Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Bertsoilaritza’ Category

Julio Nombelak, 1868an argitaratutako  bere “Crónica de Navarra” liburuan kontatzen du, laino itxiko goiz batean Belate igarotzen ari zenean,  Lantzeko “guardiano” bidelapurren istorio beltza entzun zula eta gidatzen zionen ahotik errana, bidelapur talde hori, bandido talde bakarra izan dela, iparraldeko bide hauek odolez bete dutenak!, guardiano horiek ohiture bai zuten bere biktimak Almandoz inguruan bazen (baden) leize edo almindegi batera botazia!.

Leize honen kokalekua jakina da: Almandozeko herrian, Belateko portuaren 35. eta 36. kilometroen artean, eskuinerantz irteten den kaminotxo bat hartu behar da, San Blaseko bentatik Almandozeko usategietara doana. Bertan, Barazelaiko ordokian, bada leize zulo bat dolina baten aldamenean. Sei bat metroko arrapala dauka, eta jarraian 35 metroko zulo bertikala. Horra botatzen zituzten eurekin gurutzatzeko zorigaitza izan zuten bidaiariak (wikipedia).

Julio Nombela (Madrid, 1836 – ib. 1919), Baztanen ibilitako gazetaria, novelista eta Cabrea general Karlistaren idazkiaria izan zen,

Kontatu zioten, udako gua epel batean Belate gainean, portua zeharkatzen ari zen haurdun zegon emakumi bati eraso zutela. Guardianoak lapurtuz gain emaukemea bortxatu saiatu ziren, dirudi emakumea bidelapurrei ezagutu zitula eta hauetako bat, salatzeko beldurra ikusita labankada bat eman zion. Ustekotan hilik zegola, bertze alditan bezala, gorpua desagarterazteko Almandozko leizera bota zuten. Emakumea hilik ez zagon eta leizeko zorua kolpatu bezain pronto ohiuka hasi zen…Guardianoak emakumea ixiltaratzeko harriak botatzen hasi ziren eta bizpa hiru harrikada ondoren, emakume haurduna ixili zen, obe errana, betirako ixialaratzi zioten!

Baina nortzuk ziren “Guardiano” izeneko bidelapur hauek?…ba goitizena zion bezala…Guardiak ziren Lantzeko guardiak, Belate bidea zaintzea (bandidoz) ardura zeukaten guardiak ziren. Hiru anai eta kuñatoa osatzen zuten guardia-bidelapur taldea, Zenoz anaiak, Juan Martin, Pedro Martin eta Pedro Esteban ziren eta  Juan Bautista Lantz, Zenoztarren koinatua eta ikazkiña.

IXX. mende hasierako (1809 -1817) urtetan aritui ziren okerkeri, gaiztakerietan eta bidaiariak erasetan. Goizez bida eta bidaiarik zaintzen, eta gauz aurpegia ezkutatuta zaindutakoak oldartzen. Bat baino gehiagotan gertatu zen, bere harrapaketen salaketa jaso zutela, eta itxura iten kriminalen atzetik abiatzen ziren. Ultzamatik Baztanera, gainean sosakin zebilen guziak berekin topatzea arriskua zeukaten, lehenik bidean akonpañatzen zuten eta erranez arriskua pastua zela ta gelditzen dena arroxaz betetako bidea gise zela,..bidexkak eta laburbideak hartuz, arropaz aldatu, km batzuetara itxarotzen zieten

Gaua batean, Etxaide-tik hurbil, bidelapurrek gainera etorri zioten Iruñetik itzultzen zen zahar bati. Eramaten zuena kendu ondoren mendiko barnera gidatu zuten, eta zuhaitz batean lehen bera egin zuten zorigaiztoko hirukote baten ondoan lotu zuten. Bidelapurrek joanda, zaharra ihes egita lortu zuen, eta Lanz-era iritsi zenean, bere erasotzaileak tabernan aurkitzen ziren, afaltzen, ongi afaltzen, zaharrari eta hirukoteari lapurtutakoarekin!. Dirudi Lantzatarrak bazakitela beresarjentua lapurretan ibilitzen zela, baina iñor ez zen ausartzen salatzea, guardia gizona maltzurra ta ankerra bai zen, izua hain izugarria sartzen zien bere aurrean ezta arnasa hartzen zutela, baita karabinarekin esku xaulia zen eta punteri onekoa!

