Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Lekarozko kolegioa’

Patata tortillaren jatorria Nafarroan omen da, kondaira dio Altsatsu inguruan lehenengo gerra karlistan barne eta Zumalakarregi jenerala eta bere kuartela ezarrita zuen baserriaren etxekoandrearen artean, izan zela. Bata goseti zela eta bertzea patata eta arroltzeak soilik zituela, dena nahastu eta patata tortilla atra zen.

Jakina da, osagai berdiñak erabilita (batzuetan bertze osagai batzuk gehitzen zaizkio; tipula edo piperra) patata tortilla ezberdiñak atratzen direla eta bertsio eta gustu guztietarako daudela.

Baztanek badu bere tortiilla, gainera ospe haundikoa, jaiegunetako menu aunitzetan (bederen izenez) agertzen dena eta baztandar batzuentzat eta lekauzko kolegioko milaka ikasleohien oroimenean, zapore bereizgarria duena eta…doike! batzuentzat ere, patata tortille guztien artean, oberena dena! Patataarrautzopila hori, Lekauzko kolegioko patata tortille da!

Plater xumea, ekonomikoa, elikagarria eta oso atsegina. Lekauzko kaputxinoek beren baratzeko eta baserriko produktuen aprobetxamendu gisa asmatua. Hasiera batean, plater hori, hazteko adinean zeuden kolegioko ikaslealk asetzeko eta elikatzeko gai zena denborarekin eta arreta handiz landuta, betiko bitxi gastronomiko bihurtu zen.

Bi dira jaki honen ezaugarriak: Bata, olioa erabili beharrean, zerri gantza erabiltzea (olioa urria zen garai hartan eta txerriek kolegio berean hazten zuten) eta bertzea kontraesana dirudi arren, arrautzaren proportzio txikia patatari dagokionez (3/4 unitate kiloko).

Errezeta dio, patatak zuritu ondoren, garbitu, isurtu eta xafla finetan moztu behar direla. Ontzi sakon batean, urtzen da txerri-gantza, eta bertan murgiltzen dira patatak eta tenperatura baxuan egosten uzten dira, erabat bigunduta geratzen diren arte. Arraoltzeak oso ondo irabiatuta egon behar dira, nahastu patatarekin eta gatzatu zartaian.

Itxura aldetik hiru hatz-eko lodierakoa (6/7 zm) izan behar da eta colorea zuria ia uniformea da. Nahiz eta Ikastetxe berrian Ikastetxe zaharrekoaren desberdina omen zen, azken horretan sukaldea egurrezkoa zelako eta urreztatuagoa (doratuagoa) ateratzen ziren. Gainera Ikastetxe berrian egosi gise egiten zuten.

Ospea ez da kolegioan bakarrik geratzen, 60. hamarkadan (XX.mendekoa) bailara osora zabaldu zen, Baztandarren Biltzarrarako hasiera-hasieratik (1963), Lekauzko kolegioko tortillaren aldeko apustua egin zuten herri-bazkariarako (piperradarekin batera), eta 50 urte baino gehiagoz menuan mantendu da eta hoinik izen horrekin agertzen da (Lekarozko ikastetxean jada egiten ez bada ere eta berdina ez den arren).

Baztanen dastatu daitekeen Lekauzeko kolegioko benetako tortilla Iruritako Olari jatetxearena da, Manolo Olondriz Barasoainen bitartez

Manolo Olondrizek 1950eko urriaren 6an jaio zen Iruritako Elizetxean eta 1963an, 13 urte baino gutxiagorekin, sartu zen Lekauzko kolegioko sukaldean lan egitera, lan eta aldi berean ikastetxean ikastera ere. Iruritako marmitoia (sukaldeko laguntzaile gaztea) sukalde zabal, argia eta oso ondo hornitutako hortan denetarik egiten zuen, eta doike! ikaslek hainbertze estimatzen zuten patata tortille ere!

