Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘baztandarrak’

Tupac Amaru Guerrillero Inca,
en pie de lucha desde la conquista,
el pueblo peruano renace en la historia
con fuerza y valor hasta la victoria…

Halaxe kantatzen zuten Tijuana No mexikar talde punka 90. hamarkadan hasieran eta abesti hori esker esker Tupac Amaruren irudia zautu nuen. Gaztaroko urte haietan irudi horren inguruan zeukan historia ta bizitza, txundituta utzi zidan. Garai haietan, Latinoamerikan hainbat talde armatuak eta politikoak baziren Tupac Amaru hitza erabiltzen zutenak; Peruko MRTA (Movimiento Revolucionario Tupac Amaru), Uruguaiko Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros edo Venezuelako Tupamaroak bezalaxe. Tupac Amaru, Peruko, Inka Inperioko azken lider natiboa izan zen, baina, bai abestiako eta taldeetako Tupac Amarua, ez da hau, baizik hunen ondorengoa edo odolezko ondokoa, hain zuzen, José Gabriel Condorcanqui Noguera, “Tupac Amaru II.a” bezalaxe zautua izan zena.

Tupac Amaru II.na. Wikipediatik artutako irudia

Bigarren Tupac Amaru hau, 1738ko martxoaren 19an, Peruko Tintan jaio zen eta XVIII. mendean Amerikan kolonialismoaren aurka eman zen matxinada indigena handienaren burua izan zen. Jauntxo famili dirudun bateko semea izan arren, jatorriz mestizo odola zeukan, Sapa Inka Tupac Amaru lehenaren eta kriollo odola baitzeraman. Ezkuntza onekoa zen eta gaztelera aparte ketxua eta latina menperatzen zuen. Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen Peruko Erregeordetzan (birreinatoan). Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, ta baita, indigenak esplotatzeko zeuden hainbat modu ezberdiñak desagertzeko ere (mehatzetan, merkantzien banaketak…). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deusezteaz gain. Berak sortutako mugimenduaren ondorioz, koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten eta haien aurkako errepresioa haunditu zen.

1781eko maiatzaren 18an, Cuzcoko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere famili guztiaren exekuzioa ikustera behartu zuten. Bere aurrean, bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek hil zituzten. Ondoren mingaina moztu  eta bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten. Bere burua lantza batetan patu zuten erakusgai Cuzco eta Tintanen, besoak berriz, Tungasucan eta Carabayanen, eta azkenik, zangoak, Livitacan eta Santa Rosasen. (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).

Tupac Amaruren harrapaketan, epaiketan eta zigorran zerikusi haundia izan zun Baztandar batek, hain justu Lekauzko Oharriz Jauregian jaiotako Agustin Jauregia eta Aldekoa, urte hoietan, Peruko “birreia” zena.

Agustin Jauregia, 1711ko maiatzaren 7an Oharrizko jauregian sortutako  baztandar militar eta politikaria izan zen. Matías de Jáuregui eta Elizondoko Datue jauregiko Juana María de Aldecoaren semea zen eta ia gaztetatik arma-gizon bezala nabarmentzen da, lehendabizik Afrikan Almansako errejimenduko “Dragonen” kapitaña bezalaxe eta 25 urtekin Indiasko Kartagenan, Santiagoko “caballero”-en arropa janzita inglesen aurka borrakatzen. La Habanan euskal jatorrizko María Luisa  de Arósteguikin ezkonduko da, ta segidan, berriro, Iberiar peninsulara bueltatuko dira. “Dragonen” erregimenduko koronel bezala Portugalen arituko da,  Almeidakoerrendizioan parte artuz eta ondorioz “mariscal de campo” izendatuko diote.

Oharrizko Jauregia. Argazkia. Pello San Millan

1772an Spainiako Karlos IIInak, Txileko kapitain generala eta gobernadorea izendatuko dio, urte berberako urrian bere seme T0masekin iritsiko da eta martxoaren 1773an kargua artuko du, 1780 arte egonez postu hortan, orduan izendatu bai zuten Peruko erregeordea (birreya)

Peruko erregeorde bezala lau urtez egon zen eta aistion aipatu dugun bezala Tupac Amarururen indigen matxinadari aurre egin behar izan zun, gogor arituz eta indiarrek beriro ez altxatzeo, kondena eredugarria patu zun.

Bapatian, 1784ko apirilaren 29an Liman hil zen ( pozoinduta hil zela erraten da)  Santo Domingo komentua lurperatu zuten eta han segituko du zihuraski. Interesgarria ta bitxia da Jauregiak hil ondoren “erresidenzia” epaiketa bat “juicio de residencia” jasan izan zula. Epaiketa hauetan hildakoaren biktimak izan ahal

Agustin Jauregia ta Aldekoa. Irudia wikipedia.

direnak aukera daukate  bere aurkako kexak eta salaketak  formulatzea. Erran behar inork ez zula ezer aurkeztu eta horren ondorioz bere alargunak (errexa izan ez zena) baztandarraen ondare militarra ta ofiziala jaso zun.

——————————-

Pos hau iteko, ondorengo web guneetatik informazioa erabili  da.

Wikipeadia,  Auñamendi enziklopedia eta Diario de Noticiasko Lander Santa Mariaren “pacificador a sangre y fuego” artikulotatik.

Baita ere, Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).



			

Read Full Post »

Saga hitza, erdiaroan Islandian prosaz idatzitako kontaketa batzuen izen generikoa da. Gehienetan egile anonimoa zuten eta maiz antzinagoko kondairetan oinarrituta zeuden eta baita, famili bateko hainbat belaunaldin istorio “epikoa” kontatzen dute… gerlari, buruzagi, jainko ta gudarin istorioak hain zuzen.

Parekotasun haundia izan gabe, sagetan aipatzen diren halako gerlari, buruzagi famili bat, (modu txiki-txiki batean) Baztaneratzen badugu…Etxeberriatar Berroetar-Elizondar familia, baztandar saga modernu baten, protagonistak  izaten ahal ziren.

