Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Ultzama’

“Zugarramurdiko sorgiñak” izenarekin ezagutzen da euskal sorginkeriaren historiako sorgin prozesurik ospetsuena (1609-1612) eta gaur egun mundu osoan ia ezaguna dena. Baina ez litzateke izango Nafarroan izandako sorgin prozesurik bakarra ezta lehena (Tutera 1279), ezta azkena ere (Burlata 1672).

Urte batzuk lehenago, 1575-1576 urteen artean, sorginkeria-prozesu ugari gertatu ziren Nafarroan, eta Araitz eta Odieta bailarakoak izan ziren entzutetsuenak. Odietako ibarrako Anotzibar herrian, irekitako prozesuak bere eragina izango zuen Baztango Ziga herrian.

XVI. mendean, Nafarroako erresuma zaharran, Gaztelak inbaditu eta arma-indarrez okupatua zuena, jauntxo berriek bultzatuta, bertako bizilagun eta barride aunitz (batez ere iparraldeko haranetakoak) sorginkeriaz salatuak, kondenatuak eta zigortuak izanen dira.

1575 eta 1576 urteen artean, jazarpenak Arakil, Araitz eta Odietako ibarretan hedatu ziren, hain zuzen ere kasu larrienetako bat Odietako Anotzibar izeneko herrian gertatu zen. Dena 1575eko udan hasi zen, Pedro Esain Anotzibarko abadeak Joanes Olague eta Maria Anotzibarkoa emaztearen bisita jaso zuenean, eta 10 eta 7 urteko bi semeak sorginduta zeudela kontatu ziotenean.

Sorgina euskal mitologiako pertsonaia, Midjourney inteligentzia artifizialak imaginatua. Wikipedia

Seme zaharrenak aipati zion, bere izeba Juana Anotzibar, adar batetik ateratako ukendu bat   igurtu ondoren “akelarrea” (hitz hori geroago ezagutarazi zen, Zugarramurdiko kasuaren ondoren) ospatzen zuten lekura hegan eramaten zituen. Han, bertze barride batzuen artean Zubiriko Miguel, Anotzibarko Mariato, Martirena eta hirurogeita hamar urteko bizilagun bat, Joanot izenekoa, zain zituzten (azken honi, denek erreberentzia eginten zioten eta eskuan musu eman ere).

Anaiek ziurtatu zuten, bizilagunek gau osoa ematen zutela dantzatzen edo herriko larreak pozoitzen. Baita ere izebari leporatu zioten, herriko elizako irudiei, gurutzeri txistua botatzera behartzen ziela.

Akusatuak torturatu egin zituzten eta Maria Juanak Sorgina zela aitortu zuen. Zubiriko Migel, bere emaztea Gracia eta haurren izeba heresia, apostasia eta idolatria egotzita zigortu zituzten, eta 1578ko irailaren 28an hiltzera kondenatu zituzten. Jasandako torturen ondorioz, gizona kartzelan hil zen, eta emakumeak Iruñako Takonera larrean erre zituzten (Florencio Idoateren arabera, Miguel, bere emaztea eta Maria Juana urkamendira kondenatu zituzten arren, zigorra azkenekoari bakarrik ezarri ahal izan zitzaion, Miguel eta bere emazte Gracia kartzelan hil bai ziren).

Dirudienez, Maria Juana Anotzibarrek txikitatik izan zituen krisi epilektikoak, eta, beraz, hainbat lekutara jo zuen laguntza eske. Urdazubiko fraide batek erran zion bere konbultsioak eta ikuspenak bere bataioan izandako akats batengatik omen ziren!

Anotzibar Argazkia Patxi Txokarro. Wikipedia

Odieta bailarako sorgin-ehizaren ondoren, ehizaldia Anue, Ultzama eta Baztango haranetara hedatu zen. Ultzaman akusatua Lizasoko Santxo Iraizoz a izan zen, eta Anuen berriz, Olagueko Maria AnizXoapalda” ostalaria izan zen (borzt urteko lekuko baten arabera, aniztarrak aker baten bizkarrean Anotzibarreraino joaten omen zen). Anizko Maria erbestera kondenatu zuten.

