Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Mitologia’ Category

Antzinan, negua, urteko sasoi iluna, urteko izar-gertaera jakin batzuekin hasten zen: Neguko Triangelua agertzen zen zeruetako sabaian eta Orionidetako meteoro-euria ikusgai dira.

Neguko triangelua Izarriora (Sirio, “Canis Major“), Procyon (“Canis Minor” edo eskuaraz Txakur txikia) eta Betelgeuse (Orion edo Ehiztaria) izar finkoek osatzen dute. Orion, euskal mitologian, Ehiztari Beltza izena du. Elezaharraren arabera, bi izarrek (Txakur haundia eta Txakur txikia) ehiztariari laguntzen dioten txakurrak irudikatzen dituzte, deabrua ehiztaria tentatzeko eta meza uztea lortzeko bihurtu zen erbi zuriaren bila.

Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Txistu-haizea entzuten denean aipatzen da, eta izen ezberdinekin ezagutzen da Euskal Herriko txokoetan. Beti ehiza-txakurrez inguratuta ehizatzen duen apaiz baten irudiarekin identifikatzen da pertsonaia.

Mateo Txistu Ehiztari beltzak Euskal Herrian duen izenetariko bat da. Errazking – Norberak egina. Wikipedia.

Mateo Txistu da bere izendapen ezagunena agian. Ehiztari amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela, eliza kanpoan erbi bat antzeman, eta haren atzetik irten zen eskopetarekin eta ehiza-txakurrek lagunduta. Mezaren sakramentua traizionatu zuenez grina pertsonal horrengatik (ehiza), madarikazioa jaso zuen, eta harrezkero basoetan etengabe zakurrekin erbiaren atzean ibiltzera kondenatua dagoen arima da Mateo Txisturen. Bertsio batzuen arabera, apaiza tentatu zuena deabrua izan zen, erbi forma hartuta. Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago baita Europa guztian barrena ere.

Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian “Ehiza basatiaren” izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean, baina mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean (pertsonen atzetik doa). Batzuetan lurrean zehar, bertze zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.

Mito honek kontatzen diguna betiko atseden hartuko duten arimak dabiltzan ustea da. Arima hauek, gauez, ekaitza dagoenean, zuziak piztuta daramatzate gorpu berriekin batera.

Ehiza basatiko ehiztariak hilak ziren, arima erratuak, sarritan irudi historikoa izan zitekeen edo;

Gaskonian, mitoa izen zelta duen Artus erregea da, Katalunian: Comte Arnau (“Arnau kondea”) pertsonai honen izena da  Tramontana haizea dauden gauetan airean dabil bere segizio guztiarekin. Madarikatutzat jotzen den pertsonai historiko batean oinarritu da mitoa, bertze hainbatetan bezala. Bertze zenbait izen Katalunian; Caçador negreMal Caçador edo Mal Caçador dira

Aragoien: Cazataire maldito (“Ehiztari madarikatua”). O Siñó d’Espés (“Espeseko jauna”) edo Barón d’Espés (“Espeseko baraoia”) da, Alemanian Teodorico Handia, Karlomagno, Bretainan Arthur erregea, eta Valdemar Atterdag errege daniarra Eskandinabian.

Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Joana Albretekoaren hilotza daramatela eerraten ohi da.

Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen erraanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua aireetan.

Bertze seinalea, negua hurbil zegoela Orionidetako meteoro-euria zen. Orionidak aktibitate moderatuko ozar-izar (izar-euria edo meteoro-zaparrada) bat dira. Bere aktibitatea urriaren 2tik azaroaren 7ra arte hedatzen da.

Orion konstelazioa dagoen esparruan, espaziotik datozen abiadura handiko meteoroak dira eta mundu osotik ikusten dira. Eta, erran dugun bezala, Orion ehiztaria da, mito hau Greziako mitologiatik dator, non Orion, Poseidonen eta Euriale seme da, ehiztari handia, harrotzen baitzen Lurreko piztia guztiak hiltzeko gai izateaz.

