Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Elbete’

Gezurra dirudi arren, Madrilen ministro karguan denbora gehien iraun duen ministroa, baztandar bat izan da, hain zuzen ere Miguel Muskiz Elbetearra! hemezortzi urte eta bederatzi hilabetez Ogasun ministro eta bortz urtez Gerra ministro izan zena.

Muzkitztarrak Ultzamako Arraizen dute jatorria. Migelen aita, Pedro Muzkitz, Arraizen bataiatu zuten 1688ko ekainaren 2an, eta hemengo familia tipiko bateko bigarrena zenez (non seme zaharrenak etxea eta ia ondare guztia heredatzen zituen) Arraiztik atra eta Elbete herriko Catalina Goienetxe Ginkerrenarekin ezkondu zen, eta Elbete bertan finkatu zuten beren bizilekua. Bikote hontaz, 1719ko urtarrilaren 15ean, Elbeten jaio zen Miguel.

Nerabe zela, gurasoek Alacantera bidali zuten, Juan Goienetxe y Ginkirrena (Elvetea, 1689) amaren aldeko osabaren zaintzapean. Honek Estatuko Administrazioaren munduan sartu zion, Alacanteko Tabakoaren Errentaren administrazioan betetzen baitzituen bere eginkizunak.

Hamazazpi urte zituenean, Madrilen zegoen eta gorteko lehen lana, Torrenuevako markesaren burtsako morroiarena (pajea) izan zen, Torrenuevako markesa Ogasuneko estatu-idazkaria (ministroa) zen. Cabarrusek, (Baionako garaiko finantza gizon garranzitsua) Torrenuevari buruz erran zuen; ” bere ministerio laburran egindako gauz onena Elbeteko gazte horri emandako babesa izan da“. Harrezkero, hainbat ministroren itzalpean igotzen joan zen: Iturralde (Arizkun 1674-1741), Montenegro Berdeak, Campillo, Senatua, Valparaiso eta Esquilache. 1739an 5. ofizial izendatu zuten, 1748an 3. ofizial, 1754an Ogasuneko Idazkaritzako ofizial nagusi, eta 1766an Esquilache kargutik kendu eta gero ministro!. Guztira berrogeita bederatzi urte eman zituen Ogasun Ministerioan.

Miguel Múzquiz Goyeneche politikari eta aristokrata baztandarraren erretratua. Francisco Goya (wikipedia)

Ogasun ministro izendatu baino urtebete lehenago (1765), Karlos III.a erregeak bere alaba, Maria Luisa infanta, Leopoldo artxidukearekin (Austria inperialako enperadore izango zena) ezkontzera eramateko enkargua egin zion. Bederatzi ontziko eskuadra bat martxan jarri zen, “Rayo” itsasontzian infanta eta Elbetearra ontziratu ziren. Genovara iritsita, Austriako enperadoreen enbaxadoreari eman zion infanta. Itzuleran bertze printzesa bat ere ekarri zuen, baita ere Maria Luisa izenekoa baina hau Parmakoa! urte berean Karlos IV.a Koroaren oinordekoarekin ezkonduko zena.

Bidaia hartan Austriako Maria Teresa I.a enperatrizak berak “Villar de Ladrón” markes titulua eman zion Migel Musktzi.

1767an, Sierra Morenaren jendeztatzearen (birpopulaketa) errege-proiektua onartu zen, eta Miguel Múzkitzek gainbegiratu egin zuen. Egitasmoa Andaluziako Errege Bidean hutsik zeuden eremu handiak populaztea zen, bidea erabiltzen zuten pertsonen eta salgaien trafikoaren segurtasuna errazteko helburuarekin (batez ere bidelapurren arriskuena). Horretarako, Europa erdialdeko kolono katolikoak ekarri ziren, batez ere alemaniarrak, flandestarrak eta suitzarrak. Herri berriak eraiki ziren, horien artean Muzquia izenekoa, Miguel de Múzquizen omenez. Gaur egun herri hori Guarromán (Jaenen) du izena.

Baina Miguel Muzkitzen lanik handiena, zalantzarik gabe, 1782an Banco de San Carlos fundazioan izan zuen papera da, ondorengo Banco de España izango zena (Cabarrus eta Campomanesekin batera).

