Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Belate’

1521eko irailaren 29an, igandean, tropa nafar lealistak (franco-naparrak) Amaiurko gaztelua setiatu zuten eta pieza artilleroak jarri zituzten Baztango gotorleku birmoldatu berriaren aurrean. Aste batzuk lehenago, bere alkaide , Anton Alguacilek, erregeordeari idazten zion, hobekuntzak azalduz eta defentsa berriak probatzeko borrokan hasteko irrikaz. Apurka-apurka, bere baikortasuna zorigaitzaren inguruan jartzen zen, kanoien indarrak bere defentsak ezabatzen zituela ikustean, amore emate desohoragarri bat hitzartzera behartuz, Urriaren 2an errenditzen da. Labritarren bandera dorre nagusiaren goialdean zegoen berriro.

Balentria honen historia, Noaingo guduaren ondoren hasten da (1521eko ekainak 30), kausa legitimistarentzat porrot gogorra izan zena. 1521eko irailean, Noaingo zoritxarra ondoren eta Nafarroa Beherea gaztelarren aurka matxinatu ondoren, Napar-franko erasoaldi berri bat antolatu zen. 1521eko udan oraindik oso egingarria ikusten zen armada franko-nafar batek gaztelaniarrek okupatutako erresuma berreskuratzea.

Amaiurko gaztelua birsorkuntza. navarra.es

Frantzisko I.ak, frantziako erregeak, erasoaldi berri bat egitea erabaki zuen, eta armadako agintari goren bezala, bere konfiantzarik handieneko pertsona bat izendatu zuen: Guillaume Gouffier, Bonniveteko jauna eta Frantziako almirantea.

Bonniveteko jaunak Henrike II.a Nafarroako ERREGEAREKIN bildu zen abuztuan, eta tropen erreklutamendua finkatu zuen erresuma berreskuratzeko bertze saiakera bat egiteko, laugarrena bederatzi urtetan; 1512, 1515 eta 1521koen ondoren (hilabete gutxi batzuk lehenago egindakoa).

Tropa mugimendu hoiek Iruña okupatura iritsi ziren. Han, erregeorde berriak, Mirandako kondeak, erreakzionatu egin zuen, urte horretako maiatzean izandako altxamenduaren antzeko bat gerta ez zedin eta erreinutik erbesteratu zituen altxamendu berri baten buru izan zitezkeen nafarrak, bereziki Iruñean eta Zangoza, Tafalla eta Tuterako zonaldeetan, baita ere gizon taldeak bidali zituen Tutera, Corella, Tafalla, Cábrega eta Elo (Monreal) gotorlekuen hondakinak eta Irunberriko harresiak eraisteko.

Iparraldean, franko-nafar tropak biltzen hasi zen eta armada prest egon zen irailaren amaieran. Peio Monteano historialariak bildutako datuen arabera, indar hori 24.000 infante naparrez, biarnotarrez, gaskoiez, frantsaz eta alemaniar lanskenete ospetsuez osatua zegoenn. Gainera, 600 zaldizko zituen eta artilleriako 18 pieza inguru, horien artean sei kanoi handi zeudelarik.

Tropak bi zatitan banatu ziren. Lehena Donibane Garazin zegoen, Nafarroa Beherea Henrike II.a Albretekoaren alde matxinatu zen, eta Bonnivetek berak eta Nafarroako erregeak zuzentzen zuten. Bigarrena Uztaritze inguruan zegoen, eta Guyenako gobernadore eta Nafarroako Mariskalaren semearen agindupean zegoen.

Aldi berean, Aezkoan, Xabierko anaiak (San Frantziskoren anaiak), Antonio Peraltakoa, Faltzesko markesaren semea, eta bertze noble batzuk zeuden zain, Aezkoko, Zaraitzuko eta Erronkariko tropekin eta 300 erribera-gazterekin batera.

Azkenik, irailaren 27an, lealisten armada bere bi kanpamentuetatik abiatu zen, Donibane Garazikoa Orreagako pasabidean dagoen Peñón gaztelua hartuta, eta Uztaritzekoa Amaiurrerako bidean. Almiratearen armada Iruñerantz zihoala ematen zuen, baina Bonnivetek bazekien hiriburua eraso bat egiteko prest zegoela eta, kapitain nafarren harridura eta haserrea ikusita, bigarren tropa taldea bezala Baztanera joatea agindu zuen, non Amaiurko gaztelua inguratu zen.