“Saga-post” hau, Etxeberria familia karlista buruz izanen zen. Aita Martín Luís Etxeberria Iturralde  Baztango alkatea, karlista, militarra eta Nafarroako junta karlistako kidea. Semea Damaso Etxeberria Iturralde baztango alkatea II. karlistadan (III. ofizialki) eta aita bezala Naparroako Junta Karlistako kidea, Bertze Etxeberritar  Juan Anbrosio Etxeberria Iturralde, da. Lehenengoaren anaia eta bigarrenaren osaba, Elizondoko parrokoa, karlista eta  liberalen preso izan zena. Bai semea eta bai Osaba euskal idazleak bezala ageri dira.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 02.12.11

Martin Luis Etxeberria brigadier Karlista http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/

Martín Luís Etxeberría Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean hai justu. Aita Berroetako Martín Miguel Echeverría eta ama  María Petra Marciala Iturralde lekauztarra zituen. Martin Luisek Elizondoko Datue jauregiko María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa ezkondu zen. 1833an, Lehen Karlistada piztu zenan Baztango alkatea eta aranako “Capitan de guerra” zen (1831-1833 tarte horretan Baztango alkatea izan zen) eta urte hartako Urrian Zumalacárreguiren alde egin zun, karlisten kausa besarkatuz. Gerrako lehenengo egunetan 80 baztandar bildu zituen.

Azaroan Aguilarreko herrian Iturralde jeneralaren etxean hainbat militar karlista biltzen dira eta Nafarroako gerrate-biltzar Karlista edo Junta karlista antolatzen  da. Luis Martin Juntakide aukeratua izanen da. Junta idazkaria zenbatuta, 5 kide eta idazkari bat osatzen dute, hoien artean ere Juan Crisóstomo Vidaondo  eta Mendinueta elizondarra egonen da.

1934 maiatzan Junta eta boneta zuria eramaten duten bere guardia, Elizondo daude, Uztailan, deigarria historiko baten protagonista izango zen, bera izan bai zen gerra hasmentako hilabete hoietan Arizkunenean hospedatua zegoen Karlos Isidro Borboikoa Espainiako erregegai zena, Karlos V.na bezala aldarrikatu edo “proklamatuko” zuna. Junta Karlistaren kidea izateaz gain militarra izan zen eta armagizon bezala garrantzi eta ospe haundia lortu zuen. 1836an Koronela da eta Garraldan isabelino zutabe baten aurka nabarmenduko da. Borboiko Sebastián Gabriel de Borbón, ejerzito karlistaren jeneral nagusia zena, Nafarroako 5º batallonaren buruzagie izendatzen dio. Batallon hau 1833an Baztandar bolondresekin sortua izan zen eta Sagastibeltza jeneralarentzat batailon preziatuena zen, Sagastibeltzak berak gerra hasieran Baztanen formatutako bataiona  bai zen. Batallon horren buruzagie izanez Peralta, Azagra, Unzué, Biurrun, Lizarrako inguruetan eta Orbaicetan burrukatu zuen. Bataila hoien ondorioz brigadier izendatu zioten. Bigader izendatu ziotenean 1º divisionako ingenierosko komandate jenerala kargua eman zioten.

1838ko Iraikaren 19an Erreniegan (El Perdonen) izango zen bere azken guda, Alaix general Kristinianoa aurre zula. Karlistak garaile aterra ziren baña baztandar brigadierra, bizitza utziko zun lur idor hoietan. Hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 01.03.34

Elizondoko Datue jauregia Argazkiak, https://www.idealista.com

Martín Luís Etxeberría, eta Datue jauregiko María de los Angeles de Iturralde Aldekoak,  Damaso Etxeberria Iturralde semea izan zuten. Damaso 1834ko Abenduaren 11an jaio zen Bordelan, amak errefuxatua bai zegoen, hegoaldean gerra irauten eta bere senarra guda iten zuen biztartean. Bere aita bezala aranako alkatea izan zen II. karlistada garaian eta baita Nafarroako gerrate-biltzar karlistaren partaidea ere, II. gerrate karlistan parte hartuz. Damaso Elizondoko Datue (Aldekoengatik) eta Lekauzko Aroztegia  jauregiko (Iturralde aldetik) jauna izan zen. Liberala Datue jauregia erre zuten eta familiako artxibategia garranzitsua betirako galdu izan zen. Damaso Militarki ez zen bere aita bezala gerra-gizona gise nabarmendu, baña  idazle emankorra ez izan arren gure balleko historio ttar hontan, euskal idazle moduan iritsiko zaigu. Bonaparte prizipearen paretan (Datuzelaiko etxean, Datue jauregiko eraikin bat, Bruno Etxenike lagunzailearekin hospedaua egon zen)  Damasok euskeraz idatzitako “kantiko” batzuk agertu ziren. Damaso 1886ko Maiatzaren 29an Elizondo zendu zen,  Etxeberritarren “sageko” ondarreko alkatea izanez

Bitxikeri gise aipatu Damasok Lesakako Anunciación Barberena Oyarzabalekin ezkondu zela eta hauen biloba Ignacio Gascue Echeverría ingenieroa eta Pasaiako portuko zuzendarai izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Auñamendi Eusko Entziklopedia.

euskomedia web gunea erabili da.

pauleszaragoza.org Los Padres Paúles en Elizondo atikuloa. Mitxel Olabuenaga 2012.
www.enciclopedianavarra.com

Read Full Post »

indios-yuma.jpgAste saindua dela ta, haizegoa giro hortan sartu eta hontakoan, erlijio inguruko zerikusi bat dakar, hain zuzen Baztandar “martir” baten, aipamena.

