Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Idazleak’ Category

2015ean, lehen Txondorra saria eman zen (Andoni Santamaria). Sari hauek Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen ditu eta pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.

2019an Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetari baztandarrak jaso zuen sari hori. Olentzeroren Lagunak Elkarteak Gabriel Imbuluzqueta Nafarroako kultura tradizionalaren ikerketa eta narrazio lan zabala egindakoa nabarmendu zuen.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasena Elizondon jaio zen 1945ean, eta Diario de Navarra egunkariko erredaktorea izan zen 1976tik 2010ean erretiroa hartu zuen arte. Etnografiaren alorrean egindako lanagatik ere nabarmentzen da, batez ere artisautzarekin lotutako gaietan.

Gabriel Imbuluzketa eta familia seria jaso ondoren. Argazkia Unai Beroiz, diario de Noticias

Sari hau jaso aurretik, Gabrielek Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso izan du, Nafarroako kultura-ondarea sustatzen egindako ekarpenagatik. Baita ere Iruñeko Udalak deitutako San Fermin Nazioarteko I. Kazetaritza Saria (1980), Nafarroako Artisautzari buruzko I. Kazetaritza Lehiaketa (1983) eta Nafarroako erakargarritasun turistikoak sustatzeko kazetaritza-lan onenaren Teobaldo Saria (2010) jaso ditu.

Jose Migel Barandiaranen ikaslea izandakoa Nafarroako Unibertsitateko Euskal Kulturaren Katedrako klaseetan, eta 1988tik Etniker-Nafarroako kide da (Etniker Euskalerria Euskal Herriko ondare etnografikoa zaintzea helburu duen kultur elkartea da), 1999-2003 bitartean, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Eskualde arteko Batzordeko eta Erredakzio Batzordeko kide izan zen. Tradizio herrikoietan duen interesagatik nabarmendu daeta bere ikerketa Baztango Haranean eta artisautza herrikoian ardaztu da.

Nafarroako Gobernuak 1992-1995 bitartean argitaratutako “Turismo en Navarra” aldizkariarekin kolaboratu zuen. “Conocer Navarra-n”, kondairei, jaiei eta abarri buruzko ekarpen ugari egin ditu. Halaber, “Narria, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Panorama eta Papeles de Artesanía” argitalpenetan ere argitaratu du.

Txondorra sariarekin lotuta (txondorra, egur ikatza egiteko ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da. Olentzero ikazkiña da) Gabrielek aipatu zuen, haurtzaroan, nerabezaroan eta lehen gaztaroan Olentzero “benetako ezezaguna” izan zela. Iruñako Gabon Gauean kalera irteten hasi zenean sartu zen bere bizitzan, eta, batez ere 1969ko abenduaren 24an, Elizondar gazte talde batek (bera barne) pertsonaia Elizondon birsortu zutenean (auzokide askoren harridurarekin).

P.D. Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan bere material aunitz erabili dugu eta baita ere Baztani buruz gauz aunitz ikasi dugu.

Zorionak Gabriel!

Post hau egiteko erabili den materiala;

El periodista Gabriel Imbuluzqueta, premio Txondorra 2019. Mikel Bernues, Diario de Noticias. 2019.

Gabriel Imbuluzqueta Alcasena. http://www.etniker.com.

 

Read Full Post »

Gaspar Castellano y de Gastón 1928ko maiatzaren 18an Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) La Berné herri hustuan jaio arren, Baztanekin eta bere histoiarekin lotura haundia izandako historatzailea dugu.

Gurasoak naparrak ziren, aitaren familiak Tuteran zuen bere jatorria eta bere ama Iruritakoa zen, Etxeberrikoa (Iriartenea edo Gastón de Iriarte palazioakoa) eta han bertan, Iruritan amaren etxean (palazioan) eman zuen haurtzaroa, eta bertako eskolan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak.

Irudia, Guillermo Perez Bailo-ren margoa. Zaragozako Diputazioko Presidenteen erretratuak.

Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Doktoreago ikasketak burutu zituen. 1999tik aurrera doktorego-ikastaroak eman zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago, Nafarroako Unibertsitatera joan zen, eta bere tesiari buruzko ikerketekin jarraitu zuen: Los Gastón de Iriarte.Trayectoria de una casa baztanesa, (Baztango Gaston de Iriarte familiari buruzko ikerketa) 2006ko irailean irakurri zuen, eta Nafarroako Unibertsitateko Historiako doktoretza zaharrena bihurtu zen.

