Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Errazu’

2012ko Ekaina.

“Noiz nahi alde egin zezakeen, Pedro Marik bere lau arrebek Baztango Erratzu, Berroeta eta Arizkun, ezkonduak bai ziren..”

Holaxe hasten da Josetxok (ea noiz behin bueltatzen diot) utzitako Marko marrazkilariaren “Pedro Mari” izeneko komikia. “Pedro Mari” Arturo Kampionen izen berberako eleberriaren adaptazioa da eta Baigorriko Ibarrako gazte baten azken bidai zorigaiztoa, zakakarra eta odoltsua kontatzen digu.

Pedro Marik, amatxi hil ondoren, artaldea eta sortetxea saldutako sosekin eta kontuan hartuz Spainia eta Frantzia artean pizten zegoen gerlara deituko zutenearen beldurrez , Ameriketara joateko asmoarekin abiatzen da, Baigorri gibelean utziz! Baztanen arrebak agurtuta  Andaluziako Amerikarako portua de Sevillarako bidean, dena makurtzen zaio! Gaizki-ulertu batian Baigorritarra preso amaituko du baño Naparra denez kartzelako egonaldia barkatuko diote eta horren ordez  Erregeari ejerzitoan “zerbizatzearekin” zigortuko diote (Naparrak, forua zela ta ez zeuden behartuak Spainiako erregearen armadan zerbizatzea, soilik bolondres ba ziren ).

Izpegi. Irudia “Pedro Mari” komikiaren marrazki bat. Egilea Marko.

Mutiko Naparra Katalunyako frentera bidaltzen diote, gaztelaniarrez osatutako “Cordoba Konpañian” galduta dago konturatzen denean, aurrean daukan “etsai maltzurrak”  eskuaraz solasten dutela! euskaldunak dira!; Bidarraikoak. Irulegikosk… bera bezala naparrak dira eta baitere bera bezala, beraiekin ez doan gerra batean (errepublika/monarkia, erlijiotasuna/laikotasuna…) “bolondres” daude! gehienak Iraultzako lagunek mozkortu ondoren bolondres papera siñatuta!. Pedro Mari bertze aldera pastuko da eta “arno” gorria naparra edanda galdetuko die, zergatik ainbertze naparrak Katalan herrialdetan? hauek errenen diote Iraulatzako lagunek (erreboluzionarioak) Euskal Herritik urrun gerreatzera bidali dietela sumatzen zutelako hango frentean, ez zutela tiro ja botako bere anaie!!…

 Espainia eta Frantzia arteko gerra  hau Konbentzio Gerra bezala zautzen da (baitere Pirinioetako Gerra edo Rosellóko Gerra ) 1793 eta 1795 eman zen eta bai Katalunya eta Euskal Herrian nabaria izan zen edo obe errateko, bi herrialde hauetan sufritu eta pairatu zen!!! 1793an Luis XVI.a Frantziakoa hil zutenean, Manuel Godoyk Erresuma Batuarekin Lehen Koalizioa (monarkiak arriskuan egonen bai ziren) siñatu zun. Espainia aldeko tropak hiru frontetik sartu ziren Frantzian: Katalunia, Euskal Herria eta Aragoitik. Frantzia Espainia baino arinago izan zen eta martxoaren 7an Katalunia eraso zuen, hala ere kontraerasoan erregezaleak Ipar Kataluina (Rosellon) konkistatu zuten. Euskal Herrian berriz Ventura Caroren tropek (gipuzkuar eta Napar bolondresez osatuta) Hendaia hartu zuten, baina Frantziarrek aurre egiten die zeren Frantzian gerrarako erreklutatze masiboak ematen dira eta egoera hau erabat aldatu zuen gerra, 1794 eta 1795 artean Dugommierrek zuzendutako armada frantziarrak espainiar erregezalei Ipar Kataluniatik botatzeaz gain, Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen. 1974an Bidasoatik barrena Gipuzkoan sartze dira, Moncey jeneral frantziarraren tropak Baztanen Elorrietatik sartuko dira, 1794ko ekainaren 3an Amaiur “konbenzionalak” erasotuko dute, Espaniar erregezaleak gibelara itera behartuak dira eta Erratzun babesten dira. Maiatzan aldera ia Erratzutarrek Spaniar soldadu batzuen laguntzarekin (Baztandarrek bere herria defenditzen dute armada erasotzailearen arpilatze eta sortuko zuen errausteari beldur) 16.000 soldadu frantsak uko egitea, atzera botatzea eta urruntzea lortzen dute (soldadu kopurua hala agertzen den arren sobera soldadu direla dirudi, nik uste zifra 160koa izanen dela). Nafarroko buru den Jospeh Urrutia Teniente generala bere nausi den Ventura Caro generaleri ( Gipuzkoa eta

Revolución francesa. Caída del Valle del Baztán, el 27 de julio de 1794, en manos de las tropas de la Convención. Baionako Euskal museoa.
http://www.euskomedia.org/aunamendi/102051#1

Nafarroako ejerzitoen “General en xefe” bidalitako partean aipatzen du Erratzun gertatutkoa; herritarrek adorea ta ausartzia haundikoak direla, baña pena dela soilik herria defendatzeko gogoak edo indarrak daukatela eta hauen laguntzarik gabe, frantsei aurre egiteko eta kontraerasotzeko soldadu gehiago behar dituela eskatzen dio.