Bankua sozietate pribatu bat zen, bere akzioak zituzten erakunde eta subjektu partikularren jabetzakoa. Banku publikoa ez zen arren, Koroaren babesa zuen, eta estatuarekin harreman finantzario estuak zituen. Bere eginkizun nagusia Estatuarekiko zorrak islatzen zituzten benetako txartelak berehalako eskudiru bihurtzea zen.

1780an Gerra ministro izendatu zuten. Espainiako monarkia absolutuan lehen aldia izan zen zibil bati Gerrako Idazkaritza ematen zizaiola. Menorca berreskuratzean Ingalaterraren aurkako ekintza militarrei aurre egitea egokitu zitzaion, baita ere Gibraltarreko blokeoa, Aljeriarako espedizioan eta Floridako Estatu amerikarraren independentziako gerran.

Villar de Ladrón markesatuaz gain, 1783ko uztailaren 2an Errege Bulegoak sortutako Gausa konderria lortu zuen, Moresko  bizkonderri batera.

Miguel Muzkitzen armarria, Gausa Dorrea errota gotortuan, Sagunton (Valentzia). Argazkia wikipedia.

Ogasuneko Idazkaritzan egindako ibilbidea negozio pribatuekin uztartzen du. Fernando VI.a erregearentzako kontakto zuzena duenez, 1755ean etxeak, errotak eta ustiapen-eskubide esklusiboak dituzten lurrak erosiko du. Horrela, Valentzian eta Cuecan eraikinak eta lurrak erosi zituen. Gausan (Valencian) Saguntoko harresiaren azpian, errota bat eraikiarazten du. Errota horrek bizileku gisa ere egiten du eta armarria jartzen dio. 1775etik, Sagunton, Muzkitzen armarria (Baztango xakearekin) ageri da.

Olibadi, mahasti, lehor eta baratzeko nekazaritza-ustiategietara ere sartzen da, eta Albuferan arrozaren laborantza bultzatuko du.

1785eko urtarrilaren 21ean, Miguel Madrilen (El Pardon) zen du zen, 1749tik Maria Ignacia Clemente Leozyrekin ezkonduta zegoen, eta lau semen eta alaba baten aita izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

Miguel de Múzquiz y Goyeneche. Real Academia de la Historia webgunea.

Miguel Muzkitz. wikipedia.eus.

Muzquiz Goyeneche, Miguel de. Auñamendi Eusko Enziklopedia

Read Full Post »

2012ko Urriak

Nafarroako “Gran enciclopedia” dioenez Elizondok 1801an bi feria zeukan eta biak hiru egunetakoak, bata Pazko astelenan hasita (Udaberriko feriak) ta bertzia udazkenekoak, San Lukasetan (urriak 19). 1847an bi feriak jendetsuak ziren eta daten egune aldatu zen, udaberrikoa Pazko ondorengo ortzegunera pastu zen eta udazkenekoa, San Simonaren hurbileko ortzegunera eta hiru egunekoak izatensegitzen ziren, Ortzegun bertan hasten omen bai ziren.

San Simon eta San Juda bikotearen santorala Urriak 29 da eta Xabier Lete haundiaren kanta ezaguna dion bezala:..

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak…

Uda bukaerako kanta hau zehatzago irakurtzean burura etorri zait, Simon bat! zaldirik izan arren ez zena “zalduna” baizik “eskribanoa”, aberatsa zena jauntxoa baizen eta Elbetekoa zenez eskuara ere izango zuena!! Simon hori Askoako jauregiko jauna izan zen XVII. mendearen erdialdera ( 1651 Askoa  jauregiko nagusia bezala ageri da) eta aipatu dugun bezala “escribano real-a” zen.

Askoako jauregia. Argazkia Rakel Goñi utzitakoa.

Elbeteko Askoako jauregia Leinu etxea da eta dirudienez 1925an berriztatu edo eraberritua izan arren bere arkitektura nagusia XVIII. mendeko barroko estilokoa da edo bederen kutsu hori ematen diote sarrerako lorategie, ataria zutarri klasikoekin, balkoia eta armarri ederra.

