“Zugarramurdiko sorgiñak” izenarekin ezagutzen da euskal sorginkeriaren historiako sorgin prozesurik ospetsuena (1609-1612) eta gaur egun mundu osoan ia ezaguna dena. Baina ez litzateke izango Nafarroan izandako sorgin prozesurik bakarra ezta lehena (Tutera 1279), ezta azkena ere (Burlata 1672).
Urte batzuk lehenago, 1575-1576 urteen artean, sorginkeria-prozesu ugari gertatu ziren Nafarroan, eta Araitz eta Odieta bailarakoak izan ziren entzutetsuenak. Odietako ibarrako Anotzibar herrian, irekitako prozesuak bere eragina izango zuen Baztango Ziga herrian.
XVI. mendean, Nafarroako erresuma zaharran, Gaztelak inbaditu eta arma-indarrez okupatua zuena, jauntxo berriek bultzatuta, bertako bizilagun eta barride aunitz (batez ere iparraldeko haranetakoak) sorginkeriaz salatuak, kondenatuak eta zigortuak izanen dira.
1575 eta 1576 urteen artean, jazarpenak Arakil, Araitz eta Odietako ibarretan hedatu ziren, hain zuzen ere kasu larrienetako bat Odietako Anotzibar izeneko herrian gertatu zen. Dena 1575eko udan hasi zen, Pedro Esain Anotzibarko abadeak Joanes Olague eta Maria Anotzibarkoa emaztearen bisita jaso zuenean, eta 10 eta 7 urteko bi semeak sorginduta zeudela kontatu ziotenean.
Sorgina euskal mitologiako pertsonaia, Midjourney inteligentzia artifizialak imaginatua. Wikipedia
Seme zaharrenak aipati zion, bere izeba Juana Anotzibar, adar batetik ateratako ukendu bat igurtu ondoren “akelarrea” (hitz hori geroago ezagutarazi zen, Zugarramurdiko kasuaren ondoren) ospatzen zuten lekura hegan eramaten zituen. Han, bertze barride batzuen artean Zubiriko Miguel, Anotzibarko Mariato, Martirena eta hirurogeita hamar urteko bizilagun bat, Joanot izenekoa, zain zituzten (azken honi, denek erreberentzia eginten zioten eta eskuan musu eman ere).
Anaiek ziurtatu zuten, bizilagunek gau osoa ematen zutela dantzatzen edo herriko larreak pozoitzen. Baita ere izebari leporatu zioten, herriko elizako irudiei, gurutzeri txistua botatzera behartzen ziela.
Akusatuak torturatu egin zituzten eta Maria Juanak Sorgina zela aitortu zuen. Zubiriko Migel, bere emaztea Gracia eta haurren izeba heresia, apostasia eta idolatria egotzita zigortu zituzten, eta 1578ko irailaren 28an hiltzera kondenatu zituzten. Jasandako torturen ondorioz, gizona kartzelan hil zen, eta emakumeak Iruñako Takonera larrean erre zituzten (Florencio Idoateren arabera, Miguel, bere emaztea eta Maria Juana urkamendira kondenatu zituzten arren, zigorra azkenekoari bakarrik ezarri ahal izan zitzaion, Miguel eta bere emazte Gracia kartzelan hil bai ziren).
Dirudienez, Maria Juana Anotzibarrek txikitatik izan zituen krisi epilektikoak, eta, beraz, hainbat lekutara jo zuen laguntza eske. Urdazubiko fraide batek erran zion bere konbultsioak eta ikuspenak bere bataioan izandako akats batengatik omen ziren!
Odieta bailarako sorgin-ehizaren ondoren, ehizaldia Anue, Ultzama eta Baztango haranetara hedatu zen. Ultzaman akusatua Lizasoko Santxo Iraizoz a izan zen, eta Anuen berriz, Olagueko Maria Aniz “Xoapalda” ostalaria izan zen (borzt urteko lekuko baten arabera, aniztarrak aker baten bizkarrean Anotzibarreraino joaten omen zen). Anizko Maria erbestera kondenatu zuten.
Baztani dagokionez, Zigako Maria Etxeandia izeneko hamaika urteko neskato batek Maria Graciana Goienetxe eta Zigako bertze emakume batzuk Anitzibarreko akelarreetara joateaz akusatu zituen. Hala ere, frogatu zen Maria Etxeandiak Zigako parrokiako erretore osabak hala konbentzituta jokatu zuela, honek, liskar pertsonalak baitzituen akusatuekin. Prozesuan, neskatoari “pertsona sinplea, jakintza gutxikoa izatea eta fedea eta sinesgarritasuna merezi ez izatea” leporatu zioten, eta zorionez akusazioak ez ziren urrunago iritsi.
Mentxu Gal Orendain, 1919ko urtarrilaren 7an Irunen jaiotako margolaria izan zen zen.
Txikitatik maite izan zuen pintatzea eta txikitatik ere harreman estua izan zuen Baztanekin, non denboraldi luzeak eman zituen, batez ere udan. eta gaztetan Gaspar Montes Iturrioz izan zuen irakasle.
Gaztetan Gaspar Montes Iturrioz (Iruindar margolaria) izan zuen irakasle. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. 1933. urtean Parisera joan zen ikasketak sakontzera. Fernand Legerrez gain Amedee Ozenfant pintore kubista izan zuen han maisu, eta Matisse pintorearen lanek eta fauvismoak (margolaritza modernoko mugimendua) liluratu zuten.
Paristik itzuli zenean Aurelio Artetarekin jarraitu zituen ikasketak. Gero Madrilen margolari tailer batean ikasten aritu ondoren Institut de France-k emandako beka batekin Parisa itzuli zen berriro.
Pintura figuratibista landu zuen, baina garaikidea, garaiko pinturaren ezagutza sakonean oinarritutakoa. Bere pinturaren gaiak erretratuak, bodegoiak eta paisaiak izan ziren, bereziki Baztan-Bidasoakoak.
“Paisaje deArrayoz” izeneko lanarekin 1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala jaso zuen lehen emakumea izan zen, lehenago ere (1932) – Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketaren irabazlea izan zen. Saritutako margolana bere amabitxia (madrina) izan zenaren erretratua da, Ana Mª Marín margolari baztandarraren amatxia. Familia horrekin harreman estua izan zuen eta bere Elizondoko etxean denboraldi luzeak ematen zituen, batez ere udan. Adiskidetasun hura bere margotan ere islatu zen: amatxi, ama eta Ana Mª Marín bera erretratatu zituen.
Paisaje de Arraioz. Argazkia, zubiaurcarreno.com.
Bere bertze koadro aunitz Baztango paisaiak dira, Baztan bailara osatzen duten herriak margotu zituen baina Elizondo, Arraioz, Elbete, Azpilkueta, Bozate, Erratzu ziren Baztanen pintatzeko tokirik gustukoenak. Baztanen landu zituen lagunei esker, Elizondoko abesbatzarekin joan zen Llangollenera, eta oholtza gainean abesten zuten biztartean, berak oihal batean islatu zituen.
Lekarozko ikastetxean Aita Donostiaren erretratua egin zuen. Pio Baroja ere margotu zuen Itzean, Barojatarren Etxean, Beran. Baztandarren Biltzarrak antolatutako kultur aste batean epaimahaikide ere izan zen.
1979an, Baztandarren Biltzarrak erakusketa kolektibo bat antolatu zuen udaletxeko etxabean. Antolatzaileak Jorge Oteizarengana joan ziren bere lanen baten batekin parte hartzeko eskatuz. Oteizaren erantzuna argia izan zen, eta ez bazuten lortzen berak eman zizkien artisten izenak erakusketarako, ez zuen parte hartuko. Hiru egun izan zuten antolatzeko, eta lortu…lortu zuten».
1979ko erakusketa Elizondoko Udaletxean. Argazkia, Diario Vasco web gunetgik hatuta.
Gaur gezurra dirudi erakusketa hori osatzen duten izenak ikusita: Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Xabier Santxotena eskultoreak eta Juan Jose Akerreta, Isabel Baquedano, Ismael Fidalgo, Agustin Ibarrola, Ortega, Pedro Oses, Mariano Royo, Pedro Salaberria, Jose Maria Apezetxea, Jesus Montes, Ana Mª Marin margolariak eta doike, Menchu Gal berberak.
