Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Xorroxin Irratia’

1981eko martxoaren 19an, Erratzuko eskola zaharrean, herritik hitz batzuk aireratzeko asmoarekin Erratzuko gazte batzuk Iruñetik ekarritako irrati-emisora batekin emititzen hasiko dira. Xorroxin Irratia jaio zen!

Irrati emisora eta garai haietan beharrezkoak ziren lehen aparatuak, Erratzuko lagun-talde batek bildutako bortz mila pezetekion (30 €) eskuratu ziren.

Lau urte ondoren (1985an) emisora Erratzutik Elizondora aldatu zuten eta Zigako Zigaurre auzoko baserri batean, jarri zen errepikagailua (denborarekin Legaten eta Donezteben ere jarriko ziren). Pixkanaka pixkanak Xorroxin Irratiak bailarari eta baztandarrei zerbitzu bat ematen ari zen, baina… emititzeko baimena ez zuenez 1985eko ekainean, ixteko agindua eman zen eta Xorroxin irratia itxi egin zuten. Hala ere, hilabete batzuk isilik egon ondoren berriz abiatu zen.

Elizondon bi egoitzetan egon zen irratia; Fortenen hasiera batean eta Saskaiz plazan. Azken hontan hasi zen profesionalizatzen eta eguerdiko saioa bideratzeko langile bat ordaintzen hasi zen.

Dirua lortzea ere beharrezkoa izan zen, eta horretarako herriko bestetan txosnak jartzen hasi ziren, baita ere kriston kontzertuak antolatu ziren. Normalki Erratzuko frontoian egiten ziren (nahiz eta baten bat Elizondoko Braulio Iriarte frontoian egin zen), Kontzertu hoietan Euskal Herriko talde ezagunetakoak pastu zirenr; Barricada, Kortatu, Hertzainak, Delirium Tremens…

Aldi berean, irrati lizentzia eskuratzeko ahaleginetan ibili zen Xorroxin, baina Nafarroako Gobernuak ez zion baimenik ematen. 1990eko abenduan, ordurarte Elizondon izandako manifestaldi jendetsuenan, Xorroxinendako lizentzia eskatu zen eta… azkenean 1998an emititzeko baimena eman zitzaion. Une hartan zortzi urte zeramatzan irratiak Iruritako etxe partikular batetik emititzen. Baimena lortuta , Baztango Udalak egoitza bat utzi zion Elizondon (San Franzisko Xabier eskolan).

2006an Xorroxin irratiak 25 urte bete zitun ta «Xorroxin irratia: 25 urte Orroka» diskoa argitaratu zuten eta web orria martxan jarri zen.

Elizondoko San Frantzisko Xabierkoa eskolatik mugitu behar izan zuten eta zazpi aldiz mugitu ondoren erabakiko dute beren egoitza propioa izatea. 2007ko Urriaren 15ean lehen aldiz emititu zuten Elizondoko Maria Azpilkueta karrikako egoitza berritik, eta aste bat beranduago, Elizondoko feriak zirela herritarrentzat ateak ireki zituzten. Hamaiketako bat eskaini zen, eta Pottoka, Ufestuek eta Maider Ansa zuzenean aritu ziren.

Urte hauten 10 langile eta bi estudio ( Lesaka eta Elizondo) izatera iritsi zen, 3 lizentzia lortu zituen (Lesaka, Bera eta Elizondo), eta kolaboratzaileen eta parte-hartzaileen sareak gora egin zuen… baina 2009tik aurrera, krisis ekonomikoaren  aitzakiarekin, Nafarroako Gobernuak ez zuen diru-laguntzarik emanen euskaraz lan egiten zuten komunikabidei eta dirt Barrera gutxitu zenez plantilla murriztu eta arlo ezberediñeko langile aunitz betzala soldatak jaitsiz eta EREn sartu ziren.

Egoera larri eta berriarii egokitu behat izan zen eta ekonomikoki zerbait arintzeko “Astean euro bat baino gutiago” kanpaina eta, “behi kaka.com” izeneko zozketa martxan jarri ziren.

Urteak eta hamarkada pastuta eta egoera zailan izan, Xorroxin Irratiak beti helburu bera izan eta mantendu du, hasieratik gaur arte. Euskarazko informazioa emateaz gain, Eskualdeari bertze gizarte-zerbitzu bat eskaintzea; gainera, ingurunearen ezaugarriak direla eta funtsezko zerbitzu bat. Informazioaren bidez, hezkuntzaren osagarri eta kultur eragile gisa funtzionatzea izan du oinarri eta funtsa.

40 urte hautan Erratzutik, Baztan osora, Bertizarana Malerreka, Bortziriak, Zugarramurdi, Urdazubi eskualdeetara zabaldu da eta Irun, Hondarribia, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan ere aditzen da gaur egun. Gainera erran.eus plataforma digitalarekin munduko edozein tokitan entzuten ahal da!

Ah, porzierto! Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da!

Zorionak Xorroxin!

Sarera hau egiteko erabili den materiala.

La situación actual de Xorroxin Irratia es muy delicada. Koldo Landaluze. Gara. 2016

26 urte bete dituenean bere egoitza izatea lortu du Xorroxin Irratiak. Jasone Mitxeltorena. Gara. 2007.

Xorroxin Irratia. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Xorroxin Irratia como tema de conversación. Nerea Alzuri. Euskonews.com. 1999.

 

 

– 


Read Full Post »

 “haien berri onak, gure berri txarrak dira..”

