URTARRILA
Urtarrile (ilbeltz) ; Urteko hilabeterik lehenengoa da. Baztanen eta Euskal Herriko bertze tokitan ilbeltza ere deitzen zaio.
“Urtarril hotza, neguaren bihotza“.
Urtarrila 1.
1561ko Urtarrilaren 1ean, (goizeko bi eta hiruak tartean) El Dorado aurkitzeko espedizioan zela, Mocomoco herrixkan, espedizioko talde batek, Lope de Agirre buru zuela, Pedro Urtsua Arizkundarra eta haren maitalea hil zituen.
Urtarrila 4.
1855ko Urtarrilaren 4an Martin Jose Urrutia Ezkurra jaio zen Oronozko Enandoa etxean. Ameriketara gazte joanda, denborarekin berarena ziren lur eremutan bi eskol erainki zituen, bata mutilentzat San Martin izenekoa, Mugairen (urte haunitz nekazal eskola izan dena) ta bertzea neskeentzat Nuestra señora del Carmen Oronozen. 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurrera Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek erreferentzia haundikoak izan ziren bere garaian Nafarroan.
Urtarrila 4
1813ko urtarrilaren 4an, Luis Luziano Bonaparte Bleschamp (frantsesez: Louis-Lucien Bonaparte) edo Bonaparte printzea euskaltzalea Worcestershiren, (Ingalaterra) jaio zen. Bonaparte euskal hizkuntzalari frantsesa izan zen eta Napoleon Bonaparteren iloba.
info+
Urtarrila 5.
1931ko Urtarrilaren bortzan, Elizondon lehen aldiz erregen kabalkada ospatu edo antolatu zen. Kabalkadaren bultzatzailea Elizondoko Maurizio Berekoetxea erretorea eta bere anaia Juan organistak izan ziren.
Urtarrila 7
1919ko Urtarrilaren 7an Irunen jaio zen Mentxu Gal euskal artista. Baztanekin lotura haundia izan zuen pintorea izan zen. 1959, Espainiako Hezkuntza Ministerioak antolatutako Pintura Lehiaketa Nazionalaren lehen saria eman zioten “Arraiozko paisaia” izeneko margolanarengatik.
Urtarrila 10
1835ko urtarrilak 10an Irurita, Lekaroz eta gartzainera Troppak karlistak iristen dira.
1835ko urtarrilaren 10 an Elizondon eta lehenego karlistadaren barnan, erregina gobernatzailaren mandatuz (pasar por armas) 60 urteko Martin Fermin de Legarreta, Elizondarra afusilatuko dute. Karlista zen liberalek berriki kontrolatzen zuten herri batean.
1886ko urtarrilaren 10an. Jose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia musikari ospetsua, jaio zen Donostian (h. 1956). Aita Donostia Lekauzko kaputxinoa izan zen eta Baztangop hainbat dantza ta olerki bildu zitun.
Urtarrilak 11
1835ko Urtarrilaen 11an Sagastibeltza generalak Elizondoko sitio hasten da. Otsailak 2 artio mantenduko da. Hasieran sitio bat baino lehen erasoak dira. Aitona kainon karlista famatua erabiliko da.
Urtarrila 12.
1936ko Urtarrilan 12an Elizondoko Antxitonean Nafarroko I. bertsolari txapelketa ospatzen da. Txapelduna Juan Felix Iriarte, “Bersinanto” Sunbillatarra (bañan Banka finkatua) izan zen.
Urtarrila 13.
1715ko urtarrilan 13an Arraiozko Dolarea etxean Bartolomé Barrenetxe sortzen da. Urdazubiko monastegian egon ondoren 1765tik 1768artio Spainako premostratensendar ordeneko “General Reformador” edo “Superior General-a” izanen da.
Urtarrila 15
1719ko urtarrilaren 15an Miguel Muzkitz Goienetxe, gerora Gausako I. kondea eta Villar de Ladróngo I. markesa izango zena Elbeten jaio zen. Nafar politikaria izan zen, 1765 eta 1785 bitartean Estatu eta Gerra idazkaria izandakoa.
1782an, Espainiako Bankuaren aitzindaria zen San Karlosen bankua sortu zuen.
Urtarrila 26
1741eko urtarrilaren 26an Iruritako Indakoetxean Juan Goienetxe Agerrebere jaio zen. Juan 27 urteki Ameriketara iritsi, militar, merkatari (pattar saltzailea eta esklabu tratuan ibilitakoa) politikaria izan zen. Arequipako alkatea eta epailea izan zen. Ezkondu ta bortz seme-alaba izan zituen. Semeak merkataritzan, militar, elizgizon eta politikan seguitu zuten eta Arequipako kargu garrantzisuenak bere eskuetan zeuden.
baztangohaizegoa.wordpress.com
Urtarrila 27
2014ko Imanol Gaztelumendi Zabaleta Elizondarra 86 urte zituela zendu zen. 1976ko apirilaren 5ean 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik tunel bat zulatuz, hoien artean Imanol Elizondarrak. 1981an Imanol Uribe zine-zuzendariak “Segoviako ihesa” filma egin zuenan Manuel Gaztelumendi Zabaleta etakidearen papera iteko, Imanol Gaztelumendi Zabaleta bera aukeratu zuen. Imanol “Akelarre” ( 1984), “Escorpion”, Albaniako konkistan…pelikuletan aritu zen eta gaur egun, sarean badiren zinematografia inguruaren hainbat artxibotan, antzezleen atalan agertzen da.
baztangohaizegoa.wordpress.com
Urtarrila 29.
1898ko Urtarrilaren 29an Ricardo Zabalza Elorga politiko-sindikalaria sozialista errepublikazalea Erratzun sortzen da. Gerrate zibilan, Valentziako gobernadore ibila izanen da.
Urtarrila 31
1880ko urtarrilaren 31an Madrilen Pedro Satue argazkilaria eta kaputxinoa jaio zen. 13 urte zuela aita zendu zela ta, amak, Lekaroz izeneko herrian sortu berria zen kaputxinoen kolegioan interno gise sartu zion. Pedrok, kolejioan argazkilaritza ikasiko du eta Baztango baserriak eta paisaiak aterako ditu. Garaiko sari ospetsuak irabatziko ditu.
baztangohaizegoa.wordpress.com
OTSAILA
Otsaila; Otsoen hila edo otsaren hila da. bigarren hila (urte arruntetan 28 egun eta bisusturteetan 29). Otsailean, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan.
Otsailak 2.
Kandelarioa. Bada erranaiuru zahar bat ala diola: kandelero bero negua heldu da gero, kandelero hotz negua gan da motz.
Baita ere Europar tradizioan Hartza esnatzen da.
Otsailak 3.
San Blaseko opilak
1897ko Otsailak 3an Erratzuko Etxebeltxan Blas Fagoaga Ariztia idazle, elizgizona, euskaltzale fin eta sutsua, euskara irakasle, euskaltzain urgazle… ezaguna jaio zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/idazle-baztandarrak-2/
Otsailak 4.
Santa Ageda bezpera.
Otsailak 5.
1835ko Otsailako 5an, lehenego karlistadan barne, ejerzito karlistak Elizondoko sedioa hasten du. Horren aurka, Minak Elizondo dagola bere laguntzaile honenetako bat, Ocaña generala Baztanera abiatzeko agitzen dio, baña honek Ziga inguruan Baztandar karlisten enboskada jasan ondoren, Zigako herrian babesten da.
1835ko otsailaren 5an. Juizio sumarial baten ondorez, Arraiozen bizi den 50 urteko Lorenzo Echaide oieregitarra afusilatua izanen da.
Otsailak 6
1835ko otsailak 6 Antonio de Arriaga, Carabineroari (erregiñaren soldadua) Gartzainen afusilatua izanen da. Bere gorpua Gartzaingo parrokian lurperatua izan zen.