Egun laburragoei eta gau beltz eta ilunagoei bide ematen dieten seinale hauekin, non arimako ehiztariak, hildakoen arimak, Gaueko, Herio, Intxisuak, Gaizkiñek, Mozorroak, Arimaerratuak, amesgaiztoko izakiak, deabruak eta sorginak bezalako erakunde ilun ezagunak, gure beldur sakonenak pizten dituztenak eta gizakiok eraiki dugun mundu fisikoari erronka egiten diote. Bizidunen mundukoak ez diren espiritu horien arriskuei aurre egiteko eta Izpiritu batzuk Beste Mundura eraman ez zitzaten modua kamuflatzea zen, itxura imitatuz (mozorrotzea). Bertzalde, kandelak bideetan jartzea, etxeak (arbiak, kalabazak edo erremolatxak hustuetan) arima alderraiak argitzeko eta arbasoei familiaren etxera itzultzen laguntzeko modu bat zen. Jarduera hauek izaki horiekiko errespetuzko bizikidetza bermatzeko festa batetan eskaintzea izane da. Esta hori Urriaren 31n ospatzen dugu, jai hori Gau Beltza, Arimen Gaua edo Defuntuen gaua izenez ezagutzen da, eta jatorri arras zaharrak ditu.

Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira bertze zenbait herritan eta nondik dator jakitea interesgarria da…eta hala ez basan sar dalia kalabazan!

Xanduli, manduli, kirriki, eman goxokiak guri!

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Gau Beltza, Domu Santu eta Arimen Eguna. porencimadetodaslaszarzas.com. 2019/11/01

euskalmitologia.com.

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri! dantzan.eus. Oier Araolaza. 2014/11/03

Ehiztari beltza. wikipedia.org,

Read Full Post »

Txileko egungo Colchagua probintziako indiarren kondaira zahar bat kontatzen zuen, Tagua Taguako aintziran bi isatseko izaki urtar eta buruhaundi bat zegoena, eta koraza moduko ezkatak zituena, gizonak eta abereak eramaten zituena. Inguruko nekazariak ehizatzeko antolatzen ziren, baina ezin izan zuten inoiz harrapatu, eta Tagua Taguako piztia bezala ezagutzen zuten.

Kondaira bera bertze batekin nahasten, non piztiaren ordez Deabrua bera da aintziraren azpian bizi dena, beno…kondairak dio, Deabrua aintzira lehortuaren azpian bizi dela! Urteak baitira Tagua Tagua aintzira desagertu izan zela. Erten denez, Tagua Taguako aintzira Deabruak lehortu zuen, eta lan hori egiteko, deabrua mendi bat erditik puskatu zuela, urak itsasorantz joan zitezen.

Tagua Tagua, San Fernando eta Peumo artean, Luis Risopatronen 1910eko mapa batean.ARGAZKIA Wikipedia

Hala bada, kondairako Deabruak izena omen zun, zeren aintzira leherrarazi zuena, Francisco Javier Errázuriz Sotomayor izan baitzen. Errazuriztarraren aintzirako inguruko nekazal lurrak aunitzetan urpean gelditzen zirenez, aintziraren zati bat lehortzea erabaki zuen. Hortarako hustubide partzialeko proiektu bat sortu zuen (hustubide naturalik ez zuen). Lanak 1833an hasi ziren eta hainbat urte iraun zuten, Gutxi gorabehera lau kilometroko tunel bat ireki zuten baina urak bat-batean gora eginez gero, urak indarrez sartuko ziren hustubidea eraikitzen ari ziren tunelean, eta horrek, ur-goraldiari eutsi ezinik, ura bota eta aintzira lehortzen casi zen. Aintzira 1941ean lehortu zen erabat.Aintzira erabat hustu zen

Francisco Javier Errázuriz Sotomayor, Tagua Taguako etxaldearen jabe zen, eta Txileko familia boteretsuenetako bateko kidea, Errazuriz familiakoa!

Txilera iritsi eta familia sortzen duen lehen Errazuri Francisco Javier de Errázuriz y Larraín aranaztarra da. Aitaren aldetik, aitetxia Pedro de Errázuriz Etxenike du 1660ko azaroaren 7an Arizkungo Pertalats auzoko Errazuriz etxean jaioa, eta amatxi Magdalena, Bergarako Etxekoa.

