Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Dantzak’

Ohiturak, dantzak, soñuak, tradizioa…biltzen dun herria Arizkun dugu, eta hontakoan hoietako bat, ezkontzarekin  zerikusia daukan erritoa “plazaratzen” dugu, Arizkungo eztei taldea.

Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten da. Baztango ezkontza tradizional batean, Ioiak edo eztei soñua, arrunt ezagunak dira, adibidez  erraten da, Maurizio Elizakdek doinu eder hau 416 ezkontzatan jo omen zuela…baña eztei zeremonian, garai batean soinu hauek baño zerbait gehiago, zen.

0071.jpgFranzisko Arraras napar flokloristak (ikasketak Lekauzko kolegioan in zun) 1987an argitaratu zun “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” liburuan ezteiak edo Arizkungo eztei taldea nolakoa zen, biltzen du. Dioenez, eztai festetako ospakizunak azken proklamako egunean hasten ziren, arreoa senargaiaren etxera eramateko asmoz.

Ospakizunaren handitasuna lagun talde batetan zetzan. Talde buruan, andregaiaren nebak urrezko apaindura eta lazo gorrixka batez hornituriko ahari bat zeraman. Etxe berrira iritsi baino lehen, ahariari lazoa kentzen zion nekatxa urte barruan ezkonduko zelako ustea zegoen eta bere helburua lortzen bazuen, emaztegaiaren anaiak ezingo luke eztei bazkarian parte hartu.

Anaiaren gibelan txistulariek zigoazten ioiak jotzen eta ondoren bi behi orga bat tiraka. Behiak, ohial ederrez, eta garez apainduak zeuden eta organ,, emaztegaiaren arreoa zijoan. Gaztetatik, ezkondu baino lehen, neskatxa bere arreoa prestatzen hasten zen. Arreoa arropa zuriz osatzen zen batez ere.baña baita ere organ zijoan,egurrezko guatzea, koltxoi, mandiriek, izarak, mantak, burukoak eta abar.

p1014656.JPGTaldea, bi mando zamatuta segitzen zuten, bata artoz ta bertzia ardoz, ondoren behor baten gaña emaztegaiaren haizpa. Honek, animaliaren bi aldeko zintzilikatutako esportxetan (zintzilikatutako xaretoak) arraultzak eta oiloak zeraman.

Eztei taldea senargaiaren etxera iristen ziren, han honen anaiak ahariari xingola gorrixka kentzen zion eta bere txapelan apaindura bezala patzen zen. Apaindura hori, bazkalosteko dantzetarako baimena ematen zion emaztegaiaren haizpakin bikotea osatzeko.

Hemen akituko zen “eztei taldea” baña, ezteiak egun batzuk gehiago iraungo dute.

Biharamunean, ezkontza egunean, herritarrek senargaiaren etxean biltzen ziren. Ongi gosaldu ondoren eta ttunttuneroak Eztei soñua jotaz, emaztegaiaren etxera hurbiltzen ziren,  hemen berriz, pastak, ardoa eta pattarra eskeintzen zizkieten eta handik bi taldetan Elizako bidea artzen zuten. Aipatu behar,joera “txarra” izandako nobioak, mezak goizaldean iten zela eta emaztegaiak bidea hau, zapi beltz batekin burua estalita, iten zun.

Zeremonia erlijiosua  bukatutakoan, eliz atarian gonbidaketak hasten ziren eta hartan jarraitzen zuten etxe berrira iritsi arte. Hara iritsitakoan eta emaztea emakume ezkondutako burukoa patuz ( betirako eramanen du, p1014657.JPGzeren soilik ezkongabeak ilea laxoa edo trenzetan eramaten ahal zuten) eztei bazkaria ospatzen zen. Errekia zerbitzatzen zen tenorean, txistulariak, (gehienetan bi txistulari ta atabalaria ziren) soñu baten bat jotzen zuten, adibitzez, Franzisko Arraras aipatzen dun bezala, Antoni Elizalde Aniztarrak, normalki “Urtsuako kanta” jotzen zun. Musika jotzen zen biztartean, ezkongaiak hiru sardexka artuz (txistularien kopurua) eta sardexka bakoitzan ogi ta haragi puske bat patuz, “tripode” antzeko bat egiten zuten (edo egiten da) eta musika amaituta, atabalaria hasita ardo tragoxka edan ondoren, nobioa haragia ta ogia eskeintzen zien.