“Los Gastón de Iriarte. Trayectoria de una casa baztanesa (siglos XVI-XIX), doktoreago tesiaz gain, ·”Entre el Valle de Baztán y América: El indiano Juan Bautista de Echeverría y la casa Gastón de Irurita“, Mujeres baztanesas en la corte (siglo XVIII), Baztaneses en America..lanak idatzi zituen eta “Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan aunitz erabili ditugunak.

Bere famili baztandarraren inguruko istorioak bilduz gain politikan ibili zen. Franco hil ondoren UCD alderdiaren militantea izan zen, Zaragozako Diputazioan Ahaldun Nagusia izan zen eta Aragoiko autonomian Diputazioaren eta Gobernuaren presidentea izan zen 1991tik 1992ra, lurralde horren Autonomia Estatutua eztabaidatzen zen garaian. 1995tik 1999ra Baztanen zinegotzia eta Nafarroako Parlamentuan parlamentaria izan zen, biak UPN alderdiaren eskutik.

 Bere ibilbidean zehar kondekorazio ugari jaso zituen: Aragoiko domina, Meritu Militarraren Ordenaren Gurutze Handia, Nekazaritza Merituaren Ordenaren Zenbakiaren Gomendioa, Gurutze Gorriaren Urrezko Domina eta Konpromisoaren Hiriaren Zilarrezko Domina.

Zragozan bizi arren denboraldi haundiak pasatzen zituen Iruritan eta hainbat solasaldiak emaan zituen Baztanen. 91 urte bete behar zuenan (2019ko apirilaren 21) Zaragozan hil zen eta bere gorpuzkinak Baztanera eraman zituzten, familiaren hilobira.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Wikipedia.eus. Gaspar Castellano y de Gastón wikia.

Gaspar Castellano de Gastón. Real Academia de la Historia webgunea. José Manuel Azcona Pastor y Matteo Re

Read Full Post »

 

 Joanden urtean utzi zigun euskaltzale, literaturzale, biltzaile, poeta, filologoa, dantzaria,irakasleJoxemiel Bidador-rek, 2000 urtean zehar, Euskaldunon egunkarian, Baztandar euskal idazlei buruz idatzi zun, nortzuk ziren, nongoak, zer idatzi zuten…lan guzti hori zubitegia.armiarma.com web gunean aurkitzen ahal da, eta lan horren bidez, Baztandar hoiek ezagutzeko aukera dugu.

Captura de pantalla 2018-03-11 a la(s) 00.13.29

Idatzitako katezismoa


Nikolas Etxeberria Iturralde (1796-1845, Berroeta)

Juan Nikolas Anbrosio, Iruñan egin zun eliz ikasketak zenbait urte (Irigoien Dutari Iruñeko apezpiku erratzutarra irekiriko San Migelgo apezgaitegian)  eta behin apeztuz gero, Berroetara itzuli zen  erretorearen postua betetzera bere auzokideek hala eskaturik. Basaburuko hirian zortzi bat urte eman ondoren, Elizondora joan zen 1828.eko maiatzean Santiagoko erretore bezala eta han egonez 1845.eko maiatzaren 13an zendu arte..

Idatzitako artikulo batzuk eta Elizondon idatzitako hiru sermoiak gordetzen dira Nafarroako artxibategian. Baita ere izan zen  Zabalkunde ikaragarrizko katetxima baten egilea: Christau doctrina Aita Gaspar Astetec erderaz escribitua eta orai escuaraz publicatzen duena, cembait gauza aumentaturic, Baztango Valleco Parroco batec cristau fielen instruccionearen deseyuz, 1826.ean ageri zena.

 

Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907, Elizondo)

  1822.eko apirilaren 17an Elizondon jaioa, aita Garaioakoa zuen, Baztan aldera joandako maisua, eta ama, aldiz, Orbaitzetakoa. Apeztu ondoren, Lesakan ibili zen, baña 1858rako Zugarramurdin erretore moduan zebilen, 1907an ,hantxe bertan hil artio .Argitaraturiko testuen artean, eta sermoiaren gaia dela eta, Zugarramurdin 1875.ean predikaturiko dantzen inguruko sermoia izan daiteke aipagarrienetakoa: «Cer erranen dugu, orraco berce yosteta eta zubec deitzen ttuzuben liberticione, demoniyuac ez bacarric erri andiyetan baicic oraiñ ttipietan introducittu edo sartu ttuben orietaz? Badaquizube ceñetaz naicen mintzo. Orraco diversio lotsa santuba galduerazten ttuzten orietaz. Orraco yostetaz ceñetan du doncellitac icasten obiago izanen lizaquiyena iracasten ezpalu; icasten baitu, aunitztan, honra, estimaciyua eta castidadia galzeco gaya diren gauzac».

