Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘mexiko’

Indianoa edo amerikanoa Ameriketara joandako euskal herritarra da, bereziki berriro Euskal Herrira aberasturik etorritakoa. Amedrikanoen une gorena XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran ailegatu zen. Gazte aunitzek, txirotasunak bultzatuak, Kuba, Argentina, Uruguai, Mexikora edo Venezuelara emigratu zuten. Batzuk pobrezia bertzerik ez zuten topatu baina bazeuden dirutza egin zutenak eta itzuli zirenak. Itzultzerakoan, aunitz  herriko jauntxo bihurtu ziren, batzuk  noblezia titulu lortu zuten,  jauregiak edo indiano-etxeak izenekoak ereiki zituzten eta baita ere beren herrietako ongileak izan ziren.

Baztanen ia ia herri bakoitza badu bere indianoa edo amerikanoa, herriko elizaren konponketa kosteatu zuna edo hilerri berri bat, ermita, eskola, frontoia ereiki izan zuena…Elizondo Jaime Urrutia eta Braulio iriarte ditu, Lekauze Martin Plaza, Errazu, Iñarbilko Aldekoetxeako Juan Irigoie eta bere anaia, Elbeten Franzisko Goienetxe Etxandik, eta Oronoz-Mugairi, Martin Urrutia Ezkurra.

Martin Jose Urrutia Ezkurra 1855ko Urtarrilaren 4an  Oronozko Enandoa etxean (Enarondoa) jaio zen. Aita Juan Bautista Iturria zen, ama  berriz Maria Jesus Ezkurra. Zortzi urte zituela, hasi zituen lehen ikasketak, Gero, Sumbillako barnetegi batean segitu omen zuen. Elizondon 1869ko urtarrilaren 2an siñatutako agiri baten araberan  14 urte eskas zituenean, eta bere maisuak eskatuta (bere ezaugarriak asmatu zituelako) Puerto Ricora joatea erabaki zuen, “dirutza hobetzeko asmorekin”. Puerto Ricora joatea erabaki zuen. Puerto Rikon hiru urte egon ondoren 1871an Mexikora iritsi zen.

Mexikoko Tulazingon saltzaile bezala urte batzuk haritu ondoren, 1888an  Santiago de Tulantepecen errota bat erosiko zuen, eta azkenik, errota kotoi ekoizpenarako Santiago frabrika moldatu zuenean, oihalgintzan sartu zen. Fabrika honek garrantzi eta ospe haundikoa izan zen Santiago eta Hidalgoko estatuan . Fabrika horrek familia aunitz erakarri zituen Santiagoko herri txikian bizitzera. Gaur egun, Santiago Textil izenarekin funzionamenduan segitzen omen du.

1891an Carmen Lanzagorta Robles mexikarrarekin (aita bizkaitarra zen) ezkonduko da. 1907an Urrutiak  bertze batzukin batera (hien artean Erratzuko Aldakotxeakoa Juan Irigoyen) San Ignacio de Loyola Euskal Elkartea sortuko dute. Elkarte honkin euskaldunen biltokia eratu zen herrialde hartan. Elkarteak bi helburu zeukan: “Euskal Herriarekiko eta euskal hizkuntza eta historiarekiko maitasuna sustatzea” eta “Euskaldunen arteko harremanak eraginkortasunez finkatzea”.

1910an Mexiko, mugimendu iraultzailea eman zenean, Fabrikak  ondorio latzak jasatzen hari zela; lehengaien inportazioak zaildu egiten ziren eta salmentak izugarri murriztuz gain, zalantzarik gabe empresa mugimendu iraultzailaren katalizatzaile izan zen eta honek arazoak ekarri zizkion. Hala ere 1913an Baztango uholdeetako kaltetuei laguntzeko 1.000 pezeta bidaliko zituen. Urte batzuz Mexiko utziko dute (egoera politikoagatik) eta Euskal herrira bueltatuko dira, hain zuzen Donostira. Komentatzen da arkitektura gustokoa zuela eta Tabakaleraren erainkina txundituta utzi zionez (1905an erosteko pres egon zen) Donostia aukeratu zutela. Kontxaren aurrian Villa Urrutia izeneko txaleta altxatu zuten, gero denborarekin, Donostiako pisuetako eraikin ederrenetako bat bihurtuko dena.

