Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘musika’

Ohiturak, dantzak, soñuak, tradizioa…biltzen dun herria Arizkun dugu, eta hontakoan hoietako bat, ezkontzarekin  zerikusia daukan erritoa “plazaratzen” dugu, Arizkungo eztei taldea.

Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten da. Baztango ezkontza tradizional batean, Ioiak edo eztei soñua, arrunt ezagunak dira, adibidez  erraten da, Maurizio Elizakdek doinu eder hau 416 ezkontzatan jo omen zuela…baña eztei zeremonian, garai batean soinu hauek baño zerbait gehiago, zen.

0071.jpgFranzisko Arraras napar flokloristak (ikasketak Lekauzko kolegioan in zun) 1987an argitaratu zun “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” liburuan ezteiak edo Arizkungo eztei taldea nolakoa zen, biltzen du. Dioenez, eztai festetako ospakizunak azken proklamako egunean hasten ziren, arreoa senargaiaren etxera eramateko asmoz.

Ospakizunaren handitasuna lagun talde batetan zetzan. Talde buruan, andregaiaren nebak urrezko apaindura eta lazo gorrixka batez hornituriko ahari bat zeraman. Etxe berrira iritsi baino lehen, ahariari lazoa kentzen zion nekatxa urte barruan ezkonduko zelako ustea zegoen eta bere helburua lortzen bazuen, emaztegaiaren anaiak ezingo luke eztei bazkarian parte hartu.

Anaiaren gibelan txistulariek zigoazten ioiak jotzen eta ondoren bi behi orga bat tiraka. Behiak, ohial ederrez, eta garez apainduak zeuden eta organ,, emaztegaiaren arreoa zijoan. Gaztetatik, ezkondu baino lehen, neskatxa bere arreoa prestatzen hasten zen. Arreoa arropa zuriz osatzen zen batez ere.baña baita ere organ zijoan,egurrezko guatzea, koltxoi, mandiriek, izarak, mantak, burukoak eta abar.

p1014656.JPGTaldea, bi mando zamatuta segitzen zuten, bata artoz ta bertzia ardoz, ondoren behor baten gaña emaztegaiaren haizpa. Honek, animaliaren bi aldeko zintzilikatutako esportxetan (zintzilikatutako xaretoak) arraultzak eta oiloak zeraman.

Eztei taldea senargaiaren etxera iristen ziren, han honen anaiak ahariari xingola gorrixka kentzen zion eta bere txapelan apaindura bezala patzen zen. Apaindura hori, bazkalosteko dantzetarako baimena ematen zion emaztegaiaren haizpakin bikotea osatzeko.

Hemen akituko zen “eztei taldea” baña, ezteiak egun batzuk gehiago iraungo dute.

Biharamunean, ezkontza egunean, herritarrek senargaiaren etxean biltzen ziren. Ongi gosaldu ondoren eta ttunttuneroak Eztei soñua jotaz, emaztegaiaren etxera hurbiltzen ziren,  hemen berriz, pastak, ardoa eta pattarra eskeintzen zizkieten eta handik bi taldetan Elizako bidea artzen zuten. Aipatu behar,joera “txarra” izandako nobioak, mezak goizaldean iten zela eta emaztegaiak bidea hau, zapi beltz batekin burua estalita, iten zun.

Zeremonia erlijiosua  bukatutakoan, eliz atarian gonbidaketak hasten ziren eta hartan jarraitzen zuten etxe berrira iritsi arte. Hara iritsitakoan eta emaztea emakume ezkondutako burukoa patuz ( betirako eramanen du, p1014657.JPGzeren soilik ezkongabeak ilea laxoa edo trenzetan eramaten ahal zuten) eztei bazkaria ospatzen zen. Errekia zerbitzatzen zen tenorean, txistulariak, (gehienetan bi txistulari ta atabalaria ziren) soñu baten bat jotzen zuten, adibitzez, Franzisko Arraras aipatzen dun bezala, Antoni Elizalde Aniztarrak, normalki “Urtsuako kanta” jotzen zun. Musika jotzen zen biztartean, ezkongaiak hiru sardexka artuz (txistularien kopurua) eta sardexka bakoitzan ogi ta haragi puske bat patuz, “tripode” antzeko bat egiten zuten (edo egiten da) eta musika amaituta, atabalaria hasita ardo tragoxka edan ondoren, nobioa haragia ta ogia eskeintzen zien.