Otsailak 7.
1835ko Otsailako 7an Ocaña jenerala liberalak, Elizondoko kaxerna erreforzatzera zijoala Belaten karlistekin topatu eta gaua Anizen pastu ondoren, Zigan babesten da. Karlistak Ziga sitiatzen dute da.
Otsailak 9.
1558.ko Otsailaren 9an Jatorriz familia Baztandarra (Jauregizarreakoak) zuen Alvaro de Bazan telaniar itsats gizon famatua Lisboan hil zen. Hiru urte zeraman munduan ikusia ez zen gerrako itsasontzi flota haundiena antolatzen, “la armada invencible” izenarekin zauzen zen itsats flota.
Otsailak 10
1876ko Otsaila 10 II.karlistada barne, Caserta jenerala karlistak Zigatik Iruritaraino iristen da han liberalekin aurka tirokatu ziren-
Arraiozen, baita ere karlistek liberalen kontra arituko dirae eta denetara 13 soldadun baja izane dira.
1835ko Otsailak 10. Lehenego karlistada barne, Zumalakarregi Zigara iristen da, eta Ocañaren kontra ziga Kañonakadaz bonbardeatuko du (otsailak11).
Otsailak 11
2003ko Otsailaren 11n A. Luquín kaputxinoa izanen da da Lekarozko kolegioa utziko duen azken aita-
Otsailak 12
1835ko Otsaila 12 Zumalakarregi Zigako setio altxatzen du eta alde egiten dut karlistak, Ocañak atsaldeko bortzetan Elizondora iritsiko da
Otsailak 14
1834ko otsailak 14ran Josef Gorriz-en boluntariaoak ( Division de Navarra-ko. 1º,2º eta 3º Rgto-ak), berriz Baigorrira abiatzen dira eta Piazuriko gotorlekua bereganatzen dute eta frantziarrak garaitzea ere lortu zuten Donibane Garazi, baja handiak eraginez. Bidean Baigorrin Harizperen etxea, Etxauz Jauregia, erreko dute.
1835ko Otsailaren 14n Espoz y Mina generalak Zigara iristen da (Elizondoko bidean) eta bere mandatuz, Almandozen arrapatu duten Iturengo Juan Bautista de Agesta karlista konfidentea Zigako plazan fusilatua izanen da.
Otsailak 17
1835ko otsailak 17 Elizondo, Mina general liberala 35 urteko Bernardo Goñiren fusilamendua siñatzen du. Bernardo Arraioztarra zen baina Lekauzen bizi zen eta Donozteben karlistendako bolbora itea leporatzen zioten.Marzelino Zugarramurdi.
Otsailak 18
1882ko otsailaren 18an jaio zen Arizkunen Marzelino Zugarramurdi Etxenike, Gaztea zela Mexikora emigratu zuen eta han, La Vasconia izeneko gozotegia ereiki zuen. Gaur egun irekia segitzen omen du Mexikoko hirian eta okindegi ezagunetako bat da.
1886ko otsailaren 18an Eladio Garcia Martinez Faltzesen jaio zen. Magisteritza ikasi ondoren 1909tik Elizondoko maisua zen. 1913an Baztanen inoiz izan den hondamendirik handienean (uholde izugarriak) , Elizondoko maisuak, bakarrik eta belaunera iristen zitzaizkion uren hartune bortitzaren aurrean, bere bizitza arriskuan jarriz, zenbait ikasle gerrikotik hartuz , izuaren eta oihuen artean salbatzea lortu zuen. Ikasleak bildu eta goiko solairura eraman zituen . Maisuaren ekintza miresgarria Nafarroako eta estatuto prentsa ia guztietan agertu zen.
Otsailak 19.
1876ko Otsailaren 19an Arxuriako gotorleku karlista Alfonsinoak eraso zuten. Ramon Blanco general liberalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa.
Peña Plata/Arxuria errenditzen da. Egun berberan Karlos VII. Tolosatik Leitza aldera ihes egin zuen. Karlisten armada desegiten ari da.
Otsailak 20.
1876ko Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan. Baztanen izandako bataila hortan Elío eta Angosto koronel karlistak zendu ziren.
2010ko Otsailak 20an Juanito Perurena bertsolari Arizkundarra zendu zen. Juanito 79 urte zitun eta nahiz eta jatorriz Goizuetarra zen, Orabideako (Arizkun) Irungobordako zen. Juanito Perurenak, 1960an Nafarroko txapelketan bigarna izan zen eta aukera emanez urte hortako Euskal Herriko txapelketa nagusian parte hartzea.Hemeretzi urte geroago, 1979ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriro ere txapeldunordea izan zen. 2006ko Nafarroako Txapelketan, berak jarri zion txapela Xabier Silveirari Elizondon.
Otsailak 21.
1914ko otsailako 21 Juanito Eraso kantaria, maixua eta abesbatzeko zuzendaria eta Elizondoko abesbatzaren sortzailea, Aresoko Aranaldea etxean jaio zen.
Otsailak 23.
1896.ko otsailaren 23an Arraiozen sortzen da Paulo Arozena Urrutia (Begi Beltx) misionari-idazlea. Euskal idatziak eta olerkiak Irugarrengo Prantziskotarra-n eta Zeruko Argia-n hasi zen argitaratzen “Begi-beltx” ezizenez baña gehien bat hiztegintzan egin zuen lanarengatik ezagunagoa da.
1987ko otsailaren 23an Henri Debehognek astrónomo belgikarrak Txileko La Silla behatokitik Asteroide gerrikoan (Marte eta Jupiter artean biraka ari diren asteroide pile) aurkitutako asteroideari 5229 Irurita izena jarriko diote.
Otsailak 25
1991ko otsailaren 25ean Elizondoko zarretxean Ramon Latasa Elizondo aizkolari ohia zendu zen. Ramon Latasa historiako aizkolari hoberenetako bat, izan zen , bere bizizan fama, ospea, dirua, miseria zorigaizak eta bakartasuna zautu zuen.
MARTXOA
Martxoa gregoriotar egutegiaren urteko hirugarren hila. Martxoaren 21ean, ipar hemisferioan udaberria hasten da, (hego hemisferioan berriz, udazkena.)
Izena erromatar Marte (Gerraren jainkoa) jaikotik dator
Martxoak 2
1746ko Martxoko 2an Jose Apeztegia “el haltisimo” 2,30m-tako baztandarra zendu zen. Iruñeko katedralaren kripta Barbazanan lurperatu zioten, bitxikeria bezala aipatu,kripta hontako bi hilobiak behar izan ziren bere gorpua sartzeko,
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/26/el-haltisimo-baztandar-erraldoia/
Martxoak 5
1714ko martxoaren 5ean Paraguai ibaiaren ertzean San Felipe de Borbón en el Valle de Baztán izeneko herria sortu zen. Izenaren lehenengo zatia Felipe V.a espainiar subiranoaren omenez jarrita zegoen (Borboien dinastiako lehen errege hispaniarra zen) eta bigarrena “en el valle de Baztan”, hiriaren sortzailearen familiaren jatorria aipatzen eta omentzen zuen.
Martxoak 6
1654ko martxoaren 6an Elizondon Franzisko Saldarriaga Irigoien sortu zen. Errege armadako kapitain eta sarjentua izan zen eta ustez, Medellinera 1675aren ondoren iritsi zen. Medellinen, Katalina de Castrillón Vásquez andrearekin ezkondu zen. Katalina, Antiokiako gizarteko familia aberats eta eraginkorrenetako baten alaba zen. Ezkontza hunekin 5.154 peso bitxietan, arropetan, esklaboetan, urrez eta zilarrez adieraziak jaso zituen. 1696an hil arte Medellingo alkate izan zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2020/12/08/saldarriaga-alkatea-medellingoa/
Martxoak 8.
