Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Konbenzio gerra’ Category

Nahiz eta XVIII. mendean Nafarroan (bertze tokitan iduritsu) preso gehienak gizonezkoak izan, justiziarekin modu batera edo bertzera lotutako emakumeen kasuak ere izan ziren.

1684ko Gorteetan, Iruñean bizitza “lizuna” zuten emakumeentzako kartzela esparru berezi bat egotea komeni zela aurreikusi zen. Gorteek eman zuten azalpenetan adierazten zen sentsualitatearen bizio kutsakorra areagotu egin zela, eta “libreki dibertituta bizi ziren emakumei” ez zela nahikoa aldizka erabiltzen zen bitartekoa, hau da, erbesteratzea». Erbesteratze-zigorra aplikatzen zitzaien, baina ez zen arras eraginkorra, gehienak beren etxeetara itzultzen baitziren denbora gutxian.

Kartzela horrek La Galera (emakumeen galera) izena izango du. Horren barruan amaitzeko, Gorteek arau (probidentzia) batzuk ematen dituzte:
«Lehenik eta behin, kausa justifikatuta egotea “Libiako emakumeak” (lizunak, luguriosak) galeran bidali behar izatea, horiek ezagunak eta publikoki ezagunak izatea, eta hori epaileen erabaki zuhurraren mende geratuko da».

«Emakume enkubridorea edo kontakatiluei ehun zigorkada ezartzea Gorteek agintzen dute, eta ondoren Galerara eramatea. Eta amaitzeko, Gorteak aipatuko dute, baita ere Galeran amaitzeko arriskuan egone direla “emakume ezkongabe batzuk bezala, zerbitzatu nahi ez dutenak, eta beren gogora eta askatasunean gehiago bizi nahi dutenak, gela apartatuetan bakarrik bizi direnak, edo bertze emakume batekin batera, ez direna haien jabeak, ez eta haien ahaideak ere, Izeba-izenez baliatuz, edo itxurazko ahaideak direnak …»

XVI. mendeko kartzela (zati bat), 1909an bota baino lehentxeago. La Galera Kartzelaren goialdean zegoen. Argazkia pamplonahistorica.wordpress.com


1684ko Gorteek aurreikusitakoa ez zen gauzatu, ideia bakar batean geratzen naiz, baina Ondorengotza Gerraren amaierarekin (suzesioneko guerra) normaltasunara bueltatu eta 1722an Galeraren ideiarekin berrekin zuten. Baina sosa eskasia zela ta bertze afera batzuek zirela… ondarrian, 1743-1744ko Tuterako Gorteek azken bultzada emango diote kartzelaren eraikuntzari eta 1747ko abuzturako emakume bat zigorra betetzen ariko zen Galeran, eta 1748ko apirileaan bortz preso izango dira.

Proiektua abian jarri ondoren, kasu bereziki konplexu eta gatazkatsuak izan ziren, eta arazoa zen Gorteak azaldutako “probidentziak” betetzean, ulertzean edo interpretatzen zenean. Antonia de Maya-ren kasua bezala, Diputazioaren aurrean 1756ko uztailaren 23ko data zuen gutun batekin protesta egiten zuena, bere ustez hilaren 18an La Galeran behar ez bezala giltzapetu zutelako, San Ferminetako azken azokan haragi zati bat lapurtu izana leporatzen baitzioten, eta jakina zen Galeran “bizitza arineko emakume ezagunak” bakarrik sartu behar zirela”, beraz, esparrutik berehala irteteko eskatzen zuen Amaiurko Antoniak.

Erregeordeak, Andrés Maraver y Verak, erresumako epaile goren gisa, hilaren 27an erantzun zion, eta argitu zuen bere espetxeratzea ezkongabea izateagatik eta ijitoek bezaloa bizileku finkorik gabe bizitzeagatik izan zela, eta hasiera batean deserrira (erbestera) kondenatua izan zela eta, ondoren, Gorte Nagusiko alkate batek Galeran sartzea erabaki zuela.

Galeran preso zeuden emakumeen baldintzak gogorrak ziren. 1725. urtean, egunero libra eta erdi ogi (kilo erdi inguru) eta tarja bat (txanpon bat) ematea gomendatzen zen, baita ohea, argia, egurra, gatza eta ura ere. Era berean, alkateak eta agintariak limosnak eskatzera gonbidatzen zituzten, espetxearen gastuak ordaintzeko. Aukera bazen herriek beren errentetako limosnaren bat eman emtako Galerako, eta “arinkeria-delituagatik” ezarritako isunen diruak kartzelaren mantenuarako bideratuko zen.