Hala dio Berri txarrak taldearen abesti batek, eta hontakoan berriak auzo ondoko erkidegotik datozte eta hezkuntzan eta euskararen inguruan ezdakigu zer aldatuko ote duten. Beriiak diotebnezJauralizak urte aunitzetan, bere muga administratibotik kanpo ainbat euskara jorratzen duteen elkartei eman duen laguntza kolokan geldituko  dira?

Bertze berri txar bat, eta antzekoarekin lotua baina krisiaren aizakiaz makillatua, Nafarroko gobernuak ere euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu diela da.  Adibide gise aipatu eskualdeko  Xorroxin irratiari ia ia %100 murriztu die eta aurrera atratzeko diru itturri berrietan pensatu behar izan dute. Erraten da arazorik badenean kazkezurreko matetria grixa funzionatzen hasten dela eta xorroxingoak burutik ez daudenez maigu! zozketa originala bat inen dute. Zozketa behikaka.com izena du (behikaka.com web horrian azaltzen da) eta zenbaki sarituak aterako duen esku inozentea, hiru behien kaka izango da!!!. 

Bertze berri txar bat Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Maiatzak 6 (2009) Funberako langileek Burdin martxa hasi dute eta Beratik Iruñera oinez joango dira. Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean amaituko dute. Maiatzak 7an Almandoztik hasi eta Iruñara bideratuko dira, eta azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.

Ez da langileak lehenengo E.R.E.a jasatzen dutena. E.R.E.kin  Azarotik daude eta orain enpresak E.R.E. berria hau urte osorako eskatu du. E.R.E berri honekin ilabetean bakardık sei egun lan egingo dute eta doike soldatak berriz ere murriztuko dira (lehendik murriztuak ima zeudenb), komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela.

Azken berri txarra  Mexikotik dator, gripe A han errotuta dagoela eta Mexikon D. F.-en urtero bezala Euskal Etxean Maitzak batan ospatzekoa zen Baztango eguna, ez da ospatuk.. Hango baztandarrak aurten Baztanzopa eta txuritabetzi gabe geldituko omen  dira 

Bideoa, 2010ko Baztango egunarena da eta festa honi buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.

Read Full Post »

Ermita edo baseliza herrigunetik kanpo dagoen eliza, santutegi edo kapera txikia da, normalean santu edo ama-birjina baten omenezkoa. Arizkunen hiru ermita daude; San Kristobal Erratzuko bidean, Bozaten San Miguel eta Ursua parean, Santa Ana omenez eraikiko baseliza.

Badakigu, Ursuako ermita 1519ko ia ereikita zegoela, zeren urte hartan, Ursuako Lorenzok agotei utzitako 500 dukat, Santa Ana ermitaren urtemugako funtzioa, ospatu-antolatzeko baldintzarekin zorra barkatuko zien. Baita ere badakigu ermita, Ursuako Martin aginduta 1650-57 an zaharberritua izan zela.

Santa Ana baseliza. Ursua. Arizkun. Argazkia Pello San Millan.

Ursuako ermita, agian Baztango ermitatik famatuena edo ezagunena izanen da. Han gertatutako pasarte bat,  urtez urtez, mendez mendez kantatu eta kontatu izan da. Dirudienez  ahoz  ahoz iritsi zaigun kanta seirehun urtetik gora izan dezake baina gehien   ezagutzen den bertsioa XX. mendearen hasieran Azkue folkloristak Baztanen bildutako konposizioa da. Kanta, Arizkungo Urtsua dorrean gertatutako istorio tragikoa kontatzen du eta letra XIII. edo XIV. mendeetakoa izan daiteke.

Agur, nere arreba,
nere arreba Yoana:
berri bat aditu dut,
nere arreba Yoana….

Urtsuako dorrearen jabea Lantainako (Baxenanabarran) etxeko neska gaztearekin ezkongai zegoen. Emaztegaiak (Yoana) jaioterria utzi eta ezkondu baino lehentxeago haren anaia apaiza, Bautistarekin  hizketan hasten dira. Anaia konturatu da neska haurdun dagoela, eta Joanak sekretua gordetzeko eskatuko dio, aldiberean Urtsuara ez duela joan nahi aipatuko dio. 

Zazpi errota berri,
zortzi yauregi xuri:
hoien guzien gatik
nik ez Utsura nahi,

Ezkontza, ordea, ospatu eginen da, eta senarrak berehala ohartaraziko da  emaztearen egoeraz. Urtsuako jauna erranen dio, elkarrekin bizitzen hasi baino lehen, komenigarria litzatekeela bera dorre ondoan dagoen Santa Ana baselizara jaustea otoitz egitea.

Urtsuako correa. Arizkun. Argazkia Pello San Millan

Han, Urtsuako jaunak hil eginen du eta morroi bati zaldi bat prestatzeko eskatuko dio ihes egiteko. Zaldiak erredurako ferrak alderantzita jarrita omen zituen oinatzak eta arrastroa alderantzizko norabidea markatzeko intenzioarekin.

Lantanako alaba

Utsuan hila dago,

Ez da harritzekoa denboraldi batez kantatzea debekatuta egotea, Urtsuaren jabeek ez baitzuten nahi krimenaren historia zabaltzea.

Azkue bildutako konposizioaz gain Bertie bertsioak badira, eta hoietako bat ipuin moduan, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, “Baztango ipuinak” izeneko liburutxua argitaratu zutena.   “Urtsuako ermitan ” tituloa darama  eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.

Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin,  bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun


Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Irakurzeaz gain entzun daiteke ere istorioa, zeren bai Benito Lertxundik eta Mikel Laboak abestu ziguten.

http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U

Read Full Post »