Errazuriztarrek hainbat etxalde zituzten, baina garai hartan aberatsena eta preziatuena Tagua-Taguako etxaldea zen, aintzira lehortzearekin batera 10.000 “cuadra” lur aberats baino gehiago borobiltzen zituena.

Errazuri familiak, lurralde hauek lortu zituen, Santiago Errázuriz Madariaga (Aranazko Francisko Javier de Errázuriz Larraín-en semea) Juana de Dios de Elzo y Uretakin ezkondu zenean. Juana de Dios de Elzok, Juan Prospero de Elzo eta Aranibar alaba zen. Honek Tagua Taguako Jauna izateaz gain militar espainiarra zen, eta esklabo beltzak zituen azkenetariko bat, erten da hil arte zigortzen zituena eta bere ankerkeriaren ospea Europaraino iristsi zena. Antza denez, 1784. urtearen hasieran Prosperoren Elzoren lurretan, ia piztia kalte handia egiten zion aintziran agertzen zen animalia orori, eta gau batean suzko armak zituzten 100 gizonek bizirik harrapatzea lortu zutela diote eta hain izaki bitxia harrapatu zutenez erregeordearen aurrera eraman zuten. Erregeordetzaren hiriburuan erabaki zen piztia Espainiara bidaltzea, hin zuzen Kadizera (XVIII. mendeko Kadiza, Ameriketatik zetozen aberastasunak, gauz arraroak eta baita ere eta amarru izugarriak iristen ziren portua zen.

“Harpia Kaditzen! izeneko grabatua. Frantziako Liburutegi Nazionalean aurkitzen da

Frantziako Liburutegi Nazionalean, akuafortean egindako grabatu oso interesgarri bat dago, Kadizetik Taguako munstroa erregeari eta errege familiari bidaltzeko une zehatza irudikatzen duena. 1784ko urte berean argitaratu zuten Esnauts eta Rapillyk Parisen. Paisaia, zertxobait menditsua eta haize-errota duena, ez dator bat Cadizeko hiriarekin. Izaki hibrido eta fantastikoaren irudia Harpia bat da (hegoamerikako mitologian ezta kriptologian ez dago halakorik.

Piztia harrapatu ondoren, aipatzen da Juan bere etxaldetik desagertu zela hilabete luzez (Izakia harrapatu zenetik eta Espainiara eramandako denbora horretan iraun zuen), aditzera emanez Juan de Elzo Aranibar krudel eta ankerrak Ilargi beteko gauetan Tagua Taguako piztian bihurtzen zela.

Izan ere, dena engainu handi bat bertzerik ez zen izan, taberna, kafe eta areto sozialetako solasaldiak elikatu eta bizitu zituena.

Aintzirako harpia gezurra izanik, egia zen, inguruan hazienda desagertu egiten zela. Aintziratik gertu dagoen San Vicente de Tagua Tagua hervían (Francisco Javier Errázurizek sortutako hernia) aintziran “chivinak” bereizgarriak zirela gogoratzen dute: sustrai eta alga sare trinko eta sendo batez osatutako uhartetxo flotagarriak, hain erresistenteak, non abelburu baten pisua ere jasan zezaketen. Txibin batzuen tamaina handiak engainaturik, hazienda haiengana igotzen zen bazkatzera, eta laster konturatzen zen uhartetxoa korronteak eraman zuela, ihes egin ezinik. Horrela sortuz abereak zeramatzan pizti baten kondaira bertakoen artean.

Humbolten mastodontea, orain Tagua Taguako San Bizente hirian dagoena, aintziraren lurretan aurkitu zuten 1967an. ARGAZKIA Wikipedia

A

Aintzira lehortu bezaian pronto, aintziraren ertzetik hurbil, bospasei metroko sakoneran, mastodontezko bi eskeleto aurkitu zituzten (pakidermo primitibo iraungia), 1967an paleoindiar ehiztarien kanpamendu iragankorra (duela 11.000 urtekoa), haien tresnak eta desagertutako faunaren hondarrak; desagertutako zaldi amerikarra, oreina eta bertze fauna txikia…Laurogeita hamarreko hamarkadan, bertze indusketa estratigrafiko batzuk egin ziren Tagua Tagua, eta hamabi mastodonteren aztarnak zituzten bi leku identifikatu ziren, eta hacen ondean jaurtigai-punten eta arrantza-tresnak, Cuchipuy herrian ere, Tagua Tagua aintzira izan zenarenhertzean 1978tik aurrera Txileko Unibertsitateko ikertzaile talde batek induskatutako hilerri indigena bat aurkitu zen.

