Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Bozate’

Nuevo Baztán Madrilgo Erkidegoko ekialdeko udalerri bat da, Cuenca del Henares eskualdekoa, Alcala de Henaresetik arras gertu eta Madrildik 50 km ekialdera dagona. Herriaren hirigune historikoa 1709tik 1713ra hasi zen, jatorriz Arizkungoa zen Juan de Goienetxe y Gastónek ex novo (berrie) sortua. Azebedoko basoa erosi ondoren, José de Churriguera (barroko espainiarreko artistarik nabarmenena) arkitekto madrildarra kontratatu zuen, 500 biztanle inguruko herrixka bat eraiki zezan. Churriguera Goienetxek babestutako arkitektoa izan zen bere egunen amaierara arte. Churriguerak hiru etapatan diseinatu zuen multzoa, alde batetik jauregi-eliza-lau angeluko plaza sektorea, bertzetik etxebizitza-multzoa eta hirugarrenik fabrikak (beira, ohial eta txano fabrikak) eta hauen langileen bizilekuak. Herriari Goyenechek Nuevo Baztan izena jarri zion, jatorrizko haranari omenaldia eginez.

Nuevo Baztango hirigune historikoa. Argazkia queverenelmundo.com

Nuevo Baztan eta Nafarroaren arteko lotura ez zen bere izenez bakarrik eman, baztandar aunitz, Goienetxek ekarriak, leku honetan finkatu baitziren. Nafarroako Foru Orokorraren legeek, XVI. mendetik aurrera eta auzotasunaren kontzeptuari jarraiki, eskualdeko garapen demografikoa mugatzera behartzen zuten, Baztanen oparotasuna arriskuan jarri eta jatorrizko familien hondamendia eragingo zuen gainpopulazioa eragozteko. Horregatik, nafar aunitz emigratu egin behar izan zuten eta oparotasuna sorterritik urrun bilatu.

Madrilera batzuk iritsi ziren administrazioan edo merkataritzan eta finantzetan enplegu onuragarri baten bila. Bere deserrotzea arintzeko eta identitate sentimendua indartzeko, kofradia, kongregazio, ermandade eta halakoak sortu ziren, non sektore profesional eta gremio ezberdinak bildu ziren, aunitzetan ahaidetasun loturetan oinarritutako eragin eta kontaktu sare zabal bat sortuz (Goienetxe bera Arizkunetik Madrilera joan zen gazte zelarik osabaren etxera).

Nafarroako familia horiez gain, Baztan Berriaren sorreran gehien babestu zen teorietako bat Bozateko agoteentzako kolonia bat sortzea izan zen, Baztan ibarreko gainerako biztanleek jasaten zuten bazterketatik atera ahal izateko. Hala ere, Caro Barojak, Pio Barojaren iloba eta Nafarroako historian eta, bereziki, agoteetan aditua zenak, uste izan zuen ez zela Goienetxe Nuevo Baztan agoteetara eraman zuena, haren seme Francisco Javier baizik. Zihur Goinetxetarrek sentimendu altruista horregatik ez zituztela bozatarrak ekarri, baizik agoteak eskulan artisau gisa (harginak zurgiñak…) eraikuntzan erabiliko zituzten, eta Baztandarra baten bat administratzaile edo eskribu gisa ere bai, frantsesaren ezagutzagatik.

Nuevo Baztango kale bat. Argazkia queverenelmundo.com

Nafar familiez eta agoteez gain, Nuevo Baztan inguruko bertze herri batzuetako bizilagunekin populatu zen gehienbat, ondoz ondoko nekazaritza-krisien ondorioz pobretuak, bai eta luxuzko objektuetarako, batez ere zeramikarako, beirarako eta oihaletarako fabrikak zuzentzeko kontratatutako maisu atzerritarren familiekin ere, gortearen eskaria asetzeaz gain, esportaziorako eta nazioarteko merkataritzarako ere erabiltzen zirenak.

Hala ere, agoteen kasuan, badirudi gehienek beren lurraldera itzuli zirela, 1722ko populazio-erroldan haien eta abizenei buruzko erregistrorik apenas geratu zenez.. nahiz eta baztandarren batena bai.

Nuevo Baztanenko hildakoen lehen liburuan erregistratutako lehen heriotza 1723koa da, Luisa María umetxoa da, Nuevo Baztangoa (herrian sortua), Antonio Otxe eta Josepha Molinaren alaba dena.
Partidan abizen hauek agertzen dira gehien bat: Pinilla , Ambite, Armendariz, Oliva , Rihila, Carmona , Aguirre, Risel, Bazan eta Leoz. Gero, badira zenbait abizen, 1726an eta hurrengoetan hildakoenak, euskal jatorriko pertsonei dagozkienak.