Baztani dagokionez, Zigako Maria Etxeandia izeneko hamaika urteko neskato batek Maria Graciana Goienetxe eta Zigako bertze emakume batzuk Anitzibarreko akelarreetara joateaz akusatu zituen. Hala ere, frogatu zen Maria Etxeandiak Zigako parrokiako erretore osabak hala konbentzituta jokatu zuela, honek, liskar pertsonalak baitzituen akusatuekin. Prozesuan, neskatoari “pertsona sinplea, jakintza gutxikoa izatea eta fedea eta sinesgarritasuna merezi ez izatea” leporatu zioten, eta zorionez akusazioak ez ziren urrunago iritsi.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

Ziga, brujas, guerrilleros y monumentos herrerianos en El Valle de Baztan. sitioshistoricos.com.

Anotzibar, la caza de brujas olvidada. sitioshistoricos.com.

Read Full Post »

Ttutturruak, larruak eta mozorroak, sabaian datorren urterako gordetuta utzi dugun hontan eta azken postak “neguko festaz” aritu garenez, erran behar errauskiko asteazkena pastuta, hurrengoak, negutik udaberrira pastearen bestak izanen zirela, hau da! lurra ta naturaren berripizkudearen ospakizuna! (behipin garai batean). Baina gaur egun ala ez da eta berrpizkundea ospatu arren, berriki utzi dugunekin arras ezberdiñak  dira, hain justu kutsu erlijioso haundikoak! besta tristea, isila ta iluna, kristautasunaren bururen eriotzaz oroitu eta bere erresurrekzioa ospatzen bai da.

Aste Saindua, oraindik bere “mamia” eta oinarriak mantentzen duenez (ez da akaso berdin gertatzen eguberrikin) Kristautasun Katolikoaren Instuzioa edo erakundearentzat besta egun nagusienetakoa da eta bere presentzia nabari da.  Eliza Katolikoaren erakundea hortan,  baitere nabaria izan da, gure inguruko eliz gizonen presentzia.  Baztandar hauetako haunitz instituzio Katolikoaren barruan garrantzi haundiko edo nabarmen haundiko postuak bete edo izan dute; Lorenzo Irigoyen Dutari Erratzutarra XVIII.mendean Iruñeko apezpiku izandakoa, Durango eta Michoacaneko apezpikua Martin Elizacoechea Azpilkuetarra…eta gure asteko protagonista, Barzelonako gotzaina Manuel Irurita Almandoz, baztandarra ez izan arren, abizenak aparte Baztanekin zerikusia zeukana!.

Orain dela hilabete batzuk Iruritako dorretxeak ta jauregiak argazkiratzen ari nintzela eraikin ezezagun eta bitxi batekin topatu nintzen.  Eraikina Iperburu kalean dago, herriko elizaren gibeliaan, eta jauergitxo edo palazete antza dauka. Etxeaurrea hiru pisutan banatua dago eta nabarmentzekoa da harrizko erdigunea: ate arkoduna, balkoiaren  harri gorrizko ingurua eta honen gainean dagoen armarri bitxia. Armarri “kuarteatuduna”, (laurdenetan banatua) arreta pitu zidan elementu ezberdiñak agertzen bai dira. Laurden batean Lekauzko kolegioaren anagrama ageri da, bertzean “bihotz saindua” eta behitikoetan Baztango xakea eta Ultzamako zuhaitza. Gañera, guzti hauen azpian “Opert Ilum Regnare” textua dauka eta armarria inguratzen, baitere hareharrian zinzelatua “DD Emmanuel  Irurita Almanndoz Dei Et A.S.  Gratias  Episcopus Barcinonensis” irakurtzen ahal da. Datu guzti hoiekin, Obispoaren etxea izenarekin zautzen den jauregitxoa zela pentsatu nun baña badaezpada zehaztatzeko atra nun argazkia Pello Iriarte historiatzaile Iruritarrari erakutsi nion eta berak baiez, “Obispoaren etxea” zela, 30.hamarkadan eraikitakoa eta Manuel Irurita Almandoz apezpikuaren jatorria ultzamatarra zela aipatu zidan. Gañera Bartzelonako gotzainaren eriotzaren inguruan gaur egun dagoen kalapita azaladu zidan!!!…guzti hori zirrada piztu zidan eta eta apezpiku honen bizitzari buruz zerbait irakurtzen hasi nintzen.

