Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Ipuin ta kondairak’ Category

Antzinan, negua, urteko sasoi iluna, urteko izar-gertaera jakin batzuekin hasten zen: Neguko Triangelua agertzen zen zeruetako sabaian eta Orionidetako meteoro-euria ikusgai dira.

Neguko triangelua Izarriora (Sirio, “Canis Major“), Procyon (“Canis Minor” edo eskuaraz Txakur txikia) eta Betelgeuse (Orion edo Ehiztaria) izar finkoek osatzen dute. Orion, euskal mitologian, Ehiztari Beltza izena du. Elezaharraren arabera, bi izarrek (Txakur haundia eta Txakur txikia) ehiztariari laguntzen dioten txakurrak irudikatzen dituzte, deabrua ehiztaria tentatzeko eta meza uztea lortzeko bihurtu zen erbi zuriaren bila.

Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Txistu-haizea entzuten denean aipatzen da, eta izen ezberdinekin ezagutzen da Euskal Herriko txokoetan. Beti ehiza-txakurrez inguratuta ehizatzen duen apaiz baten irudiarekin identifikatzen da pertsonaia.

Mateo Txistu Ehiztari beltzak Euskal Herrian duen izenetariko bat da. Errazking – Norberak egina. Wikipedia.

Mateo Txistu da bere izendapen ezagunena agian. Ehiztari amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela, eliza kanpoan erbi bat antzeman, eta haren atzetik irten zen eskopetarekin eta ehiza-txakurrek lagunduta. Mezaren sakramentua traizionatu zuenez grina pertsonal horrengatik (ehiza), madarikazioa jaso zuen, eta harrezkero basoetan etengabe zakurrekin erbiaren atzean ibiltzera kondenatua dagoen arima da Mateo Txisturen. Bertsio batzuen arabera, apaiza tentatu zuena deabrua izan zen, erbi forma hartuta. Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago baita Europa guztian barrena ere.

Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian “Ehiza basatiaren” izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean, baina mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean (pertsonen atzetik doa). Batzuetan lurrean zehar, bertze zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.

Mito honek kontatzen diguna betiko atseden hartuko duten arimak dabiltzan ustea da. Arima hauek, gauez, ekaitza dagoenean, zuziak piztuta daramatzate gorpu berriekin batera.

Ehiza basatiko ehiztariak hilak ziren, arima erratuak, sarritan irudi historikoa izan zitekeen edo;

Gaskonian, mitoa izen zelta duen Artus erregea da, Katalunian: Comte Arnau (“Arnau kondea”) pertsonai honen izena da  Tramontana haizea dauden gauetan airean dabil bere segizio guztiarekin. Madarikatutzat jotzen den pertsonai historiko batean oinarritu da mitoa, bertze hainbatetan bezala. Bertze zenbait izen Katalunian; Caçador negreMal Caçador edo Mal Caçador dira

Aragoien: Cazataire maldito (“Ehiztari madarikatua”). O Siñó d’Espés (“Espeseko jauna”) edo Barón d’Espés (“Espeseko baraoia”) da, Alemanian Teodorico Handia, Karlomagno, Bretainan Arthur erregea, eta Valdemar Atterdag errege daniarra Eskandinabian.

Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Joana Albretekoaren hilotza daramatela eerraten ohi da.

Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen erraanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua aireetan.

Bertze seinalea, negua hurbil zegoela Orionidetako meteoro-euria zen. Orionidak aktibitate moderatuko ozar-izar (izar-euria edo meteoro-zaparrada) bat dira. Bere aktibitatea urriaren 2tik azaroaren 7ra arte hedatzen da.

Orion konstelazioa dagoen esparruan, espaziotik datozen abiadura handiko meteoroak dira eta mundu osotik ikusten dira. Eta, erran dugun bezala, Orion ehiztaria da, mito hau Greziako mitologiatik dator, non Orion, Poseidonen eta Euriale seme da, ehiztari handia, harrotzen baitzen Lurreko piztia guztiak hiltzeko gai izateaz.

Egun laburragoei eta gau beltz eta ilunagoei bide ematen dieten seinale hauekin, non arimako ehiztariak, hildakoen arimak, Gaueko, Herio, Intxisuak, Gaizkiñek, Mozorroak, Arimaerratuak, amesgaiztoko izakiak, deabruak eta sorginak bezalako erakunde ilun ezagunak, gure beldur sakonenak pizten dituztenak eta gizakiok eraiki dugun mundu fisikoari erronka egiten diote. Bizidunen mundukoak ez diren espiritu horien arriskuei aurre egiteko eta Izpiritu batzuk Beste Mundura eraman ez zitzaten modua kamuflatzea zen, itxura imitatuz (mozorrotzea). Bertzalde, kandelak bideetan jartzea, etxeak (arbiak, kalabazak edo erremolatxak hustuetan) arima alderraiak argitzeko eta arbasoei familiaren etxera itzultzen laguntzeko modu bat zen. Jarduera hauek izaki horiekiko errespetuzko bizikidetza bermatzeko festa batetan eskaintzea izane da. Esta hori Urriaren 31n ospatzen dugu, jai hori Gau Beltza, Arimen Gaua edo Defuntuen gaua izenez ezagutzen da, eta jatorri arras zaharrak ditu.

Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira bertze zenbait herritan eta nondik dator jakitea interesgarria da…eta hala ez basan sar dalia kalabazan!

Xanduli, manduli, kirriki, eman goxokiak guri!

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Gau Beltza, Domu Santu eta Arimen Eguna. porencimadetodaslaszarzas.com. 2019/11/01

euskalmitologia.com.

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri! dantzan.eus. Oier Araolaza. 2014/11/03

Ehiztari beltza. wikipedia.org,

Read Full Post »

Argazkiak Olentzero errebistatik atraiak dira. Argazkilaria Mena.

1969ko abenduaren 24ko arratsean, hogeitahamar bat gazte, blusoi beltzez, baten bat euskal txaketakin, txapelaz, lepoan zapi kuadrokaria, oinetan zampiñak ta abarkaz janzita, eta lau argi-zuzi exkasekin, Elizondoko lehenego Olentzeroa atera zuten.

Olentzeroa ez zen izan Lesaka eta Iruñan ateratzen zuten pampin moduko Olentzero bat, baizik aragi eta hezurrezko benetako Olentzero bat. Elizondoko lehenego Olentzeroa Angel Lizasoain elizondarra izan zen.

Angeli (0lenzerori) , Elizondoko parrokiak utzitako erabilerarik ez zuten prozesioko laga baten gainean sorbaldan eramanda atera zuten. Beraiekin kalejiraren soñua patzen Maurizio Elizalde txistularia eta Felix Iriarte atabalaria joaten zieren eta taldea egiten zuen geldialdi bakoitzean, borobil bat egiñez Olenzeroaren kanta tipikoa abesten zuten.

Kantaren letra Pedro Jose Ansorena gipuzkuarra (Banco Hispano Americano zuzendaria zena) erakutsi zien eta ensalluen zuzendari gise ibili zen. Ansorenak funtsezko sustatzaileetako bat izan zen baino antolakuntzaren ardura Baztango Club Deportiboren kontura izan zen.

Elizondarrentzat desfilea sorpresa polit bat izan zen, nahiz eta..,.auntitzek ez zekiten ja prozesio moduan santu gisa paseatzen ari zuten personaiari buruz , “dirueskean” arras ongi portatu ziren.

Eskebiltzean bildutako sosa, Franzisko Egozkue Elizondoko apezaren bidez, herrian gehien beharra zutenenzat gabon sarie (aginaldo) moduen eman zizaien.

1973an, Baztan Ikastola bizpa hiru urte martxan zeramala, Olentzeroa antolatzen hasi zen, urte batzutan pampin moduan agertzen zen eta ia aspalditik gizaki forman etortzen zaigu. Hasieran bakarrik, eta gaur egun berriz Maridomingirenkin.

