Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Ogibideak’ Category

Txondorra sariak Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen dituen sariak dira. Sari hauek pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.

Sari honen zazpigarren edizioan (2021) Cesáreo Soule Arizkungo harginari eman zioten, bere lan artistikoagatik eta Done Jakue Bidearen garapenari egindako ekarpenagatik. Sariak, Cesáreo Souleren ibilbidea, bokazioa eta lana aitortzeaz gain, artisautza, oro har, eta artisauak, bereziki, aintzat hartzen ditu.

Cesáreo Soule Elizondo Arizkun 1948an jaio zen. Familia Iparraldekoa da jatorriz, baina bere gurasoak Bautista (1912) eta ama Eulalia (1920) Baztanen jaio ziren. Aita kontratista gisa aritu zen eraikuntzan, eta harriaren artisau ezaguna izan zen, bere jardueran behar zituen material horretako elementu guztiak egiten espezializatua. Hirurogeita hamar urterekin hasi zen tailu artistikoak egiten, honen aita Juan Soule, ere harria lantzen omen zuen.

Cesareo Soule. Argazkia marmolessoule.com

Cesáreo aitaren enpresan hasi zen lanean eta txikitatik ezagutu zituen hargintzaren lana. Hargintzarako eta sorkuntza artistikorako bokazioa erakutsi zuen beti eta hasieran Igeltsero gisa lan egin arren, 29 urterekin utzi eta hargintza artistikoan edo harrizko eskulturan profesionalki aritzea erabaki zuen.

Cesáreo Soulek enkarguz egiten du lan, batez ere, hiribilduen eta etxeen fatxadak jartzeko armarriak, hilerrietarako disko-formako hilarriak (estekak) eta hilarriak, oroimenezko etxe edo hilarrien idazkunak eta bertze pieza txiki batzuk eginez.

Saria hautatzeko argudioen artean, harri-zizelketan egindako lan artistikoaz gain, Donejakue bidearekin eta mugarrien eraikuntzarekin duen harreman pertsonalean eta bere museo etnografikoan ere oinarritu dira.

Elementu etnografikoak dituen museo ttipia etxeko behealdean du eta material fosilak, txanponak, armak, lanabesak eta bertzelako objektuak, baita bere obra adierazgarrienak ikusgai daude. Ikastetxeek eta partikularrek museo txiki hori bisitatu ohi dute. Baita ere bere hainbat lanek hainbat sari jaso dituzte eskultura lehiaketetan.

Ezkondua eta bi semerekin (Albaro eta Biktor)harria lantzen dutenak, aitaren eta Soule familiaren lanbidea jarraituko da.
2015ean, Txondorra seria lehen aldiz eman zen, eta 2019an bertze baztandar batek jaso izan zuen, Elizondoko Gabriel Imbuluzketa kazetariak hain zuzen.

ostras hau egiteko erabili den materiala;

El cantero Cesáreo Soule recibe el séptimo premio Txondorra.www.europapress.es

Un artesano escultor. www.gipuzkoa.eu

FOTOTEKA:

Argazkia Iruñako Udala
Argazkia www.europapress.es

Read Full Post »

Baztango haraneko eliz aunitz estilo errenazentistakoak dira (edo jatorriz, ziren) eta XVI. mendean eraiki ziren. Guztiek dute antzeko eredu arkitektonikoa oinplanoari, altxaerari, estaldurari eta kanpoko egiturei dagokienez, eta Nafarroan garai hartan eraikitako tenpluen berezko ezaugarri formalak dituzte.

Baztango eliza errenazentista horiek bertako maisu harginek egin zituzten, harriaren lanean adituak, hareharri arrosazeozko (harri gorrie) harrobiak dituen harri lan tradizio handiko eremu bateko arginak ziren. Eraikuntzako profesionalak, koadrila ibiltarietan taldekatuak, maisuak, ofizialek eta ikastunek (mutil) osatuak, eta familia bereko hainbat kide aurkitzea ohikoa zen, ogibidea normalean gurasoengandik seme-alabengana pasatzen baitzen, edo osaba-izebengandik ilobengana.

Baztandar artisau klan emankorrenetako bat Oiz familiarena da, XVI. mendearen erdialdean buru Pedro de Oiz zuena (1580 zendua). Pedrok, Irurita, Arizkun, Lekaroz eta Zigako parrokietan lan egin zuen, eta azken enpresa horretan Martin de Oiz semeak lagundu zion. Hala ere, harginen “dinastia” honetako kiderik nabarmenena Miguel Oiz gartzaindarra izan zen. Miguel aipatutako Pedroren iloba zen eta Arraioz (1568), Arizkun, Goizueta, Zubiri, Berroeta, Eugi (1581) eta Gartzaingo parrokietako harri lanetan parte hartu zuen eta hil ondoren Juanot eta Juanes semeak jarraitu zuten.

