Udazkeneko edo Urriko feriek, Elizondon izaten dira, San Lucas jaiaren hurrengo ortziral eta larunbatean. Ortzirala izaten da egun nagusie eta abereek, ganadue, edo azienda Merkatuzelaiko Plaza biltzen dituzte. Ganadu kontuan, erran behar ondarreko bizpahiru urteetan inoiz baino itxura hobea hartu dula Udazkeneko Feriek, azienda kopuruari dagokionez. Gan den urtean (2010), Altsasun feriarik ez zela ta Burgete eta Jaka arrazako behor eta zaldiak etorri ziren plazara, hoiekin batera eskualdeko behiak, euskal zerriak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ere izan ziren. Aurten ere abereburu aunitz espero da, eta horirkin batera herriko kale nagusiak saltokiz gainezka beteko dira, eta noski! jatetxe gehienetan garbantzuak azarekin eta usoa saltsan aurkitzen ahalko da.

argazkia Pello San Millan
Ganado azokan, betidanik garrantzi haundi izan dun animali bat behia izan da, aranako ekonomian garrantzi haundiko izan bai da (ardiarekin batera) eta historian zehar azienda honen heriotz-tasa Baztango ekonomia, aldizka kaltetu du. Garrantzitsuena eta gogorrena akaso 1774ko abeltzaintza izurritea izan da.
Izurritea Frantziatik etorriz, Euskal herrian zabaldu zen, Baztanen kalte haundiak eragiñez. 1774ko Uztailaren hasieran eman ziren behi gaixotasunaren lehenego kasuak eta izurritea azaro erdialdera arte iraun zuen. Gaitz hau “muermo acompañado de phitisis” bezala identifikatu zuten, aberen ohiko gaitz infekziosoa eta batzutan gizakiari pasten dena ere. Gaitz honek lau hilabete hoietan, Baztanen 6.304 abere-buru hil zitun, hauxe da behi-azienda guztiaren %95, soilik geratuz 300 animali bizirik. Elizondoren kasuan bakarrik buru gelditu ziren gaixotu gabe eta 20 sendatu ziren, guzti hau in zun azienda honek betetzen zuen espazioa errekuperatzeko zalla eta bide luzekoa izatea. Hemendik aintzin ardi azienda haundituko da eta gero ta garrantzi haundiagoa izanen du.
Urte gogorrak izan ziren XVIII. mende horren bukaera, zeren aipatutako ganadu izurritea ez zen soilik bakarra izan Baztanen, 1794an Konvenzio gerra zela ta, elikagaien eskasiarekin batera, Tifus izurritea agertu zen eta urte bakar batian 335baztandar, hilobira eraman omen zuen.
Izurritez eta gaitzez ari garenez, bitxia eta aipagarria da Baztanekin zerikusia duen gaixotasun infekziosoa, kutsagarria, epidemikoa eta birikoa bat badela (bederen izenez) eta gaixotasun hori Baztanga izenarekin zauzen da, hauxe da, “baztandarren gaitza”. Egie´rteko (egia errateko) baztanga, Variolae vaccine (varicela gazteleraz) nafarreria izena ere du eta dirudienez Euskaldunok Naparren gaitza zela argizuten eta Naparrok bere zilborran behituz, baztandarren gaitza zela ere argi izan zuten, baña bitxiagoa da oraindik, Baztanen! gaitz horreri agoteria erraten zizaiola, agoten gaitza, hau da Bozateko biztaleen gaitza zela (gixagoak Bozatarrak denetatik izan omen zuten).
Baztanga orain dela hiru mila urte sortutako gaixotasun infekziosoa , mendeetan zehar ikaragarrizko izurriteak eragin ditu. Hain arriskutsua zenez ,garai batean haurrei, ez zizaien izenik jartzen nafarreriari aurre egin eta bizirik atera arte.
1776.urtean hasi zen Edward Jenner gaixotasun honen aurkako txertoa lortzeko lanean. Segidan konturatu zen behiekin lan egiten zutenek, nafarreria ez zutela pairatzen eta behiek gaixotasunarekiko erresistentzia zutenez, bere zornea pertsona batzuei inokulatuz hauekez zirela infektatzen konturatu zen. Honela, 1798. urtean mediku inglesa txertoa (vacuna, latinezko “vaccinus-a-um”eta gaztelerako “vaca”) lortu zuen.