Hasmentatik erran martirra, 1750an Lekauzen sortutako Juan Antonio Juaquin Barrenetxe dela. Miguel eta Maria Katalina Barrenetxeen semea, harras gazte zela, Baztan utzi, Atlantikoa zeharkatu eta La Habanan ezarri zen merkatari edo tratalari bezala. Kuban bere izaeran “ongilea” harras haise atera zizaion eta gauero hiriko atso, itsu eta behertsu bati zainzen ziola ta, xaharrak honek, nolakoa zen baztandar gaztea ikusita, “real compañia”-ko lana uztea eta Franziskanotan sartzea, konbentzituko zion. Barrenetxe gazteak, 19 urte zula Franziskotarren La Habanako konbentuan sartzen da eta urte bateko nobiziatua egin ondoren pres dago kontinentera (Amerikakoa) salto egiteko misiolari moduan. 

Bidai hori iteko baimena, 1773ko Maiatzaren 16an eman zioten , 23 urte zeukan eta urte berberako Abuztuaren 14 an Kubatik atraz, hilabete bateko bide luze ta zail baten ostean, Mexikoko Queretaroara iritxi zen. (Argazkian, Yuma inguruko indiar bikotea)

Sei urte pasatu zitun Queretaron, bere nagusien, kideen ta baita ere “natiboen” estimoa eta baliospena irabaziz. 1779. urtean, Fray Garces misiolari eta explorazaile ezagunarekin bidali edo destinatu zioten Sonora eta Arizonara, hain justu Yuma basamortu ingurura. Leku berriak ziren Franziskanotarrentzan eta Kolorado ibaian kokatutako “kolonia” batean ezarriko ziren.

Kolonia militarren esku zegon eta Barrenetxe eta Garces, Yumako Kw’tsa’n (ketxan ahozkatua) indieik kristautzen saiatzen ziren bitartean, kolonoek eta Yumatarrak elkar jo egiten zuten landa eremu, soro eta ureztatzeko urbideengatik. 1781an, indiarrek jasoko zuten azken iraina, iritsi zen. Españolak 257ko abereburu talde bat indiarren sorotan sartzea baimendu ondoren eta abereak landatutako guztia zapaldu ta jango zutela, Kw’tsa’n (ketxanak) armaz altxatu eta ezusteko erasoak ingo zuten espaniar koloniei. Lehenegoa Uztailak indios-yuma1.jpg17an “La Purisima” eraso zute, militarrak, kolonoak eta bi fraile hilez eta bigarren eraso bat 18an, “Vicuñerreko San Pedro eta San Pablo” misioari, baita ere, kolono guztiak makilkadaz hilez, bi franziskanotarrak Fray Garces ta Barrenetxe lekauztarra barne.

Yumatarrak gizaki zuriak gorroto arren, Barrenetxe eta Garcesi estimo zerbait zeukaten, behipin hori aipatzen da Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburuan, zeren hil guztien artean, soilik Franziskanotarren gorpua lurperatu zuten, bertze guztiak eguzkipean usteltzen eta sarraskijalen eskutan utzi zuten. (Irudia, egun hortako irudikapena. Irudia seaflog webgunetik hartuta dago.)

Kolorado ibaian gertatutako pasarte hau harras ezaguna da Kalifornia inguruan (behinpin erlijio arlotan, eskola erlijiosetan…) eta gure bailaran Juan Antonio Barrenetxeren oroitzapena ia ia ezezaguna izan, Estatu Batuetan, berak, Garces eta lehenego erasoko bertze bi frantziskanotarrak, ospe eta herrialde hortako historioan garrantzi haundia daukate. Horren adibidea da, Hipar Amerikako hierarkiak, 1941an Vatikanon aurkeztutako  beatifikazeko zerrendan bere izena paratzea.

 Urte dexente pastu direla ta, ez dakigu beatifikazio hori aintzin doan edo geldirik dagoen, baño bai dakiguna da 1781ko uztailaren 18a aintzin, zoko berde ta heze hontan jaiotako Lekauztarra ta basamortu gorri ta idor hortan hildako elizgizona, martirra bihurtu zela!!! 

Post hau iteko erabili den materiala.

Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburua.

Garlos Canales eta Fernando Martínez Laínez-en “Banderas lejanas” liburua.

Agustin Otondo-ren “Diccionario historico biografico del valle de Baztan” liburua.

euskomedia web gunea.

Read Full Post »

Orain dela 80 urteko Apirila 14 batian, Eibartik II. errepublika zabaldu zen hegolden ta  Espainian. Eibarko plazatik,  Errepublika aldarrikatu zuten eragiletako bat… Elizondoko semea genun.

Manuel Andrés Casaus, Elizondon jaio zen baña 1914tik Donostian bizi zen, ogibidez gazetaria zen eta 1920an “La Prensa” egunkaria sortuko zun, baña horren gain Baztandarrak, ekintza-gizona zen eta Primo de Riveraren diktaduraren garaian, errepublikaren republica-eibar.jpgalde borrokatzeko erabaki hatuko du eta Ikusten denez ,”antidictatorial” konspirazio guztien buru izango da. Manuel Azañaren laguna zen eta honek, Donostian abuztuaren 17an bertze errepublikatzale (eskuindar ta ezkertiarrekin) alderdiekin batera izandako bileran zerikusia izango du. Bilera hori “Donostiako paktoa” bezala zautuko da eta itun horretan batzorde iraultzaile bat sortu zen eta batzordeak hartutako akordioen nagusienak; Estatuaren antolaketa eskualdetan (erkidegoetan), errepublika bat ezartzea eta horretan erlijio eta politiko askatasuna izatea, izan ziren. (argazkian Eibarko plaza Apirilako 14an II.erepublika ezarri zela erraten den tenorean, argazkia euskomedia.org webgunetik atraia dago  )

Errepublika ezartzeko, bazordeak, militar errepublikatzala talde batek estatu kolpe bat itea pentsatu zun. Ekintza hortarako 1930ko Abenduko 15a erabaki zen. Manuel Andres Casaus, egun haietan ” Izquierda Radical Antimperialista” alderdiaren kidea zen eta Pepe Bago-rekin batera,  1930ko abenduko 15an Donostian Errepublika aldeko matxinadan parte hartzen du hiriko, Gobernu Zibila erasotuz. Matxinada porrot in zun (Jacan matxinatuak, 12an altxatu ziren 15artio esperu beharrian) eta erasoan “guardia de asalto” bat hiltzeagatik atxilotu zioten, heriotza zigorra eskatuz.

