Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘aniz’

Urtearen hamargarren hila Urria da eta ‘urrea erran eta urria eman”, dion atsotitza bada, zerbait eskatzea ta gutti emantea izanen zen bere errnaia. Urria, hamargarrena izanez gain, baitere eskasia edo eskatzen den neurrira edo kantitatera heltzen ez, da.

Baña Urria ez da urria baizik benetean sarria, baderen elikagaien artian, zeren ikusi beharral dira giltxaurrez betetako zakuak, baratzetan oraindik badiren piper berdea, zerbak ta porruak,  uxoak zeruan  (lurran eskopeteruak) eta xaretotan zizak ta onddoak. Etxean berriz, su beheko danbolinan txipli txaplan gaztain erreak izanen dira eta sabaian sagarrak, bilduta. Sagarra hoikin akaso, urtarrila aldera dastatzen den sagardoa inten ahal da, Gamioxarreko dolartxean Jo ala Jo taldekoek urtez urtez  aritzen diren bezalaxe.

Gamioxarreko dolaretxearen biltegia. Argazkia Pello San Millan.

Gauza da, sagardo bottilakin ta gaztin bazukin errexa dela tenore hontan (udazkenaaren hasmentan) Baztango edozein etxe batean gaztain-jate bat idurikatzia, eta gaztain erreak zuritzen bitartean, aitetxik bere aspaldiko gauzak edo kontu zaharrak aipatzea… edo “porzierto” zertaz ez, ipuin bat kontatzia edo kasu huntan, irakurtzia!

Ipuina baztandarra izaten ahal zen, baztandar petoa, bi aldiz baztandarra. Aldiz bat Baztango bazterretan gertatzen delako ta bertze “aldia” baztandar batek idaztzi zuelako. Idazlea, hunet bertze batian ekarri dugun Jose Azkarate Etxandi aniztarra da eta ipuña berriz, 1931ko Azaroaren 28an  Amayur aldizkariaren XXVII. zenbakian “Nere euskera mordollean” izenburukin argitaratu zena eta horren erakusgarri aparta ondokoa izan daitekena (gozatzekoa da, garaiko eskuara).

{…Makil kozkor bat eskui eskuan artu eta banua mendi aldera. Egun ederra dago. Eguzkia agertu da Abartango mendi tontorretik, eta goizeko otza autsi du bere dizdira beroekin.

Betti aldapa gora, urbiltzen naiz Pagolako borda deitzen den ardi borda batera, eta andik itzuli nere begiak, nolako adertasuna ikusten duten! Ala begira nagola ezin aspertuz ainbertze edertasun ikustatzen entzuten dut abesti polit bat, abots ederrian abestua.

Abeslaria eldu da goitik bera ni nago tokira urbilduz, gero eta obekiago entzuten zaizkiola abestia eta abestiaren itzak. Arpe-aldeko pago zaraka tartian dagoniedetik eldu baita. Ikusten ez dut baña, abotsatik gaztia dala du iduri. Alaxe da, ogei bat neurten aski zeralarik nere tokiraño, agertzen da mutilla zein ikustean arri biurtu ta gelditu bainaiz.

Martintxo Borda-Zuriko semea,ogeita lau urteko mutil galanta. Ixildu da Martintxo; baita gelditu ere bidearen erdian, zer etorri zaio gogora? Alproka txiki bat bizkarrian darama, alprokatik xatua atera eta aztatik gil-gil edan aldi bat egiten du.

Nik bidetik atera eta gelditu naiz pago-zaraka baten onduan Martintxok ez nau ikusten. An dago bada gure mutilla geldi eta ixil makilla eskuan, gorputz liraña zuzen eta begiak zuzentzen dituala batian Almandozko Atxurdiñezko arrubi aldera, bertzia Mendaur aldera. Bere aurrian dauka  Naparrako mendialde puska ederra, dana margo politaz fantzia. Baztan aldeko erri txuriak, belardi eta landa apañez inguratuak berako zelayetan, eguzkiaren urrezkodizderakin bazter guziak argituak. Zer ari da Martintxo?…}

—————————————————————————————————————————-

Ipuin zatia,  Egunkariako 2000ko maiatzaren 19ko Joxemiel Bidadorren “Kasiko bitxi-arrot klasiko” barne argitaratutako artikuloatik hartuta dago.

