Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Azpilkueta’

Hezkuntzak eta eskolak aldaketa sakona izan zuten Errepublikaren etorrerarekin: lehen hezkuntzaren derrigortasuna eta doakotasuna, eskola-laikotasuna, hezkuntza-erakundeen demokratizazioa, eskola berrien eraikuntza, eukal eskolak, maistra edo maisua herri txikienetara iristea…

Aldaketa horiek gaitzespen sakona eragin zuten gizarte-talde erreakzionarioenen artean, matxinatuek okupatutako eremuetan 1936ko uztailaren 18tik aurrera maisu-maistren aurkako errepresioan eta mendekuan gauzatu zen. Estatu kolpea izan eta bederatzi egunera, Aldundiak (Diputazioa) Nafarroako irakasleei zuzendutako zenbait neurri adostu zituen: maisu-maistren izendapenak berrikusiko ziren, mutil eta nesken gela mixtoak debekatzen zen eta ez zen onartuko katolizismoaren eta Espainako unitatearen aurkako irakaskuntzarik

Nafarroan 355 irakasle ( maisu-maistrak) errepresaliatu eta “depuratu” zituzten gerra zibilean eta diktadura frankistan, horietako bat Katalina Alastuey Garaikoetxea izan zen.

II. errepubikako gela bat. Andereñoa eta neska-mutil ikasleak (gela mixtoa).

Katalina, 1899ko abenduaren 26an Iruñean jaio zen. Ama baztandarra zuen, Gartzaingoa! Irakasle ikasketak Iruñeko San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta 1916an ikasketak bukatzerakoan, San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Baitere ikasketak amaitu ondoren, Maria Ana Sanz eta bertze irakasle batzuekin batera “Iruñeko Normaleko ikasle ohien elkartea” sortu zuen. Elkaertea emakumeen garapen pertsonal eta soziala lortzeko asmoarekin sortu zuten.

Irakaskuntzaz gain, “Emakume Abertzale Batza” elkartean parte hartu zuen. 1931ko urriaren 8an, emakume talde batek Nafarroako taldea sortu zuen, Katalina Alastuey Garaikoetxea zuzendariorde izan zen.

EABren sarea Nafarroa osoan zabaldu zen (Baztangoa urte berean sortuko da), eta 22 talde sortu ziren. Horien bidez, folklorea gazteen artean zabaltzen zuten, eta haur-jaialdiak, elkartasunezko jarduerak, jarduera politikoak eta irakaskuntzarekin lotutako bertze jarduera batzuk antolatzen zituzten. Azken horien artean azpimarratzekoa da Iruñeko lehen ikastolaren sorrera, 1932. urtean. Ikastolaren sorreran Katalinarekin batera bera bezala Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaleta (elkarteko zuzendaria) zeuden.

Nafarroako Emakume Abertzale Batzako zuzendariordea izanez gain, Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen eta Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen. Oso aktiboa izateaz gain, oso kritikoak zen (Julia bezala) bere alderdi politikoak, garaiko emakumeei ematen zien rol tradizionalarekin: familiaren balioak etxean gordetzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Beraiek gehiago aldarrikatzen zuten emakumeentzat, bertze alderdi batzuetan emakumeek aktiboki parte hartzen baitzuten etxetik kanpoko mota guztietako jardueretan (lana, politika, kultura…).

Maistra honen jarduera politikoa 1936ko uztailaren 18an Gerra Zibilaren hasieran zapuztu zen. Nafarroako Hezkuntzako Goi Batzarrak bere gain hartu zuen irakasleak garbitzeko lana, eta,Nafarroan lan egiten zuten irakasle guztien zerrenda egin zuen, haiei buruzko zenbait datu bilduz: erlijiotasuna, moraltasuna, irakurtzen zuten prentsa mota, ideia politikoak. Abuztuaren 25ean, espedienteak aztertu ondoren, erregimenari “desafektatzeagatik” (jaregiteagatik) zigortutako pertsonen lehen zerrenda argitaratu zen. Katalinari zehazki, irailaren 2an, urte erdiko soldata galtzearekin zigortu zuten. Ondoren, maistra kargutik kendu zuten 1937ko maiatzaren 18.

Zerrenda horretan Katalina bezala, zigortuak, depuratuak, lanpostutik kenduak eta enpleguz eta soldataz gabetuak baita ere izan ziren; Manuela Fagoaga Aristia erratzutarra, Maria Arevalo Pantoja Erratzuko maistra eta herri bereko maixua; Manuel Muguruza Etxeberria, Almandozko Jose Maria Cherrail Ezquer maixua, Lekauzko maixua; Julio Martinez Tello, Predro Vidaurre Araiz Azpilkuetako irakaslea, Elizondoko andereñoa; Dolores Moreno Luzuriaga, eta Karlos Menaya Erburu, Elizondokoa ere. Karlos Iruñarra (gerora Napar margolari ezaguna) ere lanbidea betiko galtzeaz gain, gogor torturatua izan zen.

Guztizkoaren % 29 maisu eta % 15 maistreak zigortuak izan ziren. Maisu-maistra horietatik 58 lanpostutik galduzituzten, eta 85 lanpostutik eta soldatatik behin betiko kendu zituzten, 100 baino gehiagok bertze zigor batzuk jaso zituzten; adibidez, isun handiak ordaintzera kondenatu zituzten, eta 32 maisu eta maistra bat afusilatuta exekutatu zituzten. Horien artean Amaiurko maixua, Martín Gil Isturiz Aoiztarra, atxilotua, espetxeratua eta azkenik 1944ko urriaren 14an Alcala de Henaresen fusilatua izan zena.

Karlos Menaya eta Juli Arrubin, Elizondon maixua zen garaian.

Maistra Maria Camino Oskoz Urriza Iruñarra zen,  maistraz gain Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea izen zen. 1936ko uztailaren 31n falanjistek atxilotu zioten eta  jendaurrean ibilarazi ondoren espetxean torturatua eta bortxatua izan zen. Hamaika eguneko infernu bizi ondoren abuztuaren 10ean, espetxetik atera zuten eta Urbasako Pilatosen balkoiara eraman zuten. Han karlistek, hil eta amildegitik behera bota zuten maistraren gorpua. Maria Camino 26 urte zituen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

“Hik hasi” erebistako artikuloa. Irene Lopez. 68 zbk. 2002 Maiatza.

Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona”. Hainbat egile. Iruñako Udala. 1998.

Homenaje a las maestras y maestros represaliados“. Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea – 1936.

Listado de maestros, maestras y personal docente represaliado. pazyconvivencia.navarra.es. Nafarroako Gobernua. 2016. 

Camino Oscoz y otras historias del 36. Joseba Eceolaza. Denonartean-Cenlit. 2017.

Wikipedia.

Read Full Post »

«Zuen laguntza eta esfortzu onari esker gure erresuma batu eta baretu delako, poztu egin behar genuke denok». Katalina I.ak eta Joan III.ak Nafarroako Gorteei, 1507ko uztailaren 6an (Iñigo Astizen “Ezkutuko kronikak” 2012-07-07, Berrian irakurritakoa). Baña bakea gutti iraun zun.

Argazkia Pello San Millan.