Dirudi Joseph Urrutia Teniente generala postua defenditzea ez zula lortu edo bederen errefortzuak ez zizaiola iritsi, zeren Erratzu utziko dute eta Arizkunen babesa hartuko dute. Bertzealdetik Ekainaren 10an San Simon markesaren tropak Iruritan kokatzen dira Artesiaga ingurutik “desalojatuak” izan bai dira ereboluzionarioen erasoagatik. Arizkunetik ere ihes iten dute spainiarrek eta Elizondon indartsu iten saiatzen dira baña erreboluzionario frantsei ezin zaie geldiarazi eta Gartzainen, Lekarozen, Berroetan sartzen dire Elizak arpilatuz eta errez!. Uztaila 25an Spaniar tropak Alamandozen daude, udako egun horretan Baztan osoa konbenzionalen eskutan dago eta Iruñako bidea hartzen dute. Abuztuaren 15an Elizondotik, Donoztebetik eta Zuberoko Tardetsetik etorritako f tropak frantsak Lantzen aurkitzen dira eta Erreinu zaharrako hiriburua bereganatu ta konkistatu nahi dute (Gipuzkua osoa konistatua dute eta Donosti tiro bat bota gabe errenditu da). Frantsak iruñako ateetan daudela,  Nafarroko korteak jendea mobilizatzen du eta bi astetan 25.000 naparrak bildu zutela erraten da. Iruñan sitiatzen hasi zirela ta 1795ko uztailaren 22an Spainia gerra irabazteko gai ez zela konturatu Godoiek  Basileako ituna sinatu zuen. Itun honen bitartez Espainiak Frantziako errepublika onartu zuen.

Pedro Mari komikiaren azala.
Egilea Marko.

“Pedro Mari” komikia 90. hamarkadan argitaratu zen, egun haietan Nafarroan, insumisio mugimendua kristoneko indarra zeukan, insumisioaren urrezko urteak izan zirela erraten ahal da eta komikia, insumisioaren aldeko ohiu garratz eta argia da. Bai komikian eta bai Kanpionen jatorrizko lanan nabarmentzen eta azpimarratzen da napartarrek gerran izandako parte hartze exkasa. Komikiaren bineta batean, Kapitan batek baigorritar protagonistari erraten dio: bera bezalako napar bolondres gehiago izatea gustatuko zizaiola…

Egie da napar bolondres  konpainiak izan zirela baña hala ere, kantitate kopuru ttikia izan zen, erten da Mendebaldeko Pirineoko defensan 18-20 mila soldadu bazirela eta horietako bi batallon (1.600 soldadu) soilik naparrak, ta napar gehienak Baztanen zeuden. Naparrekin batera Galiziako, Burgosko eta Asturiako batallonak izan ziren baita ere hainbat probintziako granaderoak eta Afrikatik etorritako konpañia bat eta guzti!. Belateko ermita, Iruñarako gibelatze horretan, spainar tropak gotorleku edo babes-toki bezala erabili zuten. Pasaden urteko udaberrian (2011ko maiatzan) ermitan egindako indusketetan, aztarnen artean konbentzio gerra garaiko botoi bat agertu zen, botoi hori Afrikako konpainiaren soldadu batena zen.

Bertzealditik erran, naparren aldetik desertzio haunitz izan zirela bai spainiar tropan eta baita franziar armadan. Manuel Lapeña izeneko spainiar brigadier batek aipatzen du bere nagusiri (Guendolaineko konteari) frantziarrak Iruritara urbiltzerakoan Naparrak desertatu dutela eta gañera alde egin baño lehen, armako “perkutorea” kentzen edo hausten dutela, horrela carabina  ez zen erabiltze ahal eta ez zuen balioko anai bati, tirokatzeko! Desertzioak ez ziren soilik soldaduen artean eman, urte gogor hoietan zonaldeko hainbat gazte baztandar eta baxenabar, beraiei ja inport zeukan gerra batean parte hartu nahi ez zutelako, herria utzi eta mendietan ezkutatu ziren…eta zihur nago jakingo bazuten, Oskorriren “Insumisoarena” abestia kantatuko zutela edo akaso bertze hau, halaxe erreten zuna…

...insumision, insumision al “brigadier!” le echen al pilón, insumision insumision….

Pos hau iteko ondorengo materiala erabili da.

Markoren Pedro Mari (Arturo Campion Kultur Elkartea IKA. 1995) komikia.

Biblioteca Nacional de España webguneko hemerotekako “Mercurio De España, Junio 1794” (imprenta Real) pdf artxiboa.

euskonews.com webguneko Konbenzio gerrai buruzko artikuloa.

eu.wikipedia.org-ko Konbentzio_Gerra artikuloa.

Read Full Post »

Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak  5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11)  Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko  abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…

Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.

Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!

Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker,  zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.

Koplak ala asten dira…

San Migelen bertsuak nua kantatzera

Aditu nai duenik inork balin bada

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrek eramana dela.

….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian  Erratzuko (Aritzakun inguruan),  Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten

Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da,  Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa  Juan lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .

Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.

Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen,  gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana eta kazetari berberaren diariodenoticias.com-eko “Mikel gurea ongi etorri” artikuloa.