 

Frantzisko Laphitz Arriada (1832-1905, Arizkun)

Frantzisko Laphitz Arriada

Baztango egilerik klasikoena eta behar baden  ez  bezain ezaguna. Nahiz eta sorterria Arizkun izan (bertakoa baitzuen bere ama Maria Josefa Arriada, Aintzialde auzokoa) Iparraldearekin lotura haundiagoa dauka. Frantziski 1832.eko irailaren 30ean jaio eta gutxira, aitaren herria zen Irisarrira aldatu ziren. Gazte zela, Hazparneko eskolan ikasketa klasikoak egin ondoan, apezgaitegian sartu zen, Uztaritzeko txikian lehenbizi eta Baionako nagusian gero, 1857an apeza eginik, Baigorrin erretore laguntzaile izan zen eta Baigorritik Zuberoako Altzaira egin zuen 1866.ean, han San Mixel Garikoitzen betharrandar “ordean” sartutz. Ameriketara joan zen misiolari bezala. Montevideoko El Cerro auzoan, Paraguayen eta Buenos Airesen ibili ostean, Platako hirian zendu zen 1905.ean.

Laphitz garrantzi haundiko pertsona izan zen Hego-Amerikako historia erlijiosoan. Erraten da, Ameriketara joatearekin euskal idazle haundia galdu genuela zeren itsasoz bestaldera joan aitzineko liburu bakarraren idatzitako maila, ikusgarria da!. Laphitzetik  olerki bakarra ezagutzen da, 1862.eko Urruñako lore jokoetan aurkeztuakoat “Oderik edo Aita Santuaren soldadoa“, lehen aipamena jaso zuena, eta bere liburu bakarra 1867an inprimitutako “Bi saindu hescualdun bizia, San Inazio Loiolacoarena eta San Francisco Zabierecoarena” izenburua daukana.

Martin Goienetxe (1845, 1847, Elizondo)

Bonaparteren kolaboratzaile sutsua zen Bruno Etxenike urdazubiarrak Elizondoko bere etxetik paper mordoa helarazi zion printzeari 1856.eko irailaren 9an.Etxenikek bilduriko materialen artean, Elizondoko erretorea izaniko Martin Goienetxeren hiru sermoi gutxienez badaude. Hiru sermoi hauek, Baztango eta Otsagiko euskaran egina dauden eta, Rosa Miren Pagola filologoak Bonaparteren Ondareko Eskuizkribuak izenburuko bildumak irakurtzen ahal dira. Goienetxek baita ere itzulpenak eginen ditu eta  Alonso Rodríguezen  “Lección sacada de Rodríguez con algunas pequeñas variaciones y varias omisiones de retazos enteros” euskaratuko du

 Damaso Etxeberria Iturralde (1834-1886, Elizondo)

 Bordelen 1834.eko abenduaren 11an jaio izanan arren,  elizondarra dugu Damaso. Honen aita Berroetako Martin Luis Etxeberria izan zen, Baztango alkate eta Karlista,  Erreniagako borrokan zendu zena; ama, aldiz, Angeles Iturralde Aldekoa, Elizondoko Datue jauretxeko nagusia. Damaso bere aita bezala,  Baztango alkatea izan zen, eta baita Karlisten partaidea ere. Ez zen oso idazle emankorra, baña, San Frantzisko Xabierrekoari eginiko bertso batzuen egilea dugu, 1857.eko urriaren 18an Bonaparte printzeak berak Elizondon bertan jaso zituenak : «Nafarroco hume noblea / Catedratico Parisen / Ygnacio duzu seguitzen / Ceruac manic bidea / Itzala munduco fama gucia / Daucazu despreciatua. / O saindu miragarria / Apostolu famatua / Yguzu Javier escua / Artzeco zure vicia».

  Damaso Legaz Laurenzena (1838-1902, Arizkun)

 Ama Elbetekoa eta berak B 1838.eko abenduaren 11an Arizkunen sortua. 1854an Iruñeko Donibaneko apezgaitegian sartu zen, ikasketak beka berezi bati esker in zun eta hortik aurrera, eliz karrera ikusgarria burutu zun: teologia katedratikoa, apezgaitegi kontziliarraren idazkaria, errektore ordea, teologiako doktoretza erdietsi zuen Valentzian, Iruñeko apezgaitegiaren errektore izendatua izan zen… eta ondarrian esan Tarazonako nahiz La Habanako apezpikua izateko aukerak izan zitun.

