Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Bittori Etxeberria’

Elizondoko Pedro Axular karrikan, Baztan ibaiaren ertzean, ‘Bittori Etxeberria’ eskultura dago. Mikel Iriarte artista arizkundarrak egindako Markina beltzezko mormolezko pieza bat da eta guerra zibilan eta ondoko frankismo urteetan euskal erresistentziako Alava sarea parte hartu zuten baztandarrak omentzen du.  Alava Sareko parte izan ziren Bittori Etxeberria, Esteban Etxeberria, Agustin Ariztia, Felicitas Ariztia eta Timoteo Plaza.

Bittori Etxeberria’ eskultura. Argazkia erren.eus.

Timoteo Plaza Mendiburu Lekarozen jaio zen 1908an eta 30. hamarkadan EAJko militante nabarmena zen Baztanen. Felicitas Ariztiaren senarra zen eta Bikotea, Agustin Atiztia koñatuarekin eta Esteban eta Bittori anai-arrebekin batera, 1937ko abuztutik, Euskal Zerbitzu Sekretua deritzonaren ekimenez Baionaren eta euskal erresistentziaren arteko harremanari eusteko balio zuen sarea osaten zuten. Sare hainbat dokumentu, informazioa eta pertsonak Baztandik pasten zuen.

Sarea martxan jarri baino hilabete batzuk lehenago, Timoteo Plaza atxilotu izan zen eta Iruñeko Espetxe Probintzialean espetxeratu zuten 1936ko azaroaren 7an. Hala ere, atxiloketa horri buruz Timoteo Plazak berak hitz egin omen zuen Carlos Blasco kazetariari 1978an emandako elkarrizketa batean eta hala zion, “36ko urrian atxilotu zidaten, baina akusazio zehatzik gabe”. Egia izan ala ez, dirudi edo pentsa daiteke 1936ko udazkenetik aurrera mugako pasabide klandestinoak egiteko lanetan zebilela. Muga nahiko ongi ezagutu behar zen, aurretik 2.000 pezetako isuna jarri baitzioten kontrabandoan aritzeagatik.

37ko abenduaren bukaeran, nazionalak Baztango gazteak alistatzeko deituko dituzte, Timoteok 1938ko urtarrilaren 1 eta 2ko gauanean muga menditik zeharkatu zuen, Iparraldera ihesis. Hortik aintzin Saratik sarea lagunduko du eta lankidetza estua izanen zuen Pepe Mitxelenarekin, Euskal Zerbitzuko kidea zena eta bi urte eta erdiz hainbat aldiz Daxen bilduko ziren.

Hilabete ba geroxago (1938ko otsailean) bere kuñatua Agustin Ariztiak (Pablo Etxebeste izen klabea), Guardia Zibilak bere etxean agertu zirela, Komandantzia Militarrera joateko zitazio batekin, baita ere Frantziara ihes egin zuen. 38ko urrian frantsesek Toursen konfinatu zuten, eta han egongo da 39ko maiatzera arte, Elizondora bueltatuz.

Jakina denez, Araba Sarea 1940ko abenduan desegin zuten, naziek urte bereko maiatzean Eusko Jaurlaritzak Parisen duen Ordezkaritzan sartu zirenean eta Espainiako Poliziari berehala entregatu zioten han aurkitutako dokumentazioagatik. Horrela, 1940ko abenduaren 20an, Madrildik joandako Brigada Politiko-Sozialeko zenbait agentek Bittori Echeverria eta Agustin Ariztia atxilotu zituzten, baita handik gutxira egiturako kide gehienak ere, Timoteo Plaza ezik. Timoteo Plaza ez zuten inoiz sareko kidetzat hartu, ziurrenik 1938ko urtarriletik eta sumarioa amaitu arte Frantziako lurraldean bizi izan zelako. Timoteo Palaza Lekarozera itzuli zen 1942ko udan

Timote Plaza Mendiburu

Nahiz eta Timoteo Plazak ez zuen inolako zigorrik jaso ,1943ko urtarrilaren hasieran ireki zioten sumario militar bat, 1928ko “remplazoari” deitu ziotenean aurkeztu ez izana egotzita. Sumario horretan, bere deklarazioan, Timoteo Plazak esan zuen lehen hilabeteetan Mugimendu Nazionalarekin bat egin zuela, eta harekin elkarlanean aritu zela mendietan, errepideetan eta hainbat eraikinetan zaintza eta patruila egitem. 1938ko urtarrilaren 1ean edo 2an zeharkatu zuen muga, bakarrik eta ezkutuan, Frantzian barneratuz, non ordura arte bizi izan zen, Ipar Euskal Herriko eta Landetan laborari gise eta mendian lan eginez, jakin gabe “gerrara” deitu ziotela. Aipatu zuen ez zela alderdi edo sindikatutako kide izan, eta Espainiara itzuli zela bere bizitza partikularra normalizatzera. Haren aurka espetxealdi arindua agindu zen, eta hamabortz egunean behin Elizondoko Guardia Zibilaren postura joan beharko zuen.


Red Álavak 1937ko abuztutik 1941era funtzionatu zuen, baina aitzindari gisa sare bat egon zen Baztanen, Timoteo Plaza 1938 baino lehen buru zuena, sare hori Elbeteko Erviti anai kontrabandistekin lan egiten zuen (hauek ere 37ko azaroan aldean eginen dute). Timoteo Plazak aistion aipatutako Carlos Blasco kazetariariaren elkarrizketa hartan (1978) aitortu zuen 1936ko uztaila eta 1938ko urtarrila biztartean jendea pasatzen aritu zela, eta Alava Sarea 38. urtean hasi eta 41. urtean desagertu zela, baina urte bat lehenago hasi zirela pasatzen eta jendeari laguntzen.

Berrogei urte baino gehiagoko diktaduraren ondoren, 1979ko apirilean “demokrazian” deituriko lehenengo udal-hauteskundeak egin ziren, botoa emateko eskubidea berriro erabili ahal izan zen, eta udalerrietako alkateak, aukeratu ahal izan ziren. Baztanen Timote Plaza Mendiburu abertzale hautatu zuten alkate.

Timoteo Plaza 93 urte zuelarik 2000 urtean zendu zen.

Post hau egiteko erabili ziren lanak.

Contrabandistas de ganado y redes de evasión en Navarra durante la guerra civil española. Fernando Mikelarena Peña. Cuadernos de Historia Contemporánea. Ediciones Complutense. 2017-2019.

Timoteo Plaza, el primer alcalde nacionalista vasco. http://www.euskoalkartasuna.eus. 2000.

Censo provisional del Exilio navarro de la guerra de 1936-1939. pazyconvivencia.navarra.es.

Read Full Post »

Jakina da, gerra zibilaren urteetan Baztanen hainbat ihesaldi sare batzuk aritu izan zirela ( blogan berri eman dugu). Hain zuzen, Bittori Etxeberriaren Alaba sarea eta Errepublikako Zerbitzu Sekretuak  sortutako eta Baztanen Blas Marin eta Erviti anai kontrabandistak kudeatutako “Quintanilla sarea”. Baina bi hauek ez ziren izan Baztango mugatik jendea pastu zuten bakarrak! hirugarren sare bat egon zen ere!

Bertze ihes-sare hau, Baztanen jaiotako Guillermo Frías Arizaleta kazetari errepublikarrak antolatutako sarea zen eta dirudienez dirudienez, 1936ko abenduan hasi zen lanean. Beraz, aberzalena baino lehenagokoa izango litzateke, eta ia aldi berean, anaia kontranbadisten eta Blas Marin alkate ohiarenaren parekoa.

Uste denez, Guillermo Friasen sareko mugalariak Baztango haraneko hainbat bizilagun ziren. Sareko gidariak Pedro Adin eta Aniceto Arocena baztandarrak ziren, eta mugalariak, gehienetan Lekauzko Eskisaroiko Galarregi anaiaen (Agustín, Antonio, Juan y Pedro Máximo) kontrabandistak ziren. Arduradun nagusia Guillermo Frias zen biztartean, erakundeko idazkaria Juan de Luis Osés zen. Bertzalde, ihes egin nahi zuten pertsonekin kontaktu gisa Serafín Úriz Turrillas, Pedro Urrizalqui Sarasate eta Pilar Ortega Escudero daude (iruñan), azken hau baita ere Marin-Ervititarren sarearekin ( Errepublikako gobernuarena) lan eginen du.