Errekia segituz, postria , algara eta joku dantzak; Itsats-dantza, Bizkar-dantza, Eskalapoi-dantza, Saskito-dantza, Zurrume-dantza…eta iluntzerakoan, gizonak eta emakumeak zapiekin elkarbanatuak plazara atratzen ziren Soka-dantzan. Plazatik herrian zehar ibiltzen ziren soka dantzan ezkongaia ezik, honek, oinez zijoan (zinta gorri bat bularren eramaten zun) eta topatzen zenarekin, ardo baso bat eskeintzen zion. Herrian ibili ondoren afaltzera bueltatzen ziren (soka dantzan) eta afaria amaituta dantza segitzen zuten… eztiak amaitu gabe!!!

Bigarren egunean, bertze bazkari haundi bat zegoen gonbidatuekin eta berriz ere arratsaldean soka-dantzarena errepikatzen zen. Hirugarren egunean, bertze hirugarren bazkari bat batzen, baña kasu honta gonbidaturik gabe, baizik bi aurreko bazkariak prestatu eta zerbizatu zutenentzan zen eta bazkari hontan, etxekoandre berria zerbizatzen zun. Emakume hauek, arratsaldean, sukaldatzeko mandarra eta zapiekin dantzetan aritzen ziren!.

More Free Videos Here

Ikusten denez ezteiak lau egun irauten zuten, baña benetako bukaera urrengoko igandean izaten zen, zeren Igande hortan, ezkon berriak bere gurasoekin bazkaltzen zuten ( aurreko bazkarietan ez zuten parte artzen) eta lehen eguneko “eztei taldearen” kalegiran, orga gañean erakutsitako arroa, (dotea) ematen zen.

Post hau iteko, “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” Institución Príncipe de Viana 1987, Francisco Arraras-en liburua erabili da. Irudiak liburu berberakoak dira eta marrazkien egilea, Arzai da.

Bideoa, Youtubetik artuta dago Ximuntxo-k igo du.

Read Full Post »

Ilunpeko mutildantza.

Ondarrian ez zen ezer txarrik ta burugabekeririk gertatu Lekauzko, larunbata gaueko mutildantzetan eta eskerrik batzuen meatxuak, (hostiaka eta zartaka hariko zirela) ezerretan gelditu zirela neska batzuk lerroan sartu zirenean (Hauek aipatu bai zuten sartuko zirela). Zenzutasuna gainditu zen, txistularia ez zun jotzea utzi, ez zen hostirik izan, eta ez zen mundua akitu. Hori bai, neskak sartzekoaren aurka daudenak (iritzea errespetagarria da, baina ez meatxuak) bere aurkotasuna, herriko argi guztiak izaltzearekin adieratzi zuten. Mutildantzak ilunpean segitu ziren, argirik gabe, soilik ilargi ta izarren argipean ta neska mutildantzari Lekauztar bat erran zuen bezala, arras polite gelditu zen, poetikoa eta zerbait magikoa ere.

Poetikoa, magikoa…eta zertaz ez, arbasoengandikoa! (anzestrala). Han, biribil magikoan dantzan, ilunpean ia ia hasierako garaietara, gogora ekartzen zun.  Nahiz eta adituak erran, mutildantzen soñuak ziurhaunitz XVII. mendeko aurrekoak ez izan, mutildatzen batzuen izenak, bai hasierako garaietako gauetara, (gizakia ta natura lotura hestuagoa genuenean) eramaten gaitu. Mutildantza hoiek Biligarroaine (biligarroarena), Biligarroaine zaharra, Mando zaharraine (mando zaharrarena), Xerri begi, Xerribegi zaharra, Xoxuaine (zozuarena), Xoriaine (txoriarena)… animalien izena daukatenak dira, eta honek adituei bitxikeria aparte, harras interesgarria iruditzen zai honek sortzen duen “arazoa”, zeren ez dute ulertzen zertaz izen hauek.

Batzuentzat, animali hauen antza imitatzen zuten, aintzinako dantzak izaten ahal ziren eta “sinbologia” hori, eboluzionatuz joan da gaur egungo dantzen itxura artuz. Baña arras korapilatsua eta konplikatua iten zaie hau, mutildantzen urritasuna (sobriedad) eta uniformetasuna ikusita. Bertze batzuek erraten dute, dantza hauek zihurahunitz dantza abestuak izanen zirela eta izena, zerikusia izango zula abestien hitzarekin (animali hoiei buruz) eta ez dantzatzen zenarekin. Bata izan edo bertizia izan, biak suposatzea da.