Anton Alguacilek 1512tik zuzentzen zuen gaztelua eta 1521eko maiatzean gaztelanien esku geratu zen bakarra izan zen. Bere goarnizioa indartua izan zen, defentsak hobetu ziren azken hilabetetan eta aistion erran dugun bezala nahiko ondo prestatuta zegoen franko-nafar lealisten erasoeta setio baterako.

Amaiurko gaztelua, 1513ko udaberrian hartu zuten gaztelanuarrek eta hasiera batean Comareseko markesa (
Erresumaren konkista zuzendu zuena) Juan de Mondragón kapitaina jarri izan zuen gotorlekuaren eta gotorlekuaren buru gise baina egun gutxi barru, Anton Alguacil gaztelarra gotorleku horretako alkaide izendatuko dute.

Alguacilek azken bederatzi urte hauetan egin zituen erreforma guztiak ez zitzaikion aunitzerako balio, izan ere, kanoi frantziar indartsuek harresietan zulo handi bat irekitzea lortu zuten, eta, ondorioz, franko-napar infanteria erasotu zuen, gaztelarren artean hainbertze galera eraginez.


Gaztelua urriaren 2an entregatu zuten eta berreskuratu ondoren, Jaime Velaz de Medrano kapitain nafar beteranoa agintari gise geratu zen bertan, 200 nafar inguruko goarnizio batekin.

Amaiurtik, Velaz de Medranok Baztango harana eta Bortzirietako zati handi bat kontrolatzen zituen, Elizondo Miguel de Xabierren agindupean zegoen aurrerategi-postu bihurtuko zen eta Belateko portuan, Ziga eta Bertizen zaintza-lekuak ezarri ziren. Hemendik aurrera, erresumaren gainontzeko lurraldeetatik independentea izango zen lurralde txiki bat ezarriko zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida.Iñaki Sagredo Garde. 26/05/2011. http://www.euskonews.com.

¡Amaiur…! Joseba Asiron. 16/07/2012. http://www.noticiasdenavarra.com.

Setiembre de 1521: Amaiur y Hondarribia, el desquite de Noain. Pello Guerra. 03/09/2021. http://www.naiz.eus.

Amaiur 1522. Los navarros que defendieron el reino. Peio Monteano Sorbet. 2018. Txalaparta.

Amaiur, símbolo de Navarra: la guerra de 1512-1522 y su repercusión sobre los territorios de la Corona de Navarra. José María Jimeno Jurío. 2004. Pamiela.

Read Full Post »

1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta Espainako erregea ihes egin zuen , errege hori Alfontso XIII zen. Diotenez, ihes egindako erregeak automobilismoaren zale amorratua omen zen eta, gaztea zela, Baztanen ibili zen bere automobilarekin eta Almandozen ezbehar bat izan zuen.

Iruñatik etorrita Almandoz Baztango lehen herria da. Gaur egun Belateko tunelak pasata, errepidearen ezker aldean ageri da. Baina ez da beti horrela izan, XX.mendearen hasieran errepidea herria zeharkatzen zuen ( 80 hamarkada artio sahiebidea egin zela), eta garai haietan  ibilgailuen trafikoa haundia ez izan arren, noiz behinka istripu, talka edo halako baten bat gertatzen omen zen. Hola zela ta 1905ko ekainaren 11an, Almandozen automobil istripu bat izan zen. Autoaren gidaria, garai haietako Espainako erregea zen, Alfonso XIII. Borboindarra!

Alfonso XIII erregea Hispano-Suizako auto bat gidatzen. La granja (Segovia) jauregian. Argazkia Alamy.com

1905ko udaberrien Alfonso erregeak, Albako dukea, Vianako markesa eta San Roman kondearekin batera (ze kuadrilla!)  “tour” bat autoz egiten ari ziren eta gaua Iruñan pastu ondoren Donostiako Miramar jauregia abiatu ziren. Belate jautsi eta Almandozera iristean, autoak talka egin zuen errepidearen erdian etzanda zegoen asto baten kontra, eta ibilgailua irauli egin zen.