Guillermo Frías Arizaleta Elizondon 1881ean jaiotako kazetari eta errepublikatzale ezaguna zen. Gurasoak Raraioako Gregorio Frías Iriarte eta Claudia Francisca Arizaleta Urrutia elizondarra ziren. Amaren familia jatorriz Azpilkuetarrak ziren.

Baztandar honek Mexikora eta Venezuelara emigratu zuen gaztetan. Itzultzean Nafarroako hainbat egunkari liberal eta ezkertiarretan kolaboratu zuen: El Porvenir Navarro, El Demócrata Navarro.  La Región Navarra egunkatia sortu zuen eta geroago, El Pueblo Navarron eta La Republica egunkarietan lan egin zuen (1930). 1931ko abenduan, alderdi erradikala (Partido Republicano Radical) antolatu zuen Iruñean eta alderdikoi idazkaria izan zen. Bere kazetaritza-bizitzan zehar hainbat sudonimo erabili zituen: “Sarduky”, “San Thero”, “Un radical”, “F”, “Un euskeldun”, “K”, “Q” eta abar.

Altsu Eskisaroi lepo gainean. Argazkia Oskar Elorza montesdebaztan.blogspot.com

Sare honetatik ihes egiten zutenak, Frantziara abiatzen ziren Lekarozetik Frantziako mugarantz, Galarregi anaien jatorrizko eremutik hain zuzen. 

Frias 1937ko apirilean atxilotuko dute, eta 4 hilabete igaroko ditu Iruñeko espetxe probintzialean (38ko urtarrilean berriro atxilotuko dute). Buruzagiaren atxiloketa hauekin, sarea erabiltzeari utziko dute, nahiz eta hainbat kide Araba sarearekin harremanetan egon ziren eta nolabaiteko konexioa izango zuten; izan ere, Bittori Etxeberriaren etxeko erregistroan, Friasen sareko txoferretako bat zen Aniceto Arocena Zubiria presoaren helbidea zeukan ohar bat aurkitu zen.

Oso deigarria da hiru sareak, Erviti anaiena, baztandar abertzalena eta Guillermo Friasena kontaktu edo beraien artean laguntzatik gabe moldatzea eta ia bi urtez ( 1936ko uztailetik 1938ko otsailera biztartean) irautea hiruak batera (Araba sarea 1940ko abenduren artio iraunen du).

Guillermo Frías Arizaleta 56 urte zituela 1949an Iruñan zendu zen. Aipatu dugun bezala Alderdi Erradikaleko kidea zen eta baita ere Liga Laic-koa ere. 1907an, Victoria Cartagena Ezcurdiarekin “por lo civil” ezkondu zen eta euskaltzale eta euskalduna zen, Erviti anaientzat eta Galarregui anaientzat lan egiten zuten Baztango hainbat kontrabandisten epaiketan interprete gise egin zuen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Mikelarena Peña, F. (2020). Contrabandistas de ganado y redes de evasión en Navarra durante la guerra civil española. Cuadernos de Historia Contemporánea, Vol. 42: 263-283.

García-Sanz Marcotegui, Ángel: Republicanos navarros, Pamiela, Pamplona, 1985,

Read Full Post »

Ikastola bat ikasleei (erabat edo nagusiki) euskaraz irakasten zaien eskola mota bat da. Euskal Herrian lehen ikastola ofiziala 1914an ireki bazen ere, XX. mendearen hasieran gaztelania eta frantsesa derrigorrezkoak ziren Pirinioen bi aldeetako eskolatzean. 1930eko hamarkadan, Ikastolen haziak Nafarroan erein zituzten euskal abertzaleak, eta mota horretako lehen hezkuntza erakundea 1931ko azaroan sortu zen Iruñean, ondoren Lizarran (1933) eta Elizondon (1935).

Elizondoko ikastola bultzatu zuten Elizondar abertzaleen artean, Bittori Etxeberriaz gain Ignacio Iturria eta Lekarozko komentuko fraide batzuk nabarmendu behar ziran, batez ere Alzoko Migel Aita. Ignazio euskaltzale izugarriazen, euskaraz solasten zuen beti eta euskaltzale sutsua zen. Berak erosi zituen liburuak, gelako alkiek eta mahaiak eta andereñoaren soldata ordaindu zuen. Andereñoa 21 urteko Goizuetako neska gazte bat izango zen, Pilare Alba Loyarte izenekoa.

Bertze aldetik Alzoko Migel Aitak Eusko Ikaskuntzako Lehen Hezkuntzako Batzordeko kide izateagatik (Comisión de Enseñanza Primaria), erakunde horren laguntzak errazteaz gain, behar zituen kontaktu, aholku eta laguntza guztiak ematen zizkion Pilare andereñori.

602-goizueta-pilare-alba
Pilare Alba100 urte bete zuen egunean (2013-11-14) Argazkia ttipi ttapa.eus

Duela gutxi Donostian Irakasle ikasketak amaitu zituen Pilar Alba Loiarte andereño gazteak 1935eko urriaren lehen egunetan hasi zuen ikasturtea 30 haurrekin. Ikastola Beitonean zegoen (egungo Braulio Irarte kalea, 22) Antxiton trinketaren parean. Urte batzuk geroago, adinean sartuta, ikastola ireki zenean holaxen gogoratzen zuen:

Nahiz eta ilun xamarra izan, mahaiak eta alkiak argiak ipiniz gauza polita sortu zen. Handia, handia ez zen, baina hasteko ongi.” “Eskubidea eman zidaten egiteko neorrek, jartzeko nahi nun bezala eta ordun jarri nien uniforme bezala, batatxo urdin bat, denak berdintsuak egoteko. Liburu kontun, nahi nun guztia, materiala eta dena, dana. Ez dut pentsatzen ordaintzen zutela asko. Hori dana Ignacio Iturria Jaunak egiten zuela” (1)

Hala eta guztiz ere, ikasturteari hasmenta eman bezain fite jaiotzen ari zen ikastola berriari arazo larriak ailegatu zitzaizkion. Urriaren bukaeran lurraldeko inspektorea zen Angeles Barriolaren txostena zela medio Dirección General de Enseñanza delakoak. Elizondo ikastolari bere funtzionamendurako beharrezkoa zen baimena uko egin zion. Haur guziek handik atera, eta berriz sakabanatu ziren, hedatu ziren alde guzietara, barreiatu ziren eta hola gelditu zen”. Egoera honek 1936ko Otsaileko hauteskundeak burutu arte iraundu zuen. Frente Popularraren garaipenarekin ikastolako aintzindariek berriz baimena eskatu eta berehala ireki zuten, ikasturte honetako gelditzen ziren hilabeteak problemarik gabe igaro zirelarik.

Pilare Alba andereñoaren oroitzapenen arabera:

Giro nahiko ona, eragozpenik ez nuen izandu, lagunak genituen danak, elkarrekin joaten ginen goizero Lekarotzera, eta eskola aldetik erreztasun guztiak eduki nituen. Pedagogia aldetikan, ikasleak oso txikiak izaten zirelako liburuak baino gehiago irudiak erabiltzen nituen eta horiek egin beharko nituen. Nire gusto handiena neretzako izan zan eragozpenik ez eukitzea.” (2)

Pilare Alba Nafarroako bertze ikastolekin konparatuz (Iruña eta Lizarra) alde izan  zuen Elizondoko egoera soziolinguistikoa, ume guztiak euskaldunak zituen. Ez zuen hitzik egin beharrik erdaraz, euskaraz ederki moldatzen zirelako haur guztiak.

Bertze ikastolei bezala, Elizondokoari Espainiako gerrarekin behin betiko itxiera heldu zitzaion. Baztanera hasi ziren etortzen kamionak eta kamionak eta hainbertze requete eta falange eta Arizkunenean paratu zuten bere Koartela. Berehala, bi egunen buruan, requeteak joan ziren ikastolara eta lenbiziko ereki zuten, sartu ziren barnera eta atera zituzten hango liburu guziek, eta erre zituzten denak, alkiek, eta mahiak, karroetan bertze eskoletara eraman zuten.

