Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Arraioz’

1990 hamarkadan eskualdean, inguru huntara turistak erakartzeko asmorekin, “los valles tranquilos/bailara lasaiak” leloa erabiltzen zen. Urte horietan lelo hori nagusi zela zenbait zorigaitzeko gertakizunak eman ziren “bailara lasai” hauetan; Urdazubin guardia zibil bat lehiotik bera bota zun emaztea, Malerrekan emakume bat eraso sexista bat pairatu zun, Gartzainen tiroz barride bat hil zuten…eta Alemanian baztandar bati, plutoniokin “trafikatzen” harrapatu zioten (guzti  hau Asiskok “napartheid” komiki aldizkarian arras ongi eta umorez biltzen du). Hala ikusita (komikian) ta hala errana, dirudi kronika beltza ta latza ugari dela ibar hauetan, baña erren behar gertakizun batetik bertze batera denbora dexente eman zirela (urteak ez errateagatik) eta tokiaren azalera haundia xamarra zela. Bi gauz hauek kontuen hartu arren ez du kentzen historian zehar halako aferak ez itzatea, zeren izan… izan dire! ta batzuk krudel ta odoltsuagoak gañera.

Legate Beltzuri ingurua (Argazkia Pello San Millan).

Hoietako bat, 1903ko irailako egun batetan Beltzuri inguruan dagon Lazkanberriko bordan gertatukaoa hain justu da. Egun hartan baserri barreneko ikuskizuna, ikaragarria ta beldugarria zen; Etxeko altzairu exkasak, botaiak eta sakabanatuak ageri ziren, paretak odolez zipriztinduak zeuden, bordako zoruan  suhatz (suarako tenaza) bat odoldua ta ileak itsasita aurkitu zen. Ondoan, etxekoandrea, burua kolpatuta eta zauri  haundi batekin hila etzanda. Lazkanberriko etxekoandrea, Mikaela Irigoien zen eta norbaitek, tenaza kolpez kaskezurra lehertu zion eta gero bakartasunan; 800 pezeta billetetan, 25 pezeta zilar txanponetan, gizoneko traje bat eta lau kamisa lapurtu zitun.

Ez zen proba pittin baterik aurkitu hiltzailea nor zen jakitera ematen ahal zuna, beldurra eta ikara zabaldu zen iguruko baserritan; Artolan, Aiernegin, Urrizkate, Sumilgela eta Larrazun…hiltzaile anker bat handik libre ibiltzen baitzen. Egunak pastu ziren notiziarik jakin gabe, soilik suposatzen zen hiltzailea Mikaela zautoko zua edo bederen familiako ohiturak, zeren emakumea bakarrik aurkitzen zen tenorean erasotu zun. Akaso familiako norbait izanen zen? Irailako 22an, Elizondoko epaileak, Mikaela Irigoienen Antonio Espolin senarra zena eta bere haizpa, Maria Irigoien atxilotzea aginduko zun. Jendea ez zuen siñisten hileta basatiaren egileak senarra eta ahizpa izatea. Antonio Igande hortan Arraiozera (Lazkanberrikoborda kontribuzioa Arraiozen ordaintzen zun) goiz joan zen meza enzutera eta Marria berriz, Elizondora jautsi zen arraultzak saltzera eta lekukoak bazirenez koinatuak erraten zutena egia zela baieztatzeko, ondarrian kargurik gabe libre geratu ziren…baña aske ere, benetako hiltzailea (edo hiltzaileak) ibiltzen zen!

1903ko Urriaren 10an norbaitek Guardia zibilei erran zien Juan Etxeberria izeneko bat, zerikutsia izango zeukala Lazkanberrikobordan gertatukoarekin. Ezezagunak erran zun, egun hortan Etxeberriari (fardel bat eramanez) presaka mugara joan nahian ikusi ziola. Juan Etxeberria hildakoaren familiarra zen, gañera Frantziako armadaren desertorea zen eta mugaren bi aldetan lapurketak iten, bizirauntzen zun. Gizon bakartia zen, lagunik gabeko, aberririk gabekoa, sentimendurik gabekoa…bizitzan siñisten ez duen hoietako bat. Gizon gogorra ta zakarra izan arren segidan Rafael Goñi guarda ruralak Baigorrin atzeman zion eta onartu zion bera izan zela Mikaela Irigoienen bizitza abakabatu zuna. Bayonara eraman zuten eta Iparraldeko juztitziarkin zeukan aferak konpondu ondoren hegoaldera extraditatu zioten…eta Iruñeko kartzelan emango zitun bere bizitzako azkengo urtiak.