Hori dela eta, gune hau Txileko aztarnategi arkeologiko garrantzisua bihurtu da eta baita ere erakargarritasun turistiko handiko gunea da.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

La arpía que llegó a Cádiz. diariodecadiz.es. Juan Torrejón Chaves. 2017

El monstruo de la laguna Tagua Tagua. patrimoniotaguatagua.com.

La conquista. municipalidad san vicente.cl.

Laguna de Tagua Tagua. wikipedia.com

Errazuriz. genealog.cl

Read Full Post »

Zozomikoteak sasoi zehatz bat adierazten du, martxoaren azken bizpahiru egunak eta apirileko lehenak. Normalean eguraldi ‘txarra’ (eurie, hotza, elurra..) egiten omen du sasoi horretan, Martxoa eta Apirilaren arteko eguraldi txarrarren auzakia dira. Zozomikote egunak tristeak eta ilunak direla dio sinismen zaharrak, hau da! egun zozoak (ergelak) edo zozotuek!

Ezegonkortasun atmosferikoko garaia den arren, zozo bikoteak habiak eraikitzen hasten diren unea da, eta hortik datorkio izena, zozo bikote, zozo mikote.

Zozoa gure folklorean munduen artean bizi den txori bat da, erdiko puntu horretan biziraun dezakeelako eta planoen arteko zubi lana egin dezakeelako, ateak irekiz. Forjarekin ere lotzen da, baldintza desegokietan ugaltzeko duen gaitasunagatik. Nekazarien artean, martxoan zozoen habia bat aurkitzea zorion seinaletzat hartzen zen, txori hori bi aldiz haziko zela esan nahi baitzuen. Beraz, baldintza klimatologikoak egokiak izango lirateke landa lantzeko eta ganadua hazteko.

Euskal Herrian –espezie autoktonoa eta migratzaile partziala da– apirilaren 10etik aurrera hasten da erruten, eta bi gurasoek elikatuko dituzte kumeak. Aurreko urteko habia erabili ohi dute. Zozo-bikotea ere egonkorra da.

Zozoa. Andreas Trepte – CC BY-SA wikipedia

kondaira zahar batek dion arabera, Martxoa eguraldi onarekin igarotzen zen, beraz, zezen gorri bat marruka atera zen zelaira eta elorri baten azpian etzan zen. Hori entzutean, Martxoak ekaitz bat bidali eta bi egun eta erdiko eguraldi txarra gehitu zuen. Gero bertze bi egun eta erdi eskatu zituen Apirilari, elorri gainean zegoen zezenari marru egiteko gogoa kentzeko. Azkenean, ekaitzak zezena hil zuen.

Harrezkero, ganadua egun horietan atxikitzea edo belar lehorrez betetako zintzarri bat jartzea gomendatzen da eta elezahar horretatik abiatuta, halako erranairuak sortuizan dira;

-“Martxuek kunkunak jotzea, idiari larrua kentzea” 

-“Martxo martxanta, larru tratanta” 

Martxoa urteko hirugarren hilabetea da gregoriar egutegian. Bere izena Martius latinetik dator, erromatar egutegiko lehen hilabetea zena. Martius, berriz, Marsetik dator, Marte izena latinez, gerraren erromatar jainkoa. Antzinako Erroman suovetaurilia izeneko errituala zegoen, lurra bedeinkatzeko eta garbitzeko asmoz Marteri ( Martxoari) sakrifikatzeko aratxe bat (taurus) eskeintzen zizaion errituala zen.