captura-de-pantalla-2017-02-09-a-las-8-18-31

Almandozko herria . Argazkia Pello San Millan

Anozibarreko Salbatorena etxeko nagusia, gau batean Belate inguruan ustekabean harrapatu zien bidelapurrei, gizonak koldartu gabe sarjentorengana hurbildu eta lapurketetan ibiltzeagatik atxilotzera etorria zela erran zion. Guardia, kezka jarri gabe, pasu bat gehigo ematen bazun, tiro eginen ziola meatxatu zion, Anozibartarra pausoa eman eta bere ezurrak, emakume haurduna bezala Almandozko leizan akitu zuten.

Gauza da jendea pixkanaka pixkana, egoeraz aspertuta zeudela eta aurre iten hasi ziren eta 1817ko urte bukaeran Lizasoko barride baten salaketaz,  bidelapurrak Benta Kemadan musetan ari zirela atxilatuak izan ziren. 1818Ko abenduaren lauan Iruñeko plazan urkamendira igo zituzten. Joxe Migel Gorraiz izeneko seminarista batek idatzi utzi zituen bere koadernoan Lantzekoen exekuzioaren nondik-norakoak: lau gizon hil zituztela zintzilikatuta, denak Lantzekoak, eta bortzgarren bat  ez zutela hil 18 urte zeuzkalako (Juan Martinez semea), baina exekuzioak ikustera behartu zutela soka bat lepoan jarrita.

Gorpuak  zatikatu zituzten eta haien puskak  bere hilketa nagusietako lekuetatik banatu zituzten. Haietako bateko burua Anozibarreko Angilu iturrian patu zuten, bertzearena Lantzeko Ganbo iturrian, zatiak Belaten zehar sakabanatu zuten eta baita ere ezurr batzuk ta buru bat Almandozko leizan bukatu zuten.

Exekutatu zituzten egunean bertsolari bat zegoen publikoan, eta ez kanpotik joana, baizik eta bera ere presoa zelako. Gauza bat deklaratzen izeneko bertso sorta idatzi zuen, urte dezente geroago Oskorrik musikatu zuena.

Sarrera hau iteko erabili den materiala.

“Bandidos y salteadores”José María Iribarren Rodríguez; Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 3. urtea, Zº 9.a, 1

Wikipedia. Belateko lapurrena

Read Full Post »

Elizondon,  2009ko Martxoaren 21an, Lur aretoan 38. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala (azken urte hauek bezala) ospatzen zela Baztan eta Elizondo ain zuzen txapelketarekin duen erlazio estua ekarriko digu Haizegoak.

38. edizio hontan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta hoietatik lau baztandarrak izan ziren; Iñaki Aleman iruritarra, Bittor Elizagoien arraioiztarra, Jon Elizetxe gartzaindarra eta azken bi ediziotan txapeldunordea izan zen Jon Barberena elizondarra (hontan ere finalaera iritxi zen).

Baztandarren artean Bittor Elizagoien izan dugu txapelduna eta bi alditan gainera; 1994an eta 1999an eta bietan Lesakan. Baina ez da izan bakarra, 1936an, Lehenengo “edizioa” izan zena, garailea era Baztanen hazitako Juan Felix Iriarte “Berjinato” bertsolaria izan zen.

Juan Felix Iriarte Gainza “Berjinanto”

Juan Felix Iriarte Gainza “Berjinanto” 1912ko urriaren 1ean sortu zen Sunbillan, baina arrunt haurra zenean Iruritara etorri zen. Alduide aldean bertsuekin moldatzen hasi omen zen (hamasei urtetan hasi zen plazan kantatzen). Bankan Beronika Ospitalekin ezkondu zen eta emaztearen etxean kokatu ziren, Berjinanton (hortik goitizena). Seme bakarra ukan zuten, Adrien, haurrean adoptatu zutena. Eskolan ez zen iñoiz ibilia eta laborantzatik bizi izan zen. Sari andana bat irabazi zuen eta aipatu dugun bezala Elizondon Nafarroako lehenengo txapelduna izan zen. 1987ko otsailaren 15ean Bankan zendu zen.