– Mariana Uhalde, Zugarramurdikoa
– Franzisco, Baztango Franzisco Binodenaren semea.

-Francisco Aguirre de Anuekoa.
– Maria Leiza, Agoizkoa.
– Maria, Baztango Francisco Billadenaren alaba.
– Jose Leoz, Orreagakoa

Nuevo Baztango gainbeherak beira fabrikazioan hainbat lanuztenatik izanen da. Industriarako energia-iturri nagusia inguru horretan dauden gorosti ugariak (Ilex aquifolium) ziren, baina beira-ekoizpeneko urte batzuen ondoren egur gutxi egonen da. Juan Goienetxek, ekoizpena gelditzea saihesteko, dena Villanueva de Alcorónera eraman zuen, baina beirateriako ofizialek, inguruko kareharrizko lurrak lantzeko aukerarik gabe, ezin izan zuten Nuevo Baztanen zuten kalitatea eman. Fabrikak geldituta eta Nuevo Baztandik kanpo, biztanleria gutxitu egin zen.

Bere jatorri Baztandarra eta are gehiago naparra! oroimezeko, herriko eskola publikoa Juan de Goyeneche izena darama , martxoko bigarren igandean Javierada ospatzen dute eta abenduaren 3an (Xabierko San Frantziskoren eguna) Nuevo Baztango patroiaren eguna da.
Bertzalde, hemen, bailaran, Elizondoko luzapen bateri ( Lekaroz aldera), Baztan Berri izendatu zen.

Sarrera hau egiteko erabili den mteriala:

Nuevo Baztan ¿colonia de agotes?. Muy interesante. 2022.

Seroantropologia e Historia de los Agotes. Pilar Hors. culturanavarra.es.

Nuevo Baztan. wikipedia.org

Read Full Post »

Tadeo Amorena.

Gauden urte hontan, 2010, urte borobila izanez gain, ta “santua”  ere bai, hainbertze urtemuga ospatzen den urtea da;  Zugarramurdiko sorgiñen, Logroñon izandako “auto de fe-ren” laugarren mendeaurrea (1610), J.Ciga margolariaren hilzenetik 50. urtemuga (1960), Nelson Mandelak espetxetik atra zen 20. urteburua (1990), Bon Scot hilzenetik 30 urte iraun direla…ta hoien artea bat nabarmentzekoa, Iruñeko erraldoien 150. urtemuga, zeren urtemuga honen protagonista (erraldoiak aparte) baztandar bat da, hain zuzen erraldoien egilea, Tadeo Amorena.

t2010033101425888_375.jpgTadeo Amorena Gil artisau-margolaria, nahiz eta Iruñan sortu 1819. urtean, jatorriz Arizkungo Bozate auzokoa zen, bere aita Bozateko Amonea etxekoa izanez. Tadeok, Estafeta kalean zeukan bere margo-tallerra eta ikusita garai haietako erraldoiak pisu haundikoak zireal eta harront egoera txarrran zeudela, urte hortan Udalari gutun bat bidaltzen die erranez bera, hitz ematen dula eta konpromisoa hartzen dula, erraldoi hoiek konpotzea edo berritzea, sosik ja, kobratu gabe (bakarrik materiala). Udalak ados erran ondoren eta hiru erraldoi pare zahar emanda, 1860ko Ekainan, bi errege Europarrak pres zeuden eta urte hartako San Ferminetan lehen aldiz kalera atra ziren. (goitiko argazkia, Tadeo Amorenak, udalari igorritako gutuna)

Iruñan erraldoien tradizioa aspalditik zetozen, erraldoi zaharrak 1813tik zeuden dantzan, urte hartan ospatu bai zen, Napoleoneko tropak Iruñetik alde egin zutela, eta katedralean urtez gordetuta egon ziren hiru erraldoi pareak, berreskuratu ziren. Erraldoi hauek 33 urte pastu zuten katedraleko sotoetan gorde, zeren 1780an Karlos III.nak debekatu izan zun erraldoiak dantzatzea prozesio aurretik. XVII.mendeko agiriak diotenez, 1600. urteko bestetan finkatzen dute erraldoiek egin zuten lehenengo dantza. Artxiboko liburu zaharrek biltzen dutenaren arabera, garai haietan zortzi pampin izanen ziren, nahiz eta Arturo Campion idazle naparra bere “Don Garzia Almorabid” eleberrian kontatzen duen bezala , 1276an Nabarrerian, egurrezko hiru errald ateratzen ziren: Perosuzialez ikazkiña, Marisuziales andere egularia ta Juzef Lukurari, izena dion bezala, (usurereoa) judutarra eta gorrotatzen zen personaia. Baña hau ala zenik ez dago frogatua, nola ezta erez, ez dago frogatua zergaitik Tadeok gutuna aipatzen du eginen zula, lau errege pare, hau da, lau arraza ezberdiñeko errege edo munduko lau lurraldeko erregeak eta ez bortzena, “ahaztuz” Ozeaniaz. Bitxikeri hontaz Ignazio Baleztena (politiko karlista, idazlea…) komentatu zun; -Por lo que veo desconocía el buen Tadeo la Oceanía-.