Irstripua gertatu bezain pronto Almadoztar batzuk laguntzera eta kuxkuxatzera urbildu ziren, gero Benemeritako agente pare agertu ziren, hauei zauritu larri bat zegoela erran zioten. Baina dirudi ( hala zion ekainak 12ko ABC egunkariak) Abiadura txikian zigoaztela, bidaiari bakar bat ere ez zelako zauritu istripuan, nahiz eta autoak matxura izan. 

Garcilasok ere ekainaren 13a idatziko zuen, «Erregeak lan asko egin zuen autoa konpontzen, Almandozko zenbait bizilagunen eta postuko Guardia Zibilaren bikotekidearen laguntzarekin».

Dirudi erregeak autoa “konpontzen” aritu zen biztartean, Albako dukea eta San Romango kondea Mugairera joan ziren bertze ibilgailu baten bila eta Almandozen ikusita inork miñik hartu ez zutenik, herriko ostatura joan ziaren.

Ostatuan (bertze batzuk diote istripua gertatu zen lekuan) astoaren jabea agertu zen. Jabea Libus baserrikoa zen eta astoa hil ziotelakoz aserrea nabari zizaion. Apetza bitartekaria egin zuen eta bi alderdiek akordioa batera irritei ziren:

Erregeak animaliak zenbat balio zuen galdetu zion.

Hamabi duro (ogerleko), jauna», erantzun zuen almandoztarrak.

– «Beno» -erantzun zion erregeak eta ehun pezetatako billetea emenez erran zion»

 «hartu hogei duro, eta gustura berrogei emango nuen asto gehiago ez balego»

Madrilgo egunkariak dio erregeak bertze hogei “duro” eman zizkion lagundu zion jendeari, eta bertze hamar Almandozko apezmari i herriko behartsuentzat. Bidaiarekin jarraitu aurretik, ABCk dio  «alai eta umoretsua, asto hilaren belarria moztu zuela».

Baina Baztan utzi eta Beran bertze ezbehar bat izan zuen,  autoa gelditu behar izan zuen berriro, bidean zerri bat zeharkatu baizizaion. Beratik, Donostiako Miramar jauregira telegrafiatu zuten, berandu iristsiko zela eta atzerapenagatik ez dezatela larritu erranez.

P.D pasarte historiko hau Almandozko herriak 2005ko Baztandarren Biltzarrako ormen desfilean antzeztu zuten eta lehenego sariarekin egin ziren. 

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

El día que Alfonso XIII volcó con su coche en Navarra. Mónica Arrizabalaga. abc.es.

Read Full Post »

Martxoak 14, Baztango historioan egun beltza bezala seinalatua dago. 1835ko Martxo 14an gizon baten gorroto, amorrua, galtzaileen lotsa ta koldarkeriagandik herri oso bat erre zen. Herri hori Lekaroz izan zen eta odol egarriz zegoen gizona, Francisco Espoz y Mina general Kristinianoa (liberala) zen.

Espoz y Minaren  gorroto eta amorrua, bi egun lehenago gertatutako bataila betekin zerikusia haundia du, Martxoak 12 Belate inguruan  Ultzama, Malerreka (Urroz eta Donamaria) ta Baztan artean, Larremear (Historia militarrean “batalla de Larremiar”) izenarekin ezagutzen den dermioan Tomas Zumalakarregi aurka izan zuen batailaren ondorioa izan zen.

Captura de pantalla 2018-02-25 a la(s) 03.19.08

Larremearko dermioa. Bataila gertatzen den tokia. Irudia SITNA

Baña historioa hilabete batzuk lenago hasten da.  Karlistak  Baztan Bidasoa kontrolatzen dute, beno dena ez ! Elizondo 1934ko abuztuatik kristinianon eskuetan dago, Elizondoko kaxerna (Kuartelekozelaian, gaur egun Ikastolako parkea) gogortu egin dira. Eraikin zaharra (kaputxinoen hospizioa eta miserikordia izan zena) konpondu, hobrak egin eta gotorleku gise egokitu dute, baita  Baztan ibaiaren bertze aldean eta pare parean dagoen Domingonea etxe haundia ere.  Zubia (1913ko uholdea suntsitu zuna) Domingonea eta txokoto etsitu dute, Kristinianoen buru Ocaña jenerala da, berarekin daude Zugarramurdi ofiziala arizkundarra (Elizondoko gobernadora) eta Domingonean Leon Iriarte, “Zararandaja” pezeteroen kapitaina (tiradores de Isabel II). Elizondoz gain Liberalak ibai ertzeko (errepideko) herriak kontrolatzen dute,  hoien artean Doneztebe ere .