Mentxuk 2008ko martxoaren 12an Irunen zendu zen.
laburbilduz (Pello Fernández Oyareguik blogeko artikulu honi buruz facebooken utzitako iruzkinak blogeko artikulu honi buruz facebooken utzitako iruzkina)
Menchu Gal, artista handia izan zen estatu mailan eta Baztango margoaren berritzailea, Madrilgo eskolan barnean aritu zen, Vallecasko eskola eta Benjamin Palenciaren eragina jasoz. 1940.ko hamarkadaren ondarrean Baztanerat hurbildu zen eta horrela jarraitu zuen bere bitzitza osoan, Baztan margotzen, 50 tik margolan gora margotuz… Arraiozko margoa saritua 1959ean ez da artikulu honetan agertzen dena, margo hori, gaur egun dago Moncloan ministro kontseiluko horma batetik zintzilikaturik, horrexegatik telebistan aunitzetan ateratzen da.
Menchu Galen pintura fauvista da, kolore biziko leherketa da, eta bere pintzelkada arras gestuala, lerro makurraren bidez, ” karakoleo” deritzona…, Ana Mari Marinengan eragin handia izan zuen.
Menchu Gal, Baztango margolari berritzailea izan zen, eta Fidalgo, Apezetxea eta Ana Mari Marinekin, bide berri bat zabaldu zuen.
1522ko uztailan Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Eta hoietako lehena Asisko Urmenetaren ‘AMAIUR! LIBERA STATE’ komikia argitaratzea izan da (Amaiurko Gaztelu elkartrea sustatua).
Album horretan, Asiskok aztertzen ditu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoaren personaiak, batzuk arras ezagunak: Jakue Belatz Medrano, Xabierreko Jauna, bere anaia Johanes Azpilkueta, Bitor eta Lobia Maulekoak, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa…eta bertze batzuk (bederen neretako); Petri Arazuri espioa, Martin Labari ezkutaria, Laurentxina Salaberri andrea, Jakme Beltza…. Eta justu, azken bi pertsonai historiko hauekin hasten da Asiskoren obra.
Aurkezpenaren kartela
Laurentxina (komikian Asiskok iragana eta Gerona asmatu dio) Amaiurren obretan lan egin zuen emakume ugarietako bat izan zen, hargin, arotz eta peone maisuekin batera. Ordainpeko zerrendetan Laurentxina Salaberria bezala hainbat emakumen izena aurkitzen ditugu; Maria Bortari, Nabartto Elizalde, Graziana Irigoien, Maria Etxebertze, Khaterina Arretxe, Johana Pezoinarte, Mari Jhoan Perikorena… inguruetako bizilagunak ziren eta urmaelerako (aljibea) ura igotzen, egurra, harria, lurra eta harea eramaten, lubakiak garbitzen aritzen ziren eta 1522ko suntsiketan, harresiak eraisten laguntzen ere ibiliko ziren.
Badakigu 1521eko irailean, Nafarroako erregeen aldeko tropek gaztelua berreskuratu baino lehentxeago, 70 emakume zeudela gotorlekuko obretan lanean, eta gizonena baino jornal txikiagoa ordaintzen zitzaiela.
Albumaren lehen orrietan Laurentxina eta bertze emakumeak Jakme “beltza“-rekin solasean hasten dira. Jakme hau (abizena ez da jakinna) historiara “Jorge Amaiurko Beltza” bezala igaro den arraza beltzeko gizon bat zen. Baionatik etorritakoa zen eta Amaiurko gazteluan Borrero gise aritzen zen. Ezin du gaztelaniar (espainar) soldaduak exekutatu hauek bere emperadoreari fidel ari baitira, baina Nafarrroako traidore deklaratuei bere eskuetatik pasten ahal dira. Gaztelua eroritakoan ihes egitea lortu zuen, baina handik egun batzuetara espainiarren patruila batek harrapatu zuen Donezteben. Iheslariak koartada bat asmatu zuen, baina bere larruzko tonuarekin oso zaila izan zizaion engainatzea. Bahitzaileek “Amaiurreko beltza” zela erabaki eta preso eraman zuten. Frantziako erregearen subditoa (menpekoa ) zenez, seguaski esklabo izatetik libratuko zen.
Komikiko Atala bat “galeria” izena du eta bertan, gure historiaren pasarte honetako protagonista eta parte-hartzaile aunitz izendatzen deskribatzen dira, Laurentxina eta Jakme Beltzaren kasu bezala. Atal honen (liburuko seigarrena) kontzeptu grafikoa eta burutzapena Helena Xurio Arburua Zugarramurditarra egin izan du.
Asisko Urmenetaren Amaiur, Libera State komikiaren bineta bat
Asisko Urmenetaren komiki-albumaren aurkezpena apirilaren 16ean Amaiurren burutu zen. Eta justu apirilan, baina duela 500 urteko apirilean, Amaiurko Gazteluaren aurkako balizko eraso baten lehen berriak iristen hasiko dira.
Apirilaren 5ean Bittor Mauleonek, Zigan dagoena haranerako sarbidea kontrolatzen duten nafar tropekin, gutun bat bidalko dio Amaiurreko gaztelukoi alkaidea den Belatz Medrano kapitainari . Gutunan, Iruñetik zetorren informazio da eta bertan erraten dio gaztelaniarrek hiria gotortzen ari dela eta gaztelatik garia eta garagarra ekarri dutela, gaztelarren tropa etorrera espero zelako. Armatzen ari diren seinale argia.
Apirilean ere Xabierreko Míguelek, bere Elizondoko postutik, gutun bat bidali zion Belatz kapitainari, Iruñetik Baztandik igarotzen diren ardo-gurdiak geldiaraztea komendatzen dio, peoien artean espioiak zeudela susmua du. Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia, indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Apirila eta ekaina bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien.
Apirilaren 19ko gutun batean, Nafarroako Enrike II.a erregeak Jakue Belatz Medranori (Gazteluko alkaidea) jakinarazten dio Bortzirietako, Baztango lurretako eta Malerrekako (Doneztebeko Lerin dokumentazioetan) biztanleek omenaldia eta leialtasuna eskaini diotela. Beraz, bere menpekoei (subditoak), ongi tratatuak izatea nahi du.
Apirilaren amaieran, Iruñetik abisuak jasotzen hasi ziren, gaztelar ejertzito handi bat biltzen ari zela Nafarroako iparraldeko lurrak erasotzeko. Apirilaren 25ean, Gartzia Etxauzek Belatzi idatzko zion, erranez, gaztelarrak Gaztelan egiten ari den armada handi batekin euren aurka eginen dutela gutxien espero dugunean.
-“Nik sentitu ahal izan dudanaren arabera, lehenik zure kontra etorriko dira. (Erranen dio).
Gutun jarraitzen du jakinaraziz Iruñera 30 arkabutz ekarri dituztela eta etxeak irinez eta gariz betetzen ari direla armada hundi hori elikatzeko.
Albisteek iristen jarraituko ziren eta alarmak prest egotea eskatzen zuen. Hemendik aurrera Amaiurko alkaidearen eta Zigako eta Doneztebeko posizio aurreratuetako agintarien arteko gutunak oso ohikoak izanen dire.
Apirila (1522-koa) Amaiurko batailaren hasiera izan zen.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
Amaiur, Libera State. Asisko Urmeneta. Amaiurko Gaztelu elkartea, Herrima, Gure Berriak eta Erroa argitaletxeak. 2022.
Amaiur. Centro Arqueológico de visita. Amaiur Gaztelu Elkartea. Aranzadi Zientzia Elkartea.2020.
El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.
Nahiz eta XVIII. mendean Nafarroan (bertze tokitan iduritsu) preso gehienak gizonezkoak izan, justiziarekin modu batera edo bertzera lotutako emakumeen kasuak ere izan ziren.