David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” (2006, Ttartalo) liburua.

Read Full Post »

2012ko  Otsaila.

Erranen dut, “señorita” Maritxuri buruz izan nun lehenengo aipamena, pasaden Baztandarren Biltzarrako Erratzutarren organ agertutakoa, izan zela. Erratzuko orgari buruzko azalpenean, andereño Maritxuk, Erratzura 1943an bertaratu zela eta bertze irakasleak  antzekoa ez zela ageri zen, bere gelako neskatxei «Cara al sol»  kantaraztea beharrean, euskal kantuak erakusten bai zizkien eta jolas-orduetan euskaraz jostatzeko baimena zuten, baitere, Euskal Herriko historiako pasarteak  kontatzen zizkien.

Informazio gutti horrekin emakume arras interegarria izanen zela iruditu zidan eta segidan berari buruz zerbait gehiago jakitea proposatu nintzen. Hasi bezain pronto konturatu nintzen zautzen niola, “Señorita” Maritxu, Maritxu Viscarret Navaz bai zen eta berari buruz zerbait irakurria neukan, zeren 1936ko Elizondoko Ikastolaz blogan aritu giñenean, bere izena agertzen bai zen.  Errepublika garaian Elizondoko Ikastola, Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen, urte batzuk lehenago, Nafarroko lehenengo ikastola, Iruñan martxan patu zen eta horren atzean, sortzaile, bultzatzaile ta zuzendari bezala Maritxu Viscarrt…zegon.

Maria Visscarret Navaz  1907. urtean Iruñan jaio zen, bortz anai-arrebetik nagusiena, ama Anizeta, Iruñekoa eta aita, Domingo, Zaikoa eta euskalduna. Aita, euskal hiztuna izan arren ez zion erakutsi bere seme alabei Aitorren hizkun zaharra eta ia, heldua izan zenian, Maritxuk eskuara ikasi zun. Erran behar, kizkuntzaren ikastea bere bizitzan eragin haundia izan zula eta hemendik aintzin, Nafarroko abertzaletasunaren inguruan hurbildu ta mugituko da Iruñatar emakume gazte honek.

Haurtzaroa Zapateria kalean pasatu zun eta 1935an bere familiarekin II. Ensantxeko ( zabalgune berrie) Garzia Jimenez kalera aldatu zen. Irakasle-ikasketak  Iruñako Normal eskola egin zituen, 1927an diplomatuz. 30. hamarkadan aistion (arestian) aipatu dugun beala E.A.Jren munduarekin kontataktatzen eta kolaboratzen hasten da, gehien bat emakume abertzalekin, Emakume Abertzalen Batzan hain zuzen!!!.

Irudian Maritxu andereñoa ikasle batzukin. Argazkia Txantrea azolan errebistako "Las mujeres en la historia de Pamplona" artikulotik hartuta dago.

1932an Karlos III.na Etorbidean eskola bat irekitzeko baimena eskatzen du eta bertze andereño batzuekin batera: Petra Azpiroz, Pilar Alba eta Miren Saizar Nafarroko Lehenego ikastola sortzen dute, Maritxu Viscarret zuzendaria izanez. Gutti iraungo zuen askatasun egun horiek eta 1936an nazionalak Iruñan altxatzen direnean Donostin iten ari ziren, “Centro de Estudios Vascos” antolatutako  kongrsuan harrapatu zion eta lehendabizik Bilbora ta gero Iparraldera (Sarara) ihes egitea lortu zuen. 1937an bere aita hiltzen denez Iruñera etorriko da , etorri bezain laster Maritxuk espedientatua izanen da eta lanik eta soldatarik gabe utziko diote  bortz urtez!!.

Urte horiek bere etxean klaseak emanez aurrera atrako da, goizian bere ikasleak izandako neskei emanez (famili abertzalen alabei) eta gauean bere formazioa haunditu nahi duten langile gaztei. 1941an zigorra beteta Azpeitian egonen da bi urtez eta 1943an Nafarrora bueltatuko da, Baztanera hain justu Erratzura eta herri hontan jubilatu artio egonen da.

Erratzu, miretsi, harritu, liluratu eta txunditu zion, arras atsegiñ egin ziaion Baztango paisaia, baztango jendea, baztango “anbientea”, baztango “eskuara” bere euskara maitea, ate gutiak irekiak aurkitu zitun eta pozik sentitu zen haisera hasieratik. Baita ere hasiera hasieratik pozik eta txundituta gelditu ziren Erratzutarrak andereño berriarekin, bere pedagojia berriarekin. Baztango natura “basatia” maite zuenez normala zen bere neskatikoak hartzea eta  “klasea”, baztango bazterretatik pasaiatzen ematia, neskatikoak eskuaraz aritzea eta gazteleraz ez behartzea, musika, solfeo eta dantza erakusten zien, ipuin eta marrazki lehiketetan partea hartzea animatzen zituen Erratzutar neskatikoei…Herriko gauzetan eta bizitzan gogotsu eta langile aritu zen, erraten da berak lortu zula Erratzuko neskak, bederen San Pedrotan  mutikoekin batera ostatuan tokia konpartitzea…

Señorita Maritxuk ez zen ezkondu ezta familiarik izan eta jubilatu zenean Iruñara bueltatu zen eta han bizi izan zen bere ahizpa Presentxurekin 1989artio, zendu zen urte artio…Maritxuk oroitzapen honak utzi zun Erratzun eta  argi nabaria izan zen 2011ko Baztandarren Biltzarran orga moduan indako  “omenalditxo” hortan, baina bere oroitzapenak ere Iruñan utzi zuen eta egin zuenagatik gaur egun Iruñaldean (Artikan) kale bat bere omenez izena dauka, baita ere 1998an ateratako ” ELLAS -Las mujeres en la historia de Pamplona” liburuan aipatutakoa da.