Hilabete batzuk geroxago Errepublika iritsiko zenez, burua salbatu zun elizondarrak. II. errepublika ezarrita (1931-1936) garrantziko kargoak izanen ditu, hainbat probintzietako gobernadore zibila izango dat, eta 1933an Segurtasun zuzendari nagusia izendatuko diote.  Adibide gisa aipa, 1932an Nafarroako gobernadorea izanen da eta epealdi hortan gogor borrukatu zula, Karlistek indako, errepublika izorratzeko saieskeren aurka. 

pagina.jpg1934ko Irailak 10an, tiroz hilda aurkituko dute Donostiko hirian, mendeku bat izan zela pentsatzen da, zeren egun bat lehenago, hiri berberan “pistolero socialista” batzuk,  tiro batez, Donostiako falanjisten buru zena, Manuel Carrion erail zuten. Haren eriotza sekulako eragiña izan zun espainia eta euskal herriko politikagintzan  (argazkian. Manuel Andres Casausen omenez egindako bustoa, argazkia ABC web horritik hartuta dago).

Bere bizitzatz ez da haunitz badakiguna, adibidez; ze etxekoa zen, nongoak ziren bere gurasoak…nonbait irakurri nun, bere biografia kontatzen duen liburua falta omen dela eta oraindik, egin gabe dagola!!!. Baina Elizondar honi buruz, zerbait idatzita utzi dutenak, badira batzuk! , adibidez Mola jenerala bezalaxe, bere memorietan aipatzen eta azpimarratzen bai digu, Casausek, personai arriskutsua zela!!!

Post hau iteko, bai wikipedia, bai euskomedia.org eta baita ere pdf-ko artxibo batzuk erabili dugu

Read Full Post »

Martxoa, ekitaldiz beteta daukagu Baztanen, zeren Martxoak 8aren inguruan hainbat talde eta erakunde kulturalak, Baztango emakumen jardunaldiak antolatu dute. Martxoak 4an hasi ziren ekitaldiak afari herrikoi batekin eta hile hontako 25an bukatuko dira xaboi iteko tailerrarekin. Tarte horretan izanik, hitzaldiak, sexu tailerrak, zine foruna, bideo emanaldiak…ta 8an barne, bazkarie, kalejira, fanfarrie ta batukada. emakumen eguna ospatzeko asmoarekin. (agenda ikusteko klikatu Irudian)


193619_201449553214126_100000472481696_787293_7545388_o2.jpg


 Ekitaldie begi bista eman nionean eta Baztani buruz doan blog honekin lotu nahian, burura etorri zizaidan Baztango emakume baten historia, edo obe errana, Baztandar emakume horrek, izandako bizitza gogorra ta latzaren historia. Era berean emakume aunitz jasan duten gertakizun garratz, krudel eta gordin horrekin, nabarraldeko web gunean topo egin nuen, Josu Sorauren hitzak idatziak, tartean zeudela. Irakurtzerakoan nabaria da Josuk “la baska” goititzen zeukan andreari zautzen ziola eta idatzizkoan, baita ere harras ongi nabaria denez bizitza horren bihotzondokoa, atsekabea eta sumindura, Nabarralden dagoen bezala, ekarri dugu haizegora.

Anparo “la baska”

Josu Sorauren.  (nabarralden egunekoa atalean argitaratua),

Kotoizko katu bat bezala, etxeko eskaileretatik jaisten eta igotzen zen. Ez zuen inorekin topatu nahi, izugarrizko beldurra zuen. Hala ere, ni sarritan eskaileretan jolasten nintzen. Berak, itzalez egindakoa zirudien. Bakarrik ikusten baldin baninduen, niregana ileak emeki eta maitekor ferekatzera hurbiltzen zen. Niri, nahiz eta mukitsu bat izan, laztan goxo hark pena eta nolabaiteko dardara ematen zidan. Nik banekien keinu haren zergatia, izan ere, bere semearen lagun bakarra nintzen, eta beraientzat hura ez zen gauza makala.

Auzoan La baska izenekoa, ez zen “emakume zintzoa”. Jendeak hari hitzik bat ere. Ikusten zutenean, mespretxuzko imintzio batez, hanka egiten zuten, “separatista y atea” omen zen. Ez zuen eliza ezagutzen, eta behin erretoreak zitalki bota zuen pulpitutik. Hala eta guztiz ere, hori ez zen egia osoa, noizean behin, hutsik zegoela aprobetxatuz, katedralera sartzen ikusi nuen. Agian euskaldunen jainkoa han biziko zen, esaten nion nire buruari gorrotoz josita.

Bere jaioterria, Baztan. Bost urte zituela umezurtz geratu zen. Hamabostekin, osabak Lesakara neskame bidali zuen.

Han, gerlarekin batera Anparo bere isiltasunaren negarrezko harana zeharkatzen hasi zen.

Ilunabar beltz batean txapelgorri batzuk ostatuan zalapartatsu agertu ziren. Haietako batek, nonbait, Anparo gustuko zuen. Bitan lagundu zion etxera. Hirugarrenean, Anparo ezustean (Jaungoikoaren, aberriaren eta erregearen izenean) belarrera bota eta han, soro ertzean, bihotzeraino, basapiztiak bezala, bortxatu zuen.

Anparo, urradurez josita, eurizirinez eta lotsaz blai mugiezina zen. Zelaian bertan hiltzeko gogoz, bera loretxo bat, itsas brisa edo hegatxabal bat, ez zen inoiz beste neskatoak bezalakoa izan, ezta hasperen bat ere, munduko neskarik zikinena baizik.