Posta hau iteko erabili den materiala:

Caines Navarros, Intinerario del crimen. Ramon Lapeskera-ren (Pamiela 1993) liburua.

Read Full Post »

Premontretarrak, Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordena, erlijio ordena katolikoa da, Norberto Xantengoak, 1120an, Frantziako Prémontré abadian fundatua. Premontretarrak 1135ean iritsi ziren Euskal Herrira, eta bi abadia fundatu zituzten, Lehuntzen eta Urdazubin.

Bere abadietan ez ziren inoiz ugariak izan, bortz edo sei eta sotanaren kolorea dela«kanonigo zuri» deitzen zaie. Nahiz eta Alemanian eta Frantzian sortu ziren Premontretar etxe  gehienak Europan zaehat zabaldu ziren eta Espainian, non hain ezagunak ez ziren berrogei abadia ere kontatu ziren.

 

Irudia wikipedia- Premontretarra y Wenzel Hollarren, 1661ko grabatua

XVII eta XVIII.mendetan Premontretarrak  garranzi, eragin haundikoa, aberats eta lur eremu haudien jabeak izan ziren.  Eskualdean elkarte erlijioso honek zeukan monastegia (Urdazubikoa), XIII. mendetik  ohore eta onura ekonomikoa on bat lortu zuen eta Santiagorantz zihoazen erromesentzat bide garrantzitsua bilakatu zen,  eta Baztango hainbat lur eremuen Jane ziren

Baztandar aunitz Urdazubiko monastegian kanonigo zuri izan ziren eta batzuk Bartolomé Barrenetxe arraioztarra bezala Premontretarren nagusi eta buru ere (generala).

Bartolomé Barrenetxe, 1715ko urtarrilan 13an sortu zen Arraiozko Dolarea etxean. Gaztetik premontretarren elkartean sartzen da, 18 urtekin Urdazubin aurkitzen dugu  eta hemendik ainzin ibilbide arrakastatsu bat hasiko du premontretar elkarte barruan. 1743an nobizioen maixua izendatuko diote, 1753an Urdazubiko monastegiko “burdinola” kutxaren zaintzailea (burdin industria bat zeukaten hainbat burdinolekin) , 1756an, monastegioko abadea izanen da ta gañera 1756tik 1760 presidente tituloa emanen diote, Nafarroko erregeordearen (birreia) gortean ibiliko da eta azkenik 1765tik 1768artio Spainako premontretarren”General Reformador” edo “Superior General” , hauxe da! haien buruzagi edo nagusi izendatuko diote….eta ez da izanen baztandar bakarra kargo hori izanen zuna.

Bertze  “general” premontretar Baztandarrak Fr. Bartolome Etxenike de Asco errazutarra, Iruritako Juan Bautista Aleman eta  Juan Bautista Miguelene izan ziren.

Juan Bautista Miguelene  Auñamendi eusko entziklopedian (digitalean) arabera Arraiozko semea bezala agertzen da, baña baita ere web gune berberan, Azpilkuetako Urrasun auzoko Iriartea baserrian  jaiotakoa zela, ageri da. Hauez gain Juan Mayora zigatarra ordeneko koronela izan zen.

Frantziako Iraultzarekin, Lehuntzeko monastegiko ondasunak saldu egin zituzten eta Urdazubikoa 1793an, Frantziako Konbentzio Gerran, erre izan zen. Sute horretan, monasterioko liburutegia suntsitu zen (9.000 liburutik gora biltzen zuen). Hori gertatu 1806ean kanonigo zuriek Gipuzkoako Loiolako Santutegian bilatu behar izan zuten. Geroxeago, 1839an, Mendizabalen Desamortizazioakin  premontretarrak behin betiko utzi zuten abadetxea.

Post hau iteko, informazioa ondorengo liburu eta webgunetik atraia da:

Agustin Otondoren “Diccionario Historico Biografico del Valle de Baztan (Navarra)”  2002  Nafarroako gobernua.

wikipedia, Auñamendi eusko entziklopedia, Urdazubi udalako web horria eta Gran Enciclopedia de Navarra .

