolatu zuen eta Urtsuari espedizioburu eta Granadako Erresuma Berriko teniente nagusi izendatu zion. Magdalena ibaian gora egin zuen eta Vélez eta Tunja herrietatik igaro ondoren Santa Fe de Bogotara heldu zen. Bertako gobernadoreak (Montalvo de Lugo) ez zuen hiriko aginpidea Urtsuaren esku utzi nahi izan eta baztandarrak atxilotu zion eta gobernari izendatu zuen bere burua.

 Gero, Gonzalo Pizarrok Perun antolatu zuen matxinadari aurre egin behar izan zion. Handik gutxira Chanchón kazikearen matxinada ere zapuztu zuen, eta buruzagi nagusiak hilarazi zituen.

1549an, Andeetarako barneraldi batean zehar, Zulia haranean (Granada Berriko erresuman) Pamplona izeneko hiria sortu zuen, gaur egungo Kolonbian kokatua dagoena .

Santa Fera itzuli zenean Errege Audientziak muzo leinuaren aurkako espedizioan parte hartzeko agindu zion. 1551an, gerra honetan garaile irten izanak ospe handia eman zion Indietan, eta bere inguruan bertute eta merezimendu guztiez hornitutako kondaira sortu zen; hala ere, aurkaririk ez zitzaizkion falta izan. 1553an Tumunga haraneko lursailetan Nafarroako Tudela (gaur egungo Tudela de Muzos) sortu zuen.

Bere lehengusu Armendaritz postutik kendu zutenean, Urtsuak Santa Martako Justizia Nagusi postua onartu zuen, Tairona indioen aurka borrokatzeko aginduarekin. Horretan jardun zuen, 1553an, gaixorik eta zauriturik zegoela, epaile berriak, kargutik kenduko diote. Agintari berriekin dituen tirabiren ondorioz legez kanpo jartzen dute.

Legez kanpo utzi zutenean, Pamplonan eta Santa Fe-n ezkutatu behar izan zenn , baina bere burua arriskuan ikusten zuenez gero, Panamako Nombre de Dios portu-herrira ihes egin zuen. Han, Peruko erregeorde berria (Cañete Markesa) ezagutuko du eta haren zerbitzari jarri zen. Erregeordeak, ihes eta matxinatutakoio esklabo beltzen (zimarroiak) aurka borroka zezan aginduko dion. 1556. urtean hasi zuen esklabo ohien aurkako gerra eta, haiekin negoziatu ondoren, pozoitu egin zituen denak, Bayano buruzagia salbu. Buruzagia preso artuko du eta Limara bidaliko dio.

1558. urterako guztiz konkistatzaile ospetsua zen eta, urtebete geroago, Hurtado de Mendozak  (Cañeteko Markesa) El Dorado aurkitzeko espedizioa antola zezan agindu zion. Urtsuak Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean aurkitzen zituen lurralde guztietako gobernadore, jeneral goren eta epaile titulua jaso zuen. 1559an Ezpedizio antolatzen eta prestatzen ari zela, Trujillon Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba, ezagutu zuen. Hartaz maitemindu zen eta espedizioan berarekin eramatea erabaki zuen.

Espedizioa 1560ko irailaren 26an abiatu zen, expeizioa zalla, gogorra ta zorigaiztekoa izan zen. Gañera beraekin zeuden haunitz, soilik justiziatik hies iteko expedizioan izenan eman zuten. Bertze batzuk, Lope de Aguirre bezala expedizioaren norberako ideiako zeukaten. Hiru hilabete ondoren Ursutarrari hilko zion eta expedizioko buru ta jabea bezana geldituko da.

Ursuako correa. Bozate, Arizkun.

Hil zen tenorean harras aberats zela erraten da, Panama zegoenean 2.040 urrezko peso igorri zituen Espainiako bankuetara, bahian zeuden Urtsuako dorrea eta etxaldea berreskuratzeko («para desempeynar la cassa y mayorazgo de Urssua»). 1545tik  Ursuako dorreko nagusia bere anai zaharra  Miguel zen. Pedrok hiltzerakoan utzitako dirutza, lur hauetan (Baztanen) ez ziren iñoiz ikusi, nahiz eta bere anaiaren bilobak, Ana ta Maria (Bozatekoak) ia 1571an kobratzea sahiatu izan.