Gartzaingo san Martin eliza. Argazkia Pello San Millan

Bestzalde, Pedro Oizen suhia zen Martin Urrutiak (1596 zendua) Arizkungo parrokia-elizako burualdeari, kaperei eta sakristiari ekin zien (1584), eta Iruritako parrokiako gangak egin zituen (Gerora, gaur egungo tenplu barrokoek ordezkatu zituzten). Halaber, 1580ko hamarkadan Zigako elizan hasitako obrekin jarraitzeko ardura hartu zuen, eta 1591tik aurrera Juan Urrutia semeak hartu zuen haren lekua.

Baita ere nabarmentzekoa da Juan Garaikoetxea eta Oiz, Elizondarra. XVI. mendearen amaieratik XVII. mendearen hasierara bitartean Nafarroan bere eraikuntza jarduera oparoa garatu zuen eta hargin aurrerakoi (abangoardista) izan zen; Eugi, Berroeta, Elbete, Eratsun, Gartzain eta Leringo Santa Maria elizan parte hartu zuen.

Baztango bertxe hargin batzuk izendatzeagatik, Juan Martínez de Leizagoyen nabarmendu behar da, Amaiurobrako Jasokundearen Elizako nabea eraiki zuena eta Erratzuko Juan de Goyaran harginak amaitu zuena, edo baita ere Erratzuko Pedro José de Iriarte hargina, 1773an kontratatu zutena mende batzuk lehenago eraikitako kanpai oktogonalen gorputza errematatzeko.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Jose Ciaurriz “Joxe Argiñe” (goitizena zuena) dugu, eta haren senideak izan ziren Santos eta Polikarpo Ciaurriz. “Joxe argiñak”  1901an 10 metrotako harriz landutako gurutze bat zintzelatuko du Legate kaskoan patzeko (atorrizko gurutzea). XX.mendearen 20.hamarkadan Baztanen arras ezaguna zen Martin Zabaleta hargin Berruetarrak Amaiurko jatorrizko monolitoa zizelkatuko du.

Mende berean ere nabarmendu ziren Silveiro Sobrino hargiña elizondarra, José Lorenzo Rementegi Berroetarra, eta Bautista Soule Arizkundarra (bere aita Juan ere zen hargiña). Azken honek Ostiztarrak bezala ogibidea gurasoengandik seme-alabengana pasatu da eta bere ondoren Cesáreo Soule eta honen semeak Albaro eta Biktor jarraituko dute.

José Lorenzo Rementegi berroetrrak zinzelatutako harri bitxia. Berroeta. Argazkia al monte,¿para qué? blogatik hartura dago.

Gaur egun Souletarrekin batera, Elizondoko Mitxelena edo nik berbera (ogibidez hargiña naiz) harria eta armarriak zinzelatzen segitzen… dugu.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Los artífices: los maestros canteros baztaneses“. Las iglesias del Renacimiento en el valle del Baztan. María Josefa Tarifa Castilla. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. Universidad de Navarra.

Estructuras arquitectónicas“. Las iglesias del Renacimiento en el valle del Baztan. María Josefa Tarifa Castilla. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. Universidad de Navarra.

“Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.

Read Full Post »


Urria aldera sagardoa egiteko garaia da, irailetik sagarrak bildu izan dira. Sagarraren bilketa beti izan da festa giroa bailarako baserri eta herrietan. Antzina, sagarraren garaia iristen zenean, denek parte hartzen zuten sagarren bilketan eta sagardoa egiten, zaharrek, haurrek, emakumeek, gizonek
Sagardoa egin ondoren,sagardantza dantzatzen zen, sagarra kontsumitzeko edo sagardoa egiteko bildu ondoren zuzenean sortutako  dantza. Sagardoa gauz preziatua eta garranzitsua izan da lurralde hauetan.

Ez dakigu noiz sartu zen sagardoa Euskal Herrian; hala ere, aztarna batzuek erakusten dute sagarra eta sagarrondoak antzina-antzinatik egon direla euskaldunen artean. Oso litekeena da euskaldunek erromatar garaian ikasi izana sagardoa egiten. Bertze batzuek, ordea, erromatarrak iritsi aurretik ere egiten zutela uste dute.
Koldo Mitxelenak Textos arcaicos vascos liburuan aipatzen du sagardoari buruzko lehen idatziak XI. mendetik aurrera agertzen direla. Gaur egunera arte iritsi den testurik zaharrena, euskal sagardoaren ekoizpena aipatzen duena, 1014ko apirilaren 17koa da, eta latinez idatzitako testu bat da, Iruñeko Antso III.a erregeak Leireko monasterioari Gipuzkoan emandako lur-emate bati buruzkoa.