Baina 1745ean Galeraren diziplina monjen eskuetan egonen da, eta hauek izango ziren atxilotuak zainduko zituztenak, ez zen faltako urteko jairik seinalatuenetan mezetara joateklo eta komulgatzeko obligazioa. Errege Kartzeletako alkaideak enkargatzen zuen presoentzako lanen bat bilatu eta kobratzea, komisio txiki baten truke, eta, era berean barruan iskanbilarik edo eskandalurik gertatuz gero alkaideak espetxeratuei zigorrak ezartzea obligazioa zuenm nehiz eta hortarak, diziplina hausten zenean, “El Ama” izeneko monja-direktorea zen alkaideak ezarritakoi zigorra betetzen arduratzen zena ( atxilotuari uztai bati lotuz edo zepo bat jarriz) .

Konbentzioko gerrak (1795-95), Frantziako tropa iraultzaileak Iruñetik gertu daudela, erreinuko organo ofizialak hiriburutik kanpo eramenen dira, eta bertzeak bertze La Galera lekutzea pentsatzen da. Baina elikagai falta orokorra, presoek jasan behar zuten zaintza eta Iruñetik ateratzeko zailtasunak nahikoa arrazoi dira emakume horietako batzuk aske uzteko eskatzeko. Aldundiak hamabi emakume aske uzteko eskatu dio Errege Kontseiluari, zigorra betetzen ari ziren hogeita bederatzi emakumeetatik. Gainerakoetatik, preso egondako urteak indultatu eta Nafarroako Erresumatik erbesteratu zitzaketela uste da.
Galerako emakume gehienak Nafarroako Erresuman bertan jaio dira. Badira Erronkarikoak, Iruñeakoak, Tafallakoak, Azkoien, Sesma, Artaxoa, Viana, Funes, Aóiz, Mendigorria, Corella eta doike, Baztangoak ere!

Emakume batzuk Nafarro ondok lekuetatik datoz; Alfaro, Tolosa eta Donostiatik. Urruti samar dauden bertze leku batzuti ere: Malaga, Toledo eta Segovia. Atxilotuetako ia erdiak ezkongabeak ziren, batzuk  berrerorleak (reinzidenteak) beren kondenetan. Hogeita bederatzi emakume horien espetxe-zigorrak bi eta hamar urte bitartekoak dira. Ama-alaba bat daude eta baita ere emakume kitu bat.

Azkenean, Galeran preso zeuden emakume guztientzako askatasuna dekretatu zen. Gerraren ondoren, kartzelak normaltasunez jarraitu zuen bere bizitza, baita Independentzia Gerran ere, 1851ko apirilean desagertu zen arte.

Sarrera hau egiteko erabilo den materiala.

«La Galera» de Pamplona: cárcel de mujeres en el reino de Navarra. JUAN JESÚS VIRTO IBÁÑEZ. Príncipe de Viana. Anejo, ISSN 1137-7054, Nº. 15, 1993.

Mujeres que la historia no nombró 2. Ma del Juncal Campo Guinea y cols. Ayuntamiento de Pamplona. 2005.

Read Full Post »

Premontretarrak, Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordena, erlijio ordena katolikoa da, Norberto Xantengoak, 1120an, Frantziako Prémontré abadian fundatua. Premontretarrak 1135ean iritsi ziren Euskal Herrira, eta bi abadia fundatu zituzten, Lehuntzen eta Urdazubin.

Bere abadietan ez ziren inoiz ugariak izan, bortz edo sei eta sotanaren kolorea dela«kanonigo zuri» deitzen zaie. Nahiz eta Alemanian eta Frantzian sortu ziren Premontretar etxe  gehienak Europan zaehat zabaldu ziren eta Espainian, non hain ezagunak ez ziren berrogei abadia ere kontatu ziren.

