Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Gaurkoak’ Category

Raid Latécoère-Aéropostale hegazkin-zale amorratuek urtero egiten dituzten aire-bidai bat da, Pierre-Georges Latécoèrek eta, ondoren, Compagnie générale aéropostale «l’Aéropostale» edo “Aeropostala” posta garraiatzeko sortutako lehen airelineen ibilbide historikoak zeharkatzen dituena.

Bidaia horiek helburu hauek dituzte:

Latécoère eta Aeropostalaren lineen memoria mantentzea eta aireko postaren aitzindariek zeharkatzen zituzten herrialdeetako kultur eta elkartasun-proiektuak babestea.

2010eko Raid Latecoere, aeropostalaren aitzindarien arrastoari jarraituz, Lézignan-Corbièresko (Languedoc-Rosellón) aerodromotik abiatuko zen eta 18 egun geroago Dakarrera (Senegal) iritsiko zen. Urriaren 10eko goizean, hamabortz aireontzi (hegazkin txikiak) abiatu ziren Lezignanetik Salamancara. Lehen estapa hori, erregaia hartzeko Hondarrabian eskala egiten zuen, baina hegazkin guztiak ez ziren iritsi Hondarrabira, hegazkinetako batek Alkurrutz mendiaren kontra jo baitzuen Baztanen.

Urriaren 10eko eguerdi aldera, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, hegazkinetako batek – DR400-180 modeloa, 1978an egina – taldearekin kontaktua galdu zuen, eta Alkurruntz mendiaren (934 metro) magalean, Otsondo gainetik oso gertu, haritz batzuen aurka jo zuen.

Istripuaren ondoren, hegazkin txikia erabat suntsituta geratu zen talkaren ondorioz, eta aparatuaren hondakinak mendi-hegalean sakabanatuta geratu ziren.

Argazkia Diario Vasco.

Betarteko tiro-eremutik bueltan zetorren ehiztari batek eman zion abisua SOS Nafarroari. Antza denez, 12:44 inguruan itzuli zenean, fuselajearen hondarrak eta hegazkinaren gurpilak aurkitu zituen, Atxelako Bideko pistaren bi aldeetan banatuta.

Zuhaitzen eta iratze artean hegazkinaren zatiak bilatu ondoren, hiru tripulatzaileen gorpuak agertu ziren. Hildakoak hiru gizonezko ziren, frantziar nazionalitatea zutenak.

Dirudienez, hegazkin txikiak ez zuen irratiz «arazo teknikorik» jakinarazi, eta, beraz, badirudi pilotua «galdu egin zela eta ikuspen gutxiko hodei-eremu batean sartu zela». Istripua gertatu zenean Baztangoizako inguru horretan eguerdia bazen ere, laino aunitz eta arras baxu zegoen, eta ia ez zen ezer ikusten. Azpilkuetako bizilagun batek (Fermin Barazabal) erran zuenez, hegazkina ordu erdi baino gehiagoz entzun zuen inguruan hegan, Azpilkueta, Amaiur eta Arizkun artean bueltaka, behe-lainoagatik hegazkina ezin izan zuen ikusi, baina bai bueltaka zebilela entzun zuen, nahiko baxu gainera!

Baina hori ez da Baztanen gertatutako hegazkin istripu bakarra. Hamaika urte lehenago, hau da, 1999ko uztailean, bertze hegazkin batek Baztango bertze mendi bat jo zuen, Saioa.

“Garraio Ministerioaren” txostenaren arabera, Aero Vodochody markako aireontziak (L-29 «Delfin» modeloa), istripuaren egunean, 1999ko uztailaren 14an, hegaldi bat egin behar zuen Limogesko aireportutik (Frantzia) Iruñera, Biarritzetik pastuz. Hegazkina Estoniatik Gambiara (Afrika) egiten ari zen hegaldiaren parte zen bidaia.

Hegazkinak 14:10 etan kontaktatu zuen Biarritzeko aireportuko kontrol-dorrearekin. Kontrol-dorre horrekiko azken komunikazioa sei minutu geroago izan zen, agur errateko, hegoalderantz (Iruñerantz) abiatuz.
Segurtasun-denbora albisterik gabe igaro ondoren, eta inguruko aireportuetan lurreratu ez zela egiaztatu ondoren, hiru alerta-faseak deklaratu ziren, eta haren bila hasi ziren. Hurrengo egunean, 09: 30ean, hegazkinaren zatiak aurkitu zituzten, Saioa menditik gertu, motorraren zarata entzun zuten lekukoen argibideei jarraituz, zeren batzuek aireontzia laino artean ikusi zuten, eta batzuen ustez hegazkinak oso baxu egiten zuen hegan.

Dirudienez, aireontziak zuhaitz batzuen adaburua ukitu zuen eta haietako batzuen enborrak moztuz, azkenik, lurraren kontra jo zuen, 6 bider 3 metroko kraterra sortuz. Aireontzia erabat suntsituta geratu zen, 300 metro karratu baino gehiagoko eremuan sakabanatutako hondakinak eta bi tripulatzailen gorpuak aurkitzen ziren. Bi kideei paraxutean (jausgailuan iparraldean) salto egiteko astia eman zien, baina ez zen nahikoa izan, jausgailuetatik zintzilik aurkitu baitzituzten, baina lurrean pausatuta. Paraxutak zuhaitzen adarretatik zintzilik zeuden. Piloto nagusia frantsa zen eta kopilotoa Estoniarra.

Azkenean, istripuaren arrazoi posibleena honako hau izan zen: hegaldiaren azken fasean, oso altuera baxuan, ikuspen gutxirekin, bere kokapen zehatza ezagutu gabe, erregai kopuru mugatuarekin eta mendien arteko hegaldia.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Tres fallecidos tras estrellarse una avioneta en el Valle de Baztan. Alizia del Castillo. Diario Vasco. 2010

Informe técnico A-035/1999. Ministerio de trasporte.

Wikipedia.

Read Full Post »

1522ko uztailan Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Eta hoietako lehena Asisko Urmenetaren ‘AMAIUR! LIBERA STATE’ komikia argitaratzea izan da (Amaiurko Gaztelu elkartrea sustatua).

Album horretan, Asiskok aztertzen ditu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoaren personaiak, batzuk arras ezagunak: Jakue Belatz Medrano, Xabierreko Jauna, bere anaia Johanes Azpilkueta, Bitor eta Lobia Maulekoak, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa…eta bertze batzuk (bederen neretako); Petri Arazuri espioa, Martin Labari ezkutaria, Laurentxina Salaberri andrea, Jakme Beltza…. Eta justu, azken bi pertsonai historiko hauekin hasten da Asiskoren obra.

Aurkezpenaren kartela

Laurentxina (komikian Asiskok iragana eta Gerona asmatu dio) Amaiurren obretan lan egin zuen emakume ugarietako bat izan zen, hargin, arotz eta peone maisuekin batera. Ordainpeko zerrendetan Laurentxina Salaberria bezala hainbat emakumen izena aurkitzen ditugu; Maria Bortari, Nabartto Elizalde, Graziana Irigoien, Maria Etxebertze, Khaterina Arretxe, Johana Pezoinarte, Mari Jhoan Perikorena… inguruetako bizilagunak ziren eta urmaelerako (aljibea) ura igotzen, egurra, harria, lurra eta harea eramaten, lubakiak garbitzen aritzen ziren eta 1522ko suntsiketan, harresiak eraisten laguntzen ere ibiliko ziren.