Aistion (arestian) aipatu dugun bezala Manuel Irurita Almandoz  jaiotzez  Ultzamakoa zen, 1876ko Abuztuaren 19an Larraintza herrian sortutakoa hain zuzen. Gaztea zela bere ikasketak Lekauzko Aita Kaputxinoen kolegioan in zitun (hortaz palazeteren armarrian kolegioaren anagrama ageri da), gero Iruñako seminrioan ikasketak segituko ditu eta maixu bezala Zugarramurdin arituko urte batzuz. 1905tik aintzin Valentzian emanen ditu hainbat urte apaiz bezala eta bere “eklesiastika” prestakuntza Universidade Pontifician  amaituko du eta Filosofia eta Teologia doktore bezala graduatuko da. 1927an Lleidako gotzaina izendatuko diote eta han egonen da 1930ko Martxoartio, Bartzelonako apezpikua hautatua aterako bai da.

Kronika ofizialak dioten bezala Bartzelonako gotzaina bezala sei urtez egonen da Irurita Almandoz doktorea. 1936ko Uztailaren  Nazionalen altxamendua Bartzelonan porrot iten du eta hortik aintzin Hiriburuaren kaletan C.N.T.ko milizianoak nagusiak dira. Aldaketa hau hasieratik arazoak ekartzen dio Napar elizgizonari  eta ia Uztailaren 21an alde egiten du eta  Antonio Tort bitxi-saltzailearen etxearen sotoan ezkutatuko da bertze monja batzukin batera.1936ko abenduaren 1an  Pueblo Nuevo-ko 11. kontrol taldearen 12 milizianoak Antonio Tort-en etxean sartuko dira eta bai bitxi-saltailea eta bere familiarekin batera Irurita eta hiru monjak atxilotuko dute. Bertze batzuk diote meza ematen ari zela, kalean kriston eskanbila entzun zuela eta elizatik atra zela bitartekaria bezala iteko, tenore hortan zegola milizianoak etorri eta atxilotu ziotela.

Gauza da,  Abenduaren 1an Montcada i Reixacko kartzelara eraman izan zela eta  bi egun geroxago (abenduaren 3aren ilunabarrean) fusilatu zuten eta aipatzen da fusilatzerakoan, zutik, lasai eta fusilatzaileen begietara begiratzen “os bendigo atodos y bendigo las balas” esaldia erran zula…baña guzti hau gezurra izan zela dirudi edo  behinpin dudan patzen dute urte hauetan agertu diren dokumentuak eta garai haietako lekuko batzuen testifikazioak ere.

Argazkia, http://www.imperioromano.com webguneti hartuta dago

Dokumentu ta iritzi hauek Manuel Iruritaren Beatifikazioa kaka zaharran uzten ahal dute, orain arte nafar obispoa gerran zibilan gorri-separatistak hildako bertze 21 martiekin (elizgizonak hilak) batera beatifikatzeko zerrendan zegon, baña  pobatzen baldin bada egun hartan hil ez ziotela eta gerra osoan ezkutatu egon zela, beatifikazio zerrenda hortatik eroriko zen…eta pruebak azaltzen dutenez Manuel Irurita abenduko gau hotz hortan fusilatua…ez zen izan.

