Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘gaztelua’

«Zuen laguntza eta esfortzu onari esker gure erresuma batu eta baretu delako, poztu egin behar genuke denok». Katalina I.ak eta Joan III.ak Nafarroako Gorteei, 1507ko uztailaren 6an (Iñigo Astizen “Ezkutuko kronikak” 2012-07-07, Berrian irakurritakoa). Baña bakea gutti iraun zun.

Argazkia Pello San Millan.

Urte horretan, nafar erregeak Leringo kondea eta armada atzerritarra botatzea lortu zuten. Hau denon gustukoa izan zen, baitere beaumondar familiako aunitzentzat. 1508an Leringo kondea, Luis III.a Beaumontekoa erbestean hil zenez, bere semia Luis IV. Beaumontekoak aho betean erabaki zuen Gaztelako Erresuma laguntzea Nafarroa inbaditzeko. 1512ko Apirilean gaztelarrek inbasioa prestatu zuten, gaztelako Erresumako armada Gasteizen bildu zen eta uztailaren 10 Goizueta hartu zuten nahiz eta rmadaren gehiengoa uztailaren 19an Burunda eta Lekunberritik sartu zen.Uztailaren 22an Uharte Arakilen igaro zuten gaua eta egun bi geroago Iruñetik gertu dagoenAratzurin zeuden, kontra egitea ezinezkoa zenez, Katalina eta Joanes erregeek, buruzagi nagusiekin batera, Bearnora ihes egin zutenIruñeak  ia ez zuen artilleriarik eta 6.000 eta 10.000 arteko biztanle zituen. Armada gaztelarra, ondo hornituriko 15.000 soldaduz osatua zegoen,  uztailaren 24an Takoneran kanpatu eta uztailaren 25ean errendizioa sinatu zuen

Hiriburua lortuta, gaztelaniarrek ordezkariak bidali zituzten Nafarroa erresumeko gaztelu garrantzitsuetara errenditzioa eskatuz, hoirien artean Amaiurrera ere (erreinuko garranzitsuenetako bat bai zen). Plaza gehienek amore eman arren batzuk ezetz erantzun zieten eta hoietako bat ere, Amaiur izan zen…Baña abuztua aldera bertze batzuekin batera, Amaiurko “gaztelu baltza” eroriko da.

Ez zen egonen denbora aunitz gaztelua gaztelaniarren menpe, zeren urte berberako urriaren 18an Albreteko Joanen ejerzitua gau eta egun bat sitiatu ondoren (Florencio Idoate bildutako dokumentazioan) gaztelua berreskuratu zuten eta gazteluko alkaide gise, Ezpeletako Xelen gelditu zen. Amaiurko gaztelua Nafar legitimistentzat arras garranzitsua zen, gaztelutik,  Baztan harana eta baxenafarrako zati gehiena kontrolatzen bai zuten. Azaroaren bukaeran Xelen eta bere gizonak  Amaiurko harresietatik Joan Albreten armadaren atzeratzea (Iruñako sitio uztea behartuak izan ziren) ikusi zuten eta bakarrik gelditu arren gotorlekua mantenduko zuten.

1513ko urtea hasi bezain pronto, Juan II.na Aragoiko erregea eta 1507tik Gaztelako Koroako erregeorde zena ejerzito haundi bat prestatzen hasi zen, bere helburua Amaiur hartzea eta Frantzia inbaditzea zen. Ejerzitoa iristeten zen biztartean, Baztandar Beamondarrak  Martin Ursua kapitaina eta Etxaideko jauna buru zutela, Diego de Vera gobernazaile gaztelaniararen aginduak betez gaztelua eta agramondarren dorretxeak erasotzen zuten. Ursuako kapitainaren liskar hoietako batean gazteluko hamar agramondar hil zuten, Xelenek Urtsutarra botatzia lortu zun eta haren atzetik Bozateraño joan zen, baina Arizkundik beahomandar ta gaztelaniar gehiago atera zizaion eta alkaidea gaztelura bueltatu zen