Blog hau iteko urrengo liburua erabili da.

” ELLAS -Las mujeres en la historia de Pamplona” (1998 Iruñeako Udala), S. Fernández, P. Roda, A. Díez de Ure, S. Pinillos

Read Full Post »

1913ko uholdeak.

Egune sargorri (sapa) eta heze  atra zen. Auza behituz, lano, baina segidan jarri zen bano, hau da, kaxkoa beltzatu eta minutu batean kriston erauntsie bota zuen. Egune, 1913ko ekainaren 2 izan zen eta eskerrak, ur zaparrada Auzan izan zela eta urak mendiko bi aldetan ixuri zirela, bertzenaz egun hortan jasandakoa, izan zen baño okerragoa izanen zen eta hori, animaliko trajedia izan zela, hain zuzen bailara escanear0001-4.jpgpairatu dun, zorigaitz haundiena!.

Erraten dutenez, ikaragarriko lokatz, harri, zuhaitz, enbor eta dozenaka abere-buruz betetako sei metro altuerako ur “pareta” behititu zen Auzatik eta bere bidean aurkitzen zen guztia, suntsitu, txikitu eta eraman zuen.

Baztango kronikari nagusiak, gure Mariano Izetak, hala bildu zun notizia: “Tronba delako goibel ikaragarria lehertu zen Auza mendiaren gain hartan eta urak gan ziren, erdiek Banka aldera eta bertze erdiek Baztan aldera, Erratzu herria bete betean arrapatu zuela eta bai Elizondo ere, urak sei metrotaraino igen zirela Elizondoko karrikan”…bere aita Federikok, gertakizunaren lekukua izan zena, familiako erlojudendan harrapatu zion uholdea eta Marianori kontatuko zion, Jaime Urrutia kalean, ur maila lehenengo pisuetako balkoietara erdietsi zela. Baita ere Mutilenea, familia bizitzen zen etxea neurri handi batean oso-osorik jasan zuela ur indarra baña inguruko presa (uharka) eta zubia, uholdeak suntsitu zituela.

Erratzu, Elizondokin batera  uharraren gaitz haundiena jasan zuen herria izan zen, kalteak izugarriak izanez. Zubi zaharrak urak zekarren zaborrarekin segidan taponatu zen, uhrka egiñez eta tita batean ura igotzen hasi zen. Urak, gutxienez hamabi etxe hondatu zituen eta bertze haunitz kaltetuak izan ziren (Zubipunta etxean urak gan zuen ta baita ere lixuteiea),  elizaren aitzinalde guzia (absidea)  eraman zuen eta erraten da, elizako sarreratik mendiak ikusten omen zirela. Baita ere hainbat baserri ta borda desegin zitun eta  herriko kaleak lokatzaz eta harriz bete ziren, haietatik ibiltzea ezinezkoa izanez.

escanear0001-3.jpg
Erratzuko errepeidea uholdearen hondoren
.
escanear00024.jpg

Uholdeak iritsi zen ur-mail garaiena.

Arraioz eta Erratzu-tarteko zubi guztiak uraren medio eramanak edo kaltetuak izan ziren. Elizondon, erauntsia bota zen tokitik hamasei km-etara egon arren, etxe bat erori eta bertze haunitz kalteak jasan zituzten, pentsatuz baita ere merkatal establezimendu gehienak galera izugarriak izan zituztela, genero guztia, urak eraman bai zuen. 

Hondamendia ikaragarria izan zen eta erraten denez, bai Lekarozen, bai Arraiotzen, Donozteben, Sunbillan eta Bidasoako ibai-ahoan, Hondarribia eta Hendaia artean, ikusten ahal zirela urak eramaten zituen gauz guztiak; zaldiak, behiak, ardiak,  auto baten bat, era guztietako altzariak eta escanear00014.jpgama Birjiñaren irudi bat ta guzti. Kondaira dio irudia, Erratzuko elizatik atra zela Iiñeritan”, baina ala izatea zihurtatsunik ez dago, baino bai, berreskuratzea posible izan zela eta gaur egun Hendaiako San Pedro parrokian ikus daiteke.

Baztan, mende hasmenta horretan 9.700 biztanle zitun, bere historian izandako biztanle kopuru haundiena eta zorte haundia izan zela erran dezakegu, zeren soilik hirui persona (bertze batzuk sei izan zirela diote) hil ziren.

216046_211613752197706_100000472481696_866263_587278_n.jpgBi hildakoen izena zautzen da, biak Elizondarrak ta biak emakumeak, bata Joaquina Larumbe, 45 urtekoa ta bertzia, Juana Elizegi, 35 urtekoa. Hirugarrena, urak eramandako gizon bat eta bere gorpua agertu ez zena, izan zen. Baita ere garaiko kontalariak diote bertze barride bat  eta bi neskato, uholdearen indarra jasan zutela (urak eramanak) baña hondarrian, salbatzean lortu zuten. (Argazkian uholdearen ondoren hildakoen omenez indako meza, meza plazan, zeren eliza kalte haundiak jasan zituen).