Martin Urrutia gizon ongilea izan zen, bai Mexikon bai bere jaioterrian. Martín Urrutia eta Carmen Lanzagorta bikotea ezkuntza eta eskola-heziketari laguntzeko kezka berezia agertu zuten. Hidalgo Estatuko Tulancingo eta Santiago Tularecepec-eko bi herriko ikastetxeek bultzatu eta laguntza ekonomikoa eman zieten.  1927an  Martín Urrutiak eta Carmenek  milioi bat pezeta bideratu zituzten Oronoz-Mugairin bi ikastetxe sortzeko eta ereikitzeko (berarenak ziren lur sail batzutan). Bata mutilentzat Mugairin San Martin izenekoa (urte haunitz nekazal eskola izan zena) eta bertzea Oronozen neskeentzat, Nuestra señora del Carmen izenekoa. Azken hau 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurreraurte dezentez Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek Nafarroako iparralde osorako hezkuntza-eredu bihurtu ziren.

Oronoz Mugairen ere haren kontura izan ziren, halaber, parrokia-eliza handitzea eta edertzea, baita hilerri berria eta bere sarbidea. Zarretxerako ere dohaintza eskuzabalak eman zituen. Horrez gain Mexikon ere hainbat dohaintza garrantzitsuak eman zituen.

Martin Urrutiak 1936an  Freuburgen (Alemanian) hilko da, urte batzuk gerago (1940) Lausanne (Suiza) bere seme bakarra hilko da ( toki batzuetan Espainiako Gerra Zibiletik erbesteratua zela agertzen da). 

1948an ezarritako bustoa.

1948an Juan Lázaro Baztango alkatearen bidez Martín Urrutia, haraneko seme kutun izendatu zuten. Ordura arte, Baztanen ez zen halako titulorik eman. Baita ere Martinen bronzezko busto bat inauguratu zen. 1950an Martinen alarguna,  Carmen Lanzagorta bueltako da eta San Martin eskolaren gibelekoaldian bere seme Juan omenez, frontoia eraikiko du. Frontoiko txafla batian irakurtzen ahal da ; “Frontón Santiago. Construido merced a la generosidad de la Ilma. Sra. Da. Carmen Lanzagorta Robles. A lamemoria de su hijo D. Juan”. Frontoia, garaiartarako ikusgarria zen, estalia, luzia, argia ,hamabi lehio haundietatik sartzen zena.

Gaur egun, Mexikoko Hidalgo Estatutako Tulizango eta Tularecepec-eko sortutako ikatetxeak eta bere izenak dramatenak, funzionatzen iraute dute. Berdin gertatzen da Kotoizko lantegiarekin eta Mexikoko erietxe baten pabeion batekin, Carmen Lanzagorta izana daukana eta 1932an bikotea 50.000 peso emanez kosteatu zuena…hemen berriz karkarkar, antzeko parezido!!!

Urte batzuk geroago, brontzeko bustoaz gain (salbu Mugaireko kale baten izena), ez da ezer geratzen apenas. Eredua izan ziren bi eskol horiek  bere borondateari apreziorik egin gabe, bere izena zeraman fundazioak medio zela 2006an saldu zituzten eta herriaren mesederako esku zabalez ereikiak izan ziren  bi obra handi horiek pisu bloketan akitu zuten (Gainera polemika izan zen zeren prinzipioz piso hoietatik lokal sozialetarako bideratu behar ziren kopurua azkenian murriztu zen).

Martin Urrutia Ezkurraren  soinenborran oraindik irakurtzen ahal da “El ayuntamiento del noble valle y universidad de Baztan a su hijo predilecto D. Martín Urrutia  Y Ezcurra” ta baita ere behitiago “El colegio San Martin a su inolvidable fundador D. Martín Urrutia Y Ezcurra”.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Aproximación a la arquitectura de los americanos en Navarra. José Javier Azanza López. Institución Príncipe de Viana. Gobierno de Navarra 2004.

De robles y razas. Baztaneses en México: tras sus huellas allá y acá. José Javier Azanza López. www.una.edu. 2018.

Read Full Post »

Txokoto, Elizondoko auzo bat da, edo hobe errana, Elizondonko zati bat da, ibaiaren bertze bazterra da. XX.mende hasieran Elizondoko hirigunea, bi kale ziren, ibaiaren bi ertzak hain zuzen. Ezkerra, kale Nagusia zen eta 1890tik Jaime Urrutia izenarekin ezagutuko da. Bertzea, eskuin ertzekoa, etxe solteek osatzen zutena eta bertzearekin alderatuta, kale eguzkitsu zenez Eguzki kalea bezala ezagutzen zen. Kale hau Txokoto zena eta dena zeharkatzen du eta 1921ko urriaren 18an, Kale Nagusia bezala, honi ere bertze herritar ongileren (benefaktorea) izenarekin izendatua izango da, kasu hontan Braulio Iriarte karrikan.