iriarte jauregia, Argazkia Pello San Millan
Urte batzuk geroxago, hain zuzen 1801an, Baztanen Baztangaren aurkako txertoa jartzen da lehen aldiz (Iruñan hilabete bat lehenago jarri zen). Txertoa Erratzuko Iriartea jauregia eman zen eta garai haietan Baztango alkatea eta etxeko nausia zena Joseph Juaquín Gastóni esker bultzatua izan zen. Dokumentua, Gaspar Castellanos de Gastón historiatzaileak aurkitu eta aireztatu zun eta ikusten denez garrantzi haundikoa dokumentua da zeren azaltzen digu garai haietan herriko edo baserri giroko medikuntza ia ia parean zehola hirietakoarekin, Baztanen bederen.
Agirian irakurtzen ahal da, txertoa ekartzeko eta ezartzeko Baztango alkatea, Donibane Garaziko Iribarren Ayzin medikuarekin kontaktuan patu zen. Iribarren jauna, Paristik ekarritako txertoarekin (zornetan) lan egiten zun eta inguruan arras ongi ari zela zabaltzen, aipatzen du. Baitaere, txertoa Baztanera ekartzeko lehenego saiakera bat izan zela baina hau ez zula funzionatu erraten digu. Badirudi Jose Juakin Gastonen bi seme edo bi morroi (ez da argi gelditzen) urriaren aldera Donibanera urbildu zirela txertoa bila (txertoa zornean mantentzen zen), baina Irribarren jaunak zornak ez zuenez, deus gabe bueltatu ziren Errazura. Bañan azaroaren 2an Iribarren Ayzin medikua Erratzun agertu zen 18 urteko neskatxa batekin, neska bere besotan Baztangaren txertoa eramaten zun.
Neskatxaren besoko pikor zornetuetik Alkatearen zazpi gizonezko semeak , iloba bat, Jauregiko hiru zerbizari , alkatearen lagun baten semea eta Errazuko herritarra zen Franco. Iriarteren sei semeak , Baztanga aurkako txertoa hartu zuten. Honen ondorioz, Iribarren medikua, aranako Josef Mayora medikuak animatuta eta bertze medikuen laguntzarekin Baztango bertze herrietako herritarrak (lehen hilabeteko haurrak eta 40 urtekoak bitarte) txertatzen ariko dira. Nafarroan ezagutzen den lehenego txertaketa kolektiboa izanen da.
Baztanga kutsatzeko, gaixoarekin kontaktu zuzena izan behar zen, gaixoak erabiltzen dituen arropa edo ta maindireen bidez kutsatu baitaiteke. Horregatik, gehienetan familiarrak eta inguruko pertsonak kutsatzen dira eta Baztango Alkatearen “txertaketa kolektiboak” antzekoak munduan zehar eman zirenez , Nafarrerie desagertzeko edo erradikatzeko emandako lehenego pausuak izan ziren. Gaur egun Baztanga erradikatua dago naiz eta, Errusiak eta AEBek oraindik birus hau gordeta daukate laborategietan.
Post hau iteko hurrengo liburu ta webguneak erabili dira:
“El sector agropecauario de la Euskal Herria peninsular durante el Antiguo Regimen” Liburua (pdf). Alejandro Arizkun Cela (Euskal Herriko Uniberitatea)
http://www.elizondo-baztan gueb gunearen “epidemia ganadera de 1774” artikuloa.
Wikipedia enziklopedia askearen “Baztanga” artikuloa.
“La vacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloa. J.J. Viñes Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko irakaslea
Eta doike! eskerrak eman Gaspar Castellano de Gastón baztandar-zaragozar historiatzaileri, berak aurkitu eta zabaldu baizuen Joseph Juaquín Gastónen karta ta agiri hauek. Gutun hauei buruz eta Erratzuko Iriartea jauregian gertatutakoaz sakontasunan murgiltzeko komeindagarria da “La cacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloari begibsta bat ematia.

http://www.cfnavarra.es. Baztango alkatearen agiria, 1801ko azaroaren 2an Errazun izandako txertaketak akreditatzen duna.
Read Full Post »