Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Gaizka Aranguren’

ekiminaren irudia

2009ko otsailaren 1ean “1512-2012 Nafarroa bizirik” ekimena aurkeztu zen Amaiurren. Nafarroako Erresumako azken defendatzaileak Gaztelaren aurrean oroitzeko eta omentzeko herri-ekitaldietako lehena izan zen Amaiurkoa. Ekimenaren bertze proposamen bat Nafarroa estatu independentea zela eta Gaztelak 1512an inbaditu eta konkistatu zuela ezagutzea eta zabaltzea da. Argi eta garbi erranda, 2012an ez dago ja ospatzekorik!. Argi utziz gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu direla eta 1512koa ez zela Nafarroak nahita bilatutako inkorporazio edo itun bat izan, konkista bat baizik. 1512an gertatutakoa erresuma independente baten aurkako eraso bortitza izan zen, urte askotako gerra eta heriotza ekarri zituen erasoa. 2012an ez dago zer txaloturik.

Eguna herriko plazan hasi zen eta, jarraian, ehunka lagun Gazteluko muinora igo ziren. Hamaikak aldera jendez bete zen, mila inguru (auto batzuek Arizkungo Ordoki auzoan aparkatu behar izan zuten). Miguel Mari Ariztia Amaiurreko alkate ohiak eman zien hasiera ekitaldiei, lehenengo ongietorria eginez, eta gazteluaren defendatzaileak gogoratu ondoren, aurreskua dantzatu zen haien ohoretan, lore sorta bat eskaini zen, eta amaitutzat eman zen lehen zatia.
Monolitotik ttipi-ttapa herriko plazara jaitsi zen giro ederrean.

Migel Mari Ariztia Amaiurko alkate ohia eta Julia Rekalde Amaiurko alkatea. Argazkia Pello San Millan


Herriko plaza txiki geratu zen hainbertze jenderentzat. Bigarren zati honetan Petti kantari beratarrak Lauxeta bizkaitarraren “Amaiurko gaztelu betza” olerkietan inspiratutako abestia abestu zue. Ondoren Bittor Elizagoien eta Manolo Arozarena bertsolariek bertso ederrak bota zituzten eta haien atzetik politikariak igo ziren, hau da, ekimenarekin bat egin duten udaletako ordezkariak! Haien udalerrieik zergatik atxikitu dira ekimenara adierazi zuten; Lizarraldeko Villatuertako alkatea (hau izan zen atxikitu zen lehenengo udaletxea) , Baztango alkatesa, Gernikakoa, Baxe Nabarrako Lekunberriko alkatea Pascal Ourthiangue.

Azken honek (Iparraldeko euskara goxoarekin) historia eta gaurkotasuna parekatu zuen. Hasi zen erranez nola 1512an Fernando Katolikoaren armada Nafarroan sartu zen, Donibane Garazi konkistatuz eta Ahinize-Mongeloseraino iritsiz, eta nola gaztelarrek herri hori erre zuten eta nola urte batzuk geroago
Enrike”Zangotzarra” Labrit erregeak Ultrapuertos izeneko lurralde horiek berreskuratu egin zituen, eta Nola Nafarro txiki hori aske eta independentea izan zen, Frantziako iraultzak bere politika zentralista sartu zuen arte!. Baina Ahinize-Mongeloseko herri txiki hori borrokan ari dela gaur egun aipatu zuen, euskal gudariak segitzen dute euskal herriaren interesak babesten, herri hortan dagolako “orain” (2009an) epaitzen ari diren Laborantza gambararen bulegoak (txalo zaparrada hundi bat jasan zuen)

Gaizka Aranguren Nabarraldeko idazkariak ere hitz egin zuen. Euskal Herriko 50 udalek ekimenarekin bat egin dutela erran zuen, eta Mikel Lizaso ekimeneko kideak erran zuen 2012a ez dagoela ezer ospatzeko, Nafarroako erresumari bortizki eraso ziotela, ez zela inkorporazio librerik izan, konkista gogor baten ondorioz baizik, eta gertatutakoa ezagutzeko lan egin behar dela, jende aunitz oraindik bertsio ofizial faltsuan sinesten dutelako, hau da, erreinu kriastau lagun hoiek elkartu eta Espaina sortu zutela (espainako armarria).

Besta, txistuaren eta gaiteroen soinuarekin eta larraindantzaq batekin amaitzen zen. Besta egun ederra izan zen, eta eguna sentimendu mingots eta gazi horrekin hasi bazen (pintadeengatik) bazkalostean Amaiurretik sentimendu gozo batekin itzuli ginen.

Goitintin dagon bideoan, monolitoaren inguruan goizeko ongi etorriaren irudiak ikusten ahal dira eta Unamaren haize abestia enzun.  Gure bideo gehiago gure youtubeko kanalan ikusgai daude. Eskerrak Rikardo eta Aritz Arza anaiei bideoarengatik

Read Full Post »