1684ko Gorteetan, Iruñean bizitza “lizuna” zuten emakumeentzako kartzela esparru berezi bat egotea komeni zela aurreikusi zen. Gorteek eman zuten azalpenetan adierazten zen sentsualitatearen bizio kutsakorra areagotu egin zela, eta “libreki dibertituta bizi ziren emakumei” ez zela nahikoa aldizka erabiltzen zen bitartekoa, hau da, erbesteratzea». Erbesteratze-zigorra aplikatzen zitzaien, baina ez zen arras eraginkorra, gehienak beren etxeetara itzultzen baitziren denbora gutxian.
Kartzela horrek La Galera (emakumeen galera) izena izango du. Horren barruan amaitzeko, Gorteek arau (probidentzia) batzuk ematen dituzte: «Lehenik eta behin, kausa justifikatuta egotea “Libiako emakumeak” (lizunak, luguriosak) galeran bidali behar izatea, horiek ezagunak eta publikoki ezagunak izatea, eta hori epaileen erabaki zuhurraren mende geratuko da».
«Emakume enkubridorea edo kontakatiluei ehun zigorkada ezartzea Gorteek agintzen dute, eta ondoren Galerara eramatea. Eta amaitzeko, Gorteak aipatuko dute, baita ere Galeran amaitzeko arriskuan egone direla “emakume ezkongabe batzuk bezala, zerbitzatu nahi ez dutenak, eta beren gogora eta askatasunean gehiago bizi nahi dutenak, gela apartatuetan bakarrik bizi direnak, edo bertze emakume batekin batera, ez direna haien jabeak, ez eta haien ahaideak ere, Izeba-izenez baliatuz, edo itxurazko ahaideak direnak …»
XVI. mendeko kartzela (zati bat), 1909an bota baino lehentxeago. La Galera Kartzelaren goialdean zegoen. Argazkia pamplonahistorica.wordpress.com
1684ko Gorteek aurreikusitakoa ez zen gauzatu, ideia bakar batean geratzen naiz, baina Ondorengotza Gerraren amaierarekin (suzesioneko guerra) normaltasunara bueltatu eta 1722an Galeraren ideiarekin berrekin zuten. Baina sosa eskasia zela ta bertze afera batzuek zirela… ondarrian, 1743-1744ko Tuterako Gorteek azken bultzada emango diote kartzelaren eraikuntzari eta 1747ko abuzturako emakume bat zigorra betetzen ariko zen Galeran, eta 1748ko apirileaan bortz preso izango dira.
Proiektua abian jarri ondoren, kasu bereziki konplexu eta gatazkatsuak izan ziren, eta arazoa zen Gorteak azaldutako “probidentziak” betetzean, ulertzean edo interpretatzen zenean. Antonia de Maya-ren kasua bezala, Diputazioaren aurrean 1756ko uztailaren 23ko data zuen gutun batekin protesta egiten zuena, bere ustez hilaren 18an La Galeran behar ez bezala giltzapetu zutelako, San Ferminetako azken azokan haragi zati bat lapurtu izana leporatzen baitzioten, eta jakina zen Galeran “bizitza arineko emakume ezagunak” bakarrik sartu behar zirela”, beraz, esparrutik berehala irteteko eskatzen zuen Amaiurko Antoniak.
Erregeordeak, Andrés Maraver y Verak, erresumako epaile goren gisa, hilaren 27an erantzun zion, eta argitu zuen bere espetxeratzea ezkongabea izateagatik eta ijitoek bezaloa bizileku finkorik gabe bizitzeagatik izan zela, eta hasiera batean deserrira (erbestera) kondenatua izan zela eta, ondoren, Gorte Nagusiko alkate batek Galeran sartzea erabaki zuela.
Galeran preso zeuden emakumeen baldintzak gogorrak ziren. 1725. urtean, egunero libra eta erdi ogi (kilo erdi inguru) eta tarja bat (txanpon bat) ematea gomendatzen zen, baita ohea, argia, egurra, gatza eta ura ere. Era berean, alkateak eta agintariak limosnak eskatzera gonbidatzen zituzten, espetxearen gastuak ordaintzeko. Aukera bazen herriek beren errentetako limosnaren bat eman emtako Galerako, eta “arinkeria-delituagatik” ezarritako isunen diruak kartzelaren mantenuarako bideratuko zen.
Baina 1745ean Galeraren diziplina monjen eskuetan egonen da, eta hauek izango ziren atxilotuak zainduko zituztenak, ez zen faltako urteko jairik seinalatuenetan mezetara joateklo eta komulgatzeko obligazioa. Errege Kartzeletako alkaideak enkargatzen zuen presoentzako lanen bat bilatu eta kobratzea, komisio txiki baten truke, eta, era berean barruan iskanbilarik edo eskandalurik gertatuz gero alkaideak espetxeratuei zigorrak ezartzea obligazioa zuenm nehiz eta hortarak, diziplina hausten zenean, “El Ama” izeneko monja-direktorea zen alkaideak ezarritakoi zigorra betetzen arduratzen zena ( atxilotuari uztai bati lotuz edo zepo bat jarriz) .
Konbentzioko gerrak (1795-95), Frantziako tropa iraultzaileak Iruñetik gertu daudela, erreinuko organo ofizialak hiriburutik kanpo eramenen dira, eta bertzeak bertze La Galera lekutzea pentsatzen da. Baina elikagai falta orokorra, presoek jasan behar zuten zaintza eta Iruñetik ateratzeko zailtasunak nahikoa arrazoi dira emakume horietako batzuk aske uzteko eskatzeko. Aldundiak hamabi emakume aske uzteko eskatu dio Errege Kontseiluari, zigorra betetzen ari ziren hogeita bederatzi emakumeetatik. Gainerakoetatik, preso egondako urteak indultatu eta Nafarroako Erresumatik erbesteratu zitzaketela uste da. Galerako emakume gehienak Nafarroako Erresuman bertan jaio dira. Badira Erronkarikoak, Iruñeakoak, Tafallakoak, Azkoien, Sesma, Artaxoa, Viana, Funes, Aóiz, Mendigorria, Corella eta doike, Baztangoak ere!
Emakume batzuk Nafarro ondok lekuetatik datoz; Alfaro, Tolosa eta Donostiatik. Urruti samar dauden bertze leku batzuti ere: Malaga, Toledo eta Segovia. Atxilotuetako ia erdiak ezkongabeak ziren, batzuk berrerorleak (reinzidenteak) beren kondenetan. Hogeita bederatzi emakume horien espetxe-zigorrak bi eta hamar urte bitartekoak dira. Ama-alaba bat daude eta baita ere emakume kitu bat.
Azkenean, Galeran preso zeuden emakume guztientzako askatasuna dekretatu zen. Gerraren ondoren, kartzelak normaltasunez jarraitu zuen bere bizitza, baita Independentzia Gerran ere, 1851ko apirilean desagertu zen arte.
2004ko urriaren 10ean, Gasteizko Arabako Arte Ederren Museoan, igande hortako azken orduan, museoaren ordenantzetako batek koadro baten falta antzemango zuen. Udazkeneko egun hartan, lapurreta bat gertatu zen euskal pinturan espezializatutako museoan.
Lapurtutako lana Javier Ciga Etxandi “baztandarraren” Emakumeen erretratua izeneko margolana zen ( 30 x 25 cm-ko taula gainean egindako olio-pintura).
Margolana Arabako Arte Ederren Museoaren fondoei dagokie 1991tik, eta garai haieteko 325.000 pezeta (1.953 €) kostatu edo tasatu zen, zerga zor baten ordainketa gisa izan baitzen. Lapurretak nolabaiteko eztabaida piztu zuen, alde batetik museoko segurtasun neurri apurrak zirelak egiaztatu ziren; taula zintzilik zegoen gelak ez zuen kamerarik, eta igandea zenez, segurtasuneko langileak erdiak ziren (4 zaindari 8 aretotarako). Eta bertzetik, Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak hasieran batean erran zuenagatik; lana ez zuela baliorik!
Estilo kostunbristako kuadroa, ez zela garai hartako ez egilearen «arras adierazgarria», eta, beraz, haren balio artistikoa ez zela handiegia eta Lapurreta «ez dirudi arte-aditu batzuen lana» erran zuten ere!