Gaur egun, gertakizun horretaz oroitzen diren lekukoak ez dira gelditzen eta egun hartan gertatutakoaz daukagun oroizapen bakarrak; Mena Martín, Lekuona, Etxenikek, I. Larregia…argazkilariak atra eta garaiko errebistetan argitaratu ziren argazkiakin batera, Arizkunenea eta Ospitalenearteko Serorenea etxean ezarri zuten eta ala dion “El 2 de junio de 1913, llegaron las aguas del río Bidasoa hasta este nivel” oroigarri-txafla, da.

Post hau iteko, Lander Santa Mariaren Diario de Noticias-ko “Hoy fue la gran riada” artikuloaerabili da.

Argazkian 1913ko ekainaren 15ko Blanco y Negro aldizkariatik eskaneatuak dira, eskermile Karmele Zabalza argazkiak pasatzeagatik.

Uholde ondoko argazki gehigo ikusteko gure pikasan aukera bada eta egun hortakoaz irakurtzeko doc.google.com “Estanpas Baztanesas IV”, Lekauzko kolegioaren errebistan idatzitakoa, (eskermile Toribio)

Read Full Post »

2010ko abuztua

Data hauetan gutti gora behera, baña orain dela 16 urte, hain zuzen 1994ko Abuztuaren 10an, Munich-ko aireportuan, Bi euskaldun ta Kolombiar bat atxilotu zuten, eta plutonio (363 gr) trafikatzea, leporatuko diete. Bi euskaldun hoietatik, bat baztandarra zen, Julio Oroz Iruritarra, eta hiru urte preso Alemaniako pastu zitun. Denborarekin jakin zen ,”operazio” hori, trikimailu edo fartsa haundi bat izan zela eta hauekin batera bertze bi gehigo bazirela ( Rafa ta Rodrigo), bi hauek, azkenian jakin zen, alemaniako BNDren (inteligenzi agentzia) aginpean zeudela. CCCP urte batzuk lehenago desintegratu zen eta sobiet errepublika ohietatik arma nuklearrak ta  halako harmak  iteko materiala, pilaka atratzen zen eta Alemania garai haietan Europar Basuneko muga zenez, (ta nahitaz, libre ta aske pasten zen), aurpegia garbitzeko gezur haundi hau muntatu zun. Urte batzuk geroxago Pepe Rei kazetari-ikerlaria, bere Egin investigacion: otra forma de periodismo liburuan irakur daiteke bezala, ez bakarik alemaniarrak zeuden operatzio horren gibelian, baizik baita CESIDekoak zeudela frogatu zuen. Iruitarraren kidea meatxatzeko balio izan zuen, dirudi personai hori ETA ingureko  eman nahi ez zuen informazioa zeukan (egie erteko, gizona ostatu bat zeukan Batasunako jendea biltzen zena eta polizia ostauan mikroak jartzea ez zun onartu, hau da, ez zun kolaboratzen)

Guzti hau jakin gabe, orointzen naiz garai haietan aipatzen zela erdi txantxa erdi egi bezala, akaso Julio Orozen atzean baztandar kontrabandista talde bat egonen zela, eta gure muga txikia gelditu ondoren, bide, material eta zama berriekin hasi beharko ziren eta jakinez gure zulo hontan, kontrabandoa, ez bakarrik tradizio haundia daukela baizik baita ere bizitzeko modu bat izan dela (baserri haunitzeko semiak kontrabandori esker jan dute), kontrabanduaren “urrezko” urteak urrun zeudela  (gerra zibilaren ondoren 60.hamarkada artio, estatu Spainola itxia zegon eta denetatik behar zen), eta 1993an Europa Batua osatzen zuten 12etako nazioen arteko mugak desagertu bai ziren, ze obe ekialdeko plutonioarekin, trafikatzen astea.

Plutonioa aparte utziz, Baztango baso, mendi ta erreketik, denetatako “zama” pastu da. “Gau lan” hoietan, lehendabizik artilia zen, gero “urrezko” urtetan, beharrezko zen guztia, botoiak, kafia, penizilina, retalak ta ohialak, makinariendako piezak, abereak aragiarako, kobrea… 60-70.hamarkadetan urrea zen protagonista, 80-90etan tabakoa eta abereak hazizeko zen nagusi…Baña bazutan “zama”, pertsonak izan dira. Bai, bere idei politikoengatik eta sare antolatuen bidez, Bittori etxeberriarensare alaba”  (1937-1940) bezala , piloto aliatuak (comete sarea) eta urte batzuk geroxago ETAkide  mugalariekin bidez. Bertze aldetik, negozio ekonomiko soilik bezala, gizakiaka pastu izan dira,  hain zuzen 70 hamarkadan portugesak pasten ziren.