Bertze eraso bat Vera gobernadorea eta Villalba koroneln aginpean izan zen, hauek gazteluraño iritsi ziren eta gaztelua setioan jarrin zuten, baña eskerrak Pedro mariskala eta Velez de Madrano mila oinezko eta 50 zaldunekin agertu zirela, gaztelaniarrek alde egiñez. Ursutarra berriz ere Ursuan babestu zen Nafarroako Pedro errenditzeko eskatu zion eta errenditzen ez batzen, harrapatutako presoak hilez meatxatu zion. Ursuako Martin jakinda Iruñetik gaztelaniarrak bidean zeudela ez zen errenditu eta mariskala gizon zintzoa zenez…bahituak ez zitun hil, eta dorrea errenditu gabe gaztelura atzera egin zun.

Azpilkuetako herria, ezkerrean Dorreberria ta eskuinean San Andres eliza. Argazkia Pello San Millan.

Honen ondorioz pixkanaka pixkanaka beahamondarrak indartuz joan  ziren eta Baztanen gaztelaniarren presentzia haunditu zen eta tenore hontan “Azpilkuetako dorren” liskarra eman zen. Valentin de Jaso kapitain agramondarra ta 30 soldadu naparrak, inguruan arriskurik ote bazen aztertzen ari zirela, gaztelaniarren hiru edo lau konpañiekin topo egin zuten. Naparrak Azpilkuetako “dorretan” (Jasotarrenak zirela) babesa hartu zuten eta Martin Ursua eta Monndrago kapitaina dorreak sitiatu eta bi aldean artean borroka izan zen, artilleria erabiliz baña naparrek amorea ez zuten eman. Erresistentzia honek bere ondorioak izanen du.

Apirilako ondarreko astean dena amaitu zen, Behamondeko Franzets oinizko  bi mila gizon, 300 zaldun eta artilleria piezekin iritsi zen, berarekin baztandar behamondarrak zeuden, gaztelua defenditzera etorri ziren tropak Vera eta Villalba koronelen ejerzitiak uko egin zuten, hori ikusita Pedro Mariskala gaztelua utzi eta armada ttikia Urdazubin bildu zun. Apirilako 25an gotorlekua eta Baztan osoa gaztelaniarren esku geratu zen.

Gaztelaniarrek gazteluko alkaide gise Anton Alguazil patu zuten eta honek indarrez eta gogoz baztandar agramontarrak errepresaliatu zitun. Horren adibidea lehen aipatu dugun  “Azpilkuetako dorreetako” liskarran  gertatutakoa da, errepresalia gise 1514an Cisneros kardenala aginduta, Alguazilek Azpilkuetako dorrea bota zun eta Mondragon kapitainari,  “borda”  erretzea agindu zion.

Arraztoa “palazioa”. Argazkia Pello San Millan.

Honi buruz irakurritako liburuetan “Azpilkuetako dorreak” aipatzen dira, baño argi dago dorre bat soilik zela eta “bertzia”, aipatzen den erretako “borda” da edo obe errana, Azpilkuetako etxe-palazioa, Urrasungo Arraztoa izanen da!. Bai dorrea ta bai borda, Jasotarrenak ziren, dorreak Azpilkueta familiaren bidez eskuratuak eta borda, Urrasungo Arraztoa, (gero Palazioa bezala zautuko dena) Joan de Jasok (Xabier sainduaren aita) 1511an erosita. Erautsien lekukoa izan zen Azpilkuetako San Andres elizako Miguel Lasa errektorea dionez, dorrea bota eta “borda” erre zuten, baita ere dio dorrea eta honi inguratzen zion harresia berriak zirela. Bertze lekuko batek, 70 urteko Bergarako Martxintok dio dorrea “almenak” zitula eta borda, landutako harlauzaz (harrizko sillareak) egiña zegola (datuak Pedro Esarteren “Fancisco de Jasso y Xabier” liburutik hartuta daude) .