 Badakigu 1521eko irailean, Nafarroako erregeen aldeko tropek gaztelua berreskuratu baino lehentxeago, 70 emakume zeudela gotorlekuko obretan lanean, eta gizonena baino jornal txikiagoa ordaintzen zitzaiela.

Albumaren lehen orrietan Laurentxina eta bertze emakumeak Jakme “beltza“-rekin solasean hasten dira. Jakme hau (abizena ez da jakinna) historiara “Jorge Amaiurko Beltza” bezala igaro den arraza beltzeko gizon bat zen. Baionatik etorritakoa zen eta Amaiurko gazteluan Borrero gise aritzen zen. Ezin du gaztelaniar (espainar) soldaduak exekutatu hauek bere emperadoreari fidel ari baitira, baina Nafarrroako traidore deklaratuei bere eskuetatik pasten ahal dira. Gaztelua eroritakoan ihes egitea lortu zuen, baina handik egun batzuetara espainiarren patruila batek harrapatu zuen Donezteben. Iheslariak koartada bat asmatu zuen, baina bere larruzko tonuarekin oso zaila izan zizaion engainatzea. Bahitzaileek “Amaiurreko beltza” zela erabaki eta preso eraman zuten. Frantziako erregearen subditoa (menpekoa ) zenez, seguaski esklabo izatetik libratuko zen.

Komikiko Atala bat “galeria” izena du eta bertan, gure historiaren pasarte honetako protagonista eta parte-hartzaile aunitz izendatzen deskribatzen dira, Laurentxina eta Jakme Beltzaren kasu bezala. Atal honen (liburuko seigarrena) kontzeptu grafikoa eta burutzapena Helena Xurio Arburua Zugarramurditarra egin izan du.

Asisko Urmenetaren Amaiur, Libera State komikiaren bineta bat

Asisko Urmenetaren komiki-albumaren aurkezpena apirilaren 16ean Amaiurren burutu zen. Eta justu apirilan, baina duela 500 urteko apirilean, Amaiurko Gazteluaren aurkako balizko eraso baten lehen berriak iristen hasiko dira.

Apirilaren 5ean Bittor Mauleonek, Zigan dagoena haranerako sarbidea kontrolatzen duten nafar tropekin, gutun bat bidalko dio Amaiurreko gaztelukoi alkaidea den Belatz Medrano kapitainari . Gutunan, Iruñetik zetorren informazio da eta bertan erraten dio gaztelaniarrek hiria gotortzen ari dela eta gaztelatik garia eta garagarra ekarri dutela, gaztelarren tropa etorrera espero zelako. Armatzen ari diren seinale argia.

Apirilean ere Xabierreko Míguelek, bere Elizondoko postutik, gutun bat bidali zion Belatz kapitainari, Iruñetik Baztandik igarotzen diren ardo-gurdiak geldiaraztea komendatzen dio, peoien artean espioiak zeudela susmua du. Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia, indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Apirila eta ekaina bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien.

Apirilaren 19ko gutun batean, Nafarroako Enrike II.a erregeak Jakue Belatz Medranori (Gazteluko alkaidea) jakinarazten dio Bortzirietako, Baztango lurretako eta Malerrekako (Doneztebeko Lerin dokumentazioetan) biztanleek omenaldia eta leialtasuna eskaini diotela. Beraz, bere menpekoei (subditoak), ongi tratatuak izatea nahi du.

Apirilaren amaieran, Iruñetik abisuak jasotzen hasi ziren, gaztelar ejertzito handi bat biltzen ari zela Nafarroako iparraldeko lurrak erasotzeko.
Apirilaren 25ean, Gartzia Etxauzek Belatzi idatzko zion, erranez, gaztelarrak Gaztelan egiten ari den armada handi batekin euren aurka eginen dutela gutxien espero dugunean.

-“Nik sentitu ahal izan dudanaren arabera, lehenik zure kontra etorriko dira. (Erranen dio).

Gutun jarraitzen du jakinaraziz Iruñera 30 arkabutz ekarri dituztela eta etxeak irinez eta gariz betetzen ari direla armada hundi hori elikatzeko.

Albisteek iristen jarraituko ziren eta alarmak prest egotea eskatzen zuen. Hemendik aurrera Amaiurko alkaidearen eta Zigako eta Doneztebeko posizio aurreratuetako agintarien arteko gutunak oso ohikoak izanen dire.

Apirila (1522-koa) Amaiurko batailaren hasiera izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Amaiur, Libera State. Asisko Urmeneta. Amaiurko Gaztelu elkartea, Herrima, Gure Berriak eta Erroa argitaletxeak. 2022.

Amaiur. Centro Arqueológico de visita. Amaiur Gaztelu Elkartea. Aranzadi Zientzia Elkartea.2020.

El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.

Read Full Post »

1971ko maiatzaren 24ko 19: 00etan, Baztango Liburutegi Publikoaren funtzionamendurako eta erregulaziorako oinarriak sinatu ziren udaletxearen beheko aldean, Baztango Udalaren eta Nafarroako Foru Aldundiaren artean.

50 urte geroago, 2021ko maiatzaren 24an, ekitaldi xume bat egin zen bere 50. urteurrena eta liburutegiaren osasun egoera ona ospatzeko.

Inés Zayas Iturria, María Ángeles Iturralde Arraztoa eta Sonia López Igartua Baztango liburutegia izan dituen hiru liburuzainak. Aragazkia ALICIA DEL CASTILLO. Diario Vasco.

Liburutegiak Udaletxe azpian bizi izan zituen lehen urteak, garai batean Baztango kartzela zen tokian. 200 liburu exkasekin hasi zen, baliabide gutxi zeuden, liburutegien sareak ez zuen funtzionatzen, eta ez zegoen liburutegien aldeko apustu-estrategia argirik, baino borondate aunitzekin aurrera atra zen. Arahuen arabera 13 urtetik gorakoei liburutegian sartzeko baimena ematen zitzaien, eta gehienez ere 10 eguneko epean liburuak ateratzeko baimena zegoen, 5 pezeta ordainduta doike!. Lehen liburuzaina María Ángeles Iturralde Arraztoa izan zen, gero Inés Zayas Iturria, lekukoa hartu ziona eta 1978ko martxoaren 1ean, Sonia López Igartua Inés Zayas ordezkatuko du. Soniak 43 urtez liburutgiaren buru egon da eta bere hiru egoitzak ezagutu ditu.

Liburutegia udaletxeko beheko aldean 1986artio egon zen. Urte hartan udaletxearen birmoldaketa integralaren ondorioz, liburutegia tokiz aldatu zen eta Arizkunenea Kultur Etxearen atzealdean ezarri zen. Toki berri hau askoz leku zabalagoa eta txukunagoa zen.

Arizkunenean bi hamarkada baino gehiago eman ondoren, 2010ean iritsi zen azken aldaketa. Liburutegiak 1986tik bere etxea izan zena utzi zuen gaur egun Baztango egungo Liburutegi Publikoa dena estreinatzeko, Jaime Urrutia kalean, altzari berriekin eta prestazio hobeekin. 378,98 metro koadroko azalera erabilgarria duen liburutegia da, eta bertan helduentzako gela bat, haurrentzako gela bat, taldeentzako gela bat eta sei ordenagailu dituen gune informatiko bat daude. Jendeak aldizkariak eta egunkariak irakurtzeko, liburuak kontsultatzeko, taldean lan egiteko edo ikasteko lekua, bertzeak bertze, liburuak edo bertze artikulu batzuk maileguan hartzeaz gain. Baina horretaz guztiaz gain, leku dinamikoa da, non ipuin kontaketa saioak eskaintzen diren, liburuak aurkezten diren edo erakusketak antolatzen diren.

