Hezkuntzak eta eskolak aldaketa sakona izan zuten Errepublikaren etorrerarekin: lehen hezkuntzaren derrigortasuna eta doakotasuna, eskola-laikotasuna, hezkuntza-erakundeen demokratizazioa, eskola berrien eraikuntza, eukal eskolak, maistra edo maisua herri txikienetara iristea…
Aldaketa horiek gaitzespen sakona eragin zuten gizarte-talde erreakzionarioenen artean, matxinatuek okupatutako eremuetan 1936ko uztailaren 18tik aurrera maisu-maistren aurkako errepresioan eta mendekuan gauzatu zen. Estatu kolpea izan eta bederatzi egunera, Aldundiak (Diputazioa) Nafarroako irakasleei zuzendutako zenbait neurri adostu zituen: maisu-maistren izendapenak berrikusiko ziren, mutil eta nesken gela mixtoak debekatzen zen eta ez zen onartuko katolizismoaren eta Espainako unitatearen aurkako irakaskuntzarik
Nafarroan 355 irakasle ( maisu-maistrak) errepresaliatu eta “depuratu” zituzten gerra zibilean eta diktadura frankistan, horietako bat Katalina Alastuey Garaikoetxea izan zen.
II. errepubikako gela bat. Andereñoa eta neska-mutil ikasleak(gela mixtoa).
Katalina, 1899ko abenduaren 26an Iruñean jaio zen. Ama baztandarra zuen, Gartzaingoa! Irakasle ikasketak Iruñeko San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta 1916an ikasketak bukatzerakoan, San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Baitere ikasketak amaitu ondoren, Maria Ana Sanz eta bertze irakasle batzuekin batera “Iruñeko Normaleko ikasle ohien elkartea” sortu zuen. Elkaertea emakumeen garapen pertsonal eta soziala lortzeko asmoarekin sortu zuten.
Irakaskuntzaz gain, “Emakume Abertzale Batza” elkartean parte hartu zuen. 1931ko urriaren 8an, emakume talde batek Nafarroako taldea sortu zuen, Katalina Alastuey Garaikoetxea zuzendariorde izan zen.
EABren sarea Nafarroa osoan zabaldu zen (Baztangoa urte berean sortuko da), eta 22 talde sortu ziren. Horien bidez, folklorea gazteen artean zabaltzen zuten, eta haur-jaialdiak, elkartasunezko jarduerak, jarduera politikoak eta irakaskuntzarekin lotutako bertze jarduera batzuk antolatzen zituzten. Azken horien artean azpimarratzekoa da Iruñeko lehen ikastolaren sorrera, 1932. urtean. Ikastolaren sorreran Katalinarekin batera bera bezala Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaleta(elkarteko zuzendaria) zeuden.
Nafarroako Emakume Abertzale Batzako zuzendariordea izanez gain, Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen eta Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen. Oso aktiboa izateaz gain, oso kritikoak zen (Julia bezala) bere alderdi politikoak, garaiko emakumeei ematen zien rol tradizionalarekin: familiaren balioak etxean gordetzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Beraiek gehiago aldarrikatzen zuten emakumeentzat, bertze alderdi batzuetan emakumeek aktiboki parte hartzen baitzuten etxetik kanpoko mota guztietako jardueretan (lana, politika, kultura…).
Maistra honen jarduera politikoa 1936ko uztailaren 18an Gerra Zibilaren hasieran zapuztu zen. Nafarroako Hezkuntzako Goi Batzarrak bere gain hartu zuen irakasleak garbitzeko lana, eta,Nafarroan lan egiten zuten irakasle guztien zerrenda egin zuen, haiei buruzko zenbait datu bilduz: erlijiotasuna, moraltasuna, irakurtzen zuten prentsa mota, ideia politikoak. Abuztuaren 25ean, espedienteak aztertu ondoren, erregimenari “desafektatzeagatik” (jaregiteagatik) zigortutako pertsonen lehen zerrenda argitaratu zen. Katalinari zehazki, irailaren 2an, urte erdiko soldata galtzearekin zigortu zuten. Ondoren, maistra kargutik kendu zuten 1937ko maiatzaren 18.
Zerrenda horretan Katalina bezala, zigortuak, depuratuak, lanpostutik kenduak eta enpleguz eta soldataz gabetuak baita ere izan ziren; Manuela Fagoaga Aristia erratzutarra, Maria Arevalo Pantoja Erratzuko maistra eta herri bereko maixua; Manuel Muguruza Etxeberria, Almandozko Jose Maria Cherrail Ezquer maixua, Lekauzko maixua; Julio Martinez Tello, Predro Vidaurre Araiz Azpilkuetako irakaslea, Elizondoko andereñoa; Dolores Moreno Luzuriaga, eta Karlos Menaya Erburu, Elizondokoa ere. Karlos Iruñarra (gerora Napar margolari ezaguna) ere lanbidea betiko galtzeaz gain, gogor torturatua izan zen.
Guztizkoaren % 29 maisu eta % 15 maistreak zigortuak izan ziren. Maisu-maistra horietatik 58 lanpostutik galduzituzten, eta 85 lanpostutik eta soldatatik behin betiko kendu zituzten, 100 baino gehiagok bertze zigor batzuk jaso zituzten; adibidez, isun handiak ordaintzera kondenatu zituzten, eta 32 maisu eta maistra bat afusilatuta exekutatu zituzten. Horien artean Amaiurko maixua, Martín Gil Isturiz Aoiztarra, atxilotua, espetxeratua eta azkenik 1944ko urriaren 14an Alcala de Henaresen fusilatua izan zena.
Karlos Menaya eta Juli Arrubin, Elizondon maixua zen garaian.
Maistra Maria Camino Oskoz Urriza Iruñarra zen, maistraz gain Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea izen zen. 1936ko uztailaren 31n falanjistek atxilotu zioten eta jendaurrean ibilarazi ondoren espetxean torturatua eta bortxatua izan zen. Hamaika eguneko infernu bizi ondoren abuztuaren 10ean, espetxetik atera zuten eta Urbasako Pilatosen balkoiara eraman zuten. Han karlistek, hil eta amildegitik behera bota zuten maistraren gorpua. Maria Camino 26 urte zituen.
Hamaika bertso hauek, Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman arkitu ziren. Poesías Populares, Certamen 1932 izeneko sortan, Jabier Lazkozek bialduta.”
Dirudi bertsoen egilea ezezaguna dela eta izenburua «La quema de Lecaroz por el general Mina» da..istorioa 1835ko martxoaren 14 gertatuakoaz kontatzen digu (gerra akitua sortutako bertsoak izanen dira, zeren gerra zazpi urteko izango dela egilea ia daki).
Egun hoietan Elizondoko herria liberalen menpe zegon. Baiña karlistak, Sagastibeltzaburu zutela, inguratuta zeukaten, barrengoak «tiroz zirikatzen» (kañonakadaz) zituztela eta “kalte aundi egiten», diela bertsolariak dio. Espoz y Mina generalak, al zituan soldadu guziak bildu eta lruñetik Elizondo aldera jo zuan. Zumalakarregi bidera atera zitzaion, eta gogorki burrukatu ziran Larremiarko parajian, 1835’ko Martxoaren 12’an. Espoz y Mina, nekez bada ere, Elizondora pasa zen, maltzurkeri baten bidez bidea libratuz: mezu bat idatzi omen zun, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre izan zuen.