Baina ez! Ez zen horrela, lapurrek ondo zekiten zer ebatsi zuten! “Emakumearekin” batera Zubiaurre, Arrue, Salaberria… lanak zeuden, eta koadroaren egungo (2004) balorazioari buruz, hiru mila euro inguru hitz egiten zen.
Arabako Arte Ederren Museotik lapurtutako Cigaren Emakume erretratua.
Koadroa 1914koa zen eta bertan adineko emakume baten erretratua agertzen zen. Emakumea, atsoa (ama izan ez den agurea), Kattalin zen “Elizondoko merkatua” koadroko irudi nagusia den emakume bera, eta baita ere Javier Cigak “la vieja de Montain” margolanan erretratatuko duna.
Cigak erretratatu zuen urte haietan, Kattalin elizondoko zarretxean (Miserikordian) bizi omen zen, eta Pello Fernández Oyaregui (Javier Ciga fundazioko presidenteak) dioen bezala (1); –Ciga bizitza zaila izan zuten herriko pertsona horiekin identifikatzen zen. “Emakume” koadroa, koadro etnografiko bat da, non Kattalinen zimurrak eta orbainak ondo markatzen diren, eta, aldi berean, galdetzen duen begirada horretan katalinen arima islatzen da.
Hasiera batean, lapurretaren egileek merkatu beltzean jartzeko zailtasunak izango zituztela erran arren, lana behar bezala katalogatuta eta argazkiratua baizegon, urteak igaro dira lapurretatik eta ez oinik ez dakigu ezerrez! 2007an Javier Ciga Echandi Fundazioa sortu zenetik, Baztandarra” margolari handiaren lana zabaltzeko eta ikertzeko lan egiten du eta saiatzen da jakitea non dagoen lapurtutako obra hau eta baita ere pista galdu diren bertze lauena, Parisen salduak edo ahaztuak izatean edo gure Kattalinena bezalakoa, lapurtua!
Hezkuntzak eta eskolak aldaketa sakona izan zuten Errepublikaren etorrerarekin: lehen hezkuntzaren derrigortasuna eta doakotasuna, eskola-laikotasuna, hezkuntza-erakundeen demokratizazioa, eskola berrien eraikuntza, eukal eskolak, maistra edo maisua herri txikienetara iristea…
Aldaketa horiek gaitzespen sakona eragin zuten gizarte-talde erreakzionarioenen artean, matxinatuek okupatutako eremuetan 1936ko uztailaren 18tik aurrera maisu-maistren aurkako errepresioan eta mendekuan gauzatu zen. Estatu kolpea izan eta bederatzi egunera, Aldundiak (Diputazioa) Nafarroako irakasleei zuzendutako zenbait neurri adostu zituen: maisu-maistren izendapenak berrikusiko ziren, mutil eta nesken gela mixtoak debekatzen zen eta ez zen onartuko katolizismoaren eta Espainako unitatearen aurkako irakaskuntzarik
Nafarroan 355 irakasle ( maisu-maistrak) errepresaliatu eta “depuratu” zituzten gerra zibilean eta diktadura frankistan, horietako bat Katalina Alastuey Garaikoetxea izan zen.
II. errepubikako gela bat. Andereñoa eta neska-mutil ikasleak(gela mixtoa).
Katalina, 1899ko abenduaren 26an Iruñean jaio zen. Ama baztandarra zuen, Gartzaingoa! Irakasle ikasketak Iruñeko San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta 1916an ikasketak bukatzerakoan, San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Baitere ikasketak amaitu ondoren, Maria Ana Sanz eta bertze irakasle batzuekin batera “Iruñeko Normaleko ikasle ohien elkartea” sortu zuen. Elkaertea emakumeen garapen pertsonal eta soziala lortzeko asmoarekin sortu zuten.
Irakaskuntzaz gain, “Emakume Abertzale Batza” elkartean parte hartu zuen. 1931ko urriaren 8an, emakume talde batek Nafarroako taldea sortu zuen, Katalina Alastuey Garaikoetxea zuzendariorde izan zen.
EABren sarea Nafarroa osoan zabaldu zen (Baztangoa urte berean sortuko da), eta 22 talde sortu ziren. Horien bidez, folklorea gazteen artean zabaltzen zuten, eta haur-jaialdiak, elkartasunezko jarduerak, jarduera politikoak eta irakaskuntzarekin lotutako bertze jarduera batzuk antolatzen zituzten. Azken horien artean azpimarratzekoa da Iruñeko lehen ikastolaren sorrera, 1932. urtean. Ikastolaren sorreran Katalinarekin batera bera bezala Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaleta(elkarteko zuzendaria) zeuden.
Nafarroako Emakume Abertzale Batzako zuzendariordea izanez gain, Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen eta Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen. Oso aktiboa izateaz gain, oso kritikoak zen (Julia bezala) bere alderdi politikoak, garaiko emakumeei ematen zien rol tradizionalarekin: familiaren balioak etxean gordetzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Beraiek gehiago aldarrikatzen zuten emakumeentzat, bertze alderdi batzuetan emakumeek aktiboki parte hartzen baitzuten etxetik kanpoko mota guztietako jardueretan (lana, politika, kultura…).
Maistra honen jarduera politikoa 1936ko uztailaren 18an Gerra Zibilaren hasieran zapuztu zen. Nafarroako Hezkuntzako Goi Batzarrak bere gain hartu zuen irakasleak garbitzeko lana, eta,Nafarroan lan egiten zuten irakasle guztien zerrenda egin zuen, haiei buruzko zenbait datu bilduz: erlijiotasuna, moraltasuna, irakurtzen zuten prentsa mota, ideia politikoak. Abuztuaren 25ean, espedienteak aztertu ondoren, erregimenari “desafektatzeagatik” (jaregiteagatik) zigortutako pertsonen lehen zerrenda argitaratu zen. Katalinari zehazki, irailaren 2an, urte erdiko soldata galtzearekin zigortu zuten. Ondoren, maistra kargutik kendu zuten 1937ko maiatzaren 18.
Zerrenda horretan Katalina bezala, zigortuak, depuratuak, lanpostutik kenduak eta enpleguz eta soldataz gabetuak baita ere izan ziren; Manuela Fagoaga Aristia erratzutarra, Maria Arevalo Pantoja Erratzuko maistra eta herri bereko maixua; Manuel Muguruza Etxeberria, Almandozko Jose Maria Cherrail Ezquer maixua, Lekauzko maixua; Julio Martinez Tello, Predro Vidaurre Araiz Azpilkuetako irakaslea, Elizondoko andereñoa; Dolores Moreno Luzuriaga, eta Karlos Menaya Erburu, Elizondokoa ere. Karlos Iruñarra (gerora Napar margolari ezaguna) ere lanbidea betiko galtzeaz gain, gogor torturatua izan zen.
Guztizkoaren % 29 maisu eta % 15 maistreak zigortuak izan ziren. Maisu-maistra horietatik 58 lanpostutik galduzituzten, eta 85 lanpostutik eta soldatatik behin betiko kendu zituzten, 100 baino gehiagok bertze zigor batzuk jaso zituzten; adibidez, isun handiak ordaintzera kondenatu zituzten, eta 32 maisu eta maistra bat afusilatuta exekutatu zituzten. Horien artean Amaiurko maixua, Martín Gil Isturiz Aoiztarra, atxilotua, espetxeratua eta azkenik 1944ko urriaren 14an Alcala de Henaresen fusilatua izan zena.
Karlos Menaya eta Juli Arrubin, Elizondon maixua zen garaian.
Maistra Maria Camino Oskoz Urriza Iruñarra zen, maistraz gain Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea izen zen. 1936ko uztailaren 31n falanjistek atxilotu zioten eta jendaurrean ibilarazi ondoren espetxean torturatua eta bortxatua izan zen. Hamaika eguneko infernu bizi ondoren abuztuaren 10ean, espetxetik atera zuten eta Urbasako Pilatosen balkoiara eraman zuten. Han karlistek, hil eta amildegitik behera bota zuten maistraren gorpua. Maria Camino 26 urte zituen.