Read Full Post »

Hori behinpin erran nahi du Arraiozko Jauregizarrea jauregiko izena eta garai haietako (XIV-XV. mende bitarte) Arraiozen jauregi edo dorretxe bakarra ez izan, (zeren bertze batzuk badire, adibidez, Kallerin kaleko Vikuñako Jauregia  eta pixka bat berago Mardea auzoan, Zubiriako dorretxea), haunitz dira diotenak bailarako zaharrena dela.

tb_Palacio de Jauregizar

Kondairak edo ahozko tradizioa aparte, Jauregizarrea dorretxea nahiz eta zihur ez jakin zaharrena den, historio eta ospe haundiko jauregia izan da. Arkitektura aldetik eraikiña, XIV.XV. mendekoa da eta denborarekin dorreari zatia bat gehitu zaio. Kubo nagusia bi zatitan banatua dago, harriz gorrizko sillarez osatuta dagona eta  goitiko zatia, egurrezkoa dena eta oraindik jatorrizko eraikiñaren osagaiak mantentzen dituna. Guzti hau jauregi ezberdiña, berezia ta apartekoa iten dio, baño ez da bakarrik hortaz berzia dela, baita ere hain bertze bitxikeri historikoak jasan dituelako, ere.

Jauregizarreako, jauregiaren lehengo aipamena 1435koa da eta 1445an lehen aldiz agertuko da jauregiko nausia Arraiozko jauna bezala. XVI. mendearen hasieran Ursuako Martin kapitaina  dugu jauregiko jabea. Martin Ursua behamondarra da eta konkistan gazteleaniarren alde eginen du

 Urte gutti batzuk geroxago, jauregi hontan, Amaiurko gazteluko atea ekarri eta patuko zuten. Atea Juan rena, Nafarroko “virreya”  Ursuako Martini  kapitainari Amaiurko gaztelua berreskuratzeko eskeinitako laguntzagatik, oparituko dio . 1568 Ursuako Juan da nausie, 1585an bere alaba Maria de Ursua eta bere senarra Juan de Iturbide jaunak dira. Ondorengo jaunak etxeko Catalina Iturbide eta Pedro Larralde izanen dira.

1609an Katalina Iturbide  ia alagunak Iruritako Miguel Jauregizar Azpilkueta jaunarekin auzi luze batean sartzen da, afera  Jauregizar izena izanen da, Iruritarrak Jauregizar izenaren eskubidea dula aldarrikatuko du. Urte batzuk geroxago 1612an Logroñoko sorguin epaiketa haundiaren ondorioz, sorgiñekin zerikusia duen afera latza (blogan Ekain aldera aipatu ginuen ) gertatu zen Jauregian. Joanes Perotxena Arraiozko alkatea, Leon Aranibar Urdazubiko priore eta zonaldeko inkisidorearen izenean zortzi emakume atxilotu zituenean, sorginkeria praktikatzen zutela salatuz. Guztiak preso eraman zituzten Arraiozko dorretxetara, batzuk Zubiria jauregira  eta bertze batzuk  Jauregizar-era, ukuiluan sartuak, katez lotuak eta han torturatuak, jipoituak eta zanpatuak izan ziren. Adin guztietakoak baziren, gazteak, hoietako bat erditu berria, helduak, agureak…xaharrena, Graziana (Barrenetxea? Zugarramurdikoarekin nahasten dira)), laurogei urtekoa zen eta zutabe bateri kateatua zioten, hankak oinutsik zeukala ur hotzetan sartzen zizkioten (negua zen) eta ondarrian hil egin zitzaien edo obe errana hil zioten. Leon Aranibaren dekretuz, ixilpean, ezkutuan eta ezkilak jo gabe, lurperatu zioten. Tortura hauen aurka, Jauregizarreako etxekoandrea, Iturbideko Katalina agertu zen, emakume hoiei, jauregiko ukuiloan egiten ari zizaiena, ez zela bidezkoa adierazten.

1617 Katalinaren alaba gaztea , Paula Larralde Ripako jauregiko Diego de Ripa eta Sarasa jauntxoarekin ezkonduko da. Hauek Bartolome de Ripa y Arlegi (bertze gauz aunitz aparte, Ripako 9. jauna zen) semea izan zuten,  eta Jauregizarreko nagusia zen bere izeba Ana Larraldea  jauregia eman zion.1667 Bartolome Ripa Jaureguizar Jauregizarreko jaunaren eskubidegatik gortetara deitua izanen da. Honen semea, Joaquin  Gaspar de Ripa-Jauregizar y Rota (Jauregizar izena Ripa abizenari erantsi diote Ripako 10.jauna Amaiurko gobernadorea izan zen  (gobernador puerto de Maya), hau da, muga kudeatzen zuen. Bere semea Mayan hazi eta honen ondokoa Miguel Fermin Ripa- Jauregizar y Lete Arraiozen sortuko da.

