Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘lekaroz’

Hezkuntzak eta eskolak aldaketa sakona izan zuten Errepublikaren etorrerarekin: lehen hezkuntzaren derrigortasuna eta doakotasuna, eskola-laikotasuna, hezkuntza-erakundeen demokratizazioa, eskola berrien eraikuntza, eukal eskolak, maistra edo maisua herri txikienetara iristea…

Aldaketa horiek gaitzespen sakona eragin zuten gizarte-talde erreakzionarioenen artean, matxinatuek okupatutako eremuetan 1936ko uztailaren 18tik aurrera maisu-maistren aurkako errepresioan eta mendekuan gauzatu zen. Estatu kolpea izan eta bederatzi egunera, Aldundiak (Diputazioa) Nafarroako irakasleei zuzendutako zenbait neurri adostu zituen: maisu-maistren izendapenak berrikusiko ziren, mutil eta nesken gela mixtoak debekatzen zen eta ez zen onartuko katolizismoaren eta Espainako unitatearen aurkako irakaskuntzarik

Nafarroan 355 irakasle ( maisu-maistrak) errepresaliatu eta “depuratu” zituzten gerra zibilean eta diktadura frankistan, horietako bat Katalina Alastuey Garaikoetxea izan zen.

II. errepubikako gela bat. Andereñoa eta neska-mutil ikasleak (gela mixtoa).

Katalina, 1899ko abenduaren 26an Iruñean jaio zen. Ama baztandarra zuen, Gartzaingoa! Irakasle ikasketak Iruñeko San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta 1916an ikasketak bukatzerakoan, San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Baitere ikasketak amaitu ondoren, Maria Ana Sanz eta bertze irakasle batzuekin batera “Iruñeko Normaleko ikasle ohien elkartea” sortu zuen. Elkaertea emakumeen garapen pertsonal eta soziala lortzeko asmoarekin sortu zuten.

Irakaskuntzaz gain, “Emakume Abertzale Batza” elkartean parte hartu zuen. 1931ko urriaren 8an, emakume talde batek Nafarroako taldea sortu zuen, Katalina Alastuey Garaikoetxea zuzendariorde izan zen.

EABren sarea Nafarroa osoan zabaldu zen (Baztangoa urte berean sortuko da), eta 22 talde sortu ziren. Horien bidez, folklorea gazteen artean zabaltzen zuten, eta haur-jaialdiak, elkartasunezko jarduerak, jarduera politikoak eta irakaskuntzarekin lotutako bertze jarduera batzuk antolatzen zituzten. Azken horien artean azpimarratzekoa da Iruñeko lehen ikastolaren sorrera, 1932. urtean. Ikastolaren sorreran Katalinarekin batera bera bezala Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaleta (elkarteko zuzendaria) zeuden.

Nafarroako Emakume Abertzale Batzako zuzendariordea izanez gain, Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen eta Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen. Oso aktiboa izateaz gain, oso kritikoak zen (Julia bezala) bere alderdi politikoak, garaiko emakumeei ematen zien rol tradizionalarekin: familiaren balioak etxean gordetzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Beraiek gehiago aldarrikatzen zuten emakumeentzat, bertze alderdi batzuetan emakumeek aktiboki parte hartzen baitzuten etxetik kanpoko mota guztietako jardueretan (lana, politika, kultura…).

Maistra honen jarduera politikoa 1936ko uztailaren 18an Gerra Zibilaren hasieran zapuztu zen. Nafarroako Hezkuntzako Goi Batzarrak bere gain hartu zuen irakasleak garbitzeko lana, eta,Nafarroan lan egiten zuten irakasle guztien zerrenda egin zuen, haiei buruzko zenbait datu bilduz: erlijiotasuna, moraltasuna, irakurtzen zuten prentsa mota, ideia politikoak. Abuztuaren 25ean, espedienteak aztertu ondoren, erregimenari “desafektatzeagatik” (jaregiteagatik) zigortutako pertsonen lehen zerrenda argitaratu zen. Katalinari zehazki, irailaren 2an, urte erdiko soldata galtzearekin zigortu zuten. Ondoren, maistra kargutik kendu zuten 1937ko maiatzaren 18.

Zerrenda horretan Katalina bezala, zigortuak, depuratuak, lanpostutik kenduak eta enpleguz eta soldataz gabetuak baita ere izan ziren; Manuela Fagoaga Aristia erratzutarra, Maria Arevalo Pantoja Erratzuko maistra eta herri bereko maixua; Manuel Muguruza Etxeberria, Almandozko Jose Maria Cherrail Ezquer maixua, Lekauzko maixua; Julio Martinez Tello, Predro Vidaurre Araiz Azpilkuetako irakaslea, Elizondoko andereñoa; Dolores Moreno Luzuriaga, eta Karlos Menaya Erburu, Elizondokoa ere. Karlos Iruñarra (gerora Napar margolari ezaguna) ere lanbidea betiko galtzeaz gain, gogor torturatua izan zen.

Guztizkoaren % 29 maisu eta % 15 maistreak zigortuak izan ziren. Maisu-maistra horietatik 58 lanpostutik galduzituzten, eta 85 lanpostutik eta soldatatik behin betiko kendu zituzten, 100 baino gehiagok bertze zigor batzuk jaso zituzten; adibidez, isun handiak ordaintzera kondenatu zituzten, eta 32 maisu eta maistra bat afusilatuta exekutatu zituzten. Horien artean Amaiurko maixua, Martín Gil Isturiz Aoiztarra, atxilotua, espetxeratua eta azkenik 1944ko urriaren 14an Alcala de Henaresen fusilatua izan zena.

Karlos Menaya eta Juli Arrubin, Elizondon maixua zen garaian.

Maistra Maria Camino Oskoz Urriza Iruñarra zen,  maistraz gain Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea izen zen. 1936ko uztailaren 31n falanjistek atxilotu zioten eta  jendaurrean ibilarazi ondoren espetxean torturatua eta bortxatua izan zen. Hamaika eguneko infernu bizi ondoren abuztuaren 10ean, espetxetik atera zuten eta Urbasako Pilatosen balkoiara eraman zuten. Han karlistek, hil eta amildegitik behera bota zuten maistraren gorpua. Maria Camino 26 urte zituen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

“Hik hasi” erebistako artikuloa. Irene Lopez. 68 zbk. 2002 Maiatza.

Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona”. Hainbat egile. Iruñako Udala. 1998.

Homenaje a las maestras y maestros represaliados“. Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea – 1936.

Listado de maestros, maestras y personal docente represaliado. pazyconvivencia.navarra.es. Nafarroako Gobernua. 2016. 

Camino Oscoz y otras historias del 36. Joseba Eceolaza. Denonartean-Cenlit. 2017.

Wikipedia.

Read Full Post »

Baztan mugan dagoenez, lehenego karlistaldian (eta 3.ean ere) ezinbertzeko pasabidea izan zen tropak sartzeko eta ateratzeko. Bi aldeak  bailararen kontrola nahi izan zuten eta  gerra iraun zuen biztartean bi eskuetatik pasa izan zen.

1834ko uztailaren 12ean Karlistak nagusiak zirela, Elizondo tronu karlisten erregegai zen Karlos V.aren eta Tomas de Zumalakarregiren jeneralaren arteko topaketaren lekukoa izan zen. Topaketa hortan  “Elizondoko manifestua” siñatu zuten eta lehen aladiz, Karlos V.na errege gise aldarrikatu zen herria, izan zen. Erregaia iristsi zenean, Elizondo hisoriara pasatu den Zumalakarregi generala ez zen arrera eman ziona Karlos V eregegaiari, baizik, Baztanen itxarotzen zion militar karlista (Nafarroako junta karlistaz gain) Jose Migel Sagastibeltza Barberia Leitzarra zen, berak bai zen, Elizondoko “plaza” karlisten eskuetan  mantzentzen duena.