1922ko martxoaren 8an Braulio Iriarte elizondarrak Cervecería Modelo enpresa sortu zuen. Bertzeak bertze “KORONA” ( pilsener mota) eta “MODELO” (beltza) garagardoak ekoiztuko dute.
Martxok 9
1835ko Martxoak 9an Sagastibeltzak komandanteak, Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan ( Lekaroz eta Elizondo artean, gaurko Baztanberri auzora sartzeko errotondan) kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute. Egun haietan Martxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kuartelan (gaur egun Ikastola dagoen tokian) eta baten bat (martxoak 9) Elizan joko du.
Elizan emakume batzuk babestuak zeuden eta susto handia hartuta uhiukan hasi ziren. Okaña general kristinianoa herritik atra zien.
Martxoak 12.
1935ko martxoan 12an Espoz Mina eta Zumalakarregi aurrez aurrez borrokatu zuten Larremearren, Belate-Ultzama-Donamaria inguruam. Karlistak garaile atera ziren Mina Donoztebera ihes egin bai zuen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/larremearko-batalla/
Martxoak 13
1835ko martxoak 13 Francisko Espoz y Mina general girianoa (kristinianoa) bere brigadarekin eta Larremearko porrota ondoren, Doneztebetik Elizondora iritsiko da.
2. aldiz Elizondo herria facciosoetatik (karlistengatik) askatzen du. Elizondoko liberalak eta Kaxernako militarrak heroe gise arrera emten diote. Berak amorru biziaz, odol egarriz, mendekuan pensatzen du, mendeku hori Lekauzko herria dastatuko du.
Martxoak 14.
1935ko Martxoaren 14an, Espoz y Mina Lekautzi sua ematen dio. Karlisten kañonak bila dabilela, non ezkutatuta dauden hasi zen galdezka ( euskaraz galdetu zuen, euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze bi herritar plazan hil zitun.
Martxoak 16
1813ko martxoaren 16an, Martin Saldias eta bere baztandar gerrillari taldea, Irurita eta Ziga herrien artean pastzen ari zen Frantsez posta militar eta haren eskolta erasotu zutela, ekintza horretan baztandarrek 37 soldadu napoleondarrak hil eta 35 preso hartu zuten. https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/napoleoneko-bideak/
Martxoak 19
1835ko martxoak 19 Elizondoko plazan, on Karlos V.ari leiala izateagatik 55 urteko Juan Ignacio Iribarren Arizkundarra afusilatua izan zen, Etxalarreko Miguel Martin Iparaguirrekin batera.
Afusilatuak lehenego karlistadan
Martxoak 20.
1860ko martxoaren 20an Elizondoko Txokotoko Martindenean Braulio Iriarte Goienetxe jaio zen, gurasoak izanez Elizondoko Juan Pedro Iriarte Etxeberria eta Arizkungo Maria Catalina Goienetxe Landa izanez.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/26/txokotoko-braulio-iriarte/
Martxoak 21.
Udaberria.
Martxoak 28
1953ko Martxoaren 28an Gerardo Plaza Baztandar mendigotzailea jaio zen. Lekauztarra 1979k0 maitzaren 12an Iñaki Aldaya, Javier Garayoa, Jordi Pons eta Ang Rita xerparekin batera Dhaulagiria (8.172m) igo zuen, izanez lehen aldiz napar batzuk zortzimile bat igotzen zutela.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2013/01/02/gerardo-plaza-mendigotzailea/
APIRILA.
Apirilak 1.
1882ko apirilaren 1an Zaragozako Pozuelo de Aragón herrian Maria Domínguez Remónjaio zen.Maria Domínguez Espainiako Bigarren Errepublikako lehen alkate emakumea izan zen, hain zuzen Gallurreko (Zaragoza) alkatea izan zen. Alkateaz gain kazetaria eta maistra (Baztanen) ere izan zen. https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2021/02/08/maria-dominguez-alkatea-kazetaria-eta-maistra/
Apirilak 3.
1796ko Apirilaren 3an Juan Fermin Aycinena, Aycinenako markesa zendu zen. Juan Fermin zigan jaio zen eta Guatemalan merkatari bezala arituz, diru pile irabazi zun eta markes tituloa erosi zuen. Bere hileta ikaragarrizkoa izan zen, Guatemaleko jauntxo, nausi ta mandatari guztiak zeuden eta denok parte hartu nahi zuten, baita ere aipatu markesaren familiari agindu zietela elizan altxatutako “tumulo funerarioa” txtikiagoa izateko zeren, Spainako Karlos III.na, erregearen hiletan erabili zenaren haundiagoa bai zen.
Apirilak 5
1976ko apirilaren 5ean, tunel bat zulatuz Segoviako presondegitik 29 preso politiko (gehienak ETAkideak) , ihes egin zuten, Ohien artean Imanol Gaztelumendi Zabaleta “Zamarra” Baztandarra zegoen.
Apirilak 8
1556ko apirilaren 8an, Urdazubiko Axular baserrian Pedro Agerre Azpilkueta jaio zen. Pedrok bere jaiotetxeari hartutako Axular izenaz ezagunagoa izanen da eta inoizko euskal idazle handienetakoa bihurtuko da. Hark idatzitako Gero iburua euskal literaturako lan nagusietakoa dugu eta euskara batua zehazteko balio ere izan du.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2014/04/15/pedro-agerre-azpilkueta-axular/
Apirilak 12
1944eko apirilaren 12an Elias Pierola Etxabarri pilotari ohia Almandozen jaio zen. Pilotari gise ibilbide profesionala Urretxun 1965an hasi zen. Debut urtean lau t’erdiko pilota txapelketako txapelduna izan zen.
Bere ibilbide profesionaleko titulu nagusia 1978. urteko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia izan zuen. Elias aurrelari jokatu ohi zuen eta pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna izan arren bertze goitizenak izan zitun; Bikaina(gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa amaitzeko arrisku handiak hartzen bai zun, edo Igarlea (El Zahori), jokoa aurreikusten aparta zelako, sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuelarik. Pierola almandoztarrak 19 urte emanen zituen profesional mailan.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/06/06/almandozko-zahoria-elias-pierola/
Apirilak 15
1440ko apirilaren 15an Bianako prinzipea Baztandarren talde-kaparetasuna onartzen die. 1441an Kontu Ganbaren sententzia baten bitartez ( zerri batzuen zergai buruz) Bianako printzea egiaztatutako zun baztandarrei, talde-kaparetasuna onartu zitzaiela eta halaxe, idatzita geldituko da historiarako: “vecinos et moradores en la dicha tierra de Baztan, así clérigos, como legos, fijosdalgo, francos et indepnes de toda pecha et servitud”.
Apirilak 17.
1822.eko apirilaren 17an Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907) apeza eta euskal idazlea Elizondon jaioa zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/idazle-baztandarrak-1/
1992ko apirilaren 17an Maurizio Elizalde txistulari Arizkundar haundia zendu zen.
Apirilak 20
1850ko apirilako 20an Elizondon Fermin Iñarra Etxenike. sortzen da. Ferminek 1877an sortutako Nafarroako Euskara Elkargoaren (Asociación Euskara de Navarra) bazkide-fundatzailetako bat ian zen eta erakunde honek.
1879an Anton Abbadiaren laguntzarekin antolatutako Hego Euskal Herriko lehenbiziko Euskal Lore Jokoak Elizondon izatea zerikusi haundia izan zun Fermin Iñarreak.
1883 ahaldun atera zen, 1893an Gamazoren aurkako Iruñan izan zen manifestazioaren batzorde antolatzailearen lehendakaria izan zen, baita ere “gamazada” ostean altxatu zen “Foruen estatua-ren” batzorde exekutiboaren lehendakaria izan zen.