Egia esan, arras lan gutxi argitaratu zuen. Euskara elkartekidea izan zen sortu zenetik eta Campionen kolaboratzaile aparta izan zen.

Legazen euskal lanik ezagunena Asteteren itzulpena izan zen, Cristauaren icasbidea, Aita Gaspar Astetec eguina cein centzatua eta berretua aguertzen da euscarara biurtua Dre. D. Jose Oliver eta Hurtado Iruñeco Obispo chit arguiaren aguindez bere menecoen oitzaraco

  Eliz lanak aparte bertzetako testuen itzulketak bazuen Legazek; ezagunena, Campionek bukatu gabe utzi zuen Los últimos navarros  izan zen, 1878.eko Euskara aldizkarian «Baztander batec» sinaturik agertu zena; Nafarroako konkistaren azkenengo egunetan giroturik, Baztango juradoak Gaztelaren kontra jo behar zutenentz erabakitzeko bozka egiten ari ziren, eta ezetz, borroka gehiagorik egin behar ez zutela onartu ostean, Zigako Martin Ulibarri honela mintzo zen: «Egun da lembicico aldia Baztandarra izateaz alquetzen naicena. Uste dut mendiec eztali dutela goibeletan bere burua gu ez icusteatic; ez tugu beñere, beñere mancha au garbituco».

Juan Kruz Goienetxe Elorga (1857-1925, Elbete)

Amaiurko erretorea izan zen eta buruzko berria Mariano Izetak eskeini zigun. Elbeten 1857.ean jaioa, Iruñeko apezgaitegian sartu zen, eta Luzaiden egon ondoren Amaiurrera bidali zuten, erretore bezala ,1925.eko apirilaren 29an zendu arte egonezn. Goienetxeren ezaugarriren bat nabarmendu beharko balitz, horixe da bertako kulturarekiko zuen jarrera baikor eta aktiboa; Amaiurko gaztetxoendako Latin Eskola ireki zuen herriko apezetxean, eta bertzealdetik ere, Nafarroako Monumentu Historikoen Batzordeak Baztanen zuen ordezkaria genuen. Horregatik ere, Batzordeak 1920.ean Amaiurren eraiku zuen oroitarriaren inguruko ekitaldi guztietan parte hartu zuen. Euskararen alde Nafarroan burutu ziren bestelako ekitaldietan ere arras nabarmengarria izan zen Goienetxeren parte hartzea, esate baterako 1908.ean Auzan eta Elizondon, eta 1910.ean Lekunberrin ospatu ziren lore jokoetan, euskarazko predikuak zein hitzaldiak ematen. Euskaltzaindiak 1923.eko irailean Donezteben antolatu zituen Bigarren Euskalegunetako Itzaldietan Martin Azpilkuetari buruzko mintzaldia dugu, hil ostean argitaratu zena. Honetaz aparte, Goienetxek hainbat lan argitaratzeke utzi zizkigun, bederatzi ipuin idatzi zituen Goienetxek: Artzain lapurra, Doministikun-doministiku, Errege zorria, Euna ta ongarria, Ikazkina ta erioa, Txerri usaina, Urtsuko ermitan, Zeruko berriak eta Landaberroko afaltiarra, eta gainera, bertsoegilea izan omen zen.

Joxemiel Bidadorren lana, bertze zazpi idazlekin segitzen du; Bittorio Apeztegia, Paskual Benardino Biguria Ozta, Jose Tadeo Biela Lopez, Jabier Lazkoz Biguria, Paulao Arozarena Urrutia, Blas Fagoaga Ariztia eta Jazinto Sanziñena Ibarrondokin, baña bertze baterako utziko dugu, posta hau sobera ez luzatzeko. Hurrengo batetan aipatuko ditugu eta ez nuke lehenego atal hau itxi nahi, gaur egun daukagun Baztandar Euskal idazle bakarra aipatu gabe, bera Hasier Larretxea Arraioztarra  da eta  orain arte hiru poemarioak argitaratuak ditu; Eguraldi lainotsua (2001) eta Bazaudete? (2004) eta Azken bala (2008).

Read Full Post »