2014ko uztailaren 4an Elizondon izandako uholdearen ondorioz, apalategietako beheko aldeak kaltetuta geratu ziren, baita ale aunitz ere. Egun horretan, uraren eta batez ere korrontearen mailagsatik Sonia Lopez liburuzaina egoera larria bixi izan zuen. Minutu batzuk lehenago sartu zen liburutegira, baina ura hain azkar igo zen eta korrontea hain zen indartsua, kanpoko laguntza behar izan zuela irteteko. Kalearen bertze aldetik bota zioten soka bati esker egin zuen. Sei hilabete geroago liburutegiak ateak ireki zituen berriro.

Urteen poderioz, Baztango Liburutegiaren funtsa, Nafarroako Liburutegien Sarean sartuta dago eta hazten joan da pixkanaka, gaur egun dituen 29.000 euskarrietara iritsi arte, liburu, ikus-entzunezko eta aldizkarien artean.

Sarrera hau egiteko erabili den informazioa:

Un sencillo acto para celebrar los 50 años de la Biblioteca Pública de Baztan. ALICIA DEL CASTILLO. Diario vasco. 2021.

Biblioteca Pública de Baztan: 50 años al servicio de la gente. FERNANDO ANBUSTEGI. Diario de Noticias. 2021-

Read Full Post »

1981eko martxoaren 19an, Erratzuko eskola zaharrean, herritik hitz batzuk aireratzeko asmoarekin Erratzuko gazte batzuk Iruñetik ekarritako irrati-emisora batekin emititzen hasiko dira. Xorroxin Irratia jaio zen!

Irrati emisora eta garai haietan beharrezkoak ziren lehen aparatuak, Erratzuko lagun-talde batek bildutako bortz mila pezetekion (30 €) eskuratu ziren.

Lau urte ondoren (1985an) emisora Erratzutik Elizondora aldatu zuten eta Zigako Zigaurre auzoko baserri batean, jarri zen errepikagailua (denborarekin Legaten eta Donezteben ere jarriko ziren). Pixkanaka pixkanak Xorroxin Irratiak bailarari eta baztandarrei zerbitzu bat ematen ari zen, baina… emititzeko baimena ez zuenez 1985eko ekainean, ixteko agindua eman zen eta Xorroxin irratia itxi egin zuten. Hala ere, hilabete batzuk isilik egon ondoren berriz abiatu zen.

Elizondon bi egoitzetan egon zen irratia; Fortenen hasiera batean eta Saskaiz plazan. Azken hontan hasi zen profesionalizatzen eta eguerdiko saioa bideratzeko langile bat ordaintzen hasi zen.

Dirua lortzea ere beharrezkoa izan zen, eta horretarako herriko bestetan txosnak jartzen hasi ziren, baita ere kriston kontzertuak antolatu ziren. Normalki Erratzuko frontoian egiten ziren (nahiz eta baten bat Elizondoko Braulio Iriarte frontoian egin zen), Kontzertu hoietan Euskal Herriko talde ezagunetakoak pastu zirenr; Barricada, Kortatu, Hertzainak, Delirium Tremens…

Aldi berean, irrati lizentzia eskuratzeko ahaleginetan ibili zen Xorroxin, baina Nafarroako Gobernuak ez zion baimenik ematen. 1990eko abenduan, ordurarte Elizondon izandako manifestaldi jendetsuenan, Xorroxinendako lizentzia eskatu zen eta… azkenean 1998an emititzeko baimena eman zitzaion. Une hartan zortzi urte zeramatzan irratiak Iruritako etxe partikular batetik emititzen. Baimena lortuta , Baztango Udalak egoitza bat utzi zion Elizondon (San Franzisko Xabier eskolan).

2006an Xorroxin irratiak 25 urte bete zitun ta «Xorroxin irratia: 25 urte Orroka» diskoa argitaratu zuten eta web orria martxan jarri zen.

Elizondoko San Frantzisko Xabierkoa eskolatik mugitu behar izan zuten eta zazpi aldiz mugitu ondoren erabakiko dute beren egoitza propioa izatea. 2007ko Urriaren 15ean lehen aldiz emititu zuten Elizondoko Maria Azpilkueta karrikako egoitza berritik, eta aste bat beranduago, Elizondoko feriak zirela herritarrentzat ateak ireki zituzten. Hamaiketako bat eskaini zen, eta Pottoka, Ufestuek eta Maider Ansa zuzenean aritu ziren.

Urte hauten 10 langile eta bi estudio ( Lesaka eta Elizondo) izatera iritsi zen, 3 lizentzia lortu zituen (Lesaka, Bera eta Elizondo), eta kolaboratzaileen eta parte-hartzaileen sareak gora egin zuen… baina 2009tik aurrera, krisis ekonomikoaren  aitzakiarekin, Nafarroako Gobernuak ez zuen diru-laguntzarik emanen euskaraz lan egiten zuten komunikabidei eta dirt Barrera gutxitu zenez plantilla murriztu eta arlo ezberediñeko langile aunitz betzala soldatak jaitsiz eta EREn sartu ziren.

Egoera larri eta berriarii egokitu behat izan zen eta ekonomikoki zerbait arintzeko “Astean euro bat baino gutiago” kanpaina eta, “behi kaka.com” izeneko zozketa martxan jarri ziren.

Urteak eta hamarkada pastuta eta egoera zailan izan, Xorroxin Irratiak beti helburu bera izan eta mantendu du, hasieratik gaur arte. Euskarazko informazioa emateaz gain, Eskualdeari bertze gizarte-zerbitzu bat eskaintzea; gainera, ingurunearen ezaugarriak direla eta funtsezko zerbitzu bat. Informazioaren bidez, hezkuntzaren osagarri eta kultur eragile gisa funtzionatzea izan du oinarri eta funtsa.

40 urte hautan Erratzutik, Baztan osora, Bertizarana Malerreka, Bortziriak, Zugarramurdi, Urdazubi eskualdeetara zabaldu da eta Irun, Hondarribia, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan ere aditzen da gaur egun. Gainera erran.eus plataforma digitalarekin munduko edozein tokitan entzuten ahal da!

Ah, porzierto! Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da!

Zorionak Xorroxin!

Sarera hau egiteko erabili den materiala.

La situación actual de Xorroxin Irratia es muy delicada. Koldo Landaluze. Gara. 2016

26 urte bete dituenean bere egoitza izatea lortu du Xorroxin Irratiak. Jasone Mitxeltorena. Gara. 2007.

Xorroxin Irratia. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Xorroxin Irratia como tema de conversación. Nerea Alzuri. Euskonews.com. 1999.

 

 

– 


Read Full Post »

Apirilako Nabarraldeko kazetan, gibelekoaldian Patxi Goikoetxeak idatzitako artikulo interesgarri bat agertzen da. Idatzia ¿Acoso a las ikastolas?” izenburua dauka eta azken bolada hontan ikastolak jasotzen ari diren erasoa azaltzen digu eta ez soilik betiko “etsaien” erasoa, baizik kezkagarriena dena, ikastoleen modeloa “babestuko” lizatekeen pentsatzen genuen taldeen erasoa!. Azkenaldian hainbat talde ta jende, haurrak modelo D-en matrikulatzian eskola publikoan izatea animatzen dute, eskola publikoa, eskola publikoa ta euskal eskola publikoa (Escuela Pública Vasca) aldarrikatuz,! ikastolen  50 urteko lana baztertuz!, beno hori bai, Erriberako eta “zona no vascofono-an” eskola publikoan aukerik ez dagoenik, ikastoletan haurrak matrikulatzea gurasoiei animatzen dute!..eta ala ikusita, euskal eremuko ikastolak, sobran daudela dirudi!!!. Erran behar (jakiteko, gogoratzeko edo bederen ez ahazteko), eremu ez euskalduneko gaurko egoera (eskola publikoan eskuaraz ikasteko aukera) orain dela 50 urte Nafarro osoan berbera zela (“eskola publiko” beharrean “eskola nazionala”), hauxe da “zero”! Baño herri eta hiri batzutan guraso batzuk, dena aurka izanez, beren sosa  patuz, izerdia eta batzutan bere osasuna ere Ikastolen modeloa aurrera atera zuten.