Read Full Post »

Baztango  “bide garaian”, Basaburuan, Abartan mendiaren babespean, zelai goratu ttiki batean, ageri zaigu, Anizko herria. Herriaren nor-izatea (nortasuna) erranairu zahar batek azaltzen digu ” Aniz, hamaika etxe, hamaika labe, hogeitabi zetabe, bat, bertzeen behartu gabe”.

Aniz, etxe zurizko herri ttikia, umila ta xumea, erdiaroko herri zaharra , xaloa ta xelebrea dugu…eta  herri huntan, jaiotako semeen artean, xaloena eta xelebreena… Joxe Azkarate Etxandi, izan dugu.

wikipedia.org, Wikimedia Commons egilea: Euskalduna

Azkarete ta Etxanditar Joxek, 1878ko ekainaren 23an Anizen jaio zen. Abeltzaina, politikaria, idazlea, pilotatzalea eta euskaltzale fiña izanez gain baita ere bere herriaren ongilea (benefaktorea) izan zen. Aniz, bihotz beroz maite izan zun eta gogoz aritu zen alik oberen jartzen.

Policarpo de Iraizoz (Idoy) , Kaputxinoen “Zeruko argia” aldizkarian, Joxeri idatzitako ohar nekrologikoan aipatzen duen bezala, argi gelditzen da Azkaratek  bere sorterriari zion maitasuna. Adibide gise erran, 1910an  bere etxe bat herriarentzan utzi zula, ikastetxea izateko eta 1955arte, etxe hori herriko ikastetxea izan zen, urte hortan, ikastetxe berrie egin bai zen.  1928an  bere soroetako bat trukutsean eman zuen Anizek pilotakeku bat izateko eta bere sakeletik sosa patu zuen gaur egungo Mendiarte pilotalekue, eraikitzeko. Eta ez soilik hori, baizik baitere, bertze zelai bat utzi zuen, lixu-toki bat egiteko eta aurrerago, herrirako, urak ekarriko zun!

Idoyek, aipatzen du pilotazale amorratua izan zela eta halaxe da! Nafarroako Pilota Federazioaren buru izan zen eta “Juan de Ursua” goitizenarekin hainbat pilota kronika idatzita utzi zitun garai haietako hainbertze komunikabideetan. Bertzealdetik aipatu ere, Baztan eta kirolarekin izan zuen lotura, zeren bera izan zen Baztango Kirol Elkartearen (C.D. Baztan K.E.) sortzailetako bat.

Azkaratek, “Idoyak” dion bezala “idazlari trebea zan” eta pillotaz gain bertze gaietaz idatzi zuen; Euskak Herriko ohiturak, euskal dantzak, mendi berritze gaiak… eta doike! euskararen inguruko gaiez ere, euskaltzale peto petoa bai zen!. Naiz eta “Idoyk”, ohar nekrologikoan ez aipatu non argitaratu zitun bere idatziak, pentsatzetzakoa da garai hoietako “La voz de Navarra” egunkari eta “Amayur” edo “Napartarra” astekari abertzaletan izanen zela, zeren aistion aipatu dugun bezalaxe, Azkaratek baita ere politikaria izan zen, hain justu politikari, abertzatzalea.

Argazkia, Alberto Villaverde (www.euskomedia.org).

Politikari bezala bere Baztanen, bertako Euzko Etxeko lehendakaria izan zen, eta Baztango Udalean, 36ko gerrateko aintzineko urteetan, EAJren izenian, zinegotzia ere. Nafarro mailan, lehenengo Napar Buru Batzarreko kidea izan zen eta zeregin hortan  1931-1933 urteen bitartean iraun zuen. 1932an Bilbon ospatutako lehenego Aberri egunan, Nafartarrei ordezkatuz  Nafarroaren izenenean, solastu zun  (berak ta Gipuzkuako ordezkria eskuaraz aritu ziren, bertze guztiek, erdaraz). Euskaltzalea zen Aniztarrak eta “Idoyk” dion bezala ” erriz erri euskal itzaldiak euskaldunen biotzak berotzeko esaten etzan beñere nekatzen. Ortarako sasoi bikañazeukan“- .Erraten da, bere azkeneko orduak iristerakoan eta eskuara galtzen arizela ikusirik, bere seme-alabei eskatu ziela, bere hurreneko guziek, eskuara ikasi dezatela nahi zula

Ondarrian, 1957ko abenduaren 14an, Anizen zendu zen eta bizitzan hain maitatua izan zenenez,  bere hil-ondorngo elizkunetara, alderdi guztietatik ezagun eta adiskide talde haundia, bere animari azken bidaian, azken agurra ematera torri zirela. Bitxikeri bezala komentatzen da,  eztela iñoiz Anizen hainbertze jende ikusi eta herrian bazirela 40 automobilletik goiti!!!