Honek Francisca Gonzálezekin ezkonduko da, Franciskak Bassecourt markesadoa lortuko du eta bere senarrra, Miguel Fermin markesa bihurtuz. Franciskak  Bi Siciliasko Karlos III.ari  bere markesadoa (berriki sortua) izenez aldatzen ahal bazuen eskatuko zion, zeren bere senarrarraren abizena, Nafarroko erresumako jaun zahar batetik zetorrela eta Arraoiz izeneko herrian famili noble horren sortetxea zegola, Jaureguizar!!!!.  adiratziko du. Miguelek, Jauregizarreko lehenego markesa izanen da, markesadoa gaur egun artio iranugo du, baina ez  jaureriagi lotuta.

En 1.873 Ripa familiako azken oinordekoa hil zen, Ventura Ripa bazeukan ondasun guztiek saltzen ditu hoien atean Arraiozko Jauregizar jauregia, 1.857an Arraiozko Juan Andres Beunza jauergia erosiko zion,

 

Post hau egiteko material

Arraiotz . Archivo del patrimonio inmortal de Navarra

Los Ripa Jauregizar. www. tabar.com

 

 

 

Read Full Post »

Baztango sorgiñak.

Udako solstizioa, Ekaina 23aren ilunabar aintzin, gau motz hori, gau magikoa. berritzen garen gaua, gautz txarrak erretzen dugun gaua eta erranairu zaharra dion bezala, Ekaina eguzkiaren gaina, eguzkiaren garaipena iluntasunaren kontra ospatzen den gaua dA . Urteko egunik luzeena ta gau motzena, eguzkiari eskeintzen zaio eta gaueko suteak eguzkiaren ikurra bihurtuz, gaua argitzen dute, gau majikoa izanez.

13483352_1446876068671462_5442116587010299737_o

San Juan suak (Arizkun) Argazkia Pello San Millan

Baño, nahiz eta naturarekin zerikusia duten bestak gizakiak betidanik ospatu arren (orain dela gutti arte, lurratik eta naturatik bizi izan da ta Lurraren zikloak edo aroak ezagutu eta ospatu du) , neguko soltizioa (eguberriak), udaberria… kristautasuna iritsi zen arte eta indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen. Adibidez, gau hau, San Juan bezperan bihurtuz, baina  alere bere sakontasunan aintzinako errito zaharrak mantentzen du. Pentsatzekoa da garai bateko sorgiñak (sortu eta egin hitzetatik datorren hitza), belarrak ezagutzen zituzten emakumeak, sendatzen zutenak, aspaldiko ohiturak ta ospakizunak orindik bizi bizi mantentzen zutenak… eta bertze herritar batzuekin batera, kristauak izanez gain, eguzkiaren egun-gau hontan, suaren inguruan biltzen zirelako, kristautasuna eta elizgizonek emakume hauen izena zikindu eta beabruarekin nahastu zitun, gau magiko hau gaur sorgindua biurtuz. 

Sorgiñei buruz erran, aurten Logroñoko “auto de fe” haundiaren 400 urteurrena ospatzen dela. Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurditarrak, hortaz Zugarramurdiko afera bezala ezagutzen da. Baña epaiketa hartan Euskal herriko bertze “sorgin eta aztiak” epaitu ziren; Bargotako Johanes apaiza, Bianako Endregoto agure itsua, Berako sei emakume, Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak ta hainbat baztandar. Baztandarren artean  Elizondokoak, Gartzaingoak eta Oronozkoak baziren.  Hauek auzian onartu zuten , bai Gartzainen ta bai Oronotzen akelarreak iten zirela .
Baña kasu hau ez da sorgiñak ta aztiak Baztanen aipatzen den kasu bakarra. Hori baino lehen  1575an, sorginkeria inguruko  ikerketa bat ireki izan zela aipatzen da. Zigako herrian biltzen zirela zurrumerrua bazen,  baño dirudi ondarrian ez zutela ezer aurkitu eta ikerketa utzi zen.