2078ad_97ffe53a429c46fd8ce12e522464e744
 Felizitas Ariztia,  Bittori Etxeberri (ikastolaren bultzatzailea) eta Pilare Alba andereñoa. Argazkia nie.com

Bertzalde, Uztaila zela Pilare Alba oporretan egotea arren Elizondotik zebilen eta Gipuzkoatik abiatuz Bizkaiara joan zen. Bizkaia Nazionalen eskutan ez zegoenik hango Mundakako ikastolan 1936-1937 ikasturtean aritu zen. Eta Bizkai Nazionalen eskutan gelditu zenean atzerrira joaten ziren umeekin Iparralderat alde egin zuen eta Donibane Garazin zeuden haur errefuxiatuen artean klaseak ematen egon zen.

Pilar 1913ko azaroaren 14an jaio zen Iruñean, baina Goizuetako Lubienea etxean eta familia abertzale batean hazi zen. Ikasketak Iruñean eta Donostian egin zituen, eta Elizondoko ikastolan lan egin aurretik Iturengo eskolan egin zuen lan. Familia abertzale bateko kide zenez, gerra garaian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean lan egin zuen. Gerra ostean, itzuli eta moja egin zen, Mungian 30 urtez egon zen moja gisa, eta euskarazko hezkuntza baimendu zenean (diktaduraren ondoren) moja izateari utzi zion eta Bilboko hainbat Ikastolatan irakasle aritu zen 10 bat urtez.

2015eko urtarrilaren 30ean Goizuetan Elizondoko Ikastolako andereño izan zena hil zen, 101 urte zituela.

P.D. Sarrera hau 2015ean idatzi zen. Baztan Ikastolak antolatzen baitzuen urte horretan Nafarroa Oinez, eta urtean zehar hainbat jarduera, ekimen… egin ziren. Horietako bat Baztan Ikastolako lehenengo ikasleen bilera izan zen martxoaren hasieran. Ikasle ohiak afari baten inguruan bildu ziren Arriarte Elkartean, Mari Carmen Goñi irakaslearekin. Mari Carmen andereñoa 34 urte baino gehiagoz eta Baztan Ikastolako lehena irakaslea izan zen.
Merendu-afarian, oroitzapenak eta elkarbizitzaren zatiak berreskuratu ahal izan zituzten, adiskidetzeak eragindako alaitasunaren eta berriz elkartzearen artean, Baztan Ikastola posible egin zuten guztientzat oroigarri bat ere izan zen, bertzeak bertze, Pilare Alba Loyarte, Elizondoko lehen ikastolako lehen andereñoa eta bakarra!

11041213_928034417230266_7415472052034011617_o
Baztan ikastolako lehenego ikasleak (1970-1971 ikasturtea) Argazkia. nafarroaoinez.eus

(1), (2) Jesus P. Chueca Intxusta. NAPAR TOKIKO AGINTEAK ETA EUSKARAREN BORROKA BIGARREN ERREPUBLIKAN BARRENA. HURBILTASUN BAT.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

EUSKARARI PRESTIGIOA ITZULI ETA PEDAGOGIA IRAULI ZUEN ISPILURIK GABEKO EREDUA erreportajea. Maider Iantzi Goienetxe. 2015

NAPAR TOKIKO AGINTEAK ETA EUSKARAREN BORROKA BIGARREN ERREPUBLIKAN BARRENA. HURBILTASUN BAT. Jesus P. Chueca Intxusta.

Read Full Post »

2010ko martxoak.

Historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira, zientzia eta kulturatik baztertuak, liburu eta entziklopedietatik ez agertuak, han eta baita hemen. Gure historian Andereño  iraultzaileak, espiak…eta halako emakume interesgarriak izan dira…Elizonondoko Angela, goitizenezBeratarra” bezala, manduzaina edo gurdizaina (arriera) zena. Gizonezko ogibide hartan emakume bakarra eta erten dutenez eskualdeko manduzain onena zen.  

Baina baita ere  gure historioan baditugu emakumea izateagatik bizitza gogorra eta bortitza izan dutenak eta ezin duguna beren memoria ahazten ahal, Amparo “la baska goitizenarekin Iruñaldean ezagutzen zen Baztandarra bezala., biziza arras gogorra izan zuna, bortz urtekin umezurtza, gazterian errekete batek bortxatua, berarekin ezkontzera behartua, erreketearen amarako lan gogorrak ta tratu txarrak jaso izan behar zuna, separatista ta atea deitua… eta  garai hartako Iruña erdaldun eta anker horretan bere seme Xabierreri euskaraz mintzatzen ziolakoz… Azkenian anparok, egun batean, batzuk izotzatz irristatu zela ta bertze batzuk bere buruz in zuela, Argan itota hil zen. Hilerretik kanpo lurperatu zioten, lore bakarrik gabe, iluntze beltz batean eta otoiz laburrik ez (hitz hauek Josu Soraurenenak dira eta Nabarraldeko, Anparo “la baska” artikulotik artuta daude).

import_8211579_1

alaba espioi sareko sortzaileak: Tere Verdes, Delia Lauroba, Bittori Etxeberria eta Itziar Múgica. Argazkia Sabino Arana fundacioa


Baña akaso, bat ekartzeagatik, emakume baztandar bat nabarmentzekotan, Bittori Etxeberria Elizondarra izanen zen, bakarrik, aistion aipatutako Angela bezala bere lanian oberena izan zelakoz eta Anparo bezala, biziza gogorra izan zuelako. Bittori, atxilotua izan zen, Madrilera eraman eta garaiko fiskalia frankista bere heriotz zigorra eskatu  zun.

Bittori Etxeberria edo “Pepita Etxamo” (ezkutuko edo gerra izana) Elizondon jaiotako emakume euskaltzale ta abertzalea zen, errepublikako urteetan Baztango EAJren idazkaritza eta EABren (Emakume Abertzalen Batza) lehendakaritza bete zuen, jeltzaleak antolatu zituzten ekitaldi eta mitin guztietan partaide izanez. (goiko argazkian E.A.B. ko mahiburua mitin batean). Baita ere bere herrian kultura aldetik emakume mugitua izan zen, berak eta bere anai Esteban, Nafarroko I. bertsolari txapelketa antolatu zuten, egun haundia izanez Elizondorako 1936ko urtarrila 12 hori, (aipatu behar Etxeberria anai-arrebei laguntzen zien 20 urteko gazte Elizondar bat zegola eta Mariano Izeta izena zula), baita ere Bittori, 1935ko Elizondoko ikastolaren bultzailea eta sortzaile batetakoa izan zen, eta erraketak sartu ziren egun beltz horretan (1936) ikastola barnean zegoen eta bere begiekin ikusi izan zuen nola liburu eta material guztiak erre zuten.  Gerra hasi zen urte hartan Bittori 28 urteko emakumea zen eta jakinez nor zenez, ta zein ziren bere ideiak, berze Baztandar batzuekin batera, Francisca Iribarren eta Felizitas Ariztiarekin batera, deportatu zuten. Baina Baztanera itzuli  ziren eta itzuli bezain pronto, Felizitasekin eta Timoteo Plazarekin hasi ziren mugaz bertzalde jendea pasatzen. Bittorik bera, arduratu zen erakunde hau lau lurraldeetara hedatu zedin, bertze laguntzaileak bilatuz . Jose Antonio Agirre, Euskal Gobernuko Lehendakariak, erran zuen bezala : “Pepitarengandik jaio zen erakundea . Berak eman bait zituen lehendabiziko urratsak.”. Bittorirekin batera, lau lurraldetan, hogei jeltzale inguru aritu ziren, sarea ia ia emakumez bakarrik osatuta zegoen (gizonezkoak gehienak, hasieran gudan zeuden eta gero erbesteratuak edo atxilotuak) eta  sarearen egituran garrantzi haundiko zereginak emakumeen esku zeuden . Aipatzekoak dira, Bittori Etxeberriaz gain, Delia Lauroba Yeregui, eta Itziar Mugika Irastorza, Gipuzkoan, eta Teresa Verdes, Bizkaian.

