«Zuen laguntza eta esfortzu onari esker gure erresuma batu eta baretu delako, poztu egin behar genuke denok». Katalina I.ak eta Joan III.ak Nafarroako Gorteei, 1507ko uztailaren 6an (Iñigo Astizen “Ezkutuko kronikak” 2012-07-07, Berrian irakurritakoa). Baña bakea gutti iraun zun.
Urte horretan, nafar erregeak Leringo kondea eta armada atzerritarra botatzea lortu zuten. Hau denon gustukoa izan zen, baitere beaumondar familiako aunitzentzat. 1508an Leringo kondea, Luis III.a Beaumontekoa erbestean hil zenez, bere semia Luis IV. Beaumontekoak aho betean erabaki zuen Gaztelako Erresuma laguntzea Nafarroa inbaditzeko. 1512ko Apirilean gaztelarrek inbasioa prestatu zuten, gaztelako Erresumako armada Gasteizen bildu zen eta uztailaren 10 Goizueta hartu zuten nahiz eta rmadaren gehiengoa uztailaren 19an Burunda eta Lekunberritik sartu zen.Uztailaren 22an Uharte Arakilen igaro zuten gaua eta egun bi geroago Iruñetik gertu dagoenAratzurin zeuden, kontra egitea ezinezkoa zenez, Katalina eta Joanes erregeek, buruzagi nagusiekin batera, Bearnora ihes egin zuten. Iruñeak ia ez zuen artilleriarik eta 6.000 eta 10.000 arteko biztanle zituen. Armada gaztelarra, ondo hornituriko 15.000 soldaduz osatua zegoen, uztailaren 24an Takoneran kanpatu eta uztailaren 25ean errendizioa sinatu zuen
Hiriburua lortuta, gaztelaniarrek ordezkariak bidali zituzten Nafarroa erresumeko gaztelu garrantzitsuetara errenditzioa eskatuz, hoirien artean Amaiurrera ere (erreinuko garranzitsuenetako bat bai zen). Plaza gehienek amore eman arren batzuk ezetz erantzun zieten eta hoietako bat ere, Amaiur izan zen…Baña abuztua aldera bertze batzuekin batera, Amaiurko “gaztelu baltza” eroriko da.
Ez zen egonen denbora aunitz gaztelua gaztelaniarren menpe, zeren urte berberako urriaren 18an Albreteko Joanen ejerzitua gau eta egun bat sitiatu ondoren (Florencio Idoate bildutako dokumentazioan) gaztelua berreskuratu zuten eta gazteluko alkaide gise, Ezpeletako Xelen gelditu zen. Amaiurko gaztelua Nafar legitimistentzat arras garranzitsua zen, gaztelutik, Baztan harana eta baxenafarrako zati gehiena kontrolatzen bai zuten. Azaroaren bukaeran Xelen eta bere gizonak Amaiurko harresietatik Joan Albreten armadaren atzeratzea (Iruñako sitio uztea behartuak izan ziren) ikusi zuten eta bakarrik gelditu arren gotorlekua mantenduko zuten.
1513ko urtea hasi bezain pronto, Juan II.na Aragoiko erregea eta 1507tik Gaztelako Koroako erregeorde zena ejerzito haundi bat prestatzen hasi zen, bere helburua Amaiur hartzea eta Frantzia inbaditzea zen. Ejerzitoa iristeten zen biztartean, Baztandar Beamondarrak Martin Ursua kapitaina eta Etxaideko jauna buru zutela, Diego de Vera gobernazaile gaztelaniararen aginduak betez gaztelua eta agramondarren dorretxeak erasotzen zuten. Ursuako kapitainaren liskar hoietako batean gazteluko hamar agramondar hil zuten, Xelenek Urtsutarra botatzia lortu zun eta haren atzetik Bozateraño joan zen, baina Arizkundik beahomandar ta gaztelaniar gehiago atera zizaion eta alkaidea gaztelura bueltatu zen
Bertze eraso bat Vera gobernadorea eta Villalba koroneln aginpean izan zen, hauek gazteluraño iritsi ziren eta gaztelua setioan jarrin zuten, baña eskerrak Pedro mariskala eta Velez de Madrano mila oinezko eta 50 zaldunekin agertu zirela, gaztelaniarrek alde egiñez. Ursutarra berriz ere Ursuan babestu zen Nafarroako Pedro errenditzeko eskatu zion eta errenditzen ez batzen, harrapatutako presoak hilez meatxatu zion. Ursuako Martin jakinda Iruñetik gaztelaniarrak bidean zeudela ez zen errenditu eta mariskala gizon zintzoa zenez…bahituak ez zitun hil, eta dorrea errenditu gabe gaztelura atzera egin zun.