1834ko otsailan Sagastibeltzak kanpoan dagola (Euguin),  Ramon Zugarramurdi  koronel arizkundar giritarra (giritano, liberala) Elizondoko kuartela edo kaxerna (gaur egungo Ikatola dagoen zelaian zegoen eraikina ta miserikordia izan zena ) lortzen du eta gotortu eginen da. Sagastibeltza koronelak 8an berriz Elizondo dago eta eraikina (miserikordia) sitiatuko du…eta ez da izanen lehenego asedioa. Iruñatik liberalak Valdes jenerala bidaliko dute Zugarramurdi laguntzeko, hauek urbiltzen direnea kasrlistak asedioa altxatuko dute eta Valdesek Zugarramurdi koronela askatu eta Iruñara eramanen du. Sitio honen ondoren Elizondo eta Baztan osoa karlista eskuetan dago. Hilabete batzuk Baztan Toki segurua da Karlistenzat, Maiatza aldera Elizondon Junta karlista dago eta soilik 50 soldadu babesten diete (zapel txuriek)..

Sagastibeltza, Leizako Pastain Zahar zeritzaion baserrian 1789an jaio zen. 1823ko kanpaina errealistan parte hartu zuen, errealista edo “fakiosoen” alde. Gerra amaituta eta Gerra Karlista hasi aurretik, Iturengo botikario izan zen zenbait urtez. 1833ko urriaren 6an, Santos Ladron de Cegamak, On Karlos errege aldarrikatu zuenean eta Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zenean, Sagastibeltza botika utzi eta teniete gise, On Karlosen alde lehen egin zuenetako bat izan zen. Karlista mandua izan bezain pronto Baztanera bidali zioten  berriki sortutako (baztandar bolondresekin) Nafarroako 5º Batallona antolatzen du, porzierto batallon hau txapel urdiña eramaten zuen, baztandar gazte gehienak halako txapelak eramaten bai zuten. Batallon honen buru Ibarrola komandatea da eta Iturengo botikarioa ohia, Miguel Sagastibelzak, batallonaren bigarna. 1834an batallonaren Koronela da eta Baztan Bidasoa eta mugak kontrolatzen du. Sagastibeltza erregegaiaren anfitriona izan zen eta Arizkunenean ostatua hartzeko, dena prestatu zun.

Hortik aintzin Leitzarra Zumalakarregilren begi onekoa edo “bigarna” bilatu zen eta militarki nabarmendu zen.  1834ko urrian Zumalakarreguik aginduta eta Nafarroako 8. eta 5. batallonak aginpean dula Karlisten Irun eta Orreagako arteko komunikazio bidea kontrolatzen eta zihurtatzen du, Baztan erdigunea izanez, nahiz eta… Abuztutik, Elizondo, berriz Zugarramurdi liberalaren eskuetan egon.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 00.13.57

Irudia, Zumalakarregui museoa

Karlistak Elizondo inguratua dute, Elbete, Anzanbordatik eta Bordazuritik kañonakadaz Elizondo erasotzen dute, baina otsailak 2an Zumalakarregi aginduta Sagastibeltza erretiratu zen eta kañonak bertze baterako lurperatu zituen. Atarrabitik, Okaña jeneral giria erreforzu gise Elizondora zetorren eta Zumalakarregiren plana, Sagastibeltzak eta bere baztandar batallona Belaten enboskatzea zen. Bi jeneralen topaketa Ziga inguruan izan zen eta Ocañak otsailaren 6an Zigako herrian babestu zen. Okañaren atzetik  Zumalakarregi zegoen (bere plana ongi atra zizaion). Zumalakarregi Baztanera urbiltzean giritarrak bere atzetik atra ziren eta hala zeudela, Iturralde karlisatak Los Arkos herria agertu eta sitiatu zuen. Baztanen, Zumalakarregik Sagastibeltzaren kañon batzuk hartuko du (ohien hartan Aitona) eta los Arkosera abiatu zen. Sagastibeltzak Okaña zigan otsaila 12artio mentenduko dio.Okañak Elizondora iritsiko da eta giritarrak buru izanen da, karlistak iguratuta dagoenez, Elizondon “fuerte” eginen dira. Martxoaren 9an berriz Sagastibeltzak Elizondo sitiatzen eta bonbardeatzen segituko du. Martxoan Espoz y Mina Larremiarko porrota ondoren Elizondo sartu eta kañonen bila Lekauzera (Martxoak 14) abiatuko da, honek herriko gizonak plazan bildu eta kañonetaz galdetu zuen, erantzunik jasan en zuenez, Alkatea Juan Bautista Barrenetxe eta bertze bi herritar, Martin Meoki eta Juan Martin Goñi fusilatu zituen. Gero herriari sua  ematea eta erretzea aginduko zun. Kañonak Orabideako bidean lurperatuak aurkituko dituzte. Martxoak 21 Mina, heroe gise Iruñan sartzen da eta garaiko prensa heritar preso batzuk bi mortero eta obus bat ekarri zuela iragartzen du.

Vascos y trajes.
Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian. Mª Elena Arizmendi.

Minak joanda, Sagastibeltzak Bortziriak eta Baztango bazter batzuk kontrolatuko ditu baina Elizondo eta Baztan gehiena Oráa general giritarra nagusi da (Minarekin etorri zen). Apirila bukaeran Artatzako batalla ondoren Geronimo Valdes (liberalen general nagusi berria, Espoz y Minaren ordezkoa) taktika aldatu eta ejerzitoa Ebro hegoadeko ertzera eramane du, hau eginen du Elizondoko gotorlekua (Urdazubikoa eta Donoztebekoa ere) garrantzia galtzea.

Oráa maiatzaren 28an Elizondo uzten du, eguraldi txarrako eguna zen dute, eurie, hotza, lohia, eta Ultzama zeharlatzerakoan (Donoztebetik) Larrainzan…Sagastibeltzareki topatuko da (esperoan zegoen). Borrokaldi honetan  Sagastibeltzak aise garaile atrako da eta batalla honengatik “brigadier” izendatuko diote.

Ekainan Kristinoak (giritarrak) Elizondo betirako utziko dute eta berriz karlistendako Baztan lortuko du. Sagastibeltzak Elizondoko gobernadore bezala Elbeteko Andres Borda komandantea ezarriko du

Sagaztibeltza generala, Baztanez gain Gulinako (Baztan erasotzen hasi zen bataila hau) akzioan eta Arkijasko borrokoan ere aritu zen eta Baztan osoa ekainan berreskuratu ondoren Gipuzkoako komandante nagusi egingo zioten. Gipuzkuan, Donostiako lerroa sostengatu zuen Lacy Evans-en legio britainiarraren kontra eta hauei borrokatzen ari zela tiro bat buruan jasota, 1836ko Maiatzaren 5an Donostiako Lugariz auzoan hil zen.

Post hau egiteko, erabili den materiala.

euskomedia.org webguneko. Ainhoa Arozamena Ayalaren “José Miguel Sagastibeltza” artikuloa.

eu.wikipedia.org-eko “Jose Migel Sagastibeltza” wikia.

Read Full Post »

Zazpi urteko gerran,

karlisten denboran,

agindaria Mina

gobernu aldean;

Belate aldetik dator

zerbaiten billean:

 jarri tropa aundiarekin

Baztango ballean

 

 

Zazpi urteko gerran

karlisten agindari:

euskalduna Don Tomas

Zumalakarregi;

ordun Baztan osua

zen zapela gorri,

bañan egizkoena

Lekarotzko erri.

 

 

Bordazuri gañetik

tiroz zirikatzen,

karlisten soldaduek

kalte aundi egiten;

eta Mina Elizondon

bakerik ez artzen,

karlisten gibeletik”

bidia ornen du artzen.