Apirilak 22
1888ko apirilaren 22an Lekarozko Uharte auzoan, Elizondo, Garzain eta Irurita artean aspe hundía izanen zuen Lekarozko kolegioko lehen harria jarria izan zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/08/23/282/
Apirilak 23
1585ko Apirilan 23an, Baztandarren eta Urdazubiko monastegiaren arteko Bakeola burdinola akitua dago.
1933ko apirilaren 23an, errepublikako II. udal autoeskundetan, Ignazio Iturriak (Jeltzalea) alkatea izatea, lortu zuen (nahiz eta udal batzarrean P.N.V soilik hiru kide izan).
Apirilak 24.
1894ko apirilan 24ean Iruritan Trinidad Urtasun bertsolaria, okiña eta baztandar xelebrea jaio zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/24/trinidad-urtasun/
Apirilak 29.
1784ko apirilaren 29an Agustin Jauregia lekauztarra (Oharriz jauregikoa) eta Peruko birreia zena Liman hil zen. Peruko erregeorde bezala lau urtez egon zen eta Tupac Amarururen indigen matxinadari aurre egin zun, gogor arituz eta indiarrek beriro ez altxatzeo, kondena eredugarria patu zun.
1973ko apirilaren 29an, “Belateko krimena” izenarekin zautzen den hilketa izan zen.Zaragotzako Jaime Balet Cano industriala eta bere emaztea Pilar Cano Peralta, Belaten atsedena hartzen ari zirela norbait urbiltzen zaie eta dirua lapurtu eta kolpe batez emakumea hiltzen dute.
Apirilak 30.
1977ko Apirila 30an Arjentinan Jon Pirmin Arozarena Larregi detenitu eta eraman zuten. Arjentinako junta militarra 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen 1976-1978 epean. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen, 25 urte zituen, Venezuelan sortuta, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukan eta jatorriz baztandarra zena (bere aita Ramon Arozarena, Arizkundarra zen).
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/falcon-beltzen-egunak/
MAIATZA
Maiatzak 1
Urtero Maiatza batean Mexikon D.F.ko euskal etxean Baztango eguna ospatzen dut han baztandarrak. Menuan ezin fala baztan-zopak ta txuritabeltxa!
Maiatzak 3
1901ko maiatzaren 3an eta Lekauzko kaputxinoak sustatuta Legateko gurutzea altxatu zen (ez da gaur egun dagoen burdinezko gurutzea), 10 metrotako harrizko gurutze bat zen eta Joxe “argiñe“ argiñak indakoa, eta erraten da harri batzuk mila kilo pisatzen zutela eta leraz eramanak zirela Zarborta baserritik, hango larraiñan egin bai ziren. Bitxikeri bezala erran, lera horren “gurdizaina” emakume bat izan zela, Elizondoko Angela “beratarrak“, arraroa garai haietan lanbide bezala emakumeentzat, baina zonaldean, lanbide horretan onenetakoa zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/05/09/mikel-gurea/
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/legate-igotako-mendia/
Maiatzak 5
1597ko maiatzaren 5eko gauan, Juan Iturbide “Baztango ijituen kontea”, Sunbillan etxe batean lapurretetan hari zela harrapatu zuten!
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/02/29/juan-iturbidebaztango-ijituen-kondea
Maiatzak 6
1859ko maiatzaren 6an iritsi ziren Elizondora lehen aldiz “Karitateko Alabak”, bort monja ziren eta Francisco Joaquin Iriarte zaharretxe (Miserikordia, Benefizencia) berrian lan egitera etorriak ziren. Zarretxean behartsu, umezurtz eta babesgabetuk hartuko dira, hasieran, alabak laurogei zahar zahintzeko ardura hartu zuten, baita ere ia ia hasieratik, 40 mutil ta neskatil ikasketak emateko klase bat ireki zuten.
Maiatzak 7
1711ko maiatzaren 7an Oharrizko jauregian Agustin Jauregia sortu zen. Baztandar militar eta politikari honek Peruko erregeordea izan zen eta bere mandatoan Tupac Amaru II.na eta bere indiar matxinada, zapaldu zun. zun.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/08/21/tupac-amaru-vs-jauregia/
Maiatzak 9
1793ko Maiatzak 9. Konbentzio aurkako gerran lehen hila baztandarra, 4. konpainiako, Tomas de Argain, Argibel ondoan.
Maiatzak 12
1979ko maiatzaren 12an, lehen aldiz historian 3 napar mendigotzaile zortzimile bat gainditzen dutela, gailurra Himalaiako Dhaulagiria (8.172m) zen eta horien artean Gerardo Plaza Tuñon lekauztarra zegoen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2013/01/02/gerardo-plaza-mendigotzailea/
Maiatzak 13
1933ko Maiatzaren 13an eta II. errepublikan barne, Elizondon, giro ederrean Baztango Euzko Etxea inauguratu zen. Euzko Etxea baztandarren jeltzale batzokia antzekoa (Batzokia eta Eusko Etxeak estatus ezberdina dute) izan zen eta Santiago kalean dagoen Bergarenea etxean kokatua zegon. Larunbat horretan lehenengo aldiz Elizondoko Euzko Etxeko ateak ireki ziren eta atsaldeko 20:00etan batzokiko egongelan izandako afariarekin inaguratua izan zen. Afaria 80ta piko jeltzale edo abertzale baztandar bildu zituen (Eusko Etxeko sozioak gehienak) eta alderdiko personai garrantsiauak ere : Jesus Doxandabaratz Nafarroa Buru Batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko lehendkaria, Telesforo Mozon Gipuzkoako burubatzakoa, Jose Ariztimuño Olaso, “Aitzol” idazle eta elizgizon abertzalea, Manuel Irujo diputatu ohia…
Maitzak 16
2009ko maitzaren 16n Irurita-Artesiaga errepideko 13. kilometroan, Pitzamar alderdian Bidegabeko Bidea izena duen oroigarria inaguratzen da. Mikel Iriarte Arizkundarrak altzairuz (corten) egindako eskultura, errepide hori egitera behartu zituzten preso errepublikarrak eta frankismoak errepresaliatu zituen preso antifaxistak gogoratuko du.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/05/16/oroimenean/
Maiatzak 17
1520ko maiatzaren 17an Nafarrora iristen da (Italiatik) Pedro de Maya soldadua. Amaiurtar honek Karlos V. enperadorearen soldadu gise egon da Italian eta n “merced” bat dakar (prestatutako zerbitzuagatik). Mercez horretan Pedro de Maya Bassagne izeneko mendiaren jabe eta nagusia dela ageri da. Amaiurtar honek baita ere izanen da kaperatasuna (hidalgia) bakarka lehenegoa lortu zuna (bederen ala agertzen zaigu Baztango Udal artxiboan) .
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/01/18/pedro-de-maya-lehenengo-kaparea-hidalgoa/
Maiatzak 18
1928ko maiatzaren 18an Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) La Berné herri hustuan jaio arren, Baztanekin eta bere histoiarekin lotura haundia izandako historatzailea dugu. Ama Iruritakoa zen, Etxeberrikoa (Iriartenea edo Gastón de Iriarte palazioakoa) eta han bertan, Iruritan amaren etxean (palazioan) eman zuen haurtzaroa, eta bertako eskolan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak.