Nik (Pello San Millan) ikastolak aldarrikatzen dut eta doike! baita ere euskal eskola publikoa, nik ere (artikuloaren egilea bezala) eskola publikoko zentroko irakasle ta langileak errespetatzen ta miresten ditut eskuararen inguruan egiten duten lanagatik,30 urte hauetan buelta osoa eman bai dute Nafarroako euskal eskola publikoari eta noski! aukera hori erabaki duten gurasoak ere!  baina baita ere miresten ta errespetatzen du Ikastolako andereño ta maixuei eta gurasoen inplikaioa ere! Ez da baten alde egotea eta bertzearen kontra! ez da bat bai publikoa delako eta bertzea ez…pribatua?, kontzertatua? koperatiba?… publikoa? edo… soilik ikastola delako!!.

Kuartelekozelaiako eraikina. Gaur egungo Baztan Ikastolako Haur Ezkuntzako egoitza garai batean eskola nazionalaren eraikiña. Argazki Alberto Villaverde, 2004 (aldatuta dago sepia filtroa ezarri zaio)

Ikastolako “semea” nahiz, Baztan ikastolan hazi eta hezi nintzen, gaur egun seme-alabak ditu eta matrikulatzerakoan Ikastolan sartu nien (niretzat eta emaztearentzat aukerik onena iduritzen bai zizaigun), akaso ez da izanen aukerik onena ezta txarrena ere!, baitzik soilik bertze aukera bat eta nik, bertzen erabakia errespetatzen dudan bezala nerea errespetatzea ere gustatuko lizateke. Baztan Ikastola ikastola publikoa da, udal eskola publikoa hain zuzen eta horregatik gure zulo hontan baztandar batzuengandik beti eta azkenaldi hontan nabaritasun haundiagorekin, “hitz-eraso-ak” jasan eta jaso ditu.

Eraso, gorroto eta amorru horien adibide gise 2012ko Martxoko 13ren diario de Noticiasko “Alumnos de Baztan Ikastola aprenden a pintar con Elisa Muñoz” artikuloan norbaitek utzitako komentarietan ikusten ahal da (mesedez irakurri komentarioak). Artikuloa, soilik ikastolako guraso baten (gañera modu altruistan eta ekimenarako materiala berak patuz) haurrekin izandako aktibitate interesgarria azaltzen du (gurasoa artista ezaguna da eta haurrei arratsalde batez margolaritzaren munduan murgildu zien), ba hori norbaiti tripak astintzen dio, odola irekitan patzen dio eta bere barnean izan dun (pentsatzen dut) Baztan Ikastolarako amorru, amorrazio, ernegazio, ernegu, errabia, gorroto, herra, aiherkunde, higuin, hegigoa…(akitu zait gorroto eta errabia sinonimok) ateratzen zaio eta gauzak jakin gabe ergelkeriak idazten hasten da; materiala eta aktibitate hori ea guraso elkarteak ordaintzen dun edo hau “ere” Baztanen zerga ordaintzen dutenak ordaindu dute,  Baztandarrek ez dutela ordaindu behar urtean 60o.0000 euros kostatzen duen eskola mantentzea…Batek erantzuten dio gauzak nahasten ari dela eta Ikastolako gastu hori Nafarroako gobernua (hezkuntza sailatik bidez)  moduloen araberaz ordaitzen dula eta Baztango udala soilik presupuestoa onartzen dula. Komentarioak zakartzen doaz  eta baztandarra bezala “bere” sosa ikastolan gastatzia molestatzen ba zizaion, orain! Napartarra bezala,  pagatzen duen zergako dirua Ikastolan gastatzia mintzen dio!…zenzugabekeria eta ergelkeria nabarmentzen da “subjetividad” nik-aren atzean ezkutantzen eta idazten duen hitzetan.

Pentsatzen dut subjektibitateak eta halakoak, nahiko zutela ta gañera! poztuko zirela Baztan Ikastola itxi, bota edo desagertuko balitz, Ikastolako aurkari hauek naiz eta ondarreko denboraldi hunten kopurua haunditu dela dirudi arren, erran behar da, zortez gutti direla eta  baita ere, betidanik izan direla, ia Mariano Izetak,  “Gerla aurreko ikastola” Baztan Ikastolako 25. Urteurrenerako prestatutako idatzian aipatzen zun; Elizondon beti izan ditugu Ikastolaren etsaiak eta orduan ere baziren hortan nabarmentzen zirenak eta bere lan maltzurran ari zirenak ikastola bota beharrez, baimenik ez ginula eta ikastola legez kanpo zagolaSubjektibitatearen aitetxiak ikastola itxtea lortu zuten, baña itxi zutena ez zen 41 urte daraman Baztan ikastola, baizik honen “alaba” nausia izan omen zen Elizondoko ikastola (ta poztu ziren).

2078ad_5d17a8bb346346d7be942c49d43ac9d1

Lehenego ikastolaren gela Beitonea etxean.

Lehenengo Ikastola hau Elizondoko Eusko Etxean biltzen ziren euskaltzaleek eraginda Elizondoko Beitonean 1935eko irailean ireki zen. Andereño gise 21 urteko Pilare Alba Loiarte goizuetarra hartu zuten. Ikastola honek Ignacio Iturria dirulaguntza jaso zuen hasieratik, ikastolak eragiten zituen kostu guztiak bere gain hartu zituen, gasto guztiek ordaintzen baitzituen; andereñoaren soldata, liburuak, alkiak, maiak, antolamentu guziak, den denak herriari edo batzokiari deus kosta gabe. Bertze batek tokia utzi zien, Ikastola Beitonearen behitikoaldian antolatu zuten eta ikastolaren atzean laguntzaile ta bultzatzaile gise bertzeak bertze Manuel Arburua, Bittori Etxeberria eta Felicitas Ariztia egon ziren. Txokotoko auzoan, trinketaren aldamenean zegon ikastolan berrogeita bat haur biltzen ziren. Miguel de Alzo Lekarozko kaputxinoa eta Pilar Alba Loiarte andereño goizuetarrak eman zuten laguntza pedagogikoa. Ikastola hau gerra aurreko Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen eta Nafarroako eremu euskaldunean sortu zen Euskal Eskola bakarra ere. Dirudienez bailara huntan lehenagotik bertze saiakera izan omen zen euskal eskola bat irekitzeko baña baliabideak falta zirela ta Euskal eskol hori aurrera ez  zen atra. Elizondoko ikastolak ere jaio zenetik arazoz beterik egon zen eta hilabete eskaxa zeramala, eskualdeko ikuskaria zenak, Angeles Barriolak, Elizondoko ikastola ixteko agindua eman zuen, eskolak beharrezkoak ziren arauak betetzen ez zituela eta haur haiek Iruritako eskola nazionalara joaten ahal zirela argudiatuz lortu zun eta Irakaskuntzarako Zuzendaritza Orokorrak ikastola itxiarazi zuen.