003111.gifDantza hauek garaiekin eboluzionatuz joan dira eta gaur egun hemeretzi mutildantza badire( beno, batzuenaldaerak badire eta hauek, kontatzean gehigo dire), animalien izena daukatenak aparte, bertziak, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko zaharra, Zahar dantza, Muxiko, Ardoaine, Añar haundi, Añar xume, Tellarin, Zazpi jautzi, Zazpi jautzi zaharra…. Badirudi lehen dantza desberdiñak bazirela bailaran zehar ta herri bakoitza bere dantzaren bersioa edo propioa zeukan eta nahiz eta izen berdiña izan ez zen derrigorrezkoa herri batean eta bertzean berdiña izatea, baña denborarekin nortasun herrikoi hori galdu eta batuak izan ziren. (goiko argazkia Ardoarena mutildantzaren partitura, argazkia euskomedia webgunetik artua dago, ta webgune horretan abestia entzuten ahal da)

Mutildantzen lehenengo batasun hori 1918an egin zen. Urte hortan Oñatin Lehenego Eusko ikaskuntza kongresua in zen eta baztandarrak bere mutildantzak eraman zuten. Baña arazo bat batzen, garai haietako bi txistulari haundienak, Antonio Elizalde (Maurizioren aita) ta Joxe Telletxea, biligarroarena, txoriarena ta zozoarena mutildantzak, bersio desberdiñak zeukaten edo jotzen zuten. Mutildantzarien maixuak (edo nausiak) ta txistulariak bildu ondoren, Antonio Elizalderen bertsioak aukeratu zuten Baztango mutildantzak bezala eramateko Oñatira. Hamaika urte geroxago, 1928an berriro errepasatu ziren (zehaztuz mutildantza bakoitza nolakoa zen) Bartzelonako erakusketa internazionalera eramateko.

maurizio-gaztea.jpgHemeretzi mutildantza hauek izatea, eskerrak eman behar dira, aistion aipatutako Antonio Elizalde ta Jose Telletxea txistularikin batera, Maurizio Elizalderi ere eta nola ez Aita Donostiari.. Aipatzen da, Aita Donostiak Antonio Elizalderi erran ziola paperan idatzi nahi zula soñu hoiek eta ea lagunduko ziola, honek erantzun zion, bere semeak egiña zeukala eta orduan apaitzak eta Maurizio gazte bat Lekauzko kolegioan sartu eta egun batzuen ondoren gaur egungo hemeretzi mutildantzen partitura idatzi zuten (hori arte txistulari bakoitzak buruan zeukan eta entzunez ikasten zuten bertziak). Argazkian, Aita Donostia eta bere ezkerrian atabalarekin, Maurizio. (argazkia Jaime Viguriaren flickr-erko galeriatik artue dago)

Ikus daitekena dantza zahar hauek, aldatuz eta eboluzionatuz joan dira, pixkanaka, pixkanaka, akaso, konturatu gabe eta dirudi eboluzionatzearen urrengo urratsarako, oraindik pres ez gaudela (batzuk, jo nahi zuten eta), baiana urrats hori emanen da eta akaso Lekauzko larunbateko ilunpeko gau hortan, lehenengo pausoa eman zen!!!.

Post hau egiteko Mikel Aranbururen Dantzas y bailes de Navarra liburua erabili dugu. Liburuaren informazio gehigo, Dantzan.com-en.

Read Full Post »

2010ko uztaila.

Elizondoko bestak ia ia usaitzen direnez eta zihurhauniz, ondarreko urtetan izan den bezala mutildantzen inguruko polemika ergela hori kalera atrako denez, aste hontako posta horren inguruan biratuko du.