 

 

Lekarotzko erria,

mirabe ta nausi,

Umarrizko aldera

laxterka igesi;

Mina mason gaiztua

erriko xaarrekin,

kañonak ia badiren

nai baitzuen jakin.

 

 

Txapela gorri dunak

bein naiago du ill

mundu guzien antziñet,

ta ez erran gezurrik;

ortaz lekaroztarrak

man zioten erriari

orduan sekulako

oore ta izen aundi.

 

 

Lekaroztarrak zuzten

armetan denetaz,

bolbora ta kañonak,

egi edo gezurraz,

aterazi zabezten 

onez edo bortxaz:

sutan jarri biar zuela

erria bertzenaz.

 

 

Ortiberroko ondoan

Minak egin zuena,

argi ta garbi erteko,

zen zarkeri aundiena:

 zaar gaixo tiroka

ilezi in zituena,

oi zer agindaria ori

agindu zuena!

 

 

 Sabaitako urrin goxo,

sagar ta soroena,

Lekarotzko etxetan

somatzen eztena;

ekearen usaiak

artu du erri dena,

non-nai bakardadea,

nigarra ta pena.

 

 

Orduan gertatu zena

nork adieziko du?

Ainbateko naigabe

ezta beñere aditu;

etxe xuri guzietan

sugarrak nausitu,

eliza ederra sutan,

erriarcn dolu!

 

 

 Etxe ta erri ederrak

benturaz erreko,

gorputzak armarekin

naiz illek kusiko;

bañan biotzak

erne euskal erriendako,

ta odola il arteraño

Jangoikoarendako.

 

 

Plazatik daramazte

iru gorputz illen,

elizain kontra daude

enterratuak antxen,

lekaroztarrak artian

gogora dezazten,

beren antziñekuak

leialak baitziren.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana 13. zenbk errebista.

 

Hamaika bertso hauek, Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman arkitu ziren. Poesías Populares, Certamen 1932 izeneko sortan, Jabier Lazkozek bialduta.”

Dirudi bertsoen egilea ezezaguna dela eta izenburua «La quema de Lecaroz por el general Mina» da..istorioa 1835ko martxoaren 14 gertatuakoaz kontatzen digu (gerra akitua sortutako bertsoak  izanen dira, zeren gerra zazpi urteko izango dela egilea ia daki).
Egun hoietan Elizondoko herria liberalen menpe zegon. Baiña karlistak, Sagastibeltza buru zutela, inguratuta zeukaten, barrengoak «tiroz zirikatzen» (kañonakadaz) zituztela eta “kalte aundi egiten», diela bertsolariak dio.
Espoz y Mina generalak, al zituan soldadu guziak bildu eta lruñetik Elizon­do aldera jo zuan. Zumalakarregi bidera atera zitzaion, eta gogorki burrukatu ziran Larremiarko parajian, 1835’ko Martxoaren 12’an. Espoz y Mina, nekez bada ere, Elizondora pasa zen, maltzurkeri baten bidez bidea libratuz: mezu bat idatzi omen zun, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre izan zuen.
Lekarozkoa handik bi egunera izan zena. Elizondora lortu zuen iristea eta kañonaz ez zeuden, Sagastibeltza koronrlak gauan Lekauze inguruan ezkutatu izan zitun. Biarmunean (martxoak 14) gertatutakoa… Espoz y Minaren Antonio Ros Olano ofizial gazteak, (denboraren buruan jeneral famatua eta idazlea izango zena) bere liburu batean kontatuko du.

Larunbat hortan, eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk atera ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket beranduago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor ez ateratzen utzi zuten. Ros Olanok dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz ea non zeuden kañonak galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik  hilaraziko zien eta herria erreko zuen. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko. Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu eta agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo,mantxo zigoazten … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari zirena. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala… Tradizioa dioenez herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

 

Ondarrian bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten kristinianoak, eta ia afusilatzen hasia zela  (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

 

Read Full Post »

2012ko urriak.

Afariak, bazkariak eta mota ezberdiñeko ekiataldiak direla… hilabete bat daramat tarrapataka blog “puto” honekin. Erran behar Iraila bukaera ekitaldiz beteta egon dela zulo hezea; bideo emanaldiak, eskolen besta, pailazoak, laisterketak izan dira…eta ondar egunian Urriko besta ta guzti! Hau da Oktoberfesta izan dela edo hobe errana, OktoBRTfest izan zela, zeren garagardo besta hau Baztan Rugby Taldeak ekarri zigun.

Oktoberfest 2005. Egilea Andreas Steinhoff. Creative comons lizentzi askea (wikipedia)

Oktoberfest 1810. urtetik aurrera Alemaniako Munich bavariar hirian ospatu ohi den jaialdia da. Alemaniako Jaialdi Herrikoi edo Herri Besta (alemanaz Volksfest) handiena da, baita gisa honetako munduko handienetakoa ere, urtero 6 milioi bisitarik baino gehiago dituelarik. Irailaren 15a ondorengo larunbatetik hasi eta bi asteetan zehar Munich hiriaren erdigunean dagoen Theresienwiese (Santa Teresaren larrea) zelaian ospatzen da (wikipedia). OktoBRTfesta berreiz, Elizondoko Merkatuzelaiko gorapetan ospatu zen eta jende haunitz hurbildu ez arren, han agertu ginenok Bavieratar peto petoak bezala Hordeum distichon (garagar) zukua edan genun! bederen nik! garagardo motak guztiak ia ia bi aldiz dastatu bai nun!! (Adriaren garagardo “aquosa” hori ere). 

Ondarrian,  ilunabar aldera garagardoz aunpetue (azkez “spaten-a” oso osoa bota izan behear nun) eta lagun batek dion bezala “pinplatue” nere pitter-oroigarriarekin etxera bueltatu nintzen, eta hori soilik, hasmentako nahia buelta bat ematera eta bizpa-hiru pitter garagardo botatzea zela… baña, “eske”… barrakoietan bazen giroa, arras “familiarra” zen eta adiskidetasuna eta talde giroa hairean usaintzen zen.

Aipatzekoa da kirol talde honek rugbira jolastera ez dela murrizten eta finantziatzeko egiten duten ekitaldiak irekiak, orijinalak, adiskidetasuna eta giro ona bultzatzen dutenetakoak dira eta horren adibidea, Iraila 29ko garagardo jaia da, baña taldearen 34 urte hauetan mota ezberdiñeko ekitaldiak izan dira, gaupasak, kontzertuak, bidiak… eta denetatik pastu da, hori bai gehienak onak eta oroitzerakoan ezpainetan iribarre bat uzten dutenetakoak.

Baztan rugby taldea 1978an sortu zen eta sortzailenetako nagusi Xabier Soubelet Laskibar Ziburutar-Baztandarra izan zen. Dioenez  (Diario Vaskoko artikuloan) 77/78ko ikusturtean  Donibane Lohizuneko institutoan lanaean zegola hainbat rugbi partidu antolatu ziren irakasle, ikasle artean eta partidu haietan Baztanen, Rugbi talde bat sortzearen ideia piztu zen

Urte hoietan zulo hontan Lino Plazalekauztarra ezik (Madrilen rugbian jolasten zuna) ez iñor kirol hau jokatu eta bere arauak, guttiago ezagutzen zutenak!! baina hori ez zen arazoa izan eta hainbat pertsonekin harremanetan jarri ondoren, ondarrian talde bat muntatzen hasi zen. Lehenengo ausart eta adoretsu talde hori bertze batzuen artean Xabier Soubelet, Jose Mari Aldako, José Miguel Arizmendi, Rafa Olaizola, Miguel Gonzalez, Karrikiri, Antonio Urolategi Frías, Iñaki Unanua, Javier Aragón, Txomin Landa, Koldo Goyenetxe, Txomin Garmendia, Salva Lizasoain,  Jesus Agerre, Antonio Sarratea, Leiza, Juantxo Etxart, Jose Mari Irigoyen, Augustine Satrustegi, Jose Mari Arnal, Xabier Landa, Iñaki Fagoaga, Pello Etxandi, Juanjo Jáuregui, Kepa Arizmandi, Kiko Satrustegui, eta Pirrin osatu zuten. Lehenbiziko urtea horretan, 78/79 denboraldian, tenore hortan liga bakarra zen Euskal Ligan ez ziren apuntatu izan ahal,  baina prestakuntza mantentzeko, zerbait gehigo ikasteko eta ligara ohitzeko lau lagunarteko partiduak jokatu zuten.