Mari Domingi  hitzak, lehen aldiz  Resurreccion Maria Azkuek XX. mendearen hasieran jasotako abesti batean agertzen zaigu. Gabon kanta bat da, Mari Domingi izeneko emakumea Belenera haurtxoa adoratzera etorri nahi duela, baina gona zahar horrekin ezinen duela Joan…kontatzen duena. 1970eko hamarkadan, Viejas canciones donostiarras liburuan agertu zen abestia, Olentzeroren abestiaren ondoan, bien artean harreman zuzenik izan gabe.

1990eko hamarkadan. Lasarte-Orian, Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zuten (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena haurren gutunak jasotzen, oporren haurreko egunetan. Donostiako Antiguan auzoan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, personai berri bat asmatu beharrean, gabon kanta zahar horretako Mari Domingiz baliatu ziren.

Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia, erdi aroko kapel ezaugarri horrekin, Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen.

Mari Domingi kalean bizi zen emakume pobre bat da eta jendeari laguntzen zion arren, irri egiten zioten. Orduan Olentzero beregana joan eta arropa berriak oparitzen dio eta ordutik Olentzerori lagunduko dio. Lagunduz gain, bere iragarlea da, haurrei bere etorreraren berri eman eta azken momentuko”enkarguak” jasotzen ditu.

Maridomingi, duela 19 urte (2001) hasi zen Baztan Ikastolan agertzen eta urtero-urtero hutsik egin gabe haurren galderak erantzun, ipuina kontatu eta gutunak jaso izan ditu. Baitere 2009tik Olentzerorekin batera 24an Elizondoko karriketan barne desfilatzen du, eta urte bat lenago Erratzun atra omen zen.

Porzierto! Maridomingi ez da Olentzeroren emaztea ezta neska-laguna ere!

Post hau egiteko erabili den materiala.

Olentzero cumple 45 salidas en Elizondo. Gabriel Imbuluqueta. Olentzero errebista. 2013

Eekermile aunitz Goizalde Urdanpilleta eta Vitoriano Imbuluzketari emandako informazioarengatik.

Argazkiak, Olentzero errebista. 2013, Argazkilaria foto Mena jabetza Imbuluzketa familia.

Read Full Post »

Uztailako erdialdera Spainiar nazionalista zoldistak (kasposuak) eta Nafar erregionalista probintziatzale batzuk zerbait  ospatu behar zuten. Aurten, azolagabiak (Nafarroan historia zehar benetan gertatutakoa axola ez zaiena) Nafarroa konkistatu eta espainiar koroan sartuz gain,orain dela 800 urte Jaengo Navas izeneko herrian izandako bataila ospatzekoa zuten. Hortarako Nafarroko gobernuak bi “ospakizun” horien ekitaldiak koordinatzeko Batzorde Antolatzaile ofizial bat izendatu ta aurkeztu zun ta guztiz.

1512ko konkista ankerra (badu “bemoleak” zorigaitzak, miseriak eta zapaltzea ospatzia!), 1212ko Tolosako Nabak bataila mitikoa eta manipulatuarekin batu nahi izan dute. “Batutze” horretan Nafarroko gobernua aparte, eliza (Iruñeko artzapezpikua), Espainiako gobernua, Opusa!! eta Cervantes Institutua buru gogor egon dira, doike! Nabasko bataila Espainiaren eraikuntzarako erabili izan bai dute betidanik, gaurko espainia han bildu zela erranez, errege kristauak batu zirela kanpotik etorritako atzerritarra fedegabeak botatzeo asmoaekin, errekonkista ohikatuz eta ia kasi spainia han sortu zela aldarrikatuz!!

Battle of Las Navas de Tolosa. Irudia Wikipediatik hartuta dago eta lizentiza askea du.

Egie da “historikoki”, peninsulako historioan garrantzi haundia dula bataila hau. Guda honen ondoren, musulmanek izandako boterearen gain behera etorriko zen, eta auletzia horren ondorioz ,hurrengo berrogei urteetan, kristauek hegoaldean eskualde aunitz berreskurako dute. Baña “politikoki” (baitere egie da) Nabasko guda, arras mitifikatua eta “bertsio ofiziala” zerbait manipulatuta dago!!; Han ez zen batu iñor; Leongo erregea ez zen agertu (Gaztelarekin borrokan zegon eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak Al-Andalus jausten zen biztartean zenbait gaztelu kendu zion) ezta ere Portugalekoa ere (zaldunak bidali zun) eta Nafarroko Antso VII .a behartuta joan zen, aita sainduak agertzen ez zenari eskumikatzearekin meatxatu bai zun eta berak lehenago eskumikatua izan zen. Guda horretan “spainarrien” elkartzea eman zena ikusten duteni argi izan behar dute gurutzada bat izan zela eta gurutzada zenez, Toledon bildu ziren zaldun hartean haunitz Europatik etorritako “ultramontarrak” ziren ; gehienak franziarrak (30.000 inguru zirela erraten dute) eta Santiago, Calatrava, Tenplu eta Malta ordenek ere gudarosteak bidali zituzten.

Inozenzio III.na aita Santuak aldarrikatutako eta gaztelako erregeak bultzatutako gurutzada izan , erregea almohaden beldur zegon eta aita saintuari gurutzadak izendatzea gustokoa zuen ( lehenago kataroen aurka albigense gurutzada aldarrikatu zun, 1202an lur santura laugarren gurutzada eta baita haurren bertze gurutzada bat). Elizaren historian, aita santurik boteretsuenetariko bat izan zen, Europako erregeen gainean bere gorentasuna aldarrikatu zuena. Musulmandarrentzat  Al-Uqab gudua (Arabiarrez ezagutzen den bezala)  gerra saindua izan zen ere eta Muhammad An-Nasir (Miramolin) kalifaren ejerzitoan al-andulusitarrak aparte, Afrikartarrak (gehienak) eta Arabiar mundu guztietatik  bolondresak jihadera etorri ziren. Erlijio eta lurrak berejanatze guda huntan, garaileen ondokoak batalla mitifikatu eta kondairez romantikoz estaliko dute.

Kondaira hoietako bat nafarroaren armarria edo kateena da, hain justu Antso VII.nak imesebelei ( Kalifaren Goardia Beltza eta kateaturik denda inguruatzen zutenak) apurtutako kateena. Geroko iturrien arabera, Errege Naparra, bere hegalean soldadutza borrokatzeari ekin ziola aprobetxatuz, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen eta azken defentsa hartu zuten mendean: imesebelena. Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez, Antsok kateak eraman zituen Nafarroako armarria jartzeko asmotan. Akaso fisikoki kateak ekarriko zun, bederen ala diote bai Orreagan, bai Tuterako katedralan eta Nafarroako jauegian dauden kate puskak, baina armarrian patu?…

Lizarrako San Migel Elizan (1160) karbunkloa aurki daiteke. Argazkia http://ujue-uxue.blogspot.com.es-tik hartuta dago

Orain berriki, irakurri dut batalla hau desmitifikatzen duen liburu interesgarri bat. Liburua Ambrosio Huici Mirandaren  Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa” da eta Pamielak 2011an editatu arren liburua orain dela 100 urte idatzia izan zen!. Ambrosio Huici arabista naparrak, 1912an  egindako ikerketa historiko zorrotzan porrotera botatzen du Nafarroko bataila honen iguruko kondaira guztiak. Huicik frogatzen du, egun horietarako Sancho VII.a arras zaharra zela (60 urte inguru) eta Toledora  200 zaldunekin agertu zela (kopuru eskasa jakinda kronikak dioten bezala 70.000 mila kristau parte hartu zutela, (datu hau gaur egun ere dudetan jartzen da). Guztira, kristauak 10.000 mila inguru izanen zirela  pentsatzen da,  beraz, Nafarroako rola ez zen hain garrantzitsua izan. Baita ere kateen mitoa apurtzen du (eta frogatua dago) ; Antso Azkarrak arrano beltza erabiltzen zula eta arrano beltza segitu zun erabiltzen batalla ondoren eta Tuteran gaixo, deprimitua eta arras gizena hil zen artio erabili zuen. Hori bai, bere oinordekoa Txanpainako Tibaltek ( Antso VII.aren iloba) aitetxiren ( Antso VI.a, Jakituna) armarria, diseinu berri batekin berreskuratuko zun. Karbunkoa (edo zortzi puntako euskal izarra) pomelatua eta itxita, baña ez kateak! nahiz eta dirudi  edo denborarekin karbunklo itxia, kateetan bilakatuko den!. Baiana, Huicik zion bezala kateena kondaira da, konkista ondorengo kondaira eta afera, ikur zaharrei erranahiak bilakatzen zen garaikoak. Hain justu XVI. mendean, kristauen kontrareforma barne, armarriko beso pomelatuak kateaz ordezkatuak izanen dire.