Urte horretan, nafar erregeak Leringo kondea eta armada atzerritarra botatzea lortu zuten. Hau denon gustukoa izan zen, baitere beaumondar familiako aunitzentzat. 1508an Leringo kondea, Luis III.a Beaumontekoa erbestean hil zenez, bere semia Luis IV. Beaumontekoak aho betean erabaki zuen Gaztelako Erresuma laguntzea Nafarroa inbaditzeko. 1512ko Apirilean gaztelarrek inbasioa prestatu zuten, gaztelako Erresumako armada Gasteizen bildu zen eta uztailaren 10 Goizueta hartu zuten nahiz eta rmadaren gehiengoa uztailaren 19an Burunda eta Lekunberritik sartu zen.Uztailaren 22an Uharte Arakilen igaro zuten gaua eta egun bi geroago Iruñetik gertu dagoenAratzurin zeuden, kontra egitea ezinezkoa zenez, Katalina eta Joanes erregeek, buruzagi nagusiekin batera, Bearnora ihes egin zutenIruñeak  ia ez zuen artilleriarik eta 6.000 eta 10.000 arteko biztanle zituen. Armada gaztelarra, ondo hornituriko 15.000 soldaduz osatua zegoen,  uztailaren 24an Takoneran kanpatu eta uztailaren 25ean errendizioa sinatu zuen

Hiriburua lortuta, gaztelaniarrek ordezkariak bidali zituzten Nafarroa erresumeko gaztelu garrantzitsuetara errenditzioa eskatuz, hoirien artean Amaiurrera ere (erreinuko garranzitsuenetako bat bai zen). Plaza gehienek amore eman arren batzuk ezetz erantzun zieten eta hoietako bat ere, Amaiur izan zen…Baña abuztua aldera bertze batzuekin batera, Amaiurko “gaztelu baltza” eroriko da.

Ez zen egonen denbora aunitz gaztelua gaztelaniarren menpe, zeren urte berberako urriaren 18an Albreteko Joanen ejerzitua gau eta egun bat sitiatu ondoren (Florencio Idoate bildutako dokumentazioan) gaztelua berreskuratu zuten eta gazteluko alkaide gise, Ezpeletako Xelen gelditu zen. Amaiurko gaztelua Nafar legitimistentzat arras garranzitsua zen, gaztelutik,  Baztan harana eta baxenafarrako zati gehiena kontrolatzen bai zuten. Azaroaren bukaeran Xelen eta bere gizonak  Amaiurko harresietatik Joan Albreten armadaren atzeratzea (Iruñako sitio uztea behartuak izan ziren) ikusi zuten eta bakarrik gelditu arren gotorlekua mantenduko zuten.

1513ko urtea hasi bezain pronto, Juan II.na Aragoiko erregea eta 1507tik Gaztelako Koroako erregeorde zena ejerzito haundi bat prestatzen hasi zen, bere helburua Amaiur hartzea eta Frantzia inbaditzea zen. Ejerzitoa iristeten zen biztartean, Baztandar Beamondarrak  Martin Ursua kapitaina eta Etxaideko jauna buru zutela, Diego de Vera gobernazaile gaztelaniararen aginduak betez gaztelua eta agramondarren dorretxeak erasotzen zuten. Ursuako kapitainaren liskar hoietako batean gazteluko hamar agramondar hil zuten, Xelenek Urtsutarra botatzia lortu zun eta haren atzetik Bozateraño joan zen, baina Arizkundik beahomandar ta gaztelaniar gehiago atera zizaion eta alkaidea gaztelura bueltatu zen

Bertze eraso bat Vera gobernadorea eta Villalba koroneln aginpean izan zen, hauek gazteluraño iritsi ziren eta gaztelua setioan jarrin zuten, baña eskerrak Pedro mariskala eta Velez de Madrano mila oinezko eta 50 zaldunekin agertu zirela, gaztelaniarrek alde egiñez. Ursutarra berriz ere Ursuan babestu zen Nafarroako Pedro errenditzeko eskatu zion eta errenditzen ez batzen, harrapatutako presoak hilez meatxatu zion. Ursuako Martin jakinda Iruñetik gaztelaniarrak bidean zeudela ez zen errenditu eta mariskala gizon zintzoa zenez…bahituak ez zitun hil, eta dorrea errenditu gabe gaztelura atzera egin zun.

Azpilkuetako herria, ezkerrean Dorreberria ta eskuinean San Andres eliza. Argazkia Pello San Millan.

Honen ondorioz pixkanaka pixkanaka beahamondarrak indartuz joan  ziren eta Baztanen gaztelaniarren presentzia haunditu zen eta tenore hontan “Azpilkuetako dorren” liskarra eman zen. Valentin de Jaso kapitain agramondarra ta 30 soldadu naparrak, inguruan arriskurik ote bazen aztertzen ari zirela, gaztelaniarren hiru edo lau konpañiekin topo egin zuten. Naparrak Azpilkuetako “dorretan” (Jasotarrenak zirela) babesa hartu zuten eta Martin Ursua eta Monndrago kapitaina dorreak sitiatu eta bi aldean artean borroka izan zen, artilleria erabiliz baña naparrek amorea ez zuten eman. Erresistentzia honek bere ondorioak izanen du.

Apirilako ondarreko astean dena amaitu zen, Behamondeko Franzets oinizko  bi mila gizon, 300 zaldun eta artilleria piezekin iritsi zen, berarekin baztandar behamondarrak zeuden, gaztelua defenditzera etorri ziren tropak Vera eta Villalba koronelen ejerzitiak uko egin zuten, hori ikusita Pedro Mariskala gaztelua utzi eta armada ttikia Urdazubin bildu zun. Apirilako 25an gotorlekua eta Baztan osoa gaztelaniarren esku geratu zen.

Gaztelaniarrek gazteluko alkaide gise Anton Alguazil patu zuten eta honek indarrez eta gogoz baztandar agramontarrak errepresaliatu zitun. Horren adibidea lehen aipatu dugun  “Azpilkuetako dorreetako” liskarran  gertatutakoa da, errepresalia gise 1514an Cisneros kardenala aginduta, Alguazilek Azpilkuetako dorrea bota zun eta Mondragon kapitainari,  “borda”  erretzea agindu zion.

Arraztoa “palazioa”. Argazkia Pello San Millan.

Honi buruz irakurritako liburuetan “Azpilkuetako dorreak” aipatzen dira, baño argi dago dorre bat soilik zela eta “bertzia”, aipatzen den erretako “borda” da edo obe errana, Azpilkuetako etxe-palazioa, Urrasungo Arraztoa izanen da!. Bai dorrea ta bai borda, Jasotarrenak ziren, dorreak Azpilkueta familiaren bidez eskuratuak eta borda, Urrasungo Arraztoa, (gero Palazioa bezala zautuko dena) Joan de Jasok (Xabier sainduaren aita) 1511an erosita. Erautsien lekukoa izan zen Azpilkuetako San Andres elizako Miguel Lasa errektorea dionez, dorrea bota eta “borda” erre zuten, baita ere dio dorrea eta honi inguratzen zion harresia berriak zirela. Bertze lekuko batek, 70 urteko Bergarako Martxintok dio dorrea “almenak” zitula eta borda, landutako harlauzaz (harrizko sillareak) egiña zegola (datuak Pedro Esarteren “Fancisco de Jasso y Xabier” liburutik hartuta daude) .

Bertze gauza izanen zen jakitea non kokatua zegoen eta ze eraikin osatzen zute dorre hori. Batzuk diote gaur egungo Dorreberrian egonen zela, gehienbat izenagatik (lehenago bertze dorre zaharrago bat izanen zen toki berberan), baño baita ere  Dorreberriaren ondoan Dorrea izeneko etxe bat dagolako eta jakina da, garai haietan dorreak defentsako eraikinak zirenez, eguneroko bizitzarako, ondoan harrizko etxe erosoagoak egiten zutela. Bertze teori bat dio akaso Azpilkuetako dorrea gaur egun herriko San Andres eliza hartzen dun lurretan egonen zela, zeren garai haietan herriko eliza Urrasun zegon eta XVI.mende bukaeran gaurko tokian altxatxen den eliza ondare batzuk zirela aprobetxatuz, ereiki zen!.