Bere famili baztandarraren inguruko istorioak bilduz gain politikan ibili zen
Maiatzak 20
1871ko maiatzaren 20an Paskual Bernardino Biguria Ozta idazlea eta kaputxinoa jaio zen.
baztangohaizegoa.wordpress.com/
1823ko maiatzern 20an La Habanan tiroz josie Arraiozko Bautista (Ximonen semea) pelotari ospetsua hil zuten.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2021/02/24/arraiozko-bautista-ximonen-semea/
Maiatzak 22
1390ko maiatzaren 22an Donibane Garazin Nafarroako erregea Karlos III Elizondoko herriari “Privilegio de la villa de Elizondo” sinatuko du, honek Elizondarrak “hidalgoan” bihurtuko die. 1397 berriz onartuko du.
Maiatzak 28
1916ko maiatzaen 28an trenbide guztia akituta zela, trena lehen aldiz Elizondora iristen da eta merezi zuen inagurazio egin zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/tren-txikito-bidasoaldeko-trena
Maiatzak 29
1886ko Maiatzaren 29an Damaso Etxeberria euskal idazlea, Karlista eta Baztango alkate ohia Elizondon zendu zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/etxeberriatarrak-baztango-alkate-saga/
Maiatzak 30
1797ko Maiatzaren 30an, egun batzuk lenago Aralarko monastegian lapurtutako San Migel-aren irudia, Bidarraiko mugatik oso hurbil, hain zuzen Urbakuran eta Xumusuko borda tartian, ostoz eta harriz estalita eta gordetue aurkitu eta berreskuratuko dute.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/05/30/san-migela-aritzakunen/
EKAINA
Ekainak1
1783ekainak 1an, 73 urterò Domingo Elizondo (ustezkoa Elizondon jaioa) abenturatzale eta militarra Madrilen zendu zen. Domingok 1767an “Sonorako-espedizioa” martxan jarri zuen. Expedizio lau urte (1767-1771) iraun zuen eta Baja Californian bizi ziren seri eta pima indiar matxinatuen aurkako, espedizio militarra izan zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2020/10/11/domingo-elizondo-abemturatzalea/
Ekainak 2
1913ko ekainaren 2an Baztan jaso izan dun zoritxar edo hondamen haundiena izan zen, 1913ko uholdeak!
Mariano Izetari bere aita Federiko lekukoa izan zena, kontatu eta Marianok, holaxe bildu zun notizia: “Tronba delako goibel ikaragarria lehertu zen Auza mendiaren gain hartan eta urak gan ziren, erdiek Banka aldera eta bertze erdiek Baztan aldera, Erratzu herria bete betean arrapatu zuela eta bai Elizondo ere, urak sei metrotaraino igen zirela Elizondoko karrikan”
1835.ko Ekainak 2ko ordu txikitan, Lehenego karlistadan barne Elizondoko gobernadorea Ramon Zugarramurdi teniente koronela Arizkundarra bere tropak (Tiradores de Isabel II eta Elizondoko Urbanoak) kaxernako patioan formatu eta bere posizioak utziko dute (sublebatuko dira). Karlistek berriz Elizondo berreskuratuko dute eta gerra amaitu arito karliisten eskuen egonen da.
Ekainaren 10an Zugarramurdi Gobernadorearen ohia Iruñean gerra kontseilua izan zuen, bere jarrera koldarra eta traizioa epaitu zen. Ramonek ihesaldia denen adostasuna izan zela erranez defenditu zen….Ondarrian Iruñako ziudadelan hilabete batzuk preso egonen ondoren libre atrako da (kargurik gabe) eta Manifiesto bat Elizondoko errenditzioa justifikatuz idatziko du.
Ramon Zugarramurdi Elizondoko Gobernadorea
Ekainak 3
1794ko Ekainaren 3an konbentzionalista frantsak Baztanen sartzen dira, Alduidestik etorrita Berdaitzko lepoa pasata Erratzu eta Amaiurko inguruko mendietan fuerte in dira eta egun horretan Amaiurko destakamentua erasotuko dute.
Ekainak 6
1736ko ekainaren 6an Pedro Mendinueta Múzquiz jaio zen Elizondon. Teniente jeneral eta funtzionario koloniala izan zen. 1797ko urtarrilaren 2tik 1803 arte Granada Berriko erregeordea izan zen. Santiagoko Ordenako zalduna izan zen, eta Karlos III.aren Gurutze Handia eman zioten.
Ekainak 10
1794ko Ekainaren 10an San Simon markesaren tropak Iruritan kokatzen dira, Artesiaga ingurutik “desalojatuak” izan bai dira erreboluzionarioen erasoagatik.
Ekainak 11
1905ko ekainaren 11an Espainako erregea Alfonso XIIInak kotxez Baztan zeharkatzen ari zela ( Donostiara zijoan) Almandozen asto batekin talka egin zuen. Astoa ordaindio zun Libus baserriko nagusiari eta bidea jarraitu zuen. Beran zerri bat kolpatu zuen ere.
Ekainak 15
2009ko Ekainaren 15ean, Nafarroako Gobernuak Lekauzko kolegioaren erabateko eraispenaren berri eman zuen, bere ustez, hondamenean dauden eraikinak birgaitzeak ez zuten merezi.
Ekainak 19
1731ko ekainaren 19an Murrillo de Cuendako markesaren eskuz Aingeruko Andre Marairen komentuaren lehenengo harria ezarri zen, Gastuak 30.000 dukatekoaK izan ziren. Markesa Juan Bautista Iturralde Gamio zen, Arizkungo Iturraldea etxekoa. Markesaz gain erreinuko hazienda ministroa izan zen
baztangohaizegoa.wordpress.com
Ekainak 22
1966.ko ekainaren 22an Blas Fagoaga Ariztia idazle, elizgizona, euskaltzale fin eta sutsua, euskara irakasle, euskaltzain urgazle… ezaguna hil zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/idazle-baztandarrak-2/
1776ko ekainaren 22an Arequipan (Peru) José Manuel de Goyeneche y Barreda (Aita Iruritarra) sortuko da. Gaztettik milita karrera eginen du (Napoleon ejerzituan, Austriakoan, Prusia ejerzitoan)….Hegoamerikako lurren independentzia garaian bere lealtasuna dudan jarrita egonen da baina azkenean errealista bandoa ezarriko da. Militar guise Huaquiko batailan nabarmenduko da, baina ez estratejia edo gerlari ausarta izateagatik baizik maltzurra ankerra izateagatik. Oinik Bolivian (Huaquin) bere izena deabruarekin parekatzen da. Bataila horregatik 1815an Fernando VII.erregea Huaquiko kondea izendatzu zuen.
1687ko Ekainaren 22an Jose Apeztegia Erratzuko Apeztegia jauregian sortu zen. Jose Apeztegia Iruñeko katedralako priorea izan zen baña horrez gaintxikitatik nabaria zen bertze haurrak baño altuago zela eta ia gaztetan, Salamankan zegola, elizgizonarako ikasketak iten hari zela, bere ikaskideak “el haltisimo” izengoitia patu, pentsatzekoa da gutxi gorabera 2,30m neurtzen zuela.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/26/el-haltisimo-baztandar-erraldoia/
Ekainak 25
1932ko Ekainako 25 Braulio Iriarte elizondarra Mexiko zendu zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com
Ekainak 26
1813ko ekainaren 25eko gauan Espainiako Erregea, Jose I Bonaparte Iruña utzi eta , Almandozen barna 10.000 soldadue eta bere kortearekin, hiruak aldera Elizondora iritsiko da. Baztango hiriburuan 26ko gau pastu ondoren, goizaldean, Berara abiatuko da ta hortik Irunera eta gero Donibane Lohitzunera.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/napoleoneko-bideak/
Ekainak 28
1931ko ekainaren 28an, errepublikako lehengo udal autoeskundetan Baztanen karlistak garaileak atera arren.
Ekainak 30
1922ko ekainaren 30an Amaiurko gaztelua zegoen tokian jarritako monolitoaren inagurazioa izan zen. Amaiurko gaztelua defendatu zuten nafarren omenezkoa zen.