000bnmutil.jpgJoan den urtean garbi utzi nun nire irizia afera honi buruz (joanden urteko posta) hau da, baikotzak nahi duena in dezala, neska danzatzea nahi badu danzatzea ta txistulariek hori gertatzea jozea utzi nahi badu, ba uztea. Baño hau, kriston arazoa sortzen du! ondarrian, ez dantzik ezta ja!. Hortaz ados nago Elizondoko alkatea, Xabier Torresek, Elizondoko bestetako egitaraguen liburuxkan herriari idatzitako gutunan edo agurran adieratzitakoarekin. Idatzian, hitz gutxitan azalduz, halako zerbait erraten du; Bizi garen garaietan ezin dela  iñori debekatzen ahal dantza itea eta ezta ere obligazioa nahi ez duenari joz dezala, baño bai bere eskutan daola  mutildantzak bermatzea. Penstzekoa da, hortarako aurten egonen diren txistulariak emakume bat sartzea axola ez zaiela eta jotzen segituko dutela. Inportazi gabeko blog hontatik alkate eta kargodunen erabakia txalotzen dugu eta behinpin neretzat, jarranzitsuena dena mutildantzak ikustea, entzutea, danzatzea, eta izatea da eta ez txistulariak Elizondokoak diren edo ez, (urte haunitzetan Elizondoko bestetan. Maurizio eta Feliz egon dira eta hauek Elizondokoak, ez ziren). Hau da, berdin zait herrikoak diren edo zakurrenpurdikoak diren, dantza bermatzen baldin badute, emakumea sartuz edo ez sartuz, niri bortz axola!!!

Afera hau ez da berria zoko berde hontan, aspalditik dator, ia  XX.mendeko 30, hamarkadan bizi-bizi zegoen eta honegatik ez balitz, zihurhaunitz gaur egun, gure Baztango mutildantza, akaso Eusko-dantza deituko zen eta Euskal Herriko dantza nazionala izanen zen.

Histori bitxi hau, dantzan.com-eko, “ttun-ttunaz” blogan zautu nun. Blogan aipatzen den gertakizuna,  Karlos Sanchez Ekiza-ren,Txuntxuneroak: Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistularis liburutik atrai dago.

Badirudi euskal dantza nazional bat izatea, gogoak, urrundik eta aspalditik datozela, zeren hala, ia azaltzen zuen Sabino Aranek eta Durango aldian dantzatzen zen ezpatadantza, Euskal dantza nazionala bezala proposatuko zun, erranez dantza izaltsua eta “viril” zela. Baño ezpata dantzak, ordea, arazo 001bnmutil.jpghaundia zeukan dantza nazional bilakatzeko, prestakuntza fisiko izugarria eskatzen zuen, eta horrek, herri osaren parte-hartzea mugatuz. Urte batzuk geroxago 1932 errepublika zela, La voz de Navarra egunkari abertzaleak  Nafar dantzen aniztasunaz jabetuz (mutil-dantzak, jauziak, sagar-dantza, jauziak, Leitzako Ingurutxoa…) hausnarketa galdera kaleratzen du bere horrietan ezpatadantzi buruz, euskal dantza nazionala bezala: “Gizonezkoen gerlari  dantza da hain zuzen ere benetako arkaikoa eta bere edertasun ikusgarria, baño euskal folklorea, dantza honekin akitzen da?”

Azalpen gutxi emanda,beraz, Baztango Mutil dantzak proposatu ziren dantza nazional bezala, Euskal eskoletan irakatsi behar zirela azpimarratuz eta aipatuz : Mutil-dantza  Euskal dantza kolektiboa izan liteke, gure Sardana izan daiteke, ( eta hemen dator koxka) emakume elementu antzekotasun batera parte hartu ahal izango du, behinpin, bere aldaera batzuetan.