Ixte horren ondoren haur guziak barreiatu ziren eta batzuk Miserikordiko eskolara eta bertze zenbaietzuk eskola nazionaletara.  1936ko otsailan Frente Popularrak garaipena lortzean, ikastolako eragileek bortz hilabete itxirik egon ondoren berriro ere irekitzeko baimena eskuratuko dute eta Txokotoko lokal txiki batean eta Pilare Alba andereño gise berriz ere, Ikastola honek hasitako ibilbidea segituko du. Irene Lopez Goñi irakasleak eta Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia aholkaria dena, bere  “Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) ” tesisa prestatzen ari zela Pilare Alba andereñoa elkarrizketatu zun eta Elizondon egondako denboraldia oroizapen onakoak zirela aipatu gain Ikastola horretan aurrera eraman zen hizkuntza ereduaz kontatu zion: den dena eskuaraz ematen zen, haur guziek euskaldunak zirenez inolako arazorik ez zuela aurkitu, haur txikiak zirenez testu libururik ez zirela erabili baizik argazkiak eta marrazkiak….

Porzierto! Argazki ta marrazki horiek Uztailan gerla eztanda egin bezain bezain pronto, errekete kuadrilla bat ikastolako atea bortxatu eta herriko plazan erre zuten baitere Ikastolako mahaiak eta aulkiek eskola nazionaletara banatu zituzten eta ikastola hustu ondoren ate buruan, pinture horiz  “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) Irene Lopez Goñi (2002) .pdf artxiboa.

Ikastola: Un movimiento popular y pedagógico. Irene Lopez Goñi. (Euskara Kultur Elkargoa 2007) liburua.

 Baztan Ikastola 25. Urteurrena 1970/1995  liburuaren

Read Full Post »

Ilunpeko mutildantza.

Ondarrian ez zen ezer txarrik ta burugabekeririk gertatu Lekauzko, larunbata gaueko mutildantzetan eta eskerrik batzuen meatxuak, (hostiaka eta zartaka hariko zirela) ezerretan gelditu zirela neska batzuk lerroan sartu zirenean (Hauek aipatu bai zuten sartuko zirela). Zenzutasuna gainditu zen, txistularia ez zun jotzea utzi, ez zen hostirik izan, eta ez zen mundua akitu. Hori bai, neskak sartzekoaren aurka daudenak (iritzea errespetagarria da, baina ez meatxuak) bere aurkotasuna, herriko argi guztiak izaltzearekin adieratzi zuten. Mutildantzak ilunpean segitu ziren, argirik gabe, soilik ilargi ta izarren argipean ta neska mutildantzari Lekauztar bat erran zuen bezala, arras polite gelditu zen, poetikoa eta zerbait magikoa ere.

Poetikoa, magikoa…eta zertaz ez, arbasoengandikoa! (anzestrala). Han, biribil magikoan dantzan, ilunpean ia ia hasierako garaietara, gogora ekartzen zun.  Nahiz eta adituak erran, mutildantzen soñuak ziurhaunitz XVII. mendeko aurrekoak ez izan, mutildatzen batzuen izenak, bai hasierako garaietako gauetara, (gizakia ta natura lotura hestuagoa genuenean) eramaten gaitu. Mutildantza hoiek Biligarroaine (biligarroarena), Biligarroaine zaharra, Mando zaharraine (mando zaharrarena), Xerri begi, Xerribegi zaharra, Xoxuaine (zozuarena), Xoriaine (txoriarena)… animalien izena daukatenak dira, eta honek adituei bitxikeria aparte, harras interesgarria iruditzen zai honek sortzen duen “arazoa”, zeren ez dute ulertzen zertaz izen hauek.

Batzuentzat, animali hauen antza imitatzen zuten, aintzinako dantzak izaten ahal ziren eta “sinbologia” hori, eboluzionatuz joan da gaur egungo dantzen itxura artuz. Baña arras korapilatsua eta konplikatua iten zaie hau, mutildantzen urritasuna (sobriedad) eta uniformetasuna ikusita. Bertze batzuek erraten dute, dantza hauek zihurahunitz dantza abestuak izanen zirela eta izena, zerikusia izango zula abestien hitzarekin (animali hoiei buruz) eta ez dantzatzen zenarekin. Bata izan edo bertizia izan, biak suposatzea da.

003111.gifDantza hauek garaiekin eboluzionatuz joan dira eta gaur egun hemeretzi mutildantza badire( beno, batzuenaldaerak badire eta hauek, kontatzean gehigo dire), animalien izena daukatenak aparte, bertziak, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko zaharra, Zahar dantza, Muxiko, Ardoaine, Añar haundi, Añar xume, Tellarin, Zazpi jautzi, Zazpi jautzi zaharra…. Badirudi lehen dantza desberdiñak bazirela bailaran zehar ta herri bakoitza bere dantzaren bersioa edo propioa zeukan eta nahiz eta izen berdiña izan ez zen derrigorrezkoa herri batean eta bertzean berdiña izatea, baña denborarekin nortasun herrikoi hori galdu eta batuak izan ziren. (goiko argazkia Ardoarena mutildantzaren partitura, argazkia euskomedia webgunetik artua dago, ta webgune horretan abestia entzuten ahal da)

Mutildantzen lehenengo batasun hori 1918an egin zen. Urte hortan Oñatin Lehenego Eusko ikaskuntza kongresua in zen eta baztandarrak bere mutildantzak eraman zuten. Baña arazo bat batzen, garai haietako bi txistulari haundienak, Antonio Elizalde (Maurizioren aita) ta Joxe Telletxea, biligarroarena, txoriarena ta zozoarena mutildantzak, bersio desberdiñak zeukaten edo jotzen zuten. Mutildantzarien maixuak (edo nausiak) ta txistulariak bildu ondoren, Antonio Elizalderen bertsioak aukeratu zuten Baztango mutildantzak bezala eramateko Oñatira. Hamaika urte geroxago, 1928an berriro errepasatu ziren (zehaztuz mutildantza bakoitza nolakoa zen) Bartzelonako erakusketa internazionalera eramateko.

maurizio-gaztea.jpgHemeretzi mutildantza hauek izatea, eskerrak eman behar dira, aistion aipatutako Antonio Elizalde ta Jose Telletxea txistularikin batera, Maurizio Elizalderi ere eta nola ez Aita Donostiari.. Aipatzen da, Aita Donostiak Antonio Elizalderi erran ziola paperan idatzi nahi zula soñu hoiek eta ea lagunduko ziola, honek erantzun zion, bere semeak egiña zeukala eta orduan apaitzak eta Maurizio gazte bat Lekauzko kolegioan sartu eta egun batzuen ondoren gaur egungo hemeretzi mutildantzen partitura idatzi zuten (hori arte txistulari bakoitzak buruan zeukan eta entzunez ikasten zuten bertziak). Argazkian, Aita Donostia eta bere ezkerrian atabalarekin, Maurizio. (argazkia Jaime Viguriaren flickr-erko galeriatik artue dago)

Ikus daitekena dantza zahar hauek, aldatuz eta eboluzionatuz joan dira, pixkanaka, pixkanaka, akaso, konturatu gabe eta dirudi eboluzionatzearen urrengo urratsarako, oraindik pres ez gaudela (batzuk, jo nahi zuten eta), baiana urrats hori emanen da eta akaso Lekauzko larunbateko ilunpeko gau hortan, lehenengo pausoa eman zen!!!.

Post hau egiteko Mikel Aranbururen Dantzas y bailes de Navarra liburua erabili dugu. Liburuaren informazio gehigo, Dantzan.com-en.

Read Full Post »

2010ko martxoa.