Amaitzeko, eskerrak eman nahi nion Hasier Maritorenari, Joxe Azkarateri buruz utzitako hainbertze material ta dokumentuengatik. Material horren artean, post hau iteko erabili dugu hurrengo idatziak:

1957ko Zeruko Argiaren 45-46 zenbakia, Policarpo de Iraizoz (Idoy) , idatzitako ohar nekrologiko.

1932ko Aberri Egunaren ondoko “labur txostena”, izandako hitzaldiak, egitaraua eta abar.

200k0 Maiatzako 19an Egunkarian argitaratutako Joxemiel Bidador-en “Baztandar xalo bat: Jose Azkarate Etxandi” artikuloa.

Read Full Post »

Eliz ondotik…

Apiriliko azken hiru asteburu hauetan e.t.b.ek Elizondoko elizako meza grabatu eta igandetan telebistan bota izan du (azkena, Igandea 25). Nahiz eta eliza bi urte daraman zaharberritu zutenetik (2007ko Abenduan, ireki zen 13 hilabete itxita egon ondoren) oraindik badira batzuk sorpresa hartu dutela ikustean, gaur daukan itxura, baztangohaizegoarenargazkiak-20100424223024.jpghagitz desberdiña haurrak giñen garaietik, kolore bizikin margotue, urdiña, pilareak, burdeos kolorez, kapitelak berdez ta urre-antzekoa, retabloa disdiratsue, gurutze gangako kermenak nabarmenduak, bidrierak garbituek eta lurreko zorue ta guztia aldatuta, tarima zaharraren ordez, zeramika beroa (berogailua azpitik bai doa).

Kampoalde ere orain dela gutti akitu zuten, harria garbitu, rosetona margotu, dorreko utsunetan muralak patu eta bidriera zahar ordez, margotutako arlauxak. Irudia ederra edukiz, zihur izanen dela Elizondo gehin argakiratzen den gauza, eta normala da kanpotarrei entzutea argazki atratzen duten bitartean;- Ze haundie (herri batendako), est jolie et grande, une merveille, ze ederra, que preciosidad, es monumental…halako gauzak. Egia errateko haundie edo monumentala bai da, Elizondokoa izanez, “la city”, bere “haunditasuna” edo “haunditasunkerie” nabari behar da eta ze hobe Elizan irudikatu, gañera herriak, hortik badirudi artzen dula bere izena. Bertzealdetik kanpoaldea, Polita?- Ba, zer erran, simetrikoa bai, ekilibratua ere bai, bi dorre hoiekin (bat gezurrezkoa), baña polita?. Arkitektura aldetik Neo-klasiko antzerako eliza izanen da edo definitu gabeko estilo batekoa, XX. mende hasierako eliza bai da, hain zuzen 90 urteko eliza “berri” bat da, zeren 1920an inaguratu zen, nahiz eta urte batzuk gehiago obrak iraun zuten (1918-1925). Elizondoko Santiagoko eliza berriaren arkitektua Lino Plaza Lekauztarra izan zen eta aintzineko eliza zaharraren elementuak berreskuratuko du, erlojuaren dorrea adibidez (eskuineko dorrea) eta hori elizondoeliza.jpegbezalakoa, bertze bat proietatuko du.

Gaur egungo eliza 1913ko uholde famatuen ondorioa da, zeren aintzinako eliza, gaur egungo Jaime Urrutia kalean zegon, Arizkunenea aurrian ta udaletxearen ondoan, gurutzeko plazan (eskuineko argazkia) eta urte hortan ura barrura sartu eta kaltetua suartatu zen, hori berriro ez pasteko ideiarekin,  ibaitik haratxago  eta gibeleko larretara eramatea erabaki zen, beno edo behipin hori erran zen. Gauza da, eliza zutik iraun zula uholdearen ondotik, hain justu 1918artio eta urte hoietan garaiko apeza, Berekoetxea aita, denetatik in zun Elizondok (edo berak), eliza berri bat izateko.