Ofizialki Pedro Ursua konkistatzaile ospetsua, Arizkungo Ursutarren dorretxean sortu zela agertu arren, badire, hainbertze “frogak” hori horrela ez dela kezkatzen gaitunak. Kezka hoiek Pedro Esarte Elizondar historiatzaileak, bere “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” liburuan arras ongi azaltzen ditu.

Azalpen hoietako bat, Pedrori, ameriketan “el Frances” izenakin aipatzen diotela da. Behipin bi dokumentotan ala ageri da;

Batan “...En el año cincuenta y nueve dio El Marques de Cañete la jornada del rio Amazonas a Pedro de Ursúa, navarro y por decir verdad francés…” Eta bertzia, Lope de Agirrek Felipe II.ri bidaltzen dion gutun batetan (erahil ondoren) idazten dioenean Ursua gobernatzaile maltzurra, biziosoa…dela ta gañera,  naparra baño fransa!.

Badakigu Agirrek eta Ursuak bere artean euskaraz iten zutela (lagunak izan ziren) eta euskaldun bati errexa izanen zela euskalkiarengatik jatorria paratzea baino akaso lehenik aipatu beharko genun garai haietan, Bearne, Zuberoa (Nafarroako erregen lurrak izan zirenak) Frantziaren eskutan zeudela eta Pedroren gurasoak ta familia, Zuberokin lotura haundia zutela. Amaren partetik, nahiz eta ama Leonor de Armendariz Tuterakoa izan, familia Zuberotarra zen eta gañera agramondarrak ziren, zubero aldean lurrak ta jauregiak zituzten, hoien artean Genthaiñeko dorre-gotorlekua. Bertze Aldetik, Pedroren aita Ursuako Tristan zen, baztanarra ta behamondarra, eta honen ama (Pedroren amatxia) Juana Lakarra zen ta hauek baita ere zuberotarrak ziren.

Esartek Liburuan, 1535 ta 1538 urte tartean Arizkunen izandako “prozetsu” bat azaldu ondoren, Pedrok Arizkungo dorretxean sortu ta hazi zela, dudetan jartzen du.

Prozesu ireki hortan, ikusten da urte batzuz (behinpin 30 urtez) Ursutarrak Arizkunen bizi izan ez zirela. Pleitoa, Ikazateako Joaneta alargunak, bere semea Joanot ta honen emaztea Maria Periz  batera, Ursuako Tristraneri patutako “demanda-kin” hasten da. Hirukote honek Pedro Ursuaren aitari salatuko dute. Salaketa, Ursuako dorretxeko elizako hilobitik (etxe bakoitzk zeukan herriko elizan, hilobitarako tokia) haur baten gorpua atratzeagatik izanen da. Haurraren gorpua Joanot eta Maria Perizen alaba zen eta Ikazatarrek erraten zuten bezala, bere familiakoak aspalditik hilobi hoietan (Ursuako dorretxeko hilobiak) lurperatzen zituzte (hilobi hoietan lurperatzeko, Ursuako dorretxea bizi behar zen).

Prozesua hiru urte irekia egon omen zen eta urte hoietan hilobian zeuden gorpuak atra zituzten. Atratako gorpuetatik ez ziren aurkitu Ursutarrik, eta bai Ikazatarrak: haur bat 1506an aldera zendua, Mariso ikazate (1516), bertze ikazatar alaba bat (1517), Joanetaren senarra ( 1523),  Martin Ikazateko bertze seme bat, Catalina de Ikazate eta bere senarra Garzia. Bertze gorpu batzuk agertu ziren eta ezta ere Ursundarrenak izan: Bozateko Beltran (ursuako morroi bat) 1520aldera hila, gipuzkoar soldadu bat (1523) Maria PolitPedro Sanz Ursuaren ohaide edo amorantea zena, Maria Politaren haurtxoa (1527), eta azkenik, Petri Nas, Ursua dorretxeko bertze morroi bat.

Hau jakinda, argi dago Ursutarrak garai batez dorretxe hortan bizi izan ez zirela, (behipin Tristanen familia) eta akaso, (hau hipotesis bat da), konkistaren garaian, Pedro eta Miguelen ama, agramontarra zela,Zuberoko Genthaineko jauregira joanen ahal zen? eta han, bi anaiak sortu eta haziko ziren?. Gero urtekin, eta Karlos V.ren (edo I) agramondarrein eskeinitako “bakea-rekin” bueltatuko zen? Bitxia da, Pedrok Ameriketara joateko, bere aita Ursuako Tristan zela eta gurasoak beti juntu bizi izan zirela egiaztatu beahar izan zuen.Bi gauza horiek zihurtazteko lekukoak bildu izan behar zitun… eta hala garbi ez bazegon, zertako lekukoak (testiguak) bildu?