Monolitoa, Serapio Esparzak arkitekotak diseinatua eta Martin Zabaleta Berroetarra egiña izan zenu, harria Almandozko marmol zuria zen, eta altura 7,75 metro zituen. .Inskripzioa batek hala dio “Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522”.
UZTAILA
Uztailak 9
1934ko uztailaren 9an, ixilpean Inglaterratik atra ta Frantzia zeharkatuz On Karlos (Carlos Isibro de Borbon y Parma) iristen da Elizondora. Inglaterran On Karlos Elizondoko dukea tituloa erabiltzen zuen.
Uztailak 12
1522ko uztailaren 12an, Karlos enperadorearen armada Elizondora iristen da Amaiurko gaztelua setiatzeko prest
1834ko Uztailaren 12an Zumalakarregi Elizondon dagola, On Karlosekin biltzen da eta “Elizondoko manifestoa” siñatuko dute. Zumalakarregi elkarrizketatik ez zen ja konten atra, On Karlos (Carlos Isibro de Borbon y Parma) Arizkunenea hartu zuen egun hoietako etxebiziza gise.
Uztailak 13
1522ko uztailaren 13an, Gaztelako eta Beamonteko tropak ( Karlos emeradorearen armada)Amaiurko gazteluaren aurrean jarri ziren, kapitainetan banatuz eta kalibre handieneko piezak jartzeko puntu egokiaren bila.
Uztailak 14
1915ko Uztailaren 14an Elizondoko Mutilenea etxean Mariano Izeta Elizalde jaio zen, zortzi anai-arreben zaharrena izanez. 14 urtekin Eskolako ikasketak bukatu ondoren, bere aitarekin hasi zen erlojugintzan.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2008/11/29/mariano-izeta/
1999ko Uztailaren 14an Saioa mendian hegazkin istripu bat izan zen. Aireontzia erabat suntsituta geratu zen eta biharamunean 300 metro karratu baino gehiagoko eremuan sakabanatutako hondakinak eta bi tripulatzailen gorpuak aurkitzen ziren.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2023/04/19/latecoere-aeropostala-ren-istripua/
Uztailak 22
1958ko uztailaren 22an Kepa Arizmendi Bereau “Baztan” Elizondondoko Txokotoko Ertxuenean jaio zen. Kepa ETAren militantea, erbesteratua eta Bidasoko Eskolarekin lotutako margolaria, Forteneko tabernaria, euskaltzalea ( ameslaria eta bizipen harrigarrizko artista zen.
Kepak egundoko karisma zuen.2009ko ekainaren 8an buruko isurketa baten ondorioz Baionako bere etxearen aurrean hil zen, urte beteko semea besotan zuelarik.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/06/08/agur-margolaria/
Uztailak 25
1936ko Uztailak 25 Elizondon bestak ziren, eta Iruñetik uztailaren 25ean Mauricio Iribarren (Elizondoko falangista ospetsua) iritsi zen. Hura iritsi bezain laster, bere ingurura jendea hurbildu eta udaletxera abiatu ziren. Han, balkoitik behera bota zuen Errepublikaren bandera, “ahí va ese trapo erranez”. Behean zeudenek hankekin zapaldu ondoren, erre egin zuten.
Udaletxean bandera gorri-horia jarri eta gero, Elizondoko Euzko Extra joan ziren eta espainiar bandera balkoian jarri ondoren Arrizibita tenienteak diskurtso anti-errepublikar bat bota zuen. Behean zeudenak, bitartean, ¡Viva España! ¡Arriba España! … oihukatzen zuten, Tenore hortan Baztanen Errepublika amaitzen zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/04/13/errepublikako-garaiak/
Uztailak 26
1931ko Uztailaren 26tik (igandia) uztailaren 27rako (astelehena) gauan, amaiurtarrek kriston eztanda batengatik iritzarri ziren. Eztandak herriko etxeak dardarazi zuten eta etxe batzuk (Iruin eta Gezamendia bezalakoak) teilatuetan harri txintxorrak (kaskoteak) nabaritu zuten. Goizean egiaztatuko zuten Gaztelu muinoan monolitoa falta zela. 1922an Nafarroako independentziaren azken defendatzaileak oroitzeko eraikitako monumentua dinamitatua izan zen eta soilik oinarria zutik, zagon. Harri puskak muinoaren mazelan sakabanaturik ageri ziren.
Nork eztandarazi zuen monumentua? Baztanen errepublikaren aldekoei leporatu zieten (egun hoietan Euskal estatatutoa eztabaidatzen ari zen).
ABUZTUA
Abuztuak 3
1905ko abuztuaren 3 an Erroibarrreko Mezkiriz herrian Perpetua Saragueta euskal idazlea jaio zen. Perpetua Emakume aitzindaria izan izan, haren garaian gutxi zirelako Nafarroan idazten zutenak, eta are gutxiago euskaraz aritzen zirenak. Ama Arizkundarra zela (Bozatekoa) gaztetan aunitzetan etortzen zen eta bizizera gelditu zen, hemen Trinidad Urtasun bertsolari Iruritarra ezagutu eta ezkondu ziren.
Abuztuak 6
1391ko abuztuaren 6aan Nafarroako Karlos III.a Beorlegiko baronia noblezia tituloa sortuko du. Karlos .III Martin Beaumont-i Beorlegiko lehenengo baroia izendatu zuen (tituloa erosi zuen). Urteak pasa eta ezkontzen bidez, titulua Baztanera etorriko da . Martín de Arizcún y Beaumont 1602-Beorlegiko V. baroia izanenen da eta Baztandar jatorria izanen due lehen baroia, ere. Arizkunen, plazan XX. mendeko 3.hamarkadaren artio ediaroko dorretxe bat zegoen (Arizkun familiakoa) garaia haieta Beorlegiko baroiaren dorretxea izenarekin zautzen zen.
Abuztuak 7
1835ko abuaztuaren 7an Ramon Rodil jenerala (Nafarroako birreya eta Iparraldeko ejercitoaren buru) Elizondora 8.000 soldaduekin Karlos V.na erregenahia arrapatzeko idearekin ailegatu zen.
Abuztuak 9
1839ko abuztuan 9an, Bergarako Hitzarmena siñatu baino lehen, karlisten zatiketa bermatzen da. Maroto eta Espartero negoziaziak siñatzeko zeudela zurrumurrua zabaltzen da. Etulainen zegoen 5. batailloana (baztandarrez osatua) sublebatzen da, “muerte a Maroto” eta ” Viva Carlos V” uhiukatuta posizioa utzi eta Baztanera abiatzen dira.Elizondon sartzekotan zeudela Elizondoko gobernadore Jose Ibañez kartlistak ateak etxi eta sartzea ez zien utzi, sublebatuak Marotoren agiteak uko egiten zutenez traidore hutsak ziren!.
Elizondon ezin sartuz Berako bidea hartu zuten, Beran ere gobernadora atea itxi egin zien, baina… Beran zeuden 11.batailonako soldaduak sublebatuekin bat egin zute eta herriarekin egin ziren.
Abuztuak 13
1933ko abuztuaren 13an Elizondoko Paularena etxean, Ana Mari Marin Gutierrez margolaria jaio zen Ana Mari margolariz gain eta emakume aitzindaria izan zen; Baztango lehen emakumezko zinegotzia eta Elizondoko lehen zinpeko alkatea ere izan zen eta erten da Baztanen prakak jantzi zituen lehen emakumea izan zela. 2020 abultaren 24an 87 urterekin, zendu zen.