Gau laneko, personak muga gainditze hontan, gertakizun xelebreena eta famatuena, Europako prinzesa baten pasatzia izanen da. Prinzesa, Maria Teresa Braganzakoa (hau ere portugesa) zen. Beirako prinzetsa, bere senarra Carlos V.arekin bildu behar zen.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 13.06.33

Maria Teresa Bragantzakoa (1793-1874) Baztango pasartean 45urte zituen. Irudia Zumalakarregi museoa

Erregenahia karlistak Maria Francisca Braganzakoarekin ezkondua zegoen, baina 1834ko irailan zendu zen. 1838an Karlos V. karlistadetan zegola bere emaztearen haizparekin (bere koñatarekin), hau da Martia Teresa Braganzakoa (Beirako princesa) ezkutuan eta ahalordeen bidez (por poderes) ezkondu ziren eta lehen bailen ezkontza hori  berretsi behar zuten (ezkontzan prinzesa Salzburgon salzburgon zegon). Bide luze ta korapilotsua izan zen eta Frantzia osoa zeharkatu ondoren. 1838ko urriaren 17,Urdazubitik ezkutuan Baztanera sartu zen.  Gau lan orretarako Karlistek, garai haietan zegoen kontrabandista eta mugalari famatuena kontratatu zuten eta hau ez zen bertze bat,  Ganitx! baizik. Ganitx haundia, Makaiko Ganitx, Bidarraien sortutako Joanes Antxordoki ! bera bezala ez zen iñor Baztanekin muga egiten zituen bazter guztiek obe ezagutzen zueik.

Karlisten erregiña ez zen bakarrik etortzen bidai hontan, Ganix eta bere gizonak, Robert de Custine, gida eta kronista , Karlos V.ren seme zaharra Karlos Luis de Borbon y Braganza (Asturiasko printzea ), eta erreginaren camarera, Lolita Arce pasatu behar izan zuten ere.  Ideia sekretuan pasatzea zen, taldea banatu zen, gizonak alde batetik pastuko ziren eta emakunmeak bertzetik, baina… berriz muga pastuta  Mª Teresak, bere senarraren semea, (bere iloa zena) ikustean, eta soldadu karlista han zeudela esperoan ikustean, emakumea  “Zuen erregina naiz, ( eta bere iloa seinalatuz) gan lasterka zuen erregearen semearengana!” uhiukatzen hasi zen. Poza soldaduena hitz horiek aditzerakoan eta salbak ta airera tiro deskargak botatzen hasi ziren.
Baita ere Ganix, karlistei erran zien bezala, hasten da irrintzinaka, adiarazteko erregina han dela.
Armada guzia bibaka dago; ezkilek errepikatzen dute. Aintzindariek lerrotarat deitzen dituzte soldaduak; zaldiak zaldunekin alegeratuak jauzika bateratzen dire, eta armek iguzkian darioten inar distiantez liluratzen dituzte begiak. Orduan, armadako soinulariek diote hemen ai! ai! ai! mutila!, hantxen Gernikako arbola. Berria ez soilik kanpamenduan zabaldu zen, baizik Baztan guzian hedatu zen.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 13.23.48

Joanes Antxordoki (Makaiko Ganix). Zahartzaroko erretratoa, Zumalakarregi museoa


Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, andre euskaldun baten arropakin eta soldadu kapa batekin estalita  Braganzako Maria Teresa (Karlisten erregiña) eta Asturiako prinzea Elizondon sartuko dira. Kronikak herrietako ezkil guziak jozen aritu zirela dio, jendea bere poza adierazten zion pasatzerakoan, kalera atera zirela Elizondarrak.

Elizondon Juan Etxeberria Nafarroako karlistako juntako kidea (Los Arkosko apeza) arrera eman zion. Gaua Elizondo pastu ondoren biharamunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian urriaren 20an, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza berretsi zuten bi senar-emazteak

Historio hau idatzita gelditu zen, 1870 an Jean Baptiste Azkonagerre donibandarrak “Atheka gaitzeko oihartzunak ” eleberri kaleratu zuen. Ganixek bere betekizuna bete zuen eta “zama” hau ez zitzaien merke atra karlistei , Maroto generalak 1.000 franco ordaindu behar izan zun Ganitxeri, gero honek, 20.000 franko eskatuko zun Asturiasko printzesa pasatzeagatik.

Sosa primeran bizi izateko lain eman zion hasieran; Gero ordea, utzitasun gorrian eta behartsu bukatu zuen Ganixek..

Posta hau egiteko materiala

Maria Teresa Bragantzakoa wikia.

LAS GUERRAS CARLISTAS EN EL PAÍS VASCO FRANCÉSDE EUSKAL HERRIA. Zumalakarregi museoaren web gunea.Kuriositatea:

Atheka-gaitzeko oihartzunak. Jean Baptiste Dasconaguerre.

HISTORIA DEL TRADICIONALISMO ESPAÑOL. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979)

HISTORIA DE DON CARLOS Y DE LOS PRINCIPALES SUCESOS DE LA GUERRA CIVIL DE ESPAÑA. Volúmenes 1-2. D.A. Sanchez. Madri 1844.