Errekia segituz, postria , algara eta joku dantzak; Itsats-dantza, Bizkar-dantza, Eskalapoi-dantza, Saskito-dantza, Zurrume-dantza…eta iluntzerakoan, gizonak eta emakumeak zapiekin elkarbanatuak plazara atratzen ziren Soka-dantzan. Plazatik herrian zehar ibiltzen ziren soka dantzan ezkongaia ezik, honek, oinez zijoan (zinta gorri bat bularren eramaten zun) eta topatzen zenarekin, ardo baso bat eskeintzen zion. Herrian ibili ondoren afaltzera bueltatzen ziren (soka dantzan) eta afaria amaituta dantza segitzen zuten… eztiak amaitu gabe!!!

Bigarren egunean, bertze bazkari haundi bat zegoen gonbidatuekin eta berriz ere arratsaldean soka-dantzarena errepikatzen zen. Hirugarren egunean, bertze hirugarren bazkari bat batzen, baña kasu honta gonbidaturik gabe, baizik bi aurreko bazkariak prestatu eta zerbizatu zutenentzan zen eta bazkari hontan, etxekoandre berria zerbizatzen zun. Emakume hauek, arratsaldean, sukaldatzeko mandarra eta zapiekin dantzetan aritzen ziren!.

More Free Videos Here

Ikusten denez ezteiak lau egun irauten zuten, baña benetako bukaera urrengoko igandean izaten zen, zeren Igande hortan, ezkon berriak bere gurasoekin bazkaltzen zuten ( aurreko bazkarietan ez zuten parte artzen) eta lehen eguneko “eztei taldearen” kalegiran, orga gañean erakutsitako arroa, (dotea) ematen zen.

Post hau iteko, “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” Institución Príncipe de Viana 1987, Francisco Arraras-en liburua erabili da. Irudiak liburu berberakoak dira eta marrazkien egilea, Arzai da.

Bideoa, Youtubetik artuta dago Ximuntxo-k igo du.

Read Full Post »

Maitza, loreak festa ta dantza! ta inguru hontako herrietako lehen besta nagusiak eta gogo haundikin hartzen direnak Iruritako Salbatore bestak ditugu, naiz eta aurten Ekainan izan. Festa hoietan, Salbatore Egunean, eguerdiko 12:00etan, plazan, herriko dantzarien erakustaldia bada.  Irurita, dantzan inguruan berezitasun batzuk baditu, alde batetik erraten ahal da Iruritarrak txikitatik hasten direla dantzan eta hori nabaria da Salbatore egunan, zeren plazaratzen diren dantzarien adiña, lau-bost eta 40 urte bitartekoa da. Bertzealdetik, eskeintzen diren Agurra , Xoxodantza, Txankarrankoa, Zintadantza… ta bertze dantzez gain, aipatzekoa da, San Miguel ezpatadantza, Baztanen Iruritan soilik dantzatzen den dantza bai 10804777.jpgda.(Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta diario de noticias web-horritik hartuta dago)

 

Festaz, Irurita ta dantza ardatzaz hartuz, hontakoan “plaza erdire” aterako duguna, hiru gauz hoiekin zerikusia duen aspaldiko kontua edo gertakizuna izanen da.

 

Florencio Idoate  gazetaria ta Nafarroko artxibategiaren zuzendaria izandakoa, bere “Rincones de la Historia de Navarra” liburuan, 1585ko Pazko Igandean Iruritan, Zigatarrekin gertatutakoaz aipatzen digu. Dionez, egun hartan, inguruko herriko bizilagun haunitz bildu ziren Iruritan festa eguna ospatzeko. Jai giroan zeudala ta, edaten, dantzatzen…dena makurtu zen hogeita hamar edo berrogei Zigatar, txistulari ta guztikin iritsi zirenean eta herriko plazan “Lezay” (zaltzain, lacayo gazteleraz) dantza dantzatu nahi izan zutenean. Iruritarrak zigatarren txistulariari ixiltzeko erran zioten baña Zigatarrek ez zioten utzi eta erranairua dion bezala “soñuek erakusten du nola dantzatu” zigatarren ttunttuneroa segitu zun txistuka. Hori sutan patu zien herritarrei eta horietako bat, Juanes Oyarguen hain zuzen, amorruz jana  ostiko bat eman zion danbolinari. Beraz hori, bi talden arteko borrokari hasiera eman zion eta borrokaren ondorioz, labankadaz zauritutako bat izan zen.  Afera ez zen han bukatu eta Juanes Oyarguenek, kalapita (liskar,istilu) horren sortzailea edo bultzatzailea izateagatik, sei hilabetezko erbesteratzearekin zigortua izan zen.