Elizondoko eliza “gaztia” izan arren, bada bat honek baño berriagoarikdena Baztanen. Almandozko San Pedro eliza da eta 1956an eraikia izan zen. Bere ondoan, eliza zaharraren ondarrak daude eta ondarrak, zaharrak dira, zeren pentsatzen da 1200 urte ingurukoak direla nahiz eta eliz zahar hori XVI mendean zerbait berritu zen eta garai haietako portikoa eta retabloak eliz berriari eraman ziren.

Nahiz eta dokumentuen arabera, argiñen kontaratuak, bere garain lanak akitu ez direlako pleitoengatik,materialen zerrendengatik…badakigu elizi gehienak 1500-1600 urte hoietan, egin zirela, adibidez; Elizondokoa, Berruetakoa, Lekauzkoa, Arraiozkoa, Arizkungoa, Oronozkoa, Elbetekoa, nahizta gaur egun daukan itxura XVIII. mendekoa izan. Zerbait iduritsua  gertatzen da Iruritakoarekin eta kasu apartekoa Erratzukoa izanen zen, zeren dokumentuen arabera 1594an akituta zegon, 1729an haunditua eta gaurko itxura, sakristia etabar, 1913ko uholde ondorioz izango zen, zeren ur-jasa, eliza bitan zatitu zuen eta konponketa sakon batera behartua izan zen. Honek, koindaira bat sortu zun, erraten da ikusi zela elizako kristo-gurutzaduna ibaian ura zeramala eta zubia pasatzerakoan mirari bat bezala bapatian ura bere egoera normalara  bueltatu zirela, baita ere erraten dat kristo hori Oieregiko Erreparazean zubiti pasatzen ikusi zela!!!… Gartzaingo ere mende hauetakoa de eta bitxikeri bezala aipatu eliza haunitz bezala, aterpean herritarrak lurperatzen zutela eta horren ondorioz ikusten dira hainbat harlauzak abizenekin zinzelatuak, baña San Martin eliz hontan, harlauza hoiez gain, arkupeko xoko batean, harrizko “sarkofagu” zigilatu bat bada, izenarik gabe, baina hiru “bandetako” harmarri xume bat zinzelatua, Gartzaingo Iturbidetar tradizio militarrezko familiaren harmarria dena (famili hontatik, enperadore bat ta guzti atra da),eta ere ezin ahaztu Zigakoa, 1593-1603 iña eta Baztango katedrala goitizenarekin zautzen dena ta “misterioz” beteta dagona.

aniz0.JPGBertzealdetik bertze eliz baztandar baztuk mende hoietan, berritu, konpondu edo haunditu egin ziren eta hoiek  jatorriz erdi arokoak ziren. Hoien artean Amaiurkoa izanen zen eta 1582an Amaiurko gazteluko harrikin eliza berritu eta haunditzen da, edo Azpilkuetako San Andres eliza, komentatzen dena eliza baño lehen gotorlekua izanen zela ( gaur egun itxura hori mantentzen segitzen du, harrizko kuboa, olio beroa botatzeko zirrikituak…) eliza 1597an berreikitzen da eta XVIII. mendean Durango ta Michoacanko Apezpikua eta herriko semea zena Marti de Elizakoetxea 6000 peso emanen ditu herriko eliza berritzeko edo Anizko elize xumea bezala, toki defensibo batian dagona, kasko batian eta jatorriaz erdia aroko dorrea zena.

Baztanen, elizen inguruko bitxikeri haunitz baldin badira, eliz haunitz badirelako izanen da , hain zuzen 16, herri bakoitzeko eliza gei bertze bat, Lekauzko kolegiorena, nahiz eta kolegioa ez egon (fisikoki). eliza, oraindik zutik irauten du!, elizaz gain bada basilika bat Zozaian, hainbertze kapera, hainbertze komentutan, Oharrizen, Arizkungo klarisetan, El Pilarren, zaharetxean…eta hamaika baseliz, baztago zokotan sakabanaturik.

Read Full Post »