 

 

 

Read Full Post »

Ezaguna da (Handia pelikulari esker aise gehiago) Miguel Joaquin Elizegui Altzoko gigantia” , baña guk ere (Baztan) badugu gure erraldoi historikoa! eta ez diot kondaira zaharretako erraldoi bat!, Auza mendiko jentila adibidez, Auzatik Argibel ingurur harri bat bota zuna eta bertze baten gainean erori eta kuluketan gelditu ondoren, harrikulunka sortuz zuena, ezta ere Soalar inguruko jentilez eta bere harrizko gerlariaz (zutarriak)… baizik benetako erraldoi bat, hau da! hezur ta aragizkoa, XVII. mende bukaeran Erratzun sortutako erraldoia…,Jose Apezteguia de Rada izeneko gigantea!

Beri buruz, Ignazio Baleztenak idatzi zun bere “Iruñerias” liburuan ta baita ere agertzen zaigu Manuel Irigoyen Olondrizen 1890ko Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan liburuaren, “personajes ilustren” atalean, ez erraldoi bezala baizik elizgizona gise, Jose Apeztegiak, Iruñeko katedralako priorea izan bai zen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Apeztegia Erratzu. Argazkia Pello San Millan

Jose, Juan Bautista Apeztegia eta Elena Perez de Rada, Erratzuko Apeztegia  jaurgiko nausien semia zen eta 1687ko Ekainaren 22an sortua. Txikitatik nabaria zen bertze haurrak baño altuago zela eta ia gaztetan, Salamankan elizgizonarako ikasketak iten hari zela, bere ikaskideak “el altisimo” izengoitia patuko zioten eta  bere izugarrizko altueraz garai hoietan hitz eta idatzi egingo da. Alientosko markesa (garai haietako korteko kronista zena), spainiako erregearekin izandako bitxikeri bat idatzia utziko digu. 1710 inguruan, oinordetzaren gerra zela ta, Felipe V.nak bere kortea Salamankara eraman zuen. Egun batian herritarrekin izandako entzunaldi batean, batandarra protagonista izan zen. Entzunaldi hortan Salamankako San Bartolome Kolegioko ikasleak zeuden eta haien artean, Josek bertze guztitatik altueraz nabarmentzen zen.  Felipe V.na mutil kozkor hori ikustean, ea mutil hori aulki baten gañean igota zegoen galdetu zuen,. Ezetz eranzun ziotenean ez zuensiñistu eta harengana urbiltzeko agindu zion. Bere aurrean egonda, goitik behera behitu zion  eta errazutar gaztearekin txundituta gelditu zen. Altura horrekin erregeraren “guardia personalean” ingresatzeko proposatu  zion, Josek eskerrak emanez ezetz eranzun zion,  hitza, jaingoikoari emana zeukala eta etorkizunean elizgizona izango zela erantzun zion.

Ta ala izan zen, urrengo urteetan pixkanaka-pixkanaka eliza barruan hurratsak edo pausoak emanez joango zen, 1716an Iruñako katedraleko kalongea (kanonigoa) izan zen, 1717an gotzaintzaren ofizial nausie eta azkenik 1727an, Iruñako katedraleko priorea izendatuko diote. Izendapen hontarako Spainako erregearen ikuspen ona izan behar zun  eta ikuspen on hori ematerakoan, erregeak dokumentuan abizena ikusterakoan, kargorako ahutatua haudia (tamainuz) baldin bazen galdetu omen zuen! eta… Salamankan soldadua iteko gonbitea eman zion mutiko haundie berbera bazen ez zen arazorik izango Prior bihurtzeko! eta baiezko hori,  horrela azaldu omen zuen ;- “la elecciòn esta bien hecha porque no se pude negar que es el sujeto mayor…

Bere ikaragarrizko altuera arazo haundiak ekarri zizkion, eta ez soilik osasuneko arazoak!  baizik baita ere katedraleko kabildoarekin, eta baita ekonomikoak ere. Prior izendatu bezain pronto, katedralari itsatsita zegona priorendako etxea, bere etxebiziza berrie, bere tamainurako txikiegia zela aipatu,  berritzeko eta haunditzeko baimena eskatu zuen. Katedraleko kabildua 1731an baimena eman zion, baño bi urte geroxago, lizenzia kendu omen zioten eta kritika gogorrak jasan izan zituun. Bere neurriko etxe berria egiteko, bi urte hoietan 1.200 dukado gastatu omen zituen. Kontutan hartuz  prior gise urtean 100 dukadoko soldata zuela, diru kopurua haundia  zen.

Gaixo eta arazo hoiekin Baztanera bueltatu zen, familiako Apeztegia jauregira kokatu zen eta Iruñatik urrun egon arren Katedraleko priorea izaten segitu zuen. Horrez gain, kargo berriak ere hartu zituen, elizbarrutiko bikario nagusia izendatu zuten (zen).