Horrela daudela gauzak, Tomas Zumalakarregi  jeneral karlistak egun hoietan, bi arazo ditu gehien bat, Gipuzkualdean  Jauregi “Artzai ” eta bere txapelgorriak eta bertzea, Baztan da. General Karlistak, kristiniarrez garbitu nahi du arana eta horrekin, berriro bereganatu nahi du bailara osoa (bidasoarekin batera).

ZIGAKO SEDIOA

Zumalakarregik, Gipuzkoako “arazoa” konpondu ondoren, buru gogor sartuko da Baztan memperatzea, hortarako Sagastibeltza koronelari Vicente Reina eta bere kañonak (aitona kañon famatua eta guzti) bidaliko dio. Sagastibeltza generalak bertze asedioa blokeoa hasiko du baina kasu hontan kañonekin (kañonak eta obusak). Horren aurka, eta Elizondoko gobernadorea (Zugarramurdi pezeteroen generala) laguntzeko Minak bere laguntzaile honenetako bat Baztan aldera bidaltzen du, Ocaña generala, eta 6an (goizeko bortzetan) Iruñetik hiru batailonekin Baztanera abiatuko da. Zumalakarregik aginduta Sagastibeltza blokeo altxatu eta Ocañaren bila joanen da.
Ocaña Belatera ailegatzerakoan, Karlisten  Nafarroako 7. eta 9. Batallonekin topatu zen. Belaten tiroak elkarbanatu ondoren Anizeraino iristea lortu zuen. Gau pastu eta biaramunean Elizondora abiazerakoan Ziga inguruan  Sagastibeltzaren Baztandar karlisten enboskada izanen du eta Zigako herrian babestuko da.   Otsailak 10an  Zumalakarregik Los Arkosen zegola La Berrezuatik Zigara urbiltzen da. Zigako sedioa gertatzen den biztartean Espoz y Mina jeneralak bi dibisioekin Baztan aldera doa, hori jakinda Otsailak 12  Zumalakarregi Zigako sitioa goratu eta alde inen du. Denbora txarra dela (elurra eta hotza), Espoz y Minak 13an Lantzen dago eta otsailak 14an Elizondora Iritsiko da.

Hontakoan bi ejerzitoko jeneral nausiak  aurpegia ez dira ikusiko baina, hilabete bat geroxago biek Larremiarreko lur zurietan topo eginen dute.

Minak Elizondon otsailak 21 artio egonen da eta jenerala joanda, Karlistak Elizondo berriz inguratuko dute. Martxoak 9an Sagastibeltzak komandanteak berriz ere Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, “aitona” kañona Zumalakarregi eraman bai da) Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan ( Lekaroz eta Elizondo artean, gaurko Baztanberri auzora sartzeko errotondan) kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute.  Egun haietanMartxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kaxernara eta baten bat (martxoak 9) Elizan joko du.

LARREMEARKO BATAIA

Elizondoko plaza garrantzi haundikoa zen kristinianoentzat (muga ondoan zeukaten “plaza” bakarra zen) eta berriz ere Espoz y Mina Elizondoko askatzailea gise agertuko zaigu, zeren Martxoak 11an 3.000 soldadukin Iruñatik atra eta Elizondora karlisten sedioa haustera abiatuko da. Huntakoan, Zumalakarregi erriberan dagola, Ultzamatik joanen da, Donoztebetik pastuz eta sorpresan sitiatzen dutenei hartuko die. Baina berak jakin gabe Ameskoako otsoa (Zumalakarregi) urbil du.  Tomasek  arras azkarra zenez, bazekien bera Baztandik urrun zegoenean Minak saiatuko zela Elizondo askatzea, hortaz Iruñatik Baztan aldera mugimenduak izan zirenean (Mina atra baino lehen despiste moduan Belatera Ventura jenerala bidali zun) Karlista generalak dena utzi eta  Larragatik , Gulina eta Atzezen barna Baztan aldera joanen da. 