Jauregia eta bere Lurrak, garrantzi haundia izan du Elbeteko historian eta Elbetarrentzat.  Erraten da erdi aroan Elbete Asko-ko Gurtze Sainduaren (Santa Cruz de Ascó) izena zula, geroxago 1427an aldera, herria ” Santa Cruz de Luat” izena izanen zun eta denborarekin dokumentutan ikusten den bezalaxe “Luat” hori “Elvet” (1603k0 ageri batean) bihurtuko da eta ondarrian (1727) Elvetea izena agertuko da lehen aldiz, nahiz eta Eusebio Etxalar kaputxino eta euskaltzalearen arabera izen zuzena Eloeta o Eloe izanen zen. Gaur egun Elbete bezala zautzen da.

Leinu etxearen ingurutan edo lurretan, hain zuzen Askoko zubian, Baztani zegozkion aferak aztertzeko Batzar Nagusia elkartzen zen eta 1437ko dokumentu baten arabera, Asko zubian biltzen omen ziren, toki zabala zelako eta han biltzea edo bazartzea ohitura bazelako.

Askotarren artean “eskribano realak” izatea “normala”, tradizioa edo familiaren “oficioa” zela dirudi, zeren Simon aparte bertze batzuk ere izan ziren, hoien artean Jeronimo de Asco (1665) , Miguel de Asco(1700) edo Juan Tomas de Asco (1740) nabarmaentzen ahal dire.

2012ko Baztandarren Biltzarrako Elbeteko orga, Simon Askoko ezkontzan ezkilen ebastea antzezten. Argazkia Pello San Millan.

Ofizioaz aparte, badirudi ere Askotarren artean Simon izena arrunta zela eta lehen aipatutako “Simon eskribanoaz” gain bertze Simon Askotar baten “bitxikeria” daukagu. Kontatzen dutenez 1889an Elbeteko Askoa jauregiko nagusia, Don Simon de Asco y Erret Baigorriko Maria Antoniette Lussarry neska gaztearekin ezkondu zen 40 urte zituela. Egun handia izan omen zen Elbeten eta Baztanen eta inguruko jauntxo gehienak etorri ziren Gurutze Sainduko elizan ezkontza ospatzera, denak elegantiak eta luxuz inguratuak. Baina ezkongaiak elizara hurbildu zirenean, ezusteko handia aurkitu zuten: lapurrak elizako ezkila ebasten ari ziren! eta ia ezkila dorretik jaisten ari zirela antzeman zuten. Gauza ez da argitu ezta garbi ere gelditu, baina diotenez uste da lapurren atzean Elbeteko Jarolako nausia zebilela, herriko bertze jauregiko nagusiaren egun iportantea izorratzeko nahian!.

Pasaje “historiko-bitxi” hau, aurtengo Baztandarren Biltzarra Elbetearrak antzeztu zuten, ezkil ebastea eta ezkontzako konbidatuak agertuz eta hain ederki errepresentatu zuten (ezkil ebatea, atrezzoa, ohialak…), orgen desfileko lehen saria merezita irabazi zutela ta!.

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.noticiasdenavarra.com/2012/10/26/vecinos/baztan-bidasoa/hoy-toca-39nekazari-egune39-de-las-ferias-de-otono-en-elizondo

http://www.valledebaztan.com/index.php/es/pueblos/elbete

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20120723/353578/eu/Belaunaldiz-belaunaldi-aberri-askearen-alde-libreki-jaikiz

www.enciclopedianavarra. Elbete atala.

http://azai.host22.com/2011/2011-09-07_02_Elbete_acceso_al_palacio_de_Askoa.jpg

Read Full Post »

2012ko Iraila.

Elbeteko Jarola jauregia estilo barrokoko eta hiru mailatan banatutako lauki eder bat da. Jarola jauregia Baztango etxerik nobleenetako bat (Leinu-etxea) eta interes haundikoa, azpimarratzekoak dira: Harlanduzko aintzinaldea, Baztango harri gorriz egindakoa, sarrerako balkoia eusten dioten bi zutabeak, balkoi gañeko armarria eta teilatu azpiko egurrezko hegal landuak.

Jarola jauregia. Argazkia Pello San Millan.