Azpilkuetako herria, ezkerrean Dorreberria ta eskuinean San Andres eliza. Argazkia Pello San Millan.
Honen ondorioz pixkanaka pixkanaka beahamondarrak indartuz joan ziren eta Baztanen gaztelaniarren presentzia haunditu zen eta tenore hontan “Azpilkuetako dorren” liskarra eman zen. Valentin de Jaso kapitain agramondarra ta 30 soldadu naparrak, inguruan arriskurik ote bazen aztertzen ari zirela, gaztelaniarren hiru edo lau konpañiekin topo egin zuten. Naparrak Azpilkuetako “dorretan” (Jasotarrenak zirela) babesa hartu zuten eta Martin Ursua eta Monndrago kapitaina dorreak sitiatu eta bi aldean artean borroka izan zen, artilleria erabiliz baña naparrek amorea ez zuten eman. Erresistentzia honek bere ondorioak izanen du.
Apirilako ondarreko astean dena amaitu zen, Behamondeko Franzets oinizko bi mila gizon, 300 zaldun eta artilleria piezekin iritsi zen, berarekin baztandar behamondarrak zeuden, gaztelua defenditzera etorri ziren tropak Vera eta Villalba koronelen ejerzitiak uko egin zuten, hori ikusita Pedro Mariskala gaztelua utzi eta armada ttikia Urdazubin bildu zun. Apirilako 25an gotorlekua eta Baztan osoa gaztelaniarren esku geratu zen.
Gaztelaniarrek gazteluko alkaide gise Anton Alguazil patu zuten eta honek indarrez eta gogoz baztandar agramontarrak errepresaliatu zitun. Horren adibidea lehen aipatu dugun “Azpilkuetako dorreetako” liskarran gertatutakoa da, errepresalia gise 1514an Cisneros kardenala aginduta, Alguazilek Azpilkuetako dorrea bota zun eta Mondragon kapitainari, “borda” erretzea agindu zion.
Honi buruz irakurritako liburuetan “Azpilkuetako dorreak” aipatzen dira, baño argi dago dorre bat soilik zela eta “bertzia”, aipatzen den erretako “borda” da edo obe errana, Azpilkuetako etxe-palazioa, Urrasungo Arraztoa izanen da!. Bai dorrea ta bai borda, Jasotarrenak ziren, dorreak Azpilkueta familiaren bidez eskuratuak eta borda, Urrasungo Arraztoa, (gero Palazioa bezala zautuko dena) Joan de Jasok (Xabier sainduaren aita) 1511an erosita. Erautsien lekukoa izan zen Azpilkuetako San Andres elizako Miguel Lasa errektorea dionez, dorrea bota eta “borda” erre zuten, baita ere dio dorrea eta honi inguratzen zion harresia berriak zirela. Bertze lekuko batek, 70 urteko Bergarako Martxintok dio dorrea “almenak” zitula eta borda, landutako harlauzaz (harrizko sillareak) egiña zegola (datuak Pedro Esarteren “Fancisco de Jasso y Xabier” liburutik hartuta daude) .
