Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Txistulariak’ Category

 2009ko agorrilaren (abuztua) 8an Iruritan Juan Tiburtzio Almenar Salaberri zendu zen. Jatorriz Gartzaindarra eta bihotzez Iruritarra. Garai batean Iruritan bandoa bota­tzen zuena zen, baita barberoa, etxe­tresna saltzailea, Gartzain eta Iruritako postaria, txistulari dantzariekin, C.C Iruritako presiden­tea, Herriko Adoración Nocturnakoa ere … He­rri­ko hainber­tze gauza eta ekintzen bultza­tzailea eta denetarako eta denentzat lanetarako pres egoten zena, Anduezako Xatur El mudoren imitatzailerik hoberena ere omen zen. Salvador Martin Lekaroz­ko mediku izan zenak ere, Un viaje al Valle del Baztan liburuan, gizon haundia zela dio, hundia eta xelebrea!

Argazkia Pricipe de Viana (1968)

Gazte zela, Baztango aunitz bezala, 1937an gerrara deitua izan zen (nazionalek Nafarroa gobernatzen zuten), non ia lau urte eman zituen, eta horren ondoren, ofizio ezberdinen artean, Iruritako dantzarien txistulari gisa nabarmendu zen. Tiburzio Almenar Salaberrik igendero Iruritako plazan txistue yo iten zuen eta urte aunitz herriko dantzarien buru eta soñularia bera izan zen.

Mariano Izetak, 1968ko uztaila eta agorrilako Principe de Viana errebistan, “Baztango txistulariek” artikuluan dio Iruritan gain Nafarroko, bai ta Iparraldeko herrietan entzun izen zela Tiburziok yotako txistue. Baita ere Lekarozko Kolejioko txistularie zela dio, han egiten ziren ainbertze besteetan (bederen 25 izan zen).

Hogeitabortz urte eta gehiago eman zituen Tiburziok txirrindularitzarekin eta “Club Ciclista Irurita” elartearekin (Baztango kirol honen klub aitzindaria) lotuta, eta horregatik, Irurtitako Txirrindulari taldearekin 25 urtez baino gehiagoz aritu izanagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren Zilarrezko Domina jaso zuen 2000. urtean.

Goian bego.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Baztango Txistulariek. Mariano Izeta .Principe de Viana. 1968 Urtarrila-Agorrila.

Herriarentzat hainbertze lan egindako gizona. erran.eus. 2009.

FOTOTEKA

Juan Tiburtzio Almenar Salaberri. Argazkia erran.eus

Read Full Post »