Lekarozkoa handik bi egunera izan zena. Elizondora lortu zuen iristea eta kañonaz ez zeuden, Sagastibeltza koronrlak gauan Lekauze inguruan ezkutatu izan zitun. Biarmunean (martxoak 14) gertatutakoa… Espoz y Minaren Antonio Ros Olano ofizial gazteak, (denboraren buruan jeneral famatua eta idazlea izango zena) bere liburu batean kontatuko du.
Larunbat hortan, eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk atera ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket beranduago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik inor ez ateratzen utzi zuten. Ros Olanok dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak, hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz ea non zeuden kañonak galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik hilaraziko zien eta herria erreko zuen. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen eta bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lotuak zeukaten. Leon Iriarte “Zaradajaren” soldaduak berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko. Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.
Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa
Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak ondoren soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu eta agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo,mantxo zigoazten … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari zirena. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala… Tradizioa dioenez herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.
Ondarrian bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten kristinianoak, eta ia afusilatzen hasia zela (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.
Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta 21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.
Post hau egiteko erabili den Materiala
KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.
“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.
“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).
Saga hitza, erdiaroan Islandian prosaz idatzitako kontaketa batzuen izen generikoa da. Gehienetan egile anonimoa zuten eta maiz antzinagoko kondairetan oinarrituta zeuden eta baita, famili bateko hainbat belaunaldin istorio “epikoa” kontatzen dute… gerlari, buruzagi, jainko ta gudarin istorioak hain zuzen.
Parekotasun haundia izan gabe, sagetan aipatzen diren halako gerlari, buruzagi famili bat, (modu txiki-txiki batean) Baztaneratzen badugu…Etxeberriatar Berroetar-Elizondar familia, baztandar saga modernu baten, protagonistak izaten ahal ziren.
“Saga-post” hau, Etxeberria familia karlista buruz izanen zen. Aita Martín Luís Etxeberria Iturralde Baztango alkatea, karlista, militarra eta Nafarroako junta karlistako kidea. Semea Damaso Etxeberria Iturralde baztango alkatea II. karlistadan (III. ofizialki) eta aita bezala Naparroako Junta Karlistako kidea, Bertze Etxeberritar Juan Anbrosio Etxeberria Iturralde, da. Lehenengoaren anaia eta bigarrenaren osaba, Elizondoko parrokoa, karlista eta liberalen preso izan zena. Bai semea eta bai Osaba euskal idazleak bezala ageri dira.
Martín Luís Etxeberría Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean hai justu. Aita Berroetako Martín Miguel Echeverría eta ama María Petra Marciala Iturralde lekauztarra zituen. Martin Luisek Elizondoko Datue jauregiko María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa ezkondu zen. 1833an, Lehen Karlistada piztu zenan Baztango alkatea eta aranako “Capitan de guerra” zen (1831-1833 tarte horretan Baztango alkatea izan zen) eta urte hartako Urrian Zumalacárreguiren alde egin zun, karlisten kausa besarkatuz. Gerrako lehenengo egunetan 80 baztandar bildu zituen.
Azaroan Aguilarreko herrian Iturralde jeneralaren etxean hainbat militar karlista biltzen dira eta Nafarroako gerrate-biltzar Karlista edo Junta karlista antolatzen da. Luis Martin Juntakide aukeratua izanen da. Junta idazkaria zenbatuta, 5 kide eta idazkari bat osatzen dute, hoien artean ere Juan Crisóstomo Vidaondo eta Mendinueta elizondarra egonen da.
1934 maiatzan Junta eta boneta zuria eramaten duten bere guardia, Elizondo daude, Uztailan, deigarria historiko baten protagonista izango zen, bera izan bai zen gerra hasmentako hilabete hoietan Arizkunenean hospedatua zegoen Karlos Isidro Borboikoa Espainiako erregegai zena, Karlos V.na bezala aldarrikatu edo “proklamatuko” zuna. Junta Karlistaren kidea izateaz gain militarra izan zen eta armagizon bezala garrantzi eta ospe haundia lortu zuen. 1836an Koronela da eta Garraldan isabelino zutabe baten aurka nabarmenduko da. Borboiko Sebastián Gabriel de Borbón, ejerzito karlistaren jeneral nagusia zena, Nafarroako 5º batallonaren buruzagie izendatzen dio. Batallon hau 1833an Baztandar bolondresekin sortua izan zen eta Sagastibeltza jeneralarentzat batailon preziatuena zen, Sagastibeltzak berak gerra hasieran Baztanen formatutako bataiona bai zen. Batallon horren buruzagie izanez Peralta, Azagra, Unzué, Biurrun, Lizarrako inguruetan eta Orbaicetan burrukatu zuen. Bataila hoien ondorioz brigadier izendatu zioten. Bigader izendatu ziotenean 1º divisionako ingenierosko komandate jenerala kargua eman zioten.
1838ko Iraikaren 19an Erreniegan (El Perdonen) izango zen bere azken guda, Alaix general Kristinianoa aurre zula. Karlistak garaile aterra ziren baña baztandar brigadierra, bizitza utziko zun lur idor hoietan. Hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen.
Martín Luís Etxeberría, eta Datue jauregiko María de los Angeles de Iturralde Aldekoak, Damaso Etxeberria Iturralde semea izan zuten. Damaso 1834ko Abenduaren 11an jaio zen Bordelan, amak errefuxatua bai zegoen, hegoaldean gerra irauten eta bere senarra guda iten zuen biztartean. Bere aita bezala aranako alkatea izan zen II. karlistada garaian eta baita Nafarroako gerrate-biltzar karlistaren partaidea ere, II. gerrate karlistan parte hartuz. Damaso Elizondoko Datue (Aldekoengatik) eta Lekauzko Aroztegia jauregiko (Iturralde aldetik) jauna izan zen. Liberala Datue jauregia erre zuten eta familiako artxibategia garranzitsua betirako galdu izan zen. Damaso Militarki ez zen bere aita bezala gerra-gizona gise nabarmendu, baña idazle emankorra ez izan arren gure balleko historio ttar hontan, euskal idazle moduan iritsiko zaigu. Bonaparte prizipearen paretan (Datuzelaiko etxean, Datue jauregiko eraikin bat, Bruno Etxenike lagunzailearekin hospedaua egon zen) Damasok euskeraz idatzitako “kantiko” batzuk agertu ziren. Damaso 1886ko Maiatzaren 29an Elizondo zendu zen, Etxeberritarren “sageko” ondarreko alkatea izanez
Bitxikeri gise aipatu Damasok Lesakako Anunciación Barberena Oyarzabalekin ezkondu zela eta hauen biloba Ignacio Gascue Echeverría ingenieroa eta Pasaiako portuko zuzendarai izan zen.