Antza, erromatarren garaian harpetako ireluei (izakia, izpiritua, jenioa) egindako gurtza oso zabalduta zegoen Euskal Herrian. Barandiaranek erromatar garaiko txanpon ugari aurkitu zuen Izturitze, Kortezubi, Santimamiñe… leize zuloetan. Baita Bidarraiko Harpeko-Sainduaren harpean ere. Antza txanpon hauek jendeak lur-azpiko Jainko eta ireluei egindako opariak ziren, Zezengorri eta Behigorriei barne. Antza orduan behigorriei eta leizetako gainontzeko ireluei gurtza oso zabaldua zen. 

Behigorri edo Zezengorri  Euskal Herriko mitologiaren izaki (irelu) bat da, lur azpian, leizeetan bizi omen den irelua da. Kolore gorriko behi, idi, aratze, txahal, txekor edo zezenaren itxura hartzen omen du. Euskal Herrian behi azienda “abelgorriak” deitua izan da, piriniar enborreko abereak gorriak direlako. Piriniar behiak edo betizu arrazak zabalduenak izanik.

Antzinatik Euskal Herriko mendietan betizu izeneko behi-azienda mota bizi izan da. Betizuak beraz, mendi eta baso basati eta apartatuetan bizi zirenez, eta aunitzetan bertako harpe eta leizeetan babesten zirenez, eta abere erasokorrak izanik, Zezengorri eta Behigorrien inguruko kondaira aunitzendako gaia eman dute.

Jose Migel Barandiaranek  labar artean azaltzen diren uroen marrazkiak eta leizetako behi eta zezengorrien inguruko sinesmenak lotzen ditu.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Jose Miguel de Barandiaran. Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Epaila, Opaila eta Zozomikote. Por encima de toda las zarzas bloga.

Zer dira zozomikoteak? grabili.eus web-eko sarrera.

Zozomikote. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Behigorri. wikipedia.eus

Read Full Post »

Argazkiak Olentzero errebistatik atraiak dira. Argazkilaria Mena.

1969ko abenduaren 24ko arratsean, hogeitahamar bat gazte, blusoi beltzez, baten bat euskal txaketakin, txapelaz, lepoan zapi kuadrokaria, oinetan zampiñak ta abarkaz janzita, eta lau argi-zuzi exkasekin, Elizondoko lehenego Olentzeroa atera zuten.

Olentzeroa ez zen izan Lesaka eta Iruñan ateratzen zuten pampin moduko Olentzero bat, baizik aragi eta hezurrezko benetako Olentzero bat. Elizondoko lehenego Olentzeroa Angel Lizasoain elizondarra izan zen.

Angeli (0lenzerori) , Elizondoko parrokiak utzitako erabilerarik ez zuten prozesioko laga baten gainean sorbaldan eramanda atera zuten. Beraiekin kalejiraren soñua patzen Maurizio Elizalde txistularia eta Felix Iriarte atabalaria joaten zieren eta taldea egiten zuen geldialdi bakoitzean, borobil bat egiñez Olenzeroaren kanta tipikoa abesten zuten.

Kantaren letra Pedro Jose Ansorena gipuzkuarra (Banco Hispano Americano zuzendaria zena) erakutsi zien eta ensalluen zuzendari gise ibili zen. Ansorenak funtsezko sustatzaileetako bat izan zen baino antolakuntzaren ardura Baztango Club Deportiboren kontura izan zen.

Elizondarrentzat desfilea sorpresa polit bat izan zen, nahiz eta..,.auntitzek ez zekiten ja prozesio moduan santu gisa paseatzen ari zuten personaiari buruz , “dirueskean” arras ongi portatu ziren.

Eskebiltzean bildutako sosa, Franzisko Egozkue Elizondoko apezaren bidez, herrian gehien beharra zutenenzat gabon sarie (aginaldo) moduen eman zizaien.

1973an, Baztan Ikastola bizpa hiru urte martxan zeramala, Olentzeroa antolatzen hasi zen, urte batzutan pampin moduan agertzen zen eta ia aspalditik gizaki forman etortzen zaigu. Hasieran bakarrik, eta gaur egun berriz Maridomingirenkin.