Argazkia colegiodelecaroz.com webgunetik atraia dago

Olarikoaz gain, 2010. urtearen inguruan, norbaitek Lekarozko kolegioko tortilla izenarekin tortilla industrial bat komerzializazen sahiatu zen, baina dirudi banaketa-enpresa ezberdinekin solatu ondoren ez zire akordio batera iritsi.

P.D. Patata tortillaren lehendabiziko aipamena Nafarroako Gorteetara bidalitako 1817ko memorial de ratonera agirian dago. Bertan, nekazariek bizi dituzten baldintza kaxkarrak azaltzen dira, Iruñeko eta Nafarroako Erriberako biztanleekin alderatuz. Menditarrek hartutako elikagai ziztrinen zerrenda luze baten ondoren, honako aipamen hau agertzen da:«…Bi edo hiru arroltze tortillan bortz edo seirentzat, gure emakumeek arroltze gutxirekin handi eta lodi egiten dakite! patatak, ogi-apurrak edo bertze zerbait nahastuz..»

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

La centenaria tortilla de Lecároz. J. Lapitz. Diario Vasco. 2011ko maiatza.

Manolo Olondriz, el último maestro de la tortilla de Lekaroz. Lander Santamaria. Diario de Noticias. 2020ko urrtarrila

La Tortilla de Lecároz…no es tan difícil de hacer (en teoría). colegiodelecaroz.com

Read Full Post »

Elizondarra bezala, aunitzetan lekauzko besteara landetatik (piezak) oinez joan izan naiz. Gazteriako joan etorri guzti ohietan Lekauzko bidean; iluntzean lagunekin solasian edo egunsentian bakarti ta zerbait mozkortia, Uharte auzoan  kolegio zaharraren presentzia genun, harrizko etsi haundia bidean zehar akonpainatzen zigun ratoxka bat.

Argazkia Pello San Millan.

Gaur egun, (eztakit posible izanen den oinez joatea nazionala guruzatu beharko bai da) Atxoborroa pastuta, Abeltegiako bidegurutzearen ordez rotonda bat dago eta kolegioaren mende bateko presentzia desagertuta, inguru hustu ta artifizial bat aurkitzen da. Kolegiaren aztarnak, gutti egokia den salmon koloredunako elize bakartia, gerizperik gabekoa  eta malderra eta magnolia (Magnolia grandiflora) zaharra dira, bertze guzia, hutsune haundi bat da!. Hutsun sentsazioa desatsegina duen  toikia, Lekauzko  empresa kanpusa da eta gezurra dirudi han, garai batean ehun urte pasa izandako instituzio bat egona izana.

Lekauzko kaputxioen aholku onaren amaren kolegioa 122 urte fisikoki iraundu zun ( kaputxinoak barne ta lizeo bezala guttiago). Eraikiña ta instituzioa, bota ta desagertu zen artio, ibilbide errexa ez du izan eta bere historia luzean, hainbat kalapiteak jasan ditu; 1913ko uholdea kalte handiak eragiten ditu, 1932an errepublikako garaian arazo politikoak izango zutela ta “Liceo Lecároz, SC” gizartea sortzen dute eta bada ezpada irakaslego sekularra (laikoa) erabiltzen dute. Gerra garaian (1936) lehendabizik “odol hospitale” (Hospital de sangre) bezala erabiliko da ta gerora, eriondoendako hospitala izanen da. 1937an Nazionalak nagusi direla Nafarroan irakasle kaputxinarrak kolpe gogorra jasatzen dute eta 20 fraidetatik 17 kanporatuak ta erbesteratuak izanen dira, horien artean Aita Donosti….eta 1962an sutea! kriston sutea, kolegioa (zati haundi bat) erreko dun sutea.