Bitxia da Tibaldo eta bere ondokoak erabili zuten armarria eta zigilua Navaseko batallako baino lehenago zenbait tokitan agertzen zaigula. Adibide gise Tomas Urzainki aipatzen du  Lizarrako San Migel Elizan (1160), Chartres katedaleko errelieve batean  (1164) eta Iruñako katedralan dagoen Bibliako miniaturetan (1189) karbunkloa  bai itxia ta bai irekia aurki daitekela, ahaztu gabe lehen aipatu dugun bezala “Azkarraren ” aita “Jakitunak“, armarria eta zigilutan erabiltzen zula. Baina armarriaren “eboluzioa”, modu errex batian ulertzeko, nabarlur blogeko “Origen y evolución del escudo de Nabarra” lanan ikus daiteke..

Tolosako Navasko bataila. Nafarroako jauregiko aurkitzen den tapiza.

Mitoak autxitz segituz, aipa behar Antso VII.aren irudi ezagunena, Nafarroako jauregiko tapizan agertzen dena da, baña errepresentazio hori errealitatearekin zerikusi gutti dauka. 1950-52 an Vicente Pascual-ek indako tapizan, Napar erregea zaldi zuri eder batean (Santiago “matamoros” gogoratu nahi du) agertzen da, baña kronikak diote Antso Azkarra hain haundia zenez (2.22m neurtzen zuela diote) ez zela zaldi sendorik eramaten ahal ziona eta leku batetik bertzera, mando baten gañean joaten zen!!!

Erresumako mitoak utziz eta zulo berde huntara bueltatuz erran behar, baztandarrak ere, gure mitoak eta kondairak daukagula batalla hunten eta armarri xakedunaren teori bat gudan hontan daukagu. Antso VII.arekin joandako 200 zaldunetan, bertze bazuen artean baztandarrak baziren, badirudi trebeak zirela eta fama ezaguneakoak, zeren kroniketan nabarmaentzen bai dute Antso VII.arekin zetorren baztandarrak eta Kalatraban napar erregea sartzerakoan aipatuko da bere ondoan zamalakatzen dutela “..los afamados peones de las poblaciones del Valle del Baztán”.

Baztandarren buru Juan Periz de Baztan zijoan, Amaiurko jauna eta jatorriz familia Iruritarra, Jauregizarreakoa (baitere Laguardia, Puñicastro, Dicastillo eta Bianako). Erreinuko alfere nausia, hau da, estandarte reala eramaten zuna eta gudan nabarmendu zena. Kondaira dio baztandarra edo “baztandarrak” ausartzia eta trebezia erakutsi zula edo “zutela” eta bere erregearekin batera senegaldar guardia beltzaren (imesebelak) kateak apurtu ondoren, Miramolinen (Muhammad An-Nasir) dendan sartu zirela, denda erdian xake bat zegon eta erregeak, joku hori bi ejerzitoen arteko borroka irudikatzen duenez, baztandarrei armarri gise eman ziela.

Baña armariaren jatorriaz ez da hau teori bakarra, bada bertze bat erraten duna ( Goienetxek 1685ko “Executoria de la Nobleza, Antigüedad y Blasones del Valle de Baztan” liburuan), Armarria Antso Abarka erregea eman ziela baztandarrei, hauek  Alfontso Gonzalez de Baztan gidaritzapean erregea frantsesetik salbatu zutelako ” biziza taulan gañean patuz”. Teori hau berbera baiana lehenago, 1558ko Argote de Molina-ren “Historia de la Nobleza de Andalucía” idatzian agertzen zaigu, baña kasu hontan xakea ez die orokorki baztandarrei ematen, baizik Alfontso jaunari espreski. Puntu hontara iritsiz beharrezkoa da erratea Antso Garzes II.Abarka” Iruñako erregea izan zela 970-994 bitarte. Bertze bertsio bat dio (1630 datakin, Manuel Olondriz IrigoyenNoticias históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de Baztán” bildua) , frantsetatik baztandarrek salbatutako erregea Antso Gartzes IV.a “Peñalengoa” izan zela (Iruñeko erregea 1054 – 1076).

Teori hau erregen nahasketa izan arren egie izaten ahal zen, baña… fidagarritasuna akats haundi bat dauka, zeren errege horien agintaritzetan edo erregealdietan “heraldika” oraindik ez zen sortu. Heraldika erraten ahal da Europako mendebaldean XII. mendearen erdialdera sortu eta XIII. mendean zabaldu zela. Garai horietan zkasketa agertzen da (yelmoa) eta aurpeggia tapatzen dunez, zaldunak bertzetatik zautzeko edo nabamentzeko ezkutua kolorez eta geroxago ikurrez margotzen hasiko dira.

Hau guzie eta iritsi zaigun Baztango armarri bate lehendabiziko irudiak erdiarokoak (XII. mendekoak) direla (zigiluaetan) eta  gañera, Faustino Menéndez Pidal, Mikel Ramos eta Esperanza Ochoa de Olzaren “Nafarroako Erdi Aroko Zigiluakliburaua agertzen direnak, Juan Periz de Baztan ondorengoak direla; bere semearena Gonzalo Ibáñez de Baztan, (1254-1280 nafarroko alferea izanen zena) eta honen semearena Juan González de Baztan (gerora Bazan gaztelan finkatu bai zen) pentsatzen ahal da, akaso Baztan leinua (familia) Navasko gudan lortuko zula, izanez  teori hori bederen “egiazkoena” …beno baita ere, urte eta mende haunitz erran da udaletxean zegoen bandera, Navas de Tolosakoa zela eta baztandarrak bere gibelian jon zirela eta eztakizer ta badakizer… gero jakin da, ikerketa zientifiko zehatz ta serio baten ondoren…kontatzen zen guzie kondaira hutse zela, soilik kondaira erromantiko bat… bataila honetaz kontatzen den gehiena bezalaxe!!!.

Juan Gonzalez de Baztan-aren  1275ko dokumentu baten zigilua. Irudia, Andoni Esparzaren Origen y difusión de las armas de Baztán idatzlanatik hartuta dago.

Gonzalo Ibañez de Baztan-aren (Nafarroako alferea) zigilua. Irudia, Andoni Esparzaren Origen y difusión de las armas de Baztán idatzlanatik hartuta dago

Pos hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa (Pamiela, 2011). Ambrosio Huici Mirandar.

Origen y difusión de las armas de Baztán.  (Principe de Viana, 2005). Andoni Esparza Leibar.

Facerías de la cuenca Baztán-Bidasoa. (Príncipe de Viana 1967). Eulogio Zudaire Huarte.