Dorrea falta denez historiaren pista segizea zalla da eta faltatze hori “jakintsu” batzuei nahastu die ta guzti!!. Adibide guise, Francisco Escaladak 1917ko ” El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlanan, Azpilkuetako dorrea, Arraztoa jauregiakin nahasten du. Palazioan Xabierrko armarria aurkirtzen du (zortzi puntako eukal izarra “karbunkoa” ilargiarekin eta baztango xakea) eta proba bezala erabili arren argi dago, Arraztoa, aipatutako “borda”  dela. Zeren lekukoak aparte, baita ere horrela dela argitzen digute, 1519an Maria Azpilkuetak (Xabier santuaren ama) eta 1520an Juan Azpilkuetak (saindu naparraren anaia) bere amaren izenean, “errege katolikoak” bere familiarenak ziren eta bota ta erre zituen; Xabierreko gaztelua, Azpilkuetako etxe-palazioa eta herri berberako dorreak, ordaintzeko siñatutako errekalamazio eskariak.

Jakinda “borda” Azpilkuetako Arraztoa etxea dela eta Jatso doktoreak etxea konkista hasi zen urte bat lehenago erosi zula, 1511ko apirilaren 2an hain justu, pentsatzekoa da Joan Jasok kortean zeukan kargoagatik eta konkista aintzinetik kusten zelako, gaztelu indarsu eta leial baten inguruan berea propio zen (Azpilkuetako dorrea emazteraen familikoa bai zen) eraikin bat izatea, badaezpada!  nahi izan zula. Erran behar etxea Azpilkuetako izan eta Azpilkuetako etxe-palazioa agertzen den arren Amaiur ondoan dago eta Jasotarrek, barridetasuna Amaiurkin izan zutela, zeren Arraztoa, eliza aferetan Amaiurkoa omen zen, (etxeko nausiak Amaiurko elizan aulkiak zeukaten). Jaso Doktorea Baztanen zun etxeaz guti gozatu zun, 1514an errez gain Jasotarren buru, bi urte geroago zenduko bai zen.

Ez dut uste uztailak 2ian Amaiurren egin behar den “Amaiur 2012 Haien ametsa gurea da” ikuskizun artistiko-musikalan konkistako zatitxo hau aipatuko den, gehienbat 17-18 urteko konkistan luzean gertakizun ttikia bai da, baña polita da jakitea (bederen nik uste) Amaiur inguruan dagoen bertze erraikin ttiki bat, gaztelaniarrei aurre eta erresistitu zula eta gaztelua bezala, gaztelaniarrek suntsitu zutela!…eta denborarekin, gure Nafarroa maitia bezala, berrriz indartsu eta ederra altxatua izan zela.

Ondo izan eta Uztailan 21an Amaiurreko Arretxe etxalde aurreko zelaian ikusiko gera, ” Haien ametsa gurea bai da”.

Post hau iteko hurrego web horriak eta liburuak erabili dira.

 Iñaki Sagredo Garderen “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” (Pamiela 209).

Pedro Esarte Muniainen “Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra” (Pamiela 2005).

Peio J. Monteanoren “La guerra de Navarra (1512-1529). Crónica de la conquista española”  (Pamiela 2010).

euskomedia.org web horria, Francisco Escaladaren 1917koEl palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlana  .pdf artxiboa.

Wikipedia.

Read Full Post »

Álvaro de Bazán eta Guzmán, Santa Cruzko Markesa eta itxas Ozeanuko Kapitain generala, zalantzarik gabe Spainako erreinuan izan duten mariñek haundienetako bat. On  Alvarok, bertze itsats gizon famatu baten semea zen, Alvaro “zaharra” bezala zaututako, Spainiako Erregearen galereko kapitainaren semia hain zuzen. Bazan gazteak, 1526ko abenduko 12 batean, Granadan jaio izan arren, marinel gaztelaniar bezala historiara pastuko da, baña Bazandarren biografietan, maiz ageri da familiaren jatorria, Napar nobleziatik zetorrela, hain justu Baztan bailaratik, Iruritako Jauregizar dorretik hain justu.

Adituak diote Bazan abizena, Baztan hitzetik datorrela. Abizen horren zuhaitz genelogikoari atzera behituz, familiaren buru On Fortun Iñiguez, Iñigo Lopez kondea eta, Bizkaiko  Jaunaren semia dugu. Fortunek 1060tik 1080 urte aldera, Iruñako erregeen (Antso IV.a  «Peñalengoakoa” eta  Antso V.a)  kopari nagusia (erregeren urbilekoa, erregeari kopa betetzen ziona) eta alferez nagusia izan zen eta Maria de Baztanekin esposatuko zen. Bikote honen semia, Pedro Fortunez de Baztan,  Baztango jauna eta Nafarroko “rico-hombre” izango zen. 1210 eta 1235 artean bere semea ,Juan Perez de Baztan, Nafarroko alferez nagusia bezala agertzen da, bere urrengoa odoletan, Gonzalo Ibainez de Baztan, XIII. mendeko erdialdera loratu zen eta bere garaian, Nafarroako jauna ahaltsuena izan zen. Juan Gonzalez de Baztan, aintzinekoaren semia Almoravid familiako alaba batekin, ustez, ezkondu zen eta biak, hiru burgoen gerra ondoren , erbesteratuak Gaztela aldera bizitzera joanen dira 1283 urtearen inguruan. Bikote honen semia Garcia Gonzalez  arras ongi oinordetua izan zen Gaztelako erregeatik eta honek izanen da lehengoa, Bazan abizenarekin agertuko dena. Badirudi Gaztelanian, ahoskera leuntzekoan Baztan “t” galtzen dula eta haundik aurrera Bazan erabiliko dute familiako hurrengokoak.

Ia Gaztelan, aurrekoaren semea, Juan Gonzalez de Bazan, Valduernako lehenego jauna izanen da eta urtez ta mendez mende Azpikkuetan jatorria zeukan militar eta erregen inguroko familia, berdin segituko du baño kasu hontan, Gaztela eta geroxago, Spainako erregeak zerbitzatzen. Baztan edo Bazan gehiena militar nabarmenak izan ziren baña urteak pastuko dira familiako lehenego marinela agertzeko. Hau ez da bertzerik izango Alvaro de Bazan “zaharra”-k baizik, gure protagonistaren aita!!!.

Alvarok, Lepantoko heroia, txikitatik bere aitaren itxasontzitan ibilitakoa zen. 16 urtekin bere lehenego itsas batallan, parte artuko zun bere aitarekin. Etsaiak, Galiziako kostaldeko herrixkak arpilatzen ari ziren Frantziar korsarioak ziren. Korsarioen eskuadra 30 itxasontzitakoa zen eta berriz, Bazanena (aita ta semia) 26koa, bi orduko itsasborroka ondoren Bazandarrak haise garaile atra ziren. Bere karrera militarra hasi berria berzerik  izan zen eta dagoeneko ospea eta pertsonen onartzearen poza zuen.