Baztango Museo Etnografikoa Puriosenea etxean dago, mairuen etxea izenez ezagunagoa, XVI. mendeko baztandar arkitekturaren eredu bikaina eta Elizondoko eraikin zaharrenetako bat. Nortasun historiko handiko bailara honetako tradizioen eta bizimoduen erakusgarri da museoa (akoguia), eta 2008tik Javier Ciga margolari “baztandarraren” hainbat lan ere erakusten ditu.Oporreko aste hontan, (ta hurrengoetan) Elizondoko Jorgue Oteiza museo etnografikoan aukera zoragarria daukagu, Nafarroan izan den artista ezagunetako baten artelanaz gozatzeko, ta baita ere pozgarria da,  lan horiek “berriro bueltatzea” Baztanera, zeren cuadro hoietako batzuk Baztandik atra (margotuak) ziren, aunitzetan Baztango jendea eta  bailarako bizitzako gertakari arruntak ta ohiturak margotu bai zun. Bere lana gaur egun dokumentu soziologiko eta etnografikoa da eta museoan dauden margoak, galduriko aintzinako mundu batera eramaten dizu, eta garai hartako txuri-beltz-okre argazkiak ikustea ohituta gaudenez, bapatean irudi berbera kolorez ikustea, harrigarria da!, Elizondoko neskatxak kuadroan bezalaxe, blusa ta gona gorri hoiekin

expo-ziga-5_1.jpgBadirudi zulo berde honek  ondarrian, aintza artu diola (Elizondoko Ziga plaza aparte) artistari eta bilduma honen bidez, merezi dun homenaldia iten zaio eta bizkitartean,  bere margoei, behin betiko lekua bilatzen den bitartean, erranen dut leku aproposan dauela, Baztanen! hainbertze maite zun lurraldean!, Ta hobeto hemen, soto, zoko eta ilun batean baiño, ta nahiz eta soto, zoko, ilun hori Nafarroko museoarena izan, adibidez Arturo Campionen retratoa aurkitzen den bezala. Haurten magolariaren heriotzaren 50. urteaurrena denez ,dirudi sototik atera dutela, eta Nafarroko Museoan hilabetan bat, ikusten ahal direla.

Javier Ciga Etxandi Iruñean sortu zen 1877an, baña jatorriz baztandarra zen, amak, Berroetako alaba bai zun ta gero Eulalia Ariztia Elizondarrarekin ezkondu bai zen eta arestian aipatu dugun bezala, Baztanekin zeukan lotura ez zen bakarrik sentimentala,  baitzik baita profesionala ere. Cigak errealismo eta post erromantzismoaren artean mugitzen zen eta pintura etnografikoa egin zuen, margo etnografikoekin (jendearen izaera islatu zuen) baina erretratoekin lortu zuen osperik haundiena. Margo hoietako bat “Elizondoko  merkatua” da (gaur egun Iruñako udaletxean dago), Parisen egonaldiko garaian margotu izan zena, ain justu 1914an eta  benetan arrakasta itzela lortu zuna, urte hotan  Parisko Udaberriko saloi famatua eta elitistan sartua izan bai zen. 

Arrakasta hortara iristeko, ibilbidea, Iruñan hasi zen, hain zuzen Iruñeko “escuela de artes y oficios artisticos” (ze oroitzapenak, hau idazten duna bort urte pastu zun eskola hortan).  Garai haienta San Fermineko kartelista bezala ezagutzen zizaion, zeren ainbatetan kartel lehiaketa irabazi bai zun. Formazio aldi hau ondoren Madrilgo egonaldia etorriko zen (1909-1911), garai hontako koadroak, Jore Oteiza museoan ikusten ahal direnetako batzuk dira, Mohamed ben El Peli makurra (nahiz eta 1913ko data izan),  eta lehenengo solairuan dagoen artzai . Handik Europara salto eginen du 1269518844081nh_ciga-jauregizardn.jpgeta Parisen aipatutako Elizondoko merkatua aparte, museoan ikusten ahal dugun Balda doktorearen erretratoa, eta erruletaren konbinatzioa pintatuko du. Baita ere garai haietan (1914) lau tamainu haundiko kuadro iten ditu Iruñako Euskal Zentrorako eta Navarro Villosladaren Amaya y los vascos eleberrian oinarrituak daude,euskal sinbologia eta historioa nahasten dira, arrot politak dire eta lauak Elizondon daude, Nafarroko lehen Erregearen aldarrikapena, Jauregizarreko arbolapean, sokadantza eta metzatik ateratzea.

Baña, Munduko lehenengo gerratearen hasieran, Paris utzi ta Nafarrora bueltatzen da, garai hontan nafarroko pertsonai ezagunen erretratoak egingo ditu, Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion…eta baita ere,  bere margo etnografikoekin seguituko du, espezialiki baztango bailarakoak  eta hoien artean aistion aipatutako Elizondoko neskatxak (1915koa). Margoa eszena errealista bat adierazten du, bi neska sagardietan agertzen direnak (sagarrak biltzen) eta museoko sabaian kokatua dago, helduaroko bertze margolanekin batera ; nire emaztearen erretratoa, baztango paisaiekin eta kartzelako marrazkiekin.

310424021.jpgKartzeleko marrazkiak, bere izena erraten dun bezala, kartzelan, arkatzaz egindako marrazkiak dira, zeren Cigak, bere ideiagatik kartzelan bukatu zun (1938an). Erraten da atxilotu ziotela u.g.t ko kide bateri ihes egiten lagundu ziolako (kontatuan patu zion Elizondoko okin-mugalari batekin), egia da Javier Ciga, garai haietako Iruñean (naziolen eskutan zegona) paper guztiak zeukala espetxean akitzeko, zeren arte gizona izan arren politikako gizona izan zen, abertzalea, euskalduna eta E.A.J ko kidea. Alderdi horrekin bi alditan Iruñako zinegotzia1920-1923 eta 1930-1931 izan zen. Abertzaletasun hau ere bilduman nabaria da, zeren sabaian baden bitrinan, zigaren argazkiekin batera eta hainbat dokumentuen artean, gutun bat bada, ta gutu hortan Arjentinan dagoen lagun bateri aipatzen dio; “gauzak ongi daudela, baskonia alde lan egiten ari direla, alderdiak diputadoak atera dituela… “. Historial guzti horrekin,1938ko Apirilan preso artu zioten, espetxeratu eta tortura ezagutu zuen, 61 urte zitun eta urte eta erdi kartzelan egon zen (geroxago errango zuen garai hoietan gizakiaren ankertasuna eta gaiztakeria ezagutu zula). Ondarrian libre geratu zen garaiko 2.500 pezetaz ordainduz, ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun “el cristo de la sancíon” izenarekin ezagutzen dena. Honek asko markatu eta aldatu zion, margotzen segituko zuen  baina hemendik aurrera margotuko  duen gehiena kopiak izango dira, alde batera uzten, sormena eta gauz berriak. Garai  hau ondarreko garai  bezala ezagutzen da eta irakasle moduan egonen da, eta kartelak edo festen egitarauen azalak ingo du, hoien artean Elizondoko santiagokoak...Javier Ciga 1960 zendu zen eta uste da 384 lan utzi zituela baina ziuraski gehiago izango direla, pensatzen da. 1986an, familiak 20 kuadro doain eta bertze 20 prezio simboliko eman zituen Nafarroko museoari, bertzeak bere alabak ditu Gurutze Zigak, eta saldu beharrean Nafarro osoari eman nahi dio, hori bai! zihurtatzen baldin badiote toki apropos bat kuadro hoientzat eta ez soto bateko zoko ilun bat, eta pentsatzen dut, Baztanen ez zen izango aproposa?, Ba hori, lan haundia daukate egiteko, udaletxeak, fundazioa eta gobernua Baztanen, Zigaren Museoa ereikitzeko, ezta? 