Kuartelean, txapelgorriak harropuzkeriaz bere adiskideei “Baskorraren” titiak nola jan zituen kontatzen zien bitartean, baserritarrek, Anparoren gorputza, ia bizirik gabe, jaso zuten. Anparok ez zuen deus esaten. Begien malko isilak oihuka ari baitziren.

Hiru hilabeteren buruan, konpainiaren kapitainak gertatutakoa eta neska umedun zegoela jakin zuen. Sutan jarri zen, baina bere baitan ez zen hainbesterako, azken batean, soldadu haiek aberriari bere bizitza osoa eskaintzen ari baitziren. Hori bai, -Anparoren zorigaitza!- ezkontzen behartu zituzten. Anparok ez zuen negar egiteko astirik izan.

Hilabete baten bueltan baina, Irungo mendietan soldadua tirokatu zuten, eta Anparo aske geratu zen. Errekete batekin bizitzea ez zen gauza makala. Bere osabak esaten zuen bezala, hauek abadearen ostia eta bedeinkazioarekin, deabru amorratuak bihurtzen ziren.

Tomasa, Anparo bortxatu egin zuen erreketearen ama zen. Alarguna. Sorgina, deabrua baino gaiztoagoa zirudien Tomasak. Inork ez zion kontra eginen hari.

Tomasak Anparo bere Iruñeko etxera eramatea onartu zuen. Horrela, iloba berekin izango zuen eta aldi berean Anparoren lana, bizirauteko.

Pentsatu eta egin. Egunez Argako ibaiaren latsari eta gauez lisatzaile ala adabatzaile. Egunero, etxeko lanak goizean eta arratsean, eguzkiak Sarriako mendiak erretzen zituenean etxeratzen zen. Gero, etengabe etxeko eta kanpoko lanak. Tomasa zapaltzaile bat zen eta ez zion bost minutu ere uzten Xabier semetxoarekin lasaitzeko.

Xabier nik lagun izan nuen. Oso mutil lotsatia zen. Bazirudien bere amatxoren beldur guztiarekin elikatua zela. Bere larrua hain mehe eta zuria zen, non edozeinek pentsa zezakeen gardena zela.

Auzoko umeak beti barre eta mespretxuz hurbiltzen zitzaizkion. Berak hitzik esan gabe pentsakor eta isil begiratzen zituen. Baina bere amatxo iraintzen zutenean, malko batzuek ihes egiten zioten begietatik.

Behin, Andresek, auzoko denda baten morroi zenak, soldadutzan mandoaren ostikada batek herren utzi zuenak, bere alde egin zuen sutsuki, beste umeei txoriburu gaiztoak eta perbertituak deituz. Baina Andres eroa omen zen, eta ahopean marmarka “antifranquista”hutsa zerabilen auzoak. Andresen ustez Anparok ezentzunarena egiten zuen bakean bizi ahal izateko.

Futbolean, pilotan, harrapaketan edo beste edozein jolasean Xabierrekin ez zen inor aritzen. Horregatik, nik, errukiz, bera babestea erabaki nuen. Nirekin lasai xamar zegoen. Izugarri trebea zen dama-jokoan, partxisean, dominoan eta holakoetan. Ia beti irabazten zidan; momentu hartan, barkamen eskatuz bezala, emeki bere begirada bideratzen zidan.

Anparoren edertasun fina, jasminaren antza zuen. Bakarrik, eta noizean behin Andresekin solasean sartzen zen, beraientzat auzoko gizon umil, zuhur eta bihotzonekoa zen.

Baina zoritxarrez, udaltzain bat berekin maitemindu zen. Ikusi bezain laster beraien atzetik, hitz lizunak esaten joaten zen. Hasieran mutu, baina Anparok ezin gehiago jasan eta txerri deitu zion. Han matxista, errekete eta infernu guztiak sortu ziren.

Pasadizo hau ahotan ibili zen auzoan. Batzuk probokagarri, besteak emakume gaizto, moral gabeko, lotsagabe eta abar zela… Bihotza idortu zuen haize madarikatu bat…

Han, Arga Ibaian, arropa garbitzen ari zen bitartean, zurrumurru zikinak hedatzen ziren latsarien artean…

-Mutu izan naiteke, baina ez gor -oihukatu zien-.

Tomasak apaizarengana eta poliziarengana joko zuela mehatxu egin zion. Gauza txarrak bazekizkien Anparo espetxeratzeko, eta semea gabe uzteko. Denek zekiten bezala, separatista, -sarritan entzuten zitzaion semearekin euskaraz aritzen- bizi txarrekoa eta abar zen.

Bost bat egun geroago, ibaiaren ur-korronteak eraman zuen. Batzuk izotzaz irristatu zela, besteak bere buruaz beste egin zuela… Andresek gorrotoa, elizaren hipokrisia eta fanatismoaren harropuzkeriagatik izan zela zioen.

Hilerritik kanpo lurperatu zuten. Lore bakarrik gabe, iluntze beltz batean eta otoitz laburrik ez.

Zuretzat nire oroitzapena, Anparo, emakume duin eta ona, jende pozoituaren artean bizi behar izan zenuenagatik.

Read Full Post »

Agur Bixkai!.

bixkai.jpgUrriarekin Udazkena dator ta udazkenarekin uda joan, udako loreak zimurtu, hostoak erori ta natura hilzorian edo zendu dela, dirudi. Zoritxarrez ez bakarrik natura zendu da Urria hontan, baizik baita ere zulo (Baztan) hontako barride batzuk aio erran digute. Hoietako bat, hilabetearen hasieran, zehazki 4an joan zaiguna, Pedro Aranguena Mirandona “Bixkai” izan da. (goitiko ta behitiko argazkiakwww.ttipittapa.net webgunetik artuta daude)