1556 urtean, Felipe IIak On Alvarori Napolesko galerak bere arduran emanen dio. 1571  30 ontziz osatutako flotarekin Lepanton ibiliko da eta bere parte artzea erabakigarria

izanen da garaipenan,  Alvaro de Bazan kondaira bat da eta erregeak  Santa Kruzko markesa izendatzen dio. Markesa berriak, armarri bezala, familiako armarri xakeduna erabiliko du baña ezaugarri gisa San Andresko zortzi gurutz erantsi zion. Spainako “grande” tituloa izan zun baita ere Itxas Ozeanuko Kapitain generalena eta itsas gizon bezala, bere datuak ezin obekoak izanez: 8 uharte  errenditutak, hiri errendituak 2, errenditutako hiribilduak (Villak) 25, hartutako gazteluak eta gotorlekuak  36, garaitutako Kapitain jeneralak 8, garaitutako “kanpoko mariskala”  2,  4.759 Frantziar soldadu eta marinel errendituak, 780 Britaniar marinel, 6.243 soldadu portugaldar, musulmandarretik askatutako kristaniar presoak 1.564, 44  flota errealak harrapatuak, 1.814 artilleri piezak eskuratuak… eta galdutako batailak, zero!!

Erioa 1588ko Otsailaren 9an etorri zizaion bila Lisboan zegola ta, hiru urte zeraman munduan ikusia ez zen gerrako itsasontzi flota haundiena antolatzen, “la armada invencible” izenarekin zautuko zena hain zuzen. Heriotzaren ondoren, “armadaren” agintea Alonso de Guzman Medina Sidoniako Dukearen eskutara pasatuko da eta honek kriston porrota eginen du Inglaterrako kostaldeta. Spainarrak haunitz pentsatzen dute edo siñetsi nahi dute armada horren esku Bazandarrak balin bazegon emaitza ezberiña izanen zela, berek garaile ateraz!!! … baña hori bertze kontu bat da ta gañera, kontu haundia!!!

Goitiko argazkian, Santa Cruz markesaren jauregiaren egongela bat, adierazgarria izanez Baztango armarria, jauregiko argazki gehiago www.foroxerbar.comen.

Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak:

Hernández-Palacios, MartínenAlvaro de Bazan, el mejor marino de Felipe II” liburua, (2008 Aliter).

Enciclopedia Historia de españa  (2004 Austral)

El navegante webgunea, Marinos vascos bloga eta  wikipedia.

Read Full Post »

2010ko abendua

Berriki Abenduaren hirua, data pastu izan dugu, data horrek Nafarroaren egunaz gain baita ere euskarako nazioarteko eguna da. Bi egun horiek erroan sandutegian ezartzen duen izenarekin lotura daukate, Xabier izenarekin. Bata Nafarroako patroia delakoz ta bertzia, bere euskara ta euskaltasuna iñoiz ukatu ez zuelako eta ziurhaunitz nazioartan (Asian hain zuzen) euskaraz erabili duen euskaldun ezagunena izango da, zeren erraten den bezala, hil zen egunean, 1552ko abenduaren 3an Sanziango ondartzan (Txinan), botatako bere azken hitzak hizkuntz ezezagun batean erran zituen eta pentsatzen dena da hitz horiek euskeraz zirela.  Hori guztiz gain, gure Xabierreko Fratses Ikastolen patroia ere da.

miguelp1018644.JPGBlog honetan ia aritu giñen Xabierreko San Franziskok, Baztanekin zeukan lotura, gehienbat bere familiakin, bere amaren familiarekin. Erraten da, nahiz eta saindua, AzpilkuetaN ez sortu, Azpilkuetan ernatua izan zela. Bañan ala zela ez dago garbi ezta ere, amak, Azpilkuetan jaio izatea. (Dorreberrian jaiotakoa, argazkian) Pentsatzen da Jatsu-Azpilkuetarren ama, Xabierreko gazteluan sortu zela zeren hango nagusie bere aita zen, Martin de Azpilkueta jauna. Martinek bai Azpilkuetarra zela (dokumentatua dago) eta urte aunitz, Baztanen aritu zen Nafarroko erregearen zerga kobrazaile bezala, gero kortera eraman zuten eta han erregearen kamarlengoa izendatuko diote eta sari bezala Juana Aznarezekin (Xabierreko jaunaren alaba) ezkondu zioten eta Xabierko gazteluaren nagusia bihurtu zen.

Azpilkuetan jaio edo azpilkuetarra izan edo ez izan, egia da Maria Azpilkueta eta bere senarra Jatsuko Joanes Baztango herri honekin lotura haundia izan zutela, bere familiako lurrak mantendu (gaztelaniarren konkista artio) eta berriak erosiko dute, Urrasungo Arraztoa jauregia adibidez, bezala. Datu guzti hoiek kontuan artuta pentsatzekoa da famili osoa denboraldi ederrak pastuko zutela (pake garaian) Baztango bazter hoietan eta hoien artean gure Frantses gaztea. Baño saindua izatera iritsiko den gaztea Baztanen egon edo bizi izan zela ez dugu zihurtatzen ahal, pentsatzekoa da, haurtzaroan zenbait egotea eta baita ere Baztandik pasatzea, bai Parisera ikasketak egitera joaterakoan (1525) eta bai 1540an Romatik Lisboara egindako bidaian (Euskal Herritik pastu zen, zeren Azpeitian, Loyolako Inaxiorekin bildu zen), baño guzti hori suposatzia da zeren Baztanen egonzenik aipatzen digun dokumenturik, ez egon.

Bai dokumentatua duguna da bere bi anaien presentzia Baztanen, Juan Azpilkuetarena eta gehien bat anai zaharraren presentzia, Xabierreko jaunarena, Xabierreko Miguel (Miguel Jaso). Dokumentuak guda garaikoak dira, 1521 eta 1522 urteen muguelgutuna.jpgtarteko idatzitako gutunak dira (irudian, Urdazubiko abateak, Orbarajo Juanek, Amaiurko gaztelura bidalitako gutunetatik bat. Irudia euskomedia.org webgunetik atrai dago). Garai hoietako gutunak, Baztan ta Bidasoaldean hilabete batzuz etandarte gorria eta ez gaztelaniarleondar-aragoitar estandartea haireatzen zen garaikoak. Gutun haien bidez badakigu Napar-frantses ejerzitoa berreskuratu zuenean lur hauek Nafarroako erregearentzat, Nafarroko Enrike II.narentzat. Migelek Hondarrabiaren artzearen ondoren, Elizondon geldituko da eta Elizondo, gotorleku bezala izanen du eta hortik, gaztelaniarren erasoei frente egingo die. Naparren bertze gotorleku edo garrantziko posizioa, Ziga zen Belate ondoan. Zigako elize errebellin batekin babestue gotorlekue bezala erabiliko dute. Baita ere gutun hoien bidez, badakigu 1522ko Otsailan gaztelaniarrek Collazos kapitainaren konpañiaren bidez Ziga artu nahi dute, baña eziñezkoa egingo zaie, Xabierreko jaunak eta bere gizonak egindako defentsagatik, gañera naparrak, prisioneroak hartuko dituzte hainbat gaztelaniar soldaduek.