Bertze gauza izanen zen jakitea non kokatua zegoen eta ze eraikin osatzen zute dorre hori. Batzuk diote gaur egungo Dorreberrian egonen zela, gehienbat izenagatik (lehenago bertze dorre zaharrago bat izanen zen toki berberan), baño baita ere  Dorreberriaren ondoan Dorrea izeneko etxe bat dagolako eta jakina da, garai haietan dorreak defentsako eraikinak zirenez, eguneroko bizitzarako, ondoan harrizko etxe erosoagoak egiten zutela. Bertze teori bat dio akaso Azpilkuetako dorrea gaur egun herriko San Andres eliza hartzen dun lurretan egonen zela, zeren garai haietan herriko eliza Urrasun zegon eta XVI.mende bukaeran gaurko tokian altxatxen den eliza ondare batzuk zirela aprobetxatuz, ereiki zen!.

Dorrea falta denez historiaren pista segizea zalla da eta faltatze hori “jakintsu” batzuei nahastu die ta guzti!!. Adibide guise, Francisco Escaladak 1917ko ” El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlanan, Azpilkuetako dorrea, Arraztoa jauregiakin nahasten du. Palazioan Xabierrko armarria aurkirtzen du (zortzi puntako eukal izarra “karbunkoa” ilargiarekin eta baztango xakea) eta proba bezala erabili arren argi dago, Arraztoa, aipatutako “borda”  dela. Zeren lekukoak aparte, baita ere horrela dela argitzen digute, 1519an Maria Azpilkuetak (Xabier santuaren ama) eta 1520an Juan Azpilkuetak (saindu naparraren anaia) bere amaren izenean, “errege katolikoak” bere familiarenak ziren eta bota ta erre zituen; Xabierreko gaztelua, Azpilkuetako etxe-palazioa eta herri berberako dorreak, ordaintzeko siñatutako errekalamazio eskariak.

Jakinda “borda” Azpilkuetako Arraztoa etxea dela eta Jatso doktoreak etxea konkista hasi zen urte bat lehenago erosi zula, 1511ko apirilaren 2an hain justu, pentsatzekoa da Joan Jasok kortean zeukan kargoagatik eta konkista aintzinetik kusten zelako, gaztelu indarsu eta leial baten inguruan berea propio zen (Azpilkuetako dorrea emazteraen familikoa bai zen) eraikin bat izatea, badaezpada!  nahi izan zula. Erran behar etxea Azpilkuetako izan eta Azpilkuetako etxe-palazioa agertzen den arren Amaiur ondoan dago eta Jasotarrek, barridetasuna Amaiurkin izan zutela, zeren Arraztoa, eliza aferetan Amaiurkoa omen zen, (etxeko nausiak Amaiurko elizan aulkiak zeukaten). Jaso Doktorea Baztanen zun etxeaz guti gozatu zun, 1514an errez gain Jasotarren buru, bi urte geroago zenduko bai zen.

Ez dut uste uztailak 2ian Amaiurren egin behar den “Amaiur 2012 Haien ametsa gurea da” ikuskizun artistiko-musikalan konkistako zatitxo hau aipatuko den, gehienbat 17-18 urteko konkistan luzean gertakizun ttikia bai da, baña polita da jakitea (bederen nik uste) Amaiur inguruan dagoen bertze erraikin ttiki bat, gaztelaniarrei aurre eta erresistitu zula eta gaztelua bezala, gaztelaniarrek suntsitu zutela!…eta denborarekin, gure Nafarroa maitia bezala, berrriz indartsu eta ederra altxatua izan zela.

Ondo izan eta Uztailan 21an Amaiurreko Arretxe etxalde aurreko zelaian ikusiko gera, ” Haien ametsa gurea bai da”.

Post hau iteko hurrego web horriak eta liburuak erabili dira.

 Iñaki Sagredo Garderen “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” (Pamiela 209).

Pedro Esarte Muniainen “Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra” (Pamiela 2005).