 

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 18.57.06

Bi generalen bidea. Mapa Melchor Ferreren “Historia del Tradicionalismo Español” liburutik hartua da.

 

Espoz y Minarekin bere “Plana Mayor” guzia joaten zen, bere emazte gaztea Juana de La Vega eta bere bi asteme (urdaileko minbizia zuenez asto emeen esnea zen edaten ahal zuen bakarra). Gaixo dagoenez mando zuri baten gaina doa eta kronika batzuk litera-kamilla baten gainea bidaitu zela erran arren, egia da eramaten zuena “cabriolet ecuestre” bat zela, hau da, bera eta zelaberea estaltzen zuen lonazko lehiodun kapota bat. Minaren brigada,  galegoak,  andaluzak (Ourense eta Jaego erregularrak)  eta “Zarandaja” (Leon Iriarte) ren pezeteroak osatzen zuten (Tiradores de Isabel II eta Franqueadores,), denetara 1.500 ziren. Aurrean Oráa general Naparraren (Beriangoa zen)  brigada joaten zen (3.000).

Tropa hauek izan ziren  karlistekin topatuko  zirenak lehenegoak, Oráako guirianoak Elzaburuan (Ultzamako azken herri) sartzen ari zirenea, Zumalakarregiko soldaduak Orokieta mendian iristen dira eta enboskada baterako pres daude. Oráa soldaduak enboskadan erortzen da, Beriango generalak konturatzen da bere nagusia Espoz eta Mina  (Lizason dagola) arriskutan egoten ahal dela,  karlistaz inguratuta egoten ahal direla, hortaz atzera eginez bi dibisioak gauean  Eltzaburun juntatzen dira. Hau Zumalakarregirako sorpresa haundia eta zoragarria da! Karlista buruzagia, Oráa jeneralak Elizondo askatu behar zuena zela uste zuen, eta ez zekien bere gibelean, Mina berbera joaten zela.

Hau jakinda,  Sagastibeltza komandanteari Elizondoko sedioa altxatzeko eta Belate aldera mugitzeko agintzen dio batallon guztiak behar ditu. Sagastibeltzak Belaterunz atra baino lehen Lekauzko inguruetan (Orabideako bidean) artilleria piezak lurperatuko ditu.

Gauan oinik Orokieta mendian tiroak entzuten ziren, biarmunean egun garranzitsua izaten ahal zen, azkenian lortu du Minarekin aurrez aurrez egitea eta…garaile atrako da. Hortarako bere plana, Sagastibeltzako baztandarrak eta Almandozen zeukan gipuzkuarrak (Gipuzkuako 7. bataiona)  Belatetik jaustea zen, bertze batallonekin Iruñako bidea itxia zuen (general zaharra Iruñara alde egiten saiatzen bazen), eta Elio koronela  Donamariatik igotzen ari zen, Espoz y Minak inguratua zegoen.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 00.22.08

Francisco Espoz y Mina generala.Margoa José Vallespín y Aibar,


Martxoak 12ko goizean Oráa eta Minaren dibisioak  bidea segitzen dute. Eguna euritsua da eta elurra urtzen du bidea. Zumalakarregik ere Orokietatik hordu berean atra da, bi ejerzitoak ikusi gabe pare parean doaz eta Larremearren topo eginen dute. Oráa jenerala aurrean dola pagadiatik atra eta Larremearreko lepoan dagonean karlistk urreunera ikusten ditu. Urrozko bidetik baztango tropa karlistak igotzen ari dira, Oráa Laremearran, gibelago Mina aurkitzen da eta bere ezkerrean Zumalakarregi zaldi gainean ezpata airean menditik jausten bi liberalen erdian agertzen da.  Hori guztiaz gain, Minaren bizkarrean bidea ixten zioten karlista bataionak zeuden.  General zaharra inguratua zegoen, liberal ejerzitua bananduta, euria, elurra belaunetaraino, tiroen kea, elur zuria gorria biurtzen…holakotan bere biziza osoa ez zen iñoiz ikusi. Eskerrak  berarekin Zarandaja eta bere pezeteroak zudela. Hauek beraiek borrokatzen zuten biztartean ihes egitea komendatzen zioten;-¡retírese mi general. retírese!