Post hau iteko, erabii diren liburuak hauek dira:

Pedro Esarteren “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009).I

«Pedro de Ursúa Díez de Armendariz». Idoia Estornés Zubizarreta. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org

 «El capitán Pedro de Ursúa, señor de Ursúa» Eulogio Zudaire Huarte. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 41 urtea, Zº 158-159, 1980 , 141-160 hor. Dialnet.unirioja.es

Santiago Sesma Zabalegui-ren “Navarra un Reino de historias” (egn) 

Pedro Urtsua wikipediako wikia.

Read Full Post »

Historia ofiziala, ia beti,  irabazleek  eta boteretsuek idazten dute, eta, horregatik, hainbat eta hainbat jende anonimoen gertaerak isilean gordetzen dira eta haunitzetan kondenatzen diren iluntasunean. Horrela pentsatzen du Pedro Mari Esartek, ikertzaile baztandarrak, eta horrela kontatzen digu “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” izeneko luburuan (nabarralde).

Argitalpen berri honetan baztandar eta baxenabartarren itsas emigrazioari heltzen dio, XIV. mendetik XVII. mendearen hasierara arte izandako bizipen pertsonal eta gertaera dramatikoak jasozen ditu, batez ere XVI. mendekoak.

Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da, Nafarroko Artxibo Nagusian, notario-prozesu eta -protokoloen dokumentuak aurkitu izan ditu, mundu berria bezala ezagutzen zen horretara bidaiatu zuten ahaideak aipatzen zituzten jendearen jaraunspen-erreklamazioei buruzkoak ere. Aunitz zigorrengatik edo zorrengatik behartuta egiten zuten bidaia, bertze batzuek ilusioz eta batzuek ere anbizioz!  Baztanen, “Barnekoa izan arren”, itsasoaren erakarpena sentitu eta horizonte berriak bilatzeko ontziratu ziren pertsonak ere bazeudela erakusten digi Pedro Mari Esartek. Horietako aunitz hondoratu egin ziren, bertze batzuk euren helmugetara iritsi ziren; Flandriara, Tunisiara, Napolira, Perura… bertzeak bertze.

Esarte bidez badakigu, 1555ko neguan Baztandar talde bateri gertatutakoa. Baztandarrak infanteriako soldau bezala alistatuak zeuden eta bueltatzerakoan bere itxasontzia urperatu eta hil ziren.  Kasu hontan, baztandar horien familiak azken soldata kobratzeko eskatutako dokumentua Esartek aurkitu eta kontatzen digulakoz jakin dugu eta hau bezalako hainbertze istorio aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandar nabigatzailez buruz. Ondoren, libruan ageri diren bi erratzutar batzuen pasartea nabarmenduko dugu.

Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV liburuaren azala.

Bitxikeri, gertakizun edo istori hontako protagoinistak, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarrak dira. Bi baztandar hauek, Gorostapolokoak biak, erten ahal da, Baztango lehenengo “intsumisoak” edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla ( behinpin dokumentatuta).

Nafarroa konkistatu zutenetik, napar aunitz, erregearen armadan behartuak eta indarrez alistatuak izan ziren, hoien artean bertze aunitz batzuk bezala bi baztandar hauek Portugal aurka guduratzeko behartuak joatea deituak izan ziren. Baino bi lagun hauek, beren gerra ez zen gerra batean borrokatzen ari zirela eta etxetik, herritik hain urrun zeudela… gerra utzi, eta alde egin zuten, Erratzura bueltatuz.

Beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak, Sancho Iturbidek , Luis Carrillo “virreyaren tenentearen ” aginduz ,Pedro Gorostapolo hargiña, lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe “su majestadeko armada bertan utzteagatik” atxilotu zuen.

Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta diru hori etxean ez duenez, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da Erratzura! kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, dirudienez egun batzuk lenago Izpegiko bidea hartu, pastu eta iparraldera alde egin zuen. Halakotan, zihur auniz Mendibilek Baztango lehenengo intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen zen.

Hau bezalako bitxikeriak eta  bertze istorioak Pedro Mari Esarteren hamaseigarren argitalpenan irakurtzea posible da eta eskertzekoa da, Pedro Mari Esartek gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV“. Pedro Mari Esarte, Nabarralde. 2009

Read Full Post »