Emakumeen aipamen hori, berria zen oso Mutil-dantzetan, eta Baztanen zegoen ikuspegiari guztiz kontrajarria  zen, noski! alegia, mutilak edo gizonak dantzatzen bai zuten soilik. Gatazka “ideologiko” hura oso nabaria suertatu zen hilabete gutxitara eta 1934an Gazteizen ospatu zen III. Aberri egunean, musika eta dantza ikuskizunean nabarmendu zen. Baztango mutildantzariak gonbidatuak izan ziren ikuskizunerako, baina , Mendizorrotza zelaian bertan konturatu egin ziren Donostiako haur dantza talde misto batekin dantzatu behar zutela. Eztabaida luze eta gogor baten ondotik zelaira ateratzea onartu zuten baña ez gustoz ta gogo haundik, ta atraze horren kronika harras ongi aislatu zun txistulri aldizkariak. (ez dut euskaratu zeren harras adierazgarria da eta zenbait nabardurak galtzen ahal dira, ta izuzen “ttun ttunaaz” blogatik kopiatu ta itsatsi in dut):   “Accedieron los del Baztan de mala gana, porque en el campo se les esperaba ya. Y allí salieron refunfuñando al campo, seguidos de aquella 0001637.jpglarga hilera de niños y niñas, con los que juzgaban desdoro bailar juntos, porque aquella claudicación suponía para ellos romper con una tradición, que en aquel momento quedaba deshecha. El baile Baztanes salía entonces con todos los honores del valle donde hasta aquel momento alló cobijo y respeto e irrumpía con todos los honores ante los hijos de toda Euzkadi. El “Mutil-dantza” dejaba de ser en aquel momento, ciertamente, “Mutil-dantza”; pero aquella tarde, aquel baile señorial venía a ser algo así como “Eusko-dantza”. […] Y esto era lo que los muchachos del Baztan no comprendían. Parecíales profanacíon que aquellos niños y niñas tomaran parte con ellos en la danza que hasta entonces les había sido privativa. Y no comprendían que el padre de los poxpoliñas donostiarras quería […] enseñar y demostrar al gentío congregado en Mendizorrotza que existe en relidad una danza colectiva vasca, limpia, honesta, digna de ser expandida por todos los lugares de Euzkadi, digna de ser bailada, lo mismo por el jovencito, que por el niño, que por la joven, que por el hombre maduro; danza que sea vasca legítimamente y sana expansión de un pueblo y sea también, al mismo tiempo, reacción contra un exotismo harto inoculado ya, y que va siendo, desgraciadamente para nuestra juventud, la más acabada escuela de decadencia”.

Gure “aitetxi” hoiek, egun hartan sentitu zuten berbera, traditzioa haustea, dantzaren profanazioa…gaur egun, baztandar mutildantzari batzuk, berdin sentitzen dute (hoietako batzuk lagunak ditut) eta nere errespetu guztia daukate eta baita, barruan dute min hori edo emakume bat sartzerakoan egiten dien “min” hori, komprenditu eta ulertzen diet.

Baña historiara bultzatuz, Gasteizko gertakizuna ez zen izan Baztango mutil-dantza, dantza nazionala bilakatzeko azken ahalegina izan, zeren (ttun ttunaz…blogeko postako erantzunetan Oier Araolaza utzitako erantzunan, irakurtzen ahal den bezala) 60ko hamarkadan, baztango mutil-dantzetan oinarritutako dantza bat sortu zen, Jon Oñatibiak doinua jarriz eta dantza nazional bihurtzeko ahalegina egin zen. Herri-dantza zuen izena eta bertzeak bertze Ez Dok Hamairu-ren kantaldien hasieran dantzatzen zuten.
70eko hamarkadan, Larrain-dantzari begira jarri ziren dantza nazional baten bila zebiltzanak, baina orain urte gutxi, 2002an, Bizkaiko elkarte batek hauxe adierazi zuen: “Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak, Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditugu” eta horretako zenbait ekimen iragartzen zituen.

Read Full Post »

showimagephp.jpegMaiatzako azken igandean Arraiozen erregiña eta saratsak ospatzen da edo ospazen zen (urte ondar hauetan neskak falta ospatu ez bai da). Festa honek zerikusi haundia dauka hilabete honekin, zeren gure maiatza hitza Maia jankotsa erromatar hitzatik dator eta Maia honek, loreen jainkotsa izan aparte (euskeraz hilabete hau Loraila bezala zauzen da ere) emearen emankortasunaren jaikotsa zen eta erromatar garaian Maiaren omenezko erritotan bakarrik emakumeak iten ahal zuten eta bai temploa eta sazerdotesak lorez apaintzen ziren. Urteak ta mendeak garaitu ondoren, irudi berbera ia-ia ikusten ahal dugu gaur egun “erregiñak eta saratsak”  festan; emakumez bakarriz osatuta, neskak gaztiak, nerabezaro (pubertatean) epealdian sartzekotan, emeak emankorra izate hasten direnean… Nahiz eta jatorrizko siñismena edo ideia galdu, emetasunaren emankortasun errito zaharra dela erraten ahal dugu. Gañera ohitura honek antzezpen-erritual baten eskemari jarraitzen dio, errituaren ezaugarriak,  zuhaitz jakin batekin zerikusia du; saratsa (willow, sauce…garrantzi haundiko zuhaitza, europa osoko kultur zaharretan), eta itxuraz neskatilak zuhaitzarekin identifikatzen dira, eta zuhaitza, lurraren eta, hedaduraz, emakumearen emankortasunarekin lotzen da.