t191236023201.jpgAhaztuko zun? edo ez zun ezagutuko? arraroa izanen zen, garai haietako artista-gizon bat, hori ez jakitea, nahiz eta bere familia Baztango auzo batetik atraia eta gañera ze auzoa urte haietan, Bozate!, agoten auzoa!. Nahitaz ahaztuko zun Ozeania?, ta Zertaz?. Tadeok ez zuen jasan perluten (horrela deitzen zieten Bozatekoak bertze Arizkundarrei eta baitaere kituei) bazterkeria, isekak eta abar…. bere aita alde egin zulako, baña pentsatzekoa da “madarikazio” hori harront barneratua eramanen zula eta historio hau, abiapuntuz artuz, bada liburu bat, eleberri bat, Mikel Telleria Tapiaren “El tesoro de los agotes”  histori fiktizio bat kontatzen duna. Liburuan aipatzen da, Tadeok, erraldoiak egiterakoan Agoten erregeak egiten ditula, baztertua den herri baten erregeak, historia gabeko jendearen erregeak direla… eta Josemigeleriko (eurroparra), Nafarroko Teobaldo II izanen zen, liburuan aipazen den bezala, berak kruzadetara joan zenean, bere inguruan zerbizari bezala agote bat joaten zela, Diego Beltza eta bere prestatutako zerbizu onengatik erregeak berari eta agotei guztiei Tunezetik bueltatzerakoan hidalgoak izendatuko ziola promes egin bai zion, baina Nafarrora iritsi baino lehen hil zenez promes hori ez zen iñoiz bete. Bertzealdetik, Sidi Aabd El Mohame errege asiarra, Saladino izanen zen eta kasu hontan Fermin Aroztegia agotea Berengelaren zerbitzapean zegoen eta eztakit nola, hau ere “Tierra santan” akituko du, baña sarrazenoen preso eta han Saladinoren hiloba bati bizitza salbatuko dio, horrengatik Saladinok urrez betetzen dio… Berze erregeak, berdin, Toko-toko amerikanarra Parani indiar buruzagia izanen zen, zertaz bertze agote bat, Pedro Ursuarekin joanen zen Ameriketara eta buruzagi honekin arremanak in zun, Selim-pia Elcalzao Afrikarra Susenios izango zen…   Historio polit ta bitxi hau,  azalduko zigun zertaz ez dagoen Ozeaniako errege bikote bat,  badirudi hararaño oraindik ez zela joan agoterik ezta ere hango jauntxo edo erregen lagun egin. 

tgigantes_nycm.jpgBaina,  historioa asmatua izan arren, pentsa, egiazko izaten ahal zela, Tadeok, errege agotak egin zula! (berak eskeintzen da egitera, deus kobratu gabe), ondarrian lortu izanen zun, 150 urte ondoren, baztertuak, madarikatuak, modu txarrean tratatuak izan diren jendea ordezkatzen duten sinboloa, mundu guztia, gurtzea ta beneratzea, errespetatzea ta maitatzea, denek bere aurrian berdin izatea, haurrak ta agureak, Iruñekoak ta kanpokoak, txuriek ta beltzak, agotak ta perlutak….eta horrela izan edo ez bazan, sar dadila kalabazan!!! ta atra dezala Arizkungo plazan!

0ndo izan!!!

Read Full Post »


Martxo martxanta larru tratanta, hala dio erranairu zahar batek, baño larru tratanten ez izanik, hilabete hontan pelikulagileak izan dugu. Martxo hasieratik Iñaki Elizalde zuzendariaren aginpean Baztan pelikula grabatzen egon dira, pelikula baztandarra dela erraten ahal dugu, baztandar aunitz lan in dute; meritorio lanean egon direnetik hasita, extrak edo figuranteak, aktore paperetan egon direnak artio, Mirentxu Goinetxe amaiurtarra, Patxi Bengoetxea.. baita produktoretako bat Miguel Pruaño baztan-rodaje_1.jpgelizondarra da, zuzendariari gidoia, baztandar baten bidez iritsi zizaion…izena, paisaia eta historioa edo historia ere baztandarra da.  Pelikula, baztandar talde baten bazterkeriaren inguruan doa, agotak, pelikulan bazterkeri hori garai ezberdiñetan azaltzen dute, XVII.mendea eta XX. mendea hasieran, zeren halaxe izan zen eta joan den mendearen hasierartio  nahiz eta agote hitza ia ez erabili, bozatarra deitzen zieten  mespretxu bezala Bozateko baztandar herritar haiei.