BRT-ren lehenengo partidua Mugaireko San Martin eskolako zelaietan izan zen eta aurkariak, Donibane Lohizuneko institutoko ikasle talde bat izan zen. Emaitza…kriston paliza izan zen baina baita ere Kristonekoa omen izan zen hirugarren denbora. Hurrengo bi partiduak, beharrezkoak zirenak Baztango taldearentzat partiduen dinamikan sartzeko Atlético San Sebastián eta Zarautzeko beteranoen aurka izan ziren.

Soubeletek sortzailea gain, entrenatzaile zen, entrenamenduak italiar franziskanen (gaur egun desagertu eta urbanizatua) frontoian ziren eta prestakuntza aparte jokoaren arauak eta filosofia erakutsi behar izan zun. Horretarako, hainbat aldiztan Donibane Lohizuneko lagun-jokalariak etortzen ziren eta batzutan ere Baztandarrekin aritzen ziren.

1979an, Euskal Ligan BRT (Baztan Rugby Taldea) apuntatzea lortu zuten, izena Soubeleti bururatu zizaion Bilbao Rugby Taldea (BRT) izenarekin parekatuz, bilboko talde horretan bere anaia eta hainbat lagunak jokatzen bai zuten. Izena aparte baita ere bururatu zizaion ekipamenduaren koloriak, taldearen arropa: kamiseta berdea, praka motz zuria eta galtzerdi gorriak izango dira, Donibane Lohizuneko Olympique taldearen kolore antzekoa ( Xabier Soubeleten txikitatik talde, gogokoena bai zen). Baita ere talde horren  Julito Ledesma jokalariari esker baloiak eta bertze materialak lortu zun.

Taldeko lehenengo kapitaina Rafa Olaizola izan zen (gerora entrenatzailea eta lehendakaria izan dena) eta etxeko partiduak Hernanin jokatzen zuten (zelai federatiboa zen eta Hernaniko taldea aparte BRT-a bezala kanpo zelaia ez zuten taldeak jokatzen zuten)  eta kanpokoak, Ordizian, Logroñon, Irun, Donosti, Zarautzen, Gernikan…. eta Iruñan (garai horietan Nafarroan BRT aparte Iruña eta El Bronce soilik zeuden).

Taldeko lehen lehendakaria Lander Santa Maria izan zen eta doi den rugbi talde guztiek bezala bere ereserkiak eta Haka ohiu (euskaraz) zuten. Baztanen rugby garai hau bi urte iraun zuen eta oroizapenak onak izan arren ez da ahaztu behar liskar txiki batzuk izan zirela. Club Deportivo Baztan-ek bere barruan edo babesean ez zien hartu izan nahi (garai haietan futbola aparte C.D. Baztan barne, txirrindularitza, atletismoa, pilota, eskubaloia…zeuden), iñoiz kirola egindako arlote edo baldarra talde bat soilik zirela pentsatzen bai zuten eta hori zela ez zieten Giltxaurdi futbol zelaian iñoiz utzi partido bat jokatzeko (zelaia suntsituko zutela beldurra zeukaten), eskerrak bertzealdetik Mugairen (San Martinen) eta Lekautzen (kolegioan) iñorengo arazoak izan zuten baloi obalatu mugitzeko eta “paloen” artean sartzeko.

90. hamarkadan bigarren aldiz berpiztuko da Baztango Rugby Taldea  eta gaur egun gogor ta indartsu mantentzen da, jubenil taldea eta bi “senior” talde izanez.  BRT Menditarrak-en talde nagusia “liga nazionalan” aritzen da, ta bertzia “B-a” Liga Regional Vascan eta asteburu hontako larunbatan (urriak 13) 12/13 denboraldia hasiko da eta berriz ere Lekauzko zelaiak jendez betetzea espero da errugbia gozatzeko bai da bai jokatzerakoan nola bai ikusterakoan eta zer erran 3. denboraz!!!

AUPA BRT!!!

Post hau iteko erabili den materiala:

Diario vaskoko ” 30 años del Baztan Rugby Taldea “. Tellechea  (2008.9.20).

Interesport Irabia BRT-ren webgunea .

Read Full Post »

Elizondarra bezala, aunitzetan lekauzko besteara landetatik (piezak) oinez joan izan naiz. Gazteriako joan etorri guzti ohietan Lekauzko bidean; iluntzean lagunekin solasian edo egunsentian bakarti ta zerbait mozkortia, Uharte auzoan  kolegio zaharraren presentzia genun, harrizko etsi haundia bidean zehar akonpainatzen zigun ratoxka bat.

Argazkia Pello San Millan.

Gaur egun, (eztakit posible izanen den oinez joatea nazionala guruzatu beharko bai da) Atxoborroa pastuta, Abeltegiako bidegurutzearen ordez rotonda bat dago eta kolegioaren mende bateko presentzia desagertuta, inguru hustu ta artifizial bat aurkitzen da. Kolegiaren aztarnak, gutti egokia den salmon koloredunako elize bakartia, gerizperik gabekoa  eta malderra eta magnolia (Magnolia grandiflora) zaharra dira, bertze guzia, hutsune haundi bat da!. Hutsun sentsazioa desatsegina duen  toikia, Lekauzko  empresa kanpusa da eta gezurra dirudi han, garai batean ehun urte pasa izandako instituzio bat egona izana.

Lekauzko kaputxioen aholku onaren amaren kolegioa 122 urte fisikoki iraundu zun ( kaputxinoak barne ta lizeo bezala guttiago). Eraikiña ta instituzioa, bota ta desagertu zen artio, ibilbide errexa ez du izan eta bere historia luzean, hainbat kalapiteak jasan ditu; 1913ko uholdea kalte handiak eragiten ditu, 1932an errepublikako garaian arazo politikoak izango zutela ta “Liceo Lecároz, SC” gizartea sortzen dute eta bada ezpada irakaslego sekularra (laikoa) erabiltzen dute. Gerra garaian (1936) lehendabizik “odol hospitale” (Hospital de sangre) bezala erabiliko da ta gerora, eriondoendako hospitala izanen da. 1937an Nazionalak nagusi direla Nafarroan irakasle kaputxinarrak kolpe gogorra jasatzen dute eta 20 fraidetatik 17 kanporatuak ta erbesteratuak izanen dira, horien artean Aita Donosti….eta 1962an sutea! kriston sutea, kolegioa (zati haundi bat) erreko dun sutea.

Sua gauez gertatu zen 1962ko abenduaren 9ko 10rako gauan, 23,30ak aldera, gauerdian. Jende gutxi lo egin zuen gau hartan Baztan ibarreko zoko hortan (Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo..), kolegiotik etortzen ziren berriak  ikaragarri beldurgarriak ziren eta  distantzia handian sugarren dirdira ikusgai ziren.