Igandian martxoak 13an, Baztango herri historiko honek (Amaiur),”1512-2012 Nafarroa bizirik” ekimenaren bidez, berriz bildu zitun Euskal Herriko edozein tokitik etorritako naparrak; kostaldeko naparrak, mendedebaldeko naparrak, lautadakoak…Goizean, Amaiurko gazteluaren oroimenean eraikitako oroigarrian, ekitaldi xume bat izan zen, orain dela ia 500 urte (489 hain zuzuen), Amaiurko Gazteluaren defentsan eroritako nafar gudariei, aurreskua eta lore sorta eskeiniz, hau burutu ostean, eguerdia aldera herriko plazan ekimenaren ekitaldi nagusia ospatu zen.
Ekitaldi hortan “Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko” ekimena aurkeztuz gain, bertsolariak: Manolo Arozarena, Bittor Elizagoien, musikariak Fermin Valencia, Fabian ta Mila joteroak eta baita ere Xabier Sukia eta Asier Gozategi, “Nafarroa bizirik” izeneko kanta abestuz. (Argazkian Xabier eta Asier, argazkia Baztango Haizegoa)
Gozategi taldearen ondarreko diskan agertzen den “Nafarroa bizirik” kantak, Nafarroa, euskal estatuari buru, doa eta kantaren tenore batian hala dio;
…Amaiurrreko gaztelu hartan
azken berrehun gudari,
azken borroka, azken porrota,
azken berrehun gudari …
Bai hori izan zen Azken borroka, Nafarroa librea eta independentziaren aldeko azken borroka (1536an Naparrengandik azken saiakera bat izanen da lurraldea berreskuratzeko). Baina gaurkoa “haizegoa” ekartzen diguna ez da azken batalla hau baizik bertze azken bat, gure bailaran izan zen azken batalla eta Amaiurrekoarekin zerikusi gutti izan arren parekotasun batzuk billatzen ahal dira, hau ere galdu zen (kanpotik etorritakoak garaile atra ziren), erregeak medio zeuden, eta baita ere erraten ahal da estatu bat galdu zela, karlisten estatua.
Azken bataila hori, Arxurian izan zen, Etxalar, Sara eta Baztan mugatzen duen 756mtako, mendiaren magaletan. Inguru hori garrantzi haundiko balio ekologiko eta interes historikioa du. Berriki jakin dugu berreskuratu behar dela Arxuriako “turbera” eta hezegunea. Baita era Ibañetan, Mendibile (610 m) eta Arxuria (756), artean dagoen bidegurutzea eta antzinako Baztango “atea” dena, zerrendatutako hamasei harrespila eta trikuarri bat aurkitzen dira, guzti hori osatuz, Nafarroako historiaurreko nekropolis haundienetako bat eta noski! Ibañetako muinoaren urbil eta Axuriaren hego-ekialdeko maldan, karlisten gotorleku baten ondareak aurkitzen dira eta bitxikeri bezala aipatu urte hoietaik aintzin, Arxuri mendia erdarazko Peña Plata izenarekin zautuko da, horrela deitzen omen zioten han zeuden karlistak. (Argazkia, Ibañetako muinoa hiru udalerrien bidegurutzea. Argazkia José A. Perales-sena da eta Diario de Navarra-ko “Rincones singulares” web horritik hartua dago)
Baztango azken bataila hori 1876ko Otsailaren 19an izan zen eta ez zen Baztanen izan sen azkeneko batalla soilik baizik baita, bigarren Karlista gerrarren (bigarrena guretzat euskaldunentzot edo hirugarrena bertzeentzat) azkeneko batalla edo behipin garrantzi haundienetako azken batalla.
Azken gerra Karlista 1873an hasi zen, hasierako porrot batzuk kenduta, lehengo urteak harras ongi eman zizaion karlistei. Maiatzan lehenego garaipenak iritsiko dira, Nafarroan 3.000 mila karlista soldadu badire, gipuzkuan bertze hainbertze, Uztailan Don Carlos Zugarramurditik sartzen da berriro peninsulan, Baztandarren harrera beroa jasotuz (gerra hasieran sartu zen baña lehengo porrotekin segidan alde in zun). Udan, Gipuzkoa (Tolosatik Irunera doan zati hori aparte) Bizkai, Araba eta Nabarra karlisten menpe dago. Espaina mailan I. Errepublika ezartzen da euskal gizartea tradicionalista ta katolikoa gehienbat, iraultzaren beldur karlisten alde iten du. Irailan 24.000 karlista armatuak daude Euskal Herrian eta urte bat geroxago 40.000 izanen dira. Karlistak Lizarran Karlos VII.aren Gortearen hiriburua ezartzen dute, Urrian liberalak Ega ibai ondoko herria berreskuratzen sahiatuko dira baña porrot egiñez Lurramendiko magaletan “Montejurrako” bataila ezagunean. Garai hoietan karlistak gerra irabazteko gauza zirela zirudien.
Lehenengo karlistada bezala Hiriburuak liberalen esku zeuden eta hauek eskuratzea tradicionalisten elburua bihurtuko da eta 1874an zehar, Donosti, Bilbo eta Iruña sitiatuko dute. Dena den erran daiteke uda hortan karlistak estankatuko direla. 1875ko Urtarrila Errepublikaren deskalabruaren ondoren monarkia ezarriko da Espainian Alfonso XII. tronuan jarriz, hortik aurrera karlisten indarrak gutxituz joanen da Euskal Herrian. Urte bukaeran Araba galduko dute, 1876ko Urtarrilan Lizarra “askatuko” dute liberak edo Alfonsinoak eta karlistak apenas borrokarik gabe atzera eginen dute , Iparralderantz eta bere gibeletik liberak, Arxurian topatuz Otsailako 19 hartan.
Arxuriako gotorleku, Mariano Larumbe (Lekunberri, 1815-Xavier, 1882) Brigadier Karlistaren esku zegoen eta Martinez Campos general liberalaren ejerzitoarekin topo egin zun. General liberalak Elizondon kokatu zun bere kuartela eta Dantxarineako aduanaz jabetu zen, 18an Alfonso XII. soldaduak Zentinela mendia artuko dute eta geroxago Hirumugetako paragia . Etxalar, Baztan ta Zugarramurditik inguratuak zeukatela Karlisten gotorlekua, liberalak Arxuriako posizioa erasoko dute eta 19an, Ramon Blanco generalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa. Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan. Azken bataila hortan Elío eta Angosto koronel karlistak zendu ziren. (Argazkian gotorlekuaren aztarnak. Irudia Pello S.M.)
Don Carlos Tolosan zegola eta berarekin gelditzen ziren generalak, Leizan bildu ziren, hortik Zubietatik pastuz, 23an Donoztebera iritsten dira , kontseiluan bilzarratuz eta “el estado mayor” aldatzea erabakitzen dute. Baña segidan konturatzen dira gerra galduta dagola eta 25an Don Carlos Doneztebe utziko du eta Olaguen ostatua hartu ondoren, Zubiri, Erro eta Burgete zeharkatuz, 28an Iparraldera pastuko da, Arnegiko mendatea igarotuz.