Lehenengo Nafarroko Bertsolari Txapelketa, Euskaltzaleak elkarteak eta Elizondoko Euzko-etxeak antolatu zuten. 1936ko urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean ospatu zen. Saio bakarreko txapelketa izan zen eta bertan 10 bertsolarik hartu zuten parte. Antolakuntza Elizondon kokaturik egonik, Baztan eta inguruetako ibarretara (Bidasoa, Ultzama, Baigorriko kantonamendua) zabaldu zen deialdia. Bertsolaritzan munduan zer erran ugari izan zezaketen bertze lurralde batzuetan (Larraun, Imotz, Leitza eta Goizueta aldea, adibidez) ez zen kasik haren oihartzunik izan. Bertzalde ere, txapelketaren figura bera “berrikeriatzat” hartu zuten bertze batzuek, eta uzkurtu. Azkenik, ideolojia karlista zuten zenbait bertsolari -eta ez ziren gutti orduko Nafarroan- ez ziren agertu “nazionalisten afera” zelakoan.” . Guzti hori kontuan artuta lehen urratsa emana zen jada eta Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen,

Udan nazionalen altxamendua, guerra eta ondoren diktadura nazional-katolikoa etorriko dira, urte dexentez ez da Txapelketarik izanen.

60. hamarkadan txapelketaren bigarren aldia etorriko da, Príncipe de Viana erakundeko “Euskararen aldeko saila” itzalean Nafarroako Bertsolaritzaren piztu aldia teori zen. 1960tik 1966ra ospatu ziren txapelketak. Príncipe de Viana erakundearen aldizkaeiko Mariano Izetak txapelketako bertso saioko kronikak idazten zituen. Baita ere erakunde honen bidez, Marianok, Klemente Ezkurdia Gorriti-rekin batera eta baztandar bertsolarien laguntzekin ainbat saio antolatu zituzten Baztanen; Elizondon, Erratzun, Arizkunen…

Garaiko oberenak arito ziren urte haietan; Uztapide, Mattin, Xalbador… Azken honek aunitzetan erten omen zun:

Nitaz berhartzen bazarete, Auzako kaskotik ohiu bat egin eta etorriko naiz !

1979an berriro bueltatuko da txapelketa eta hauek bai (gaur egun arte) Nafarroako bertso txapelketa izena eramango dute, finala urte hartan Lesakan jokatuko da eta Joxe Miguel Arguiñarena eskuratuko du txapela eta  txanda edo aldi berri hontan hontan Mariano Izetak 1986artio epai lanetan egonen da. Urteak pastu ondoren 2006an Elizondo hartuko du berriro finala, lehenengo txapelketa hortatik, 60 urte gerorago.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Bersotzale.eus webguneko datu basea, Nafarroako Bertsolari Txapelketa (1. 1936). https://bdb.bertsozale.eus/es/web/aldizkakoa/view/515-nafarroako-bertsolari-txapelketa-1-1936

Juan Felix Iriarte. wikipwdiako wikia.

1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. wikipwdiako wikia.

.

Read Full Post »

Zer ari zera Trini?”,  “Hemen, ezin bizi eta ezin fini

Lauetan ogeita lau urte zituen Trinik, eta ez omen zuen umore ona galdu.

Trinidad Urtasun

Trinidad Urtasun Martoret Baztango  Iruritako Beltranea etxean jaio zen 1894ko apirilaren 24an. Okina lanbidez, labean egiten zuen lanaz gain, herri eta baserrietan ogia banatzen ere aritzen zen. Mutilzahar bihurtzeko bidean zelarik (37 urtekin) bere emaztea izanen zena (Perpetua Saragueta) Arizkungo Bozaten ezagutu zuen. 1931a esposatu ziren eta sei alaba izan zituzten.

Okinaz gain Trinik zirikada zorrotzeko bertsolaria izan zen. Sendoa argitaletxeak Auspoa bildumam (Bidasoa aldeko bost bertsolari) jaso zuen Trinidad Urtasunen hainbat bertso, hala ere ekoiztu zuen gehiena galdu dela dirudi. Gañera, emazteak hainbat lan suntsitu zituen, neska batzuen aldera begirune gutxi agertzen zutelakoan.