Ikasleak logeletatik jausten ziren bitartean (9-17 adin tartekoa) lehengo laguntza iritsi zen, La Baztandarra, suteen aurkako aseguru-konpainiako moto-bonba., baña intentzio hona  izan arren zorte txarra eduki zuten, potentzia ttikia zuen eta ur txorrota ez zen apenas iristen eraikiñaren erdiraño, gañera bere mangerak (tutu malguak) hainbat ebakiak zituen. Pixkanaka pixkana sugarrak teilatutik eta lehiotik atraz zeruko bidea hartzen zuten eta tamainua haunditzen zijoazten, baitere tarteka leherketak ta eztadak entzuten ziren

Ikaslegoa eta fraideak larrainean zeudela suhiltzaileen etorrera ondo ikusi zuten, Dantxarineatik ohartaraztuta  Senpereko (Laburdi) “suhiltzaile” talde bat iritsi zen (bertze edozein baino hobeto hornituta zegona), baita ere etorri ziren Irungo, Donostiko eta Iruñako suhiltzaile talde batzuk . Sutea hai haundia zen kronikak diotela, Iruñako talde Iruritan zegoenean eta sugarrak ikusterakoa ez zela ezer egiten ahal pentsatu zutela eta kasi kasi buelta ematen dute. Hobe izanen zen Iruñatarrak buelta eman baziren zeren kamioi zubian sartzerakoan  matxuratu zitzaien eta Gorramendiko “Alerta y Control-eko” soldaduei deitu behar izan zuten kamioi atratzeko.

1962an erretako zati bat. Argazkia Pello San Millan.

Suhiltzailekin batera fraideak eta baztandar haunitz aritu ziren sua itzaltzen nahian eta subakiank iten  sugarrak elizera ta korora ez iristeko. Goizean sutea jarraitzen zun, ikaslea Elizondoko konzenzinistetara eraman zuten, ez zen zauriturik izan eta kontuan hartuz 300 ikasle bazirela eta 70 inguru fraide eta antzekoak…erraten ahal da neguko gau “bero” hortan zorte hona izan zela!!

Ez zen jakin zer eragin zuen sua, batzuk diote akaso fluoreszente bat izan zela (berriak ziren), berotu zela eta dena egurra zenez kristona liatu zen, gauza da kolegio zati bat erre zela eta ez zen gehiago berrituko, zeren  berritu beharrean lizeo moderno ta haundi bat ereikitzea erabaki zuten (idea lehenagotik zegoen baina ez zen aurrera atratzen). 1966ko apirilaren 26an zentro berriaren lehen harria bedeinkatu zuten eta 1968ko ekainaren lehen egunan Liceo berria ireki zen Lekarozen, gaur egun eta 199otik Baztango Bigarren Hezkuntzako Institutua dena.

Post hau iteko erabili den materiala:

Diario de Noticias-ko “El fuego con el que empezó todo” artikuloa. Lander Santa Maria, 2011ko Abenduaren 12a.

colegiodelecaroz.com -eko “recuerdos” ataleko “El incendio de Lecároz – Luis Miguel de LesetaEl incendio – Joaquín Trecet” artikuloak.

Read Full Post »

Tupac Amaru Guerrillero Inca,
en pie de lucha desde la conquista,
el pueblo peruano renace en la historia
con fuerza y valor hasta la victoria…

Halaxe kantatzen zuten Tijuana No mexikar talde punka 90. hamarkadan hasieran eta abesti hori esker esker Tupac Amaruren irudia zautu nuen. Gaztaroko urte haietan irudi horren inguruan zeukan historia ta bizitza, txundituta utzi zidan. Garai haietan, Latinoamerikan hainbat talde armatuak eta politikoak baziren Tupac Amaru hitza erabiltzen zutenak; Peruko MRTA (Movimiento Revolucionario Tupac Amaru), Uruguaiko Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros edo Venezuelako Tupamaroak bezalaxe. Tupac Amaru, Peruko, Inka Inperioko azken lider natiboa izan zen, baina, bai abestiako eta taldeetako Tupac Amarua, ez da hau, baizik hunen ondorengoa edo odolezko ondokoa, hain zuzen, José Gabriel Condorcanqui Noguera, “Tupac Amaru II.a” bezalaxe zautua izan zena.

Tupac Amaru II.na. Wikipediatik artutako irudia

Bigarren Tupac Amaru hau, 1738ko martxoaren 19an, Peruko Tintan jaio zen eta XVIII. mendean Amerikan kolonialismoaren aurka eman zen matxinada indigena handienaren burua izan zen. Jauntxo famili dirudun bateko semea izan arren, jatorriz mestizo odola zeukan, Sapa Inka Tupac Amaru lehenaren eta kriollo odola baitzeraman. Ezkuntza onekoa zen eta gaztelera aparte ketxua eta latina menperatzen zuen. Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen Peruko Erregeordetzan (birreinatoan). Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, ta baita, indigenak esplotatzeko zeuden hainbat modu ezberdiñak desagertzeko ere (mehatzetan, merkantzien banaketak…). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deusezteaz gain. Berak sortutako mugimenduaren ondorioz, koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten eta haien aurkako errepresioa haunditu zen.

1781eko maiatzaren 18an, Cuzcoko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere famili guztiaren exekuzioa ikustera behartu zuten. Bere aurrean, bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek hil zituzten. Ondoren mingaina moztu  eta bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten. Bere burua lantza batetan patu zuten erakusgai Cuzco eta Tintanen, besoak berriz, Tungasucan eta Carabayanen, eta azkenik, zangoak, Livitacan eta Santa Rosasen. (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).

Tupac Amaruren harrapaketan, epaiketan eta zigorran zerikusi haundia izan zun Baztandar batek, hain justu Lekauzko Oharriz Jauregian jaiotako Agustin Jauregia eta Aldekoa, urte hoietan, Peruko “birreia” zena.

Agustin Jauregia, 1711ko maiatzaren 7an Oharrizko jauregian sortutako  baztandar militar eta politikaria izan zen. Matías de Jáuregui eta Elizondoko Datue jauregiko Juana María de Aldecoaren semea zen eta ia gaztetatik arma-gizon bezala nabarmentzen da, lehendabizik Afrikan Almansako errejimenduko “Dragonen” kapitaña bezalaxe eta 25 urtekin Indiasko Kartagenan, Santiagoko “caballero”-en arropa janzita inglesen aurka borrakatzen. La Habanan euskal jatorrizko María Luisa  de Arósteguikin ezkonduko da, ta segidan, berriro, Iberiar peninsulara bueltatuko dira. “Dragonen” erregimenduko koronel bezala Portugalen arituko da,  Almeidakoerrendizioan parte artuz eta ondorioz “mariscal de campo” izendatuko diote.

Oharrizko Jauregia. Argazkia. Pello San Millan

1772an Spainiako Karlos IIInak, Txileko kapitain generala eta gobernadorea izendatuko dio, urte berberako urrian bere seme T0masekin iritsiko da eta martxoaren 1773an kargua artuko du, 1780 arte egonez postu hortan, orduan izendatu bai zuten Peruko erregeordea (birreya)

Peruko erregeorde bezala lau urtez egon zen eta aistion aipatu dugun bezala Tupac Amarururen indigen matxinadari aurre egin behar izan zun, gogor arituz eta indiarrek beriro ez altxatzeo, kondena eredugarria patu zun.

Bapatian, 1784ko apirilaren 29an Liman hil zen ( pozoinduta hil zela erraten da)  Santo Domingo komentua lurperatu zuten eta han segituko du zihuraski. Interesgarria ta bitxia da Jauregiak hil ondoren “erresidenzia” epaiketa bat “juicio de residencia” jasan izan zula. Epaiketa hauetan hildakoaren biktimak izan ahal

Agustin Jauregia ta Aldekoa. Irudia wikipedia.

direnak aukera daukate  bere aurkako kexak eta salaketak  formulatzea. Erran behar inork ez zula ezer aurkeztu eta horren ondorioz bere alargunak (errexa izan ez zena) baztandarraen ondare militarra ta ofiziala jaso zun.

