Nafarroko erreinuko Armeria Liburuak, 783 armarri ditu; gehienak, leinukoak, palaziokoak eta jauntxoenak. Zaharrenak XIV. mendekoak omen dira, bertze batzuk XV. mendearen amaierako eta XVI. mendearen hasierako eta baten bat modernuago ere.
Nafarroa inbaditua izan zen garaian, Karlos V.na 1527an Nafarroan izaten ari zen aldakentagatik (konkistatzailen aginta eta boterearengatik) Nafarroako noblezia zaharraren nomina izan nahi zuen eta Armeria Liburua iteko eskatu zen. Eskaera ez zen bete (badirudi liburu zaharra galduta zegola) eta 1575 liburu berri bat egin zen.
Bolumenak lau atal ditu eta ikusten da biltzailea (arma-erregeak) armarriak heraldika pieza nagusiaren arabera multzokatzen saiatu zela; arranoak, otsoak, bandak, fajak, zuhaitzak, santioko oskolak…eta Irudi edo itxura heraldiko hoien artean “Baztango beleak” nabarmentzen da. Baztango hainbat armeriatan agertzen direnak talde heraldikoa osatzen dute hegazti horiek. Ez du garrantzitasunik beren hedaduragatik, haunitz ez bai dira baina bai nabarmentzekoak dira bere jatorri historikoagatik.
Hegazti horiek; bele, biligarro edo usoak izan daiteke eta Baztanen, Aroztegia, Arizkun eta Ursuako leinu etxe edo palaziotan aurkitzen ahal dira (Baztandik kanpo gutti dute irudi hau, Alzateko jauna eta bertze baten bat).
- Aroztegia
- Ursua (Anton Agerrekoa)
- Arizkun
Aroztegiakoan, zuhaitz baten alboetan bi txori agertzen dira eta Atizkunguan lau bele gurutze baten inguruan. Biak uste dira Ursuako usueekin (hiru) zerikusia dutela zeren, Ursuekin lotura estua duten linajeak bai dira (gehienbat Arizkun).
Baina ursuako “txoriek” usuak dira? jatorria Baztanen dute? .Bozateko Ursutarrak, leinu zaharra da. 1349an Ursuako Joan, Ursuako VI, jaun gise agertzen zaigu eta Amaiurko gazteluko alkaidea da. Honen semea, Sancho Ursua erreinuko “ricohombre” bezala ageri da eta urrengo Ursua Miguel Santxiz (Santxo Ursuaren semea) “ricohombrez” gain Otikorengo baroia da.
Miguel Sánchiz Ursuakoa dago, 1370ean, Meleunen (Normandian) defentsan nabarmendu zen eta Karlos II.a erregeak Amaiurko errotak eta hainabat lurrak eman zion, hoien artean, Corteseko herrian eta Donibane Garaziko gazteluaren “tenenzia”. Honen semea Ursuako Beltran izanen da eta bere alaba Maria, Ursuako andrea bihurtuko da. Ursuako Mariak, Juan de Urozekin, Karlos III.a (Noblea) erregearen ganbararekin (kamarlengoa), ezkondu zen. Ezkontza-kontratuetan erabaki zen ezkontza honetako seme-alabek amaren abizena eta armak hartuko zituztela,eta horrela izan zen.
Joan Ursua eta Uroz Karlos Bianako prinzipearen “maestrehostala” izan zen eta baita ere 1439an, Amaiurko gazteluko alkaidea eta Ezpelatako jaunaren María Juana alabarekin ezkondu zen. Bi semeizan zituzten, nagusia; Joan Ursua Ezpeleta, Ursuako Jauna Oticoren baroia, Amaiurko gazteluko alkaidea eta izkribu erreala ere. Anai txikiean Adan Ursua Ezpeleta izan zen eta lizarraldeko La Berruezako Azedo jauregiaren (erdiaroko dorrea) jauna izendatu zioten.
Palazio hontatik, Aragoiko Cornel familiaren jatorria zen. Cornel leinua Erdi Aroko Aragoiko nobleziaren etxe garrantzitsuenetako bat izan zen eta XII. mendetik dokumentatua dagon familia da (Gaztelaniako Koronel hitza Cornel-etik dator). Bai Cornel leinuaren armarria eta bai Azedoko palazioren harrizko armarria bortz bele osatzen zuten. Dirudi Ursuako Adan bere jauregiko armarriarekin egin zela eta aldiz berean Ursuako leinuak berea bezala hattu zutela eta beleak, abizenaren esanahiaren eraginez usuetan bihurtuko ziren . Jakina da XV.mendaren erdialderaartio Ursutarrak armarri eta ikurre gise “Ansako armak” zituztela., hau da! bi “faxa” eta oskol pare batzuk ( santioko bideko oskolak).

Cornel familia eta Azedoko armarria.
Mende bat lenago bertze baztandar batek ere Cornel familiako 5 beleak (corneja) bere armarrian eraman zituen. Baztandarra, Pedro Cornel zen eta Ontzalu Ibañez Baztangoa (jauregizarrea leinu-etxekoa) eta Aragoikon Aldonza Cornel-en semea zen. Ontzalu Ibañez Baztangoa XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen, errege-alfereza izan zena. 1264an Guardiako eta 1269an Mendigorriko jauna izan zen. 1264an erregeari Mues hiribildua erosi zion. 1266an, Tibalt II.a Nafarroakoak zuzenduriko kanpainan, Baionako konkistan izan zen.
Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Erriberrin Gorteek gobernadore izateko hautagaien artean izan zen, baina Eustakio Beaumarchaisko aukeratua izan zen. Nabarreriako gerran Gontzalo Ibañez Baztangoak eta bertze jauntxo batzuk; Petri Antso Monteagudokoa, Gartzea Almoravit…, Nabarreriaren alde atera ziren eta atzerritar gobernatzailearen kontra egin zuten. Nabarreria aurreko gaueantik hartua izan baino lehen ihes egin zuen, eta bere ondasunak konfiskatu zituzten. Gonzalo Gaztelanian erbesteratu zen eta bere seme gaztea Aragoien Amaren izena eta armarria erabiliz.
Pos hau egiteko erabili den materiala:
Libro de Armería del Reino de Navarra. Faustino Menéndez Pidal, Juan José Martirena. Gobierno de Navarra. 2001
Enciclopedianavarra.com. Ursua. euskalnet.
Utzi erantzun bat