2012ko apirile,
Aste Sainduko opor-egunetan turisten bisita nabaria izaten da gure inguruan, landetxeak okupazioa altua izaten dute eta gure zokoa “turistaz” betetzen da. Turista, turismoa egiten duten pertsonei deitzen zai. Definizioz turismoa, pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bertze helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiagoa izanez. Erraterako, oporretan bertze herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak edo familiak dira turistak.
Gure eskualdeko herrietan turismoa garatzeko asmorekin 1992ko abenduan Bertizko Partzuergo Turistikoa sortu zen. Patzuergoa Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Ituren, Oitz, Urrotz, Donamaria, Beintza-Labaien, Sunbilla, Igantzi, Arantza, Etxalareta eta 8 elkartez osatuta dago. Erakunde onen izena “Bertizko Jaurerriatik” hartzen du, Jaurerria finka pribatua izan da mendez mende baño 1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan (baldintza batzukin). Urte batzuz artzapezpikutzak erabili zun, obispoaren oporreko erresidentzia bezala eta seminario gise. Azkenian Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, honen bidez aurreko jabeak, edukiko nahia betez. Handik aintzin, turismoa pixkanaka pixkanaka bultzatu zun 2.040 Hektareko gune naturalak, bere baso berde, landare eta hainbat espezie mota ezberdiñeko lorategiarekin eta gure inguruan turista gehien bildu edo erakartzen duen tokia izanez.
Pentsatekoa da Bertizen izandako lehenego turistek, urte hoietakoak direla, 80. hamarkadan lorategia bisitatzera ta atsaldea pasatzia etorritakoak izanen zirela….baña, “tourismoaren” afera aspaldikoa da bai Europan ta baita ere Bertiz aldean. Turismo modernoaren lehenengo erakusgarria Pizkunde (Errenazimientoan) garaian ematen da, handikien artean Europako bertzte tokiak eta herriak ezagutzeko bidaiarako gogoa pizten bai aie eta ala dela, Grand Tour turismo-mota sortzen da. 1840 urtean Thomas Cook ingeles enpresaburuak turismo-bidaiak antolatzen hasi zen zabaldu berria zen trenbidea erabiliz. XIX. mendearen bukaeran klase ertainaren garapena hasita eta oporren legezko onarpenarekin batera, aste bat edo bi kostaldean pasatzeko ohitura zabaltzen hasi zen (Frantzia eta Inglaterran). Euskal Herrian Bigarren Karlistadak eragindako etenaldi laburraren ondorioz , mendearen amaieran Donostia Espainia osoko hiriburu turistikoa bilakatu zen,Maria Kristina Austriakoa Espainiako erreginak 1887 urtetik aurrera bertan pasatako udaldien erakarmenaren ondorioz. Iparraldean, Miarritzeko Villa Eugenia Frantziako enperadoreen jauregia luxuzko Hotel du Palais bihurtu zen..eta gure eskualdaen XIX. mendea Bertiz hartzen ditu lehengo turistak.

“Quinta de la señora Marquesa de Vessolla” Tomas Padró-ren grabaketa 1878.
Juan Mañe y Flaquer-en liburuan erabilia. Argazkia http://www.albumsiglo19mendea.net web gunetik hartuta dago.
Andoni Esparza Leirak, 3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) liburuan azaltzen digun bezala, Bertizko lehenengo turista hoien aipamena Juan Mañe y Flaquer kazeteri katalaniarra esker daukagu. Juan Mañek 1879an “El Oasis. Viaje al Pais de los Fueros” lanaren lehenengo liburukia (tomoa) argitaratuko du. Modu episkolarrean idatzitako lan horretan Euskal Herrian barne egindako bidaia azaltzen du eta Doike! bidai horretan Oronoz-Mugairen ta Bertizen ibili zen.
Kazetari katalaniarrak liburuan dion bezalaxe…
-Mugairen jeitsi bezain pronto hainbat kanpotarrak ikustea ( ostaua “fonda” beteta bai zegon) atentzioa eman zidan eta itxarotzen ari zitzaidan lagunari galdetu nion ea herri edo auzo hortan “baños” edo ur termalik baziren!.
Lagunak, ez “bañoak” ezta ur “sendatzailerik” ez dituela zautzen erantzuten dio eta jende guzti hori ez dela etortzen ura edatera baizik jatera ihardetsi zion ere.
–Nola ez dut ulertzen! bazkalatzera?