——————————-

Pos hau iteko, ondorengo web guneetatik informazioa erabili  da.

Wikipeadia,  Auñamendi enziklopedia eta Diario de Noticiasko Lander Santa Mariaren “pacificador a sangre y fuego” artikulotatik.

Baita ere, Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).



					

Read Full Post »

indios-yuma.jpgAste saindua dela ta, haizegoa giro hortan sartu eta hontakoan, erlijio inguruko zerikusi bat dakar, hain zuzen Baztandar “martir” baten, aipamena.

Hasmentatik erran martirra, 1750an Lekauzen sortutako Juan Antonio Juaquin Barrenetxe dela. Miguel eta Maria Katalina Barrenetxeen semea, harras gazte zela, Baztan utzi, Atlantikoa zeharkatu eta La Habanan ezarri zen merkatari edo tratalari bezala. Kuban bere izaeran “ongilea” harras haise atera zizaion eta gauero hiriko atso, itsu eta behertsu bati zainzen ziola ta, xaharrak honek, nolakoa zen baztandar gaztea ikusita, “real compañia”-ko lana uztea eta Franziskanotan sartzea, konbentzituko zion. Barrenetxe gazteak, 19 urte zula Franziskotarren La Habanako konbentuan sartzen da eta urte bateko nobiziatua egin ondoren pres dago kontinentera (Amerikakoa) salto egiteko misiolari moduan. 

Bidai hori iteko baimena, 1773ko Maiatzaren 16an eman zioten , 23 urte zeukan eta urte berberako Abuztuaren 14 an Kubatik atraz, hilabete bateko bide luze ta zail baten ostean, Mexikoko Queretaroara iritxi zen. (Argazkian, Yuma inguruko indiar bikotea)

Sei urte pasatu zitun Queretaron, bere nagusien, kideen ta baita ere “natiboen” estimoa eta baliospena irabaziz. 1779. urtean, Fray Garces misiolari eta explorazaile ezagunarekin bidali edo destinatu zioten Sonora eta Arizonara, hain justu Yuma basamortu ingurura. Leku berriak ziren Franziskanotarrentzan eta Kolorado ibaian kokatutako “kolonia” batean ezarriko ziren.

Kolonia militarren esku zegon eta Barrenetxe eta Garces, Yumako Kw’tsa’n (ketxan ahozkatua) indieik kristautzen saiatzen ziren bitartean, kolonoek eta Yumatarrak elkar jo egiten zuten landa eremu, soro eta ureztatzeko urbideengatik. 1781an, indiarrek jasoko zuten azken iraina, iritsi zen. Españolak 257ko abereburu talde bat indiarren sorotan sartzea baimendu ondoren eta abereak landatutako guztia zapaldu ta jango zutela, Kw’tsa’n (ketxanak) armaz altxatu eta ezusteko erasoak ingo zuten espaniar koloniei. Lehenegoa Uztailak indios-yuma1.jpg17an “La Purisima” eraso zute, militarrak, kolonoak eta bi fraile hilez eta bigarren eraso bat 18an, “Vicuñerreko San Pedro eta San Pablo” misioari, baita ere, kolono guztiak makilkadaz hilez, bi franziskanotarrak Fray Garces ta Barrenetxe lekauztarra barne.

Yumatarrak gizaki zuriak gorroto arren, Barrenetxe eta Garcesi estimo zerbait zeukaten, behipin hori aipatzen da Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburuan, zeren hil guztien artean, soilik Franziskanotarren gorpua lurperatu zuten, bertze guztiak eguzkipean usteltzen eta sarraskijalen eskutan utzi zuten. (Irudia, egun hortako irudikapena. Irudia seaflog webgunetik hartuta dago.)

Kolorado ibaian gertatutako pasarte hau harras ezaguna da Kalifornia inguruan (behinpin erlijio arlotan, eskola erlijiosetan…) eta gure bailaran Juan Antonio Barrenetxeren oroitzapena ia ia ezezaguna izan, Estatu Batuetan, berak, Garces eta lehenego erasoko bertze bi frantziskanotarrak, ospe eta herrialde hortako historioan garrantzi haundia daukate. Horren adibidea da, Hipar Amerikako hierarkiak, 1941an Vatikanon aurkeztutako  beatifikazeko zerrendan bere izena paratzea.

 Urte dexente pastu direla ta, ez dakigu beatifikazio hori aintzin doan edo geldirik dagoen, baño bai dakiguna da 1781ko uztailaren 18a aintzin, zoko berde ta heze hontan jaiotako Lekauztarra ta basamortu gorri ta idor hortan hildako elizgizona, martirra bihurtu zela!!! 

Post hau iteko erabili den materiala.

Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburua.

Garlos Canales eta Fernando Martínez Laínez-en “Banderas lejanas” liburua.

Agustin Otondo-ren “Diccionario historico biografico del valle de Baztan” liburua.

euskomedia web gunea.

Read Full Post »

Baztan,  mendiz inguratuta dago, hoietak mendi batzuk garrantzi haundia daukate baztandarrentzat, historio baten bat gordetzen dutelako, aspaldiko kondairak eta aztarnak daudelako, kontakizuna eta gertakizun bitxiak dutelako… hoietako bat Legate mendia dugu. Gauz guzti hoiek betetzen duelako eta Legate bere 870 metrokin,  ia ia  Baztango edozein lekutik ikusten  delako eta gizakia hasierako garaietatik handik ibili ta igo dutelako, mendi garranzitsu, ezaugarri eta magikoa batean bihurtzen diote.

Leku Magikoa, gizakia bailara hauetan bizi izan zenetik da (neolitotik), zeren hor daude Legate inguruan garai hartako aztarnak, trikuaharriak, harrespilak  eta zutarriak, Urriki 1-2 , Mairu Harri,  Xaldarri 1-2 , Legate 5-6legateharrespil.jpgBarandiaran, aita Ondarra, Luis Milla ta bertze batzuk, aurkitu ta katalogatu zutenak eta gaur egun oraindik aurkitzen direnak, azkenetakoak 2007an Hilarriak taldea aurkitutakoak, Xaldarri 3, Errandonea Ipar, Errandonea hego… trikuharriak eta bizpa hiru zutarri (argazkian Legateko harrespila, argazkia “el buho”rena da eta menhieres y otras piedras blogetik artuta dago).

Majikoa ere bere kaskoan dagoen gurutzagatik, zeren garai batean bazen ohitura mendi kasko batzutan gurutzeak paratzea udaberriaren omenez, oparotasuna erakartzeko. Zihuraunitz ohitura pagano batik etorrita eta lehenago zerbait izango zelarik akaso,  1901ko maiatzaren 3an eta Lekauzko kaputxinoak sustatuta gurutze bat altxatu zuten (ez da gaur egun dagoen burdinezko gurutzea), 10 metrotako harrizko gurutze bat zen eta Joxe argiñe”  argiñak indakoa, eta erraten denez harri batzuk mila kilo pisatzen zuten eta leraz eraman ziren Zarborta baserritik, hango larraiñan egin bai ziren. Bitxikeri bezala erran, lera horren “gurdizaina” emakume bat izan zela, Elizondoko Angela beratarrak“, arraroa garai haietan lanbide bezala emakumeentzat, baina  zonaldean, lanbide horretan onenetakoa zena. Inaugurazioa Maiatzan izan zen eta eunka baztandar joan ziren, baino urteak eta jasandako denboraldiak, ekaitzak ta tximistaz kolpatuta, eroria bukatu zun.