Mari Domingi  hitzak, lehen aldiz  Resurreccion Maria Azkuek XX. mendearen hasieran jasotako abesti batean agertzen zaigu. Gabon kanta bat da, Mari Domingi izeneko emakumea Belenera haurtxoa adoratzera etorri nahi duela, baina gona zahar horrekin ezinen duela Joan…kontatzen duena. 1970eko hamarkadan, Viejas canciones donostiarras liburuan agertu zen abestia, Olentzeroren abestiaren ondoan, bien artean harreman zuzenik izan gabe.

1990eko hamarkadan. Lasarte-Orian, Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zuten (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena haurren gutunak jasotzen, oporren haurreko egunetan. Donostiako Antiguan auzoan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, personai berri bat asmatu beharrean, gabon kanta zahar horretako Mari Domingiz baliatu ziren.

Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia, erdi aroko kapel ezaugarri horrekin, Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen.

Mari Domingi kalean bizi zen emakume pobre bat da eta jendeari laguntzen zion arren, irri egiten zioten. Orduan Olentzero beregana joan eta arropa berriak oparitzen dio eta ordutik Olentzerori lagunduko dio. Lagunduz gain, bere iragarlea da, haurrei bere etorreraren berri eman eta azken momentuko”enkarguak” jasotzen ditu.

Maridomingi, duela 19 urte (2001) hasi zen Baztan Ikastolan agertzen eta urtero-urtero hutsik egin gabe haurren galderak erantzun, ipuina kontatu eta gutunak jaso izan ditu. Baitere 2009tik Olentzerorekin batera 24an Elizondoko karriketan barne desfilatzen du, eta urte bat lenago Erratzun atra omen zen.

Porzierto! Maridomingi ez da Olentzeroren emaztea ezta neska-laguna ere!

Post hau egiteko erabili den materiala.

Olentzero cumple 45 salidas en Elizondo. Gabriel Imbuluqueta. Olentzero errebista. 2013

Eekermile aunitz Goizalde Urdanpilleta eta Vitoriano Imbuluzketari emandako informazioarengatik.

Argazkiak, Olentzero errebista. 2013, Argazkilaria foto Mena jabetza Imbuluzketa familia.

Read Full Post »

Zaparrada euri jasa bortitza da, denbora labur batean gertatzen dena, eta bortitza denean uholdeak eragin ditzakeena. Hala izan zen! bapatean euri zaparrada  segidan menditik uharrak atera eta ibaia billatuz, errepideak zeharkatu eta ti-tau batean dena estali zun urak.  Jendea arkupe eta gorapetan babestera korrika egin zuten, autoak mantxo joan arren zipriztindu egin ziguten, zerua grixe eta iluna eta begi bista bat urrunera botatzerakoan… Auza beltz eta pertz! (Erratzuko herrie eta arana badaki zer den Auzatik uharkak jaustea

Zaparrada. Argazkia Pello San Millan.

Zienzia aldetik zaparrada prezipitazio mota gogor bat da, gutxi irauten duena eta konbekzio hodeietatik oso zuzen erortzen dena. Tantak izaten dira, eta kazkabarra edo harria ere. Zaparradaren ezaugarria bat-batean hastea eta bat-batean bukatzea da, eta zeruak ilunak agertzea ere. 

Mitolojia aldetik, kontu zaharrak eta kondairak diotenez, gure arbasoentzat zaparradak Sugar sortzen zituen! bo, Sugar eta Marik Auzako kaskoan binatzen zirenean.

Jakina da Sugaar (Sugar, suge, Erensuge, Sugoi…) Auzako kobazuloa batean bizi dela (J.M Barandiaran) eta Mariren bikotea edo “senarra” dela. Tradizioa dio Marik Anboto utzi eta Auzara abiatzen dela (suzko bola baten itxurarekin) Sugaarrekin egoteko, eta biek sexu plazerretan ematerakoan, txinpartak tximistetan bihurtzen dira, intzirak ortotsetan, Auzako kaskoa goibeltzen da eta azkenik, kriston zaparrada edo erauntsia erortzen da.

Sugaar Marirekin bi seme ditu; Mikelats eta Atarabi, gaizkiaren eta ongiaren irudikapenak direnak.  Suzko igitaia formakin zerua zeharkatzen du eta doike! ekaitz eta trumoiak sortzen ditu. Batzutan gizaki forma hartzen badu ere, normalki suge itxura du.