Sua gauez gertatu zen 1962ko abenduaren 9ko 10rako gauan, 23,30ak aldera, gauerdian. Jende gutxi lo egin zuen gau hartan Baztan ibarreko zoko hortan (Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo..), kolegiotik etortzen ziren berriak  ikaragarri beldurgarriak ziren eta  distantzia handian sugarren dirdira ikusgai ziren.

Ikasleak logeletatik jausten ziren bitartean (9-17 adin tartekoa) lehengo laguntza iritsi zen, La Baztandarra, suteen aurkako aseguru-konpainiako moto-bonba., baña intentzio hona  izan arren zorte txarra eduki zuten, potentzia ttikia zuen eta ur txorrota ez zen apenas iristen eraikiñaren erdiraño, gañera bere mangerak (tutu malguak) hainbat ebakiak zituen. Pixkanaka pixkana sugarrak teilatutik eta lehiotik atraz zeruko bidea hartzen zuten eta tamainua haunditzen zijoazten, baitere tarteka leherketak ta eztadak entzuten ziren

Ikaslegoa eta fraideak larrainean zeudela suhiltzaileen etorrera ondo ikusi zuten, Dantxarineatik ohartaraztuta  Senpereko (Laburdi) “suhiltzaile” talde bat iritsi zen (bertze edozein baino hobeto hornituta zegona), baita ere etorri ziren Irungo, Donostiko eta Iruñako suhiltzaile talde batzuk . Sutea hai haundia zen kronikak diotela, Iruñako talde Iruritan zegoenean eta sugarrak ikusterakoa ez zela ezer egiten ahal pentsatu zutela eta kasi kasi buelta ematen dute. Hobe izanen zen Iruñatarrak buelta eman baziren zeren kamioi zubian sartzerakoan  matxuratu zitzaien eta Gorramendiko “Alerta y Control-eko” soldaduei deitu behar izan zuten kamioi atratzeko.

1962an erretako zati bat. Argazkia Pello San Millan.

Suhiltzailekin batera fraideak eta baztandar haunitz aritu ziren sua itzaltzen nahian eta subakiank iten  sugarrak elizera ta korora ez iristeko. Goizean sutea jarraitzen zun, ikaslea Elizondoko konzenzinistetara eraman zuten, ez zen zauriturik izan eta kontuan hartuz 300 ikasle bazirela eta 70 inguru fraide eta antzekoak…erraten ahal da neguko gau “bero” hortan zorte hona izan zela!!

Ez zen jakin zer eragin zuen sua, batzuk diote akaso fluoreszente bat izan zela (berriak ziren), berotu zela eta dena egurra zenez kristona liatu zen, gauza da kolegio zati bat erre zela eta ez zen gehiago berrituko, zeren  berritu beharrean lizeo moderno ta haundi bat ereikitzea erabaki zuten (idea lehenagotik zegoen baina ez zen aurrera atratzen). 1966ko apirilaren 26an zentro berriaren lehen harria bedeinkatu zuten eta 1968ko ekainaren lehen egunan Liceo berria ireki zen Lekarozen, gaur egun eta 199otik Baztango Bigarren Hezkuntzako Institutua dena.

Post hau iteko erabili den materiala:

Diario de Noticias-ko “El fuego con el que empezó todo” artikuloa. Lander Santa Maria, 2011ko Abenduaren 12a.

colegiodelecaroz.com -eko “recuerdos” ataleko “El incendio de Lecároz – Luis Miguel de LesetaEl incendio – Joaquín Trecet” artikuloak.

Read Full Post »

Lekarozko Uharte auzoan, Elizondo, Garzain eta Irurita artean, Baztan ibaiaren alboan, 120 urte inguruz, ospe haundiko “kolegio” bat izan zen, hain zuzen “Gure Ama Birjinaren Ahoulku Onaren” eskola (Colegio de Nuestra Señora del Buen Consejo).