Pedro, Iruritan zendu zen, bere herrian, naiz eta jaiotzez Iruritarra ez izan urte hauinitz bizi izan du Baztango herri hontan, hain zuzen destinua ekarri zion egunetik, destinu anker, zakar ta gogor horrek, ekarri zion lehen egunetik. Bere goitizena dion bezala Bizkaitarra zen eta 1936ko Uztailan, Nazionalak altxatu zirenean, gazte abertzale haunitz bezala, Euzko Gudarostean izena emanez, gudari moduan haritu zen. Gudari bezala 1937ko apirilaren 26an Gernikan zegoen eta hiri bizkaitarrak piratutako, Luftwaffe-ren “Kondor legioa“-ren eta Italianarren hegazkiñak in dako eraso-sarraskaren eta historiarako Gernikako bonbardaketa zautzen den gertakizunaren lekukoa izan bixkai1.jpgzen. Preso artu zioten nazionalak eta Burgosen karzelan egon ondoren kondenatua izan zen bi urte inguru 1931tik 1941era halabeharrez lan itera “batallon de trabajos”-etan eta errepresaliatu politiko hoietako batallon batetan etorri zen lehen aldiz eta betirako, Baztanera. Pedrok, Meakan egon zen eta berak eta berarekin lan egitera behartuta, lan baldintzetan latza ta gogorretan, indarkeria jasatzen, gose eta hotzez zeuden 1.756 presoekin (errepublikar, gudariak, sozialistak, catalaniarrak..) batera Eugi-Irurita doan NA-1740 errepidea egin zuten.

Joanden urteko Maiatzaren 16an, Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak erakundeak antolatuta omenaldi xumea in zitzaien Pitzamarren (Artesiagan),errepidea egitera behartu zizaien, preso errepublikarrei. Omenduetakoak, Justo UrkijoPako Barrena bizkaitarrak batera, Pedro Aranguena izan zen (behitiko argazkia).  Erran dugunez bezala,  urte hauek gogorrak izan ziren baiña azkenian, hunet ekarri zion destino anker hori. bukaera gozoa zeukan zeren aske izan bezain pronto, Iruritar neska batekin ezkondu eta Meaka azpian dagon herri ederran, bizitzera eta famili bat sortzeko, geldituko da.

p160509_1322.jpgPedrok Aranguena eta berarekin Meakan osatzen zuten 18. “langilen batallona”eta 12. disziplinarako langilen batallona” presoak ez ziren Baztanen bakarrak behartuta lan itera egon zirenak, baizik Baztango bazterretan 3.486 preso geihago egon ziren,Atxuritik Urkiagarañogotorlekuak, bunkerrak, tunelak, behitzeko dorreak ereikitzen. Lanak 1938an hasi ziren eta Mendebaldeko Pirineotako defentsa planaren barruan sartuta zeuden , zeren beldurra edo susmoa zuten II. gerrate mundiala akitzerakoan Frantziatik eta aliatuk lagunduta, errepublikatzaleak estatu espainiarrian sartuko zirela edo inbadituko zutela, ta  hori ez gertatzeko  “Línea Pérez ” izeneko bunker sarea sortu edo ereiki zuten (alemaniarrek Sigfrido linea eta frantziarren Maginnot linearen antzera). Baztanen “batallon bb01.JPGde trabajos” barruan sartutako presoak egindako bertze errepideak, NA 2600 Erratzu-Izpegi, eta NA 2655 Otsondo-Gorramendi dira, Erratzun ere Aranea ibaiaren ezkerraldean (gaur egun ondarrak nabanri dira. Argazkia) barrakoiak altxatu zuten, Amaiurko Pumpulustainguruan bezala, (hauek berreskuratu dira eta herriak erabiltzen ditu behinpin)…eta guzti hau, izerdi, odol eta hotzez betetako ekuz egiña, soilik gerra madarikatua galtzea tokatu zizaiolakoz eta irabazleak bezala pentsatzen ez zutelako.

Agur Bixkai ta agur galdu zuten guztioi!!!

Post hau iteko informazioa atra da urrengo liburetatik; Gerra zibila eta gerraostea Baztanen , 1936-1946 (Iker Frías, Elizondo, 2004) eta Los trabajos forzados en la dictadura franquista (VVAA, Pamplona, 2007).


Read Full Post »

Izan dira historian zehar, bizitza izugarria, bitxia eta haunitzetan gogorra, izan duten baztandar batzuk eta gañera bere gertakizunak, historiako hune zehatz batean izan zirelako, haietaz gutti edo ezer jakin dugu. Hoietako bat Alejandro Elizalde Iribarren  izanen da.


redcomet8Alejandro Elizalde
 Elizondon jaio zen 1894ko urtean. Ikasketak Zaragozan in zitun eta hoiek bukatuta Donostiako Ford-an sartu zen lan itera komerziala bezala. 1923an Carmen Colau Marrodan Bilbotarrarekin ezkondu zen eta familiarekin Baztanera buetatu zen. Alejandro E.A.J.ko kidea zenez Spainako gerra zibila hasi zenean gudari bezala joan zen frontera eta Eusko gudarostean harituz eta guda hondorioztatu zenean Iparralden erbesteratu zen. Donibane Lohizunen finkatuko da eta II. guda mundiala leher egin zuenean Franzia askearen “deauximieme bureau-arekin” (Franziako inteligenzia agentzia) lanean haritu zen espioi naziak bilatuz iparralde guzian. Horretan zegola 1941an Baztandarrak
 Arnold DepeeComete sareko sortzaileetako batekin, elakarrizketatzen da eta handik aurrera Comete belgiar-fraziar sareari lagunduko die.

