Indianoa edo amerikanoa Ameriketara joandako euskal herritarra da, bereziki berriro Euskal Herrira aberasturik etorritakoa. Amedrikanoen une gorena XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran ailegatu zen. Gazte aunitzek, txirotasunak bultzatuak, Kuba, Argentina, Uruguai, Mexikora edo Venezuelara emigratu zuten. Batzuk pobrezia bertzerik ez zuten topatu baina bazeuden dirutza egin zutenak eta itzuli zirenak. Itzultzerakoan, aunitz herriko jauntxo bihurtu ziren, batzuk noblezia titulu lortu zuten, jauregiak edo indiano-etxeak izenekoak ereiki zituzten eta baita ere beren herrietako ongileak izan ziren.
Baztanen ia ia herri bakoitza badu bere indianoa edo amerikanoa, herriko elizaren konponketa kosteatu zuna edo hilerri berri bat, ermita, eskola, frontoia ereiki izan zuena…Elizondo Jaime Urrutia eta Braulio iriarte ditu, Lekauze Martin Plaza, Errazu, Iñarbilko Aldekoetxeako Juan Irigoie eta bere anaia, Elbeten Franzisko Goienetxe Etxandik, eta Oronoz-Mugairi, Martin Urrutia Ezkurra.
Martin Jose Urrutia Ezkurra 1855ko Urtarrilaren 4an Oronozko Enandoa etxean (Enarondoa) jaio zen. Aita Juan Bautista Iturria zen, ama berriz Maria Jesus Ezkurra. Zortzi urte zituela, hasi zituen lehen ikasketak, Gero, Sumbillako barnetegi batean segitu omen zuen. Elizondon 1869ko urtarrilaren 2an siñatutako agiri baten araberan 14 urte eskas zituenean, eta bere maisuak eskatuta (bere ezaugarriak asmatu zituelako) Puerto Ricora joatea erabaki zuen, “dirutza hobetzeko asmorekin”. Puerto Ricora joatea erabaki zuen. Puerto Rikon hiru urte egon ondoren 1871an Mexikora iritsi zen.
Mexikoko Tulazingon saltzaile bezala urte batzuk haritu ondoren, 1888an Santiago de Tulantepecen errota bat erosiko zuen, eta azkenik, errota kotoi ekoizpenarako Santiago frabrika moldatu zuenean, oihalgintzan sartu zen. Fabrika honek garrantzi eta ospe haundikoa izan zen Santiago eta Hidalgoko estatuan . Fabrika horrek familia aunitz erakarri zituen Santiagoko herri txikian bizitzera. Gaur egun, Santiago Textil izenarekin funzionamenduan segitzen omen du.
1891an Carmen Lanzagorta Robles mexikarrarekin (aita bizkaitarra zen) ezkonduko da. 1907an Urrutiak bertze batzukin batera (hien artean Erratzuko Aldakotxeakoa Juan Irigoyen) San Ignacio de Loyola Euskal Elkartea sortuko dute. Elkarte honkin euskaldunen biltokia eratu zen herrialde hartan. Elkarteak bi helburu zeukan: “Euskal Herriarekiko eta euskal hizkuntza eta historiarekiko maitasuna sustatzea” eta “Euskaldunen arteko harremanak eraginkortasunez finkatzea”.
1910an Mexiko, mugimendu iraultzailea eman zenean, Fabrikak ondorio latzak jasatzen hari zela; lehengaien inportazioak zaildu egiten ziren eta salmentak izugarri murriztuz gain, zalantzarik gabe empresa mugimendu iraultzailaren katalizatzaile izan zen eta honek arazoak ekarri zizkion. Hala ere 1913an Baztango uholdeetako kaltetuei laguntzeko 1.000 pezeta bidaliko zituen. Urte batzuz Mexiko utziko dute (egoera politikoagatik) eta Euskal herrira bueltatuko dira, hain zuzen Donostira. Komentatzen da arkitektura gustokoa zuela eta Tabakaleraren erainkina txundituta utzi zionez (1905an erosteko pres egon zen) Donostia aukeratu zutela. Kontxaren aurrian Villa Urrutia izeneko txaleta altxatu zuten, gero denborarekin, Donostiako pisuetako eraikin ederrenetako bat bihurtuko dena.