Bertze gauza izanen zen jakitea non kokatua zegoen eta ze eraikin osatzen zute dorre hori. Batzuk diote gaur egungo Dorreberrian egonen zela, gehienbat izenagatik (lehenago bertze dorre zaharrago bat izanen zen toki berberan), baño baita ere Dorreberriaren ondoan Dorrea izeneko etxe bat dagolako eta jakina da, garai haietan dorreak defentsako eraikinak zirenez, eguneroko bizitzarako, ondoan harrizko etxe erosoagoak egiten zutela. Bertze teori bat dio akaso Azpilkuetako dorrea gaur egun herriko San Andres eliza hartzen dun lurretan egonen zela, zeren garai haietan herriko eliza Urrasun zegon eta XVI.mende bukaeran gaurko tokian altxatxen den eliza ondare batzuk zirela aprobetxatuz, ereiki zen!.
Dorrea falta denez historiaren pista segizea zalla da eta faltatze hori “jakintsu” batzuei nahastu die ta guzti!!. Adibide guise, Francisco Escaladak 1917ko ” El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlanan, Azpilkuetako dorrea, Arraztoa jauregiakin nahasten du. Palazioan Xabierrko armarria aurkirtzen du (zortzi puntako eukal izarra “karbunkoa” ilargiarekin eta baztango xakea) eta proba bezala erabili arren argi dago, Arraztoa, aipatutako “borda” dela. Zeren lekukoak aparte, baita ere horrela dela argitzen digute, 1519an Maria Azpilkuetak (Xabier santuaren ama) eta 1520an Juan Azpilkuetak (saindu naparraren anaia) bere amaren izenean, “errege katolikoak” bere familiarenak ziren eta bota ta erre zituen; Xabierreko gaztelua, Azpilkuetako etxe-palazioa eta herri berberako dorreak, ordaintzeko siñatutako errekalamazio eskariak.
Jakinda “borda” Azpilkuetako Arraztoa etxea dela eta Jatso doktoreak etxea konkista hasi zen urte bat lehenago erosi zula, 1511ko apirilaren 2an hain justu, pentsatzekoa da Joan Jasok kortean zeukan kargoagatik eta konkista aintzinetik kusten zelako, gaztelu indarsu eta leial baten inguruan berea propio zen (Azpilkuetako dorrea emazteraen familikoa bai zen) eraikin bat izatea, badaezpada! nahi izan zula. Erran behar etxea Azpilkuetako izan eta Azpilkuetako etxe-palazioa agertzen den arren Amaiur ondoan dago eta Jasotarrek, barridetasuna Amaiurkin izan zutela, zeren Arraztoa, eliza aferetan Amaiurkoa omen zen, (etxeko nausiak Amaiurko elizan aulkiak zeukaten). Jaso Doktorea Baztanen zun etxeaz guti gozatu zun, 1514an errez gain Jasotarren buru, bi urte geroago zenduko bai zen.
Ez dut uste uztailak 2ian Amaiurren egin behar den “Amaiur 2012 Haien ametsa gurea da” ikuskizun artistiko-musikalan konkistako zatitxo hau aipatuko den, gehienbat 17-18 urteko konkistan luzean gertakizun ttikia bai da, baña polita da jakitea (bederen nik uste) Amaiur inguruan dagoen bertze erraikin ttiki bat, gaztelaniarrei aurre eta erresistitu zula eta gaztelua bezala, gaztelaniarrek suntsitu zutela!…eta denborarekin, gure Nafarroa maitia bezala, berrriz indartsu eta ederra altxatua izan zela.
Ondo izan eta Uztailan 21an Amaiurreko Arretxe etxalde aurreko zelaian ikusiko gera, ” Haien ametsa gurea bai da”.
Post hau iteko hurrego web horriak eta liburuak erabili dira.
Iñaki Sagredo Garderen “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” (Pamiela 209).
Pedro Esarte Muniainen “Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra” (Pamiela 2005).
Peio J. Monteanoren “La guerra de Navarra (1512-1529). Crónica de la conquista española” (Pamiela 2010).
euskomedia.org web horria, Francisco Escaladaren 1917ko “El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlana .pdf artxiboa.
Wikipedia.