Bitxikeri kontuetan aipatu, Arxuriako batailatik, ez zela bakarrik Alfonsinoen garaipena atra baizik baita ere Baztango lur zati hortatik bi Markes berri atra ziren. Urte batzuk geroxago 1891an, Alfonso XIII.na tronuan finkatuta zegoela (adingabekoa zen), bataila hartan izandako generalei sari bezala Markesak izendatzen die. Ramaon Blanco y Erenas iruñarrari “Markes de Peña Plata” tituloa emanen dio eta honen nagusiaren semeari, Arsenio Martinez Campos kapitan generalaren semeari (Miguel Martínez de Campos eta Rivera)…”Marques de Baztan” izendatuko dio (Argazkian Arsenio Martinez de Campos. Irudia Wikipediatik hartuta dago).
Gaur egun gezurra dirudi duen arren Baztango IV. Markesa bat dabil mundu hontan, hain justu Arjentinan! honetaz ezer gutti dakigu eta III.naz haunitz ezta ere, eta horrela izatea!!, zeren dirudi markes hauek Baztan ez dutela ezta zauzen! ta guretzat obe!, zartaz gure aitetxik zion bezala, hauek “bereak bere eta bertzenak, ere!“.
Post hau iteko eta informazioa billatzeko wikipwedia eta web gune hauek erabili dugu;Vivir de buena gana bloga,Diario de Navarra-ko “Rincones singulares” web horria, Lander Santamariaren “el marques de Baztan” artikuloa. Baita ere Irujo etxea elkartearen 2008ko anuarion agertzen den Mikel Aberdiren “karlistadak Euskal Herrian” artikuloa etaRomán Oyarzun-en “Historia del Carlismo” liburua.
2008ko urritik eta ia ia urte batez, Euskal Herri osoan hainbat eraso faxistak egin ziren, eraso hoien aurka 2009ko urriaren 11n, igandea, kolektibo antifaxistek Falanjearen aurkako protesta ekitaldia egin zuten Iruñean. Hurrengo egunean, Donezteben, jende ugari “antifaxismoari stop” lelopean baita ere manifestatu ziren. Manifestazioa gure eskualdean eta Euskal Herri osoan aurten izan diren eraso faxisten aurka izan zen. Eraso horien egileak “falanje y tradición” izeneko taldea izan da. Talde faxista horren lehen ekintza dure eskualdean Donozteben izan zen, non Islamari buruzko erakusketa baten aurkako pintadak egin zituzten. Gero, pixkanaka, beren ekintzak eta mehatxuak Euskal Herri osora hedatu ziren; Bilbon, Irunen, Tolosan… eta batez ere Nafarroan; Tuteran, Orkoienen (Pasionaria kalearen aurka), Iruñean, Arbizun, Lesakan, Beran eta baita Baztanen ere: Amaiurko monolitoaren aurka egin zuten lehen erasoa, Arraiozko eta Iruritako zinpeko alkateak ere mehatxatu zituzten, pintadaz bete zituzten Elizondoko eta berriki inaguratua izan zen Pitzamarreko (Artesiagan) oroigarriak. Beren pintadetan baztandar ezagun batzuk mehatxatu zituzten eta erasoak Falanje Baztan bezala sinatuak izan ziren
Pitzamarreko oroigarria Falanje Baztan taldearen erasoaren ondoren. Argazkia Diario Vasco.
Falanje Baztan, Falange y Tradición (FyT) eskuin muturreko talde terroristaren atal bat da, eta badirudi Español Falanje mugimendu faxistaren bertze zatiketa bat dela; Falanje Auntentica, Falanje Española, La Falanje, Falanje de la JONS…(hamahiru alderdi politiko daude Espainian, “Falange” izenpean, sigletan) [1]. Talde terrorista horrek era guztietako erasoak egin zituen 2008 eta 2009 urteetan, geroago ohar baten bidez onartu zituztenak. Guztira, hogeita bortz eraso baino gehiago egin zituzten. Erasoak independentismoarekin eta komunismoarekin lotzen zituzten pertsonen mehatxuak eta frankismoaren biktimak oroitzeko monumentuei izan ziren, hala nola Pitzamarreko Bidegabeko Bideari oroigarria.
2009ko irailaren 22ko agirian, “Movimiento Patriota Español” izena jarri zion bere buruari, eta Espainian erregimen politiko kristaua eta nazionala ezartzea zuen helburu. Aberriaren etsaiak zirela erraten zuen, eta horregatik separatismo terroristari, komunismo kriminalari eta kristautasunaren aurkako liberalismoari eraso ziezaieketela.
FyT-k 2009ko urrian jardun zuen azkenekoz, Guardia Zibilak talde hori desegintzat jo baino egun batzuk lehenago, hilaren 23an, “Quimera” operazioan ustezko bortz kide atxilotu baitzituen. Honako hauek ziren; José Ignacio Irusta Sánchez, “El Barbas”, Bilbokoa, baina Sunbillan bizi zena eta taldeko buruzagia zen; Borja Pérez Illera, Irunen (Gipuzkoa) jaioa, Zaragozako Villanueva de Gállego herrian atxilotua eta probintzia horretan armadako soldadu profesionala zena; Javier López Monreal, “El Lanas”, Orkoienen atxilotua; eta David Murillo Eslava eta Fermín Domingo Turrillas, biak Barañainen atxilotuak.
Falangeak ziurtatu zuen ez zutela ezagutzen “Falange y Tradicion” taldea, ezta Nafarroan atxilotutako lau kideak. Baita ere Falanje de la JONS eta Falange Autentica bezalako alderdiek ere ez dutela inolako loturarik atxilotuekin aipatu zuten, alderdi horietan eta Falangean “inoiz militatu ez dutelako”.
Falange y Tradizioak “mugimendu frankistarekin” gaur egun ideologia falangista denarekin baino harreman handiagoa duela ere ziurtatu zuten. 1937ko apirilean, Francok karlisten eta Falangearen arteko bat-egitea iragarri zuen eta Falange Española Tradicionalistan de la JONS (FET) sortu zen. FET izango litzateke Estatuko alderdi ofiziala eta Espainia nazionalean baimendutako erakunde politiko bakarra. Erregimen nazionalak eslogan eta sinbolo falangista batzuk hartu zituen; horien artean, agur faxista, besoa altxatuta.
Flechas y Pelayos haurrentzako aldizkarian 1937ko maiatzean argitaratutako marrazkia, bateratzeari buruzkoa.
Bateratze Dekretuak lasaitasun politikoa eraman zuen matxinatutako eremura, alderdi politikoen arteko borrokak ezabatu zituen, eta Milizia Nazional bakarra sortu zen Falange Española eta Requeté-en (Karlistak) artean (Milizia Nazionala Armadaren laguntzailea zen). 37ko apiriletik, milizia honek, bailara patrullatu eta kontrolatzen du, baina bateratzearen aurretik, matxinatuetako harrapakin-txakurrak, baztanen erreketeak izan ziren.
Errekete, karlisten erakunde paramilitarra zen Espainiako Gerra Zibilean matxinoen alde aritu ziren nafar gudaroste guztiei ere halaxe esaten zaie. Nafarroan, 1936 hasieran, 6.360 errekete kide zeuden, 9 tertziotan banatuta. Urte haietan, karlismoak 30eko hamarkadako eskuin erradikaleko Europako bertze alderdi-milizien itxura bera hartu zuen (Alemaniako S.A., Italiako Camicie Nere).