Peio J. Monteanoren “La guerra de Navarra (1512-1529). Crónica de la conquista española”  (Pamiela 2010).

euskomedia.org web horria, Francisco Escaladaren 1917koEl palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlana  .pdf artxiboa.

Wikipedia.

Read Full Post »

“Joe…beti borrokan!!!” ipuinaren lamina bat.

Pasaden astean Nafarroako konkistaren inguruko marrazkitxo batzuk iten aritu naiz, marrazkiak Baztan ikastolan izan duten aste kulturalaren barnean ikaslei irakurri zaien bi ipuintxo apaintzeko izan dira. Ikastolako aste kulturalaren gai orokorra Nafarroako konkista zen eta  marraztutako 11 laminak “Amaiurko gaztelu Baltza” eta “Joe…beti borrokan!!” (Nafarroako historioa) izeneko idatz-lanetarako izan dira. Aste hauetan etxean nabaria izan da, Ikastolan gogoan izan dutela Nafarroako konkista eta gure historioaren hainbat pasarteak eta istorioak jorratu dutela. Polita eta xarmanta da hamar urteko alabari entzutea, Albako dukea nafarroan sartu zela eta Nafarroako errege ta erregiña alde egin behar izan zutela edo sei urteko semeari, gomaespumako ezpata “en mano” ohe gañean saltoka eta ohiuka; Jaime Belaz Amaiurko kapitaina naiz eta ez naiz errendituko!! erranez.

Gauza da, konkista buruzko bertze gauz batzuen artean arras ongi jakin ta ikasi izan dutela gure eskualdean (Amaiurren) gertatutako pasarte garrazisuena, bai liburuak irakurri dutelako (koxkorrek), bai ipuiñak kontatu zaielako eta baita ere gazteluko aztarnetan “murgildu” zirenean (bisitan) Ixabelek gazteluko hainbat istorio aipatu zizkiolako!. Haurrak (bederen etxekoak) badakite nortzuk ziren Jasotarrak, baita ere Belaztarrak, aita ta semia eta hauek Iruñan pozoinduta hil zirela ere, bazirela 200 napar (agramondarrak) gazteluan eta kanpoan gaztelaniar pile! (ta behamondarak ere)…

Haurrak ikasi duten bezala, gehienok badakigu nortzuk  ziren (bederen izenez)  Amaiurko 1521-1522ko pasarte hortan gaztelua defenditzen egon ziren personai nagusiak; Jaime eta Luis Belatz, Xabierreko jauna eta bere anaia Juan edo Mauleon-tar Victor ta Luis. Guzti hauek ibili zirela gaztelua eta inguru hua defenditzen, baña hauekin batera eta Lauxetaren poema dion bezala 200 zaldun sumin zeuden eta hoien artean bailarako eta euskualde hontako jaun batzuk ere!…eta post hontan horietako bat, gogora ekarriko dugu, Alain de Bertiz!!!.

“Amaiurko gaztelu baltza” ipuiñaren 3 lamina.

Gaztelua  1522ko uztailaren 20n gaztelaniarrei errenditzen denean aistion aipatutakoekin batera bertze batzuekin batera Zozaiako PierresMaiako TristanJaurolako jauna  eta Bertizko Alain baztandarrak zeuden (egie da Bertiz ez dela Baztan baina Bertiztarrek Baztanen lurrak zeukaten eta Oronoz “diezmoak” Bertiztarrei ordaitzen zien). Alain Bertizko jaun gaztea zen eta Beriztarrek betidanik  Agramondarrak ziren, ia Alainen familia, bai  Bertizko Juan Peris-ek eta  Petri Sanzek, Bertizko jaunak Agramondarren eta behamondarren arteko borrokako urtetan (Blanca II.na erregiña hil ondoren) Aragoiko don Juan alde aritu ziren, bai Oronozko asedioan eta baita ere Amaiurko herria behamontarretik askatzen. Petri Sanzek ere 1460an Okorrozko gaztelua hartuko zun Agramondarrentzat.