00erregine3.jpgFesta “jentil” (paganua) hau, pixkanaka-pixkanaka indarra galduz joan zen  XX. mende hasieran, eta ez bakarrik Arraiozen baizik Euskal Herriko ospatzen ziren bertze herri haunitzetan ere; Irun, Elgeta, Oiartzun, Hondarrabia… ta Arizkun . Hau ere, orain dela urte batzuk berreskuratua izan dena, (Mari Cruzita Goñi esker) eta bertze izen desberdiña izan arren; Maiatzako erregiña, ondarrian, behinpin jatorrriz, berdiñak izan. Arizkun bezala, Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker, baita ere, argazki zahar bazuen bidez eta oraindik adiñetan sartutako amatxien oraizapenei esker, gaztetan azkeneko alditan (dirudi 1935an izan zela) parte artu izan zutenak, Bonifazia Larraya,  Maria Laurnagaray, Paula Anotxenea, Maria Etxetxipia…adibidez

Emakume hauei esker jakiten ahal dugu festa honen protagonistak bi neskak zirela: erregiñak, eta hauekin batera, abeslari neska talde bat joaten zen, saratsak. Erregiñak zortzi eta bederatzi urteko neskak ziren eta normalki, Arraiozko bi auzoetatik, neska bat autatzen zen, bata goitiko auzokoa Urrutiakoa ta bertzea behekoa, Merdeakoa. Saratsak berriz, hamabi edo hamala urtekoak ziren.

Emakumen emankortasun festa hontarako, herriko neskak biltzen ziren, meza edo “rosarioaren” ondotik ta erregiñei jazten zieten. Erregiñak zuriz jazten ziren, eta buruan apaingarri moduan, neskak mendian artutako saratsen adarrekin indako koroa eta lorez apainduta patzen ziren, baño hau dirudi ez zela beti horrela izaten, zeren bertze batzuk erraten dute lorez betetako lastozko txanoa erabiltzen zutela edo lore-koroaren azpian zapi zuri bat jartzen zirela. Horrela izan edo ez izan, dirudi “moda” urte batzutik bertzetara aldatzen zela arren, loreak beti agertzen dira. Erregiñak baita ere poltsa zuri batzuk eramaten zuten dirua biltzeko eta poltso hauek gerriko moduko kolorezko zinta zabal baten azpian gordetzen ziren. Bertzealdetik saratsak berriz, normalk, etxeani zeukaten arropik honenaekin jantzten ziren eta bertze neskatik ezberdintzeko, sorbaldan kolorezko zintak patzen ziren. 

00erregine1.jpgJantzi ondoren, herriko etxetik, (etxez etxez) eskaera edo eskebidea hasten zen eta etxe batera iristerakoan, saratsak  etxekoandria kanta hau abesten zioten:

«Erregiñe ta saratsa
Neskatxa eder garbosa
Ela, ola etxekoandrea
Atera zaite leiora

Etxekoandria lehiora atera eta diruarekin jausten zenean, agertu bezain pronto erregiñak jota bat dantzatzen zioten pandero soñuaren laguntzarekin, ziur, garai haietan Arraiozek, bere txistularia izanen zula baño nesken festa zenez panderoa erabili behar. Argazkian ikus daiteken bezala, etxekoandria dirua ematen bazuen eskerrak, bedeikapen antzeko kanta batekin, emanten zioten:

«Zuk eman dakuzun orrekin Kompañak ere badaki
Zuk eman dakuzun Diru eder orrekin
Eginen dugu tortxa ri
Tortxarekin arie Ariek argizerie
Amalau milla aingeruarekin
Paradisuan sartuzaitz ille»
                 00erregine2.jpg
Batzutan, gertatzen zen, etxekoandria dirua ez zietela ematen edo inor ez zela lehiora atratzen, hasu hauetarako bertze kanta aproposa bazuten, madarikazio modukua, gauz sutsiek erraten zena:
«Utzan utzan ishilik Orre ez din dirurik
or di an bat boltsa zarra Zorri zuriz beterik
Aramekio unemakio “Lepezurraus” balikio
Ni mediku i barbera
Ez balizaio sendatzen.»
Izanez bertze bersio aramakio unemakio erran beharrean akio ta makio aipatzen dena.
Eskaera hau ez zen edo hobe errana, ez da bakarrik etxez etxe iten baizik kalean harrapatzen zioten guztiari, baita ere apaizari, bera kanta propioa zuena.
Aistion aipatu  dugun bezala 1935an izan zen ospetu zela azken aldia, larogei. hamarkadan bereskuratzeko antzeko saiakera bat izan zen eta bi neska talde sortu ziren bai Elizondon ta bai Oronoz-Mugairen. Loreak taldea izeneko neska hauek, Elizondoko Mari Carmen eta Elena Arizmendi esker, Arraiozko “erregiña ta saratsako” kantak, jotak ta bertze dantzak ikasi zuten, eta ez bakarrik Maiatzan, baizik urtean zehar bai Elizondon ta 00erregine10.jpgOronoz-Mugairen festa zahar hau erreplesentatzen zuten. Loreak taldea zortzi neska osatzen zuten, zuriz jantzita, sorbaldean guruzatuta kolore ezberdiñeko zintakin apainduak, ilea bilduta eta gañean lorezko koroa eramaten zuten, eta ia ia Maia jankotsaren “vestale” sazerdotisa antzekoekin irudikatzen ahal gentizkigunak. 
Baño vestalak izan edo ez izan aipatu behar, post hau iteko, erabilitako argazki gehienak ta zenbait informazioa aingiluerreka elkarteko webgunetik atraiak daude, eta vestalen argintasuna (inspirazioa) izan dugula

Read Full Post »

Altxorraren Kutxak.

Altxorraren kutxen historio hau Eibarreko herrian hasten da, Beratik pastu eta Baztango herri batian akitzen da.  German Ereña ikertzale Eibartarra izan zen “kutxa” hoiek aurkitu zuna, kutxa hoiek Isidoro Fagoaga tenore ta idazle Beratarrarenak ziren eta haien barruan aurkitutako “altxorra”, harrigarria, ikusgarria eta harras interesgarria izanez.  German, Richar Wagner musikaren zalea izanez Isidoro Fagoagaren irudia ta lana ezagutu, ikasi ta landu zun, erran behar Beratarrak  Wagnerrekin harras lotuta zegola zeren fama mundiala izan zun Wagneren operak abesten eta zazpi denboraldiz egon zen Milango Scalan (1925-1932) sajonaren lanak errepresentatzen ta antzezten, Parsifal, Nibelundarren eraztunako hiru zatiak, Rhineko urrea, walkiria, Sigfrido….bitxikeri bezala aipatu Siegfried Wgner (musikagilearen semia) Sigfrido Fagoaga deitzen ziola.

isidro-fagoaga101007if.JPGIsidoro Fagoaga Larretxea 1893ko apirilaren 3an sortu zen Berako Agramontea baserrian. Famili xume bateko, hamar semetik bederazigarrena izan zen eta txikitatik bere ahotsa “bitxia” izanez eta hamabortz hurtekin Buenos Airesera joan ondoren, Italian akitu zun “entregerras” (bi gerrete mundialen tarteko urteak) deitutako garaiko tenore ospetsuena izatera, ailegatuko dua eta 11 urte emango zituen Scalan kantatzen.

44 urte izanen du opera kantatzea huzten duenean, bere garai honenean dago, baina nazkatuta, urte hortan  bere bizitzan, opera apartez maitatzen dun gehiena erasotua izanen da, bere herri maitea, Euskal Herria.1937 urtean gaude eta Gernika bonbardeatua izan da, eta gañera, bonbardaketaren egileak Italiarrak izan direla erraten da ( hasieran Europan, hori erraten zeneta ez Alemaniarrak izan zirela), horren aurka publikoki agertuko da erranez basakeri bat izan dela, horren ondorioz opera utziko du. Donibane Garazin erbesteratuko da eta bertze euskaldun haunitz bezala Gurs-eko konzentrazio kanpoan akituko du. 1940ko maiatzartio egonez. Hemendik haurrera epealdi berri bat hasiko zen,  20 urte opera kantatzen egon  hondoren (1919-1937), 40 urte pasatuko ditu idazle bezala. Gehienbat saiakera idatziko du “El teatro por dentro“, “Retablo vasco“, “Unamuno aorillas del Bidasoa“, “Poetas y el Pais Vasco“…Pedro  ta Domingo Garat-en biografia eta hainbat ta hainbat artikulu garaiko errebistan ta egunkarietan. Isodoro Fagoaga idatzitako liburu batian, hain zuzen “El teatro por dentro” liburuan, egile berak, aipatzen du; nere herriko etxearen sabaian, kutxa batzuk badira, ta kutxa hoien barruan, garai bateko jantziak, ezpatak, korazak, ilehordeak eta partiturak daude, hauek gañera orkesta zunzendari hauendien oharpenekin .