–Kusko duzu! ,erran zion laguna eta han Bertan Mugairen Baztan ta Bertizaran mugan Zokozar izeneko eremuan Juan Flañe ikusi ta ulertu zun lagunak esandakoa. Zeren liburuan kontatzen dun bezala, ostatu hortan goizero txokolate beroa zeukaten, eguerdian lau zopa mota ezberdin, “putxeroa”, zortzi plater eta bi postre, arratsaldean askaltzeko, berriz txokolatea eta afaltzeko; barazki zopa, lau plater eta postrea. Guzti hori ongi sukaldatua, kalitate onekoa, logela barne eta gañera logelan zerbitzatua soilki 16 real (eguneko) kostatzen zela, harritzen da. Baitere aipatzen du orain ulertzen duela Nafarroko tripontzi dirudunak hunet etortzea, zorro haundi horiek urtean bein ongi bete behar bai dira! eta ze obe janari on batekin batera zonaldeko tenperatura epelaz (hezetasun pixket badela aipazen du) inguruko paisajez ederraz, gozatzeko aukera izatea.
Idatzia segitzen du erranez, bere aurrean ( fonda aurrean) eta Irunera daraman karreteraren bertze aldian Vessollako markesa alargunaren jabetza eta (Bertizko Jaurerria eta Bertizko ohian sakonak) aurkitzen direla. Jaurejia eta markesaren lur ondasuna deskribitzen du hemendik aintzin eta azaltzeko Tomas Padró grabadu bat erabiltzen du ( irudikoa) ; Jauregia “grandiosoa” dela harlanduaz (silarriz) dena egiña dagola, ingles nobleziaren edozein “mansion-ekin” parekoa dela, 30 lagun bere zerbitzari ta guztikin ostatua ematen ahal ziola…kapera daukala eta ondoan, landare arraroak hazteko berotegi-negutegi txiki bat aurkitzen dela.
Landare arraro horiek, Markesaren lorategirako dira.Vesollako Markesa alarguna (Micaela Mencos y Manso Zuñiga) eta bere alabak uda pasatzera etortzen dira Bertizera eta lorategian barna pasaiatzea gustatzen zaiela. Jauregiaren aurrekoaldian, lorategia dagola bere iturri harrigarriekin, zuhaitz mota ezberdiñez eta bitxiz osatua; Liboanoko zedroa (Cedrus sp.) bezala edo Australiako pinua!. Lorategia larre berde-berdez inguratua dagola eta hauek berriz basoz ezberdiñez; gaztañondoz, giltxaurrondoz, arteaz (Quercus ilex), haritzaz…osatutako basoaz eta noski! baitere pagadiz.
Jauregiaren gibelian amuarrainez betetako erreka garbi bat pasten da, baitere baratze ederra eta fruitu arbolak aurkitzen dira. Jabetza barna dauden baserrietan sakabanaturik “kolonoak” bizi dira, hauek artoa landu eta abereak zaintzen dute. Urte horietan Jaurerriak 7 etxe eta baserri ditu ( Balangondoa, Etxeberria, Jauregi ondoko Tenienteetxea, Goitikoetxea, Otsobidea, Aranea eta Markeseneako bi eraikin) eta horietan barne 74 biztanle badira.
”
Kronika akitzeko, Aizkolegiko kaskoa aipatzen du, iBi orduko bilbide gogor baten ondoren tontorretik dagoen ikuskuzuna ikusgarria dela aipatzen du;- alde batetik Etxalar eta bere “palomerak” ospetsuak ikusten da, bertzealdetik itxasoa, Biarritz eta bere itsargia! eskuekin ukitzen ahal dela dirudi guzti!
Aipatu behar Juan Mañe y Flaquer Mugairen eta Bertiz zen egon zen tenorean bigarren gerra karlista (1872-1876, bazuentzat hirugarrena.) amaitu berria zegoen. Eliotarrak, jaurerriako nausiak eta 1702 tik Vessollako markes tituloa zeukatenak karlista peto petoak ziren. Lehenego karlistadan nabarmendu zen Joaquin Elio Ezpeleta, gerrako azken egunetan (1839) Nafarroako Komandante nagusia zen, antza denez ( J.Garate dioenez) Nafarroako independentziaren aldeko asmoak zituen garai hartan, Bergarako besarkada ez zuen onartu eta Karlos V. Franziara Baztanaldetik ihes egitera lagunduko zion. Franzian erbesteratu zen. Euskal Herriko bigarren Karlistadan (1872-1876) Karlos VII.aren armadako buruzagia izan zen eta Elioko dukea izendatu zion. Guerra amaituta zela ta eri zegoela, Pau-en hil zen 1876ko urtarrilean.