XIX. mendeko Karlistadak ondoren, idei horien presentzia nabarmena zen Baztanen, jauntxo aunitz karlistak ziren eta Errepublikan egindako hauteskunde guztietan eskuina eta karlismoa garaile atera ziren.
Altxamendua gertatu eta egun gutxira erreketeak agertu ziren Baztanen, eta haiekin batera baita Herio (heriotza) ere, abertzale, errepublikar, ezkertiar eta ateoa zen oro fusilatzeko izenekin osatutako zerrenda batekin etorri bai ziren, baina Elizondoko Andres Belzunegi apaizaren bitartekaritzari esker, zerrendakako iñor ez zen fusilatua izan, baina… fusilatuak bai izan ziren Baztanen. Lehenegoa, Oronozko Diputazioko bide-zaintzailea (guarda de caminos) Franciso Mula eta bertze bat Valeriano Ilzauspe Berroetarra “euskal nazionalista izateagatik” izan ziren. Mulari emakume batzuek salatu egin zuten eta mezatara ez joateaz akusatu zuten, eta horrek atxilotu eta Iruñea eramateko balio izan zion. Bidean, Lantzeko bidegurutzearen parean gelditu ziren, eta errepide ondoko pinudian hil egin zuten. Francisco Mulak 25 urte eta hiru seme-alaba zituen eta Elizondoko Fortenea etxean bizi zen. Maiatzaren 16an, Artesiagan, seme batekin hitz egiteko aukera izan nuen, Ricardo izenekoa. Ricardo Mula Elizondon jaioa eta bere aita hil zutenean 3 urte zituena.
Valerianori Iruñako San kristobal presondegira eraman zuten eta han bertan fusilatua izan omen zen [2]. Bitxikeri gise, erran behar, berak zeukan ikurriña, Etxeberria etxean urte auniz tabike falso batian altxatu zutela eta gaur egun zahar-zahartue Elkartetxean gordetuta dago [3].
Erreketeak (eta falanjista batzuk ere) Elizondon bestak zirenenean (Santio egunean, uztailaren 25ean) iritsi ziren. Iritsi bezain laster, udaletxera abiatu ziren. Han, balkoitik behera bota zuten Errepublikaren bandera, hor doa trapua erranez. Behean zeudenek hankekin zapaldu ondoren, erre egin zuten. Ondoren Txokoton zegoen Elizondoko ikastola (Nafarro osoan bakarrik hiru euskal eskola baziren, Iruñan, Lizarran eta Elizondon) ixtea izan zen. Liburuak eta mahiak erre ondoren “cuartel de pelayos” artean idatzi zuten. Pelayosak erreketen gazteria zen eta gerra ondoren Elizondar gazte aunitz pelayoak izan ziren! Errekete bezala jantzi eta txapela gorriarekin kanta karlistak abestuz, desfilatuko dute.
Pelayoak
Mola jeneralaren Nafarroako Zutabeetan, Valenzuela kapitainaren agindupeko Elizondo izeneko errekete terzioa zegoen, errekete horiek ez ziren inoiz Elizondon egon, eta ez ziren handik igaro, eta ez ziren herri honetakoak.
Mugairera joan ziren, eta handik Verara, non Konpainiako erreketeek karabineroen indarra desarmatuko dute. Une horretan Elizondoko “terzioa” 120 Errekete ditu eta une horri “Tertzio de Vera” deitzea zalantzan jartzen dute. 36ko abendutik 37ko otsailera biztartean, elizondo konpañia San Fermin izeneko “terzioan” sartuko da.
P.D 2015ean José Ignacio Irusta, Javier López Monreal eta Borja Pérez Illera epaitu zituzten. Urte eta erdi eta bi urte arteko espetxe-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak hiru auzipetuei, eta ondorioz, ez zuten kartzelan sartu beharrik izan. Zigorra arina izan zen, mehatxuengatik bakarrik kondenatu zituztelako, eta ez legez kanpoko elkartzeagatik.
Oharrak
[1]- Bederen 2009an hamahiru alderdi politiko baziren Espainian, “Falange” izenpean, sigletan.
[2]- Maite Lacar eta Ana Telletxearen “baztan solasian” liburuan agertzen den bezala, “Berruetako abertzale bat (ez da izena aipatzen) Iruñako presondegira eraman zuten…”
1931ko Apirilaren 12an izandako udal-hauteskundetan zinegotzi batzuk ala bertzeak aukeratzerakoan, monarkiaren alde edo kontra agertzen ziren kontuan hartu zituzten hainbat boto emailek eta ia ia errepublika edo monarkiaren alde galdeketa batean bihurtu zen.
Hauteskundeen emaitzak jakiteko larritasunaz, estatuko hiriburu garrantzitsuenetan Errepublikaren aldeko botoak gehiago zirelakotan zurrumurru zabaldu zen. Jendea kalera irten zen eta udaletxera hubiltzen ziren Errepublika deklaratzea eskatzera. Bertze hiriei aurrea hartuz, apirilaren 13an, Eibarko udaletxean jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako lehenego bandera!.
Eibarko Udala 1931ko Apirilaren 13an
Hauteskundeak argi erakutsi zuten Espainako Alfonso XIII.a ez zuela herritarren maitasuna eta apirilaren 14 alde egin zuen, egon berberan Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.
Errepublika aldarrikatuta, batzuek arreta eta kontu haundiki hartu arren aunitzek itxaropenez agurtu zuten. Aro berri bat inauguratu zen. Etorkizunak gauza positiboak ekarriko zizkiela sinesten zuten (denek gauza bera espero ez zuten arren). Langile aunitzendako funtsezko aldaketa ekarriko zien bizimodu eta lan-baldintzetan, iraultza sozialista emanen zela, nekazarientzat lurraren jabetza, ezkuntza jende guztiaren eskura egotea, laikotasuna...
Apirilako 14tik aintzin, probintziaren kontrol politikoa errepublikanoen eta sozialisten esku geratu zen. Gobernadore zibil berria errepublikanoa izan zen, Diputazioaren ordez, errepublikanoek eta sozialistek osatutako batzorde kudeatzaile bat ezarri zen. Nafarroako zenbait udalak, Iruñekoa, Donoztebekoa… (Apirilan edo Maiatzan 2. bueltan ) ere errepublikatzaleen eskuen gelditu ziren. Baztango kasuan, 1931ko udal-hauteskundeak monarkiaren hauteskunde-legearen arabera egin zirenez eta 29. artikuluaren arabera, hautagaitza bat baino gehiago aurkezten ez bada, kideak zinegotzi ta Alkatea karguak automatikoki lortzen dute, hauteskundeak egin beharrik gabe. Hala zela Blas Marin elizondarra Baztango alkatea atra zen (Bera bakarrik aurkezten bai zen).