1979an horrela zegola, Mariano Izetak zerbait egin behar dela proposatzen du, eta baztandarrak erabakitzen dute berri bat egitea baina aldi hontan burdinezkoa. Lehenengoa argin bat egin bazun, kasu hontan arotz bat eginen du Eugenio San Miguel Zubietarra (jatorriz Baztandrra), eta Franzisko Etxenike Oronoztarra kaskoan montatuko zun gurutze berria. 1979ko Abuztuaren 5an inaguratuko da gurutze berria,  5m izanen du eta harrizko pedestalekin 8metrotara iristsiz. Guruzea berriak, bere harrizko legate.jpganaia zaharra izan zen bezala, aspaldiko via crucisko helmuga ikustezina bihurtuko zen, zeren hori izanen zen lehengoaren helburua akaso, via cruzis hori egitean, urrundik ikustea gurutze haundi horren bidez, kalbario-bide horrren bukaera.  Nabaria denez ohitura haundia bazen Legate igotzea eta igoera hoietan garrantzi haundia, izanen du gurutze berriaren bultzatzailea, Mariano Izetak, zertaz hainbertzetan igo zuen, erraten da 100 aldiz baño gehiagotan eta ehungarren horretan ospakizun xume bat egin zen eta nola ez mutildantzak dantzatu ziren gurutzearen inguruan (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago)

Legatera igotzearen ohitura segitu eta mantendu da orain arte, eta horren adibidea bezala joan den Igandeko Baztango mendigotzaileen, Legateko ateraldia da. Aurtengoan eguna ederra atra zizaien , dena zuri zuri eta zeru urdin, eta urtero bezala Gerardo Plaza baztandar mendigotzailearen oroigarrian bilduz, gerardo-aza.jpgurteko omenaldia egin zioten. Gerardo Plaza Lekauztarra, lehenego baztandarra izan zen eta  baita ere lehenego euskalduna iñaki Aldaya, eta Xabier Garaioakin batera zortzimil bat igotzea lortu zuena, Himalayako  Dhaulagiril (8.I67 m) mendia izan zen 1979ko Maiatzeren 2an (gurutze berria inagurtu zen urtean). Oroigarria argazkian ikusten ahal den bezala piolet bat irudikatzen du. (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago).

Gerardo Plazaren oroigarria ez da kaskoan dagoen bakarra, zeren baita ere dago D. Julian Mitxelena apeza ezagunaren omenez, harri gorriz eta zutaharri moduko eraikitako oroigarria. D. Julianek apez ezaguna eta ahazteziña izan zen (nola ez ahaztu buruan ematen zituen kokak! ah! eta bazutan sugusak ere!), mendian ibiltzea eta mendiak  igotzea gustokoa zuena, mendigotzaile aparta zen.  Bere afiziogatik, garai bateko baztandar gazte haunitz mendiarekin lehen kontaktuak bere eskutik (lobatoak bidez) izan genun eta 14 urte bete gabe Saioa, Mendaur, Legate eta inguruko mendiak igotzen genun.

Bi Baztandar mendigozaileen (D, Julian Arantzarra zen, baña urte aunitzan apez moduan Baztanen egon zen) oroigarria apartez, Legate kaskoa bertze “eraikin” batzuk aurkitzen ahal dira, altare txiki bat, via-cruzis egiterakoan meza batekin akitzen bai zen, inguruko mendien eta norabideak ezartzen duen mahia, baserri baten irudia daukan buzoia, Xorroxingo antenak…ikusten denez, gizakia moldatutako kaskoa edo kasko gizatartua da Legatekoa, baina guzti hori magikotasun hori kentzen ez diona. Benetan magia edo xarmantasuna kentzen diona inguruan dagoen harrobia izanen da, ez harrobia hain zuzen, baizik garai batean egindako  harrobira iristeko pista, zeren lan haietan ez zen ezer errespetatu eta bidean aurkitzen ziren trikuaharriak sunsitu  ziren  ta baita ere zutarri bat lekutik eraman.

Baino gizonaren basakeriaz gain eta eskusartzeaz gain, oraindik mendi honetan nabaritzen eta sumatzen da aspaldiko magikotasun “laino” hori, eta mendi guztiak ez daukate lanbro majiko hori!.

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.

Mariano Izetaren Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999)  liburua.

Read Full Post »

Lekauzko kolegioa.

dscf9082.JPG

2009ko abuztua.

Gaur egun (2009an) sortu zenetik 121 urte geroago “aholku onaren” lekauzko kolegioa garai batean zenaren fantasma triste eta penagarri (baita ere beldurgarria barruan sartzerakoan) bat da . Azken arnatsa artzen eta erraustea  itxarotzen ari den  eraikuntza  da, zeren hori da jabearen (Nafarroko gobernua) erabakia.

Ez dute dena botako, eliza,sarrerako ataria eta kolegioaren ikurra dena, kaustroko magnolio zaharra mantenduko dute. Kaputxinoak 2003. urtetik alde egin zutenik pauso haunditan,  utzikeriagatik irudi lotsagarri hontara iritsi da, sarrera debekatua dago eta “erortzeko arriskua”, kartela ipinita, baita ere urte hauetan baliozko gautzak  eramanak izan dira, azkenak elizako ezkilak eta erlojua izan ziren (2007) ezkilak Lizarrara eta erlojua… norbaitek jakinen du. Lehenago bibliotekako liburuak, museoko eta laborategiako gauzak, elizako irudiak eta retabloa eraman zuten baita ere  José María Llevaneras, kolegioaren sortzailearen omenez Oteizak egindako eskultura. Gauz gehienak, eskultura bezala, Zangotzako kaputxinoen monastegira eramanak izan dira, bertzeak, adibidez liburuak, Iruñako San Antonio (karlos III) liburutegira.

Baina beti ez da horrela izan, ondar hauen atzetik, garai bateko instituzio haundi eta kultural bat dago eta Lekaroz eta Baztan arana kulturaz ornituz gain bi hitz hoiek ezagun eta ospea izatea lortu bai zuen, handik atera bai ziren euskal kulturaren (ta arlo haundiagotan) maixu haundiak izan diren batzuk. Adibidez, Jose Antonio Zulaika  Aita Donosti izenarekin ezagunagoa, konpositorea, musikari ospetsua eta folklorista eta Lekauzko frailea izan zena. Folklorista bezala Baztango etnologia.JPGeta Euskal Herriko herri eta bazter guztiatik ibili zen abesti zaharrak billatzen, apuntantzen eta herriko zaharrenei galdetzen, horren ondorio izan zen “Gure Abendaren Ereserkia” (499 abesti eta 24 melodi biltzen ditu),  eta bere lanagatik ez baldin bazen  gaur egun euskara daukan kantu asko galduta egonen ziren. (argazkian aita Donostia kantu bat errekopilatzen, argazkia www.saretik.net artuta dago). Baita ere aipatzekoa, Jorge Riezu aita, bere ikaslea izan zena eta bere lanak aita Donostia hil ondoren editatu zituna, ta Patxi Ondarra (aita Ondarra), Lekarozen eman zituen 12 urte irakasten eta Baztango historiarreko,  monumento megalitikoak ikertu eta katalogatu zituna…Ikasle bezala Jorge Oteiza eskultorea   ere ibili zen bertze hainbertzekin batera zeren 1890 tik 1990ra (ikasketak ematea utzi zituztela), 6.500 ikasle pastu ziren eta 40 hamarkadatik baztandar batzuk (alumnos externos) joanen dira.