Sarea garrantzi haundia izan zun bai alderdirako ta bai bertze “antifrankista” taldentzako, komunistek aunitzetan erabili zute sarea, La Pasionariaren eta Negrinen mezuak Baztango zoko hontatik pastu ziren .  Emakume hauen egin beharra prinzipala kartzela ezberdinetan (Burgos, Larrinaga, El Dueso, Puerto S .Maria . . .) preso zeuden gudariekin lotura izatea zen eta epaiketetaz arduratzen ziren funtzionariekin informazioa lortzeko kontaktatzea zen. Bide hauetatik lortutako informazioa, Euskal  Gobernuaren bitartez, Enbaxada eta kanpoko ministeritziei presoen egoera eta heriotz zigorrei buruzko datuak emateko erabiltzen zuten. Era horretan, Frankoren gobernua presiona zetzaten .
Sare honen eraginkortasunaren datu adierazgarria honako hau litzateke. Burgosko epaitegi  koarteletan lapurtutako agiriak Baionaraino eraman ondoren (kopiatu), mugak joan etorrian ezkutuan eta zeharkatuz, 24 ordutan berriro Burgosera  itzultzen zituzten. Bertze egin beharren artean frankismoarengandik ihesian zebiltzaten gizabanakoak mugaz bertzalde eramatea izan zen, lan honetaz Bittori, Felizitas Ariztia, bere anaia Agustin  Timoteo Plaza ardurazen ziren arren, hainbat baztandar lanetan aritzen ziren; Pablo Etxeberria, Luis Plaza, Aniceto Arozena, Rafael Garmendia, Bautista Iribarren… muga zeharkatzeko bi toki ezberdiñetik pasatzen ziren, bai Alduide aldera (Beartzundik) eta Sarara. Sara aise urrunago egon arren seguragoa zen. Zazpi-zortzi ordu behar zituzten eta hiru linea gainditu behar; karabineroak, falange eta reketeak…baztango samaritanoak bezala ezagutzen zieten. Bittori berak, espio lanak egin zituen, bere lehen lana Bilbo erori zenean hara joatea izan zen eta errendizioko arahuak edo kondizioak jakitea izan zen. Informazio hori, Baionan zeuden erbesteratuak egitan zein ziren kondizioak jakiteko balio izan zuen

.Bittori Etxeberriak sortutako erakunde hau “Sare Alava” izenarekin ezagutu zen, sarea haundituz eta indartuz joan zenenan, Erbestean zegoen Euzkadiko Gobernuak (ia dena antolatua zegonean) “ongi” ta kontrolpean nahi zuenez buruzagi bat patu zun (gizonezkoa), Bittori berberak Iparraldetik ekarri zun bere nausiaren  izendapen-agiria, Luis Alava medikua.

15125107921i1

Goitiko aldean Bittori baztandarra, beheko aldean Delia, Itziar eta Tere Madrilgo Ventas kartzelan. Argazkia Sabino Arana Fundazioa


Erakunde honek (Alaba sarea) 1937ko Abuztutik 1940 .ko Abendura artio iraun zuen (Bittori ta bertzeak lehenagotik muga zeharkatzen ibili arren).  Naziek Parisen sartu eta Euskal Gobernuaren egoitza hartu zutenean, han barruan , “Barrne Zerbitzu”ren txostenak eskuratu zituzten eta Gestapok Frankoren poliziai emanez. Honen ondorioz, bi hilabetez, 1940ko abendutik 1941 .ko urtarrila bitartekoan sare osoa deseginik suertatu zen , Bittori Elizondon bertan atxilotua izan zen Agustin eta Felizitas Ariztiekin batera, hiruak Madrilera eraman  zituzten. Sareko atxilotutako 28 tatik 21 prozesatuak izan ziren . Lehendabiziko epaiketan, Fiskalak 19 heriotz zigor eskatu zituen, hoien artean Bittorirena, baina 1.942.ko berrikustapen prozesuan Epaitegi gorenak zortzira mugatu zituen, azkenean bat bakara izanen zen, hau, Luis Alava buruzagiarena. 1.943ko maiatzaren 6an hil zuten. Bittori eta bertze hiru emakumeak 30 urter kondenatuak izan miren (brete batzuekin batera) baina ondarrian 6 urte arteko gartzela zigorrak jasan behar izan zituzten. Bittori Madrilgo Ventas (emakumendako izandako kartzela haundiena) kartzelan bortz urte presa egon ondoren  1947an  Baztanera bueltatuko zen. Espio bezala ere bere anaia Esteban eta Agustin Ariztia prozesatuak izan ziren eta baita ere Bittori bezala, Estebani hasiera batean 30 urteko zigorra ezarri zioten, Agustineri berriz 25 urteko zigorraa. Felizitas Ariztia atxilotua izan zen baina ez zen epaitua izanen.

Urte dexente batzuk geroago 1978an, baztandarrak, Baztandaren Biltzarraren elkartearen bitartez,  Bittori Etxeberriari ta Felizitas Ariztia emakume ausartei merezi zuten omenaldia egin zioten.

Post hau egiteko erabili den materiala

MEMORIA HISTÓRICA DE LUIS ALAVA SAUTU. Rafael Larreina blog. 2007.

GUDARIS Y REHENES DE FRANCO (1936-1943) (liburua). José Manuel Mendizabal Mendiola. Alberdania 2006

 

 

Read Full Post »

Maiatzaren hasieran, 6an hain zuzen ere, baina 1963an Parisen Xabier Landaburu hil zen. Xabier Landaburuk bizitza osoan maite izan zuen Baztan, eta bihotzean zeraman, eta baztandar batzuk ere bai; Garmendia familia, Ariztia eta Etxeberriatarrak, batzuk esatearren, eta hori Landaburuk ia ez zuela Baztan ezagutu, egun bakar bat egon baizen.

Frantzisko Jabier Landaburu Fernandez de Betoño batzuetan Xabier Landaburu bezala ezagutua, 1907ko irailaren 5an Gasteizen jaiotako politilari abertzalea eta kazetaria zen. EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen eta 1933an diputatu hautatu zuten Araban, EAJ alderdiaren eskutik. 1936ko uztailatik Gasteiz nazioinalen eskuetan zegoen eta Xabierrek ia bi aldiz atxilotua izan zen eta hirugarren atxiloketa bat ez izateko, hamahiru hilabetez egon zen ezkutuan Gasteizko Floridako familiaren pisuko sabaian. Bere etxean ezkutatuta 1937ko iraila artio egon zen, gure “istorio ttipi hau” hasten den egun artio.

Xabier Landaburu. Argazkia euskonew.

 Gasteiztik atera eta Iparraldera ihes egin behar zuen eta horretarako, Alava Sarera jo zen, Eusko Jaurlaritzak berriki sortutako espioitza sarera. Baztanen sarea Bittori eta Esteban Etxeberria, Agustin eta Felizitas Ariztiak elizondarrak osatzen zuten, eta, neurri batean, Garmendia familiak, Rafael Garmendia izango baitzen Landaburu Gasteiztik Elizondora eramango zuen txoferra (taxista zen).

Lander Santa Maria “las cuatro estaciones en el valle de Baztan” liburuan kontatzen dun arabera, Xabierreri, Gasteizen kotxe batean sartu, manta latz batzukin estali ta bi aulkien tartean makurtuta ta mugitu gabe ezkutatuta, gelditu gabeko bidai luze baten ondorioz, Elizondora iristean, Rafael Garmendiak Santiago kalea zeharkatu zuen, ezkerrera biratu zuen Burjes kalea eta parean zuen garajerako sarrera bideratu zuen, Jaime Urrutia kaleko egungo 8. zenbakiarekiko bidegurutzean, gaur egun Goizalde eraikina dagoen tokian, zuzenean sartu zen eta anaia, Ignacio, berehala itxi zituen ateak. Kotxetik atera ziotenean, gixajoa ezin mugiturik zegoen, makurtua bidaiako postura gatik, garaje bertan igurzidurak ezarri zioten.