Akitzeko, aipatu nahi nuke Cigari buruz, nabarraldeko webgunean Pedro Esartek idatzitako posta “idealista y ademas artista“, bertze begirada batetik  idatzia,  eta  harras interesgarria iruditzen zaidana.

 

Read Full Post »

Mutilen dantza.

2009-Urria.

Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako baztangohaizegoarenargazkiak-20090729203751.jpgerabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.

Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute.  Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.

Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin  eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.

2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan  bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer… baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak…) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten

bnmutil.jpg

Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu  eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, “nik Elizondoko txistulariak” edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere  haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar “fundamentalista” hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan “penosoa”) izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres “desplegatzeko”  emakume baten batek  hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin…zeren “taliban” hauetaz, ezer pentsa!

Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta “beti” horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez  naizela haienkin konparatzen hari.

berrueta.jpeg

Argazkia Victoriano Mena Sanciñena. 1935aldera. Foto Mena.

Nahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra,  billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta  sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak…kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo “betidanik” horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta  horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen…eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.

Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak…

arizkunmutil.jpg

Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi “tradizionala”, hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta “jantzi” hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira  nire ustez “puristen” arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.

Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei…baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana

Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak…merezi bai du.

Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!

Read Full Post »

Uda aste batetik bertzera joan zaigu, tita batean konturatu gabe, aste batean eguzkitan bero eta bertzian bero sutondoan. Freskoa etorri, euria erori, goizetan berogailua autoan lanera joaterakoan eta zeru grisan, tximiniatik ateratzen den kea nahastuta, udazken honetako edo neguberri honetako lurruinak dira.

Supazterreko arratsalde heze eta busti hauetan, goxo goxo egoteko, liburu baten laguntza nengoela , Josetxo Azkonaren azkena “arbola naiz eta zuhaitza” (Alberdania), egun hauetako aproposa (gainera baztango ikur bat dena), olerki hau irakurri dut.

Xirimiri edanda.

Euria,

mila eta hamaika ttantta,

taupakaritan barreiaturik,

behe-lainoz jantzita zetorren

dotore, haritzpetik ikusita.

 

Bihotz kristaldun

opako baten antzera

ageri zen dizdizka,

oihal berde artetik astiro iragatzen.

 

Goraka behea nengoen ni:

zentzumenak laxaturik,

ahoa irekia, logikaz aratago.

Orduan,

nire baitara erori nintzen

ziplo, zeruz mozkorka.

Argazkia Xataka

Joan zaigu uda…baita urte oso bat ere, duela urtebete hasi baitzen Baztango haizegoia lau haizetara zabaltzen (sarean), Iruritar xelebre batekin hasi zen haize-bolada (Tinidad Urtasun bertsolariari buruz), eta urte hontan zehar, astero astero sahiatu gara hor egotea ere.

Eskerrak eman nahi genun zuei, irakurle guztie, berexiki Philipi, hasierako laguntza, animoak, aholkuak (oberena LINUX-era pasatzia), emateagatik, Ieperra (Angel), lehenengoetako irakurtzailea izateagatik eta bere erantzunagatik (falta botatzen dugu), Mikel Romo argazkiblogaren lehenengo “garraitzailea”, Lamizuriri bere urbiltasunagatik nahiz eta urrun egon, katta edo kattalingorri, Ritxiri, Trabis, liztor, Josebe, xa2, JKe, Lasartearai, Gorka, nabarkideri eta Nereari. Baita kolorezko muxuak-oei (argazkiblogan utzitako mezuagatik), Juleni, bere metzueagatik eta bere blogan esteka jartzeagatik, Jaime Viguriari arrazoi berberagatik, valledebaztan.com webhorri ederran aipatzeagaik, (hainbertze sarrera edo bisita etortzen zaigu zure web horritik) eskermile! egonen gara! Nola ez Toribiori bere blog Arizkun agertzeagatik, nabarlur blogari (blog soberanista bezala agertzen garenez eta egia da, Nafarroko historia gaia jorratzen dugunean idei hori daukagu ta gaiñera, beraiek bezala nabarraldeko kideak izanda)…Pernan, Lola Sarratea, Mikel (berratarra), Mirian, Joseba… irakurtzeagatik..

Baita ere eskerrak eman nahi nuen, nire amatxiri (1911-1998) ,ipuin eta istorio kontatzaile hain ona izateagatik (lastima gaztiak izatea eta konntatzen zuna arreta gutti jartzea, kontu zaharrak eta zaharren kontuak zirela pentsatzen genulako), Lander Santa Mariari bere artikuloetatik eta “Las cuatro estaciones en el valle del Baztan” liburutik informazio aunitz atera bait dut, baita ere Agustin Otondo baztandar jatorrizko txiletar idazlearen laneetatik, Maite Lakarren “baztan solasean” liburutik, ta Pello Salabururen “Baztango mintzoa gramatika eta hiztegia”, Pedro Mari Esarteren liburu aunitzetatik “infazones“, “navegantes del interior...”…Iñaki Sagredoren “castillo de Amaiur”…eta nola ez Mariano Izetarin ipuin, gertakizun eta bitxikeri aunitz “lapurtu dugu” bere liburuetatik, “baztango kontuak”, “negarrez sortu nintzan”…

Joan zaigu uda... tita batean urte oso hau bezala, eta datorren bigarren urte hontan… saiatuko gara astero-astero istorio bitxiak lau haizetara astintzen! eta urrengo urtebetetzerako hitz ematen dugu tarta izanen dela.

Ondo izan.

Read Full Post »

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetean,  herri, auzo, eta baserri ugaritan  23an  suak pizten dira eta  San Juan bezpera ospatzen da. Arizkunen bestak  direnik, ezkil jotzearekin asten dira, bakoitzak  bere etxe aurrian,  zelaietako belar moztuaekin, (orain garaia dela belarra mozteko) suteak pizten dituzte, eta herritarrek erritu zahar bat segituz  suak saltatzen dituzte.

11659292_1171937379498667_6327045345951598341_n

Arizkun San Joan bezperako gaua. Argazkia pellosanmillan

 Nahiz eta Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama, jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituen festa da. Festa honetan, ez da ospatzen  saindua  (San Joan) baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da, udako solstizioa, urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena. Egunk laburragoak direnez eguzkiari indarra emateko suak pizten dira eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du.

Gaua, sua, kea, errito paganaoak eta kristautasuna, sorginkerietarako unea da San Juan eguna Euskal Herrian. Arizkunen nahiz eta Azken urte hauetan, gau majiko honeri amaiera emateko, antzerki batekin akitzen da, bazen garai bat (ez aspaldi)  ilunabar aldera…lastozko sorgin bat erretzen zela.

Sorgin hitzaren jatorria ez dago argi, Aita  Barandiaranek erten zuen “sor”, sortu aditzarekin lotuta egongo zela eta proposatu zuen “Sorgina”, “Sorzaina” izena ere izango zuen eta jaiotzak zainduko zituen jeinua izango zela (wikipwedia). Koldo Mitxelenak sor(tu) + gin osagaiak proposatu zituen, baina sor aditzaren “sorgortu, moteldu, (mina) arindu edo baretu ” erranahia hobesten du, belagileek edo sorginek oinazea arintzen baitzuten. Bertzalde Mikel Azurmendi idazle eta antropologoak uste du sor hitza berak egungo “sorginkeria” erranahia duela eta Mitxelenak proposatutako sorgortu beraren ildotik doa.