El Noble Valle y Universidad de Baztán, grupo normativo regulador y organización administrativa. (Revista Jurídica de Navarra 1995). Juan Cruz Alli Turrillas.

Origen y evolucion del escudo de Nabarra. Nabarlur bloga.

Wikipedia.

http://www.enciclopedianavarra. Baztan, los linajes.

Read Full Post »

Berroetako Mendekoste bestetan ia ohikoa den “konkistadoren” desafioa izan  dugunez ( xaloatelebista.com-en ikus daiteke), normalena huntakoan baztandar konkistatzaile baten istorioak edo biografia ekartzea izanen zen. Baña plazaratzen dugun kontakizunan, konkistatzailea beharrean, berruetar artzai-pilotaria dugu eta asto lasterketa ordez, desafioa, laxo partide bat da…edo agian! inguruko otsoak bukatzea?

GertakizunaMariano Izetak  “Baztango kontuak“ liburuan biltzen du.  Liburu hortako” Otsoak Baztanen” izeneko artikuloan, zihuraunitz  Baztanen izan den azken otsoaren harrapaketa kontatzen digu. Pasarte bitxi honen data falta arren, Mariano Izetak komentatzen du aspaldiko kontu bat dela, ez dakitela noiz  (ehun urte bai seurik, dio) gertatu zen baino bai Berroeta inguruan gertatu zela.

Berroeta (Elizatik ateratako argazkia). Irudia Pello San Millan.

Berrotakoa dugu Juan Tomas Inda artzaia, Indak  bere artaldea Uzterketako Lepoan zeukan. Denbora hortan eta inguru hoietan bai omen ziren otsoak eta Uzterketako lepoa, otsoen pasabidea omen zen. Jakiña denez  otsoak  sarraski izigarriak egiten  zutela artaldetan eta ardi aunitz galtzen ziren.

Juan Tomas artzaia izanez gain, pilotaria ere zen eta Ibañetan dagoen Pilota soro zelaian, laxoan jokatzen zuen bertze artzaiekin. Egun batez Urri aldera,  Berroetan izan zen desafiozko partide bat, lau berrotar bertze lau baztandar kontra (bertze herrietatik oberenak bilduz) arituko ziren. Juan Tomas bere herria defendatuko zun eta larunbatean etorri zen etxera biharamunian partide jokatzeko. Baña artaldea bakarrik utzi behar zuenez etorri baino lehen, Uzterketan otso-artea (tranpa) patu zuen. Larunbata arratsean otso bat erori zen hartan eta igande goizean artzai lagun batek otsoa ikusita artean harrapatuta, bizkor jeitxi zen Berruetara Juan Tomaseri kontatzera. Partide jokatzen ari zen eta akitu bezain pronto, otsoarena kontatu zion. Lagun batzuk bildu ondoren eta sataiak eskuan harturik abiatu ziren Uzterketa aldera eta han aurkitu zuten otsoa hanka batekin arrapatuta eta atxikike hasia zen bernalzaña moztu nahian. Gizonak hori ikusita, satai ukaldika, indar guztiaz eta zanpaka aritu ziren, otsoa hil zuten arte. (“Otsoak Baztanen” artikulotik kopiatua)

Otso hura izanen zen, hain zihur, Baztanen  harrapatutatako azken otsoa edo behinpin ezaguzen duguna.  Garai haietan Juan Tomas pilotari famatua bai zenenez  gertatutakoa ti-ta batean zabaldu zen bailaran eta Baztan osoan kontatu zen xelbrekeri eta “trebetasun” hori. Famatua zenez erran behar bere izenian bazirela bertsoak eta denbora hartako bertso batek horrela dio:

Berroetako Iturralde

galtza-purdi lazo

Balkarlosen sakiak

botatzen ditu paso.

 Post hau iteko erabili den materiala:

Baztango kontuak  ( Bilbao Bizkaia Kutxa, 1999) Mariano Izeta Elizalde.

Read Full Post »

Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak  5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11)  Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko  abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…

Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.

Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!

Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker,  zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.

Koplak ala asten dira…

San Migelen bertsuak nua kantatzera

Aditu nai duenik inork balin bada

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrek eramana dela.

….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian  Erratzuko (Aritzakun inguruan),  Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten

Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da,  Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa  Juan lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .

Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.

Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen,  gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana eta kazetari berberaren diariodenoticias.com-eko “Mikel gurea ongi etorri” artikuloa.

David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” (2006, Ttartalo) liburua.

Read Full Post »

Aste huntan Nederlanden egon den lankide batek hango eskalapuin pare bat oroigarri gise ekarri dit. Zautzen didatenak badakite gure etxean kriston afizioa badela traste zaharrak, ,tramankuluoak eta alako segapotoak etxeko atarian zintzilikatzea; gariak, pulupeak, aitetxi zurgiñaren tresneria, guatzeak berotzeko “zartain” antzeko horiek, garragardo “katiluak”… eta doike! eskalapuineak (eskalapoinak) ere bai, eta gañera egitazkoak! ez  oparitako hauek bezala, zeramika txurikoak (margotuak) direla ta.

Etxeko eskalpuin zaharrak.

Eskalapuinak zurezko pieza bat hustuz egiten den oinetakoa da, hainbat lurraldetako baserritarrek erabiltzen zutena. Gehien bat, zola zurezkoa izan arren baitere gomazkoak badire eta batzuk  larruzkoa ere. Etxeko sarreran zintilikatuta daukagun eskalapoiak batzuk, Ahetzen erositakoak dira eta bertziak, nik uste bertakoak direla, hauxe  da Errotaberekoak (gure arbasoenak).  Nahiz eta etxekoak izan, erran behar ez dutela iñoiz oin bazutan patuak ikusi  eta sabaian zoko batean urteak egon ondoren, gure aitak (gomazkoekin batera) egun batian zintzilikatu zituen eta ti ta  batean, baratzean ibiltzeko zapata zaharrak apaingarri moduko edergarri batean, bihurtu ziren.

Eskalapoiak joanden mendeko 50. hamarkada artio oinetako arras erabilgarriak eta arruntak (komunak) omen ziren. Normala zen beraiekin ibiltzea eta erraten da baserritakoak igandian herrira jausten zirenenan edo merkataure edo  ferietara…jausterakoan, eskalapoiekin jausten zirela eta ia herrian zeudenean bai ostatu batean edo hurbilean zegon aska batean ,eskalpuinak kendu eta “Igandeko” zapatak patzen ziren. Bitxikeri bezala aipatu, alako toki bat, Elbeteko Oñaska zen, eta hortik etorriko zitzaion tokiaren izena “oinen-aska” izan omen bai zen!

Eskalapuinen bertze ezaugarria zen etxeko nausia kalean zegola jakiteko, balio zula. Normalian etxe kanpoan erabiltzeko oinetakoa bai ziren etxeetako atarietan edo sarrera egoten ziren eta eskalapuinak  hor ez egotean edo ez ikustean normala izaten zen suposatzia etxeko nausia  (edo eskalpoien nausia) etxe barruan ez egotea baizik kanpoan!!

Erran behar eskalapoiak  Europa osoan (bederen nekazal-mendi giroan) erabiliak izan arren, akaso hiri gunetan arras ezezagunak izan direla eta norbati oinetako mota hauekin ikustean harridura edo txundidura pizten ahal zuen. Eskalpoiekin eta alako harritzearekin zerikusia daukan eta baztandar batzuek “pormedio” dauden bitxikeri bat bada. Istorioa etxean entzunda neukan baña denborarekin gertakizunaren protagonistaren izena ahaztua ere! Zorte onez, Agustin Otondo Dufurrenak bere “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan” liburuan pasarte bitxi hori biltzen du.