“Hernaniko terminoetan itsas ertzean Donostiaz erraten den monasterio bat ematen eta eskaintzen dugu, lurrekin, SAGARRONDOKIN, itsas arrantzekin,…”

Horregatik, garai hartan sagarrondoak landatzen ziren eskualde horretan, eta jende arruntak eta monjeek sagardoa egiten zutela suposatzen da.

Arizkungo Gamioxarreko dolarearen sabaia. Argazkia baztanargazkitan.com 

 Gaur egun, “baserri” deitzen ditugun eraikinetan, sagardoa eta sagarrak izan duten jarrantzi haundia ikusten ahal da. Baserria, Euskal Herriko isurialde atlantikoko landetxe tradizional bat da. Historikoki, bertako jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izan dira, baitakere a sagardogintza (wikipedia). Baserri zaharrenak 500en bat urte izanen dute (Euskal herrian), Nafarroko zaharrenak Baztanen daude, harrizko horma, zurezko egitura itzela ta barruan behi ikuilu zabala eta batzuk, dolarea (barruan edo kanpoan) ere dute. Dolarea, sagardoa egiteko tokia da eta Baztanen gelditzen zaigu batzuk! Adibidez Amaiurko Apezaren etxean berritu dutena eta ikusteko dagona, Arizkunen  badira batzuk ere (bortz baziren tenore batean) baina haur egun garrantzisuena Gamioxarreako da.

Gamioxarreako dolarea bizirik eta aktibo dago, dena “Jo ala jo” kultur taldeari esker. Elkarteak dolareari astindu bat eman zion eta zarberritu izan zen eta bere prentsa barrokoa (XVIII. mendekoa) urte aunitz geldirik egon arren, 2006ko Urrian martxan jarri zuten eta 1.500 kilo sagar sartuta ( Aritzakun, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko sagarrondoetatik) dolarean sagar zukua atera zen berriro.

Aipatzekoa da “Jo a la jo” taldeko kideek egindako lan handia sagarraren kultura berreskuratzeko eta erakusteko, ez bakarrik dolaria zaharberritzearen kasuan, baita Kirikoketa jotzearena eta Baztango hainbat sagardantzak berreskuratzeko (Amaiurkoa azkena).

Etxe guztiak dolarea ez zuten arren, baserri eta etxe gehienetan sagastiak omen ziren eta orain dela gutti arte sagartegia (sagarrak gordetzeko tokia) mantendu dute sabaiako txoko batian, (lurrean zabalduta sagar pila, izara baten gainean). Dolare barrokoen garaian, dolarearen nagusia nekazariei sagarrak erosten zizkieten eta sagardoa egiten zen negu luzerako.

Pedro Mari Esarte historialari baztandarrari esker dakigu nola saltzen zen eta nori saltzen zitzaion Sagardoa. Berak ikertutako, 1544 data duen “Elizondoko ordenantzetan” (Batzango ordenantzak baino zaharragoak), argi ta garbi azaltzen da nola zen saltzeko prozesua, eta baita, nola sagardoari prezio patzen zizaion. Dirudi, mandatariak, alkate jauna, kargodunak (akaso Baztangoa edo Herrietako alkate-juradoak) sagardoa dastatzen zutenak lehenengoak ziren eta hauek egiaztatzen zuten ona baldin batzen edo ureztatua zegoenik ala ez, goxoa ala samiñe baldin bazen, kolorea zein zuen… Sagardoaren kalitatea zehazten zenian ,orduan prezioa ezartzen zen kupela bakoitzeko sargardoari, sahiatuz, beti ahal zen prezio merkenan (ekoizleari kaltetuz gabe).

Sagarrak zanpatzen. Pisoien bidez zanpatutako sagarrak “patsa” bihurtzen da, patsarekin ( sagar puskek) tontortxo bat iten da. Argazkia baztanargazkitan.com 

Ordenantzetan, baita bertze arau batzuk aipatzen dira eta bete beharrezkoak zirenak, adibidez ez dela saltzen ahal kanpoko sagardoa Baztangoa ez baldin bada akitu, baita ere ixunak egonen dira ezarritako prezioa baino garestiagoan saltzen baldin bazen, prezioa ezarritako kupeleko sagardoa bakarrik saltzen ahal zen, ta beharrezkoa zen, izatea “pintak, pinteroiak eta pintalaurdenak”. Gañera harras garrantzitsua zen arau hauek betezea  zeren  sagardoa ez zen edari arrunt bat, baitzik ia ia elikagai bat eta garai hartako osasunarako harras garranzitsua eta beharrezkoa. Bitxikeri bezala erraten da, euskal marinelen fama, marinel finak, langileak eta osasuntsuak sagardoari esker zela, zeren sagardoz betetzen zuten itxasontziak (lapurdiko produkzio guztia itsatsontzietarako zen) bidai luzetarako, Terranobara, bakailua eta baleak arrantzatzera, sagardoa edateari esker ez zuten antrax, eskorbuto eta alakorik gaixotasunik artzen.