…”Ezkondu ginelaik bere paperetan irakurri nitue bertso ain zakarrak neskatxendako eta erran nako:

Nahi zinuke zure alabendako norbaitek ori egitea? Erre egin nitiie. Nik ez nue maite alako gauzaik eta ez nue utzi ere olakoik egitera”…

Trini eta Perpetuak abertzaleak ziren eta honek, bere emaztea kontatu zuen bezala arazo bat bainoi gehiago ekarria zion:

Bein batez Erratzun aigine ogi saltzen. Iru gizonek gelditu zigute, eta galdetu zakote nere senarrai.

Zu zera Trinidad Urtasun?

Bai jauna, ala naiz.

Zu zera nazionalista? (dena erderaz)

Bai jauna, ala naiz.

Eta zuk zer uste duzu orrekin?

Joño! Amar al nación! » baño motela bezala.

Eta orduan erran zio batak bertzeari:

Burgostik iortzen digute ala gizonak artzera? (1)

Mezkiritzen zegoelarik, Eugiko guardia zibilak etorri zitzaizkion bila, Erroibarreko falangista bat buru zutela. Sekulako jipoia eman ondoren, kanpora atera zuten autoan San Kristobalera eramateko intenzioarekin. Trinidadek apaiza galdegin zuen, eta hark galarazi zuen inora eraman zezaten. Harrezkero, Trini ez zuen geroztik bururik jasoko eta lanerako gauza ez zela gelditu zen. 1944an Iruñera joan ziren bizitzera.

Bertsolaria izaki, erantzun azkarrakoa zen eta gertakari bitxiak ere izan zituen baztandar xelebreak!;

Behin batez Erratzu inguruan ogia banatzen zebilela, Izpegiko karabinero batek Elizondora eramateko agindu zion. Bapatean Erratzura iristean, gizon bat bere zerrikumekin bide erdian agertzen zaie! Gizona ez harrapatzeko Trinik bolantazua emanen du eta bide bazterrera erori ziren. Kamionetaren kristalak autxi ziren eta karabineroa zauritu zen.

Momentuan Elizondoko guardia zibilen buru bertatik pasa zela, istripua ikusita atestadua egin zuen. Guardia zibilak zerrikumetaz ohartu ez zirenez eta Trini, zerrizainari salatu ez zuenez nahi, istripu bat izan zutela…bertsoka (erdaraz botatzen) erran zien:

Al regresar de Errazu

Trini con su camioneta

por mirar a una chica

se ha metido en la cuneta.

Horrela geratu zen idatzita atestatuaren paperetan, eta… atestatua sinatzean, eta karabineroak Félix de Hierro zuela izena ikustean, baztandarrak Trinidad de Bronce bezala sinatu zuen!! erranez;

“de Hierro” zauritu da, eta “de Bronce”koa ez!


Bertze batian etxeko lehiotik paratu zitue bi banabarra dilinden, eta baten bat erran zioenean, zer erran nahi zuen harek?.

Irakurri zak! Biba Nabarra!

(Banabarra, babarruna, indaba Baztango eskuaran).

Bere bizitzako azken urteetan, nekaturik eta gaixorik egon arren, aunitz aldiz bertsotan aitzen zen eta erantzun azkarrak izaten jarraitzen zuen. Aldi batean, eskuñeko zangoa arront beltz beltza zuela eta sendagilleak:

Hau dena adineingatik da! Erterrakoan!

Errantzio Trinik;

-Ez,’jauna, ez! Bi ankak adin berekoak dire!.

Lauetan ogeita lau urte zituela. 1978ko uztailaren 29an, baztandar bertsolaria, okina eta Perpetua Saragueta idazlearen senarra izan zena Mezkiritzen hil zen.

P.D.1 Perpetua Saragueta Trinidad Urtasun, Bertsolaria (1894-1978).  idatzitik kopiatua.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Bazen behin Perpetua Saragueta. Ekaitz Santazilia . Haria, Nabarralde .”2005ko iraila.

Trinidad Urtasun. Wikipedia.eus

 Trinidad Urtasun, Bertsolaria (1894-1978).  Perpetua Saragueta. dialnet.unirioja.es 

FOTOTEKA.

Trinidad Urtasun eta bere emaztea Perpetua Saragueta Baztanen.

Read Full Post »