Antzeko parezido gertatu zen 1613ko abuztuaren 4an. Kasu hontan Iruritar apaiz baten lehenego meza ospatzen zela, ingurko herriko jendea etorri zen meza entzutera. Meza ondoren, plazan, dantzak hasi ziren eta lerro buru bezala, Ursuako Tristan jauntxo patzen, sahiatu zen. Ezin zizaien idei hori Iruritarrei sobera gustatu eta bekoztuta, deuts erran gabe, borrokan hasi ziren jauntxoa eta bere zaldunen kontra. 

baztangohaizegoarenargazkiak-20110220213914.jpgAspaldiko bi kontu hauek ez dira Goinetxe dukesaren plazan izandako istilu bakarrak (dantzak medio), zeren liskar hauek, burura dakarkigu, laurogei hamarkadan izandako bertze bat. Kasu hartan, Iruñatik etorritako dantza talde bat, mutildantza bat dantzan hasi ziren, arazoa izan zen dantzarien artean neska zirela eta honek ere haserrea piztu zien Baztandarrei, ohiu eta hitz ezegoki batzuk bota ondoren (ah!! herriko argiak itzali gabe) gautzak baretu ziren… nahiz eta hau, orain dela hogeitamar urte inguru pastu, erran behar, gauzak ez dira aldatu “kamarada”! zeren antzeko-parezido gertatu zen joan den udan, Iruritako “herri-barridean”.

Post hau iteko erabili den materiala.

Florencio Idoate. “Rincones de la Historia de Navarra”  (1956)

Santiago Lesmes Zabalegui. “Navarra un Reino de historias” EGN (2010)

Read Full Post »

Ilunpeko mutildantza.

Ondarrian ez zen ezer txarrik ta burugabekeririk gertatu Lekauzko, larunbata gaueko mutildantzetan eta eskerrik batzuen meatxuak, (hostiaka eta zartaka hariko zirela) ezerretan gelditu zirela neska batzuk lerroan sartu zirenean (Hauek aipatu bai zuten sartuko zirela). Zenzutasuna gainditu zen, txistularia ez zun jotzea utzi, ez zen hostirik izan, eta ez zen mundua akitu. Hori bai, neskak sartzekoaren aurka daudenak (iritzea errespetagarria da, baina ez meatxuak) bere aurkotasuna, herriko argi guztiak izaltzearekin adieratzi zuten. Mutildantzak ilunpean segitu ziren, argirik gabe, soilik ilargi ta izarren argipean ta neska mutildantzari Lekauztar bat erran zuen bezala, arras polite gelditu zen, poetikoa eta zerbait magikoa ere.

Poetikoa, magikoa…eta zertaz ez, arbasoengandikoa! (anzestrala). Han, biribil magikoan dantzan, ilunpean ia ia hasierako garaietara, gogora ekartzen zun.  Nahiz eta adituak erran, mutildantzen soñuak ziurhaunitz XVII. mendeko aurrekoak ez izan, mutildatzen batzuen izenak, bai hasierako garaietako gauetara, (gizakia ta natura lotura hestuagoa genuenean) eramaten gaitu. Mutildantza hoiek Biligarroaine (biligarroarena), Biligarroaine zaharra, Mando zaharraine (mando zaharrarena), Xerri begi, Xerribegi zaharra, Xoxuaine (zozuarena), Xoriaine (txoriarena)… animalien izena daukatenak dira, eta honek adituei bitxikeria aparte, harras interesgarria iruditzen zai honek sortzen duen “arazoa”, zeren ez dute ulertzen zertaz izen hauek.

Batzuentzat, animali hauen antza imitatzen zuten, aintzinako dantzak izaten ahal ziren eta “sinbologia” hori, eboluzionatuz joan da gaur egungo dantzen itxura artuz. Baña arras korapilatsua eta konplikatua iten zaie hau, mutildantzen urritasuna (sobriedad) eta uniformetasuna ikusita. Bertze batzuek erraten dute, dantza hauek zihurahunitz dantza abestuak izanen zirela eta izena, zerikusia izango zula abestien hitzarekin (animali hoiei buruz) eta ez dantzatzen zenarekin. Bata izan edo bertizia izan, biak suposatzea da.

