Euskal kondaira bat dionez, egun hauetan, baño guti-gora behera orain dela 2010 urte (oficialki, zeren batzuk diote, urte batzuk lehenago izanen zela), zeruan, argi disdiratsu bat ikusi zen, ikurri ezaugarria zen eta jentileetatik zaharrenak, segidan jakin zun bere esanaia, Kixmi sortu dela! eta garai berriak etorriko zirela, jentilen garai zaharrak, bukatuta emanez. Kixmi (ximinoa) kristauen, Iesus adierazteko, jentilek erabiltzen zuten izena zen eta kondaira dionez, jentilak zeruko argia ikustean, (bertze bertsiotan sortaldeko laino bat da) eta bere garaiak amaituak emanez, lur azpian sartu ziren eta harri haundi batekin lurpeko sarrera estali zuten. Harri hori Aralar aldeko jentilarria izanen zen eta horrekin jentilak gure lurraldetik desagertuz. Beno, denak ez, hoietako bat, ikazkin bat, argia ikusi bezain pronto, mendian iten ari zen guzia utziz, herrira jautsi zen Kixmiren sortzearen berria zabalduz. Argiarekin oles-aroak, Olentzaro, hasiko zen eta ikazkinak, Olentzero izenarekin ezaguna izenen da.
Bertze kondaira dio, argi hori segituz, hiru mago Iesusen (Kixmi) jaiotoki berberera iritsi ziren eta argi hori Beleneko izarra bezala zauzen da. Argi hori zer zen garbi ez dago, zeren zihuraunitz, zerua zeharkatzen duten edozein elementua izaten ahal zen, akaso kometa bat (ala bai diote).
Histoerian zehar eta garai desberdiñetan, kondaira horien bezalako argi horiek, aunitzetan ikusiak izan dira, ez bakarrik argiak baizik batzutan, gauzak ere bai, eta segun ze garai, aro edo denbora, zeruko argi hoiein esanai edo azalpe desberdiña eman zaie. Batzutan argi horiek, liburu zaharretan agertzen diren bezala, jainkoen suzko gurdiak izan dira, bertze batzutan, erensugeak izaten ziren…zerua zeharkatu eta lurrera jausten zirenean ere gauz besberdiñakin (baña antzekoak) nahastuak izan dira, batzutan bai naturaren amandreaekin, (maitagarriak, lamiak…), ama birgiña berberakin eta batzutan deabruaren ingurukoarekin ere bai.
Zeruan ikusitako argi batzuk eta ama birgiñarekin edo emakume sainduaren irudiakin, erlazionatzen den kasu bat, badago Baztanen, Gorramendi aldean, Aritzakunen hain zuzen. Kontu zaharrak dionez, Bidarrai inguruko neska bat galdu ondoren, zeruan argi disdiratsu bat ikusi zen, izarradar bat izango baliz bezala, eta herri osoa ikusten ari zenean argi misteriotsua, irrintzi bat entzun zen, irrintzi luze ta motel bat, “Amayaaaaaa, agoo, agoooo” erraten zuna. Herritar guztiok ikusi zuten, argia Zelharburuko tontorrera zihoala eta nola, leze batean sartu zen. Egunsentian, argia sartu zen lezara joan ziren ta leze sakonean neska aurkitu zuten…harri bihurtuta! ta hortik aintzin,”Harpeko Saindua” izenarekin ezagutuko da, bai harria ta bai ere argia misteriotsua sartutako lezea.
Baña hau ez da afera bakarra toki berberan argi batzuen kontukin, zeren ehunka urte tartearekin, Gorramendin berriro, zeruan, argi misteriotsuak ikusi ziren. Kasu hontan testigu hauniz izan ziren, denek amerikanuak. Urte haietan Gorramendiko tontorrean (1953tik) “877Scuadron Warning Control W6” zegoen, hau da “Gorramendiko basea“, hiri txiki bat zen amerikanar soldaduentzat, liburutegiarekin, bolerakin, kafetegiak, zinea, tabakoa, billareak…Ba erraten dutenez, radetan señale arraroak aurkitu ziren, zeruan ikusten ziren argiekin erlazionatzen zirenak, gero argi hori ,forma artuz, Gorramakil-eko tontorretik hamar metro exkaxera ikusi zen, ia ez zen argi bat, baizik plater itxura zeukan zerbaitean “materilizatu” zen. Gorramakil gañean (han, bi radar pantail erraldoiak zeuden) denbora dexente egon zenez, denbora eman zuen amerikanar soldadu batzuek tontorrera iristea eta ametralladorekin tiro egitea han aurrian zeukaten “OVNI”-ra, horren ondorioz “tramankulo hegalaria” kriston asotsa sortuz ziztu bizian alde egiñez. (Goitiko argazkian, Gorramendiko base amerikandarra 1970 aldera, argazkia Zalduak atraia da.)
OVNIek jarraitzaileak eta ikerlariak “Baztan afera” bezala zauzen dute eta ez bakarrik “Ovnizaleak” baizik baita ere Amerikanarrek ikerketa bat ireki zuten eta bai CIAk ta bai Pentagonoak, Baztanen gertatutakoaz jakin zuten. Odarrian erran zen tramankulo hegalaria Sovietarren hegazkin espioibat izten ahal zela zeren, dirudi, Gorramendiko basea ez zela “telekominikazioko” base arrunt bat eta zerbait “misteriosua” gordetzen zula. Erraten da base espioia zela eta nahiz eta NATO berberan sartuta egon, Frantziarrei espiatzeko erabilI zela, hortaz Frantziarreak Gorramendi parean dagoen Iparraldeko Artzamendin, base iduritsu bat eraiki zuten, baña hori bertze gautz batzuekin batera bertze post bat, izanen da. (argazkian Gorramendiko radar pantailak, argazkia mendikat.net -eko foruatik artuta dago)
Post hau iteko wikipedia erabili da, baita ere Lander Santa Mariaren Diario de Noticias-ko “Gorramendi 1” artikuloa eta Santiago Lesma Zabalegui-ren “Navarra un reino de historias” liburua.