Kontatzen dutenez ,1968ko Donistian ospatutako XXV. “iestas euskaras” (Donostiaco “centro de Atraccion y Turismo” antolatue) jaurdunaldietan barne, artisau erakustaldi bat izan zen eta erakusketa horretan, 83 urteko Juan Bikondo artisau  erratzutarra parte hartzen zun, eta hamar egunez Donostiako alde zaharreko Trinitate plazan, taloak eta marrakukuak (taloa edo artopile gaztakin) egiten aritu zen.

Azken eguneko goizean, Donostiako portu aldetik, bertze baztandar artisau batzuekin batera pasaietan zebilela; Erratzuko Domingo Etxaide kaikuegilea eta Arizkungo Pedro Zapata forjatzaileakin batera, pasadizo bitxi baten protagonista bihurtu zen. Juan Bikondok burruse (blusa) beltza eta  makile bat beztitzen zun goiz hortan. Bizkarrean zeraman makilan fardel bat zintzilikatue eta oinetakoz eskalupinak ere zeraman!! Bere janzkera zerbait harrituko zuen han zebilen hirisemei eta jaurdunaldietara hurbildutako azerritar batzuei, haunitz gehiago ta!

Kanpotar hoietako bikote bat, adiñeko baztandarrari gise horretan ikusterakoan arras harrituta, ze zapate mota arraro zeramala, galdetu zioten. Juan Bikondokin zeudeten bertze bi baztandar artisauak erran zieten, agureak zeraman zapatak, itsatsoa zeharkatzeko (gañetik) oinetakoak zirela eta tita batean hasi behar zela itsatso gañetik ibiltzen eta makilan zintzilikatuta zeukan fardelan, bide luze horretarako behar zuen janaria eramaten zula ere!.

Gauza da, arrotzak hainbat galdetu ondoren eta hainbat argazkiak atera ondoren, dirudi,  siñestu zutela gezurtxoa eta badaezpada bidaia hasi baño lehen, kafetxo bat hartzeko sosa eman zioten Bikondori ta guzti!!…eta guk jakin gabe eskalapuinak itsatso zabalak zeharkatzeko oinetakoak zirela!!!

Post hau iteko urrengo liburu edo webgunetik informazioa atra da.

Harluxet hiztegi enziklopedikoa.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan”  (2002) liburua.

Read Full Post »

Idazten dudan tenore hontan, Azaroa 8ren (2011) azken minutuak dira eta orain dela gutti gauz bitxi bat irakurri edo gertatu zait/dut “aurpegi kuaderno”  izeneko sare sozial horretan. Fazebooken, blog hau bertze bizi paralelo bat dauka (baitere ttwterren), bertze bizi hori arras mugitua da eta hainbat “lagun” ditu.

Gaur, (azaroko 8a) egun hontan baño orain dela 401 urte Logroñon izandako azken auto de fe haundian izan zen eta errioxako hiriburuko plazana 11 zugarramurditar erre zutela ta, arratsaldean blogan afera hori buruz idatzitako guztia plazaratu dugu, postn esteka, informazio txikia…eta azkenik 11 zugarramurditar “errodunen” izena. Ez soilik izena baizik nortuku bizirik erre zuten eta nortzuen gorpuak (zeren batzuk ia hilik zeuden). Fazebokerra igo bezain laster lagun batzuk segidan erran zuten elkarbanatu behar zutela, baten batek baimena eskatuz ta guzti. Erran behar bai bloga (postak) eta bai argazkibloga crestive comons lizaenzia daukatela (hauxe da libre dago kopiatzea, aldatzea, elkarbanatzea eta abar, Hori bai, beharrezkoa da egilea aipatzea), baita ere fazebuken igotzen dudan guztia aske dago, bai kopiatzeko, elkarbanatzeko, jausteko, aldatzeko…bai ausnarkeak, idatzitakoa eta gehienbat argazkiak ( gañera uste dut legalki, sare horretan igotzen den guzia, Fazebukek bihutzen dela horen nagusia eta jabea).

Hori argi utzita, berdin zaidala gauzak hartzea (nik ere iten dut  hori) edo obe errana, gustatzen zaidala jendea hartzea eta elkarbanatzea, gaur ikusi dudana pixket mindu nau. Ez (eta garbi utzi nahi dut) hartzeagatik eta elkarbanatzeagatik edo aipatzea edo ez aipatzea ta guzti horregatiki, ez! horregatik ez! baizik profileko “lagun” batek lana hartu dula idatzitakoa erdaldunazteko!! . Idatzitakoa uste dut, ez zela beharrekoa itzultzea, ondarrian 11 “errudunen” izena eta urteak patzen zituen (explikazio txiki batekin) gañera ere!  bukaeran agertzen zen “gehiago ikusi” eta blogeko stekak zeuden tokian  gaztelerazko “ver mas” bezala  itzuli du eta estekak ez ditu patu (ilupe). Hori aparte erdarazko informazioa, bertze lagunen hormetan ikusi dut eta hauxe izan da mindu nauena! zeren lagun hoien artean, batzuk arras euskaldunak (eskuaraz bizitzea edo eskuara ama hizkuntza erabaki dutenak) izanez eta iformazio hori euskaraz egonez (beraiek jakin gabe, zihur nago) erdaraz patu dute eta horrekin erdarazko izulpena zabalduz.

Hau ikustean, nire barruan pena (txikia, baina azkenian pena) nabaritu dut. Orain dela 3 urte blogarekin hasi ginenean, bi ardatza segitzea erabaki genun, bata, Baztangoo (eta inguruko) historio zaharrak, bitxiak eta ia ia ahaztuak zabaltzea eta bigarrena, zabaltze horretan  eskuara erabiltzea eta hori guk, Elizondar haunitz bezala euskaraz jakin arren ia ia (urte haietan) erdaraz bizi ginela!!!.

Pena ttikia hori aparte, pena haundiagoa ematen nauena bi euskaldunak (euskaraz dakitena) erdaratz aitzea entzutea da eta hori aunitz ikusten da Elizondon eta Baztanen eta haunitzetan ere erdaldun horiek arras euskaldunak sentiarazten  dira eta gañera! batzuk harro daude euskaldunak izateaz eta jakiteaz…baña, erdaraz solasten dute, erranez, eske errexago egiten zaidala erderaz erratea, edo… haurrekin erabiltzeko ba, bañozaharren eta kaxeroen gauza dela, eta halakoak entzun behar bere ama hizkuntza baztertuz!. Baño hau, normala ta harrunta izan da beti edo bederen aspalditik, bai Elizondon ta bai Baztanen!!

Argazkian Larreko idazlea. Argazkia http://www.enciclopedianavarra.com webgunetik hartuta dago, (Pregón, 1972).

Erdaldatasun honi buruz, (baztandar erdaldun) ia XX. mendeareren lehenengo hamarkadetan Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko” nafar medikua eta idazlea, idatzi batean aipatu zun. Larreko (Pablo Fermin Irigaray Goizueta) 1869 Auritzen jaio zen (+1949 Iruña) eta gure eskualdean, Iruritan (baita ere Beran) mediku bezala aritu zen. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, eskuaraz alfabetatu eta eskuaraz idazten hasi zen. Gure Herria eta Euskal Esnalea aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak ta bere obra nagusiak: Topografía médica del valle de Baztán (1905), Naparra’ko erranerak (1926) eta Guía médica del intérprete de milagros y favores izan ziren. 1992an Euskal Editoreen Elkartea, Irigarairen artikuluak bildu eta bilduma batean argitaratu zuten. Bilduma Lekukotasuna izenburua dauka eta bere horrietan aistion aipatutko idatzia aurkitzen ahal da. Larrekok, artikuloari BAZTANDARRA-RI  izenburua patu zion, hortaz pos honen izenburua, “Baztandar erdalduneentzat“, zeren idatzi zaharra hori buruz doa eta doike!! merezi du irakurtzea.