isidro-fagoaga101007if_1.JPGTestu hau, pistan jarriko dio German Ereñari kutxen afera egia dela eta ez kondaira bat. Kutxen kondaira hau, aspalditik zetorren, zeren aipatzen zen, tenoreak erran zula, ez zuela ikusi nahi, bere operetako jantziak, gaztiak, iñautetan edo mozorro bestetan erabiltzen. Kutxak hoiek horaindik existitzen baldin badaude galdetuz, hasiko da billatzen. Lehenengo urratsa Isidororen familiako Berako etxera joatea izanen da eta han, kutxak, ez dira ageriko. Non egonen dira ba?, Benetan badaude kutxa hoiek?…galdetuz ta galdetuz, 2004ko apirilaren 19an, Iruritako etxe batean atea jotzen du, Iruritako etxe hortan, Isodororen bi iloba bizi dira, Karmentxu ta Isabel. Bi ahizpak osabaren diska zaharrak (pizarrazkoak) urrea bazen bezala gordetzen dituzte, baiña kutxaz galdetzerakoan…ez diote inportantziarik ematen!… bai sotuan daude, baño barruan bakarrik paperak ta trapu zaharrak badire!. Harrituta  eta bihotzeko taupadak nabari, gure ikertzailea sotora jausten da, han, txoko batean, Baztango herri batean, bortz kutxa ta maleta batean, German Ereña eibartarrak, Isidoro Fagoaga idazle eta  munduko tenore wagnerniarra onena izan denaren ondare historiko-kulturala aurkituko du.

Fagoagaren altxorra!, kutxak ireki ta… hor dago; Sigfridoren armadura osoa, Nothung ezpata, ehizako adarra, kasko hegaladuna, Parsifalen bular-babesa, Walkiriako, Siegmunen otso larrue, Pollioneko jantziak, larruzko abarkak… benetako altxor bat Baztango etxe bateko sotoan. Bertze kutxetan italiar egunkariaz beteta zegoen, bere ekitaldien buruzko artikuluz beteta, ekitaldien programazioak, argazkiak, personaien hileordeak…

Gaur egun eztakit non dauden kutxa hoiek, horaindik Iruritan egonen dira edo akaso ez, ez nago zihur, baño uste dut Berako kultur etxean, erakusketa batean Isidororen jantzi bat zegoen, eztakit kutxa hontakoa zen edo ez. Bertzaldetik, Berako liburutegian, bada toki bat, Isodorok idatzitako liburu guztiak daudela  eta leku aproposa izanen zen “altxor” hau han egotea edo areto bat tenor eta idazlearen material guztiarekin. Egia da, Isidoro Fagoagaren irudia ahaztua dagola, bai Nafarroan, ta bai Euskal herrian ere, beno, Beran behinpin herriko musika eskola bere izena darama eta honek burura ekartzen nau, guk 101007-if.JPGbaztandarrak haunitz ikasi behar dugula gure Bidasoaldeko barrideetatik zeren hemengo seme batetaz oroitzeko edo zerbaiti bere izena omenez patzeko! uff! gara… akaso akaso plazatxo bat ta justu justu patzen diegu (harras tukuttukuko gara gure artian ere). Adibidez bezala , nahiz eta Fagoaga bezalako proiekzio internazional musikariak izan; Damaso Zabalza bezala, edo herri musikan onenetako bat izan; Maurizio Elizalde edo baita ere, gaztetan tenore ezaguna ta gero koro zuzendari saritua izan den Juanito Eraso bat izan, gure herri musika eskola, Baztan izena darama eta ez aistion aipatutako baztandar baten izena, ta gañera (sutan jartzen nauena) euskaraz ikasten ahal ez den musika eskola dena.

Kritikatxo honen ondoren ta sartu nahi zen putzu beltz hontatik atratzeko, ze hobe, Isidoro Fagoagari entzutea, ta aipatzea post honen argazkiak eta historioa operasiempre webgunetik atraiak izan direla.



 

Read Full Post »