Nafarroako iritzi publikoaren zati handi batek ez zuen bereganatu araubide berria. Nafarroa, 1931an, probintzi rurala zen batez ere nekazaritzan sustatzen zen. Nekazaritza ezberdiña eremearen arabera; Eremu menditsuan jabetza zatiezin txikia zen nagusi, eta aberastasun handia zegoen herrilurrretan (lur komunalak), basoetan eta larreetan; Nafarroko erdialdean jabetza txiki eta ertaina zegoen eta erriberan, jabe handien lur sail handiak eta jabetza gabeko nekazari ugari zeuden. Gainera Nafarroan kleroa ugaria zen, apaiz eta elizgizon kopurua estatuko haundienetakoa zen, eta horrek eragina izango zuen gizartearen erlijiotasunean…eta etorkizunean.
Baztanen? antzeko parezido, Karlista feudo zahar honetan dudarik gabe karlistak ziren ugarienak, gainera aspalditik Karlisten ideologia arras barneratu zuten nekazariek. Karlistek ez zuten alderdi egituratu baten antolakuntzarik, normalki jauntxoa baten inguruan zeuden elkarturik. Jeltzaleak Karlista tradizionalistekin konparatuz indarra gutxiago zuten baina presentzia gero eta nabariagoa zen. Errepublikatzaleak, alkatea izan arren arras gutti ziren eta ekaina eginen diren hauteskundetan nabarituko da.
II. Errepublika ezartzean, faktore berria sartu zen baztandarren arteko harremanetan: Politika! eta bi gai hartuko dute garrantzia Nafarroako politikan: erlijioaren auzia eta Autonomia Estatutua.
Ekainan konstituzio berria sortzeko helburukin Biltzar Konstituziogilerako hauteskundeak (Espainiako hauteskunde orokorrak) antolatu ziren.
Nafarroan bi hautagai zerrenda aurkeztu ziren; hautagaitza katoliko-foruzalea (Karlistak, Monarkikoak, katoliko indepenienteak, EAJ) eta errepublikano-sozialista. Hautekunde kanpainan Elizondon, Berroetan,… mitinak antolatu ziren. Jeltzalen aldetik, Jesus Doxandabaratz, Hilario Yaben, Manuel Irujo diputado ohia (Aguirre soilik Lizarrako mitinean egon zen) aritt ziren…Karlisten aldetik Victor Pradera “jaimista”, Carmen Villanueva (Agrupación Escolar Tradicionalista-koa)) Rodezno kondea…Ezkertian alderdian Emilio Azarola sozialista (Donoztebeko alkatea eta bertze hautagaiak ibili ziren.
Carmen Villanueva Karlistaren mitina Elizondon
1931ko ekainaren 28an, Biltzar Konstituziogilerako hauteskundeak (elecciones a las Cortes constituyentes) egin ziren, hauteskunde hauetan Baztanen parte-hartzea altua izan zen: %81,56a. Eskuindarrek irabazi zuten %81-90 lortuz eta gainontzekoek errepublikar-sozialistei bozkatu zieten. Baztanen Katoliko-foruzalen hautagaietatik bozkatuenak ; Rafael Aizpun Katoliko independientea 1536 botokin eta Jose Antonio Aguirre Jeltzale 1525 botoekin izan ziren. Ezkertiarren artean Doneztebeko alkatea Emilio Azarola Gresillón sozialista 331 botokin izan zen (Ikusi tabla).
Eskuindarrak. Katoliko -Foruzaleak
%83.5
Rafael Aizpun (Katolikoa)
1536
Jose Antonio Aguirre (EAJ)
1525
Miguel Gortari (Katolikoa)
1519
Joakin Beunza (Karlista)
1473
Rodezniko kondea (Karlista)
1462
Ezkertiarrak. Errepublikatzaileak – Sozialistak
%15.5
Emilio Azarola Gresillón (sozialista)
331
Mariano Ansó (Acción Republicana)
301
Aquiles Cuadra (Errepublikatzalea)
264
Tiburzio Osacar (Sozialista)
251
Mariano Morilla (Sozialista)
248
Nafarroan mailan iduritsu, Hautagaitza katoliko-foruzaleak % 63,2ko boto-portzentajea lortu zuen. Errepublikano-sozialisten hautagai-zerrendak botoen %35,9. Bortz hautagai eskuindiarrak Diputadu gise Madrilera joan ziren, Ezkertier aldetik Iruñeko alkatea Mariano Ansó eta Doneztebekoa Emilio Azarola.
Espaina mailan alderantziz, Errepublikano-sozialisten hautagai-zerrendak % 72,92 lortu zuen eta eskuindarren presenzia irrigarria zen. Nafar eskuindarrak Euskadiko (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) Jeltzale, karlista eta tradizionalistekin Vasco-Navarros taldea sortu ruten (15 omen ziaren).
131-1932 SORTARAUA-ESTATUTOA
Uztailan 26an, Euskal estatatutoa (Euskal Herriarentzako Sortaraua) eztabaidatzen ari zirela Amaiurtarrek kriston eztanda batengatik iritzarri ziren eta goizean egiaztatuko zuten Gaztelu muinoan monolitoa falta zela. Dirudienez ezezagun talde bat Amaiurko gazteluaren monumentura igo eta monumentuari zenbait kartutxo dinamita patuz lehertu zuten.
Eztabaida handia piztu zen baztandar biztanleen artean. Nork eztandarazi zuen monumentua? Baztanen errepublikaren aldekoei leporatu zieten.
Sortarauaren inguruan giroa zakartzen zijoan, Amaiurko atentatuaren tenorean, bi proposamena zeuden mahi gainean; Bata Lizarrakoa, Euskal Estatua eta Aulki Santuaren arteko harremanetan autonomia bermatzen zuena eta bertzea (bertzeak bi ziren), Madriletik bultzatutako gestorak (gehiengoa errepublikatzale eta sozialista zuena) idatzitakoa: euskal-nafarra (Lizarrakoa berdiña baina “Santa Sederekin” harremana Estatu Españolak bermatuko zuna) eta Nafarroa bakarrarena.
1931ko ekainan Lizarran indako batzarreko ordezkari batzuk. (Lizarrako hitzarmena gise ezagutu zena)
Egun batzuk lehenago (uztailaren 13an) Nafarroako udalerrietako ordezkariak bildu ziren Foru Jauregian estatutu bat edo bestea aukeratzeko, zuzenketei buruz eztabaidatzeko Iruñan bildu ziren, Nahasmena eta desinformazioa handiak izan ziren, eta bilera bertan behera utzi behar izan zen, gainera ordezkari batzuek ez zuten estatutuei buruzko ezer jakin nahi. Azkenian, udaletxetara informazioa bidaltzea eta hurrengo batzarrea hobe preatatzeko zonaldeka biltzea proposatu zuten. Gure eskualdean bilera Mugairen egin zen eta Lizarrako sortaraua aukeratu zuten.
1931ko abuztuaren 10an estautoa aukeratzeko batzarre ospatu zen eta emazie hauek eman ziren.
Lizarrako Euskal Herriko Estatutuaren alde
305.351
Estatuto batere
30.290
Nafarroako Estatutuaren alde
2.808
Baztan eta Maya de Baztan-go (Baztandik kanpon zegoen Amaiur) ordezkariak Lizarrako Euskal Herriko Sortarauaren (Estatutuaren) alde egin zuten.