Comete sarea Bruselasen jaio zen 1940ko urtean 24 urteko Andreè de Jongh eta aistion aipatutako Arnold Depeèn-n eskutik. Hasieran, Dunkerkeko batallaren hondoren erreskatatu gabe gelditu ziren Britaniar ta Franziar soldaduei lagunduko diete, gordetuz, elikatuz eta handik aterataz. Gero benborarekin baita ere eroritako R.A.F-eko (Royal. Air. Force) Britaniar pilotuak eta USAF-kon Amerikar pilotuak, Alemaniarrek okupatutako lurretik ateratzen harituko dira. Horretarako Comete sareaz baliatuko dira eta etxez etxe, herriz herriz eta tokiko laguntzailekin, Bruselastik hasiz, Frantzia osoa zeharkatuz, Euskal herriaraño iritxiz, Bidasoa ibaia guruzatuz, Donostiara abiatuz, Bilbora eramanen dute. etBilbom Britania haundiko konsuladoan uzte zuten pilotuak eta soldaduak eta hortik, britaniako enbajadako langile edo “agregado” bezala, Gilbraltarrera joaten ziren.

phoca_thumb_l_itinerario-red-comete
Alejandro Elizalde, Euskal Herrian, mugalariak eta pilotuentzako aterpe eta babesa lortzen saiatzen ziren arduratzailea izan zen, berarekin taldea osatzen zutenak Ambrosio San Vicente arabarra,Martin Hurtado de Sarachobizkaitarra, Gipuzkuako Florentino Goikoetxea eta Maritxu Anatol Aristegui (Irungoa) izan ziren.

Aipatu dugunez hasieran Irun-Behobia aldetik pastzen zuten pilotuak, Paristik trenez Bayonara eramaten zieten, Baionan gaua pastu ta biramunian, Bidasoa zeharkatu. Bertze batzutan, Parisen autobusan sartzen zuten pilotuak eta Donibane Lohizun-erartio… pixkanak pixkana sarea haunditzen joanen da, gaua pasteko ta gordetzeko gero ta toki gehiago behar badira, Ziburun, Saran, Irun… Baña gero ta gehiago zailatasunak agertuko dira, 1942an aliatuak Normandian “desenbarkatuko” dute, hau, ondorioak izanen du zeren Alemaniarrek mugak indartuko ditu. Bruselastik Jean Francois Nothomb etorriko da eta mugalari bezala arituz eta bidasoako pasabidea zalla denez, berak eta Pierre Elhorga mugalariarekin batera bertze bide batetik saiatuko dira, Baigorri-Bidarray-Elizondo, gaua Elizondoko etxe batzutan loa itea lortuko da Alejandro Elizalderen esker. Gehien bat Bidarraitik Baztan aldera, Aritzakunera eta Gorramakil gainetik Erratzuko Mortaleneko Bordaraino ( Hango nagusia Ameriketan egona izan bai zene eta ingelesa baitzekien), Baigorritik ez ziren aunitz saiatu etortzen, kontrol sobera bazelakoz. Bide hauek ez dira izango bakarrak Baztanetik pastuko direnak zeren 1943an alemaniarren presioagatik Dantxarinea-Elizondo irekitzen dute. Baino Urte hortan, Alejandro Elizalderen taldea eroriko da, naziak talde guztia harrapatuko zun (Maritxu ezik). Alejandrok Alemaniara deportatua izan zen eta Mauthausen-eko, Kol de Melk-o eta Ebensee-nko konzentrazioko kamputik pastuko zen. Gerrra akituta Amerikanoak askatu ziotenean 45kilo pesatzen zitun eta harras gaixorik zegoenez, 1946an Kanbon hil zen.

0000197

Argazkian, Alejandro Elizalderen taldea ikus daiteke, Ezkerrian, Alejandro, Maritxu, Ambrosio San Vicente, Martín Hurtado de Saracho  eta Florentino Goikoetxea. (argazkia euskomedia web gunetik artuta dago)

Akitzeko aipatu, inportantzi gabeko blog hontatik gure omenaldi txiki hau egin nahi izan dugula Alejandro Elizalde Elizondarrarentzat bere bizitza aztuen putzutik atra naiez eta erran Elizondon, Ahaztuak plaza bat baldin badute Elizondar ahaztu honek ere, plaza horren zati bat izan beharko zula eta zertaz ez! bere plaza propioa edo kale bat bere izenakin…

 

Read Full Post »

Joanden asteko ortziralian, (2010-9-9) Arizkunenean  XVIII. mendeko baztandar emakumei (batzuei) buruz hitzaldi interesgarri bat izan zen. Hitzaldia, Gaspar Castellanos Gaston historiazaile Aragoitar-baztandarra eman zuen eta ordu bateko solasaldian XVIII.eko sei emakume baztandarren biogafia ttiki bat aipatu zun.

Haien artean; María Josefa Landabere Agirre Erratzutarra,  Felipe V.aren emaztearen (Isabel Farnesiokoa)  Carlos IV.ren emaztearen “Camarista mayor” izan zena.  Maria Josefa Dolarea Gaston (Gaztelun sortua baina gurasoak baztandarrak) baita ere “camarista Mayor”, kasu hontan Parmako Maria Luisa erregiñarena (Carlos IV emaztea). Maria Josefa gortean ibili  eta alargun gelditi ondoren Elizondora bueltatu zen eta azken urteak, bere haizparen etxean ( Pedro Xabier Arizkun-en emaztea), hau da, Arizkunenean, pasa izan zitun. Baita ere  Joaquina Borda Hualde aipatua izan zen, honek Zugarramurditarra eta  Juan Bautista Dutari dendari-bankeroaren emaztea zen eta senarra hil eta alargun gelditu zenean, Madrilgo Dominiken, Santa Catalina de Siena konbentuan, Sor Joaquina de la Cruz bezala sartu baino lehen, diru guztia (kristonekoa zela) Zugarramurdiko ta Baztango familiartean (garai haietan, famili ahaidetasun gradua, haundia zen) banatu zun…

Emakume hoien biografia goititik eta sakondu gabe eman zen, ordu bat ez du aunitzetarako ematen. Horrez gain Gasparrek aipatu zuenez gaia berritsua zen historiagilearentzat eta oinik sakondugabeko ere. Entzuleengandik animatu zioten gaian barneratzea eta Gaspar Castellanos pres dagola adieratzi zun.

presidentes_a

Gaspar Castellan de Gastón


Emakume baztandar hauek, bizitzea ukitu zizaion garaian (XVII. mendean),
emakume bat iristen ahal zen maila haundienera iristi ziren, bai bere indarrez, bai bere abileziaz, bere trebetasunaz, adimena..eta abar.. Ondarrian, konklusion moduan, aipatu zun garaiko emakume hauek, etxekoandreak, garrantzi haundikoak zirela eta uste den “botere” haundiagoa zuten. “Etxekoandrea”, etxearekin lotura izugarria zeukan, etxea ez da eraikin bat bezala ikusi behar, baizik etxea, familia irudikatu, ordezkatu,,, iten du, etxea familia da, etxea dena da, nahizeta, hirugarren belaunaldia izan eta kanpoan bizi! Jatorrizko etxeko etxekoandrea erraten zuna…kontuan artu behar zen. 