Martin Urrutia gizon ongilea izan zen, bai Mexikon bai bere jaioterrian. Martín Urrutia eta Carmen Lanzagorta bikotea ezkuntza eta eskola-heziketari laguntzeko kezka berezia agertu zuten. Hidalgo Estatuko Tulancingo eta Santiago Tularecepec-eko bi herriko ikastetxeek bultzatu eta laguntza ekonomikoa eman zieten. 1927an Martín Urrutiak eta Carmenek milioi bat pezeta bideratu zituzten Oronoz-Mugairin bi ikastetxe sortzeko eta ereikitzeko (berarenak ziren lur sail batzutan). Bata mutilentzat Mugairin San Martin izenekoa (urte haunitz nekazal eskola izan zena) eta bertzea Oronozen neskeentzat, Nuestra señora del Carmen izenekoa. Azken hau 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurreraurte dezentez Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek Nafarroako iparralde osorako hezkuntza-eredu bihurtu ziren.
Oronoz Mugairen ere haren kontura izan ziren, halaber, parrokia-eliza handitzea eta edertzea, baita hilerri berria eta bere sarbidea. Zarretxerako ere dohaintza eskuzabalak eman zituen. Horrez gain Mexikon ere hainbat dohaintza garrantzitsuak eman zituen.
Martin Urrutiak 1936an Freuburgen (Alemanian) hilko da, urte batzuk gerago (1940) Lausanne (Suiza) bere seme bakarra hilko da ( toki batzuetan Espainiako Gerra Zibiletik erbesteratua zela agertzen da).
1948an Juan Lázaro Baztango alkatearen bidez Martín Urrutia, haraneko seme kutun izendatu zuten. Ordura arte, Baztanen ez zen halako titulorik eman. Baita ere Martinen bronzezko busto bat inauguratu zen. 1950an Martinen alarguna, Carmen Lanzagorta bueltako da eta San Martin eskolaren gibelekoaldian bere seme Juan omenez, frontoia eraikiko du. Frontoiko txafla batian irakurtzen ahal da ; “Frontón Santiago. Construido merced a la generosidad de la Ilma. Sra. Da. Carmen Lanzagorta Robles. A lamemoria de su hijo D. Juan”. Frontoia, garaiartarako ikusgarria zen, estalia, luzia, argia ,hamabi lehio haundietatik sartzen zena.
Gaur egun, Mexikoko Hidalgo Estatutako Tulizango eta Tularecepec-eko sortutako ikatetxeak eta bere izenak dramatenak, funzionatzen iraute dute. Berdin gertatzen da Kotoizko lantegiarekin eta Mexikoko erietxe baten pabeion batekin, Carmen Lanzagorta izana daukana eta 1932an bikotea 50.000 peso emanez kosteatu zuena…hemen berriz karkarkar, antzeko parezido!!!
Urte batzuk geroago, brontzeko bustoaz gain (salbu Mugaireko kale baten izena), ez da ezer geratzen apenas. Eredua izan ziren bi eskol horiek bere borondateari apreziorik egin gabe, bere izena zeraman fundazioak medio zela 2006an saldu zituzten eta herriaren mesederako esku zabalez ereikiak izan ziren bi obra handi horiek pisu bloketan akitu zuten (Gainera polemika izan zen zeren prinzipioz piso hoietatik lokal sozialetarako bideratu behar ziren kopurua azkenian murriztu zen).
Martin Urrutia Ezkurraren soinenborran oraindik irakurtzen ahal da “El ayuntamiento del noble valle y universidad de Baztan a su hijo predilecto D. Martín Urrutia Y Ezcurra” ta baita ere behitiago “El colegio San Martin a su inolvidable fundador D. Martín Urrutia Y Ezcurra”.
Post hau egiteko erabili den materiala.
Aproximación a la arquitectura de los americanos en Navarra. José Javier Azanza López. Institución Príncipe de Viana. Gobierno de Navarra 2004.
De robles y razas. Baztaneses en México: tras sus huellas allá y acá. José Javier Azanza López. www.una.edu. 2018.
XX mende akabilan eta XXI.aren hasieran, bertze Urrutia bat izan da (amaiurtarra, bera) Mexiko aldean egon eta bueltan Trinketea goitik betti berritu eta gazteoi bestarako leku berri bat eraiki diguna. Beraz, ikusten denez kateak eztu etenik!
P.D:(“gazteoi “edo “gazteei”, duda izan dut nola jarri baina ze kristo! orainik gazte garela!)
egia duzu Julen, eta baita ere bertso honak entzuteko eta norbaitek 2008an txapela gartzeko leku ederra, eraiki zuna “indiano” berri honek
aupa zuk!