Euskal Herriarentzako Sortaraua onartua Irailaren 22an 420 alkate-ordezkariak (horietatik 156 nafarrak) Madrilera joan zen Niceto Alcalá Zamora behin-behineko gobernuaren presidenteari proiektua ematera. Madrilgo gorteen batzordeak eztabaidatu eta Eliza-Estatuaren harremanei buruzko artikulua konstituzioaren kontrakotzat hartu eta guztiz errefusatu zuen proiektua ( Aulki Santuaren arteko harremaak autonomiak bermatzen zuen artikuloa). Onartutako Errepublikaren Konstituzioa Estatu espainiarraren izaera laikoa finkatzeaz gain, Aulki Santuarekiko harremanak Espainiako Gobernuarentzat erreserbatzen zituen.
Lehendabiziko proiektuaren atzera botatzeak nolabait autonomia grina berpiztu eta eta Konstituzioarekin bat zetorren proiektua idazteko Batzar Kudeatzaile aukeratu zuten (lau probintziak).
1932ko urtarrilan udalen bigarren batzarra egin zen sortaraua bozkatzeko baina aunitz kexu ziren ez zekitelako nola izanen zen bozkatuko zaten estatutua (oinik lantzen ari ziren) ekaina aurkeztuko zen estatuto berria) . Emilio Azarola Doneztebeko alkateak, Gorteetan Nafarroako diputatu sozialistak kantari ahotsa eraman zuen oraingoan eta estatuto “vasco-navarroren” kontra egin zuen; “Beraz, ez ditugu elkartu behar gure destinoak guk baino gutxiago dituenarekin. Euskal Herriko Estatutua onartzen badugu, gurasoek utzi ziguten onenari uko egingo diogu”.
Jeltzaleak alde bozkatu zuten, karlistak kideei boto askapena eman zuten eta Emilio Azarolak zuzendutako nafar-ezkerraren zati batek kontra, bertze ezkertiarrak alde. (Huntakoan udaletxeko hautagaiak murriztu ziren)
1932ko urtarrilako batzarrea
Udala
botuak
Euskal Herriarentzako Sortaraua
160
209,479
Estatuturik ez
21
66.553
Nafarroako estatutua
36
28.881
Eskualdeko autonomia
12
20.044
Euskal lau probintzietako batzarra Aurreproiektu berria apirilaren 21ean argitaratu zuten eta bozketa ekainaren 19an egin zuten. Sortaraua berrie ez zuen Euskal Estatuaz hitz egiten baizik eta estatu espainiarren barnean izango zen unitate autonomo politiko-administratiboaz eta erakunde berriak gaztelaniaz País Vasconavarro eta euskaraz Euzkadi izango litzateke izena.
Proiektu berria ez zen guztiz karlisten gustukoa, eta bere buruzagiek jarraitzaileei boto askapena eman zien. Karlista aunitz foruen kontrakoa, ateoa eta kostituzionala zela zioten, Jeltzaleak foruak “gaur egunean bizi zirenean” zeudela erten zuten eta sustatu zuten. Rafael Aizpun eta Miguel Gortarik diputatu katolikoak, gero Unión Navarra sortuko zutenak, alde egin zuten. Sozialista kontra egin zuten eta Acción Republicanak aldekoak eta kontrakoak zituen, lehendabizikoen artean Mariano Ansó gorteko diputatua.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba alde agertu ziren, Nafarroa izan zen salbuespen nagusia.
1932ko ekainaren batzarre orokorra (Nafarroa)
Alde
109 Udal / Biztanleriaren %38.72
Kontra
123 Udal / Biztanleriaren %53.04
Abstenzioia
35 Udal / Biztanleriaren %8.24
Baztan estatutoaren alde bozkatu zuen, baita ere Amaiurko ordezkaria Jaime Urrutia. Euskualdean herri gehienak Doneztebe eta Labaien ezik kontra bozkatu zutela eta Sunbilla eta Zubieta abstenitu zirela, bertze guztiak alde bozkatu zuten.
Jimeno Juríok, “Navarra jamás dijo no al estatuto vasco” liburuan, bortxaketa izan zela eta ordezkarien boto aunitz udalen mandatuaren aurkakoak zirela egiaztatu zuen. Erreklamazioak egin ziren, prozedurak eta emaitzak legez kontrakoak eta baliogabeak zirela salatuz, baina ez ziren kontuan hartu izan eta behin betiko emaitza eman zen.
Nafarroa kenduta, gainontzeko hiru lurraldeek proiektua martxan patu zuten eta 1936ko Euskal Autonomia Estatutua lortu zuten eta Gerra Zibilean onartua izan zen.
Errepublikarren besta. Elizondoko Circulo dee la Unión (kasinoa)
1933ko APIRILAKO UDAL HAUTESKUNDEAK.
Estatutoaren afera gainditua Errepublikak aintzin segiten zuen eta 1932ko urrrian, Errepublikako hauteskunde legeria berriak ezartzen zuen moduan, 1931n udal-hauteskunderik izan ez zutenak ,Baztanen kasuan bezala, udal taldearen ordez batzorde kudeatzaile bat jarriko da. Hala izanda Blas Marin alkatea izateaz utziko du.
Azaro hortan, hauteskunde legeria ezarri bezain pronto eta berriki izanen diren udal-hauteskudeai begiratuz, Baztanen “Acción Republicana'” eratuko da. Alderdiaren batzordean Joaquin Sobrino, Luís Asiron, Alfonso Etxenike, Vicente Olabe, Celestino Egurrola eta Francisco Inbuluzketa zeuden.
Baztango mapa politikoa pixkanaka pixkanaka aldatzen doa eta udal-hateskundeak izanen direla ta, Solidaridad de Obreros Vascos (etorkizunean STV-ELA) sindikatuaren eta Acción Nacionalista Vasca taldearen presentzia izanen da, hala ere Ballaran eskuindarrak nagusi izaten segituko dira.
1933ko apirilaren 23ko udal-hauteskundeak izanen dira. Espainiako ia 2500 udalerritan egin ziren; ( 1931 udal-hauteskunderik izan ez ziren herrietan) Espainiako lehen hauteskunde demokratikoak izan ziren, eta emakumeek hautesle gisa parte hartu zuten lehena.
Baztanen partehartzea %76,19 izan zen eta monarkia garain bezala eskuindarrek botoen gehiengoa %61,70 lortu zuten. EAJak botoen %21,30a eta errepublikar-sozialistek %0,10 .
EAJ alderdiak hiru kide udal batzarrean sartu zituen. Zinegotzi eskuindarren artean ideologia ezberdinetakoak eta independenteak zeuden, Eskuindar Blokea ez zegoen elkartua eta zinegotzi nazionalistek (EAJ), independenteak eta Eskuindar Blokearekin bat ez zetozen eskuindarrak, “candidatura municipalista” bat osatu zuten eta Alkate Ignacio Iturria Zavala ( Baztan Buru Batzarreko lehendakari ohia) jeltzalea izan zen.
Abertzaleak (EAJ) haraneko herri guztietanere hazten eta indartzen joan ziren n. Mugimendu interklasista eta herritarra zen. 1933ko maiatzan Elizondoko Polonia etxean Euzko Etxea zabaldu zuten, presidentzian Ignazio Iturria (alkate berria), Jose Azkarate, Emiliano Goñi eta Tiburcio Irigoien zeuden. Batzoki honek bazuen jangela, ostatua eta liburutegia, eta kultur ekitaldiak antolatzen zituen.