Nahiz eta  1817an lege baten bidez, onartu zen bozatarren eta bertze baztandarren berdintasuna, bazterkeria, isekak eta ankerkeriak segitu zuten jasatzen. Hala ikusten ahal da garai haietako (XIX eta XX. mende hasieran) hainbat dokumentuak badirelako, bazterkeri horiek azaltzen direnak, adibidez; 1840an Bozateko Bidegain familia Iruñeko elizbarrutiari bidalitako kexa, erranez Bozatekoak direlako, elizan beti azkenak dira eta ez bakarrik eguneko elizkizunetan, baita ere hiletan eta beren (bozatarren) hileta, familia beti azkena dela eta uste dute hori agoteak direlako, da. Bitxia da Arizkungo apaizaren erantzuna, hori herriko tradizio zaharra dela eta Bozate herria baino “modernuagoa” (hitz hori agertzen da eta berriagoa dela erran nahi du) dela eta normala dela herrikoak, biztalde zaharragoak edo betikoak direlako aukera hori izatea… eta hala izan zela dirudi orain gutti artio zeren Julio Caro Baroja, Paola Antolini “los agotes historia de una exclusion” liburuaren prologoan aipatzen dun bezala, bera gazte zenian ikusi zula Arizkungo elizaren bozatarren tokia, atzean bertzengandik banatua eta atzekoaldian eta bereizkuntza hori 1936ia artio iraun zuen. Ez bakarrik elizako gauzetan baztertuak segitu zuten, bizi normalean ere bai, adibidez bezala 1905 baztandar batek epailerean aurrera eraman zuen arizkundar bat bozatarra deitu ziolako bere alabari eta hitz horren atzean agote hitza zegola erranez, auzitegiak erantzunez, bozatarra ez zela iseka, nahiz eta jakin agote erran nahi zula, ta agotea irain eta mespretxua egiteko erabiltzen zela eta holakoak pilakak, 1890an Zigan boztar neska bat dantzan sartu zelako dantzatik atraia izan zen, ta 1820ko epai bat gizon batek bertze bati 25 libera ordaindu behar diola Agotea deitzeagatik. Auzi guzti hauek 1817ko legearen ondorego denuntziak ziren, baña gutti haurrera iten zuten zeren oraindikan, barrenean sartuta zegoen ezberdiñak, zirela.

agotesbozate.jpgEzberdintasun horrek aintzinatik zetorren, ia 1515an bozatarrak kexatzen dira Leon X. aitasainduari, jasatzen duten tratu txarrez, honek bulda (bula) bat bidaliko du haien alde, baina ja ez du aldatuko, ez garai hartan ezta urrengo mendetan eta arestian aipatu bezala, XIX. mendean bazterkeria mantendu edo akaso gogortuko da ( badire hainbertze auzien dokumentuak). Aipatzen da garai haiek hanitz gogorrak izan zirela bozatarrentzat eta zegoen bazterkeri haunditu zela  bertze gai batendatik. Bazterkeri errelijiosoa eta fisikoz gain (ezberdiñak zirela, batzuk aipatzen dute buztana ta guzi zutela) gehitu beharko zen, bazterkeria ekonomikoa edo bekazkeria ekonomikoa. Zeren mende horretan goseti haundiak  izan ziren, artoa aunitz garestitu zen, baztandar aunitz horren ondorioz amerikara alde iten dute, pobrezia bada eta baserri eta herrietan maiorazkoa mantentzen bai zen, seme bakarrentzat bait zegoen bertan aberastasuna, ta bertze semeak ezerrez, era berean Bozatekoak, abeltzainak ez zirenez, lurren jabeak ez zirelako , zeren inguruko lur guztiak Ursutarrena zen, aintzinatik bertze ogibideak zituzten, hargiñak, zurgiñak, txistulariak…hau da artisauak eta musikoak (1930 aldera Bozaten hiru txistulari badira, jakinez garai haietan bertze herritan bi, bat edo batzutan ja izanik) eta krisis haundiko denbora haietan komentatzen da, gutti batzuen artean (bere ogibidengatik) sosa eskuetan zutela hori bekaizkeria sortu eta aintzinako kontuekin batera mespretxua segitzea eta haunditzea lortu izanen zun.