58332_154587327900349_294062_n

Arraiozko Jauregizarrea jauregia. Argazkia Pello San Millan


Baita ere, 1611an  Graziana Serorenaren aurka auzi bat ireki zen eta 15 egun torturatua ondoren, sorgina zela aitortu zuen. Autoridadeak Salazar y Frias inkisidorearen aurrean eraman izan zioten, baina bere aurrean erran zunaz ukatu zun eta ondarrian libre geratu zen. Urte hartan, Baztan osoan “sorginak” eta sorginkeriak agertzen ziren, horren inguruan psikotsia edatu zen. Erratzun, neska gazte bat ibaian itota agertu zenez, sorgiñen gauza zela aipatu zen eta ia ia sumoa bazegon edozein herriko emakumea sorgiña izanen zelakoan. Elbeten, Dutxuketan akelarreak iten zirela eta inguruko emakumeak bilutxik deabruarekin dantza inten zutela kontatzen zen
… Baita ere erraten da, garai haietan badaezpada, emakumeak haurrekin gaten zirela elizera lo egitera, dirudi elkarrekiko mesfidantza izugarrie sortu zela .

Baño nabarmen haundiko gertaera 1612an eman zen, Joanes Perotxena Arraiozko alkatea, Leon Aranibar Urdazubiko priorea,  zonaldeko inkisidorearen izenean zortzi emakume sorginkeria praktikatzea salatuz atxilotu zituztenean eman zen.  Zortzi hoiek Sabina Zozaia, Beatriz Zubiria, Maria Martin Elizagibelea, Maria Mendi, Maria Arozarena, Maria Aldeko, Katalina Gortari ta Graziana Barrenetxea ziren (bitxia Zugarramurdiko “sorgiñen erregiñarekin” izen berbera). Guztiak preso eraman zituzten, batzuk Arraiozko Zubiria dorretxera eta bertzeak  baita ere Arraiozko, Jauregizar-era. Ukuiluan sartuak, katez lotuak eta han torturatuak, jipoituak eta zanpatuak izan ziren. Zorti emakumen aertean adin guztietakoak baziren, gazteak, hoietako bat erditu berria, helduak, agureak…xaharrena; Graziana Barrenetxea, laurogei urtekoa zen.
Grazianaren kasua, ohiarzun haundia izan zun eta oraindik gaur egun jendea, kasuaz oroitzen da eta Graxiana hontaz ta Zugaramurdikoaz (nik uste izena eta bien emakumen biziza nahastua dela), “Graxiana” izena  sorginekin betirako lotuta gelditu da bazter hauetan (gaur egun Zugarramurdin aterpe bat bada izen horrekin; Graxiana, sorgiñen aterpea). Graxiana gixagoari, zutabe bateri kateatua zegola, hankak oinutsik zeukala, ur hotzetan sartzen zizkioten (negua zen) eta ondarrian hil egin zitzaien edo obe errana hil zioten. Leon Aranibaren dekretuz, ixilpean, ezkutuan eta ezkilak jo gabe, lurperatu zioten.

Erraten da, emakumeak tortura ikaragarri hoiek ezin jasan edo geldiarazteko, ohiuka eskatzen zutela Logroñora eramatea, eta han “la santa inquisicion” berberak epaitzea. Baño Zugarramurdiko afera, urte batzuk lehenago izan zenez eta ondarrian, erretako guztiak errugabeak aitortuak izan zirenez (Salazar y Frias esker) Logroñon, halako porrotik gehiago ez izateko beldurrarekin, kasuari garrantzia kendu eta Arraiozko alkateak eta bere laguntzaileak, zortzi emakumei egindako basakeriengatik salatu eta zigortu zituzten.

Honen ondorioz Leon de Aranibarreki (Ursazubiko priorea) Almadozen Etxotoako 16 urteko Katalina, gurutze batean lotuta eta laido publikoa ezartzeagatik explikaziok eman behar izan zun, baita ere Oronozko zinpeko alkateak bere kabuz ganbara batean zeukan dozena erdi “sorgin” kateatuak, askatzera behartu zioten.

Leon Aranibarrek, badirudi, prior eta sorgin eiztariaren argia pixkanaka-pixkanaka itzaltzen joan zela eta Baztango emakumeak pakean utzi zula.