Jauregia XVII. mendean hasi ziren eraikitzen (Karrika Xarren berberan, pixket haratago Jarolaxarrea izeneko etxe bat bada) Miguel de Bergarak eta Borda kapitaina aginduta (1680.urtearen inguruan).  Julio Caro Baroja “La hora navarra del siglo XVII” liburuan dio bezala, 1675.urtearen inguruan Miguel de Bergarak Cadiz ta Sevilan bizi zela “negozio” on batzuen ondorioz izugarrizko dirutza egin zuen eta Kontuen Ganbaran agertutako idatzi baten arabera zegoen eraikina erosi zuen. 1572ko Armeria liburuan Jarola jauregiko armarri zaharra agertzen da (urrezko oinarri baten gainean faxa hortzadun gorri bat), gaur egungo jauregian  Bergara ta Bordatarren armak daude.

Jarola jauregiari buruz erraten da Balleko etxea eraikitzerakoan (1695aren akaberan) modelu gise erabili zutela  eta urte batzuk geroxago Elizondoko Datue jauregiarentzat inspirazioa izan zela ere, baina gutxitan aipatzen da, Miguel de Bergarak bere jauregiarako Lesakako Urdanibea etxean eta Erratzuko Apeztegia jauregian oinarritu zela (Palacios de Baztan
.Pilar Andueza Unanua 2006).

Jarolako lehen nausie aistion aipatu dugun bezala Bergarako Miguel capitaina izan zen. Miguel 1637an Elizondo jaio zen eta itxasoko infanteriako kapitaina izan arren gaztetik “armada realeko” galeonetako soldadu arkabuzero xume gise hasi zen. Ondoren  Indietan  1662an ta 32 urte zitula San Hermenegildo itsasontziko eta infanteriako kapitaina izendatuko zioten. XVII. mendeko 70. hamarkadan , Buenos Airestik Kadizera iristen diren naoko (ontzia) kapitaina bezala agertzen zaigu. Urte horietan Sevilla eta kadizen bizi da eta militar baño gehiago negozio-gizon izanez, sosa dexente lortuko du. 1691an militarra bezala legebiltzarreko eserlekua  jaso zuen eta famili noblekoa zenez (Arizkunggo bergara dorretxekoa) Santiagoko zalduna baitere izendatu zioten.

Bergaratar kapitaina bere garain gizon ospetsua ta ezaguna izan zen, baña ez da bakarra kondizio berber horiekin Elbeteko jauregi hontan bizi izan dena. Adibidez jakina da Jarolan (baitere Oiereguiko Reparazean), Ramón María de Valle-Inclán ek udak igarotzen zituela,baña jauregiko “biztanle” bat nabarmentzeko José María Lakoizketa apez ta botanikoa izango da.

Jose Maria 1831ko Otsailaren 2an Narbarteko Lakoizketa izeneko baserrian jaio zen eta hainbat anaieko famili baten seme zaharrena izan zen. Lehen ikasketak batxilergoa, Iruñeko Institutuan egin zituen  egin zituen. Amituta, seminarioan sartu eta apaiztu  ondoren, bi urte eman zituen Elgorriagan apeza bezala, gero Narbatera  bueltatu zen eta hogeita hamar urtez (1857-1887) arituko zen bere herriko erretore gise.

Bitarte horretan, bere eliztarren arimak zaintzean gain,  Narbarteko apaizak bere denbora “libren” inguruneko landareak aztertzen zitun. Eduardo Gil Berak Lakoizketari buruzko idatzitako liburuan aipatzen du  “atratzen  zela belarrak biltzera latoizko kutxa batekin, zeio (arotz-tresna), mailu ta zintzel batekin eta iñork igoko ez lizateken harri edo haitzetan belar eta likenak hartzen zitun. 

Jose Maria Lakoizketa. Argazkia euskomedia.org/aunamendi webgunetik hartuta dago.

Herritarrentzat herriko apaizaren portaera benetan bitxia iruditzen zizaien (belar batekin pozten bai zen) eta “Lakoizketako erua” deitzen zioten. Hala eta guztiz ere, Europako naturalista eta botaniko espezializatu onenenak,   Espainiako iparraldeko florako kriptogrametan (bereziki likenetan) adituena kontsideratzen zioten.  1877an  Frantziako Botanika Elkarteko kidea izan zen, eta 1880an, Sociedad Española de Historia Natural-eko (Botanika sailan) bazkide bezala ageri zen. .