Lekauzko kolegioa (izen honekin ezagunagoa zena) bere hastapenetatik, bi arrazoirengatik ikastetxe berezi bat izan zen: bere instalazio bikainengatik eta bere irakasleen dotazio altuagatik, guztiak kaputxinoen ordenako kideak. Lekarozko Ikastetxeak aurreko mendearen hasieran, orkestra eta abesbatza, zinema, argazkigintzako laborategia, natur zientziak, fisika eta kimika, kirol pabiloiak, x izpien aparatua zuen ebakuntza-gela… ziutuen eta  munduko barnetegirik onenetako bat izan zen, eta bertara bortz kontinenteetako ikasleak etortzen ziren.

Kolegioaren lehen argazkia (1891). Argazkia excolegialesdelecaroz.com.

1888an Joaquín María Llavaneras kaputxinoaren eskutik Lekarozko Ikastetxea sortu zen, baina 1890ra arte ez ziren kaputxinoak (22) lehen 87 ikasleekin (Kantabriakoak) agertuko. Urte bat beranduago, 1891n, eliza inaguratuko dute eta urtez urte ikastetxea handitzen joanen da. 1897an energia elektrikoa ekoiztuko dute eta horretarako presa bat eraikiko dute  Baztan ibaian (2009an botaia izan zena) eta argitzeko gas argiak ordez argindarra elektrikoa jarri zuten. 1902an zaldien trakzioko “diligentziak” lurrunezko autoekin ordezkatu ziren, eta bi urte geroago azken hauek motordun auto batzuekin (“Dion-Boston”).
Ikastetxea autonomoa izan nahi du hasieratik, eta 1915ean Bidasoako trena ireki zenean, kaputxinoek Iruritara doan errepidea egingo dute, Iruritan geltoki bat egongo baitzen. 1926an behitegia, zerritegia eta hiltegia eraiki ziren, baita ere gasna egiten hasi zuren, 1927an lehen irratia jarri zuten Ikastetxean eta 1930ean berogailua.

1931an handitze-lanak hasten dira, baina Errepublikako egoera berrie eten egiten ditu. Egoera hontan, 1932an, izena aldatu eta  “Liceo Lecároz, S.C.” sozietatea legez formalizatu zuten eta zuhurtzia neurri gisa, irakasle sekularrak klaseak emanen dute. 1933an, soinu-zinema iritsi zen ikastetxera, eta 1935ean, makina berriak erosi eta sare elektrikoa berritzen da.

Garai haietan kolegioa euskal nazionalismoaren gune garrantzitsu bat da , euskal nazionalismo kulturalaren hazitokietako bat bihurtu zen. Ikastetxean nazionalismo kultural berria horren hiru zutabe garranzitsuak ematen ziren: musika, filosofia eta hizkuntza.

1936an militarren altxamenduaren ondoren, gerra garaian ikastetxea odol-ospitalean eta gero, erietxean bihurtzen da. Gerra Kolpe gogorra izanen da eta urte hoietan 20 fraide-irakasleetatik 17k destinoa aldatu, alde egin edo  erbesteratu egin zituzten, haien artean: Aita Donostia, Fray Miguel de Alzo, Aita Hilario Lizarrakoa…

Aita Donostia 1941an bueltatuko da eta urte hortan ere barnetegi gisa soilik sortua izan arren erabakiko dute kanpoko ikasleentzako matrikula irekitzea (Lehenengo baztandarrak hartuko ditu). 1944an liburutegia handitu eta erizaintzako instalazioak berrituko dira. 1947an Ford-8 kamioi-autobusa eskuratzen da eta 1949an lehenengo jolas aretoa eraikiko da.

Kolegioko Natur Zientzien Museoa. Argazkia excolegialesdelecaroz.com.


