“haien berri onak, gure berri txarrak dira..”
Hala dio Berri txarrak taldearen abesti batek, eta hontakoan berriak auzo ondoko erkidegotik datozte eta hezkuntzan eta euskararen inguruan ezdakigu zer aldatuko ote duten. Beriiak diotebnez, Jauralizak urte aunitzetan, bere muga administratibotik kanpo ainbat euskara jorratzen duteen elkartei eman duen laguntza kolokan geldituko dira?
Bertze berri txar bat, eta antzekoarekin lotua baina krisiaren aizakiaz makillatua, Nafarroko gobernuak ere euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu diela da. Adibide gise aipatu eskualdeko Xorroxin irratiari ia ia %100 murriztu die eta aurrera atratzeko diru itturri berrietan pensatu behar izan dute. Erraten da arazorik badenean kazkezurreko matetria grixa funzionatzen hasten dela eta xorroxingoak burutik ez daudenez maigu! zozketa originala bat inen dute. Zozketa behikaka.com izena du (behikaka.com web horrian azaltzen da) eta zenbaki sarituak aterako duen esku inozentea, hiru behien kaka izango da!!!.
Bertze berri txar bat Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Maiatzak 6 (2009) Funberako langileek Burdin martxa hasi dute eta Beratik Iruñera oinez joango dira. Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean amaituko dute. Maiatzak 7an Almandoztik hasi eta Iruñara bideratuko dira, eta azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.
Ez da langileak lehenengo E.R.E.a jasatzen dutena. E.R.E.kin Azarotik daude eta orain enpresak E.R.E. berria hau urte osorako eskatu du. E.R.E berri honekin ilabetean bakardık sei egun lan egingo dute eta doike soldatak berriz ere murriztuko dira (lehendik murriztuak ima zeudenb), komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela.
Azken berri txarra Mexikotik dator, gripe A han errotuta dagoela eta Mexikon D. F.-en urtero bezala Euskal Etxean Maitzak batan ospatzekoa zen Baztango eguna, ez da ospatuk.. Hango baztandarrak aurten Baztanzopa eta txuritabetzi gabe geldituko omen dira
Bideoa, 2010ko Baztango egunarena da eta festa honi buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.