BAZTANDARRA-RI (Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko“)

Goan den aldian zure idazkiaren ondotik erran nizkitzun itzez, ez bide zinen goibeldu, asarre bidezkoak etziren ta.

Nik bezain ongi dakizu, Baztan alderdi pulit orretan, nolaz ari diren gisa guziz erdaratzen.

Alako aldi batez, orko bordariek daukaten ikastetxe batean, ezpairik gabe (sin dudar) antxe bilduak zauden buruzagiak erabaki zuten erdaraz bear zirela irakaskunzak.

Ikastetxe artan biltzen ziren umeak erdaritzik etzakiten.

 Bilkuran, irakaslea ez bertze guziek zioten erdaraz egin bear zirela, eta bordariak baietsi zuten bozik, ustez erdaraz mintzatzen ikasiko zutela eken umeak, orixe baizen eien asmo bizia.

Irakasleak ikusi ondoan ja bat aitzinatu etzitekela, leen ikastaroa bakotxari bere eleaz egin bear delakotz, aren iritzia deusetzat bota zuten gañerakoek eta ok etziren gero, nola naiko gizonak.

 Euskeldunen artean geienek uste dute euskaraz ez ditekela yakintsun izan, eztaitekela yakindurik irakasi. Betiko astaputzak, euskeldunak!

Buru gogorrekoa bear da gero alako agintza emateko.

 Emagun (supongamos) Baztango alkate jaunak, bordari bati nai diola zerbeit adirazi, yakinaraziko ote dio erdaraz? Gauza bera litzeke umeak yakin bear dutena chinoz egitea.

Ez gero erran bordariek diotena, «guk nai dugu gure umek erdaraz mintzatzeko ikasi dezaten». Ori ederki dago, baño ezta bidea; gisa ortan bizpairur urtez eskolaratu eta azkenean zer dakite? erdararik beñipein ez eta eken gogoak argitu dituzte leen ikastaroko ikaskizunez? Ez dut uste.

 Aixkide maitea, barkatu, baño Baztanen asko dire beren mintzoa baztertu nai dutenak.

Iragan astean, adixkide beroenetarik batek auxe erran zatan: «Orai duela zenbeit egun, muga ondoko erri koxkor baten geltokian edo estacioan oartu nintzan; barne artan etziren lau andre, iru yauntzi arrontez, bat aundi gisaz eta gizon gazte, tratulari antzedun bat baizik.

 Sartu bezain laster asi nintzaion gazteari galdeka, nola etorria zen, mandoz, eta nola ibilia muga iragaitean, ala galdeka nindagolarik erraten dit: no entiendo el vascuence.

 Arriturik galdetu nion: nongoa zaitugu beraz? «Elizondokoa», yardetsi zatan, eta orduan nik: zer, baztandarra, euskalduna, eta euskaraz ez egin nai! Ainbertze yakintsun eskualde guzietarik unata etortzen euskaraz ikastera, eta zuk, zure zañetako itzkuntza, zure aiton eta gurasoena, zure deiturarena, zure erriko eta unen bazter guzien izenena, zure eta nere Euskalerriko itzkuntza ukatzen!

Bazterretik begira zagon andreak, aundi gisaz yauntziak erraten du: «ederki olaxe, yauna, nere ohore aundiena euskelduna izaitea dut eta guziek zuk orai egin duzuna egin bageneza, bertze gisaz gindezke». Elizondoko gazte orrek, ote ditu lagunak Baztanen?

Post hau iteko erabili diren webgune eta liburuak:

klasikoak.armiarma.com webguneko Pablo Fermin Irigaray Goizueta,Larreko” “Baztandarra-ri” artikuloa.

euskonews webguneko efemerideko atala.

Lekukotasuna liburua, Pablo Fermin Irigarai Larreko. Euskal Editoreen Elkartea, 1992.

Read Full Post »

Urtearen hamargarren hila Urria da eta ‘urrea erran eta urria eman”, dion atsotitza bada, zerbait eskatzea ta gutti emantea izanen zen bere errnaia. Urria, hamargarrena izanez gain, baitere eskasia edo eskatzen den neurrira edo kantitatera heltzen ez, da.

Baña Urria ez da urria baizik benetean sarria, baderen elikagaien artian, zeren ikusi beharral dira giltxaurrez betetako zakuak, baratzetan oraindik badiren piper berdea, zerbak ta porruak,  uxoak zeruan  (lurran eskopeteruak) eta xaretotan zizak ta onddoak. Etxean berriz, su beheko danbolinan txipli txaplan gaztain erreak izanen dira eta sabaian sagarrak, bilduta. Sagarra hoikin akaso, urtarrila aldera dastatzen den sagardoa inten ahal da, Gamioxarreko dolartxean Jo ala Jo taldekoek urtez urtez  aritzen diren bezalaxe.

Gamioxarreko dolaretxearen biltegia. Argazkia Pello San Millan.

Gauza da, sagardo bottilakin ta gaztin bazukin errexa dela tenore hontan (udazkenaaren hasmentan) Baztango edozein etxe batean gaztain-jate bat idurikatzia, eta gaztain erreak zuritzen bitartean, aitetxik bere aspaldiko gauzak edo kontu zaharrak aipatzea… edo “porzierto” zertaz ez, ipuin bat kontatzia edo kasu huntan, irakurtzia!

Ipuina baztandarra izaten ahal zen, baztandar petoa, bi aldiz baztandarra. Aldiz bat Baztango bazterretan gertatzen delako ta bertze “aldia” baztandar batek idaztzi zuelako. Idazlea, hunet bertze batian ekarri dugun Jose Azkarate Etxandi aniztarra da eta ipuña berriz, 1931ko Azaroaren 28an  Amayur aldizkariaren XXVII. zenbakian “Nere euskera mordollean” izenburukin argitaratu zena eta horren erakusgarri aparta ondokoa izan daitekena (gozatzekoa da, garaiko eskuara).

{…Makil kozkor bat eskui eskuan artu eta banua mendi aldera. Egun ederra dago. Eguzkia agertu da Abartango mendi tontorretik, eta goizeko otza autsi du bere dizdira beroekin.

Betti aldapa gora, urbiltzen naiz Pagolako borda deitzen den ardi borda batera, eta andik itzuli nere begiak, nolako adertasuna ikusten duten! Ala begira nagola ezin aspertuz ainbertze edertasun ikustatzen entzuten dut abesti polit bat, abots ederrian abestua.

Abeslaria eldu da goitik bera ni nago tokira urbilduz, gero eta obekiago entzuten zaizkiola abestia eta abestiaren itzak. Arpe-aldeko pago zaraka tartian dagoniedetik eldu baita. Ikusten ez dut baña, abotsatik gaztia dala du iduri. Alaxe da, ogei bat neurten aski zeralarik nere tokiraño, agertzen da mutilla zein ikustean arri biurtu ta gelditu bainaiz.

Martintxo Borda-Zuriko semea,ogeita lau urteko mutil galanta. Ixildu da Martintxo; baita gelditu ere bidearen erdian, zer etorri zaio gogora? Alproka txiki bat bizkarrian darama, alprokatik xatua atera eta aztatik gil-gil edan aldi bat egiten du.

Nik bidetik atera eta gelditu naiz pago-zaraka baten onduan Martintxok ez nau ikusten. An dago bada gure mutilla geldi eta ixil makilla eskuan, gorputz liraña zuzen eta begiak zuzentzen dituala batian Almandozko Atxurdiñezko arrubi aldera, bertzia Mendaur aldera. Bere aurrian dauka  Naparrako mendialde puska ederra, dana margo politaz fantzia. Baztan aldeko erri txuriak, belardi eta landa apañez inguratuak berako zelayetan, eguzkiaren urrezkodizderakin bazter guziak argituak. Zer ari da Martintxo?…}

—————————————————————————————————————————-

Ipuin zatia,  Egunkariako 2000ko maiatzaren 19ko Joxemiel Bidadorren “Kasiko bitxi-arrot klasiko” barne argitaratutako artikuloatik hartuta dago.