Pasarte hontan tiro batez zauritua izan zen bizkarrean baina ala ere mando gainean eta tiro artean alde egitea lortu zuen eta Larremiar gainean Oráako brigadarekin batzea lortuko du.

Elurra gorriaren gainean, herituak eta hilaz gain, zaldiak, kartutxerak, fusilak…eta Minaren kapota aurkitzen ditu Zumalakarregik…baina Minak eskapatu zaio, ia ia egonda harrapatzekotan eta orain Larremiar gaineaan erasotzeko posizio batean aurkitzen da eta hori da Mina eta Oráa generalen arteko eztabaida. Minak dio erasotzea Karlistekin akabatzen ahal dutela, Oráa baiez baina eginbeharra Elizondo askatzea zela eta ia jende aunitz galdu dutela, etzabaida horrela zegola notizia txarra iristen zaie, eskuin aldetik Odolaga bentatik Sagastibeltzaren gudariak jausten hari dira…horrela ikusita Oráa Odolaga bentara abiatuko da karlistaz geldiarazteko eta Mina Elizondora. Odolaga bentara iristerakoan konturatzen da han iñor ez dagola, notizia faltsua izan da, trikimailu bat…baina ez da izango  eguneko trikimailu bakarra. Minak truko tontu baina eragikor bat erabiliko du. Espoz y Mina jeneralak berarekin Zumalakarregiren karta batzuk darama (bere alabarentzat, Iruñan preso zegona) eta karta hoien Zumalakarregi firma faltsifikatuz, Elio koronel karlistari (Nafarroako 8. bataionarekin Doneztebeko bidea zaintzen ari zela) mezulari baten bidez gutun bat bidaltzen dio. Gutuna “Mina Belate aldera doala eta ziztu bizian mugitzea, Almandozko tropekin bat egiteko” dio. Eliok 29 uteko koronelak, karta Zumalakarregirena siñeztuz agindua betetzen du, (egia erteko denek uste zuten bide hori hartuko zuela Minak ) eta bere posizioa utzi eta Almandozera urrundu zen, mugimendu horrekin liberalei Donezteberako  bidea libre utzi zien.

Behitien Zumalakarregiren haserrea! azken momentuan eskapatu zaio Minak, ia ia eskuetan zion preso hartzeko,!… baina amodioa ez du emanen eta lanzeroak beren atzetik bidaltzen du. Donoztebeko bidea ez da errexa izanen, 200 zaurituak darama, bide kaxkarra, elurra belaunetaraino eta gibelan lanzeroak retaguardia erasotzen, gainera soldadu haunizt kolumnatik atzeratu  edo bidetik atra ta galdu ziren, hauek lanzeroen harrapakin errexak ziren. Lanzeroen kapitaina Henningsen inelesa zen, honek batailaren kronika zehatza idatziko zun urte batzuk geroago eta jazartze honi buruz idatziko zuen;-Gau iluna izan artio bere atzetik joan ginen, zaurituak atzean uztea eta bidetik ateratzea behartuak izan ziren, elurra belaunetaraino iristen zen hotzez eta gosez aurkitzen genitun…Goizean errexa zen utzitako arrastoa segitzea elurra, kolore gorria hatu bai zuen. Legasa eta Donamariara iristen dira eta hortik Doneztebera (aipatzen da tarte honetan ez zutela hildakorik gehigo izan). Denetara Heningsen-ek errana 400 liberak izan ziren hildakoak eta 100 karlistak (zaurituak aparte), Mina berriz bataiaren partean 12 hildakoak  izan zitula eta 88 zaurituak, idatziko zuen. Zaurituen artean berak kontatu zen, baina egia erteko ez zen zauritua izan, hotza zela kapa aparte, kriston arropa eramaten zun eta bala lebita eta txaketa artean gelditu zen), egie erteko ez dakigu zehazki zenbat hil ziren bataila gris, hotz hortan…

Doneztun ejerzito lerriñe eta galtzaile ( militar legen arabera alde egiten duena batalla galtzen du) bat iristen da. Gaua Doneztebeko kaxernan pasatuko dute, Zumalakarregi berriz Orokietan. Karlisten sensazioa ez da garailena, azken finean Espoz y Mina eskapo egin du eta Elizondoko sedio altxatua izan zenez ez du arazorik  izanen Minak bigarren aldiz Elizondo askatzeko.