Baiña nondik dator aintzinako kontu txar-zar, famatxar ta bazterkeri hoiek? Horretaz hainbertze teori bada eta gehienak fundamentu gabeak, godoak zirela, agot hitz euskalduna cagots hitzatik datorrela eta cagotstxakur godoa” erran nahi dula”, hortaz hile horia ta azal argikoak izanen ziren, hau da, iparraldeko itxura zutela, nahiz eta horrela zirela solik , Pio Barojak aipatzea “las horas solitarias liburuan. Baina zakarrenpurdira bidaltzen digu teoria hau zeren cagots, hau da, txakur godoak,  frankoak deitzen zioten bere etsai haundienari,  musulmandarrei (hauek godoen erreinua apurtu ta Iberia konkistatu bai zuten) eta Frankoen aurka Poiteraino iritsi agota.jpgzirenez, pentsatzekoa da batalla hoietako talde galdu bat, izaten ahal, zela Bozate inguruan kokatu zirela, ere erraten da. Hemendik ere balioko zigun Pio Barojak, liburu berberan erraten diguna; nahiz eta agure batzuk Dureroren itxura izan badirela bertze batzuk beltzaranak eta kituen antza daukatela…Bertze teoria bat dugu (Santxotena eskultoreari entzundako teoria) agotak kataroak zirela edo katarotik datoztela,  eta talde honen aurka oso jazarpen odoltsuak izan ziren XI. mendearen hasieran,horren aurrean, aunitz Pirineoak zeharkatzea erabaki zuten. Noiz, eta hain zuzen ere tenplarioak Done Jakue bidean erromanikoa eraikitzen ari ziren garaian. Agoteak (edo kataroak) trebeak zirenez zura ta harri lantzen, lan aunitz topatuz. Leku ugaritan ikus dezakegu beren arrastoa: Eunaten, Leiren, Oliteko gazteluan, Armentian, Zumarragako Antigua katedral erromanikoan, etab. Horrela, azkenean lur hauetan gelditzea erabaki zuten. Aipatu behar lehen aldiz agertzen zaigula agote hitza idatzita 1491an da Garesko (Puente La Reina) toki baten erreferntzia iten dula “yermo del agot” ta jakina da, Gares Done Jakue bidean dagola, bañan, ta nola Baztanen akitu zutela? Ba dirudi, Pedro de Ursuak ( Ursundar aunitz izan dira Pedro deituak, ez bakarrik “konkistadorea”) zegoela inguruotan agintean eta jauntxoa zena (1200-1300 inguruan) eta gotorleku bat eraiki nahiez agotak ekarri zula,  lan esku merke bezala eta haien babesle eta ustiatzaile bihurtuz.  Historio polita baña bertze teori bezalakoa, probarik gabekoa, nahiz eta lotu Agotak eta Ursuendarrak izan zuten bizi-elkartasun hori, zeren bai dokumentatuta dago aunitzetan, Bozatekoen, Ursuendarrengan menpetasun hori, jaun haiek eskeini zieten babesa truk (arrantzatzeko baimena, basoen erabilera…) morroi lanak egitera behartuak zeuden eta horrez gain, zerga astunak ordaindu beharra. Morroitasuna nabaria da  badauden hainbertze auzitetan, zeren Ursuako jaunak lekuko bezala bozatarrak erabiltzen zutela, eta zorrena argi ikusten da 1519ko idatzi batean aipatzen den bezala, Ursuako jauna, Bozateko agotei 500 dukadoko zorra, barkatzen die, urtero ermitara joaten baldin baziren baztangohaizegoarenargazkiak-20090118010425.jpgSanta Ana amabirgiñari otoiz eta santuegun hori ospetzera…( Argazkian Santa Ana baselitza. Ursuko doretxearen aurrian dagona)

Baina indar haundien duen teoria, cagots izenareki zerikusia daukana izenan da, ez lehen aipatu dugun txakur godoena ez, baizik 1537an Bearnen, cagots hitza zeukan esanaiarekin; legenemea edo lepra zuria!. Zeren hala deitzen zioten gaixotasun hori zeuketenei eta alde batetik (hemen ere bi teoria badira) cagots hitza; faltsu, farzuntzi hipokrita erran nahi du, (badirudi jende aunitz erdi aroan, leproserietan ongi bizitzen baizenez. bazkarie ta lo iteko tokia bazutenez, gaixioak zeudela iten zirela) edo cappot hitzatik heldu dela, zertaz bere erranahia, lepraz kutsatuta egoten ahal dena da, ta XVI.mendean bi hitz hoiek nahasten dira eta erranahi berdiña zeukaten. Cagotei buruz bai erraten da (dokumentatuta) elizan, gibelekoaldian egon behar zirela, ur saindua artzeko makil bat erabili behar zutela, jendea jakiteko nortzuk ziren ahate baten hanka margotuta eraman behar zuten…historio hauek, Bozatarrekin nahastu dira, nahiz eta idatziak ez aurkitu, mendez mende erran dira. Hortik ere etorriko zen gaixoak zirela, bozio izango zutela, agote hitza “ahozko gaixotasuna” errango nahi zula eta Bozate berriz ahots-galera, ta horrez gain, gañera leprosoak!. Cagots, hauek (leprosoak) baztertuak ziren, herritik kanpo bizitzera derrigortuak, normalki ibaiaren bertze aldean, denak juntu…eta egia da Bozate auzoa hala dela eta pentsatzekoa da garai batean gaixotzen zena, harat bidaltzen ziotela edo gaixotutako talde bat agert eta toki horretan finkatu zirela eta han hasi zela bertze baztandarrengandik ankerkeria.