Euzko Etxean dantzak ikasten ziren, haien arten mutildantzak eta baita ere berriki izendatutako Euskal Dantza Nazionala, ezpatadantza! (hasieran mutildantzan pensatu zen). Hortarako Alderdiko Ezpatari Batza dantza irakasle bat bidali zun. Antolatutako ekitaldieen artean aipatu “el dia del niño Euskaldun”lehen aldiz ospatu zela.
Azaroaren 19an Gortetarako hauteskundeak ( Espainiako hauteskunde orokorrek) baita ere izan ziren, Itzuli bakarrekoa izan ziren eta emakumeek lehendabizikoz bozkatzeko eskubidea izan zuten. Ohikoa zenez Baztanen Eskuinako hautagaiak bozkatuenak izan ziren. Madrilerako Nafarroko 7 eserlekuak denak eskuindar hautagaiak lortu zuten.
Espaina mailan zentro-eskuin eta eskuin partiduei gehiengo parlamentarioa lortu zaten. Binario Conservadorearen hasiera izan zen. Ezker errepublikanoaren porrota izan zen, sozialistek hauteskundeetan bakarrik aurkeztu ziren, errepublika “burgesa-tik” “errepublika sozialista” bat era pasteko.
Ezkertiarren porrotaren eta eskuindarren garaipenaren arrazoi nagusia izan zen lehenak elkartuta aurkeztu zirela eta bigarrenak arras banaduak.
EAJko mitina bat Berroetan. Hizlaria Jose Azkarate
1934-1936
Ezkerraren porrota dastatuta estatu mailan alderdi errepublikar ezkertiarren batasuna eman zen, horrela Izquierda Republicana sortuko da. 1934an Baztango Izquierda Republicana sortuko da eta alderdiaren batzordea eratu zen, Tiburcio Azcarate, Arnulfo Gainza, Jose Irazu, Elias Viguera eta Blas Marin (haraneko alkate ohia) zeuden. Hauek ere beren biltoki propioa zeukaten.
Ezkuntza aldetik, Errepublikako gobernuak hartu zuen lehen erabakietako bat, eskolak eraikitzeko bortz urteko plan handi bat izan zen (27.000 ikastetxeraino). Aurrekontu-penuriek helburu hori lortzea eragotzi zuten, baina benetako ahalegina egin zen herrialdeko txoko guztietan eskolak egon zitezen. Urte hauetan Baztanen Aritzakungo eta Berzungo eskolak ireiki ziren.
Baita ere Baztandar jeltzaleak bultzatuta (bertzeak bertze, Baztango EAJren idazkaria Bittori Etxeberria, Manuel Arburua…) 1935an Txokoton, Ikastola (euskal eskola) sortuko dute (1935).
Eta Bittori eta bere anaia Esteban medio zeudela, jeltzale aldetik (Elizondoko Euzko-etxea-tik) 1936ko urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean ospatu zen Lehenego Nafarroko Bertsolari Txapelketaren antolatu zuten (ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan) . Honek, Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen.
1936ko OTSAILAKO GORTETARAKO HAUESKUNDEAK eta AZAROKO HAUTESKUNDE OROKORRAK.
1936ko otsaileko hauteskundetakio giroa arrausteldua zegon. Eskuindarrak (estatu mailan) ezkerraren batasunari ( Frente Poular) beldurra zion. Elizak, herritarrengan indar handia zuenez, kanpotik heltzen ziren albisteak txarrak mezetan aipatzen ziren: monjeen eta fraideen komentuen erreketak, zakuratzeak, elizen erreketak etab.
Alderdi guztiak etxez etxe boto bila ibili ziren. Istilu ugari gertatu zen. Alderdietako militanteak jendea eurei bozkatzeko beldurtzen eta mehatxatzen aritu ziren. Eskuindar handikiek, etxe eta lur askoren jabeak zirenez, eskuindarrei bozkatzera behartzen zituzten batez ere maisterrei eta alokairuan zeudenei. Bozkatzerakoan pertsona batzuk botoa erakustera behartzen zituzten
Ekintza hauek beldurra sortu zuen baztandar aunitzen artean. Hauteskunde hauek ez ziren libreak izan, mehatxuak eta boto erosketak arruntak izan baitziren ere, emaitzak Baztanen…betikoak izan ziren!
1936ko otsailaren 16an, Baztanen eskuindarrak atera ziren garaile, hauteskundeetan 2.740 boto bereganatuz. Bigarrenak euskal nazionalista jeltzaleak, 858 botorekin eta ondoren Herri Frontea 358 botorekin.
Nafarro mailan hontakoan ere Eskuinaren blokeak berriro hautesle guztiak lortu zituen, botoen %71,6a eta 7 diputatu lortuz. Estatu maila Fronte Popularra irbazi Zituen hateskundeak eta garaipena ezagutu bezain laster, eskuinak lehenengo “indar-kolpea” eman ruten, irabazleei boterea ematen saiatzeko.
Baina errepublikarekin amaituko duen kolpea Uztailaren 18an izan zen, Militar talde batzuk altxatu zirenean izan zen. Nafarroan (Baztanen ere) Karlista erreketeen laguntza izan zuten.
Alkatea, Ignacio Iturria Zavala, egun haietan Hondarribian zegoen uda pasa, eta handik zuzen, mugaz beste aldera joan zen. Udalaren jabe egin ziren eskuindarrak, Saturnino Burguete teniente-alkateak alkate kargua hartu zuen.
Altxatuek eskualdea okupatu zutenean baztandar gehienek egoera berria begi ongi ikusi zuten. Elizondon bestak ziren, Santiagoak, eta Iruñetik uztailaren 25ean Mauricio Iribarren (Elizondoko falangista ospetsua) iritsi zen. Hura iritsi bezain laster, bere ingurura jendea hurbildu eta udaletxera abiatu ziren. Han, balkoitik behera bota zuen Errepublikaren bandera, “ahí va ese trapo erranez”. Behean zeudenek hankekin zapaldu ondoren, erre egin zuten.
Udaletxean bandera gorri-horia jarri eta gero, Elizondoko Euzko Extra joan ziren espainiar bandera balkoian jarri ondoren Arrizibita tenienteak diskurtso anti-errepublikar bat bota zuen. Behean zeudenak, bitartean, ¡Viva España! ¡Arriba España! … oihukatzen zuten biztardean Baztanen Errepublika amaitzen zen.
Post hau “Altxamendua” izeneko postan du jarraipena.
Pos hau egiteko erabili den materiala:
Las elecciones a Cortes Constituyentes de 1931 en Navarra. Ana María Serrano Moreno. Pincipe de Viana errebista.
Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat. Baztanen sortu, hazi ta bizi baña baztanez eta baztandarrez ja nekiena (ta segitzen dut jakin gabe). Hortaz, amatxi Marikruzen istorioak berreskuratu eta gure historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria zautzea proposatu nintzen, eta ia horretan patu nintzela, haizegoaren bidez lau haizetara zabaldu nahi izan ditut.
pellosanmillan@yahoo.es