50. hamarkadan erlijiosoen (monjak) egoitza eraikiko dute, sukaldea handitu eta garbitokia lekuz aldatzen da, baita ere “Lurdetxo” berriz diseinatzen da. 1953an Jorge  Oteiza ikasle ohiak P. Llevanerasen monumentua zizelkatuko du (Marino di Teana eta Isamel Fidalgo lagunduko diote), 1954an  Zentral elektrikorako multzo elektrogeno bat lortu zen,
56an Saskibaloiko pista berria eraikiko da, 1958an Aita. Donosti busto batekin omendu zioten eta 1959ko maiatzaren 30ean,  A. Luquinek Boy Scouts hezkuntza erakundea sortu zuen.

Hurrengo hamarkadan, 1961an Ubarrenetxea jaunak oparituta, kolegioko lehen telebista aparatua agertuko da eta 1962ko abenduaren 9tik 10erako gauean, ikastetxearen zati batek sute bat jasan zuen, eta, horren ondoren, pabiloi berriekin handitze bat egiteko erabakia hartu zen. Handitze hori, Ikastetxe Berria izenekoa, 1968an inauguratuko da eta 1980an kiroldegia eginen da. 84an “Lekarozko Txokoa” eta 86an informatika gela ezarri zen.

1988an Ikastetxeko mendeurrena ospatuko dute baina guttira Lekarozko ikastetxeko azken ikasturtea izanen da (1989-1990) . Urte horretan bertan, Nafarroako Gobernuari ikastetxe berria saldu zitzaion, Baztango Bigarren Hezkuntzako Institutua eta gazteentzako aterpetxea izateko.

2002an Ikastetxe zaharrean egoera tamalgarria izaten hasten omen da; liburutegiko liburuak, koadroak, mendeurreneko museoa, aldarea, organoa, bankuak, Alonso Canoren Kristoa, pupitreak, Llevanerasen omenez Oteizak egindako eskultura…  kolegiotik atra eta eramanen dute. Gauz gehienak, eskultura barne, Zangotzako kaputxinoen monastegian akituko dute, bertze batzuk liburuak adibidez, Iruñako San Antonio liburutegian.  

Hurrengo urtean altzarien eta objektuen lekualdaketa progresiboak aurrera jarraitzen du eta 2003ko
Otsailaren 11n A. Luquín izanen da da Lekaroz utziko duen azken aita. 

Espoliazioak, lapurretak eta gainerako ezbeharrek  jarraitzen dute, 2007an elizako ezkilak eta erlojua “desagertuko” dira. Ezkilak Lizarran agertuko dira, erlojua?

2009an lekauzko kolegioa garai batean zenaren fantasma triste eta penagarri (baita ere beldurgarria) bat da. Azken arnatsa artzen eta erraustea  itxarotzen ari den  eraikuntza  da, sarrera debekatua dago eta etsizinguratua, “erortzeko arriskua” idatzita daukan kartel bat ageri da. Ekainaren 15ean, Nafarroako Gobernuak erabateko eraispenaren berri eman zuen, bere ustez, hondamenean dauden eraikinak birgaitzeak ez du merezi.

80 Tonako pisua eta 30 metroko besoa duen makina kolegio zaharra botatzen.Argazkia erran.eus

Azaroaren 23an kolegioaren eraispena hasten da, horretarako Olloquiegui Redenor UTEak 393.518,90 euroko aurrekontua izanen du. Bakar bakarrik babes berezia duen eliza, klaustroko bi magnolioak eta bertze leku batera eramanen den kolegioko sarrerako arkupea mantenduko dira.[1] Gainerakoa, abenduarako botaia egonen da. Hau dena botatzeko 80 Tona  eta 30 metroko besoa duen makina erabiliko dute.

Mende bat baino gehiagoz  Aita Kaputxinoen Eskola zegoen tokian Lekarozeko Campus Enpresariala sortuko da. “Kampusa”, Aquitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren lehentasunezko azpisektoreetako enpresen ezarpena lortzeko sortu izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

[1] Lekarozko Kolegioa botatzen hasi dira. erran.eus (2009).

www.excolegialesdelecaroz.com.

Colegio Nuestra Señora del Buen Consejo de Lekaroz. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Read Full Post »