Gauz guzti hauek nabarmentzen digu zein preziatua zen sagardoa eta horren ondorioz baita ere sagarrak, sagarrondoak eta sagastiak eta ia erdiarotik arau idatziak daude sagastiak babesteko. Lehenengoetako bat 1189 ko udazkenekoa da Lapurdin eta Rikardo (lehoi biozkoa) emandakoa da, erranez- “debekatua dagola animaliak sartzea sagastitan eta zigortuko zela sagarrak lapurtzera sartzen zena” baita ere Lapurdin ematen da lehenengo epaiketa, behi batzuk sagasti batean sartu direlakoz,..1457an gipuzkun heriotz zigorra ezartzen da behinpin bortz sagarrondo moztu edo xehatzen duenari, 1587an Hernanin 24 marabediko ixuna jartzen zien ahuntzen artzaiei, (ahutz bakoitzagatik) sartzen baldin baziren sagastietan… eta horrelakoak, haunitz dokumentatuak dude.

Jo ala Jo taldekoekprensa prestasen. Argazkia baztanargazkitan.com

Baina pixkanaka pixkanaka sagastiak desagertzen joango ziren, gehien bat artoarekin, zeren artoarekin iraultza txiki bat izan zen (ez zen gendea aberastu baini bai famili asko ez zuten gose gehiagorik jasango, taloak, artopilek. oiloendako…erabiliko bai da). XVII. mendetik aurrera sagastiak ordez lur horietan artoa landatzen da. Honek eta gero ta gehiago asten dela kontsumitzen Arabak eta Nafarro erdialdeko ardoa, egin zun ia ia sagardoa eta sagastiak desagertzea. XIX. mendearen bukaeran Araba izanen da, lenengo herrialdea sagastiak galtzen duna, kasu hontan mahatshondoagatik eta patatagatik, gero Lapurdin, arrantza flota ia ez da hain haundia ta bertze pattarral edaten dira (wiskia..), ta baita ere ia, ia Nafarro guzian.

Bertzaldetik, ardoa sagardoa baino iraunkorragoa eta sendoagoa zen, garraiorako praktikoagoa, ez baitzen herdoiltzen (ez zen pikortzen), eta hori ardoa merkataritzarako merkeagoa izate egiten zuen. Ardoarekiko desabantaila horien ondorioz, une horretatik aurrera etxerako sagardoa baino ez zen ekoizten. XX. mendean ekoizpena txikiagoa izan zen eta sagastiak ere murriztu egin ziren.

1917an Nafarroan  bakarrik Bera aldean ekoitzten  da (egin ta saldu)  sagardoa. Gipuzkoan berriz garai haietan, oraindik 30. milloi litro egiten da baina urte batzuk geroxago 1967an 1.250.000 litro bakarrik ekoiztuko du.

Gaur egun 12 milloi litro ekoizten da [1] , Baztanen Larraldeako sagardotegia bakarra izanik, sagardoa ekologikoa eta nahiz eta sagasti propioak izan eta zonaldeldeko baserrietako sagarrondotik artu eta jaoan den urtea harras ona izan zela sagarrentzat, kanpotik ekarri behar dira, Galizia, Asturias, Francia… 200.000 litro ekoizteko.

P.D. Gamioxarrea dolarea.

Arizkungo Gamioxarrea dolarea bertan antzinako sagardoa ekoizpenaren eta kirikoketa erakusketak egiten dira. Dolarean XVIII. mendeko dolare edo prentsa bat dago.

Gamioxarreko sagastia, Arizkungo etxe hau dolaretxa gain baita ere sagastia mantentzen du. Sagastia bi metrotako etsi batez babestua dago, garai batean sagarra harras preziatua zen.

Dolaretxeko behitiko solailuan kupeltegia dago, paretan dago zirrikitutik, sagar zukua dator dolaretik, egurrezko kanal baten bidez eta askan erortzen da.

Sapaian, biltegia dago, han sagarrak pilatzen dira Katilu haundi hori, sagar bolumena neurtzeko erabiltzen zen.

Oharrak

[1] – 2009ko datuak

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Wikipedia.

FOTOTEKA

Argazkiak Pello San Milla.

Read Full Post »