Agramondarren ingurukoa izanez ,normala da Alain jaun gaztea gazteluan aurkitzea eta badakigunez ez zen familiako bakarra bere ezpata altxatu zula gaztelaniarren aurka, zeren Amaiurren errendizerakoan baita ere ageri zaigu Alainen anaia, Juan Peris “Bortetxipia” osaba eta bertze “Bertiz” aunitz ere, eta pentsatzekoa da, Alainenek eta Bertiztarrek gerran izandako parte hartzean haundia izan zela zeren gaztelua erori ondoren, 1523ko Karlos V. a enperadorea Napar agramondarrei eskeitzen dien barkamenatik kanpo gelditzen bai dira. Berak eta bere aginpean zeuden baztandar batzuk anmistia horren onuragarriak eta mesedegarriak ezin dute jasotzen ahal eta Oieregi herriko “diezmoa” bertze gauz batzuen artean galduko dute.

Amaiurko monolitoa. Argazkia Pello San Millan

Baina urte batzuk pastu ondoren Alainek bere egoera normalizatzea lortuko du, 1524an Alainek Maria de Allorekin (Behamondar aldeko familiako alaba) ezkonduko da eta familia honek aduana batzuen ardurapea batzuenez, pixkanaka pixkanaka aurrera atrako da eta denborarekin Nafarro Garaiko egoera politiko berriaren barnean sartu eta egokituko da. Horren adibide gise aipatzen ahal da Alainen eta Maria de Alloren semea, Bertizko Martin, erregearen koperoa izan zena eta baita ere Santigoko zalduna izatera iritsi omen bai zen. Martin bizitzae luze ta mugitua izan zun, Franciso de Lodosako Greida izeneko alabarekin ezkondu zen, preso egon zen eta hiru urtez desterratua  (bere kuñatuarekin batera hilketa batean parte hartzea  izan bai zuen ), bere emaztearekin seme alabik ez zuen izan baina Juana Mayora izeneko emakumearekin sasi kume pare batzuk  izan zitun eta bere abizena eman zien…baita ere bertze seme bat izan zun Juana Beaumontekin (Luis Beaumont-en alaba) eta hirugarren ezkontza baten ondoren, alaba bat ere. Ondarrian Bertizko Martin, Nafarroako tesorero generala eta Spaianako erregearen kontseilaria zela 1592ko ekainaren 17an zendu zen, bitxia izanez bere bizitzaren ibilbidea, ikusita non eta nola akitu zun (Espainako erregearen kortearen inguruan),  jakinda bere aita, non eta nola hasi zen!! (Amaiurren, Nafarroako erregea defenditzen).

Post hau iteko hurrengo liburuak erabili dira:

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) . Andoni Esparza Leira.

Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004).  Jimeno Jurio.

“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela (2010). Iñaki Sagredo.

Read Full Post »

Urteberri, berri, zer dakarzu berri

uraren gainean  osasuna ta bakea

urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,

Bestondoa! bestondoa ekarri du urtero bezala urteberriak! (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, Amaiurrera zehazki, berria ez izan arren eta ia bi urte berandu iritsi arren… urte berriak Amaiurko monumentuari buruzko erakusketa  ekarri du!

Nafarroko gobernuak antolatutako Amaiurko monumentuaren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa mugikorra, Amaiurko serorategian ikusgai izanen da.

 

Argazkia Baztan-bidasoa.com

Erakusketa hau duela urtebete ikusi nuen Iruñean. Harritu egin ninduen Amaiurko monolitoari buruz nafarren eta euskaldunen askatasunaren sinbolo gisa ezer ez esateak ( horregatik altxatu zen), ezta Jaime Belaz de Medrano eta haren 200 zaldun agramondarrak aipatzeak ere. Bai 1922an sortzeko ideia nabarmentzen zen, eta baita ia 10 urte geroago, 1931n, atentatu baten ondorioz (dinamitatua) monumentua eraitsi egin zela ere.