Horrela, Lakoizketako erua, benetan jakintsu ulerteziña bat izan zen. 1887, gaixotu ( hemiplejia batez) zen eta bere ahizparen etxera (Elbeteko Jarola) sendatzera ta zaintzera joan zen. Azken urteak Jarolan eman zitun, eta han 1889ko abenduaren 25an hil zen.

Urte batzuk geroago, 1924an, Eusko Ikaskuntzak  lana aitortu zun (hilondoko moduan) eta bere jatorrizko etxean xafla adaierazgarri bat  patu zuten.

Lakoizketak  bere botaniko bizitzan 2.500 ale baino gehiago bildu eta sailkatu zitun, ez soilik Bertizaranan eta Baztanen baizik baitere, Penintsularen eta Europako bertze toki batzuetan ere. Bere “herbarioa”  51 karpeteta osatzen zituen eta bere iloba, Luisa Lakoizketak karpeta horiek Lekarozko kolegioan utzi zituen.  Komentua itxi ondoren, herbariun-a  Lakoizketa baserrian egon zen eta gaur egun Gasteizko Natur Zientzien Museoan dago.

Post hau iteko erabili den materiala;

elbete.com webhorria.

www.diariodenavarra.es-ko “rincones-singulares-ko” José Perales-en El-caserio-lakoizketa artikuloa. (2006).

Don José María de Lacoizqueta. El botánico (1831-1889)”. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 39, 329-361 (1982). Pérez de Villarreal, Vidal .

navarrosilustres blogako “José María de Lacoizqueta” artikuloa.

euskomedia.org/aunamendi webguneko “José María de Lacoizqueta Santesteban” artikuloa.

.  Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (2006). Andueza Unanua, Pilar.

Read Full Post »

Pasaden asteburuan ( Otsailak 25-26) komunikabide gehienetan agertzen zen Palmako dukeak, Palmako (Herrialde Katalanak) Auzitegiko epailearen aurrean deklaratzen ari zela, Balear uharteetako Gobernuko diruaz modu ilegalean jabetu izana egozten bai diote. Nere amatxik errenen zuen, norbaiten “zerbait” modu ilegalean jabetzea, lapurtzea izanen zela eta orduen, eukaldun abizeneko duke honek, bederen orain arte, ustezko lapurre dela erraten ahal da.

Blog hunten, gaurkatasuna hartuz edo baliatuz bailarako kontu, historio zahar edo personai bat parekatzea sahiatzen gara, eta honetan ustezko duke euskaldun lapur bat dagonez, XVI. mende bukaerako konde euskaldun lapur (honek “ustezkoa” aintzinean patzea ez da beharrezkoa epaitua izan bai zen) baten istorioa plazaratzen dugu.

XVI. mende bukaeran Baztan-Bidasoako eskualdean hainbat arpilatze eta lapurretak eman ziren eta hauen medioz eskualdeko biztanleria izututa bizi omen zen. Laporreta hoien buru Ustarizko Juan Iturbide zen edo hobe errana, berari gustatzen zizaion bezala (deitzea), Baztango ijituen Kondea izan zen,!!! Kondea eta bere taldea, 12 menpeko leialez osatua, 6 urte zeramaten eskualdeko etxeak “asaltatzen”. Badirudi hegoaldean lapurtutakoa bertzealdean (Nafarro askean) saltzen zutela eta batzutan baitere, lapurtutakoa garrantzi haundikoa batzen (jauntxoei lapurtutako) erreskatea eskatzen zun. Erreskate hoietan jauntxoekin erlazionatzen zenez paentsatzekoa “konde” tituloa hartuko zula, Baztango ijituen kondea hain zuzen.

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua)” libura, kontatzen du  1597ko maiatzaren 5eko gauan, nola hiru ijitu Sunbillako Juan Alzuetaren etxea erasotzen duten, baña lapurketa ez da bertzeak bezala atratzen eta lapurrak mendialdera ihes egiten sahaiatzen dira. Biaramunian Sunbillako inguruan, hiru ijitoetik zaharrena, harrapatzea lortuko zuten herritarrek (bi gazteenak ihes eginez) eta izugarrizko sorpresa hartuz, jakitean harrapatutakoa, Juan Iturbide “Baztandarren ijituen kondea” zela.