Martxoko 13an bi kompañia gaztelaniar  Donozteben sartzen dira, Agorretako dorrea eta Eliza beraientzat artuz. Miguelek Elizondotik Amaiurko gazteluko alakaideari, Jaime Belaz de Medranori gutun bat bidalzen dio laguntza eskatzen, bai gizonezkoak eta bai artillerizkoa. Gutunan irakurtzen ahal da nola eskatzen dio kulebrina ertain bat (kañon mota, 9 ta 12 miguel.jpeglibrako kalibrekoa eta harras erabili zena garai haietan) susto haundi baten bidez behin betiko gaztelanirrak ukatzeko (eskuineko argazkian kulebrin ertain bat, argazkia www.foroxerbar foroetatik atraia dago) . Apirila aldera Elizondotik, bertze gutun bat idazten dio Belazi, erranez obe zeukala Iruñera eramaten duten ardo gurdiak ez uztea pasatzea, (Amaiurtik) zeren esku onez badaki garrallarien artean gaztelaniar espioak badirela. Baita ere Apirilan, susmo haundie bada,  Miranda birreiak ( Karlos Ia enperadoraren ordezkaria Nafarro okupatuan) Iruñan, ejerzito haundi bat biltzen ari dela, susmoa da baña ala ere, Ziga, Donoztebe eta Elizondoko postuak pres daude frente egiteko. Doneztebe oso gaztelaniar eskutara pasatuko du Ekaina 17ko bataila ondoren, Naparrak atzera eginen dute eta Bortziriak eta Hondarribikin, komunikabideak moztuko dira.

Ekainaren 24an Xabierreko Miguel gutun batean ukatzen du gaztelaniarrek Iruñetik atera direla, Baztan aldera abiatuz. Baña badaezpada soldaduak eskatzen dio Amaiurko alkaideari, erranez, Victor Mauleoneko hidalgoak (Zigan zeudenak, eta Amaiurko gaztelura joateko deituak izan direnak) Amaiurren egin-beharrezkoak bukatu ondoren, Elizondora bueltatzea zeren hemen, haien beharra haundiagoa da. Baita ere aipatzen dio gutunan, tenorea iristean, denek biduko zirela Amaiurren, gazelua defenditzeko.

Ekainako 28an Miranda birreiak ejerzito haundi bat asten da biltze, hau ia susmoa ez da, baizik egi borobil bat. Uztailaren 3 an gaztelaniar ejerzitua Iruñetik atratzen da 5.000 hoinezko gerlarikin ta 800 zaldun gaztelaniarrekin, bidean zehar 10.000 soldadu biltzen dute, gehienak nafar behamondarrak, oien barne baztandar batzuk Ursuako Martin bezala. Bertzaldetik mugimendu haundi hori jakinda, Aistioan aipatuta bezala, tenorea irtsi zen gaztelu barnean biltzea eta Zigako eta Elizondoko postuak uzten dute. Gaztelu barruan 200 gudari bilduko dira eta haien artean Xabierreko Miguel Jaso ( Jatsuko Miguel). Uztailaren 11an Berruetan daude, egun berberan Zigara iristen dira eta Zigako dorrea (Elizaren zati bat) sunsitzen dute Otsailako mendekua bezala. Guzti hau jakiten ahal da argi ta garbi Elizondoko notarioa aipatzen diolako gutun batean (zaldunenak, zenbat diren, Berroetan daudela..) Xabierko Migueli. Uztailan 14an Amaiurrera iritsiko dira eta 15an asedioa hasiko da.

18an asedioa segitzen du, egun hauetan Naparrak gaztelaniarren lerroa austen saiatu dira, ezin lortuz. Etsaia kopuruz, harras haundiagoa da baña gaztelaniarrek “baja” batzuk izatea lortzen dute.  Egun hartan gaztelaniarrek kañonakada baten bidez esian urradura bat itea lortzen dute. Urradura hontan, akaso, eta mina bat patuz (bertze batzuk tunel bat egiñez) kristonezko eztanda batekin, Dorre bat erortzea eta zulo bat egitea lortzen dute. Zulo hori defenditzea harras zalla denez ekainaren 19an errendizioa negoziatzen dute. 1522ko Uztailaren 20an Amaiurko gaztelua, Nafarroa inbaditu zuten gaztelaniarleondar ta aragoitar esku bueltatzen da.

migelgaztelua.jpgBitxikeri bezala aipatu egun haietan Jatsuko Miguel, Xabierreko jauna soilik 27 urte zeukala eta berarekin zeuden bertze batzuen adiña iruditsua zela, adibide bezala aipatu, Bere anaia Juan-en adiña, Mauleoneko Victor ta Luis-ena, Zozaiako Pierres-ena,  Bertizko Alain-nena, Maiako Tristan-ena eta Jaurolako jaunaren adiñak 18 eta 25 urten tartean zeuden.

Gazteak ziren baña urte haunitz zeramaten etsaiak gorrotatzen, hain zuzen 1512tik, Fernando Katolikoaren ejerzitoa eta Albako dukea buru zula, Nafarroa inbaditu zuenetik. 1516an 21 urteko Miguel Jatsuk, Nafarroa berreskuratzeko bigarren saiakeran parte artuko du. Saiakera horren ondorioz Cisneros kardenala Nafarroko 21 gaztelu suntsituko ditu, hoien artean Xabierreko gaztelua, (irudia, nola gelditu zen gaztelua 1516tik ondorengo grabadu bat da eta euskomediatik artuta dago)  hortik aurrera Xabiertarrak “errebeldian” egonen dira eta Amaiurren ondoren, bizitza salbatuz, zigortuak izango dira, Miguel erbesteratuko dute Aragoiera eta Juan berriz gaztelako armadan zerbitzatzera bidaliko dute. Honen ondorioz Jatsso-Azpilkuetarrek traidore bezala (gaztelaniarako) izendatuak izago dira.

Bañan uztailaren 12an Xabierreko Jaunak, gaztelu barruan zegoenean, jasotako gutun batean (Yesako Santxo bidalitakoa) dionez bezala (gutti-gora behera)…siñetsi ezazeu hor barruan aurkitzen zareten gure aberriko gizon gentilak (nobleak), aberri bat iñoiz irabaziko duen ohorea, zuek irabatziko duzuela…eta hala izan dela dirudi.

Ohorea eta betiko argia!

 

Post hau iteko erabil diren liburuak eta informazioa.

El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra (pamiela 209) Iñaki Sagredo Garde-na.

Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra (pamiela 2005) Pedro Esarte Muniain-ena

Nabarraldeko 17. Haria ( 2006ko urria).

pdf formatuko “Cartas a los defensores del Castillo de Maya” artxiboa (interneten aurkitzen ahal dena) 

Read Full Post »

Xabierren bidea.

Abenduaren 3an,  egutegietako santutegietan San Francisco de Javier patzen duenez eta santu honek, Nafarroko patroia denez, Nafarroaren eguna ospatzen da, nahiz eta santua izan baño lehen, Franzisko Jatsu-Azpilkueta deitu eta 1506ko Apirilaren 7an sortu izana ( 1552ko Abenduaren 3an zendu zen).

san_francisco_javier__apostol_de_las_indias.jpg2006an Nafarroako gobernua  Santuak 500 urte jaio zenetik ospatu zuten, Xabierreko gaztelua zaharberritu, eta kriston inagurazioa egiñez besta hasi zuten. Inagurazio hartan (nolakoa den historia), Franzisko Jatsu  sortu zen garaian existitzen ez zen nazio baten erregea (Spainia) zegoen eta baita ere bere familia menperatu, persegitu, lurrak kendu…(Nafarroko errregeari, Joanes Albret, leialak izateagatik) eta erreinu bat mendez mendez probintzia bihurtu zutenen ordezkaria, Miguel Sanz. eta benetan egon behar zena (Portugalko errepublikako lehendakaria) ,ezta gonbidatu. Zeren Frantziskok, santua bihurtu baldin bazen, Asiako zati bat ebangelizazegatik (haunitz ez ziren izan) izan zen eta ebangelizazio hortan, bidaia  Portugaldarrekin egin zun. Parisera ikasketak egitera joan zenetik (1525an 19 urtekin) Nafarrora ez da itzuliko, bakarrik Portugalera joateko eta hango erregearen zerbitzuan jartzeko eta bidai hortan Iruñetik ez da pastuko, baino bai zihur Baztandik.