Baña agote hitza cagotik etortzen baldin ba zaigu eta cagot, aistion aipatu bezala 1537an agertzen baldin bada “leproso” esanaiarekin, zertaz gazteleraz ez da agertzen 1811artio agote hitza hiztegi batean ? eta gañera, Baztan aranan, Nafarroko erreinuan (oraindik erreinua deitzen diote, eta ez dira futbol zelai batez hitz egiten) bizi den jende talde bat dela dio. Akaso ez du ja ikusi behar hitz bat bertzearekin? ba igual ez, zeren hori da aipatzen duen azkenetako teori bat eta behinpin niri gustatzen zaidana . Kontuan artu agotak, cagotak, Pirineo osoan daudela, erdi aroan Nafarroan, (Baztanen eta erronkarin), Aragoian, Bearnen, Ocitanian, leku menditsuetan, mendiartean, aranetan babestuak, eta jakinez bere ondokoekin ez dutela ezberdintasun fisikorik eta Bozatekoak bere barride (bertze herriko baztandarrekin) hizkuntza berbera, euskera bozate.jpgberbera, izen ta abizen berberak daukatela, Erronkarikoak berdin, Aragoikoak baita ere erderaz hitz egiten dutela, ingurukoak bezala eta izen ta abizen berberak dutela, bearneko cagotak baita ere, erdi aroan bearnetsa eta gaur egun frantsa hitz egiten dute, eta horrez gain bertze herri “madarikatuak” asturiasko vaqueuiroak, Leongo maragatoak, Kantabriako pasiegoak… denek mendi tartean ta aranetan bizi bai dira, zergatik ez  pentsa, bertakoak direla, jatorrizkoak, betidanik toki hortan izan direla… Zertaz ez pentsatu, bailara hontan Brontze garaiatik jendea bizi edo egon dela, megalitoak, aztarnak…badira, Neolitoan. lurrak lantzen hasten direnan, gizakia finkatzen denean, lautadak edo leku zelaiak aukeratzen ditu, lurral lantzeko…, eta zihuraunitz bertze jende taldea ttikiagoak bailaretan egonen edo akaso geldituko ziren, eta zergatik ez pentsatu lautadako bertze euskaro batzuk, ez dakigun garai batean. etorri ziren, kopuru haundiagotan eta bailarako jendea pixkanaka pixkana baztertu eta toki batean bilduaraziz, edo garai urbilagotara aplikatuz, berdin, giza talde haundi bat torri zerbaitetik eskapo, bertakoak guttiago izan eta gañera ezberdintasun bat, erlijioa batzuk kristauak, ta aranan galdutakoak, mendi tartean, palestinan jaiotako haur horretaz, ja entzun gabe, jentilak, basatiak… hobeto baztertzea, ez?…Hau ere fundamentu gabeko teori bat da, baña hori gertatzea posible da, zeren halakoak pastu dira, Hego amerikan adibidez bertakoekin, ketxuak, aimarak, bertako jendea eta denatarako azkenak direnak bere arbasoen lurran, berdin ipar amerikan indiarrekin, eta baita ere hemen, zeren 50 eta 60 hamarkadetan zenbat euskal herri fisonomia eta kultura galdu zuten bertze hizkuntz bateko mintzatzaleak etorrita eta bertakoak baño gehiago izanez, Ermua, Atarrabia.. Luzaide adibidez, mugan hodoko herri bat euskalki beretzi batekin eta bapatean muga zaintzeko, 300 pertsona (guardiak ta bere familia) etortze dira eta kalean, eskolan, izkuntza berria nagusi, ta gertatzen da gertatutakoa belanauldi guttitan betiko ezkuntza galtzen dela, betiko anai harremanak (Iparraldeko herriekin) galtzen direla, betiko kultura galtzen dela… Teori honek adierzten digu Bozatarrak, bailarako jatorrizko biztaldeak izaten ahal dira, egia ala izan edo ez, eskerrak aspalditik agote hitza ez dela erabiltzen iseka bezala eta Bozatarra, Gorostapoldarra, Beartzundarra edo Urrasundarra…  bezala auzo bateko biztanlea adieratzeko  erabiltzen dela eta Xabier santxonena dio bezala, …orain jendea harro baitago agote izateaz… eta hori, poztekoa da.

