“Bersio ofiziala” bezala ezagutzen dugu komunikazio bide ofizialak edo instituzionalak jarraitu dituen gertaera edo gertakari baten bertsioa, hau da komunikatu formal edo oficial baten bidez. Baina…ez du erran nahi benetan gertatu deparen egia kontatzea.
1967ko azaroaren 7tik 8rako goizaldean, Laputsegarai parajetik gertu non Guardia Zibilek gazte bat hil zuen gertatkitzunean, bertsio ofiziala zion, Guardia Zibilaren patruilak hildako gaztea, ETAko kide bat zela eta haiek gelditzeko agindua eman ziotenean, honek tiro eginez erantzun ziela agenteei eta hauek beren burua defendatzeko hil egin zuten gaztea.
Bertsio ofizial horrek guardien testigantzaz gain, hildakoaren eskuin eskuan agertu zen pistolak berresten zuen, pistola belgikar bat zen eta tiro egin zuela nabarmentzen zen (beroa, bolbora, usaina…). Datu bitxi bat; garai hartan, ETA-k oraindik ez zuen ekintza armaturik egin.
Hildako gaztea Miguel María Iturbide Elizalde zen, Jangoneko Borda baserrikoa, eta 16 urte bertzerik ez zituen (1951ko abuztuaren 9an jaio zen). Herrian, inork ez zuen bertsio ofiziala sinetsi!.
Miguel María Iturbide Elizalde. Argazkia “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburutik hartura dago
Laster jakin zuen herriak gertaeren egia, eta ez zuen ja zerikusirik bertsio ofizialak kontatzen zuenarekin.
Bertsio ofiziala kolokan jartzen zuten lekukoak baziren, Miguel Mari Iturbidek ez baitzuen goizalde hartan bakarrik egon. Berarekin Iruingobordako Jesus eta Juan Pedro anaiak zeuden, eta hiru zugarramurdiarrek “gau-lanean” (kontrabandoa) ari ziren.
Iparraldera aratze batzuk pasatzeko asmoz ari zirela, goizaldeko 03: 00ak aldera Guardia Zibilaren patruila batek gazteak ustekabean “altoa” eman zienean hasi omen zen dena. “Para, o te quemo” entzun bezain pronto Zugarramurditarrek ihes egin zuten, eta agenteak tiroka hasi ziren. Eutiquio Chamorro Chamorro kaboa, Barrentxea etxean ostatua hartzen zuena, tiro egin zion Migeli eta bizkarretik bala sartu zizaion (ihetsan zegoenean) eta hor betan hila erori ziren. Bi anaiek ihes egitea lortu zuten.
Bertze lekuko batek azaldu zuenez, goizalde hortan Chamorro kaboak, Barrentxeaan sartzen eta Iturbide hil zuten lekura itzultzen ikusi zuen, pentsatzekoa da pistola belgikarraren bila joan zela gorpuaren ondoan paratzeko intentzioarekin. Kontatzen zenez, gaztearen eskuan arma parta baino lehen agenteek pistola tirokatu zuten, Miguel Mariak lehenik tiro egin ziola errateko, eta haiek defendatu egin zirela. Ah porzierto! Migel Mari ezkerra zen.
Baina herritarrek eta Zugarramurdiko Jose Otamendi parrokoak justizia egiteko ahal zuten guztia egin zuten arren, bertsio ofizialak aurrera jarraitu zuen eta kasua artxibatu egin zen Burgosko Kapitaintza Nagusiaren egoitzara, iritsi ondoren.
Urteak eta hamarkadak pastu ziren, norbaitek gurutze bat jarriko du Laputsegaraia baserritik ez urrun, herrian eta inguruetan ia denek gaiari buruz zerbait entzun duten arren, bersion ofiziala finkatu egin zen, baina Xabier Susperregi idazleari esker, gertaera horren berri izan baitzuen eta ikertu ondoren Miguel María Iturbide-Crimen sin castigo liburu datzi zuela, argh eta garbinos gelditu da bertsio ofiziala, bertze aunitzetan bezala, gezurra zela, egia estaltzeko mozorro bat, gertaera anker eta ilegal baten benetako kontakizuna ez ezaguteko asmatua!
2022ko azoraren 6an Miguel Mari Iturbide Elizalde, Zugarramurdiko Jangoneko Bordako 16 urteko semea oroitzeko ekitaldia egin zuten Horrekin batera, Xabier Susperregi idazleak idatzitako Miguel Maria Iturbide. Crimen sin castigo liburua aurkeztu zuten. Hainbat atal ditu liburuak: 50 eta 60ko hamarkadetako Zugarramurdiko kontuak, senitartekoen, lagunen eta herritarren lekukotasunak, Zugarramurdiko gazteari omenaldia egiten zaio munduko hainbat lekutatik iristen diren olerki eta artelanak Miguel Mari eta bere ingurukoen argazkiak… eta doike! ikerketa lanaren emaitza.
Xabier Susperregitren “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburuaren azala.Azalaren egilea Angelica Zubiran
Bertze bertsio ofizial batzuen arabera, gure eskualdean ere halako bertze kasuak eman dira. 1972ko irailaren 20an Juan Antonio Aranguren Mugica ‘Iharra’ muga Urdazubitik igarotzen saiatzen ari zela Guardia Zibilak hil zuten. Bertsio ofizialaren arabera, heriotza ETAko kidea e Guardia Zibilekin izandako liskarraren ondorioa izan zen. Hala ere, haren familiak aldarrikatzen du Iharraren heriotza bertze egoeretan gertatu zela, eta ez zela liskarrik izan, bizkarretik tirokatuta agertu baitzen. Familiak zailtasun handiak izan zituen gorpua ikusteko. Juan Antoniok 21 urte zituen Urdazubiko postuko guardia zibilek harrapatu zutenean eta dioitenez ez zeraman armarik.
Edo…Jon Ugutz Goikoetxea Elorriagaren kasua, Guardia Zibilaren balen azpian erori zena 1972ko martxoaren 15ean Elizondon. Jon eta bertze bi ETAkide, Zigan Espainiako institutu armatuko agenteek jarritako kontrol batekin topo egin zuten. Tiroketa eta kontralatik deriotarrak eta bertze bi lagunek ihes egitea lortu zuten. Handik ordu batzuetara, guardia zibilek Beartzunen aurkitu egin zuten, muga menditik zeharkatzera zihoala. Bizkarretik tiro egin eta hil egin zuten, doike bertsio od¡fizialak bizkarreko tiroaz ez du ja aipatzen.
P.D. Sarrera hau Pako Aristik BERRIA aldizkarirako idatzitako “bertsio ofiziala” artikuluan inspiratua dago.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
Miguel María Iturbide, crimen sin castigo. Xabier Susperregi. BIBLIOTECA DE LAS GRANDES NACIONES. 2001
Bertsio ofiziala. Pako Aristik. BERRIA. 2022-04-07.
La verdad sobre la muerte de Miguel María Iturbide Elizalde. Fernando Anbustegi. Diario de Noticias 2021.11·07
.