Bigarren Karlistadan Markesa alargunaren (Francisco Javier de Elío y Jiménez de Navarro, Vesollako eta Hormazasko markesaren emaztea), bi semeak gerran parte hartuko zuten, Juaquin Maria de Elio Hormazasko VI markesa Nafarroko bederazigarren batalloneko koronela izanen zen eta eta Fausto Elio ( Vassollako 7.markesa izanen zena) Arxuriako batailan arituko da ( paper batzutan agertzen da Angosto eta Larumbe brigaderrekin batera batail horretan da hil zela baña soilik azken momenturaino borrokatu zutela adierazi nahi dute). II. karlistadan Karlos VII. eta bere kortea Bertizen hospedatu zen, Eliotar famili karlista dirudunak gerran gortea mantendu gain, (material beliko aunitz beraiek kosteatzen zuten ere), gerra galtzerakoan Karlos VII.nak , Europan ta Amerikan zehar egiten zuen bidaietan akonpañatzen zion korte txikiari mantendu eta kosteatu behar izan zuten…gauza da gerra ondoren Vasollako markesa alagunaren ekonomia ona ez dela eta jaurerria hipotekatuta dagola, 1883an Markesa hil zenean bere oinordekoak Bertiz saltzea erabakitzen dute.
1884an Narbarteko Pedro Oteiza 450.000 pezetetan (2.704 €) erosiko du Bertizko Jaurerria, berak eta bere semeak Bertizko eremu haundia baso-ustiapenarako erabiliko dute baña hipotekari aurre ez zin egiñez salduko dute. 1898an Pedro Ziga Mayok 650.00 pzt ( 3.906 €) ordainduz eta hipotekako zorrak desagertuaraziz Jaurerriarekin geldituko da, baitere XX.mende hasieran Vassellako 8. markesa saihatuko da Bertiz berriz erosten.
Pedro Zigak gizon xelebrea eta zerbait arraroa izan zen garai hartoko jauntxoen artean, euskara eta gaztelaniarra aparte frantsa, alemana eta inglesa zekien, bidaiatutako gizona zen, historia, geografia, astronomia gustokoa zuen, narturzalea, landare eta animalien babeslea eta antitaurinoa izan zen. Pedro Zigak aldaketak eginen ditu Bertizen; lorategi aparta haunditu eta espezie bitxiaz bete zun (1903 aldera), urmaelak, pergolak eta otorduetarako estalpeak eraikiarazi zituen kapera eta bere markesina berritzen du. Aizkolegiko jauregitxoa eta errepidea inen du eta aldaketa garranzisuena basoko-ustiapena geldiaratziko du ,berak jabe izanda ez da zuhaitz bat gehiago moztuko (soilik Aizkolegiko errepidea iteko moztea beharrezkoak zirenak).

Mugaire,Jauregia eta lorategia 1910an. “Bertizko Jaurerria” Bidasoa Ikerkete Zentroaren Kuadernoak liburutil hartuta.
1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan eta baldintza ere ezarri zuen: jaurerria bere hartan mantendu behar zutela, ezaugarriak aldatu gabe. Baitere aipatu zun debekatua zegola zuhaitzak ta adarrak moztea, debekatua zegola heiza ta arrazntza (azeriak eta hegazti harrapariak ezik), ezinen da industria eta harrobiak ezarri eta kokatu…. Horri loturik, Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, baña erran beahar azken nausia zendu zenetik Parke naturala deklaratu zen artio testamentuari ia ia ez zen jaramonik kasu egin. Urte haietan artzapezpikutza erabili zun, lehendabizik Jauregia inguruko apetz zaharrentzat erresidenzia gise erabiliko zela aipatu zen (soilik apetz bat egon zen) edo akaso haur itsuendako ere! baña testamentuan obispua oporrak pasatzeko aukerik zuela ezarrita zegoenez, gehienbat hortarako erabili izan zen. Baitere Vatikanoko nunzioren ( Ildebrando Antoniutti monseinore) udako erresidentzia izan zen eta azken urtetan Seminario ikasleak eta bertze kristau eskolako ikasleak opor egonaldiak pastzen zuten. Erraten da azken urte hauetan “hainbertze” jende pastu zela ta normala zela jauregiko gauzak apurtzea eta desagertzea, armarioak, liburuak, loreontziak…Ondarrian Jauregia eta lorategiaren onuragarria ttikia zenez (mantentzea garestia bai zen) 1982an Nafarroako Gobernua 80 milloi pezetaz ordainduz Artzapepikutzari, usufruktuaren berrerosketa egin zuen.
Gaur egun Parkea kudeatzeaz , Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da aruduraduna eta gustuko lizaiteke jakita zer pentsatzen oteko zun Ziga jaunak Iruñeko hilerriko familiako panteoiatik altxatzen bada, joanden urtean Nafarroako ingurumen saila arku–ihizirako (ehiza) baimendutako lizentziaz jakiterakoan. Zihur nago, bi kriston hostia hartuko zula, lehenego granito beltzako tapa galanteren kontra ta bigarna, bere testamentua nahi dutenerako erabiltzen dutela ikusterakoan!
Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak.
3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) .Andoni Esparza Leira.
www.parquedebertiz.es web gunea.
Bertizko Partzuergo Turistikoaren web horria.
euskomedia.org-ko Auñamendi hiztegi enziklopedikoa.
www.albumsiglo19mendea.net web gunea.