 

Irudia wikipedia- Premontretarra y Wenzel Hollarren, 1661ko grabatua

XVII eta XVIII.mendetan Premontretarrak  garranzi, eragin haundikoa, aberats eta lur eremu haudien jabeak izan ziren.  Eskualdean elkarte erlijioso honek zeukan monastegia (Urdazubikoa), XIII. mendetik  ohore eta onura ekonomikoa on bat lortu zuen eta Santiagorantz zihoazen erromesentzat bide garrantzitsua bilakatu zen,  eta Baztango hainbat lur eremuen Jane ziren

Baztandar aunitz Urdazubiko monastegian kanonigo zuri izan ziren eta batzuk Bartolomé Barrenetxe arraioztarra bezala Premontretarren nagusi eta buru ere (generala).

Bartolomé Barrenetxe, 1715ko urtarrilan 13an sortu zen Arraiozko Dolarea etxean. Gaztetik premontretarren elkartean sartzen da, 18 urtekin Urdazubin aurkitzen dugu  eta hemendik ainzin ibilbide arrakastatsu bat hasiko du premontretar elkarte barruan. 1743an nobizioen maixua izendatuko diote, 1753an Urdazubiko monastegiko “burdinola” kutxaren zaintzailea (burdin industria bat zeukaten hainbat burdinolekin) , 1756an, monastegioko abadea izanen da ta gañera 1756tik 1760 presidente tituloa emanen diote, Nafarroko erregeordearen (birreia) gortean ibiliko da eta azkenik 1765tik 1768artio Spainako premontretarren”General Reformador” edo “Superior General” , hauxe da! haien buruzagi edo nagusi izendatuko diote….eta ez da izanen baztandar bakarra kargo hori izanen zuna.

Bertze  “general” premontretar Baztandarrak Fr. Bartolome Etxenike de Asco errazutarra, Iruritako Juan Bautista Aleman eta  Juan Bautista Miguelene izan ziren.

Juan Bautista Miguelene  Auñamendi eusko entziklopedian (digitalean) arabera Arraiozko semea bezala agertzen da, baña baita ere web gune berberan, Azpilkuetako Urrasun auzoko Iriartea baserrian  jaiotakoa zela, ageri da. Hauez gain Juan Mayora zigatarra ordeneko koronela izan zen.

Frantziako Iraultzarekin, Lehuntzeko monastegiko ondasunak saldu egin zituzten eta Urdazubikoa 1793an, Frantziako Konbentzio Gerran, erre izan zen. Sute horretan, monasterioko liburutegia suntsitu zen (9.000 liburutik gora biltzen zuen). Hori gertatu 1806ean kanonigo zuriek Gipuzkoako Loiolako Santutegian bilatu behar izan zuten. Geroxeago, 1839an, Mendizabalen Desamortizazioakin  premontretarrak behin betiko utzi zuten abadetxea.

Post hau iteko, informazioa ondorengo liburu eta webgunetik atraia da:

Agustin Otondoren “Diccionario Historico Biografico del Valle de Baztan (Navarra)”  2002  Nafarroako gobernua.

wikipedia, Auñamendi eusko entziklopedia, Urdazubi udalako web horria eta Gran Enciclopedia de Navarra .

Read Full Post »

Urtarrilaren 17an San Anton eguna da, San Anton etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da. Tradizioaren arabera baserriko laneko animalientzat festa eguna da eta gaurko egunean bazka doblia izaten zuten eta nekazariek animaliak mezatara jausten zuten eta urtean zehar gaixoasunik eta heritasunek ez izateko asmorekin eliza atarian bedeinkatzen zituzten.

Baño festa guztiekin bezala kristianotasun kutsua kenduta ohitura zaharrago bat bazen (eta ez aspaldi artio baserri bazutan mantentzen zena). San Anton eguneko errito zaharran, animaliak  enbor erre baten gañetik pasazteraztea zen. Enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen eta laneko animaliak urte osorako gaixotasunez eta heritasunetaz babestuak geldituko omen ziren. Enbor hori, egun batzuk lehenago, baserriko  sukaldeko behekosuan erretako enborra zen, hain zuzen Gabon gauan, enbor hori Olentzeroa zen.

Baztanen San Anton egunan “San Anton” zozketa edo rifa egiten da. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, eta zihur ez jakin noiztik  hasi zen errifa egiten, bai badakigu  Luis Mari Ruiz elizondarrak Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean aurkitu zuen txartel baten bide 1867an egiten zela. Hasiera batean zerri baten zozketa sen, gero  garai batean behi ( goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia) bat errifatzen zen eta gaur egun bertze gauze bazuen artean, aratze bat.