Urtarrila bukaeran (2021) hil eta ia 85 urtera, Maria Domínguez Remón-en gorpuzkiak Zaragozako Fundejalón herriko hilerrian, hobi komun batean (garondoan tiro batekin) aurkitu dituzte.
Maria Domínguez Espainiako Bigarren Errepublikako lehen alkate emakumea izan zen, hain zuzen Gallurreko (Zaragoza) alkatea izan zen. Alkateaz gain kazetaria eta maistra (Baztanen) ere izan zen.
Maria Domínguez Remón 1882ko apirilaren 1an Zaragozako Pozuelo de Aragón herrian jaio zen. Nekazari familia xume baten bigarren alaba izan zen eta haurretan eskolara joateko ez zuen apenas aukerik izan, eta bere kabuz idazten eta irakurtzen ikasi zuen.
Argazkia. Fraternidad Universal blogetik artuta.
18 urterekin, bere gurasoek herriko gizon batekin ezkonarazi zuten. Honen aldetik zazpi urtetan zehar tratu txarrak pairatu ondoren, nazkatu eta Bartzelonara ihes egin zuen. Senarrak salatu zion eta denuntzia bat paratu zuen bere aurka, eta “busca y captura-n” ibili zen. Zorionez ez zioten iñoiz atxilotuko eta Bartzelonan, dokumentaziorik, titulurik eta paperik gabe zerbitzari bezala lanean jardun zuen.
Urte batzuen ondoren Pozuelo de Aragónera itzuli zen, eta Bartzelonan lortutako diruarekin galtzerdiak egiteko makina bat erosi zuen, honek bizimodua ateratzeko modua eman zion. Garai haietan idazten hasi zen eta El País egunkarira artikulu bat bidali zuen eta publikatu zioten. Ondoren ere, Ideal de Aragón astekarian laguntzaile ohi bihurtu zen (Imperia ezizenarekin idatzi zuen). 1914an Zaragozan Irakasle-ikasketak egiten hasi zen baina ez zuen aprobatuko.
1917an, lagun irakasle baten proposamena jaso zuen eta Baztanera etorriko da. Laguna Almandozko maixua, Pedro Rubio zen eta lan eskaintza Almandozko Mendiolako Elizaldea baserrian eskola ematea zen. Autore aunitz irakurriak zituen arren bertze arlo batzuetan prestakuntza behar zuela onartuko dio. Orduan, bere lagun maisuarekin tratua egin zuen eta proposamena onartu omen zuen. Goizeko zazpietan eskola ireki eta hamarretan ixten zuen. Ordubetez ibiltzen zen Almandozeraino, non bere lagun irakasleak arratsaldeko ikasgaia azaltzen zion. Ikasitakoan, bertze ordu bat ematen zuen eskolara itzuli arte, arratsaldeko ordu batean ireki eta hiruetan ixten zuen. Berriro ere Almandozerako bidea egiten zuen eta bere lagunak urrengo goizeko ikasgaia azal zion. Horrela, egunero hamaika ordu inguru ematen zituen lanean.
Eskolak ematearekin batera, Mariak Iruñeko Irakasle-Eskolan sartzeko ikasten zuen, baina egun batean larri gaixotu zen eta medikuak mendietako klimak bere osasunari txar eragiten ziola erran zion eta Zaragozara itzultzeko gomendatu zion. Hala egin zuen, eta hilabete batzuk Baztanen egon ondoren, berriz Zaragozan galtzerdiak josten egonen da.
Goizean lan egiten zuen eta gauez Arte eta Lanbide Eskolan ikasten zuen. Dinamika hartan, gaixotasuna itzuli egin zen eta gripeak urtebete baino gehiago ohean utziko dio. Hala ere, Iruñeko Irakasle Eskolako azterketetara aurkezteko denbora izan zuen eta hontakoan bai aprobatu zuen.
1922an alargun geratu zen, eta bi urte geroago, bigarren aldiz ezkonduko da (ideia sozialistak zituen ardi moztaile batekin) eta Gallur herrira bizitzera joanen dira. Han UGT sindikatuaren tokiko sala sortuko dute eta Zaragozako Vida Nueva astekari sozialistan parte hartu zuen. 1930tik propaganda lan haundia egin zuen feminismo, sozialismo eta errepublikanismoaren alde. Bere idazkietatik Errepublika defendatzen zuen, demokraziaren etsaien aurka borrokatzen zen, emakumearen zeregin aktiboa aldarrikatzen zuen eta inguruko bidegabekeriak salatzen zituen.
1932ko urrrian, Errepublikako hauteskunde legeria berriak ezartzen zuen moduan, 1931n udal-hauteskunderik izan ez zuten herrietan (1931ko apirilako udal-hauteskundeak monarkiaren hauteskunde-legearen arabera egin zirenez eta 29. artikuluaren arabera, hautagaitza bat baino gehiago aurkezten ez bada, Alkatea karguak automatikoki lortzen zen hauteskundeak egin beharrik gabe) gobernu zibilak alkatek kargutik kendu zuten. Galluren (Baztanen ere) alkatea kendu eta Kudeaketa Batzorde (gestora) bat ezarri zuten. Gallurreko herritarrek batzordearen buru Maria Domingez aukeratu zuten eta alkatetza baten buru den lehen emakumea bihurtu zen. Mariak 1932ko urriaren 29tik 1933ko otsailaren 6ra bitartean Gallurreko alkatea izan zen (1933ko apirilan udal hauteskundeak izan ziren).
Bere agintaldia motza izan arren, erabaki ausartak artu zituen; Errepublikako lan-legeria aplikatu zuen eta herrirako lan-poltsak sortu zituen langabezia-maila murrizteko. Herrian neska-mutikoen eskola bateratua izan zen. Irakasleei diru-laguntzak eskaini zizkien garbitzaileak kontrata zitzaten, haurrek garbitu beharrik izan ez zezaten eta Ikatz-zakuak erosteko diru-laguntza onartu zuen, horrela haurrek etxetik eskolara eraman beharrik izan ez zezaten, baita ere eskola duinagoa izateko zuritu eta txukundu zuen.
Alkatetza utzi ondoren, irakaskuntza eta kazetaritzan aritu zen lanean. Bere testuak militanteak eta oldarkorrak ziren, ironiaz, adimenez eta munduari begirada propioa emanez. Artikulu batzuk Maria Tonta izengoitiarekin sinatzen zituen.
Emakumearen berdintasuna, pentsamendu-askatasuna, sufragio unibertsala, emakumeen botoa, zapalkuntzaren aurkako borroka, irakaskuntza, kultura aldaketa, erlijio askapena, amodioa askatasunez aukeratzea…izan ziren defenditu zituen balioak eta idealak.
1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea gertatu zenean, arrebaren etxean babesa bilatu zuen Pozuelo de Aragónen. Handik egun gutxira atxilotu zuten, eta nazional-katolikoak 1936ko irailaren 7an 54 urte zituela, Fuendejalongo hilerriko hormetan fusilatu zuten. Handik gutxira Arturo Romanos senarra Zaragozako Tabuenca herrian baita ere fusilatua izan zen.
P.D. 2021ko Urtarrilaren 30an Mariaren gorpuzkia berreskuratu ziren.
Iruritako arkitektura zibilaren balioa arras nabarmena da. Aipagarriak dira Dorrea edo Jauregizarra izeneko Erdi Aroko eraikin gotikoa eta Goienetxeko Dukesa plaza inguruan biltzen diren jauregiak eta etxe blasonatuak; Gaston Iriarte jauregia, Casa-Torreko (Dorretxeko) markesaren jauretxea, Goienetxe Dukeen jauregia… Indakoetxea…
Azken hau Indakoetxea izena du eta XVIII. mendearen bukaeran Jose Manuel Goienetxek (Huiaki kondea) diruz sortetxea berritu ondoren, gaur egungo itxura hartuz gain Goienetxe Dukeen jauregia bezala ezagutuko da.