Inkisizioak (Gaztelako Erresuma 1478ko urtean sortua) . Nafarroako Erresuma konkistaren ondoren  (1512-21) bertako sineskeren aurka ekin zuen, “sorginak” jomugan jarriz. 1526ean, sorginen lehen jazarpen handia izan zen Nafarroan, eta Euskal Herrian. Hala ere, sorginkeriaren inguruko sinesmenen irudia finkatu eta zabaldu zuena, eztabaidarik gabe, Pierre de Lancre izan zen. 1612. urtean bere ikerketa eta epaiketak  “Tableau de l’inconstance des mauvais anges et demons” liburuan bildu eta argitarau zuen. Liburua, mendebaldeko Europan sorgin izua zabaldu eta horren ondorioz sorgin-ehizak sarraski batean bukatu zuten ondorengo urteetan.

 Pierre de Lancre berak  1609an sorgin ehiza baten arduraduna eta sorginen aurkako auziko epailea izan zen Lapurdin, horren ondorioa  Zugarramurdiko akelarrearen aurka izandako 1610ko Logroñoko prozesuan izango zen. 

Erdarazko “aquelarre” hitza, sorgin eta aztien gaueko bilera erran nahi du eta hatorria Logroñoko auzian du. 1609ko otsailaren 14an, Logroñoko Auzitegiak Zugarramurdiko preso talde berri bat jasotzen du eta urte bereko maiatzaren 22an, “aquelarre” hitza aktetan lehen aldiz idatziiko da. Hitza Juan del Valle Albarado inkisidorea aipatzen du eta bera izanen zen ustezko asmatzailea.

Valle Albarado-k, ustezko Zugarramurdiko sorginen ahoetatik entzuten zuen “aquelarre” hitza, Zugarramurdin biltzen ziren zelaiaren izena zen.  Akelarre, Akelarrenlezea, Berroskoberro (“Sorginak” leizearen kanpoaldean berroskoberro larrean elkartzen omen ziren) tokien izenak dira, .

Mañarian (Bizkaian) Akalarra izeneko tokian biltzen ziren bertoko herritarrak, Arteagan Akerlandan, Saran Fikozelaian, Diman Petralandan eta  Elbeten  Dutxuketan.

Zugarramurdiko prozesua, zehazki hamarkada batzuk lehenago jatorria edo hasiera du. Bertako herritarrak auzi etengabeetan zebiltzan Urdazubiko monasterio berrituarekin. Monastegia Espainiar Inperioaren mugako egoitza estrategikoa zen eta horrek ezartzen zien mendekotasun feudala.  Zugarramurdiko herria 1580an haren uztarpetik askatzea lortu zuen, independente bilakatuz. Askatasun horrek monasterioaren eta Leon Aranibar haren abadearen etsaigoa ekarri zien. Aranibar Inkisizioaren batzordekidea zen.

1609an, Ainhoan Leon Aranibarrek eta Gaztelako koroaren beste ordezkari batzuek, Urtubia eta Senpereko jaunekin bilkura bat egin zuten.  Senpereko eta Urtubiako jaunek Frantziako koroaren ordezkari eta eragile politikoak ziren. Egun haietan, Hendaia, Ziburu… jauntxo hoien jurisdikziotik aske geratu. Bilkura hori ekintzen katea bat martxan jarri zuen. 

Urtubiako jaunak, haien ustez herrialdea hondatzen zuen sorgin eta sorgin “izurritearekin” amai zezan laguntza eskatu zion Frantziako erregeari eta honek Pierre de Lancre bordeletarra bidali zuen…eta berarekin ekaitza ekarriko zuen.

 1608ko abenduan Maria Ximildegi Lapurdiko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Honek  bere Ziburuko egonaldian sorginen topagune batean egon zela erten hasi zen (hondartzan). Batzarre hortan deabrua joan zela eta bertan ongi pasatzen zutela ere aipatu zuen.

Maria Ximildegi gaztearien hitzak segidan zabaldu ziren eta Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: Lapurdiko Ziburu udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik bertze emakume batzuekin batera Zugarramurdiko leizeetan ospatutako hainbat akelarretan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea.

Guzti haua Urdazubiko monasterioko Frai Leon Aranibarrek aprobetxatu zuen eta Logroñoko Auzitegiaren aurrean  salaketa aurkeztu zuen.

Salaketa ondoren, eskualdea miatzeko eta ikertzeko  Espainiako Inkisizioak Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ibidali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen eta 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.

 

Alez de la Iglesiaren “Las brujas de Zugarramurdi” pelikun oinarritutako marrazkia.

1610eko azaroaren 7 eta 8an Zugarramurdiko 40ak beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren).

Sutan bizirik erreak, izan ziren; Maria Arburua (70 urtekoa), Maria Baztan Borda (68), Graziana Xarra (66), Ezpelatako Maria Etxatxute (54), Domingo Subildegi (50), Petri Juanjorena (36) izan ziren.

Presondegian hil zirenetakoak eta “errudunak” izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenak (irudian damututa):

Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku (40) urtekoa, Estefania Petrisazena (37) urtekoa, Joanes Odia (68) urtekoa eta Maria Zozaia (80) urtekoa (zein liburua kasuan hildakoen izenak aldatzen dira).

Guzti hauek, (Maria Zozaia ezik) beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirenik eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena,

Bertze batzuk prisoindegian (kargurik gabe  edo errugabeak) izurrite batez hilko ziren; Graziana Barrenetxea (Akelrreko erregiña kargua izango zuena), Migel de Goiburu (Akelarreko erregea eta Graxianaren senarra)…

Gainerakoa sorgiñak zirela aitortu zute eta hori sutean hiltzeaz salbatu zien, baina zigortuak izan ziren; Joanes Goiburu (37), Joanes Sansin  (20)  “Akelarreko atabalariak” zirela karguarekin  bizi osorako espetxe zigorra izan zuten, baita ere zigor bera izan zuten Maria Prenosa (70) , Maria Etxegi (40) eta Maria Txipia Barrenetxea (52), azken honi Sorginkerian jakintsua izatea leporatzen zioten.. Bertze batzuk hamar edo urte bateko  espetxe zigorrak edo azarriratzea eta erbesteratze zigorrak jasan zuten; 43 urteko Frai Pedro Arburua (10 urteko espetxe zigorra), Joana Telletxea (38) urte bateko espetxe zigorra, Maria Jauretegia  (22) 6 hilabeteko atzerriratzea…

Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarramurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondoren, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik, ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik… Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela  deabruarekin ezer ikustekorik.

Gertakizun triste honek da, gaur egun Zugarramurdi  herriari sorginkeriakin lotzen dion eta aldi berean ospea ematen dion historia zuzena. Aspaldin Zugarramurdin San Joan gau ondoko larunbatan, Zugarramurdiko lezeetan akelerre gaupasa ospetsua egiten zen, gaur egun ekainaren 23ko inguruan (San Joan gaua) Sorginen Eguna ospatzen da.

 Sarrera egiteko erabili den materiala 

Sorgiñak“, Toti Martinez de Lezea, Juan Luis Landa. Erein. 2006

 “Las brujas y su mundo”  Julio Caro Baroja, Alianza Editorial. 1961

Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño” Los libros del cuentamiedo, Nafarroa 2005.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua“. Wikipedia.eus

Donibane jaia“. Wikipedia.eus

Sorgin“. Wikipedia.eus

Read Full Post »

Older Posts »