Read Full Post »

showimagephp.jpegMaiatzako azken igandean Arraiozen erregiña eta saratsak ospatzen da edo ospazen zen (urte ondar hauetan neskak falta ospatu ez bai da). Festa honek zerikusi haundia dauka hilabete honekin, zeren gure maiatza hitza Maia jankotsa erromatar hitzatik dator eta Maia honek, loreen jainkotsa izan aparte (euskeraz hilabete hau Loraila bezala zauzen da ere) emearen emankortasunaren jaikotsa zen eta erromatar garaian Maiaren omenezko erritotan bakarrik emakumeak iten ahal zuten eta bai temploa eta sazerdotesak lorez apaintzen ziren. Urteak ta mendeak garaitu ondoren, irudi berbera ia-ia ikusten ahal dugu gaur egun “erregiñak eta saratsak”  festan; emakumez bakarriz osatuta, neskak gaztiak, nerabezaro (pubertatean) epealdian sartzekotan, emeak emankorra izate hasten direnean… Nahiz eta jatorrizko siñismena edo ideia galdu, emetasunaren emankortasun errito zaharra dela erraten ahal dugu. Gañera ohitura honek antzezpen-erritual baten eskemari jarraitzen dio, errituaren ezaugarriak,  zuhaitz jakin batekin zerikusia du; saratsa (willow, sauce…garrantzi haundiko zuhaitza, europa osoko kultur zaharretan), eta itxuraz neskatilak zuhaitzarekin identifikatzen dira, eta zuhaitza, lurraren eta, hedaduraz, emakumearen emankortasunarekin lotzen da.

00erregine3.jpgFesta “jentil” (paganua) hau, pixkanaka-pixkanaka indarra galduz joan zen  XX. mende hasieran, eta ez bakarrik Arraiozen baizik Euskal Herriko ospatzen ziren bertze herri haunitzetan ere; Irun, Elgeta, Oiartzun, Hondarrabia… ta Arizkun . Hau ere, orain dela urte batzuk berreskuratua izan dena, (Mari Cruzita Goñi esker) eta bertze izen desberdiña izan arren; Maiatzako erregiña, ondarrian, behinpin jatorrriz, berdiñak izan. Arizkun bezala, Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker, baita ere, argazki zahar bazuen bidez eta oraindik adiñetan sartutako amatxien oraizapenei esker, gaztetan azkeneko alditan (dirudi 1935an izan zela) parte artu izan zutenak, Bonifazia Larraya,  Maria Laurnagaray, Paula Anotxenea, Maria Etxetxipia…adibidez

Emakume hauei esker jakiten ahal dugu festa honen protagonistak bi neskak zirela: erregiñak, eta hauekin batera, abeslari neska talde bat joaten zen, saratsak. Erregiñak zortzi eta bederatzi urteko neskak ziren eta normalki, Arraiozko bi auzoetatik, neska bat autatzen zen, bata goitiko auzokoa Urrutiakoa ta bertzea behekoa, Merdeakoa. Saratsak berriz, hamabi edo hamala urtekoak ziren.

Emakumen emankortasun festa hontarako, herriko neskak biltzen ziren, meza edo “rosarioaren” ondotik ta erregiñei jazten zieten. Erregiñak zuriz jazten ziren, eta buruan apaingarri moduan, neskak mendian artutako saratsen adarrekin indako koroa eta lorez apainduta patzen ziren, baño hau dirudi ez zela beti horrela izaten, zeren bertze batzuk erraten dute lorez betetako lastozko txanoa erabiltzen zutela edo lore-koroaren azpian zapi zuri bat jartzen zirela. Horrela izan edo ez izan, dirudi “moda” urte batzutik bertzetara aldatzen zela arren, loreak beti agertzen dira. Erregiñak baita ere poltsa zuri batzuk eramaten zuten dirua biltzeko eta poltso hauek gerriko moduko kolorezko zinta zabal baten azpian gordetzen ziren. Bertzealdetik saratsak berriz, normalk, etxeani zeukaten arropik honenaekin jantzten ziren eta bertze neskatik ezberdintzeko, sorbaldan kolorezko zintak patzen ziren. 

00erregine1.jpgJantzi ondoren, herriko etxetik, (etxez etxez) eskaera edo eskebidea hasten zen eta etxe batera iristerakoan, saratsak  etxekoandria kanta hau abesten zioten:

«Erregiñe ta saratsa
Neskatxa eder garbosa
Ela, ola etxekoandrea
Atera zaite leiora

Etxekoandria lehiora atera eta diruarekin jausten zenean, agertu bezain pronto erregiñak jota bat dantzatzen zioten pandero soñuaren laguntzarekin, ziur, garai haietan Arraiozek, bere txistularia izanen zula baño nesken festa zenez panderoa erabili behar. Argazkian ikus daiteken bezala, etxekoandria dirua ematen bazuen eskerrak, bedeikapen antzeko kanta batekin, emanten zioten:

«Zuk eman dakuzun orrekin Kompañak ere badaki
Zuk eman dakuzun Diru eder orrekin
Eginen dugu tortxa ri
Tortxarekin arie Ariek argizerie
Amalau milla aingeruarekin
Paradisuan sartuzaitz ille»
                 00erregine2.jpg
Batzutan, gertatzen zen, etxekoandria dirua ez zietela ematen edo inor ez zela lehiora atratzen, hasu hauetarako bertze kanta aproposa bazuten, madarikazio modukua, gauz sutsiek erraten zena:
«Utzan utzan ishilik Orre ez din dirurik
or di an bat boltsa zarra Zorri zuriz beterik
Aramekio unemakio “Lepezurraus” balikio
Ni mediku i barbera
Ez balizaio sendatzen.»
Izanez bertze bersio aramakio unemakio erran beharrean akio ta makio aipatzen dena.
Eskaera hau ez zen edo hobe errana, ez da bakarrik etxez etxe iten baizik kalean harrapatzen zioten guztiari, baita ere apaizari, bera kanta propioa zuena.
Aistion aipatu  dugun bezala 1935an izan zen ospetu zela azken aldia, larogei. hamarkadan bereskuratzeko antzeko saiakera bat izan zen eta bi neska talde sortu ziren bai Elizondon ta bai Oronoz-Mugairen. Loreak taldea izeneko neska hauek, Elizondoko Mari Carmen eta Elena Arizmendi esker, Arraiozko “erregiña ta saratsako” kantak, jotak ta bertze dantzak ikasi zuten, eta ez bakarrik Maiatzan, baizik urtean zehar bai Elizondon ta 00erregine10.jpgOronoz-Mugairen festa zahar hau erreplesentatzen zuten. Loreak taldea zortzi neska osatzen zuten, zuriz jantzita, sorbaldean guruzatuta kolore ezberdiñeko zintakin apainduak, ilea bilduta eta gañean lorezko koroa eramaten zuten, eta ia ia Maia jankotsaren “vestale” sazerdotisa antzekoekin irudikatzen ahal gentizkigunak. 
Baño vestalak izan edo ez izan aipatu behar, post hau iteko, erabilitako argazki gehienak ta zenbait informazioa aingiluerreka elkarteko webgunetik atraiak daude, eta vestalen argintasuna (inspirazioa) izan dugula

Read Full Post »

Maiatz lore, urre lore.

Maiatza, edo Loraila  eskuaraz deitua ere, loreen hilabetea da eta Maiatza hitza, Maia erromatar-grekotar jainkotsarengatik datorkigu. Baita ere kristauen ohituran Maiatza Ama Birgiñari (Maria, Mari, Maddi…) eskainita dago. Grekotar mitolojian Maia “ama ttipia” da eta erromatarran Maia Maiestas (Bona Dea, Jainkotsa ona) da bere parekoa. Jainkotsa na-k (Maiak) ugalkortasuna, kastitatea, birjintasuna eta osasunaren jainkosa da. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden, Emakumearen ugalkortasunarekin lotutara zuenez udaberriko jainkosa ere zen (Kristauen Ama Birjiñaren antzeko parezido).

Baztanen, Arizkungo “Maiatzako erregiña” eta Arraiozen ospatzen den Erregiñak eta saratsak” bestak (Donozteben “Maia Besta”), denbora urrunetatik Maia jainkotsa errituekin errotutako  ospakizunak dira.

 

Arizkun Maiatzako erregiña. Argazkia 3digitalia

Maiatzeko erreginaren festa eta dontzeilen gorteatzea arras antzinakoak ziren Europan, eta dantza, kantu, lore eta adarrekin ospatzen zituzten. XVI. mendean Iruñeko gotzainek debekatu egin zituzten. uten Gipuzkoako elizbarrutiko herrietan XVI. mendetik, eta hurrengo mendean, Nafarroako ipar-mendebaldeko mendian. 1797an oinik Iruñeko auzoetan Maiatzan gurdietan adarrak eta hostoekin apaintzeko festa eta tradizio mantentzen zen  Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantendu zen.

Gainerako merindadeetan ez da debekurik ageri. Gero, erregeek kendu zituzten Espainian. 1797 arte iraun zuen Iruñeko auzoetan enramadak jartzeko eta festa garaipen-gurdiekin egiteko tradizioak. Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantenduko da.