Jauregia lau solairu eta bi isurkiko teilatua dituen eraikina da eta etxaurrea luzituta dago. Etxaurreari dagokionez, hiru armarri elkartzen dira bertan. Lehena, zaharragoena Baztango xakearekin eta bertze biak modernoagoak, Goienetxe leinuaren arma-ikurrarekin. Bi armarri hauek zazpi laurdetan banatuak daude eta leinuko abizenen arma-ikurraz gain, erdien Goienetxe leinuaren arma-ikurrak dute (Baztango xakea). Bata buruko gise konde koroa du ( Jose Manuel Goienetxena) eta bertzia gotzainaren sinboloak zinzulatuak ditu ( José Sebastián Goinetxe Limako apezpikuarena).
Sortetxeko bi anai hauek ere laugarren solairuko leihoen artean dauden 1817ko arranoaren forma duten bi “victoretan” azalduta daude.
Lehenengo pisuan, balkoiaren ondoan “Plaza de la Duquesa Goyeneche” zinzelatuta daukan harrizko txafla bat du.
Goientxeko Dukesa, María Josefa de Goyeneche eta Gamio zeneta Peruko Arekipan 1839ko ekainaren 19an sortu zen. Maria Josefa, Huakiko lehen hondearen eta Limako apezpikuaten hiloba zen eta aldi berean Huakiko II. kondoren alaba zen.
Arekipako Goienetxetarrak, Peruko jauntxo aberats familia omen zen. “Leinu” hau Iruritako Indakoetxeako Juan Crisostomo Goinetxe Agerreberek (Maria Josefaren aitetxia) ameriketara iritsi zenean sortu izan zen (Arequipako Goienetxetarrak).
Bera eta bere haizpa nagusia, Carmen Goyeneche Gamio (Gamioko dukesa). Famili nobleko alabak zirenez Peruko eta Europako eskol onenetan hezi izan ziren eta aldi berean klase sozial bereko jauntxo dirudun batekin ezkontzeko prestatuak izan siren, baina ez bat ez bertzea ez ziren iñoiz ezkonduko.
Aberastasun eta lur jabetza eta erlijioso sutsu haundiko emakumea izan zen, eta ia heldua bere ondasun zati bat erlijio katolikoarekin zerikusirik zeukan gauzetarako bideratuko du. Guzti hori eta Goienetxe-Gamiotarrak prestakuntza klerikala izan zutela. Pio X.a Aita sainduak, XX. mendearen hasieran Goienetxeko Dukesa titulo pontifikatua emanen dio. Titulo Pontifikatuak Aita santuak Elizaren, fede katolikoaren edo aita santuaren zerbitzuan nabarmentzen ziren gizon edo emakumeei ematen zizkien noblezia-tituluak dira.
Maria Josefa Goienetxe eta Gamio. Goienetxeko Dukesa eta Gamioko kondesa izango zena.
1873an Peru eta Txile artean gerra hotsak direla ta, Goienetxetar anai-arrebak Peru utzi eta Europara etorriko dira, Maria Josefa Parisen ezarriko da. XX. mendearen hasieran bere anaiekin batera Xabierreko gaztelua berritzeko eta ondoko kapilla ereikitzeko sosa eman zuen (anai zaharraren emaztea, Villahermosako dukesak, Xabierreko gazteluko nagusia zen gaztelua eta Jesuitei eman zien). Perun lurrak eta diruak eman zituen (bere anaiekin batera) hospital baterako (Goinetxe hospitala, 1905), eta baita Iruritako eliza zaharberritzeko. ,
Eliza eraiki zutenetik egindako obra garrantzitsuena kosteatu zuen dukesak. Tenplu osoa sakon zaharberritu zuen. Eraikinaren egitura osoa indartu zen, fatxada zaharberritu, dorrearen goialdean zegoen egurrezko teilatu zaharraren ordez kupula oktogonala jarri zen, lehioak ireki, aldare nagusia berritu, tarima eta harmailak jarra “zituen”, komulgatorioko baranda oparitu zuen, eta doike! koroa dukal batez errematatutako lanpara harroa ere. 1917ko urriaren 11n, ospe handiz inauguratu ziren obrak.
Goienetxeko dukesak 1926an 87 urtekin Parisen zendu zen, eta hainbat ondasun uti zituen (Madrilgo Dukesa Goienetxe casa-palazioa, Limako Goienetxe palazio…. Zendu baino hilabete batzuk lehenago (maiatzaren 22an) Espainako Alfonso XIII.ak Gamioko kondesa tituloa sortu eta eman zion.
Bere gorpua Xabierreko gazteluko basilikako kriptan lurperatua izan zen.
Post hau egiteko erabili den materiala:
LA CONSOLIDACION DE UNA FAMILIA DE LA OLIGARQUIA AREQUIPEÑA: LOS GOYENECHE. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.
GRUPO ECONÓMICO FAMILIAR LOS GOYENECHE II DINASTÍA 1872- 1950. MAMANI GUZMÁN, Robert Raúl. Tesisa.
Zaragozan sortu arren, familia Baztandarra zuen. Gurasoak Juan de Borda, Zugarramurditarra (jaioterriz Azpilikuetakoa) eta ama María Ana Ugalde, Erratzuko Alzua etxekoa.
Arras gazte zelarik, 1752ko azaroaren 12an, Zugarramurdiko Juan Bautista Dutari eta Zueldegaray merkatari oparoarekin ezkondu zuten. Juan Bautistak 38 urteko seme-alabarik gabeko alarguna zen eta Joakinaren aita bezala, Zugarramurdikoa zen eta baita jatorria ere, Azpilkuetan zuen, hai justu Azpilkuetako Dutari etxean.
Bikotea Madrilen finkatu zen. Hiriburuan. Juan Bautista Dutarik bere negozioak zituen, aspalditik sektore pribatuko merkataritzan aritzen zen, eta banku-etxe bat berriki sortu zuen. XVIII. mendeko gorte inguruan ibiltzen ziren Nafarroako negozio-gizon (batez ere, Baztandarrak ) artean ibiltzen zen.
1783an senarrak, testamentuan, bere ondasun guztiaren jaraunsle, Joakinarekin izandako seme bakarrari, Vicente Dutari eta Borda izendatuko du. 1785ean, semeak Domingotar ordenean fraide gise sartu zenean jaraunspen handiari uko egin zion eta eta ondasun guztia Joaquina Nikolassa Borda ama eta alargunaren aldekoa izan zen. Semearen pausoak jarraituz, 1786an Joakina Borda, Madrileko Santa Katalina de Sienako domingotarren komentuan sor Joaquina Benita de la Cruz izenarekin sartu zen.
Jasokundeko Andre Maria eliza. Argazkia Pierre Bona.
Joakina Bordak, komentuan sartu aurretik, ia hamar milioi errealen herentziari uko egin zion. Testamentuan, sos hoiek, pertsona, komunitate, komentu, fundazio, “obras pias-en” ( kapital baten dohaintza gizartearen babesik gabeko sektoreei laguntzeko bideratua; umezurtzak, alargunak, doterik gabeko dontzeilak eta behartsuak) eta bertze antzeko helburuendako erabilitzeko zehatz-mehatz idatzita utzi zuen.
Horrez gain Joaquina Bordaren testamentua dioenez, ” berak egiaztatu ahal izan duen bezala, senar zenaren jaioterriko miseria handiaz jantzita dago, bai eta bizilagunena ere“, ondasunaren %10 Zugarramurdi herriarendako izanen da. Diru horrekin, “espiritutasun bultzadarekin” eta “kristau errukitasunaren medioz” , hainbat lan (obra pias) eginen dira Zugarramurdin.
-Testamentua egiterakoa ia eraikita eta zati batean altzariz hornitua zegoen Ospitalea eta komentua. Urtean ospitala hamaika mila erreal belloi jasoko ditu. Ospitala, gaur egun Sorginen Museoa dagoen eraikina zen, Indaburua.
– Bi eskola, bata mutikoentzat eta bertzea neskendako, egunean zortzi eta sei erreal belloi, hurrenez hurren.
– Zugarramurdiko seme batendako, betiko beka bat Iruñeko San Juan Bautista ikastetxean edo hiri bereko mintegian.