Behin Lola Sarrateak, Arraiozko artistak,  Sugaar buruzko ipuin bat bidali zidan. Lola Sarrateak  Almandoz jaiotako nafar artista eta idazlea da. Arraiozko Kanakonean  dauka bere  etxe-tailerra eta sarean, blogarte blog ederra eta interesgarria kudeatzen du. Blog hontan bere arte lanak, margoak, eskulturak… ikusteaz eta gozazeaz gain, Baztango eta bertze lekuko historioak kontatzen ditu ere.

SUGAR ETA  HAURRA

Behi mutikoa oihanera sartu zen, lelo larilelo kantari, eta oihan ilun hartan ba zegoen sugaar bat, muruuuuuhhh ahotik sua zeriola agertu zitzaion mutikoari bidera., sua fu fu jarautiz eta jan eginen zaitut erranez, aspaldian ez dut eta zurea lako txitxia xamurrik haginkatu, ja ja ja, txtxia xamurra ja ja ja, haurra ikaratu nahian, baino umea ez zen beldurtu.

Desesperantza apur batekin

-kendu hortik !erantzun zion haurrak dragoiari, eta ez bota gehiago ke gogaikarri hori mamorro horrek, lotsatu beharko zenuke hain handia izanda horrela irtenda ni bezalako haur ttikia beldurtzen.

-Aida! Aida! Joan zaitez paleontologia museora, zimpi zampa eginen zaitut bestela!

Eta dragoia erori zen zipli kanka tunk identitate krisi sakonera, eta arras deprimiturik, gan izan behar zuen laster dingili dangala psikoanalistarengana…

J. S. ren ipui batetik hartua.

P.D. Sarrera hau 2009ko Maitzako 13an idatzi zen, egun hartako atsaldean zerua goibeldu eta kriston zaparrada bota zuen. Gure ette ontdoko errepidea tita batean urea estali zen, ur kanal bat zirudien, Tarte matez kotxeak ezin ziren ibiltzen ahal!-

Sarrera hau egiteko erabilli den materiala:

Baztango kontuak . Mariano Izeta Elizalde. Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999

Auza. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

 Diccionario de Mitología Vasca. José Miguel Barandiaran. Txertoa. 1984

Read Full Post »

Udaberriko egun eguzkitsu batean, Auza kaskoa beitu eta odei, laino beltz bat inguratzen badio  ” Auzako kaskoan bertza, bihar egun beltza” errten da, eta hala izanen da, biharamunean eurie, hotza eta ekaitza egonen da.

Auza inguruan dagoen bertze erranairu bat , “kasu! Auzan baduk gauza, baina nehork ezin har” da. Baztango mendi honek bere 1.305 metrokin Saioaren atzetik. bailarako bigarren mendi altuena da, eta Baztango mendirik misteriosuna eta magikoena da. Baztango herri eta leku aunitzetik ikusten edo nabaria da. Sendotasunez altxatzen da, eta nabaria ere da, bere albo batean aspalditako graziar batek utzitako arrastroa. Jana deitzen diote zoko hori.

Argazkia Pello San Millan

Auza majikoaaren inguruan harrespilak, eta bertze eraikun megalitikoak aurkitzen ahal dira, baita ere mendiaren inguruan, hainbertze kontu eta kondairak sortu eta kontatu dira.

Mariano Izetak “Baztango kontuak” liburuan kontatzen du, agian XIX. mende bukaeran (data bat jartzeagatik) edo bederen 100 urte lehenago , sekukako idorte baten ondoren Auzak su artu zuela. Ez omen zen sute normal bat, baizik sugarrik gabeko sute bat! bakarrik kea eta kea ikusten zen. Ke hori,  egun aunitz igaro omen zun (sumendi bat zirudien) eta Baztango jendia komentatu zun, egun hoietan sorgiñak, deabruak, Mari eta bertze ispirutuak batzartu eta bere parrandetan zebiltzatela Auzako kaskoan. Gaur egun badakigu halako suteak badirela, lurpeko suteak dira, lurreko azaleko belarrak, goroldioak…, bero haundi eta luze batengatik idortzen dira eta erretzen dira. Soilik kea harrietatik eta lurretik atratzen  nabari da sugarrik ikusi gabe (sugar txikiak dira). Orain dela bizca urte Gorramendi halako sute bat izan zen eta begun batik mendia “erretzen” egon zen zeren sute hauek arras zailak dira itzaltzeko.