Ospakizun honen funtsezko egitura iduritsua da leku guztietan: neskato gazteak zuriz jantzita eta lorez hornituri, kalez kale ibiltzen dira kantuz eta dantzaz, herritarrei “borondatea” eskatzen dutenak. Ematen dutenentzako bertsoak loratsu eta politak izanen dira eta benetako madarikazioak luzatzen dizkiote ezer ematen ez diotenei.

Arizkunen (Maiatzako erregiña) erregiña neskato bat da eta aulki batean eramaten diote. Arraioizko  Erregiñak eta saratsak bestan bi  erregiñak dira eta saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz.

Maiatzako erregiña Arizkungo Bozaten 1941. urte arte Goitikostean egiten zen, (gaur egun bai Goitikosten eta Beitikosten egiten da), eta herrian 1963.urtean Larraldetarrak  berreskuratu zuten eta berriz ohitura galde ondoren  80 hamarkadan (Mari Cruzita Goñi esker) berriz berreskuratu zen eta orain arte irauten du. Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker dirudienez 1935zko urtean izan zen ospatu zen azken aldia.

Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak…

Baratzeak hilabete hontan prest egonen dire eta Udaberrian egon eta denbora epela izan arren bapatean dena aldatu eta bizpa hiru egunetan kazkarabarra egin eta baratz bat baino geiagotan, litxu landatu berriak pikutara joan, eta dirudi arren (jenden errten du) egun hoiek ez dira zozomikote egunak. Zozomikote egunak Martxoko azken bi egunei eta apirileko bi lehenengoei ematen zaien izena da eta Martxoa eta Apirilaren arteko eguraldi txarrarren auzakia dira.

Zozomikoten jatorriaren kontakizuna, kultura batean baino gehiagotan ageri da, aintzinako Greziatik bazter hauetarino istorio berbera da;

Ai Martxo, Martxo, ez haiz hain hilabete gaiztoa izan.

Horren erantzun gisa, Martxoak zigor-mehatxu hau boita Zion artzaiari:

Oraindik dauzkadan bi egunak, eta Apirila lagunak emango dizkidan bertzte birekin, akabo hire artalde denak.

 Eta hiru egunez, ezagutu den ekaitzik gogorrena jaurti omen zuen. Ibaiak gainezka egin eta artzainaren artalde osoa ito zen! ba …baratzekin antzeko parezido, baratzean erein eta landatutakoa hiru hauetan “ito” eta hondatzen ahalko dira.

 Erten den betala “Zozomikote egunak, tristeak eta luzeak” dira.

“Talaka” (bele izugarri) . Lekaroz. Argazkia San Telmo Museo.

Tristea dena, baratze-muku gabeko baratze bat da.! eta baratze mamu eder bat egiteko egun hauetan Baztanen, Elizondoko Museo Etnografikoaren Lagun Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta baratze mamuen tailerra egin dira. Haurrek, Birbirako Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekak lagunduta, eta denok sortzen ditugun zaborretako materiala erabiliz (plastikoak, latak, arropa zaharrak, tapoiak…) baratze mamu elegantiak sortu eta egin zituzten (Baratze mamuak, argazkiak).

Baztanen baratze mukuak egiten edo landa sorotatik txoriak usatzeko talakak egiten xarma ederra daukagu eta Baztango talaka bat Donostiako San Telmo museoan ikusten ahal dugu. Museoko “soinu eta ahots tresnak” atalean dago, bele-izugarri izena dauka eta Lekarozko Iturralde baserritik ekarria da 1916 urtian. Talaka hauek arta-sorotan patzen ziren eta gehienbat beleak uxatzeko erabiltzen ziren, egurrezkoak ziren eta lau hegalak (aspak) ditu eta sega bat egokituta, haizeak mugitutaz soinua iten zun eta han ez zen iñor eta ezer hurbiltzen.

Bazen garai bat arto-soroz beteta edo inguratuta zeudela herriak eta hilabete honi buruz erranairua dio bezala , Maitza, arto yale garratza guztia  edo Maiatza fardo, urte hontan arto ta ogi franko.

P.D. Sarrera 2009ko maiatzen egin zen baino 2014an gauzak gehitu zizaioin.

Post hau egiteko erabiki den materiala.

Maiatzako erregiñak. Andra Mari danza taldeko web-eko sarrera.

Mes de mayo dedicado a María, herencia del mundo precristiano. Mikel Burgui. Nabarralde.

Zer dira zozomikoteak? grabili.eus web-eko sarrera.

Zozomikote. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan. Lander Santa Maria. Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006

Read Full Post »