003111.gifDantza hauek garaiekin eboluzionatuz joan dira eta gaur egun hemeretzi mutildantza badire( beno, batzuenaldaerak badire eta hauek, kontatzean gehigo dire), animalien izena daukatenak aparte, bertziak, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko zaharra, Zahar dantza, Muxiko, Ardoaine, Añar haundi, Añar xume, Tellarin, Zazpi jautzi, Zazpi jautzi zaharra…. Badirudi lehen dantza desberdiñak bazirela bailaran zehar ta herri bakoitza bere dantzaren bersioa edo propioa zeukan eta nahiz eta izen berdiña izan ez zen derrigorrezkoa herri batean eta bertzean berdiña izatea, baña denborarekin nortasun herrikoi hori galdu eta batuak izan ziren. (goiko argazkia Ardoarena mutildantzaren partitura, argazkia euskomedia webgunetik artua dago, ta webgune horretan abestia entzuten ahal da)

Mutildantzen lehenengo batasun hori 1918an egin zen. Urte hortan Oñatin Lehenego Eusko ikaskuntza kongresua in zen eta baztandarrak bere mutildantzak eraman zuten. Baña arazo bat batzen, garai haietako bi txistulari haundienak, Antonio Elizalde (Maurizioren aita) ta Joxe Telletxea, biligarroarena, txoriarena ta zozoarena mutildantzak, bersio desberdiñak zeukaten edo jotzen zuten. Mutildantzarien maixuak (edo nausiak) ta txistulariak bildu ondoren, Antonio Elizalderen bertsioak aukeratu zuten Baztango mutildantzak bezala eramateko Oñatira. Hamaika urte geroxago, 1928an berriro errepasatu ziren (zehaztuz mutildantza bakoitza nolakoa zen) Bartzelonako erakusketa internazionalera eramateko.

maurizio-gaztea.jpgHemeretzi mutildantza hauek izatea, eskerrak eman behar dira, aistion aipatutako Antonio Elizalde ta Jose Telletxea txistularikin batera, Maurizio Elizalderi ere eta nola ez Aita Donostiari.. Aipatzen da, Aita Donostiak Antonio Elizalderi erran ziola paperan idatzi nahi zula soñu hoiek eta ea lagunduko ziola, honek erantzun zion, bere semeak egiña zeukala eta orduan apaitzak eta Maurizio gazte bat Lekauzko kolegioan sartu eta egun batzuen ondoren gaur egungo hemeretzi mutildantzen partitura idatzi zuten (hori arte txistulari bakoitzak buruan zeukan eta entzunez ikasten zuten bertziak). Argazkian, Aita Donostia eta bere ezkerrian atabalarekin, Maurizio. (argazkia Jaime Viguriaren flickr-erko galeriatik artue dago)

Ikus daitekena dantza zahar hauek, aldatuz eta eboluzionatuz joan dira, pixkanaka, pixkanaka, akaso, konturatu gabe eta dirudi eboluzionatzearen urrengo urratsarako, oraindik pres ez gaudela (batzuk, jo nahi zuten eta), baiana urrats hori emanen da eta akaso Lekauzko larunbateko ilunpeko gau hortan, lehenengo pausoa eman zen!!!.

Post hau egiteko Mikel Aranbururen Dantzas y bailes de Navarra liburua erabili dugu. Liburuaren informazio gehigo, Dantzan.com-en.

Read Full Post »

Mutilen dantza.

2009-Urria.

Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako baztangohaizegoarenargazkiak-20090729203751.jpgerabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.

Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute.  Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.

Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin  eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.

2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan  bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer… baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak…) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten

bnmutil.jpg

Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu  eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, “nik Elizondoko txistulariak” edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere  haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar “fundamentalista” hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan “penosoa”) izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres “desplegatzeko”  emakume baten batek  hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin…zeren “taliban” hauetaz, ezer pentsa!

Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta “beti” horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez  naizela haienkin konparatzen hari.

berrueta.jpeg

Argazkia Victoriano Mena Sanciñena. 1935aldera. Foto Mena.

Nahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra,  billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta  sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak…kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo “betidanik” horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta  horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen…eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.

Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak…

arizkunmutil.jpg

Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi “tradizionala”, hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta “jantzi” hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira  nire ustez “puristen” arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.

Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei…baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana

Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak…merezi bai du.

Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!

Read Full Post »