-Urtean bi mila errealeko dotazioa herriko parrokia-elizarako. fabrikarako. Senar zena bizitzen zenean, bikoteari esker zimenduetatik ereiki izan zena.
– Kapilautza iraunkorra, bortz mila eta bortzehun erreal urteko errentarekin (errentan jartzen zen diru-kopurua, eta bere irabaziekin arima salbatzeko mezak ordaitzen ziren).
Hamabortz mila erreal Elizondoko miserikordia etxerako (zaharretxea).
Baita ere, senarraren sortexea “Dutari”. Katalina Otsalde lehengusinari emanen dio eta Zugarramurdi bereko “Beskor” etxea, María Otsalde bertze lehengusuari emanen dio.
Lehen aipatu den bezala gaur egungo Zugarramurdiko Jasokundeko Andre Maria eliza Juan Bautista Dutari eta Joaquina Bordaren laguntzaz beraien zen lur eremu batean ereiki omen zen. Gainera ” antzinako eliza hondatuta dagoelako, Jainkoaren etxerako txikia eta zantar delako” (Joakinaren hitzak), erretaulekin, lanparekin eta bere nahierara beharrezkoak diren beetze gauza batzuekin apaindua izan zen.
Azkenik, Joakina Bordak aurreikuspen batzuk utzi zitun eta arrazoia edozein dela ere, Zugarramurdi herria suntsitu, desagertu eta hustuko balitz, Azpilkuetako herriak jasango zuen fundazioko sosa. Eta, gauza bera gertatuko balitz!… Erratzuko herriarendako izanen zen.
Nahiz eta 1793an Konbentzioaren Gerran barne, Saran kuartelatutako tropa frantsak, sutea eragin eta Zugarramurdi suntsitua izan arren, eta… apokalipsisa oraindik iritsi ez denez, Joakin Borda eta Ugaldeko “sosak”, Zugarramurditik ez dira atraiak izan!
Historian, istorio bitxiak daude, horietako bat Maria Josefa Lastiri Lozanoren bizitza da, historiara pasa dena, hainbat estatutako “lehen dama” izatea bezala, zehazki 3 estatutakoa.
María Josefa Lastiri (Rigoberto Andrés Paredes Vélez), 2016
Josefa balentria emantzipatzaileen arrakastarako ezinbestekoak izan ziren emakume horietakoa izan zen, baina ikusezinak, minimizatuak, ahaztuak izan ziren, sistema kolonialaren oinarriak astindu zituzten arren.
Haiek independentzia- eta eskualde-integrazioko prozesu osoan parte hartu zuten, gerretan, armadei erantsita, atzeguardian, logistikan (soldaduak) eta baita borrokalari gisa ere, baina ahaztuak izan dira.
Josefa Lastiri Lozano (Maria Josefa Ursula Francisca de la Santísima Trinidad izenarekin bataiatua), gaur egun Hondurasko Errepublikako hiriburua den Herediako San Migel de Tegucigalpan jaio zen 1792ko urriaren 20an. Juan Miguel Lastiri merkatari espainiarraren eta Margarita Lozano y Borjasen (Comayagua-koa) alaba izan zen.
Familia aberatsekoa izanik, amerikarren independentzia garaia bizi eta jasan zuen. Nahiz eta familia monarkikoa izan (aita penintsulakoa zuen), berak independentistekin bat egin zuen. 1811n San Salvadorreko kreoleak Espainiako agintarien aurka altxatu ziren, eta handik hilabete batzuetara Nikaraguan… 1812an, Josefak 20 urte zituenean, kreoleak matxinatu ziren Tegucigalpan, eta Lastiri gazteak laguntza eskaini zien. Matxinadak ez zuen garaipenik lortu, baina kreoleek pribilegio batzuk lortu zituzten ( Kreole; Europan ez bertze edozein tokitan europar gurasoengandik jaio den pertsonari nahiz haren ondorengoari erreferentzia egiten dion terminoa)
1813an, Jose Bonaparte Espainian errege zela, matxinada berriak sortu ziren bata bertzearen atzetik. 1814ko urtarrilaren 24an bertze altxamendu bat gertatu zen San Salvadorren eta esperientzia honek gazteen kontzientziak berotu zituen eta 1821eko Hondurasko independentziaren hasiera izan zen.
1818an, bere adin bereko gazte aberats batekin ezkondu zen, Don Esteban Travieso y Riverarekin, 1792ko irailaren 2an jaioa. Ezkontzaren ondoren, Travieso Lastiritarrek Comayagua hirian ezarri zuten beren bizilekua.
Lau seme-alaba izan zituzten: Ramona, Tomasa, Paulina eta Esteban Travieso eta Lastiri. Baina Esteban (senarra) Tegucigalpan hil zen 1825eko otsailaren 27an, Josefak 32 urte zituen. Esteban Travieso hil eta hilabete batzuetara, Josefa José Francisco Morazán Quesadarekin harremanetan hasi zen. 1821ean ezagutu zuen, arrazoi politikoengatik ( altxamenduetan ibikitakoa) preso hartu eta Comayaguan espetxeratu zutenean, Esteban Travieso adiskidearen eginbideen ondoren askatu egin baitzuten. Orduan, Traviesok Jupuarako bere etxaldera gonbidatu zuen, eta han ezagutu zuen Josefa lehen aldiz. 1825eko abenduaren 30ean ezkondu ziren, biek hogeita hamar eta hiru urte zituztenean.
Morazán eta Lastiri (Rigoberto Andrés Paredes Vélez), 2016
Urte haietan, Erdialdeko Amerikako eskualdea zeharkatzen zuen egoera historikoa ez zen batere lasai. Guatemalako Erresumak independentzia lortu ondoren (Guatemala, Belice, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica lurraldeek gehi Mexikoko Chiapas estatua eta egungo Panamako probintzia batzuek osatzen zuten ), 1821ean, Agustin Iturbide jeneralak iradoki zuen Guatemalako Erresumak eta Mexikoko Virreinerriak inperio handia osatzea, Mexikoko inperioa. Hondurasen, Mexikorekiko anexioak banaketak eragin zituen probintzia bakoitzean, hiri batzuk inperioaren alde baitzeuden eta bertze batzuk kontra. Tegucigalpa non zegoen, Francisco de Mozaran liberala, ideiaren aurka agertu zen, eta bera ere militar gisa, Hondurasen askatasunaren alde borrokatu zuen. Baina Tegucigalpak, ordea, ezin izan zion aurkakotasunari eutsi, eta 1822ko abuztuaren 22an Mexikorekiko anexioa onartu behar izan zuen. Agustin Iturbideren Mexikoko Inperioarekiko anexioak gutxi iraun zuen, honek 1823ko martxoaren 19an abdikatu baitzuen, eta urte bereko uztailaren 1ean, Erdialdeko Amerikak bere behin betiko independentzia aldarrikatu zuen, eta Amerikako Erdialdeko Probintzia Batuak bihurtu zen.
1824ko azaroaren 22an, « Jainkoa, Batasuna eta Askatasuna » goiburupean, Konstituzioa onartua izan zen eta nazioa Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala (República Federal de Centroamérica) deitzera pasa zen eta Alderdi Liberaleko Manuel José Arce hautatu zuten presidente. Baina gobernu berri honek ez luke bakea ekarriko, eta liberalak (federalistak) zein Kontserbadoreak (zentralistak) beren idealen alde borrokatuko dira
Morazan eta Josefa Lastiri ezkondu zirenean Erdialdeko Amerikako eskualdea honetan desadostasun ideologiko hau ematen zen eta seguidas gerra hasi zen. Frantziskori, bere emazte Josefaren sosak, etxaldeak eta deiturak bere borrokarako balio diote. Morazango militar ausart eta kementsuare irudi historikoa urte zehatz hauetan landu zen. Bertzalde, gerrako urte horietan, Josefak, etxean geratzeko emaztea ez zenak, senarra kanpoan borrokatzen zuela, Teguzigalpa hiria kontserbadoreengandik defendatuko zuen eta hiriko milizia sortu eta mobilizatuko zituen. 1927an senarraren porrota ondoren, honek Teguzigualpara erretiratzea lortu zuen, eta han armada hornitu eta berrosatu zuen.