Kondea Iruñan epaitu zuten eta prozesoko kargu-orrietan bere deklaratzioa agertzen zaigu, euskaraz testifikatu zuen eta garaiko euskaraz idatziak izan ziren: “ Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh”, “¿Cerdioc hic uztariz?”, “Vay eguiada”, “Egiada orrelaco gauza baxuec guc ecarri guinducen”… bere defentsa argitasunarekin eraman arren ezin zun lortu errugabe bezala ateratzea eta berreun  zigorrada eman ondotik sei urtez galeretara kondenatu zioten.

Bitxikeri bezala erran, Juan Iturbide literaturako personaia bezala ere daukagula, Manu Ordoñanak bere ” Arbol de sinople” eleberrian, personai historikoa mugalari moduko bat bzala erabiltzen du eta bikote protagonistei bertze aldera pastzea laguntzen die. Egileak “lizentzia” txiki bat hartzen du eta agote  eta emakume ijitu baten semea bihurtzen dio. Erran behar bi giza talde baztertu hauen nahasketa auserki eman zirela (bederen iparraldean) eta haun nahasketen ondorioak ( baitere mairuekin erraten da) Kaskarotak izanen ziren. Gia talde baztertu hau ez zen nomada eta gehin bat Lapurdiko kostaldean bizi ziren, beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak izanez, baitere eliza propioa, hitz eta erranairu bereziak ere. Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke.

Elbeteko Gurutze sainduaren eliza

Kaskarotak eta agotak alde batean utzita eta ijituekin segituz, aipa behar Baztandar ijituen konderen harrapaketarekin ijituen lapurretak ez zirela amaitu Baztanen. Baitere Florencio Idoate historiatzailea aistion aipatutako liburuan (baña II. tomoan) Iruritako eta Elbeteko elizetan izandako lapurretak kontatzen digu. Lapurretak. Juan Iturbide epaiketaren ia ia ehun urte ondoren izan arren bitxia da, ebasleak, iparraldeko ijitu talde bat izatea. 1691ko ekainaren 11ko ordu txikitetan, Iruritako elizan gordetzen zituzten baliozko erlijio objetu guztiak desagertu ziren, lapurretaz hurrengo goizean ohartu ziren eta berehala lapurrak harrapatzeko talde bat antolatu zen arren ez zen deus aurkitu. Ez zen soilik gau hartan izan zen lapurketa bakarra zeren lehen aipatu dugun bezala Elbeteko elizan ere baliozko apaingarriak eraman zuten. Uztaila aldera berri bat iritsi zen, erranez Iparraldeko Bastidan (Behe Nafarroan) ijitu talde bat harrapatuak izan zela eta hainbat objetu erlijiosoak zeukatela. Hararaño hurbildu zen Iruritako presbiteroa, egiaztatuz ijituak zeukaten objetuak, Baztango bi herrietako elizenak zirela!!

Badirudi ijituak eta lapurretak pareka joan direla historian zehar, baña lapurretak ez dute ez arrazik ez etniekin zerikusirik baizik gizakiarekin, ijitua, zuria, beltza, bertakoa, kanpotarra, erritarra edo jauntxoa, “kondeak”  ala “dukeak”….izaten ahal dira lapurrak, gauza da, garai batean “Iturriaren bidean asaltatzen ahal zizutela eta gaur egun, ustez, bertzen sosen jabetzatz urdeak eta arinak bereganatzen direla!!”

Post hau iteko hurrego liburu eta web-horriak erabili dira.

Iñaki Egañaren “quién es quién en la historia de los vascos”  (Txalaparta 2005) liburua.

Euskomedia fundazioko (www.euskomedia.org ) Auñamensi enziklopedia atala.

Wikipediako “Kaskarot” artikuloa.

Manu Ordoñanaren “Arbol de sinople” eleberria (2009).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua, 1956).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo III, (Nafarroko Gobernua, 1966).


Read Full Post »