Braulio Iriarte.


Braulio Iriarte Goienetxe, 1860an jaio zen, Elizondoko Txokotoko Martindenea etxean. Braulio gazteak garaiko baztandar haunitz bezala, 17 urtekin eta inolako ikasketarik, ofiziorik eta sosik gabe, Me­xi­kora emigratuko du. Han, iritsi bezain pronto, Santa Catalina okindegiko langile gise hasi zen. Etxez etxez ogia saltzen hasi zen eta, mende laurden geroago, XX. mendean sartuta, okin sektoreko enpresari haundi batean bihurtuko da, 80 okindegiren jabe zen!. Okindegiko diru-irabatziekin La Blanca izeneko bere lehenego errota martxan jarriko du eta iringintza industrian sartuko da. Denborarekin, Fermin Etxandi eta Juan Oteiza nafarrekin batera Euskaro errota (1906) martxan jarrizuen eta Agustin Jauregi (Elizondo, 1890) eta Jose Larregi (Elbete, 1899) ilobekin, Beti-Ona errota. 1913an Levadura Comprimida Leviatán, S.A. elkartea sortu zuen. Ogiarekin zerikusia zuen hirugarren negozio hau, Mexikon ogiarendako legamia egiten zuen lehen enpresa izan zen (ordura arte ogia egiteko legamia ez baitzen herrialde osoan egiten eta Iraultza biztartean, Estatu Batuetatik ekarri behar omen zuten).

Legamiari esker nahikoa sosa irabazi zuen eta kapital hori bilduta, 1922ko martxoaren 8an Cervecería Modelo enpresa sortu zuen Iriartek. Modelo garagardo-lantegiat sortu aitzinetik, garagardotegi ttiki aunitz zeuden Mexikon, batez ere iparraldean. Herri eta eskualdeko merkatuak hornitzeko aski ziren lantegi hauek, baina Modelok herrialde osorako produkzioa egin nahi zuen. Elkartea osatzeko Braulio Iriar­tek Mexikon zeuden bertze negozio-gizon haundien laguntza bilatu zuen, batez ere kantabriarrak eta asturiarrak. Bera izan zen administrazio kontseiluko presidentea, enpresa sortu eta bere heriotzara arte (1932 ekainak 25) eta berak, kapitalaren zati handi bat jarriz gain, fabrika eraikitzeko Tacuban lurrak erosi zituen (1920).

1925eko urriaren 25eko goizean, orduko Mexikoko presidenteak, Plutarco Elías Callejos-ekin formalki inauguratu zuten Cervecería Modelo lantegia eta garai hartako garagardo-lantegi handienaren produkzioa hasiko zen: Bertzeak bertze “KORONA” ( pilsener mota) eta “MODELO” (beltza) ekoiztuko dute.

Modelo garagardo-lantegia. Argazkia Monchi Time webgunea.

Braulio Iriartek Angela Moreno Herrera mexikarrarekin ezkondu zen eta 1932ko ekainaren 25an 72 urte zituela Mexiko Hirian hil zen. Bizitza gehiena Mexikon egin zuen arren ez zen iñoiz ahaztu Elizondo eta Baztanez. Bere enpresak baztandarrez beteta egoteaz gain (bai administrazio konseiluetan, bai langile gisa) Elizondoko ongilea izan zen. Bertze baztadar dirudun batzuek bezala diru mordoxka bidali zun zaharretxea aurrera seguitzeko, baita ere Elizondoko pilotalekuaren eraikuntza osorik ordaindu zuen 1921ean, eta 120.000 pezeta (kostu osoaren %13,2) eman zituen 1916-1921 biztartean eraiki zen Elizondoko eliza berriarentzat (elizako bigarren dorrea egin zen).