Read Full Post »

bixer.gifBixer Bizernean bizi de, herri ttipi hoketan hola da oraino: etxiak ematen du izena.

Aldike pollite izeten da Bixerrekin ele xaharketan aritzea. Holako batian zuei erakutsi nahi datzetena hola kontatu zaten:

Etxe xahar batian famili xume bat bizi omen zunen: senar- emaztiak eta haur sortu berrie. Ilunabar batez senar-emaztiak hola mintzo zitunen:

Aurre beti titien diet baño ez duk batere handitzen Emaztia, arras kezkatue.

Subia dunela…! Senarrak, pentsakor.

Gizona gau hartan kuartoko ate ondoko zola irineztatu zinen eta hartan konturatu zunen biharamun goizean, baietz, subia ebaskuan ibilki zunela. Gizona, ondoko gaue, ate gibeleko aldian zelan egon zunen. Bera konturetu orduko subia eta haurre, biek, tzupe eta tzupeka ari zitunen; bata emaztiaren titie edaten eta bertzia subiaren puzten puntari lotue. Ama-semiak deustaz ohartu gabe goxo-goxuan lo zitunen . Manera hartan senarrak ez zunen deus egiten ahal, subiari bere lana akitzen uztia baizik. Noizpait aski edan t´onduan abietu zunelarik, senarrak subia makilekin zanpaka lehertu zunen. Animeleko sube tzar hure lehertzerakuan ganbara den-dena esnez orakatu omen zunen…

Eskerrak eman nahi nion Begoña Durruty artista Arizkundarrari, bidalitako ipuin onegatik ta baita ilustrazio ederragatik.  Ipuia, Arizkungo Bozate auzoan aspaldi bildutakoa da eta han azaltzen dena ez da kontakizun ximple bat edo haurrendako ipuiña, baizik gizakiak betidanik beldurra izan dun animali baten gertakariak; naharrastia, nazkantia, hiltzen ahal duna eta mitologi edo kultur guztietan indar gaiztoen ikurra izan dena.

Gure mitologian, erensuge, sugar, bertze gauz batzuen artian erautsien  sortzailea; mitologia grekoan, Typhon (erdi gizona erdi sugea), haiz bortitzen sortzailea, EquidnaLeviatan itxasoko suge erraldoia eta kristoneko uholdeak sortzen duna, judetarren mitologian; eta nola ez biblian agertzen den bezala Evari sagarra ematen, deablua!

Baño suge esne xurgatzailearen kondaira hau (baita ere bada behien errapetik zintzilikatzen  direnak) berriz munduko, kultur gehinetan aurkitzen ahal dugu, badira Amerikan,Europan eta baita Iberiar peninsulan (gehien bat kantauri “kornisan” eta Pirineotan). Bozaten bezalaxe, herri aunitzetan, oraindik atsoak kontatzen dute ipui hau eta baita, ikusi izan dutela, erranen dute, Austuriasen , Galizian las serpes, Aragoien lacuerco, Extremduran Luzeroa… Europan berriz, Italian serp que pupen, Alemanian…

Berriro bueltatzen gure zulo hontara, erran, ez dugula hau historio bakarra suge bat protagonista dela, ez Bozatetik urrun, Auzan, aipatzen da ere sugar edo erensugeak kobazulo batean, aspaldiko altxorra gordetzen dula (hemen kondaira) eta akitzeko baita ere erran, blog hontan sugezarrarren bertze ipuin bat agertu zela eta hau ere, bertze baztandar artista bat  bidalitakoa, lola sarratea .

Ondo izan ta kontuz sube-tzarrarekin!

Read Full Post »

Ermita edo baseliza herrigunetik kanpo dagoen eliza, santutegi edo kapera txikia da, normalean santu edo ama-birjina baten omenezkoa. Arizkunen hiru ermita daude; San Kristobal Erratzuko bidean, Bozaten San Miguel eta Ursua parean, Santa Ana omenez eraikiko baseliza.

Badakigu, Ursuako ermita 1519ko ia ereikita zegoela, zeren urte hartan, Ursuako Lorenzok agotei utzitako 500 dukat, Santa Ana ermitaren urtemugako funtzioa, ospatu-antolatzeko baldintzarekin zorra barkatuko zien. Baita ere badakigu ermita, Ursuako Martin aginduta 1650-57 an zaharberritua izan zela.

Santa Ana baseliza. Ursua. Arizkun. Argazkia Pello San Millan.