Erraten dutenenz, Anarkistak Bartzelonako kaleak bereganatu zutenean (1936ko Uztailaren 21an) Durruti berberak obispadura joan zen eta erdi ezkututa Irurita gotzaina atra zun. Durruti anarkistak promestu zion Generalitateko Lluís Companys presidenteari  prelatuari ez litzatekela ja da gertatuko. Kontatzen zun egun hoietan Bartzelona gobernatzen zun  Milizia Antifaszisten Komite Zentralako  Esquerra Republikanako Joan Pons ordezkaria, apezpikua eta anarkistak episkopal egoitzatik  ia hiru milioi pezeta erretiratu zutela ( billete eta baloretan)  Ia bi milioi  Gobernuarako ziren eta hirugarrena prelatuari ja ez gertatzeko. Badirudi Montjuïcko kartzelara eraman ziotela eta han  F.A.I.ren eskuetan 1937artio bederen han zegola (Gurutze Gorriaren dokumentu batengatik) eta gañera ongi zaindua egonen zen. Ongi zaintze hori bai Durrutiren milloiarengatik eta baita ere Manuel Irujo jeltzale naparrak emandako 24.000 pezetengatik. Manuel Irujo errepublikan diputatua izan zen eta bere alderditik bai Iruritak elizgizona eta euskalduna omen zenez babesten sauiatuko zen.

1937an gotzainaren pista galtzen da eta dirudienez prisoindegitik ihes egitea lortuko zuen eta gerra zibila irautzen duen bitarte soto batean gordetuta pasatuko dit hurrengo urteak. Bitxia da Elizak 1942 arte ez dula Bartzelonako gotzain berri bat izendatzen eta hori 1937 Urrian bertze hildako apezpikuen ordezkariak izendatzen dutela, Bartzelonako ezik doike!! gotzain berri bat izendatzko aintzinakoa hila egon behar bai da. Eta guzti hau proba bezala balio ez badute bada lekuko batzuk zin egiten dutela 1939an Nazionalak Bartzelona libertarian sartzen eta “askatzen” duten egunean Irurita Almamdoz apezpikua ikusten diotela eta ek ezagutzezen diotenean eta “Señor obispo, creíamos que lo habían fusilado” erranez urbiltzen direnean, “No griten, que me comprometen” erantzunez agurtzen die.

Erraten dutenez lekuko hauek (behipin hiru persona, hoietako bat gotzainaren monagilloa) kalitateko lekukoak dira, ez bai dira ezta anarkistak ez independentistak… baizik erligio gizonak eta hauen testingantza interes haundikoa dira eta kontuan hartzekoak! baña preladoaren beatifikazioa zalantzan utziko zutenez  Erlijio Kristau ta Katoliko Erakundetik ez dute jaramonik kasu iten eta Manuel Irurita Almandoz doktorea 1936ko abenduaren ilunabarreko 3an fusilatuta hil zutela buru gogor segitzen eta segituko dute! bertzenik martirra ez zen izanen eta haientzat garrantzi haundia omen du ta!

Post hau iteko erabili dugun webguneak:

infocatolica.com webgunearen Germinansen “El calvario póstumo del Dr. Irurita” artikuloa.

elpais.com-eko Francec Valls-en “Irurita, el obispo que no fue martir” artikuloa.

Gran Enziklopedia Navarra webguneko Irurita Almandoz, Manuel aipamena.

euskomedia.org-eko Auñamendi enziklopediako Manuel Irurita Almandozen biografia.

wikipedia.org.

Baita ere eskerrak eman nahi nun Pello Iriarteri Irurita Almandoz personaia ezaguztearatzeagatik.

Read Full Post »

Udazkena (larrazkena) iritsi da, goizak freskoagoak dira eta arratsaldeak ere bai, zuhaitzen hostoak laster eroriko dira eta pixkanaka paisaia kolore marroiz eta okrez jantziko da, gau batzuetan  zerua oskorri egongo da eta haizegoa bueltatuko  da.

Haizegoarekin (hegoaizea) batera, garai honetan itzultzen direnak “turistak” dira. Itzuli diren seinale bat da, okindegietan ogia amaitzen dela ti-tau (gaur bezala). Usoak ere itzultzen dira garai hontan, eta haiekin batera izilariak (ehiztariak), horietako aunitzentzat hemen hasten dira oporrak. Hilabete hauetan, lana, familia, lagunak… albo batean utziko dituzte, eta haien burutik bakarrik igaroko dia: ehiza, ehiza, gosaria eta  ehiza.