Pilotalekua, Braulio Iriarte frontoia da, laxoa edo frontoi luzearen ondoan eta gaur egun grafitiz margotuta dagoena (1) frontaiaren albo batean harrizko txafla batean irakurtzen ahal da: 1921an ereikia, Braulio Iriarte Goienetxe jaunari esker, Francisco Goienetxe alkatea izanez. 1921ko urriaren 18an Braulio Iriarte pilotalekua inaguratu zen. Elizondon besta egun garrantzisua izan omen zen. Garaiko kronika dio meza ondoren, Martindene etxeko pareta batian, Braulio Iriarte kalea patzen zuen txafla erakutsi zela, eta karrika izendatu bezain pronto, fronton berrian lehenego partidua jokatu zen. Palazko partido bat izan zen eta Donostiko Real Soziedadeko Eguia eta Larrañaga, Iruñeko Denak-Bat elkarteko Irurita eta Mariano Iribarren elizondarraren aurka aritu zuten, naparrak izan ziren garaile.

Bitxikeri bezala aipatu, Braulio Iriarte Goienetxe akaso ez zela iñoiz exititu, edo behinpin, izen horrekin ez zela haurrik sortu. Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario Historico Biografico del valle de Baztan” liburuan agertzen den bezala, 1850 eta 1870 urteen arteko Elizondoko elizako bataio erregistrotan ez da ageri, Braulio Iriate Goienetxe izeneko bataiatutako haurrik, baño bai 1860ko Martxoaren 20an sortutakoa Tomas Pedro Iriarte Goienetxe izeneko bat, (5. liburua-272 V horrialdean) eta gurasoak Elizondoko Juan Pedro Iriarte Etxeberria eta Arizkungo Maria Catalina Goienetxe Landa ziren.

Brauliok Pedro Tomas Iriarte izanen zen? Txikitatik Braulio deituko zioten? denborarekin izena aldatuko zuen? auskalo!! baina…benetan arraroa izanen zen “Tomas Pedro Iriarte! kalea ezta?

P.D. (1) Blogeko sarrera hau, 2010ko irailan idatzi zen, ordine Braulio Iriarte frontoian berriki (santioetan) grafiti ederrak margotu ziren. 2017an frontoia estali zen eta paretak txuriz margotuak izan ziren.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

 75 Años Sin Don Braulio. Alberto Alday. Vascosmexico.com. 2007.

Coronita euskalduna. Nagore Irazutabarrena. Argia.com. 2008.

Read Full Post »

 “haien berri onak, gure berri txarrak dira..”

Hala dio Berri txarrak taldearen abesti batek, eta hontakoan berriak auzo ondoko erkidegotik datozte eta hezkuntzan eta euskararen inguruan ezdakigu zer aldatuko ote duten. Beriiak diotebnezJauralizak urte aunitzetan, bere muga administratibotik kanpo ainbat euskara jorratzen duteen elkartei eman duen laguntza kolokan geldituko  dira?

Bertze berri txar bat, eta antzekoarekin lotua baina krisiaren aizakiaz makillatua, Nafarroko gobernuak ere euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu diela da.  Adibide gise aipatu eskualdeko  Xorroxin irratiari ia ia %100 murriztu die eta aurrera atratzeko diru itturri berrietan pensatu behar izan dute. Erraten da arazorik badenean kazkezurreko matetria grixa funzionatzen hasten dela eta xorroxingoak burutik ez daudenez maigu! zozketa originala bat inen dute. Zozketa behikaka.com izena du (behikaka.com web horrian azaltzen da) eta zenbaki sarituak aterako duen esku inozentea, hiru behien kaka izango da!!!. 

Bertze berri txar bat Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Maiatzak 6 (2009) Funberako langileek Burdin martxa hasi dute eta Beratik Iruñera oinez joango dira. Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean amaituko dute. Maiatzak 7an Almandoztik hasi eta Iruñara bideratuko dira, eta azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.

Ez da langileak lehenengo E.R.E.a jasatzen dutena. E.R.E.kin  Azarotik daude eta orain enpresak E.R.E. berria hau urte osorako eskatu du. E.R.E berri honekin ilabetean bakardık sei egun lan egingo dute eta doike soldatak berriz ere murriztuko dira (lehendik murriztuak ima zeudenb), komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela.

Azken berri txarra  Mexikotik dator, gripe A han errotuta dagoela eta Mexikon D. F.-en urtero bezala Euskal Etxean Maitzak batan ospatzekoa zen Baztango eguna, ez da ospatuk.. Hango baztandarrak aurten Baztanzopa eta txuritabetzi gabe geldituko omen  dira 

Bideoa, 2010ko Baztango egunarena da eta festa honi buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.

Read Full Post »