Ursuako ermita, agian Baztango ermitatik famatuena edo ezagunena izanen da. Han gertatutako pasarte bat,  urtez urtez, mendez mendez kantatu eta kontatu izan da. Dirudienez  ahoz  ahoz iritsi zaigun kanta seirehun urtetik gora izan dezake baina gehien   ezagutzen den bertsioa XX. mendearen hasieran Azkue folkloristak Baztanen bildutako konposizioa da. Kanta, Arizkungo Urtsua dorrean gertatutako istorio tragikoa kontatzen du eta letra XIII. edo XIV. mendeetakoa izan daiteke.

Agur, nere arreba,
nere arreba Yoana:
berri bat aditu dut,
nere arreba Yoana….

Urtsuako dorrearen jabea Lantainako (Baxenanabarran) etxeko neska gaztearekin ezkongai zegoen. Emaztegaiak (Yoana) jaioterria utzi eta ezkondu baino lehentxeago haren anaia apaiza, Bautistarekin  hizketan hasten dira. Anaia konturatu da neska haurdun dagoela, eta Joanak sekretua gordetzeko eskatuko dio, aldiberean Urtsuara ez duela joan nahi aipatuko dio. 

Zazpi errota berri,
zortzi yauregi xuri:
hoien guzien gatik
nik ez Utsura nahi,

Ezkontza, ordea, ospatu eginen da, eta senarrak berehala ohartaraziko da  emaztearen egoeraz. Urtsuako jauna erranen dio, elkarrekin bizitzen hasi baino lehen, komenigarria litzatekeela bera dorre ondoan dagoen Santa Ana baselizara jaustea otoitz egitea.

Urtsuako correa. Arizkun. Argazkia Pello San Millan

Han, Urtsuako jaunak hil eginen du eta morroi bati zaldi bat prestatzeko eskatuko dio ihes egiteko. Zaldiak erredurako ferrak alderantzita jarrita omen zituen oinatzak eta arrastroa alderantzizko norabidea markatzeko intenzioarekin.

Lantanako alaba

Utsuan hila dago,

Ez da harritzekoa denboraldi batez kantatzea debekatuta egotea, Urtsuaren jabeek ez baitzuten nahi krimenaren historia zabaltzea.

Azkue bildutako konposizioaz gain Bertie bertsioak badira, eta hoietako bat ipuin moduan, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, “Baztango ipuinak” izeneko liburutxua argitaratu zutena.   “Urtsuako ermitan ” tituloa darama  eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.

Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin,  bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun


Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Irakurzeaz gain entzun daiteke ere istorioa, zeren bai Benito Lertxundik eta Mikel Laboak abestu ziguten.

http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U

Read Full Post »

Parkour baztanen edo… Arizkungo traceurs!, Ez nekien nola idatzi post hau, baina Arizkungo gazte hauei buruz gogoak neukan zerbait kontatu nahian. Irailean ikusi nituen lehen aldiz Lamiarritan, hango zelaian (laxoa jolasteko zena eta 80ko hamarkadan futbol porteria jarri zutela eta orain ez fubola ezta laxoa jolasten dena), eta harrituta eta txundituta geratu nintzen egiten zituzten gauzekin.

Berehala konturatu nintzen egiten ari zirena zerikusi handia zuela Yamakazi izeneko 2001eko film frantses batekin. Bertan, Parisko gazte talde bat Parisko kaleetan zehar, hormetan gora, teilatu batetik bertzera saltoka, jauzika eta halako gautzak egiten zituzten . Kirolaren edo bizimoduaren arteko jarduera honek “Le parkour” (ibilbidea) du izena, eta Traceurs, hilara edo lerroen trazatzailea izango litzateke.


Arizkundar gazte hauek Yamakazi filmeko paristarren gauza bera egiten dute eta arras gazteak izan arren, primeran egiten dute. Batzuk Bozatekoak direnez (Arizkun auzoa), “los Gatos de Barrio” deitzen dira elkarri, eta Bozaten hasita, mundura zabaldu dira internet bidez. Sarean hainbat bideo dituzte youtuben zinzilikatuak fotolog bat dute, eta baita web horri bat, gainera, telebistan agertu dira ETBko “Navarra directo” saioan.

Arizkundar hauek egiten dutena, kirola izateaz gain, bizitzari aurre egiteko modu bat ere bada. Erraten duten bezala, “Parkur” praktikatzeko burua argi izan behar duzu, zure burua eta gorputza baino ez zara, aurrean dituzun oztopo eta traba guztiak gainditu behar dituzu. Oztopo horiek, fisikoak (pareta bat, altura bat…) edo mentalak izaten ahal dira! Kirol hau, Gazteria aldarrikatzeko modu polita izan daiteke.

ETBek grabatutako bideoa ikusteko haiei buruz gehiago jakiteko, ikus dezakezue bai bere webgunean losgatosdelbarrio edo baita ere beren fotologan.

Animo, jarraitu nahi duzuena egiten, guk gozatuko dugu egiten duzuenarekin.

Read Full Post »