Gizakia beti izan da ehiztaria eta uzta-biltzailea, eta estazio honetan neolitikoan bezala ikus gaiteke, garai honetan mendi hauek ehiztariz eta biltzailez betetzen baitira. Gure mendietan denetarik dago udazkenean biltzeko: hurrak, intxaurrak, gaztainak eta onddo preziatuak.

Baztan onddo toki on bat da, Aritzakunaldea, Orabidea, Bertiz eta Belate inguruak, Ultzamako mugan. Ultzaman, Udalak ziza eta onddo bilketa arautzeko beharra izan zuen, baliabide hori kontserbatzeko helburuarekin 2007an Ultzama Parke mikologikoa sortu zuten.

Printzipioz, pertsona guztiek modu seguru eta jasangarrian bildu, ikasi eta gozatu ahal izango dute. Eskainitako zerbitzuei esker, asmo hori bete da.

Bilketaren ostean, dastatzea dator eta Udazkenean Ehiza Jardunaldiak ospatzen dira Baztan-Bidasoan. Tokiko jatetxeek eskaintzen dituzten ehiza-menu bikainak dastatzeko jardunaldi gastronomikoak dira.

Baztan-Bidasoako Ehiza Jardunaldien eskaintza zaporetsua, bikaina, zabala eta askotarikoa da. Usoa estilo tradizionalean izateaz gain, dastatu ahal izango duzu, orein-basurdea Oporto eta melokotoi saltsarekin, oreina plantxan sagar eta patatekin, menu horietan ere ez dira faltako udazkeneko fruituak, hala nola onddoak, gaztainak, giltxaurrek… eta akitzeko etxeko postreak.

Gaztainei dagokienez, tradizioak dioenez, irailaren 29an, San Migel eguna dela eta, gaztainak heldu egiten dira eta lehen horiei Sanmigelak deitzen zaie) eta gaztainondoek fruitu hau eskainiko dute azaroaren amaierara arte, “Zimela” izenez ezagutzen diren azken hauek. Paleolitotik, gizakia gaztaina eta giltxaurrez elikatu zen, eta gaztainondoa “ogiaren zuhaitza” zen, Ameriketatik zetorren patata sartu zen arte. Gaztainak erreak, egosiak jaten dira eta gaztaina-irin egiten zen urte osoan izateko.

Giltxaurrondo baten bat Beti etxeetatik gertu zegoen eta giltxaurrak postre gehigarri bat ziren, horregatik, beharbada, Gabonetarako eta jaietarako gordetzen ziren.

Postre arras ohikoa zena ere, sagar errea zen. Sagarra udazken hasieran biltzen da eta sagar erreak egiteko barietate egokiena aukeratzea funtsezkoa da, azal gogorra eta ukitu garratza duen sagarra oberena da. Baztanen hainbat barietate zeuden; Burdintxe (sagardo sagar bezala erabiltzen da), Negu Sagarra (sagardorako ere), Anis sagarra, Ezti beltza, Apez sagarra….

Sagar bilketa beti izan da festa gure baserrietan. Antzina, baserritar nagusiek eta haurrek laguntzen zieten gazteei eta helduei sagarra biltzera. Eta bilketaren lanaren amaieran Sagar Dantza edo sagarren dantza dantzatzen zen.

Gaur egun, Baztango Arizkun herrian dantzaldi honetaz gozatzeko aukera dago urtero, astearteko inauterietan.

Udazkenean, halaber, “maria” landarearen bilketa-garaia izaten da, hotza hasi baino lehen, landarea moztu, hostoak kendu eta sabaian buruz behera dilindan lehortzeko jartzen da, baina hori beste istorio bat da.

P.D. Jatorrizko post-a 2008ko udazkenean idatzi zen. Urte horretan, Arraiozeko gazte bat atxilotu zuen Foruzaingoak, eta 14 landare atzeman zizkioten baratzean.

.

Read Full Post »