Abuztuak 24
1933ko abuztuaren 24an gaixotasun luze baten ondoren, 22 urtez Elizondoko parrokoa izateaz gain, Baztango artzapeza, organista eta ahots-irakaslea izan zen Maurizio Berekoetxea apaiza zendu zen. Bere eriotzatik urte eta erdi beranduago Elizondoko elizaren inguruko kaleari bere izena emanen diote.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/27/mauricio-berekoetxea/
IRAILA
Irailak 1. “San Gil ebaki trankil.
2019ko irailaren 12an Jon Barberena Ibarraidazlea eta bertsolaria, 40 urte zuelarik zendu zen. Bertsolaritzan Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunordea bi aldiz (2007, 2008) izan zen eta 2016an Izoztu zitzaigun negu hurapoesia-liburua idatzi zuen.
Jon Elizondon, 1979ko otsailaren 21an jaio zen.
Irailak 29
1521eko irailaren 29an, igandean, tropa franko nafarrek Amaiurko gaztelua setiatu zuten eta pieza artilleroak jarri zituzten Baztango gotorleku birmoldatu berriaren aurrean. Aste batzuk lehenago, Anton de Alguacil bere alkaide euforikoa
Irailak 30
1912ko Irailaren 30 Kuarteleko-zelaiko Kuartela (lehenego karlistadetan Kuartela edo ” el fuerte” izan zena, lehenago Miserikordia eta Kaputxinoen hospizioa izandakoa) sute baten ondoren kiskaldu zen. Tenore hortan guardia zibilen kuartela zen.
URRIA
Urriak1
1924ko urriaren 1ren goizaldean suak, Elizondoko Maitena hotela (gaur egun Maitena etxean dagon tokian “tanatorioan”) sute baten ondorioz kiskalduta geratu zen. Hotela hiru solairu gei sabaia zitun eta gutti zela ta berritua izan zen. Hotela aparta zen eta erten zuten bezala, ez zuen enbidiatzen inguruko “probintzietako” hiriburuetan zeuden luxuzko hotelei, garaiko aurrerapen guziak eta erosotasunak (komunak, igogailua, kalefazioa, primerako materialak…) zituen.
Urriak 5
1238ko urriaren 5ean Petri Ramiritz Piedrolakoa apezpikua hil zen. Baztan leinuko kidea zen (ama Urraka Ibainez Baztan bai zuen), Iruñako gotzaina zen eta gizon botertsua Nafarroko erreinuan. Berak, Nafarroako Koroa Txampañako Tibalt kondeari (hildako erregearen iloba), eskaini zion.
Urriak 10
2004ko urriaren 10ean, Gasteizko Arabako Arte Ederren Museoan lapurreta bat gertatu zen. Lapurtutako lana Javier Ciga Etxandi “baztandarraren” Emakumeen erretratuaizeneko margolana zen ( 30 x 25 cm-ko taula gainean egindako olio-pintura).
2010ko zurriaren 10an egazkin bat jo eta error zen Alkurruntzen, eta hiru triopulanteak hil ziren. Aireontzia Latécoère-Aéropostale raidean parte hartzen zuten 13 hegazkinetako bat zen.
Urriak 12
1834ko urriaren 12an, Errazun ilunabarrean, 24 urteko Juan Salvador Echeberria, erratzuar eta bolondres karlista afusilatua izanen. Bere errua…egun batzuk lehenago mozkorra egonez ”Elizondoko kasernara Erreginaren tropekin borrokatzera gan behar zela” ertea izan zen. Egun haietan Baztan osoa karlisten eskuetan zegon Elizondo ezik (kristiniano eskuetan zegon)
Urriak 17
1838ko Urriaren 17an, atseko 8etan mando baten gainean, andre euskaldun baten arropakin eta soldadu karlista baten kapa batekin estalita Braganzako Maria Teresa (Karlisten erregiña) eta Asturiako prinzea Elizondon sartuko dira. Kronikak herrietako ezkil guziak jozen aritu zirela dio, jendea bere poza adierazten zion pasatzerakoan. Muga gainditzeko karlistak Ganix kontrabandista ezaguna kontratau zuten.
Urriak 18
1921ko urriaren 18an Braulio Iriarteko frontoia inauguratu zen. Elizondon egun garrantzitsua izango da. Mezaren ondoren Martindene Etxeko hormetako batean “Braulio Iriarte kalea” jartzen zuen txapa erakutsi zen. Hortik aurrera Eguzki kalea Braulio Iriarte kalea bezala ezagutuko da. Karrika izendatu bezain pronto. pilotaleku berrian lehen partida jokatu zen. Pala partida izan zen eta Donostiako Realeko Eguiak eta Larrañagak Iruñeko Denak-Bat elkarteko Irurita eta Mariano Iribarren elizondarraren aurka jokatu zuten. Nafarrak izan ziren garaile.
Urriak 20
1792ko urriaren 20an, San Miguel de Tegucigalpa de Heredia herrían (Gaur egun Tegucigalpa) Josefa Lastiri Lozano sortu zen. Josefa Lastiri hitoriara “la libertadora” bezala pastuko da etaHonduras, El Salvador eta Kosta Rikako (urte ezberdinetan) primera dama izanen da. Bere aitetxi Miguel Lastari Irigoien erratzutarra zen.
Urriak 22
1739ko urriaren 22an Miguel de Mendinueta eta Múzquiz Elizondon jaio zen. Miguel Italian ikasketak egin ondoren Madrilera joan zen eta denborarekin Gaztelako Kontseiluko gobernadorea izanen da.
1944 ko urriaren 22an, 522ª Brigadako hamabi gerrillari atxilotuko dituzte Baztanen. Aste batzuk lehenago Erronkaritik sartutako Espainiako Errekonkista Operazioan parte harzen zuten maki talde bateko gerrillariak ziren.
Urriak 30
1890eko urriaren 30ean, Elizondoko herriak Isabel II.ari Suplikako instantzia bat zuzendu zion, Jaime Urrutia Irisarrirentzako titulu edo kondekorazio bat eskatuz, ongile publiko gisa. Eskaerarekin batera, herriko kale nagusiari bere izena eman zioten. Ohore hori emateko merezimendueak; urak herrira ekartzea, espaloiak, zuhaiztidun pasealeku bat, bi garbitoki (bat Miserikordiarako eta bestea publikoa), parrokia-organoa erostea eta Elizondoko errota aprobetxatzeko produkzio elektrikoko makineria ezartzeko egin zuen ekarpena eskertu nahi izan zioten
AZAROA
Azaroak 2
1801eko Azaroak 2an, Baztango alkate Joseph Joaquin Gaston eta Erratzuko Iriarte etxeko jaunak, bere zazpi seme-alabek, bere biloba batek, etxeko hiru mutilek eta Erratzuko zazpi bizilagunek baztangaren (Variolae vaccine) aurkako txertoa hartu zuten. Horren ondorioz, Donibane Garaziko Iribarren Aizin medikuak (18 urteko neska baten besoetan, pikor zornetan txertoa Erratzura ekarri zuen medikua izan zen) Jose Maria Mayora baztandar medikua animatu zuen, eta honek, bertze mediku batzuen laguntzarekin, Baztango bertze herri batzuetako bizilagunei txertoa jartzen hasiko zen (lehenengo hilabetetako haurrak eta 40 urtera artekoak). Nafarroan ezagutzen zen lehen txertaketa kolektiboa izan zen.
Azaroak 4
1.792.eko Azaroaren 4an, Udala bilduta, Baztango alkateak Juan Bautista Etxeberria Latadi (Iruritarra), Baztanek 8 konpañiatz (konpañia bakotxak 95 soldaduzkoa bere Kapitain, Teniente, Su-teniente eta ttunttuneroarekin) osatutako batallón bat prestatzea erabakitzen du. Batallonaren koronela, alkate jauna Juan Bautista Etxeberria Latadi izanen da, Teniente Koronela Martin Jose Etxenike eta Sarjentu Nagusia Jose Joaquin Gaston. Oro-har, 760 soldadu, 24 ofizial (konpañia bakoiza 3 official jeuken) eta doike! 8 ttunttunero Baztango armada ttipia osatuko dute (Frantziako konbenzioaren beldurrez).