Captura de pantalla 2018-02-25 a la(s) 13.43.36

Aintzinako Elizondo ( ez batailako garaikoa) baina iduritsua izanen zen, Eliza, Udaletxea, Arizkunenea…


Biharamunean, bat Baztan aldera eta bertzia Etxarri- Aranaz aldera joanen dira. Oráa jenerala Iruritan geldituko da eta Minak Elizondora iristerakoan, Elizondoko liberalak eguneko bigarren sorpresa hartzen dute. Elizondoko kristinianoak ez zekiten Iruñatik atra izan zela eta are guttiago  bidean gertatutakoaz. Eguneko lehenego sorpresa, goizean irizartzerakoan izan zuten, sedioa ez zegoela ikustean, Sagastibeltzak gauean ixilpeka joan bai zen. Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondoko gobernatzailea (Ramon Zugarramurdi) Elizondar liberalak eta Kaxernako soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen die.  Ocañarekin Elizondon dagoen Ros de Olano ofizial gazteak zegola (Ros de Olano idazle erromantiko ezaguna bihurtuko zen etorkizunan eta bere literatura, Edgar Alla Poerenarekin antzematen dute) idatziko du nola izan zen sarrera ;- Han zeuden herriko plazan salbatzaile guztiak, neketasuna nabaria zen baina bere indarra ere. Aurpegia bolboraren bezeltasunaz margotua ekartzen zuten eta bizkarra zuria ( elurragatik) , zangoak belaunetaraino lokatzaz beteta zeukaten eta gibelean gerriaraino…begietan ikusten zizaien suaren beroa behar zutela, baina horrela desfilatu zuten  aurrean mando zuri eder baten gainean bere generala martxatzen zuela.

Elizondoko liberalak  eta Kaxernako soldaduak, askatzaileak bere aurretik pasatzerakoa ;.—¡Viva Mina! ¡Viva la Reina! ¡Viva la Libertad! , ¡Viva el general valiente! ohikatzen zuten. Desfilea akitu ondoren soldaduak Elizondoko etxetan banandu zuten eta Mina eta Juana Arizkunenean ezarri zituzten. Eguna akitu baino lehen  Minak bere ofizialekin (Ocaña, Zarandaja, Ros de Olano, Narvaez…) bildu zen eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen herri karlista fama gehien duen herria… Lekaroz da, gainera zihur daki  Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira…baina hori bertze historia bat da.

Post hau iteko erabili den materiala.

 “Navarra de caminos, batallas y bandidos. La ruta sangrienta“. L.P. Peña Santiago. Txertoa 1986.

Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

 “Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).


Read Full Post »

1797ko Maiatzaren 30an, egun batzuk bilatzen eta parajia miatu ondoren, azkenian Erratzu aldean, Bidarraiko mugatik oso hurbil, hain zuzen Urbakuran eta Xumusuko borda tartian, ostoz eta harriz estalita eta altxatue  Aralarko San Migeleko irudia aurkitu eta berreskuratua izan zen.

1912an Aita Donostiak  Erratzun, gertakizun hau kontatzen dituen bertso batzuk Andrés Jaimerenaren ahotsatik entzun  eta “San Miguelen kantua izenarekin” idazita utzi zituen.

(1) San Migelen kantua kantatzera nua,

Aditu nai duenik nior balín bada.

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geienak izanen al gara Aingerua lapurrak eremana dela.

 
 

(2). San Migela yuan eta ladronaren biotza (itzak?)

– Atariok edekitzen etziaudek errezak,

Burniak kituk eta ez agiz beratzak.

Batek ez erran biar:-langai or¡ utzak

Bertan ez gaitxan artu geren eriotzak.

(8)- Frantzian mugako paraje batian,

San Migel opa tugu arrian ertian,

Arrepatu dugunian konsola gaitzian

Lapurketaren istorioa 1797ko udaberrian hasten omen da, hain justu, Maiatzako 11an gazte talde batek Aralarko monastegian sartu eta bertze gauzen artian San Migeleko Irudia lapurtu dutenean. Lapur taldea, iparraldeko 9 lagunez osatuta zegoen eta taldea Bidarraien juntatu zen. Lapurren buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen,  Bidarraikoa  Juan lapurtxiki” zen, berriz Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusukoak , baita ere  Luhusutarra zen Sebastian Noblea (honek Luhusuko alakatearen sema zen), han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra morroi gise bizi zen, eta azkenik Pedro Dibar gaztearekin taldea osatzen zuten.