Erakusketa azken 25 urte hauetan oinarritzen da, 1982an Amaiurtarrek monumentua berreskuratu eta zaharberritzeko daukaten gogoetan, baina monolitoaren sinbologia eta 200 zaldun naparren balentriaz ja!

2007an Monolitiaren 25.urteurrena ospatu
zuten Amaiurtarrak. Agazkia Diario Vasco

Balentria 1521eko irailean hasi zen, Enrike II.a “zangotzarrak” Amaiurko gaztelua Nafarroarentzat berreskuratu zuenean, gotorlekua ez ezik, Baztan -Bidasoako “marka” eta egun gutxiren buruan Hondarribiko gotorlekua ere berreskuratu zituen. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon kokatu zen; Hondarribian, berriz, Pedro de Navarra Nafarroako mariskalaren semea (aitaren izen bera du) geratu zen kapitan gise.

1522ko ekainean, gaztelarrak Belatetik Donoztebera iritsi ziren, eta borroka baten ondoren, nafarrek Baztanera ihes egin behar izan zuten (Doneztebe Martin de Urtsuan, eta bertze baztandar batzuek gaztelarrekin bat egin zuten). Borrokan zauritutako nafarrak Urdazubiko monasteriora eraman zituzten (Urdazubiko abadea leiala da Nafar kausarekin).

Uztailaren 15ean gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatzen dute eta lau egunez 10.000 gaztelar gaztelua konkistatzen saiatzen dira (beno, baziren nafar behamontarrak, gipuzkoarrak, alemaniarrak…). Azkenean, janaririk gabe eta leher eginda (lau egunez gau eta egun borrokan ibiliz), setiatuek amore ematen dute. Pasarte historiko honengatik, Amaiur euskaldunentzako askatasunaren sinbolo bihurtu zen, baina ez zen azken bastion nafarra izan, 1524ra arte Hondarribian Nafarroako estandarte gorria onesten jarraitu baitzuen (1521eko urriaren 6an setiatua).

Menderatua eta garaitua den nafar honetan, belaunaldiz belaunaldi, isilean eta klandestinitatean Amaiurren gertatutakoa gogoratu dugu (eta odoletan eraman ere bai) eta 1879an “euskara Elkartea” han borrokatu zirenen oroimenean zerbait egin behar zela pentsatzen hasi zen.

1920an, “Nafarroako Monumentuen Batzordeak” monumentu bat eraikitzea baimendu zuen, eroritakoen omenez, eta han hil zirenak Nafarroko askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela erranen dute. Hitz horiek eta baimen horrek kristonezko polemika sortu zuten; izan ere, nafar batzuentzat (espainiar nazionalistak) han hil zirenak frantses eta espainiar traidoreak baino ez ziren.”

Hika mika hoien gain 1922ko kainaren 20an monolitoa inaguratzen da euskal probintzien lau armarriekin eta  “Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei ” leloarekin.

Argazkia Pello San Millan

1920ko hamarkadan eraiki ondoren, eta polemika etengabea zela, 1931ko uztailaren 26an amaiurtarrak , monolitoa lehertzen zuen dinamita-eztandak eragindako zaratarekin esnatu ziren. Ez zen inoiz jakin nor izan zen atentatuaren atzean; Victor Praderaren ingurukoak (nafar nazionalista espainiarra),, errepublika bera eta baita abertzaleak ere susmatu zituzten.

Hainbat hamarkadaz monolitoaren marmolezko harriak sakabanatuta egon ziren gazteluaren muinoan, harik eta 80ko hamarkadan Amaiurtarrek, Amaiurko gaztelua defendatu zutenen monolitoa eta balentriaren eta ohorearen oroitzapena berreskuratzea erabaki zuten arte.

1982ko urriaren 10ean, monolitoa berriro zutik egon zen, eta oraingoan…betiko izanen da.

Read Full Post »