Hortik, garajetik eta gau itxian, Etxenikeara eraman zuten, 50 bat metrora dagoen etxe batera, baratze batek bakarrik banatzen duena, eta Agustín Ariztia elizondarraren familiak, Alava Sareko kide aktiboak, hartu eta ezkutatu zuena.


fiat 508 balilla (1932-1937) – Argazkia todocoleccion – 157367429

Biharamunean, goiz goiz ta garaje berberatik, Ignacio Garmendia ta bere familia eskerrak emanez, beren bizizak arriskuan jartzeagatik, kotxean sartu, baña kasu hontan maleteroan ezkutatuta eta Agustin Ariztiak gidatuta, Dantxarineatik barna Donibane Lohitzunera eramanen zuten. Handik Parisera eta han hasiko zuen politikari bezala epealdi garranzitsu ta berri bat.

 EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean, Gestapotik ihes egin zuen, eta euskal erresistenzian (aliatuen alde) sartu zen , 1944. urtean, 1944n Paris askatu zutenean bertze euskaldun batzuekin batera, Marceu etorbideko Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen, hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean, Agirre lehendakaria hil zenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten.

1963ko maiatzaren 6an 55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela Parisen hil zen. 

Post hau egiteko erabili den materiala

Las cuatro estaciones en el Valle de Baztan. Lander Santamaria. Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006.

Frantzisko Jabier Landaburu. wikipedia.eus

Read Full Post »

Urtero bezala, Ekainaren hasmentan  Baztan ikastolak bere besta ospatzen du ( aurten ekainak 7an). Festa hau Ikastola sortu zenetik egin da eta famili giroan, ospatzen da.

Baztan Ikastola  1970 urtean jaio edo sortu zuten (1970-71)- Garai haientan, Baztandar gehienentzat ama hizkuntza eskuara izan arren,  egoera larrian zegoen. Hola zela, zenbait guraso, Baztanen, ikastola baten beharra sentitu zuten eta segidan lanian patu ziren; Paperak eskatzen, Hernaniko Ikastola ikusten,  haurrak eskolara joateko  zeukaten gurasoekin hitz egiten… eta azkenean 1970eko martxoaren 24an; Mariano Izeta , Fernando Iribarren, Pablo Eraso, Antonio Astiz,  Joaquín Zubikoa eta Marcos Irigoyen gurasoek  Vianako Printzea Erakundean  “Elizondoko leku honetan euskarazko eskola bat irekitzeko, non haurrek gure hizkuntza maitea ikasiko duten” eskaera siñatu zuten, eta dena lortuta Irailan ikastola martxan jarri zen. Marcos Irigoyen Guraso Elkarteko lehen lehendakaria izan zen.

Lehenego ikasturte horrek 27 haurrekin Miserikordiako (zahar etxean) libre zegoen eta gustora utzitako gela batean hasi zen eta lehenego ikasle hoien andereñoa Lekarozko neska gazte bat izan zen;  Mari Karmen Goñi andereñoa.

20 hamarkadako ikastolako ikasleak. Argazkia nie50urte

Urte haietan, gela antolatzeko modua arras desberdiña zen: mahiarik gabe, lurrean exerita (honek zer erranak sortzen zituen herrian), liburu gabe, euskara abestiz eta txontxongiloz lantzen zen eta Larunbatetan, ibilaldiak egiten ziren…Baita ere urte hasieran, irakaslearen fitxa egitera eta haurren kopuruatz galdetzera garai haietako “sekretak” pasatzen ziren.

Hurrengo urtean bertze andereño bat etorriko da, Sokorro andereñoa.  Bi talde izanez eta urtez urte ikasle kopurua haunditzen joan zenez, irakale gehiagoren beharra  zegoenez  Mª Jose Bertiz, Mª Lourdes Apeztegia (Marilu) eta Mª Paz Goñi sartu ziren. Beranduxago 1978an lehenengo maixua agertuko da,
Kepa Dendarieta.

Ikastola haunditzearekin arazoak etorri ziren, lekua txikia zen eta gainera guraso batzuk “libro de escolarida” lortzen ez zelakoz seme-alabak atera zuten. Lekuarena, parkeko ikastetxearekin irtenbidea bat lortu zen. Eraikina eskola nazionalaren egoitza zena eta libre gelditu zenez “parkeko ikastolan” bihurtu zen. Geroxago etorriko zen Elbeteko eskola  eta borroka luze baten ondoren (herria ia ia bi zatitan banatu zen ta guzi) Pilarreko egoitza lortuko zen. Ordutik hona  aldaketak aunitz izan dira, oztopoak gaindituz normalizazio bat arte aurrera segitu du Ikastolak.

Hasierako 27 hoietako haur,  haunditu ziren,  gurasoak  bihurtu ziren eta bere seme alabak ikastolan matrikulatu zuten eta ia  urte dexente ondoren badirea kasu berezi batzuk, ikastolatik famili berbereko bi belaunaldi (guraso-seme/alabak)  pasatu direnak.

 Baztan kastola eta gaur egungo ikastolen aurrekaria, 30eko hamarkadan sortutako euskal eskolak (Nafarroan ikastola izena eman zizaien) izan ziren. Lehena, 1931n, Iruñeko Karlos III etorbidean jarri zen abian. Hiriburuaren ereduari jarraituz, 1933an Lizarran patronatu bat sortu zen ikastola bultzatu eta zuzentzeko. Azkenik, 1935ean, euskal eskola sortu zen Elizondon.

Guztiak ekimen pribatutik sortzen dira (Gerra Zibilaren ondoren sortzen diren ikastoletan ere izango da hori). Bultztzaileak Nafarroako euskal nazionalismoarekin zuzenean lotutako pertsonak edo taldeak dira. Denetan modu batera edo bertzera Nafarroako Emakume Abertzale Batza atzean zegoen; Hiru ikastoletan kontratautako andereñloak erakunde hoorretakoak ziren. Baztanen erakundearen lehendakaria Bittori Etxeberria zen eta berak, bere anai Esteban eta Elizondo’ko Eusko Etxea’n biltzen ziran bertze euskaltzaleek eraginda; Manuel Aramburu, Agustín Ariztia, Rafael Garmendia, Bautista Iribarren, Felizita Ariztia, Timoteo Plaza, Ignazio Iturria …posible izan zen. 

Ikastola 1935ko Irailan ireki zen eta Beitonea etxean kokatua zegoen. Pilare Alba Loiarte goizuetarr hartu zuten andereño. Ikastolak onek Ignacio Iturriaren laguntza jaso zun eta honek gastu guztiak hartu zituen, andereñoren soldata, liburuak, mahiak. Bertze batek tokia utzi zien. 

1935ko ikastolako gela, Beitonea etxean. Argazkia nie50urte

Baina Mariano Izetak kontatzen zun bezala gure herri hontan beti izan dira euskararen etsai batzuk eta hauek maltzurkerietan, ikastolak ez zuela baimenik, legez kanpo zegola , bota behar zela…hasi ziren eta lan zikin hori bere fruituak eman zuen. Hasi bezain laster, aste batetara gobernua ikastola itxi zun eta haurrak eskola nazionalera bueltatu ziren (erdaraz ikastera)

Ikastola lau hilabetez egon zen itxita baina  1936ko Otsailan hauteskundeak izan ziren Espainian eta Frente Popular talde ezkertiarrak hauteskundeak irabazi zitun eta gauzak aldatu ziren. Baimena eskatu zen Gobernu berriari eta honek baietza emanez ikastola berriro, ireki zen. Bizpa-hiru 
hilabetez segitu irekia egon zen eta ikasturte anormaltasunean aktie zen, baina zorritxarrez faszistak armetan altxatu ziren (Espainiako gerra zibila lehertuz) eta uztailak 25ean Iruñetik Mauricio Iribarren falangista iritsi zen. Udaletxeko Errepublikaren bandera balkoitik behera bota ondoren, falanjistak (eta haien inguruan bilutako elizondar aunitz) Ikastolako atea bortxatuz sartu ziren eta han aurkitu zuten liburu guztiak erre zuten, mahiak eta aulkiak eskola nazionaletan banatu zuten eta  ikastola ustu ondoren,  ate buruan horiz “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

P.D Sarrere 2009ko ekaina engin zen baina, urta hauetan moldatu eta informazioni berria gehitu zaio.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Mariano Izetaren ” Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999) liburua.Las Ikastolas en  Navarra ( sigloXX): Búsqueda de un modelo de escuela propio. Irene López Goñi. Universidad Pública de Navarra. 2005

Euskerazaintza. LVIII Zenbakia. 2006.