Read Full Post »

Lamiak.

2010KO APIRILA

Xaloa telebistak, Baztango herriei buruz erreportai saioak grabatzen ari da, lehenengoa emititu dutena Amaiurkoa izan da. Saioa, herritar batzuen bidez, Amaiurko historia, bizitza, bitxikeriak… azaltzen ta erakusten ziguten, harras interesgarria izanez.

Urrengoa, Azpilkueta izanen du protagonista eta saio horretarako sarreratxo modu bat prestatzeko plazerra edo “ohorea” izan dut, beno, herriko informazio pixkat bideratuz, histori pixkat, kondaira baten bat, bitxikeriak…hau da, gutxi gora behera blog hotan jorratzen duguna. Ba, horretan nenbiltzala, Azpilkuetako gauzak berrirakurtzen, ahaztuta neukan gertakizun edo obe errana, kontakizun batekin, topo egin nuen. Kontakizuna dionez ,Azpilkuetako lurretan, Meatzeta  parajian (Otsondo-Gorramendi aldera) bi emakume lurperatu omen zituzten garai batean, ta biak,  lamiak ziren, horren ondorioz, tradizioaren arabera, toki hortan sortzen omen dira ekaitz guztiak!

baztangohaizegoarenargazkiak-20100313195118.jpgGure ballaran, lamiei buruzko erreferrenzi hau, ez da bakarra, Baztango hainbat eta hainbat lekutan, lamien histoioak, toponimoak eta “lami” hitza aurkitzen dira, Lamizilo, Lamiarri, Lamiarrita, lamiputzu

Lamizilo, trikuarri bat da eta Larramets muinoan dago, Beartzun eta Iñarbegi tartean, Baztanen baden trikuharri ikusgarrienetako bat  da. Bere hilgela argi nabari da gaur egun . Bere inguran haibat tumuluak aurkitzen dira, lamizilo tumulo talla izenarekin ezagutzen direnak.

Lamiarri Arizkun aldeko toponimoa da eta baita ere Arizkunen Lamiarrita aurkitzen da. Lamiarrita, gehienentzat, Arizkungo Ordoki ta Bozate auzoen tartean dagoen jauregia da, egia de gehienek izen horrekin zauzen dugula, (gañera ala dio pintura txuriz idatzitakoa etxearen burdiñezko atakan!) baña Lamiarrita, izena dion bezala, “lamien arrieta”, legartza, ingurua da! jauregia altxatuta dagoen eremua! Toki hortan, Baztan ibaiaren ertzak  eta inguruko lur eremua, Lamiarrita izena du, eta zubia Lamiarritako zubia 0blamia1.JPGeta doike! behitiko putzua, Lamiputzu!!!.

Bitxikeria bezala aipatu, jauregiaren benetako izena Etxeberria dela eta 1713ko ereikin zen jauregia da, baño lehenagotik, toki berberan bazen berze jauregi bat,hain zuzen Juan Goinetxearen jauregia, eta sute batean erre zenez, etxe berri bat eriki zuten, hortaz Etxeberria.

Baztanen bai bada etxe edo eraikin bat (borda), Lamiarrita izena duena eta honek ere, kontakizun, kondaira edo ipuin eder bat  ezkutantzen du bere harri gorrizko paretetan. Kontu zaharrak lotzen du Lamierrita borda, Aritzakuneko urrearekin eta XVIII. mendeko  hacienda idazkaria izan zenarekin. Lamiarritako borda (Aritzakun) Bautista de Iturralde-ren (Murilloko markesa izanen zena) aberastasunarekin lotura izanen du?. Akaso Jauan Bautista Iturralde gaztea, lamien urrea aurkitu zun?

Baña zer dira lamiak? Galderari erantzunez erran, Lamiak, euskal mitologiako izakia da. Lamiak, laminak edo amilamiak erreka putzuetan edo oxinetan  ilea urrezko orrazaz orrazten ta urrezko ispiluan begiztatzen egoten diren izakiak dira. Ahate oinak dituzte eta gizakumeak liluratzen dituzte, urrezko altxorrak badituzte, baseritar batzuei laguntzen dute, bertzei…izorratzen diete… (Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute).

Nahiz eta lamien siñismena gure kulturan harras errotua izan, jatorriz, hemengoak ez dira. Lamiak, greziar mitologian  agertzen dira. Greziarrentzat Lamia, Belos erregearen alaba zen eta Zeuseren amorantea.  Hera zeloskorra asertuta, Lamia baso sakonean ezkutatu zen. Erromatarrak hemendik ibili zirenean  kondaira hori zabaldu zuten eta Euskal Herriko zoko ta bazter guztietan barneratua izan zen. Pentsatzekoa da basoko erreka putzu itzalsuak ikustean, Lamia-ren ezkutaleku aproposa izanen zela irudituko zitzaiela edo behipin, halako toki iduritsu batean,  Heraren eskapo ezkutatuko zela!! (hau hipotesis utsa da). 

lamia.jpgHala izan edo ez, egia dena, tradizioaren arabera, putzu hoiek eta erreka bazterrak lamiaz bete zirela eta haien inguruan, hainbat historia sortu ziren.

Baztanen hoietako putzu bat (Arizkungo lamiputzu aparte) Xorroxingo oxina edo putzua da. Erratzutar agureak kontatzen duten bezala han, ur azpian lamiak baziren eta uretan zarta bat ematean edo hanka urtetan zipli zapla itean, lamiak eskutik edo hankatik hartuz, urpera harrastatzen zituzten haurrak… Beno,ixtorio polita hau, dadirudi haurrak putzura ez urbiltzeko eta beldur pixket bat sartzeko balioko zuela.

Zigan aldean bada bertze ixtorio polita konmtatzen da lamiak protagonistak direla ta. Badirudi  Zigako Arretxeko nahusie apostautzalea zela, eta Telleriako landa gutzie aizurrez jorratzen zula, apustua in zun. Baiez ezez, baiez eta ezez… ondarrian, ilun-ezkilak jo zuten eta jakinez ordu horiek sorgin orduak zirela, apustua uztea erran zioten. Baña Arretxekoa kaskarkerian sartuta zegola ta aizurra autsi zizaiola bere alabari etxetik aitzurra ekartzea agindu zion. Arretxeko Mariya, aitzurre biila joan zen eta aitzurrakin agertu zen;

– “Aite! ona aitzurrek!”.

eta gainetik bota zion erranez

-“Agur! ni banaie betiko!”

…eta hori erran bezain pronto neskatikoa desagertu zen. Ez zen gehiago ikusi urte batzuk geroxago arte. Norbaitek Soateko haizetan, iratze lerakin zebilela, Jarrita ikusi zuen Arretxeako Mariya. Eskuan orratza bat zuela eta ixil ixilik bere ilea orrazten ta orrazten ari zen, beti  orrazakin  orratzen ta orraztatzen…ta hankak…. ahatekoak zituen!!

0blamia2.JPGKontakizun hauen lamiak, errekako lamiak dira, baña hauek ez dira bakarrak Baztanen, zertaz baita ere zulo hontan, (edo ondo ondoan)  Itsalamiak  aurkitzen ditugu. Kasu hontan ez kondairetan ezta ipuiñetan, baizik heraldikan, hau da, armarrietan! , beno, behipin armarri batean ageri zaigu. Armarri hori, Mugaireko Goentxea etxeako armarri ederra da eta argazkian ikus daiteke bezala, harrian zintzelatuta, Itsalami bat nabarmentzen da, bere urrezko orratzakin ta bere urrezko ispiluakin. Armarria,  Baztango etxe batean dagoen arren,  zerikusi haundia dauka Bertizko armarriarekin, zeren Bertizko ikurra, Itsaslamia da.