Hori apartez, Ignagurazioaren tokia ez du garrantzi haundia santuaretzat zertaz badakigu Franziskok, Xabierreko  gazteluan ez zuela hauniz urtez bizi, behipin konkista ondoren 1512 edo bere aitaren eriotzaren ondoren, 1515an, zeren bere familiako gaztelua,  1516an Cisneros apezpikuaren aginduz, botako dute, ta  bere lurrak okupatu, eta gainera urte aietan Frantziskoren anai nagusia, Miguel, 21 urtekin Nafartarrek, Nafarroa askatzeko bigarren sahiakeran parte hartzen du.

Misterio bat da non pastu zun Franzisko bere gazteria, akaso Baztanen?, akaso Garazi aldean?, toki hauetan familia bai zuen. Non egongo zen 16 urtekin (1522)  bere anaiak Amaiurren burrukatzen zuten bitartean?.

500 urteurrenaren ospakizun hartan, Gazteluan zentratu ziren, liburu batzuk atera eta deus ja, Baztanen ez zen ezer ailegatu nahiz eta talde batzuk proposatu, (Nafarroko parlamentua debatitu zen), amak zonaldekoa bai zenez, baina azkenia U.P.N eta C.D.Nko botoekin atzera bota zuten eta Begoña Sanzberrok (U.P.Nkoa eta Baztandarra) erranez; “ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana“.

Akaso hortan egia izango du, ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana, baina baita ere egia da Baztanen, Franzisko Xabierren inguruan, aztarnak, oroitzapenak eta  kutsu haundi badela eta hori argi ikusten ahal da ibilbide txiki batean,  bloga hontan “Xabierko bidea” deitu duguna.

2.JPGBidea Azpilkuetako Apaioan hasiko zen,  San Franzisko Xabierren baselitzatik eta arraroa diruri duen arren, baseliza hau Nafar osoan bakarra da sainduaren omenez altxatuta dagona. Baseliza 1697koa da eta 1999 zaharberritu zuten, barruan XVIII. mendeko retablo bat dauka eta garai hartako sainduaren eskultura bat ere bai. Hortik Lapitzeko zelaia zeharkatuz (aintzinako  galzada bat dagoenez) Azpilkuetara iritsi bezain laster Dorreberria aurkituko dugu. Nahiz eta erran Franziskoren ama han sortutakoa dela, egia da garbi ez dagola, zeren izena erraten dun bezala dorrea berria da, hain zuzen 1741koa eta horrez gain Mariaren aita, Martin Azpilkueta, Azpilkuetan sortu arren bizi gehiena kanpuan in zun, zeren erregearen Baztango zerga biltzailea izan ondoren, erregearen kamarlegoa izan zen eta Elo-ko (Monreal) jauna baita ere, azkenik Juana Aznarekin ezkondu zen (Xabierreko jaunaren alaba), eta pentsatzeko  da haien alaba, Maria, Xabierren sortua izana …Etxearen izena hartuz, pentsatzen ahal da ere, lehenago bertze dorre zahar bat egonen zela eta suntsitua izan baldin bazen, denborarekin (mende batzuk geroxago) berri bat alxatuko zutela.

Baina badirudi Azpilkuetarren gotorlekua eta Cisneros kardenala botatzea agindu zuna eta akaso  Maria hor jaio izana,  Azpilkuetako San Andresko eliza dagoen tokia haurkitzen zen eraikina izanen zela. Elizan, oraindik nabariak dira paretan garai bateko gotorleku edo dorre baten aztarnak (saeterak, olioa botatzeko zirrikituak..) Batzuk erraten dute hau ezinezkoa dela bain, jakina da,eliza 1597 egin zela, nahiz eta urte haietarako eliza txiki bat egon (gotorlekuaren kapilla?) eta jakina ere da eliza bakarra Urrasunen zegola, San Andreseri eskainia (gaur egun Santiagoren baseliza) eta zihuraunitz herria gotorlekuaren inguruan aspalditik sortua izan zela. Dena dirudi Cisneros kardenalak Azpilkuetan suntsitutako dorrea hemen zegola.

amaiurarraztoa003145.jpgBaina ez da bakarraik Jatsu-Azpilkuetarrek daukaten dorre, palazio bakarra inguruan, zeren eliza ondoan dagoen bidexka hartuz, Urrasuneko auzoara iristxiz, eta auzo hortako, baño hortik ia ia Amaiurren dagoen Arraztoa jauregia, 1511an Jatsuko Juan (sainduaren aita) erotsiko du, bere emazteko lurretan eraikin propio bat izan dezatela, baina honek ere, suntsitua eta errea izango da, zeren 1513an, 30 gizon Azpilkuetako dorretxean (Elizakoa edo Dorrezaharrea?) bildu eta erresistitu zuten gaztelaniarren aurka, hauek jakinez, Arraztoa palazioa Jatsu-Azpilkuetarrena zela, sua eman zioten.

Xabierren inguruaren ibiladia akitzeko, Amaiurko monolitoa aproposa da, zeren han eraikitzen zen  gaztelu beltzan, 1522 urteko inguruan, sainduaren bi anahiak Migel eta Juan zeuden, gaztelaniarren aurka borrokatzen.

Ibilaldia 6km inguru izango ditu eta 1:10 iraungo du, ez da haunitz baino,  Franzisko Jatsu-Azpilkueta Baztanen sentitzeko, ez dugula behar Nafarroko gobernuko ospakizunik, balio du.

Read Full Post »

Uztailan Iruñan Sanferminak direla, Nafarro osoan eta nafarroan zehar Gora San Fermin!!  da gehie entzuten dena. Baztanen doike ere! hain zuzen Azpilkueta herrian. Azpilkuetako eliza San Andres omeneez eiaikia egon arren herriko bestak, Fermin santuaren izenean ospatzen dira.

Herria elizaren  inguruan eta sakabanatutako lau auzotan zabaltzen da: Apaioa, Arribiltoa, Urrasun eta Zuaztoi.

Tradizioa dio Frantzisko Xabierkoaren ama, Maria Azpilkueta herri hontan jaio zela, hain justu Dorreberria izeneko dorretxean. Dorreberria etxea herriko arkitektura zibilaren barne nabarmentzekoa da. Bloke kubikoa da, ia defentsiboa, harlanduxkaz (sillarejoa) egina eta izkinetan eta baoetan harlandua (silleria) duena.  Portadako ateburuan, 1741. urtea ageri da harrian landuta eta izena Dion bezala, dirudi urte hortan berritua izan zena.

Dorreberria, Azpilkueta. Arfgazka Pello San Millan

Dorretxearen aurrean, Dorrea izeneko etxea dago. Erdiko solairuko balkoiaren ezkerraldean harrizko armarri barrokoa du eta herri_arkitekturaren adibide berezia den etxe hontan, 1679 urtean  Martin Elizakotxea jaio zen.