Gerra Zibila eta gerraostea Baztanen 1936-1946. Iker Frias Iturria. Kondaira.com 2004.

Los primeros alumnos de Baztan Ikastola vuelven a clase. Lander Santamaría. Diario de Noticias. 2015

Read Full Post »

1931ko Apirilaren 12an izandako udal-hauteskundetan zinegotzi batzuk ala bertzeak aukeratzerakoan, monarkiaren alde edo kontra agertzen ziren kontuan hartu zituzten hainbat boto emailek eta ia ia errepublika edo monarkiaren alde galdeketa batean bihurtu zen.

Hauteskundeen emaitzak jakiteko larritasunaz, estatuko hiriburu garrantzitsuenetan Errepublikaren aldeko botoak gehiago zirelakotan zurrumurru zabaldu zen. Jendea kalera irten zen eta udaletxera hubiltzen ziren Errepublika deklaratzea eskatzera. Bertze hiriei aurrea hartuz, apirilaren 13an, Eibarko udaletxean jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako lehenego bandera!. 

Eibarko Udala 1931ko Apirilaren 13an

Hauteskundeak argi erakutsi zuten Espainako Alfonso XIII.a ez zuela herritarren  maitasuna eta apirilaren 14 alde egin zuen, egon berberan Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.

 Errepublika aldarrikatuta, batzuek arreta eta kontu haundiki hartu arren aunitzek itxaropenez agurtu zuten. Aro berri bat inauguratu zen. Etorkizunak gauza positiboak ekarriko zizkiela sinesten zuten (denek gauza bera espero ez zuten arren). Langile aunitzendako funtsezko aldaketa ekarriko zien bizimodu eta lan-baldintzetan, iraultza sozialista  emanen zela, nekazarientzat lurraren jabetza, ezkuntza  jende guztiaren eskura egotea, laikotasuna...

Apirilako 14tik aintzin, probintziaren kontrol politikoa errepublikanoen eta sozialisten esku geratu zen. Gobernadore zibil berria errepublikanoa izan zen, Diputazioaren ordez, errepublikanoek eta sozialistek osatutako batzorde kudeatzaile bat ezarri zen. Nafarroako zenbait udalak, Iruñekoa, Donoztebekoa… (Apirilan edo Maiatzan 2. bueltan ) ere errepublikatzaleen eskuen gelditu ziren. Baztango kasuan, 1931ko udal-hauteskundeak monarkiaren hauteskunde-legearen arabera egin zirenez eta 29. artikuluaren arabera, hautagaitza bat baino gehiago aurkezten ez bada, kideak zinegotzi ta Alkatea karguak automatikoki lortzen dute, hauteskundeak egin beharrik gabe. Hala zela Blas Marin elizondarra Baztango alkatea atra zen (Bera bakarrik aurkezten bai zen).

Nafarroako iritzi publikoaren zati handi batek ez zuen bereganatu araubide berria. Nafarroa, 1931an, probintzi rurala zen batez ere nekazaritzan sustatzen zen. Nekazaritza ezberdiña eremearen arabera; Eremu menditsuan jabetza zatiezin txikia zen nagusi, eta aberastasun handia zegoen herrilurrretan (lur komunalak), basoetan eta larreetan; Nafarroko erdialdean jabetza txiki eta ertaina zegoen eta erriberan, jabe handien lur sail handiak eta jabetza gabeko nekazari ugari zeuden. Gainera Nafarroan kleroa ugaria zen, apaiz eta elizgizon kopurua estatuko haundienetakoa zen, eta horrek eragina izango zuen gizartearen erlijiotasunean…eta etorkizunean.

Baztanen? antzeko parezido, Karlista feudo zahar honetan dudarik gabe karlistak ziren ugarienak, gainera aspalditik Karlisten ideologia arras barneratu zuten nekazariek. Karlistek ez zuten alderdi egituratu baten antolakuntzarik, normalki jauntxoa baten inguruan zeuden elkarturik. Jeltzaleak Karlista tradizionalistekin konparatuz indarra gutxiago zuten baina presentzia gero eta nabariagoa zen. Errepublikatzaleak, alkatea izan arren arras gutti ziren eta ekaina eginen diren hauteskundetan nabarituko da.

 II. Errepublika ezartzean, faktore berria sartu zen baztandarren arteko harremanetan: Politika! eta bi gai hartuko dute garrantzia Nafarroako politikan: erlijioaren auzia eta Autonomia Estatutua.

1931ko EKAINEKO BILTZAR KOSTITUZIOGILERAKO HAUTESKUNDEAK

Ekainan  konstituzio berria sortzeko helburukin Biltzar Konstituziogilerako hauteskundeak (Espainiako hauteskunde orokorrak) antolatu ziren.

Nafarroan bi hautagai zerrenda aurkeztu ziren; hautagaitza katoliko-foruzalea (Karlistak, Monarkikoak, katoliko indepenienteak, EAJ) eta errepublikano-sozialista. Hautekunde kanpainan Elizondon, Berroetan,… mitinak antolatu ziren. Jeltzalen aldetik, Jesus Doxandabaratz, Hilario Yaben, Manuel Irujo diputado ohia (Aguirre soilik Lizarrako mitinean egon zen) aritt ziren…Karlisten aldetik Victor Pradera “jaimista”, Carmen Villanueva (Agrupación Escolar Tradicionalista-koa)) Rodezno kondea…Ezkertian alderdian Emilio Azarola sozialista (Donoztebeko alkatea eta bertze hautagaiak ibili ziren.

Carmen Villanueva Karlistaren mitina Elizondon

1931ko ekainaren 28an, Biltzar Konstituziogilerako hauteskundeak (elecciones a las Cortes constituyentes)  egin ziren, hauteskunde hauetan Baztanen parte-hartzea altua izan zen: %81,56a. Eskuindarrek irabazi zuten %81-90 lortuz eta gainontzekoek errepublikar-sozialistei bozkatu zieten. Baztanen Katoliko-foruzalen hautagaietatik bozkatuenak ; Rafael Aizpun Katoliko independientea 1536 botokin eta Jose Antonio Aguirre Jeltzale 1525 botoekin izan ziren. Ezkertiarren artean Doneztebeko alkatea Emilio Azarola Gresillón sozialista  331  botokin izan zen (Ikusi tabla).

Eskuindarrak. Katoliko -Foruzaleak%83.5
Rafael Aizpun (Katolikoa)1536
Jose Antonio Aguirre (EAJ)1525
Miguel Gortari (Katolikoa)1519
Joakin Beunza (Karlista)1473
Rodezniko kondea (Karlista)1462
Ezkertiarrak. Errepublikatzaileak – Sozialistak%15.5
Emilio Azarola Gresillón (sozialista) 331
Mariano Ansó (Acción Republicana)301
Aquiles Cuadra (Errepublikatzalea)264
Tiburzio Osacar (Sozialista)251
Mariano Morilla (Sozialista)248

Nafarroan mailan iduritsu, Hautagaitza katoliko-foruzaleak % 63,2ko boto-portzentajea lortu zuen. Errepublikano-sozialisten hautagai-zerrendak botoen %35,9. Bortz hautagai eskuindiarrak Diputadu gise Madrilera joan ziren, Ezkertier aldetik Iruñeko alkatea Mariano Ansó eta Doneztebekoa Emilio Azarola.

Espaina mailan alderantziz, Errepublikano-sozialisten hautagai-zerrendak % 72,92 lortu zuen eta eskuindarren presenzia irrigarria zen. Nafar eskuindarrak Euskadiko (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) Jeltzale, karlista eta tradizionalistekin Vasco-Navarros taldea sortu ruten (15 omen ziaren).

131-1932 SORTARAUA-ESTATUTOA

Uztailan 26an, Euskal estatatutoa (Euskal Herriarentzako Sortaraua) eztabaidatzen ari zirela Amaiurtarrek kriston eztanda batengatik iritzarri ziren eta goizean egiaztatuko zuten Gaztelu muinoan  monolitoa falta zela. Dirudienez ezezagun talde bat Amaiurko gazteluaren monumentura igo eta monumentuari zenbait kartutxo dinamita patuz lehertu zuten.

Eztabaida handia piztu zen baztandar biztanleen artean. Nork eztandarazi zuen monumentua? Baztanen errepublikaren aldekoei leporatu zieten.