Morazan jeneralaren jarduera politiko eta militarra emazteak finantzatuko du, eta pixkanaka bere aberastasuna galduko du. Baina, azkenean, 1827an, Morazan garaile atera zen ” La Trinidad-ek” batailan, eta horrek “El Libertador” izena eman zion, eta doike! Josefa Lastiri emazteak “La Libertadora” ezizena jaso zuen. Garaipen horren ondoren, Morazan Comayaguara joan zen eta azaroaren 26an sartu zen garaile. Hurrengo egunean Hondurasko estatuburu izendatu zuten (behin-behinean).
Josefa Listari Hondurasko Estatuko Lehen Dama izan zen 1827tik 1830era eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalekoa 1830etik 1834ra eta 1835etik 1839ra; izan ere, Francisco Morazanek 1830eko eta 1835eko hauteskundeak irabazi zituen.
Bigarren agintaldi honek gaizki akituko zuen eta Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalari amaiera eman zion.
Erdialdeko Amerikako Errepublika Federalaren armarria. Wikimedia Commons artxiboa, eduki libreko gordailua, Wikimedia Fundazioa.
1837ko otsailean, Erdialdeko Amerikan hainbat gertakari dramatiko gertatu ziren, eta iraultza bat piztu zuten, Federazioaren amaierarekin amaitu zena. Kolera izurrite batek Guatemalako estauaren egoera astindu zuen, mila hildako inguru eta bakterioarekin kutsatutako hiru mila inguru utziz. Izurriteak bereziki pobreak eta indigenak kolpatu zituen. Kolera agertu zenean, indigenak, apaizen eraginez, haserre zeuden Guatemalako gobernuarekin. Eliza honek hau guztia Galvezen gobernu liberalari kolpe bat emateko aukera bezala ikusi zuen, bertako apaizek zurrumurrua zabaldu baitzuten gobernuak ibaiak eta errekak pozoitu zituela indigenak suntsitzeko asmoz.
Amorrua hedatzen ari zela, armak hartu zituzten, arraza zuriko jendea eta liberalak hil zituzten, haien etxeak erre zituzten, eta prestatu ziren Galvezen (Guatemalako preidentea) gobernuari aurre egiteko, honek armada bat bidali baitzuen matxinada geldiarazteko. Baina armadaren neurriak hain ziren errepresiboak, gauzak okertu egin zirela. Ekainean Rafael Carrera y Turcios izeneko buruzagi berria sortu zen. Karrera gaztea analfabetoa zen, baina maltzurra eta karismatikoa.
Apaizek iragarri zieten bertakoei Carrera zela beren aingeru babeslea, zerutik jautsia zela heretikoen, liberalen eta atzerritarren aurkako mendekua hartzera eta beren antzinako nagusitasuna berrezartzera.
« Gora erlijioa! » eta « hil atzerritarrak! » oihukatuz, Carrerak eta bere indarrek gobernuaren aurkako gerra hasi zuten, eta kontserbadoreek matxinadarekin bat egin zuten. Bien bitartean, Mariano Galvezen gobernuak laguntza militarra eskatu zion Francisco Morazán Federazioko presidenteari.
Guatemalako guerraz gain Federazioa osatzen duten bertze estatuetan arazoak sortzen dira eta 1938an Hondurasek, Nikaraguak eta Costa Ricak Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala utzi zuten eta 1839an Federazioa behin betiko desegin zen. Federazioko bortz estatuak bortz errepublika independente bihurtu ziren. 1839ko otsailaren 1ean, Maria Josefa Lasteri Erdialdeko Amerikako Errepublika Federaleko lehen dama izateari utzi zion.
Federazioa desegin ondoren, Morazan botere politiko edo militarrik gabe geratu zen. Baina 1839ko uztailaren 13an El Salvadorko estatuburu hautatu zuten, eta Josefa Lastiri El Salvadorreko Estatuko Lehen Dama bihurtu zen 1839tik 1840ra. Monzaran-Lastiritarrek ez zuten aunitz iraun estatuburu gisa, Rafael Carrerak eta Guatemalako kontserbadoreek Monzarán jeneralak betetzen zuen rol berriaz ohartu zirenean, El Salvadorri gerra deklaratzea erabaki baitzuten.
Etsaiek ez zuten nahi nazio horren edo Erdialdeko Amerikako bertze edozein estaturen buru izatea, eta hura garaitzeko konpromisoa hartu zuten. 1839ko uztailaren 24an, Nikaraguak eta Guatemalak aliantza-itun bat egin zuten El Salvadorreko Morazango gobernuaren aurka.
Josefak une oro babestu zuen Morazan jenerala bere jarduera politiko eta militarretan, eta horretan ia galdu zuen bere familiarengandik eta bere lehen senarrarengandik jasotako ondare guztia. Garai hartan El Salvadorren etengabeko borrokak izan zirenez, eta senarrak Nicargua-Guatemaltar koalizioaren erasoatik muga defendatzen zuen biztartean, hiriburua matxinatzen da eta Josefa eta bere alaba jaio berria Adela Monzarán Lastiri, bahituko dituzte. Azkenean, ama-alabek herrialdetik irtetea lortu zuten 1840. urtearen hasieran, eta Costa Rican eskatu zuten asiloa. Bertzalde, hainbat hilabetetako borrokaren ondoren, 1840ko apirilaren 4an, Morazanek uko egin zion estatuburua izateaz eta El Salvador utziko du Perun errefuxiatruz.
Maria Josefak uko egin zion Costa Rican eskaini zioten baldintzari, eta Chiriquíra (Panama) joan zen, eta handik gutxira senarra batu zitzaion. Hemen sortu zen Costa Rica inbaditzeko ideia, eta honek Costa Rican boterea hartu zuenean Costa Ricako Lehen Dama bihurtu zen, bere senarra Costa Ricako Estatuko buruzagi goren izendatu baitzen. 1842ko uztailean, Morazanek costarricarrei jakinarazi zien Erdialdeko Amerikako Batasuna armen indarrez berregiteko asmoa zuela, baina irailean Morazanen gobernuaren aurkako herri-mugimendu bat lehertu zen eta haren erorketa arindu lortu zen. 1842ko irailean Monzarán generala epaitu eta fusilatuko dute. Senarra hil ondoren Maria Josefa Costa Rican geratzea eskatu zuen, baina gobernu berriak bota egin zuen eta bere familiarekin El Salvadorrera itzuli zen. Lau urte geroago (1846) San Salvador hirian Erdialdeko Amerikako dama izandakoa eta 52 urte zituelarik, hil zen miserian murgilduta.
Maria Josefaren Lastiri abizena, nahiko izen arrunta da Baztanen. Toponimia aldetik Arizkundik Erratzura doan bide bat dugu Lastiriko Bidea izenekoa, Lastiriko Borda bat dago Azpilkuetan eta baita Arizkunen ere, Lastiriko erreka (Arizkunaldea) eta Lastirizarrea baserria, eta Lastiri deitutako etxeak Arizkun eta Erratzun.
Erran bezala, Maria Josefaren aita, Juan Miguel Lastiri, “Merkatari espainiarra” bezala agertzen da. Juan Miguel Lastiri Madrilen jaio zen eta Juan Francisco de Lastiri eta Gaston Iriateren parientea zen eta Pedro Lastiri kapitainaren lehengusua. Santiago ordenako kapitain eta zaldun hau Miguel Lastiri Irigoien Erratzutarraren biloba zen. Beraz, munduan izan den lau herrialdetako (hiru estatu eta federazio bat) “lehen Dama” bakarrak Erratzuko baztandar herrian du jatorria.
Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat. Baztanen sortu, hazi ta bizi baña baztanez eta baztandarrez ja nekiena (ta segitzen dut jakin gabe). Hortaz, amatxi Marikruzen istorioak berreskuratu eta gure historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria zautzea proposatu nintzen, eta ia horretan patu nintzela, haizegoaren bidez lau haizetara zabaldu nahi izan ditut.
pellosanmillan@yahoo.es