Nafarroako artxibategian dagoen,1572ko “Libro de armeria del reino de Navarra” liburuan, (liburu hau kopia bat da, badirudi originala erre zela edo erre zutela) ia Bertiz jauregiko edo Bertiz familiako armarrian, itsalamia ageri zaigu. Ikur hau, honetaz dakitenei deigarria iruditu zaie beti eta ia 1755an. Pedro Joseph Aldazabal idatzi zun liburu batean aipatzen digu Bertizko itsalamiare erranahia “Embajador elocuente y persuasivo, general prudente y cauteloso, que divierte a los enemigos con estratagemas, ganando por sorpresa las plazas” dela. 1918an Julio Altadill, militarra ta historiatzaileak, Aldazabalen zehazpenari, Enbaxadore elokuenteak eta limurtzaile, zuhurra… ta guzti hori!, aurpegia edo izen bat ematen dio. Erranez, Bertizko Mitxeto izango zela ikur hori irabaziko zuna bere familiarako XV. mendearen hasieran, hain justu 1421 aldera, Karlos Nobleak (Nafarroko erregea) emanda.

Enbaxadore sinbolizatu, grekotarren jainkotsa edo sorgiñak izan, egiazkoa edo ez, siñistu ala ez, egia den gauz bakarra da, gure ohituran, tradizioan eta kulturan, harras errotuak daudela eta Aita Barandiarenek erran zun moduan “Izena duen guztia omen da” eta izena dutenez, guk ere gurean, siñesten dugu.


Read Full Post »

Zeruko argiak.

Euskal kondaira bat dionez, egun hauetan, baño guti-gora behera orain dela 2010 urte (oficialki, zeren batzuk diote,  urte batzuk lehenago izanen zela),  zeruan, argi disdiratsu bat ikusi zen, ikurri ezaugarria zen eta jentileetatik zaharrenak, segidan jakin zun bere esanaia, Kixmi sortu dela! eta garai berriak etorriko zirela, jentilen garai zaharrak, bukatuta emanez. Kixmi (ximinoa) kristauen, Iesus adierazteko, jentilek erabiltzen zuten izena zen eta kondaira dionez, jentilak zeruko argia ikustean, (bertze bertsiotan sortaldeko laino bat da) eta bere garaiak amaituak emanez, lur azpian sartu ziren eta harri haundi batekin lurpeko sarrera estali zuten. Harri hori Aralar aldeko jentilarria  izanen zen eta horrekin jentilak gure lurraldetik desagertuz. Beno, denak ez, hoietako bat, ikazkin bat, argia ikusi bezain pronto, mendian iten ari zen guzia utziz, herrira jautsi zen Kixmiren sortzearen berria zabalduz. Argiarekin oles-aroak, Olentzaro, hasiko zen eta ikazkinak, Olentzero izenarekin ezaguna izenen da.

estrella.jpgBertze kondaira dio, argi hori segituz, hiru mago Iesusen (Kixmi)  jaiotoki berberera iritsi ziren eta argi hori Beleneko izarra bezala zauzen da.  Argi hori zer zen garbi ez dago, zeren zihuraunitz, zerua zeharkatzen duten edozein elementua izaten ahal zen, akaso kometa bat (ala bai diote).

Histoerian zehar eta garai desberdiñetan, kondaira horien bezalako argi horiek, aunitzetan ikusiak izan dira, ez bakarrik argiak baizik batzutan, gauzak ere bai, eta segun ze garai, aro edo denbora, zeruko argi hoiein esanai edo azalpe desberdiña eman zaie. Batzutan argi horiek, liburu zaharretan agertzen diren bezala, jainkoen suzko gurdiak izan dira, bertze batzutan, erensugeak izaten ziren…zerua zeharkatu eta lurrera jausten zirenean ere gauz besberdiñakin (baña antzekoak) nahastuak izan dira, batzutan bai naturaren amandreaekin, (maitagarriak, lamiak…), ama birgiña berberakin eta batzutan deabruaren ingurukoarekin ere bai.

Zeruan ikusitako argi batzuk eta ama birgiñarekin edo emakume sainduaren irudiakin, erlazionatzen den kasu bat, badago Baztanen, Gorramendi aldean, Aritzakunen hain zuzen. Kontu zaharrak dionez, Bidarrai inguruko neska bat galdu ondoren, zeruan argi disdiratsu bat ikusi zen, izarradar bat izango baliz bezala, eta herri osoa ikusten ari zenean argi misteriotsua, irrintzi bat entzun zen, irrintzi luze ta motel bat, “Amayaaaaaa, agoo, agoooo” erraten zuna. Herritar guztiok ikusi zuten, argia Zelharburuko tontorrera zihoala eta nola, leze batean sartu zen. Egunsentian, argia sartu zen lezara joan ziren ta leze sakonean neska aurkitu zuten…harri bihurtuta! ta hortik aintzin,”Harpeko Sainduaizenarekin ezagutuko da, bai harria ta bai ere argia misteriotsua sartutako lezea.

go1520025.jpgBaña hau ez da afera bakarra toki berberan argi batzuen kontukin, zeren ehunka urte tartearekin, Gorramendin berriro, zeruan, argi misteriotsuak ikusi ziren.  Kasu hontan testigu hauniz izan ziren, denek amerikanuak. Urte haietan Gorramendiko tontorrean (1953tik) “877Scuadron  Warning Control W6” zegoen, hau da “Gorramendiko basea“, hiri txiki bat zen amerikanar soldaduentzat, liburutegiarekin, bolerakin, kafetegiak, zinea, tabakoa, billareak…Ba erraten dutenez, radetan señale arraroak aurkitu ziren, zeruan ikusten ziren argiekin erlazionatzen zirenak, gero argi hori ,forma artuz, Gorramakil-eko tontorretik hamar metro exkaxera ikusi zen, ia ez zen argi bat, baizik plater itxura zeukan zerbaitean “materilizatu” zen. Gorramakil gañean (han, bi radar pantail erraldoiak zeuden) denbora dexente egon zenez, denbora eman zuen amerikanar soldadu batzuek tontorrera iristea eta ametralladorekin tiro egitea han aurrian zeukaten “OVNI”-ra, horren ondorioz “tramankulo hegalaria” kriston asotsa sortuz ziztu bizian alde egiñez. (Goitiko argazkian, Gorramendiko base amerikandarra 1970 aldera, argazkia Zalduak atraia da.)

gorrame20030924202931uo7.jpgOVNIek jarraitzaileak eta ikerlariak “Baztan afera” bezala zauzen dute eta ez bakarrik “Ovnizaleak” baizik baita ere Amerikanarrek ikerketa bat ireki zuten eta bai CIAk ta bai Pentagonoak, Baztanen gertatutakoaz jakin zuten. Odarrian erran zen tramankulo hegalaria Sovietarren hegazkin espioibat izten ahal zela zeren, dirudi, Gorramendiko basea ez zela “telekominikazioko” base arrunt bat eta zerbait “misteriosua” gordetzen zula. Erraten da base espioia zela eta nahiz eta NATO berberan sartuta egon, Frantziarrei espiatzeko erabilI zela, hortaz Frantziarreak Gorramendi parean dagoen Iparraldeko Artzamendin, base iduritsu bat eraiki zuten, baña hori bertze gautz batzuekin batera bertze post bat, izanen da. (argazkian Gorramendiko radar pantailak, argazkia mendikat.net -eko foruatik artuta dago)

Post hau iteko wikipedia erabili da, baita ere Lander Santa Mariaren Diario de Noticias-ko “Gorramendi 1” artikuloa eta Santiago Lesma Zabalegui-ren “Navarra un reino de historias” liburua.

Read Full Post »

Older Posts »