Sortarauaren inguruan giroa zakartzen zijoan, Amaiurko atentatuaren tenorean, bi proposamena zeuden mahi gainean; Bata Lizarrakoa, Euskal Estatua eta Aulki Santuaren arteko harremanetan autonomia bermatzen zuena eta bertzea (bertzeak bi ziren), Madriletik bultzatutako gestorak (gehiengoa errepublikatzale eta sozialista zuena) idatzitakoa: euskal-nafarra (Lizarrakoa berdiña baina “Santa Sederekin” harremana Estatu Españolak bermatuko zuna) eta Nafarroa bakarrarena.

1931ko ekainan Lizarran indako batzarreko ordezkari batzuk. (Lizarrako hitzarmena gise ezagutu zena)

Egun batzuk lehenago (uztailaren 13an) Nafarroako udalerrietako ordezkariak bildu ziren Foru Jauregian estatutu bat edo bestea aukeratzeko, zuzenketei buruz eztabaidatzeko Iruñan bildu ziren, Nahasmena eta desinformazioa handiak izan ziren, eta bilera bertan behera utzi behar izan zen, gainera ordezkari batzuek ez zuten estatutuei buruzko ezer jakin nahi. Azkenian, udaletxetara informazioa bidaltzea eta hurrengo batzarrea hobe preatatzeko zonaldeka biltzea proposatu zuten. Gure eskualdean bilera Mugairen egin zen eta Lizarrako sortaraua aukeratu zuten.

1931ko abuztuaren 10an estautoa aukeratzeko batzarre ospatu zen eta emazie hauek eman ziren.

Lizarrako Euskal Herriko Estatutuaren alde305.351
Estatuto batere30.290
Nafarroako Estatutuaren alde2.808

Baztan eta Maya de Baztan-go (Baztandik kanpon zegoen Amaiur) ordezkariak Lizarrako Euskal Herriko Sortarauaren (Estatutuaren) alde egin zuten.

Euskal Herriarentzako Sortaraua onartua Irailaren 22an 420 alkate-ordezkariak (horietatik 156 nafarrak) Madrilera joan zen Niceto Alcalá Zamora behin-behineko gobernuaren presidenteari proiektua ematera. Madrilgo gorteen batzordeak eztabaidatu eta Eliza-Estatuaren harremanei buruzko artikulua konstituzioaren kontrakotzat hartu eta guztiz errefusatu zuen proiektua ( Aulki Santuaren arteko harremaak autonomiak bermatzen zuen artikuloa). Onartutako Errepublikaren Konstituzioa Estatu espainiarraren izaera laikoa finkatzeaz gain, Aulki Santuarekiko harremanak Espainiako Gobernuarentzat erreserbatzen zituen.

Lehendabiziko proiektuaren atzera botatzeak nolabait autonomia grina berpiztu eta eta Konstituzioarekin bat zetorren proiektua idazteko Batzar Kudeatzaile aukeratu zuten (lau probintziak).  

1932ko urtarrilan udalen bigarren batzarra egin zen sortaraua bozkatzeko baina aunitz kexu ziren ez zekitelako nola izanen zen bozkatuko zaten estatutua (oinik lantzen ari ziren) ekaina aurkeztuko zen estatuto berria) . Emilio Azarola Doneztebeko alkateak, Gorteetan Nafarroako diputatu sozialistak kantari ahotsa eraman zuen oraingoan eta estatuto “vasco-navarroren” kontra egin zuen; “Beraz, ez ditugu elkartu behar gure destinoak guk baino gutxiago dituenarekin. Euskal Herriko Estatutua onartzen badugu, gurasoek utzi ziguten onenari uko egingo diogu”.

Jeltzaleak alde bozkatu zuten, karlistak kideei boto askapena eman zuten eta Emilio Azarolak zuzendutako nafar-ezkerraren zati batek kontra, bertze ezkertiarrak alde. (Huntakoan udaletxeko hautagaiak murriztu ziren)

1932ko urtarrilako batzarreaUdalabotuak
Euskal Herriarentzako Sortaraua160209,479
Estatuturik ez2166.553
Nafarroako estatutua3628.881
Eskualdeko autonomia1220.044

Euskal lau probintzietako batzarra Aurreproiektu berria apirilaren 21ean argitaratu zuten eta bozketa ekainaren 19an egin zuten. Sortaraua berrie ez zuen Euskal Estatuaz hitz egiten baizik eta estatu espainiarren barnean izango zen unitate autonomo politiko-administratiboaz eta erakunde berriak gaztelaniaz País Vasconavarro eta euskaraz Euzkadi izango litzateke izena.

Proiektu berria ez zen guztiz karlisten gustukoa, eta bere buruzagiek jarraitzaileei boto askapena eman zien. Karlista aunitz foruen kontrakoa, ateoa eta kostituzionala zela zioten, Jeltzaleak  foruak  “gaur egunean bizi zirenean” zeudela erten zuten eta sustatu zuten. Rafael Aizpun eta Miguel Gortarik diputatu katolikoak, gero  Unión Navarra sortuko zutenak, alde egin zuten. Sozialista kontra egin zuten eta Acción Republicanak aldekoak eta kontrakoak zituen, lehendabizikoen artean Mariano Ansó gorteko diputatua.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba alde agertu ziren, Nafarroa izan zen salbuespen nagusia.

1932ko ekainaren batzarre orokorra (Nafarroa)
Alde109 Udal / Biztanleriaren %38.72
Kontra123 Udal / Biztanleriaren %53.04
Abstenzioia 35 Udal / Biztanleriaren %8.24

Baztan estatutoaren alde bozkatu zuen, baita ere Amaiurko ordezkaria Jaime Urrutia. Euskualdean herri gehienak Doneztebe eta Labaien ezik kontra bozkatu zutela eta Sunbilla eta Zubieta abstenitu zirela, bertze guztiak alde bozkatu zuten.

 Jimeno Juríok, “Navarra jamás dijo no al estatuto vasco”  liburuan, bortxaketa izan zela eta ordezkarien boto aunitz udalen mandatuaren aurkakoak zirela egiaztatu zuen. Erreklamazioak egin ziren, prozedurak eta emaitzak legez kontrakoak eta baliogabeak zirela salatuz, baina ez ziren kontuan hartu izan eta behin betiko emaitza eman zen.

Nafarroa kenduta, gainontzeko hiru lurraldeek proiektua martxan patu zuten eta 1936ko Euskal Autonomia Estatutua lortu zuten eta Gerra Zibilean onartua izan zen.

Errepublikarren besta. Elizondoko Circulo dee la Unión (kasinoa)

1933ko APIRILAKO UDAL HAUTESKUNDEAK.

Estatutoaren afera gainditua Errepublikak aintzin segiten zuen eta 1932ko urrrian, Errepublikako hauteskunde legeria berriak ezartzen zuen moduan, 1931n udal-hauteskunderik izan ez zutenak ,Baztanen kasuan bezala, udal taldearen ordez batzorde kudeatzaile bat jarriko da. Hala izanda Blas Marin alkatea izateaz utziko du.

Azaro hortan, hauteskunde legeria ezarri bezain pronto eta berriki izanen diren udal-hauteskudeai begiratuz, Baztanen “Acción Republicana'” eratuko da. Alderdiaren batzordean Joaquin Sobrino, Luís Asiron, Alfonso Etxenike, Vicente Olabe, Celestino Egurrola eta Francisco Inbuluzketa zeuden.

Baztango mapa politikoa pixkanaka pixkanaka aldatzen doa eta udal-hateskundeak izanen direla ta, Solidaridad de Obreros Vascos (etorkizunean STV-ELA) sindikatuaren eta Acción Nacionalista Vasca taldearen presentzia izanen da, hala ere Ballaran eskuindarrak nagusi izaten segituko dira.

1933ko apirilaren 23ko udal-hauteskundeak izanen dira. Espainiako ia 2500 udalerritan egin ziren; ( 1931 udal-hauteskunderik izan ez ziren herrietan) Espainiako lehen hauteskunde demokratikoak izan ziren, eta emakumeek hautesle gisa parte hartu zuten lehena.