Auzako kaskoan paraje ikusgarria du, Pirineoak eta itxasoa ikusten dira, bere kaskoan ere Arrigorria haizak daude, ikusteko politak! Baita kaskoan ziloak fikus daiteke eta doike! zilo hauek badute bere istorioa.

Erraten dute. Erratzuko baserri bateko jaunak in zitula. Gizon honek egunero igozen  zen bere aizur, pala, piko ta guzti kaskora, egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau ez zen agertzen, egunero ta egunero berdin. Baserritarrak ongi baizekien Auzako kaskoan urrea omen zela.

Ez da istorio bakarra urrea aipatzen duela Auzako kaskoan, bada kondaira Zahar bat ere mendia errez bette dagoela kontatzen diguna.

Kondaira dio; 
Auzan leitze bat ba omen da eta leitze hortan urre auniz omen da, Aker beltz bat eta sugetzar batek zaintzen dute sarrera. Erraten dutenez Alduidesko apaiz batek (Marttiene
etxekoa) igo zela urre hori hartzera. Apaizak, urrea eliza konpontzeko eta  bertze gauz batzuetarako behar omen zuen. Han iritsi zen eta  leize pare parean gelditu zen apaizak. Akerrak apaiza ikusi bezain pronto, sugetzarrari deitu zion, honek agertu zen sarrera guztia okupatuz. Apaiza leizean  ezin sartuz, errezatzen asi zen eta otoiz bakoitzarekin sugiak mehatzen eta argaltzen omen zen, baina sartzeko intenzioarekin harengana hurbildu bezai pronto, berriz loditu egiten zen sugezaharrak!, halako batean sugezaharrak zizare bate tmainua zuenean, apaiz konfiatu eta ia hanka bat kobazuloan zuelarik….suge zaharrak haunditu zen eta apaiza atakatu zion! Eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula, hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz. Dirudi aipazak bueltatu zela eta  “Kasu auzan! han baduk gauza, baina nehork ezin har” zabaldu zuela.

Sugetzar hori ez zen edozein sugetzar, Sugaar baizik! Mariren maitalea edo senarra (euskal mitologian Mariren parekoa baino
gizontasuna adierazten duena) eta Sugoi, Maju izenakin ezagutzen dena. Erten dute  batzutan Marik su bola itxujarekin bisitatzen diola Auzan eta bere amodiotasuna bizi, gozatu eta sentitzen dutenean bere sexu txinpartak..tximist, ortosetan, ekaitzan.. bihurtzen dira. Ez da arraroa  Auza gainean goibel beltza eta pertza ikustea eta kriston ekaitzak han goian sortzea 

Kontuta mitolojiako siñeturak, dirudi, bi jeinu hauek bere sexu plazerretan murgildu zirela  1913k0 ekainaren 2an. Egun hartan Auzako kaskoan  goibel ikaragarri bat lehertu zen eta kriston ur hori erdia Banka aldera joan zen eta bertze erdia Baztanen ixuri zen,  kalte haundiak sortuz.  Uholdeak, bete betean harrapatu zun Erratzu, zenbait etxe eta zubi botaz eta sekulako kalteak bazter guztitan. Gero uberroak Elizondo eta Elbete ere harrapatu zitun eta bi herri hauek desegin zitun, bi pertson ito ziren eta etxe, zubi , komertzioak desegin, Jaime Urrutia karrikan ura 4 metrotara igo zen, hondakinez eta zaborrez bete zuen herri guzia…jainkoen plazerrak suntsitu zituzten bazterrak!

Auzaren buruz zerbait gehigo jakiteko Mariano Izetaren “Baztango kontuak” liburuan aurkitzen ahal da.

Sarrera hau egiteko erabilli den materiala:

Baztango kontuak . Mariano Izeta Elizalde. Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999

Auza. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

 Diccionario de Mitología Vasca. José Miguel Barandiaran. Txertoa. 1984

Read Full Post »