 Porzierto! Zozketan bildutako sosa guztie, “zarretxearentzat”  da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.21.50

San Anton zozketako boletoa. Argazkia J.M. Ondikol (Diario de Noticias)

Baztango zaharretxea,  Francisco Joaquin Iriarte zahar eta jubilatuen etxea izena du, eta “zarretxeaz” gain baita ere “La Misericordia” izenarekin ezagutu izan da. La Misericordia  “miseroentzat” prestazen zen tokia edo biltzen zituen eraikina zen. “Miseroak”  bailarako edo kanpoko etxe gabeko behartsuak, etxez etxez “limosna” eskatzen zutenak ziren eta toki hauetan babesa eta jana emateaz gain, gaixotasunak eta heritasunak sendatzen zieten.  

Gaur egungo Francisco Joaquin Iriarte zarretxea “casa de beneficiencia San Francisco Javier”  miserikordian jatorria du.

 XVIII. mendeko Bartolome Iturralde zigatarrak, bailaran “escuela de latinidad” (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen eta eskola hori ez bazen posible egitea, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela arti utzi zuen. Azkenian erreinu zaharrearen lege batzuengatik eskola ez zen posible egitea eta ballarako junta generalak diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea erabaki zun (Kaputxinoen hospizia gaur egungo  Kuartelekozelaiko izenarekin ezaguten den tokian zegoen , hauxe da, parkeko Ikastola).  

Ideia, hospizioa, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat babesteko toki bat izatea zen. Eraikina erosiz gain txukundu eta prestatu behar izan zen eta horretarako, jende aunitzek izan ziren, Francisco Arízcun  eta bere emaztea Josefa Irigoyen (Iturmendiko markesa) bezala (1000 peso) sosa eman zutenak. Baita ere, aunitz izan ziren  Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak benefizentzia etxea sustatu zutenak.

1787ko Otsailaren 27an “San Franzisco de Jabier casa de beneficencia-ren” arautegia onartzen da. Jabetza Baztandar guztiena izango zen eta kudeaketa eklesiastikoak eta sekularrak izanen edo eramanen dute.

Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Frantziarrak (konbentzio gerran) zonaldea okupatuko zuten. Urte haietan limosna eta karitate publikoaren  faltaz, San Franzisko de Jabier miserikordia itxiko da. Urte batzuk geroxago Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerran miserikordiako eraikina (hospizio zaharra) tropa napoleonikoa kaxerna gise erabiliko dute. Gerra ondoren gauzak baretuago  zeudenean eta berriz jendeen diru eskaintza bazela urte batzuz irekia izan zen. Baina berriz bertze gerrate baten bidez (Lehenengo Karlistaldia) 1833an itxiko da eta eraikina kuartel gise erabiliko da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.07.31

Miserikordia 1910 aldera, Argazkia G.Marin

Gerra eta jasandako asedioen ondorioiz eraikina ez zen erabilgarria izanen eta behin betirako “miserikordia” ren burutapena ahazten da. Baina XIX.mendearen erdialdean  “miserikordiaren” idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte izan zen

Francisco Joaquíne Iriarte  Meoqui, Gartzaingo Yoar etxean jaioa zen, Gartzaingo presbiteroa izateaz aparte Cadizen negozioak zituen famili baten ondasunen oinordekoa zen eta 1850an beneficenciarako eraikin berri bat egiteko  1.858.000 Belloizko erreal eman zituen.   1857an Miserikordiaz gain Hospitala ere izango zuen eraikina egiña dago (gaur egungoa). U formako eraikinan baita ere despensa, siloa, eta labeak,  baratzia eta lorategia izanen  du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran,  “beneficencia” berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuak hartuko direla. Franzisko Joakin Iriarte 1855an zendu zen eta bere omenez bere izena jarri zioten. 

P.D. Luis Mari Ruizek Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean  1867ko trartela aurkitu zen artio, aipatzen zen zarretxeak, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zenez alde moduen aurrera egin zuen, baño 1885an, gastuak emandako dirua baño haundiagoa izan zen eta udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko  eta sosa iturri berri bat izateko, zerri baten zozketa egingo zuten… eta gaur egun artio.

 Post hau egiteko erabili den materiala.

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Presencia navarra en el Cádiz del monopolio. Julian B. Ruiz Rivera.

Lander Santamariaren ainbat artikuloak. Diario de Noticias

Read Full Post »