Martinen gurasoak Juan Elizakoetxea eta Katalina Dorre Etxebarria izan zituen eta Dorreako familia izan arren, ez ziren etxeko nagusiak baizik maisterrak ziren. Martin  mutiko azkarra zenez eta kortean zegoen familiar bati esker 19 urtekin Alkalako Unibersitatean ikasteko aukera izanen du. Hiru urteren buruan Arteetako batxiler titulua erdietsi zuen, eta ondoko urtean lizentzia. 1706an eman zioten ikasle laguntza bati esker, teologia ikasi ahal izan zuen; 1711n doktoregoa lortu zuen. Zenbait urtez ordezko irakasle izan ostean, 1714an doktrina tomistaren katedra lortu zuen Arteetako fakultatean.

1716an Espainia Berrira joan zen, Mexikoko Katedraleko kalonje kargua hartzera. 1726an Mexikoko Unibertsitateko kantzelerario izendatu zuten, eta 1729an Katedraleko dean. 1736ko otsailaren 28an Klemente XII.ak Durangoko Elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen. 1745ean Michoacángo apezpiku izendatu zuten. Orduan oso auzi luze eta korapilatsua piztu zen Elizakoetxea eta Durangoko Katedraleko kalonjeen artean. Azkenik, 1755ean, arrazoia eman batzitzaion ere, afera hau kolpe latza izan zen azpilkuetarraren eliz karrerarentzat. Michoacángo gotzainaldian ia elizbarruti osoa bisitatu eta parrokia guztietan lehen hezkuntzako eskolak ireki zitezen agindu zuen. Santa Rosa ikastetxeko eliza eta San Pedro apaizgaitegia eraikitzeko dirua eman zuen. 1756ko azaroaren 19an hil zen.

Martin Elizakoetxea apezpikuaren margoa Azpilkuetako San Anderesko Elizan.

Azpilkuetara bueltatu ez arren sorterriz oroitu zen eta igorri zuen diruaren bitartez, Azpilkuetako San Andres eliza birmoldatu zen eta sortexea zaharberritua izan zen.

Familiarekin izandako posta-trukea bidez badakigu sortetxeari buruz irudi txarra ta zarra duenez dirua bidaltzen dula etxea behar den bezala konpondua edo berritzeko izateko idatzi zuela. Honei buruz arras interesgarria den bitxikeri  bat sortzen du. Agian sortetxea ez zen izanen  Dorrea etxea, baizik gaur egun Dorreberria izenarekin zauzen den dorrea eta Hori izan zen zaharberritu zena.  Dorreberriaren portadako ateburuan zizelatutako data 1.741 Elizakoetxeak Durangon apezpikua zen garaikoa da.

Posta truke horretaz baita ere dakigu Martinek 6.000 peso bidali zula herriko eliza birmoldatzeko. Kasu hontan Azpilkuetako apeza  laguntza (dirua) eskatuko zion,  eliza ttikia zela eta edozein momentutan erortzeko zela erranez. Igorritako dirua ez zen soilik eliza berri bat altxatu (gaur egungoa), baizik barrutik ere apaintzeko erabili zen. Madrilgo gortean zegoen bere kuñatoaren anaia batez baliatuz (Miguel Gaston de Iriarte) garai haietako eskultore famatu eta onena zen Luis Salbador Carmonari eliz barruko retabloan paratzeko bi santuen, ( Santa Barbara, San Andres ) eta Rosarioko amaren eskulturen errealizazioa enkargatuko diote.

Gutun hoietan bitxikeri bezala agertzen zaigu nola bere kuñatoa Antonio Gason de Iriarte idazten dio: Hiru eskultura hoiek kriston harrera izan zutela Azpilkuetan, jende pozik zegola eta herritarrek berberak soinean ekarri zutela hiru irudiak etga horren ondorioz hogei egun lenagora iritsi zirela. Santuak sartzerakoan kontu haundia izan zutela erten dio, xuabe eta polliki sarta zutela” ez Errazutarrak bezalaxe, (badirudi edo behipin erraten zen Erratzukoek bere santuen irudiak sartzerakoan kontu gutti izanten zutela).

Azpilkuetan dauden Carmonaren hiru lan hauek ez dira Baztanen bakarrak badirenak. Barrokoko maixu honenaren lan gehiago Baztango bertze parrokio batzutan ikusgai daude, baina hori bertze istorio (post) bat da. 

Post hau egiteko erabili den materiala:

Azpilkueta.Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Martin Elizakoetxea. Wikipediako wikia.

Martín Elizacoechea. Un Navarro obispo en América (1679-1756). Luis Miguel Gutiérrez. Torrecilla. Príncipe de Viana.

.

Read Full Post »

Azpilkuetako herria, Eliztegi (herri kaskoa) eta lau auzo gehigo osatzen dute, Apaioa, Arribilto, Urrasun ta Zuastoi. Herri ttipia izan arren, bere armarridun etxe eta eraikinetan garai bateko noblezia eta historia nabarmentzen da.

Adibide bat, Apaioa auzoko Iriartea etxeko armarria da. Etxe hontako armarria Baztanen dagoen armarri bereziena eta paregabekoa da. Armarria, Baztango bertze etxetako armarrietatik ezberdintzen duena, ohiko den erdiaroko kasketaren orden estilo barrokoko gizaki baten aurpegia zintzelatuta du, albora begira, garaiko kapelarekin eta bibote eta guztiarekin! Horrez gain oraindik jatorrizko polikromiaren (koloreak) arrastoak ikus daitezke.

Dorreberria Azpilkueta, ahozko tradizioaren arabera etxe hontan jaio zen Maria Azpilkuetak. Argazkia Pello San Millan,.

Apaioan ere, Iriarte ondoan, San Franzisko Xabier omenez altxatutako baseliza bat bada. 1687ko eraikin xumea da eta barruan XVII.mendeko retabloa daukama eta gezurra dirudi arren, Nafarroan, Napar sainduari eta Nafarroko zaindarara denari eskeinitako baseliza bakarra da.

Baselizatik, Dorreberria izeneko dorrea ikusgai da. Ahots tradizioa eta kultur herrikoiaren arabera, dorre hortan santuaren ama, Maria Azpilkueta jaio omen zen. Hau ia, 1922an aldera garaiko herriko parrokoak ( Juan Bautista Urrutia) erten omen zun; “Azpilkueta deituriko jauregian San Frantzisko Xabierkoaren ama zena han sortu zen eta baita santu ospetsua”.

Baina egia erteko, Maria Azpilkueta Xabierreko jaunen alaba zen eta 1467ko urtean Jabierreko gazteluan sortu zen. Mariaren aita Martin Azpilkueta zen eta honek bai Azpilkueta herrikoa omen zen. Azpilkuetarrak noblezia txikiko jauntxo famili bat zen eta Azpilkuetako jauregi-dorre baten eta honen lurren jabe ziren. Martin Azpilkueta Nafarroko erregearen Baztango zerga kobrazailea izan zen eta kortera iritsi zenean erregearen kamarlengo kargoa izan zuen, eta leinu baztandar honen oinordekoa, ezkontzaz, Xabierko jauna izatera iritsi zen.

Xabierko gazteluaren eta jaurerriaren jabeak XIII. mendearen erdialdetik Aznarez de Sada familia zen. Familiaren herentzia Maria eta Juana Aznarez de Sada ahizpek jaso zuten, eta XV. mendearen erdialdera Martin Azpilkuetarekin ezkondu ziren, Maria lenago eta gero Juana ahizpa gazteak.