Lekarozko kolegio 1888 sortzen da Joaquin Maria Llavaneras eskutik, baina 1890 arte ez dira kaputxinoak etorriko 87 ikasleekin (kantabriatik). Urte bat geroxago 1891an eliza ereikitzen da, urtez urtez haunditzen doa eta 1897 elektizitatea iristen da ( hortarako Baztan ibaian uharka bat eginen dute eta orain dela gutti bota dutena, Lekauzko bideguruzean). Kolegioa hasieratik lekarozleizaola-agachado.jpgautonomoa izan nahi du eta 1915tan Bidasoako trena inaguratzen denean , kaputxinoak Iruritaraino doan errepidea iten dute, Iruritan geltokia egonen bai zen. 1931 haunditzeko lanak asten dira baino gelditu behar dute espainako gerra zibila hasi delakoz, kolegioa hospitalean bihurtzen da eta gerra ondoren aita Donostia eta bertze batzuk hies egiten dute, urte hauek artio Lekauzko kolegioan euskal abertzaletasun kultural haundia dauka, gero diktaduraren garaian, honi buelta emanen diote eta justu alderanzizko kutsua izanen du. Aita Donostia 1941 bueltatuko da eta urte hortan zonaldeko ikasleak artuko dute lehen aldiz eta 60 hamarkadan 100 kaputxino eta 400 ikasle izanen ditu. Txikia gelditzen dela eta sute batek  zati bat  suntsiti duela (ez da iñoiz konponduko) 1967an eraikin berri eta modernua egiten da, eraikin horretan 1975an natur zientziako museoa irekiko da, museoan edoitzen animali mota (disekatuak) aurkituko dira, artzak, oreinak, tximinoak..baita ere naturako bitxikeri aunitz, zazpi hankako bildotsak, bi aurpegiko aratxea, hiru zangoko ahatak… denak zonaldeko baserrietan jaioetakoak. 1980 polikiroldegia eraikiko da eta 8 urte geroago kolegioaren 100 urte ospatuko dute. Azkenik 1990-91 ikasturtea, azkena izanen da, 12 urte geroago kaputxinoak joanez.

    colegio_lekaroz.jpg


112 urte ondoren erran behar, ondare kultural haundiak utzi dula kaputxinoen ikastetxe hau Baztanen, baina konbetuaren ondare haundiena, behipin adiñetan sartuak daudenetzat beti izanen da Lekauzko konbentuko tortille!. Ala komentatzen bai omen du Mariano Izetak bere Baztango kontuak liburuen…”Yanari arronta balin bada ere, aski ona ta gustagarri, Lekauzko tortillaren fama alde guztietan hedatua dago eta denek laudatzen dute…” Liburuan komentatzen du Lekauzko tortille ikastetxeko lehenengo urtatatik iten zela eta  fama haundikoa zela, espeziala, eta ia ia formula sekretua zeukala. Baita ere oso preziatua zela eta Baztandarren Biltzarretan eguerdiko otorduan emanten zela, eta ala izanen zen.

Kontu zaharrak (eta ez horregatik aspergarriak baizik interesgarriak) alde batera utzita gaur egun ikastetxea egoera penagarria dago nahiz eta aurtengo Martxoan Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak, Udalak eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu izan arren, egoitzaren etorkizuna erabakitzeko. Apirilaren 6an, berriz, proiektua nondik jo jakiteko SPRIN erakundea kontratatzeko erabakia hartu zuen Kolegioaren inguruan eratutako batzordeak. Ideien lehiaketa egin eta egokiena dena egitea izanen da hemendik aitzinerako pausoa.

Read Full Post »

 Berriki erretako Arizkungo Arrokia baserria (Eskiz harrobia inguruan egon arren eta Azpilkuetako Apaioa auzoa ondoan izanez, Arizkunen iten du),  Elbeteko Leku Eder etxaldea, Maitena hotela, Zaldubi lantegia, Exkixaroi jatetxea, Gartzaingo Eliza, Elizondoko kuartela… historian zehar hainbat eta hainbat eraikin suaren ondorioz kiskaldu eta suntsitu dira, haibat eta hainbat baserri, etxe, eliza…eta herri oso bat eta guzti!

1835eko Martxoaren 14an, gizon baten amorrua, basakeria eta mendekuaren bidez  Lekaroz herria errea izan zen. Gizon, hori, erretzea agindu zuen gizon hori, Franzisko Espoz y Mina general liberal naparra (erregiñaren Nafarroako ejerzitoko general nagusiea eta birreya) izan zen.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 23.55.08

Izenburua “Artilleros de batir” Egilea Manuel Miranda. Zumalakarregi museoa

Karlistada gerrra (lehenegoa) hasi zenetik urte terdi pastu da.  1834ko abuztutik Elizondo liberalen eskuetan dago. Liberalak Miserkordia eta Frantsen izandako kaxernan (Kuartelekozelaian, gaur egun behitiko ikastola dagon tokian) gotortu dira. Kristiniano liberalal “El Fuerte”  edo “kaserna” deitzen diote, elizondarrak berriz “miserikordia” ( geroxago “kuartela” eta hortik toponimia). Sagastibeltza koronel karlistak Martxoak 9tik Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute. Egun haietan Martxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kaxernan eta baten bat (martxoak 9) elizan joko du.

Espoz y Mina jeneralak Otsailan egin zuen bezala Elizondo askatzera Iruñatik atrako da. Martxoaren 12an bere brigada Larremear parajian Baztan, Donamaria, Ultzama artean Zumalakarregirekin topo inen dute. Larraemearko baitaila izenarekin ezagutzen den bi gudarosteak borrokaldi emanen da. Bataila, erasoa eta ihesa  egun osoa iraungo du.

Kronikak diote Larremearreko elurra zuria odolaren gorriaz estali da, ia ia Espoz y Mina Zumalakarregi eskuetan erortzeko egon da baina azken maomentua, zaurituta (bala bat bizkarrean eman zion) Donamaria alde egin du, maltzurkeri baten bidez bidea libre ikusiko (mezu bat idatzi omen zuan, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre utzi zion). Borrokaldian iñork ez da garaile atrako baina Espoz y Mina ihes egin duenez eta militarren kodigoan eskapo egiten duena galtzaile da, hala sentitzen da…sensazio hori barrutik (estomakako minbiziarekin batera)  jaten dio.  Gauan Donoztebera ejerzito lerriñe bat iritsiko da (han zaurie garbitzerakoan konturatuko da ez dagola zaurituta, bala arropa tartean gelditu da). Biharamunean  kopeta ilun, nekatua eta gorrotoz beteta Elizondora abiatzen da. Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondar liberalak eta Kuarteleko soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen die. Ez dute Arazorik izan Elizondora iristeko.

Elizondon, Sagastibeltza komandantearen eta bere kañonen arrastrorik ez zegoen. Komandante karlistak Zumalakarregiren aginduak betetzen, gauean sitio altxatu du eta Belate aldera  Mina esperoan (uste zuten Larremearretik Belatetik esakapo eginen zula Espoz y Minak) joan da. Baina alde egin baino lehen, bi morteroak eta bi obusak Lekauzen inguruan (Orabideako bidean) lurperatu zitun (gordetu). Minak heroi gise sartu da Elizondon, baina Larremearko porrota ondoren asertue, midue, odol egarriz eta amorro biziaz  bere ofizialekin (Ocaña, Zarandaja, Ros de Olano, Narvaez…) Arizkunenean biltzen da… eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen,  karlista den herri fama gehiena… Lekaroz du, gainera, zihur daki Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira…

MARTXOAK 14.

Larunbat zen eta eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk Lekauze aldera (Aroztegia barna) atra ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket geroxago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor atratzea ez zuten utzi. Ros Olano ofizial liberal gaztea (idazle ezaguna izanen da etorkizunean) dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz (euskalduna bai zen) “ea non zeuden kañonak” galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja, erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik…..hilaraziko zien eta herria erreko zuen abisatu zien. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen (kintak) eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lerrotuak lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko.

Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren, soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu. Agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo, … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari ziren. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala. Hiru egun iraun omen zuen suak, bere hiru gauekin Baztango zerua argitzen zuela.

Tradizioa dioenez, herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen (dokumentuak diote 23 etxe, suntsituak gelditu zirela).

Ondarrian kristinianoak, bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten, eta ia afusilatzen hasia zela (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana errebista.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

Read Full Post »