Juan Bautista Etxeberria Latadi
Azaroak 8
1967ko azaroaren 7tik 8rako goizaldean, hiru gazte zugarramurdiar aratze (txekor) batzuk gidatzen ari ziren mendian, Iparraldera pasatzeko asmoz, Guardia Zibilaren patruila batek gazteak harrapatu zituenean.
Laputsegaraia inguruan Guardia Zibilak tiroka hasi ziren, eta gazte haietako bat, Jangoneko Borda baserriko Miguel Maria Iturbide Elizalde, tiroz hil zuten. 16 urte zituen. Bertzte bi laguntzaileek, Iruingobordako Jesus eta Juan Pedro anaiek, ihes egin zuten.
Xabier Susperregiren liburua, “Miguel María Iturbide. Crimen sin castigo” (2021) jasotzen du pasarte hau.
Azaroak 14
1913ko Azaroaren 14an Iruñan Pilare Alba jaio zen baina Goizuetako Lubienea etxean eta famili abertzal baten barnean hazi zen. Bere ikasketak Iruñan eta Donostin in zun. 21 urte zula Pilare Alba Loiarteri deitu zioten Elizondoko lehenengo ikastolako andereñoa izan zen . Kurtsoa 30 umekin hasi zen. Elizondoko ikastolan lan egin baino lehen Iturengo eskolan aritu zen. Familia abertzalekoa izaki, gerra garaian Eusko jaularitzako lan eginen dut eta Mundakako ikastolako andereñoa izan zen, hortik Frantzira alde egin behar izandu zuen. Gerra ondoren bueltatu eta monja sartu , 30 urtez monja bezala egon zen Mungia eta berriz ikasketak eskuaraz emateko aukera izan zenean, monja izatea utzi zuen, eta Bilboko hainbat Ikastolatan andereño gise segitu zuen 10 bat urtez. 2015ko urtarrilaren 30an Goizuetan eta 101 urte zuelarik zendu zen gure Ikastolako lehenego andereñoa!.
Azaroak 19
1756ko azaroaren 19an Azpilkuetako Dorrea etxean jaiotako Martin Elizakoetxea Durango eta Michoacaneko apezpikua hil zen.
Azaroak 23
2009ko Azaroaren 23an kolegioaren eraispena hasten da. Bakar bakarrik babes berezia duen eliza, klaustroko bi magnolioak eta bertze leku batera eramanen den kolegioko sarrerako arkupea mantenduko dira. Gainerakoa, abenduarako botaia egonen da. Hau dena botatzeko 80 Tona eta 30 metroko besoa duen makina erabiliko dute.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2010/07/07/-azpilkueta/
Azaroak 25
1877ko Azaroaren 25ean Iruñeko Navarreria kaleko 31. zenbakian jatorri baztandarra zuen Javier Ciga Etxandiandi pintore nafarra jaio zen. Gurasoak Miguel Ziga Berasain, Lanzekoa, eta Marciala Etxandi Salaburu, Berroetakoa, zituen. Ama aldeko baztandar jatorri hori eta Eulalia Ariztia elizondarrarekin ezkondu ondoren, lotura pertsonal eta piktoriko sendoak sortuko dira artista honen eta Baztango haranaren artean.
Javier Ciga, bereziki erretratugilea eta kostunbrista izan zen
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2008/10/19/javier-ziga/,
ABENDUA
Abendua burdine, hilbeltza altzairue.
Abenduko egune, argitu orduko ilune.
Abenduak 3
1887ko abenduaren 3an Elizondoko Ardandegi etxean Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965,) euskal idazlea sortuko da.
1890ko abenduaren 3an Lekarozeko kolegiora lehen kaputxinoak (22) eta lehenengo ikasleak (87) iritsiko dira. Kolegioa mende bat baino gehiagoz Baztanen errotuko da eta nazio mailan eta baita atzerri mailan , bere irakaskuntza método berri eta ikasleen emaitzengatik oso famatua izanen da.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/08/23/282/
Abenduak 8
1978ko abenduaren 8an, 17 urteko etenaldia ondoren, Anoetako frontoian esku huskako binakako pilota txapelketa nagusiko finala jokatu zen. Txapeldunak, Eskulari enpresako Antxon Maiz II eta Elias PieroLa baztandarra izan ziren. Almazdozko aurrelaria eta atzelari Aranaztarra 22-14 irabazi zuten Empresas Unidas-eko Retegi I y Aldazabal II.a pilotariei
Abenduak 9
1962ko abenduaren 9tik 10erako gauean, Lekarozko ikastetxearen zati batek sute bat jasan zuen, eta, horren ondoren, pabiloi berriekin handitze bat egiteko erabakia hartu zen.
Abenduak 11
1835eko abenduaren 11a Iruritan Damaso Zabalza Olaso piano-jotzaile eta musikagilea ospetsua jaio zen. El Chopin español goitizenarekin ere ezaguna zen.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2009/05/23/damaso-zabalza/
Abenduak 14
1834ko abenduak 14an, Elizondon Erreginaren tropak (Kristinianoak-isabelinoak) hiru baztandar afusilatuko dituzte. 53 urteko Bernardo Gortari oronoztarra, 38 urteko Pedro Antonio Etxebarria arizkundarra eta Jose iturria lekauztarrari, karlistak izatea leporatuko diete.
Abenduak 15
1938ko abenduaren 15an Elizondoko Opoka zubia eta Lekueder etxearen inguruan patrulla falangista tradicional (erribera aldeeko hiru falanjistaz osatua) batek Angel Mikelarena Ayoroa “Labaki” hil zuten. Angel jaiotzetz Elgorriagakoa zen baiana Arizkungo Mejikokobordan bizi zen. 30 urte zituen (1908-10-1/1938-12-15) eta emaztea haurdun eta bortz ume uzten zituen. Bere gorpua Elizondoko hilerrian lurperatua izan zen.
Abenduak 24
1969ko abenduaren 24an hogeitahamar bat gazte Elizondoko lehenego Olentzeroa atera zuten. Olentzeroz Angel Lizasoain elizondarra beztitu zen. Pedro Jose Ansorena funtsezko sustatzaileetako bat izan zen baino antolakuntzaren ardura Baztango Club Deportiboren kontura izan zen.
2008an Mari Domimgik Olentzerorekin batera desfilatuko du Erraztun eta urte bat geroxago Elizondon.
https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2020/12/22/elizondoko-lehenego-olentzeroa/
Abenduak 26
1899ko abenduaren 26an Iruñean Katalina Alastuey Garaikoetxea jaio zen. Ama baztandarra zuen, Gartzaingoa! Irakasle ikasketak Iruñeko San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen. Irakasleaz gain gain politikan ibiki zen eta “Emakume Abertzale Batza” elkartean kidea zen. Faszisten altxamenduaren ondore zigortua eta “depurada” izan zen eta 1937ko maiatzaren 18an maistra kargutik kendu zuten.
Zerrenda horretan Katalina bezala, zigortuak, depuratuak, lanpostutik kenduak eta enpleguz eta soldataz gabetuak baita ere izan ziren;
Abenduak 31
1956ko abenduaren 31an Bidasoako ferrokarrilaren (Tren Txikito) azken bidaia izan zen. Neguko egun hotz hartako arratsaldean bertze alditan bezalaxe Elizondoko geltokitik atra zen Iruneraz. Ordu batzuk gerora, Irunera iritsi eta ez zen gehiago atrako eta ezta Elizondora berriz bueltatuko.
Utzi erantzun bat