Baztanen partehartzea %76,19 izan zen eta monarkia garain bezala eskuindarrek botoen gehiengoa %61,70 lortu zuten. EAJak botoen %21,30a eta errepublikar-sozialistek %0,10 .

EAJ alderdiak hiru kide udal batzarrean sartu zituen. Zinegotzi eskuindarren artean ideologia ezberdinetakoak eta independenteak zeuden, Eskuindar Blokea ez zegoen elkartua eta zinegotzi nazionalistek (EAJ), independenteak eta Eskuindar Blokearekin bat ez zetozen eskuindarrak, “candidatura municipalista” bat osatu zuten eta Alkate Ignacio Iturria Zavala ( Baztan Buru Batzarreko lehendakari ohia) jeltzalea izan zen.

Abertzaleak (EAJ) haraneko herri guztietanere hazten eta indartzen joan ziren n. Mugimendu interklasista eta herritarra zen. 1933ko maiatzan Elizondoko Polonia etxean Euzko Etxea zabaldu zuten, presidentzian Ignazio Iturria (alkate berria), Jose Azkarate, Emiliano Goñi eta Tiburcio Irigoien zeuden. Batzoki honek bazuen jangela, ostatua eta liburutegia, eta kultur ekitaldiak antolatzen zituen.

Euzko Etxean dantzak ikasten ziren, haien arten mutildantzak eta baita ere berriki izendatutako Euskal Dantza Nazionala, ezpatadantza! (hasieran mutildantzan pensatu zen). Hortarako Alderdiko Ezpatari Batza dantza irakasle bat bidali zun. Antolatutako ekitaldieen artean aipatu “el dia del niño Euskaldun”lehen aldiz ospatu zela.

Azaroaren 19an Gortetarako hauteskundeak ( Espainiako hauteskunde orokorrek) baita ere izan ziren, Itzuli bakarrekoa izan ziren eta emakumeek lehendabizikoz bozkatzeko eskubidea izan zuten. Ohikoa zenez Baztanen Eskuinako hautagaiak bozkatuenak izan ziren. Madrilerako Nafarroko 7 eserlekuak denak eskuindar hautagaiak lortu zuten.

Espaina mailan zentro-eskuin eta eskuin partiduei gehiengo parlamentarioa lortu zaten. Binario Conservadorearen hasiera izan zen. Ezker errepublikanoaren porrota izan zen, sozialistek hauteskundeetan bakarrik aurkeztu ziren, errepublika “burgesa-tik” “errepublika sozialista” bat era pasteko.

Ezkertiarren porrotaren eta eskuindarren garaipenaren arrazoi nagusia izan zen lehenak elkartuta aurkeztu zirela eta bigarrenak arras banaduak.

EAJko mitina bat Berroetan. Hizlaria Jose Azkarate

1934-1936

Ezkerraren porrota dastatuta estatu mailan alderdi errepublikar ezkertiarren batasuna eman zen, horrela Izquierda Republicana sortuko da. 1934an Baztango Izquierda Republicana sortuko da eta alderdiaren batzordea eratu zen, Tiburcio Azcarate, Arnulfo Gainza, Jose Irazu, Elias Viguera eta Blas Marin (haraneko alkate ohia) zeuden. Hauek ere beren biltoki propioa zeukaten.

Ezkuntza aldetik, Errepublikako gobernuak hartu zuen lehen erabakietako bat, eskolak eraikitzeko bortz urteko plan handi bat izan zen (27.000 ikastetxeraino). Aurrekontu-penuriek helburu hori lortzea eragotzi zuten, baina benetako ahalegina egin zen herrialdeko txoko guztietan eskolak egon zitezen. Urte hauetan Baztanen Aritzakungo eta Berzungo eskolak ireiki ziren.

Baita ere Baztandar jeltzaleak bultzatuta (bertzeak bertze, Baztango EAJren idazkaria Bittori Etxeberria, Manuel Arburua…) 1935an Txokoton, Ikastola (euskal eskola) sortuko dute (1935).

Eta Bittori eta bere anaia Esteban medio zeudela, jeltzale aldetik (Elizondoko Euzko-etxea-tik) 1936ko urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean ospatu zen Lehenego Nafarroko Bertsolari Txapelketaren antolatu zuten (ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan) . Honek, Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen.

1936ko OTSAILAKO GORTETARAKO HAUESKUNDEAK eta AZAROKO HAUTESKUNDE OROKORRAK.

1936ko otsaileko hauteskundetakio giroa arrausteldua zegon. Eskuindarrak (estatu mailan) ezkerraren batasunari ( Frente Poular) beldurra zion. Elizak, herritarrengan indar handia zuenez, kanpotik heltzen ziren albisteak txarrak mezetan aipatzen ziren: monjeen eta fraideen komentuen erreketak, zakuratzeak, elizen erreketak etab.

Alderdi guztiak etxez etxe boto bila ibili ziren. Istilu ugari gertatu zen. Alderdietako militanteak jendea eurei bozkatzeko beldurtzen eta mehatxatzen aritu ziren. Eskuindar handikiek, etxe eta lur askoren jabeak zirenez, eskuindarrei bozkatzera behartzen zituzten batez ere maisterrei eta alokairuan zeudenei. Bozkatzerakoan pertsona batzuk botoa erakustera behartzen zituzten

Ekintza hauek beldurra sortu zuen baztandar aunitzen artean. Hauteskunde hauek ez ziren libreak izan, mehatxuak eta boto erosketak arruntak izan baitziren ere, emaitzak Baztanen…betikoak izan ziren!

1936ko otsailaren 16an, Baztanen eskuindarrak atera ziren garaile, hauteskundeetan 2.740 boto bereganatuz. Bigarrenak euskal nazionalista jeltzaleak, 858 botorekin eta ondoren Herri Frontea 358 botorekin.

Nafarro mailan hontakoan ere Eskuinaren blokeak berriro hautesle guztiak lortu zituen, botoen %71,6a eta 7 diputatu lortuz. Estatu maila Fronte Popularra irbazi Zituen hateskundeak eta garaipena ezagutu bezain laster, eskuinak lehenengo “indar-kolpea” eman ruten, irabazleei boterea ematen saiatzeko.

Baina errepublikarekin amaituko duen kolpea Uztailaren 18an izan zen, Militar talde batzuk altxatu zirenean izan zen. Nafarroan (Baztanen ere) Karlista erreketeen laguntza izan zuten.

Alkatea, Ignacio Iturria Zavala, egun haietan Hondarribian zegoen uda pasa, eta handik zuzen, mugaz beste aldera joan zen. Udalaren jabe egin ziren eskuindarrak, Saturnino Burguete teniente-alkateak alkate kargua hartu zuen.

Altxatuek eskualdea okupatu zutenean baztandar gehienek egoera berria begi ongi ikusi zuten. Elizondon bestak ziren, Santiagoak, eta Iruñetik uztailaren 25ean Mauricio Iribarren (Elizondoko falangista ospetsua) iritsi zen. Hura iritsi bezain laster, bere ingurura jendea hurbildu eta udaletxera abiatu ziren. Han, balkoitik behera bota zuen Errepublikaren bandera, “ahí va ese trapo erranez”. Behean zeudenek hankekin zapaldu ondoren, erre egin zuten.

Udaletxean bandera gorri-horia jarri eta gero, Elizondoko Euzko Extra joan ziren espainiar bandera balkoian jarri ondoren Arrizibita tenienteak diskurtso anti-errepublikar bat bota zuen. Behean zeudenak, bitartean, ¡Viva España! ¡Arriba España! … oihukatzen zuten biztardean Baztanen Errepublika amaitzen zen.

Post hau “Altxamendua” izeneko postan du jarraipena.

Pos hau egiteko erabili den materiala:

Las elecciones a Cortes Constituyentes de 1931 en Navarra. Ana María Serrano Moreno. Pincipe de Viana errebista.

Gerra Zibila eta gerraostea Baztanen 1936-1946. Iker Frias. http://www.kondaira.com. 2004

Gran Enciclopedia de Navarra. Estatuto artikuloa.

Euskal Herriarentzako Sortaraua. wikipedia.

La Segunda República en Navarra (1931-1936). Jimeno Jurio, Pamiela. 2013.

Elecciones a Cortes Constituyentes 28 de junio de 1931. Historiaelectoral.com

 

.

 

Read Full Post »