Pentsatua izan da beti, etxea seme nagusiak jauresten (heredatu) zula, baina Gaspar Castellanos ikusi eta ikertu izan dunez, haunitzetan,  etxea alabei pasten zen… azalduz garai hoietako emakumen garrantzia Nafarroan soilik pasten ahal zela. Nafarroaren (erreinua zen garaiatik)  emakumen baldintzak,  berezitasun juridikoa, sozial arloan, ekonomikoak eta kulturalak bertze herrialdekin konparatuz haise obeak ziren, hoien artean Gaspar Castellanosek hitzaldian  aipatzen zuen bezala, jarespena (herenzia). Nafarroan tituluen, pribilegioen  eta sosen jaraunspena ez zegoen  legez, lehen semearengana (gizonezkoa) zuzenduta baizik gurasoak ziren erabakitzen zutenak  heren seme alaben artean. Jauraspen horiek iten zuen emakume batzuk propietateak izatea (sosa) eta honek aukera maten zuen empresa (eginkizunak) berrietan sartzea.

 Hala zerbait ere aipatzen digu Carmen Purroy Turrillas-en “la mujer Navarra , un caso excepcional en la emigracion a America” idazlanan. Nafar emakumearen diferentzia, kasu  huntan Ameriketara joaterakoan. Pentsatzekoa da Ameriketako emigrazioan, emakumearen papera, bigarren mailakoa izan zela, erabakiak hartzerakoa emakumeak gizonezkoaren itzalean egon zela?  baina… kasu interesgarri haunitz biltzen ditu Carmenek, Nafarroan horrela ez zela izan eta emakumearen hitza beharretzkoa zela!

Baztanen Migratzaile haunitz izan dira eta hoietako batzuk, bai adin txikikoak zirelako, ezkonduak zirelako… baimena behar zuten Ameriketara joateko. Gurasoen baimena (biena), emaztearen baimena edo Amaren baimena derrigorrezkoa zen  lizentzia lortzeko. Bahimen hoien bidez badakigu emakume baztandar batzuk Ameriketara joan zirela edo bere baimenen esker, gazte haunitz “ametsen” lurrera bidaiatu zirela. Adibidez:  

Pedro Maritorena eta bere emaztea Josefa Antonia Mutuberría Elizondarrak onesten dute edo baimena ematen dute, bere semea Miguel Kubara joateko… baita ere 1802an María Dominga Subincorena, Zigatarrak,  ahalmentzen du bere senarrari Juan Erramuztegui, La Habanara bidaiatzeko eta han 2 urtez zurgiña bezala aritzeko. Urte bat geroago, Oronozko Francisca Antonia Sarratea, baimentzen du bere senarrari Francisco Gamio La Habana -ra joateko, zeren bi urtez lana zihurtatutakoa zuelako… 1855an, Felipa de Etxabarren, Garzaindarra, baimentzen du bere semea Miguel Antonio Urrutia La Habana-ra joateko, baita ere 1808an Joaquina Guerendiain Arizkundarra, Luis Idoateren alargunak, onesten du bere seme Miguel Ameriketara joatea… ta horrelakoak, hainbertze. 

-720x340

Etorkiñak Buenos Airesen. Marrazkia Urtubey


Baña badire kasu aipagarrienak eta bitxiak eta. Badira bereizitasun kasu batzuk, baimena alabei ematen dena…adibidez;…Maria Cruz Arburuaren kasua- Zozaitarra ta ezkongabea 1854an, baieman eman ziola bere 25 urteko alaba Maria Josefari, Buenos Aires-era joateko, han bitzi berri bat hasteko, edo Lorenza Etxeberria Erratzutarraren kasua (1852), ez bakarrik baimena eman ziona bere alabari baizik baita ere, kontratatzen dio Pedro Pradera, Baigorriko ontzijabeari, 450 pezeta ordainduz, Coralia fragatako txartel-pasai bat, bere alaba  Juana Mari Urrutia ezkongaberakoarentzat, Buenos Aires-era joateko . Corneliako
txartel-pasai ez zen posible haunitzetan aldi batetan ordaintzea eta badira kasu batzuk, Magdalena Zubiria Errazutar alargunarena bezala, bere alaba Vicenta Elizetxe Buenos Aires-era joateko, pasajea erosten dula kompromisua hartuz, urte bat ondoren falta zaion 170 pezetak ordainduko zula, edo Lekarozko Juana María Elizetxe, bakarrik in zula Amerikako bidaia 1851an eta diruri ez zuenik konprometitu zen urte baten ondoren ordainduko zula Coraliaren pasajea edo txartel-pasaia, hortarrako bere osaba Jaime Mariperizena ta bere emaztea, Franziska Irulegui, fidatzaile bezala gelditu ziren. (goiko argazkian inmigrateak Buenos Airese-era irtsi berriak. Argazkia http://www.rtve.es-tik artuta dago)

Guzti hauek, Carmen Purroy Turrillasen lanan agertzen diren kasu batzuk bakarrik dira, eta erakusten digu bertze herrialdetako (Nafarrotik kanpo) emakumen egoera konparatuz, emakume baztandar batzuk mundu berri batera joateko aukera propio izan zutela. 

Post hau egiteko erabili den materiala.

LA MUJER NAVARRA. UN CASO EXCEPCIONAL EN LA EMIGRACIÓN A AMÉRICA. Carmen Purroy Turrillas

Read Full Post »