Martin eta Juana, Maria Azpilkueta Aznarez izan zuten eta Mariak leinu horren oinordekoa zenez, 1483an Jatsuko Juanekin ezkondu zenean, Xabierko gaztelua, jaurerria eta Azpilkuetako jabetzak jarri zizkion familiari. Maria Azpilkueta eta Juan Jatsuk (Jaso) bortz seme-alaba izan zituzten: Magdalena, Ana, Miguel (jaurerriko oinordekoa), Juan eta Francisco (santua).

1512an, Albako dukearen tropek Nafarroa inbaditu zutenean, Juan de Jatsu doktoreak Juan D’Albret Nafarroko erregearekin erbesteratu eta Bearnen babestu zen. Jassu doktoreak Juan D’Albreten erregearen jarraibideei jarraituz Nafarroara itzuli zen.

Usurpatzaile eta ibasore Fernando Katolikoak, Xabierko jauna bueltatu zenean Errege Kontseiluko kide gisa mantendu zion, ( baina zekan presidente-kargutik kendu zion) Luis de Beaumont aurkariari emanen zion. 1515eko ekainaren 11n Nafarroa Gaztela, Leon eta Granadako Koroan sartu zen ofizialki. Urte betean Juan de Jassu doktorea 1515eko urriaren 16an hil zen eta Maria Azpilkuetak alarguna geldituko da.

1516ko urtarrilaren 23an Fernando Katolikoa erregeak hilko zen eta bi hilabete buru Petri Nafarroakoa mariskalak zuzenduta Nafarroa berreskuratzeko bigarren ahalegina emanen da (Lehenegoa 1512an eman zen). Mariaren bi seme nagusiak (Xabierrelo Miguel eta Juan Azpilkueta) Nafarroako dinastia legitimoaren aldekoak zirenez armetan altxatu ziren eta bigarren ahalegin honetan parte hartu zuten.

Napartarren porrota ondoren bi anaiak auzi-ihesean (errebeldian) deklaratu zituzten, eta Karlos V.a erregeak ondasun guztiak galtzera kondenatu zituen (Miguel, Xabierreko jaun berria zen). 1516ko udaberrian Cisneros kardinalaren aginduta Xabierko gaztelua bota zuten.

Handik aurrera Maria Azpilkuetak bere eskubideen alde (gaztelukoak, senarraren soldata, lurrak…) borrokatu behar izan zuen eta gogor aritu zen.

1717ko urtean, 791 libera eskatu eta jaso zituen senar zenaren pensioagatik (1515an, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko kide zenez), baina ez zuen lortu larren (pastizalen) eskubideak aitortzea.

Urteak pasa eta alarguna aztoratuta zegoen, inguruko jendeak galtzailen aldekoa jotzen zioten eta, horregatik, beren eskubideak ukatzen zizkien eta konponbidea eskatzen dio Karlos V.ri.

1519an, Nafarroako aurreko erregek berarekin zeukaten zorrak (1.800 dukerri) ordain ditzala eskatzen dio eta baita Javier, Azpilkueta eta Iruñeko etxeetan egindako kalteengatik 4.000 dukarri indemnizazio gise eskatuko dio.

Karlos V.ri aipatuko dio Xabierren gotorlekuaren zati bat eraisteak eta Azpilkuetakoa osorik sunsitzea, merezi izan gabe eta arrazoirik gabe, zentzugabekeria handiena izan dela!, Aldi berean, Karlos V.a «alargunen jaun eta babes» gisa hartzen du.

Azpilkuetako etxea aipatzean, dorreaz eta etxe borda bateaz dagokio eta gaur egun ez dago argi zein eta non egoten ahal zen. Herri tradizioa dio Dorreberria eraiki zen tokian Azpilkuetarren dorre zaharra zegola eta sunsitu ondoren, 1741an ondaretan dorre berri bat altxatu zela (hortaz izena). Bertze batzuk, Franzisko Eskalada (1917) bezala Urrasungo “Palazioa” dela diote. Urrasungo Arraztoa (Palazioa) Jatsu-Azpilkueta familarena zen (oinik Xabierreko armarria du) eta 1513an errea izan zen (konkista ondoren Baztan errenditu zenean). Baita ere, Pedro Mari Esartek Dion bezala, Azpilkuetarren gotorlekua, gaur egun Azpilkuetako San Andres eliza dagoen tokian egonén zen. Uste denez eliza, harrizko etsia zeukan dorre eta etxe-borda batzuen hondamenen gainan eraikia izan omen zen.

Urrasungo (Azpilkueta) Arrastra “Palazioa”. Nafarroako Konkista garaian Jatsu-Azpilkueta familiares zena. Argazkia Pello San Millan

Azpilkuetako dorrea non izan edo zein izan…afera da “Maria tristea” (horrela ezagutzen zaio urte hauetan) Karlos. V.ari erreklamazioak egiten segituko da: Aitak, Martín de Azpilkuetak, “lehenengoko Nafarroako erregeei” maileguan utzitako 2.000 dukerri eskatuko dio. Erregu honetan, Karlos V.ari «Erresuma hartako Errege eta Jauna bezala» aitortzen dio eta momentuz hain kopuru garrantzitsua itzuli ezin badio, bederen Subizako eta Ybirikuko herrixketako «kuartel eta alzaleek» ordaindi dezatela, urtean 40 edo 50 dukerriak izan daitekela.

Mariak etxeei eta familiako ondasuneei eragindako kalteak berreskuratzen saiatzen zen biztartean, Napar leialak erresuma berreskuratzeko hirugarren sahiakera egin zuten eta Napar leialen armada liberatzailean bere bi seme Migel eta Juan zeuden.

Anaiak Iruña askatu eta Noainen ausaz borrokatu ondoren Amaiurko gotorlekua defendatu zuen. Miguel ez zen egon Amaiurre gotorlekuan sartuta denbora guztian. Baztango mendi, bide eta herrietan borrokatzen zuen, Elizondon zuen bere kuartelamendua. Garai haietan ,Nafarroa Garaiko lur librea zen eta Azpilkueta amaren sortexea babesteko aukera izan zuen.

Jakiña den bezala 1522koi Uztailaren 18an gazteluko guarnizioa errenditu zen eta Mariairen seme nagusiapreso erori zen. Baina Migelek ez zen Iruñeko gotorlekuan preso denbora luzez egongo, zeren janaria eramaten zion neskame baten jantziz aldatuz eta preso zituen guardiak engainatuz ihes egin zuen.

Libre Migel eta Juan anaiarekin batera, erresistentziaren zen azken gotorlekua (Hondarribia) defendatzera joango zen. Karlos V.a enperadorea 1523ko urriaren 12an iritsi zen Iruñera; abenduaren 15ean bertan barkatu orokor bat eman zuen, Mariaren semeak barkamenarik gabe geratu ziren.

1524ko ostsailaren 19an Hondarrabia errenditzen da. Apirilean Karlos V.ak, Hondarribian zeuden guztiei kapitulazioagatik barkamena eman zien. 1524ko otsailaren 24tik aurrera bi hilabete izango zuten agramondarrak beren etxeetara itzultzeko eta enperadoreari leialtasun-zina egiteko.
Mariaren bi seme Burgosko Errege Kontseiluaren aurrean enperadorearekiko leialtasun-zin egin zuten eta Xabierrera itzuli ziren.

Maria Azpilkueta 60 urte zuelarik, 1529an Xabierreko gazteluan hil zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Nuevos documentos en torno a la familia de San Francisco Javier. Luis Fernández Martín, S. J. 1977

El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan. Francisco Escalada, S. J. 1917.

Azpilcueta, Maria de. Gran Enciclopedia de Navarra.

Read Full Post »