 

Aralarko San Migel irudia.

Egun hartan behenaparrak Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegian babestu ziren. Ilunabar aldera  indarrik ezarri gabe monastegia bere eskuetan dago, Arlepo eta Andikol sakristaua haiekin jaistera behartzen diote. Biztartean bertziak dena lapurtzeko denbora dute; monjen arropa, janaria, bitxiak… eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia. 

Lapurtutakoa berehala saltzeko intenzioarekin, gau hortan bertan lapurtu bezain laster bidea artzen dute Bidarraierantz. Baztanen sartuko dira, Belaten Berderizgo lepoa Luzaideko bidea artuz. Goizean monastegiko fraideak lapurketako berrie emanen dute eta segidan garai hartako autoritateak lapurren gibeletik atrako dire.

Lapurrak Almandoz pastu bezain pronto, altxorra banatzeko parada egiten dute. Batzuk ez daude konforme nola izan behar den banaketa eta haien artean liskarrak sortzen dira, ondarrian  Etxeberri anaietako bat hilko dute eta bi taldetan banatzen dira. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzea lortuko dute ,hain just Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Gameto harrapatuko dituzte. Baina hauei  ez diete ja aurkituko, ez bitxirik ezta irudirik! Lapurtutako guzie Arleporen eskuetan daude.

Noblea autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo harrapatzea eta horrela izan zen. Gun batzutara Arlepo behenafarreko lurretan harrapatuko dute baino San Miguela ez diote aurkituko. Lapurtutako gauz batzuk saldu ondoren San Migel irudia bidean ezkutatu dula errenen du. Bidarrai inguruan eta gero Urritzaten bilatu ondoren Maiatzako 30an Urbakuran eta Xumusuko borda tartian, ostoz eta harriz estalita Aralarko San Migeleko irudia aurkituko dute.


Noblea
 autoritateekin kolaboratzeagatik aske utzi zuten. Dimar, 17 urte baino guttiago zuelakoz 10 urtez preso Melillan zigortu zioten, baino trafalgarreko bataillan zela ta Kadizera ihes egitea lortu zuen.

Elizondoko justiziak harrapatutako bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren. 1800eko maiatzaren 29 urkatuak izan ziren eta garai haleta ohiko zen bezala bere eskuak moztu zituzten eta denbora batez jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizaien lapurrei, Aralarreko santutegian dilindan egon siren. 

Baztan alde hontan bertze lapur famatuak izan dira ere, adibidez; Juan Iturbide izenekoa eta “ Baztango kituen kondea ” goitizena zeukana. XVI. meneren bukaeran ibilitako lapurra Ustaritzekoa izan arren, zonalde hau zeukan lantoki nagusia. Azkenian Sunbillatarrek harrapatu zioten eta 1597an Iruñaran epaitzera eraman zuten.  Epaiketako paperetan bere hitzak idatzita gelditu ziren eta gaur egun irakurtzen ahal da :

Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh...”

Baita ere, Arturo Canpionek “Don Garcia Almoravid”  liburuan Nafar osoako lapur eta bandoleroen zerrenda bat aipatzen du, eta zerrenda hortan Juan Ferrandiz baztandarra agertzen da Canpionek baztandarra halaxe deskribitzen dio

“… Naiz gaztea  eta monja aurpegia izan arren bere balentria hauen guztia baino haundiago da eta ez baldin bada galtzen askoz hitz egingo da beraz…”

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Cancionero Vasco. Aita Donostia. III. bolumena. Eusko Ikaskuntza.

Bandoleros vascos” . David Zapiriain Karrika. Ttarttalo

Quién es quién en la historia del país de los vascos. Iñaki Egaña Sevilla. Txalaparta. 2005.

El criado o morroi: visión etnográfica-histórica. Juan Garmendia Larrañaga. Eusko Ikaskuntza.

Read Full Post »