Apeztegiak  1746ko Martxoko 2an Erratzun hilko zen eta bere gorpu zendua Iruñeko katedralaren Barbazana kriptan  lurperatuko dute. Bitxikeria bezala aipatu,  hilobiratzerakoan bere gorputza  kriptako bi hilobi behar izan omen zuen.

handia-cartel-7739

handia, Miguel Joaquin Elizegui “Altzoko gigantiaren bizitza kontatzen duen pelikula


 Baña,…zenbat neurtuko zuen el altisimo-k?. Nahiz eta daturik ez izan bere altuerzEz dago daturik bere altueraz, baño pentsatzen ahal da bizpa hiru pistengatik gutxi gorabera 2,30m neurtuko zuela. Zendu zenean bere “acta Catedralicia” idazterakoan aipatu zuten hilobien afera eta baita ere altuera “agigantada” ko gizona izan zela, Klaustoko ateatik pasazerakoan amabirgiñaren oinak muxukatzen zituela, (puntetan jarri gabe doike)… Amabirgiña hori, Amparoko amabirgiña da eta klaustroa eta katedala lotzen duen atean dago,  pilare baten gañan, ta lurratik amabirgiñaren oinetara hain justu 2,17m daude, ta neurri hortan ahoa gelditzen bazizaion, ba oraindikan bururaño hainbat zm gehigo izango zun. Bere altuaren bertze pista, Apeztegia jauregiko sarrerrako atariaren ateburua ematen digu. Familiako gutun batean “el haltisimo” ia ia esku-harra bat ezik ateburua buruarekin ukitzera iristen dela aipatzen da  eta jakinez ateburua (diéntela)  lurretik 2,52m-tara dagola, behinpin 2,30m neurtzen zula pentsatzekoa da.

Nahiz eta ez jakin zihur zenbat neurtzen zun, argi dago altura haundiko gizona izan zela Baztandar honek eta dirudi,  bakarrik (Euskal herrian) Miguel Joaquin Elizegui Altzoko gigantia” (Handia pelikularen protagonista) bere 2,42 m-kin bera bañao haundiagoa izan dela.

P.D. Posta 2010ko ekainan idatzia izan zen, Handia pelikulako erreferentziak 2017an gehituak izan ziren

Pos hau egiteko erabili den materiala.

Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan . Manuel Irigoyen Olondrizen. Fascimila

Read Full Post »

Historia ofiziala, ia beti,  irabazleek  eta boteretsuek idazten dute, eta, horregatik, hainbat eta hainbat jende anonimoen gertaerak isilean gordetzen dira eta haunitzetan kondenatzen diren iluntasunean. Horrela pentsatzen du Pedro Mari Esartek, ikertzaile baztandarrak, eta horrela kontatzen digu “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” izeneko luburuan (nabarralde).

Argitalpen berri honetan baztandar eta baxenabartarren itsas emigrazioari heltzen dio, XIV. mendetik XVII. mendearen hasierara arte izandako bizipen pertsonal eta gertaera dramatikoak jasozen ditu, batez ere XVI. mendekoak.

Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da, Nafarroko Artxibo Nagusian, notario-prozesu eta -protokoloen dokumentuak aurkitu izan ditu, mundu berria bezala ezagutzen zen horretara bidaiatu zuten ahaideak aipatzen zituzten jendearen jaraunspen-erreklamazioei buruzkoak ere. Aunitz zigorrengatik edo zorrengatik behartuta egiten zuten bidaia, bertze batzuek ilusioz eta batzuek ere anbizioz!  Baztanen, “Barnekoa izan arren”, itsasoaren erakarpena sentitu eta horizonte berriak bilatzeko ontziratu ziren pertsonak ere bazeudela erakusten digi Pedro Mari Esartek. Horietako aunitz hondoratu egin ziren, bertze batzuk euren helmugetara iritsi ziren; Flandriara, Tunisiara, Napolira, Perura… bertzeak bertze.

Esarte bidez badakigu, 1555ko neguan Baztandar talde bateri gertatutakoa. Baztandarrak infanteriako soldau bezala alistatuak zeuden eta bueltatzerakoan bere itxasontzia urperatu eta hil ziren.  Kasu hontan, baztandar horien familiak azken soldata kobratzeko eskatutako dokumentua Esartek aurkitu eta kontatzen digulakoz jakin dugu eta hau bezalako hainbertze istorio aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandar nabigatzailez buruz. Ondoren, libruan ageri diren bi erratzutar batzuen pasartea nabarmenduko dugu.

Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV liburuaren azala.

Bitxikeri, gertakizun edo istori hontako protagoinistak, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarrak dira. Bi baztandar hauek, Gorostapolokoak biak, erten ahal da, Baztango lehenengo “intsumisoak” edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla ( behinpin dokumentatuta).

Nafarroa konkistatu zutenetik, napar aunitz, erregearen armadan behartuak eta indarrez alistatuak izan ziren, hoien artean bertze aunitz batzuk bezala bi baztandar hauek Portugal aurka guduratzeko behartuak joatea deituak izan ziren. Baino bi lagun hauek, beren gerra ez zen gerra batean borrokatzen ari zirela eta etxetik, herritik hain urrun zeudela… gerra utzi, eta alde egin zuten, Erratzura bueltatuz.

Beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak, Sancho Iturbidek , Luis Carrillo “virreyaren tenentearen ” aginduz ,Pedro Gorostapolo hargiña, lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe “su majestadeko armada bertan utzteagatik” atxilotu zuen.

Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta diru hori etxean ez duenez, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da Erratzura! kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, dirudienez egun batzuk lenago Izpegiko bidea hartu, pastu eta iparraldera alde egin zuen. Halakotan, zihur auniz Mendibilek Baztango lehenengo intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen zen.

Hau bezalako bitxikeriak eta  bertze istorioak Pedro Mari Esarteren hamaseigarren argitalpenan irakurtzea posible da eta eskertzekoa da, Pedro Mari Esartek gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV“. Pedro Mari Esarte, Nabarralde. 2009

Read Full Post »