Antzinan, negua, urteko sasoi iluna, urteko izar-gertaera jakin batzuekin hasten zen: Neguko Triangelua agertzen zen zeruetako sabaian eta Orionidetako meteoro-euria ikusgai dira.
Neguko triangelua Izarriora (Sirio, “Canis Major“), Procyon (“Canis Minor” edo eskuaraz Txakur txikia) eta Betelgeuse (Orion edo Ehiztaria) izar finkoek osatzen dute. Orion, euskal mitologian, Ehiztari Beltza izena du. Elezaharraren arabera, bi izarrek (Txakur haundia eta Txakur txikia) ehiztariari laguntzen dioten txakurrak irudikatzen dituzte, deabrua ehiztaria tentatzeko eta meza uztea lortzeko bihurtu zen erbi zuriaren bila.
Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Txistu-haizea entzuten denean aipatzen da, eta izen ezberdinekin ezagutzen da Euskal Herriko txokoetan. Beti ehiza-txakurrez inguratuta ehizatzen duen apaiz baten irudiarekin identifikatzen da pertsonaia.

Mateo Txistu Ehiztari beltzak Euskal Herrian duen izenetariko bat da. Errazking – Norberak egina. Wikipedia.
Mateo Txistu da bere izendapen ezagunena agian. Ehiztari amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela, eliza kanpoan erbi bat antzeman, eta haren atzetik irten zen eskopetarekin eta ehiza-txakurrek lagunduta. Mezaren sakramentua traizionatu zuenez grina pertsonal horrengatik (ehiza), madarikazioa jaso zuen, eta harrezkero basoetan etengabe zakurrekin erbiaren atzean ibiltzera kondenatua dagoen arima da Mateo Txisturen. Bertsio batzuen arabera, apaiza tentatu zuena deabrua izan zen, erbi forma hartuta. Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago baita Europa guztian barrena ere.
Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian “Ehiza basatiaren” izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean, baina mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean (pertsonen atzetik doa). Batzuetan lurrean zehar, bertze zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.
Mito honek kontatzen diguna betiko atseden hartuko duten arimak dabiltzan ustea da. Arima hauek, gauez, ekaitza dagoenean, zuziak piztuta daramatzate gorpu berriekin batera.
Ehiza basatiko ehiztariak hilak ziren, arima erratuak, sarritan irudi historikoa izan zitekeen edo;
Gaskonian, mitoa izen zelta duen Artus erregea da, Katalunian: Comte Arnau (“Arnau kondea”) pertsonai honen izena da Tramontana haizea dauden gauetan airean dabil bere segizio guztiarekin. Madarikatutzat jotzen den pertsonai historiko batean oinarritu da mitoa, bertze hainbatetan bezala. Bertze zenbait izen Katalunian; Caçador negre, Mal Caçador edo Mal Caçador dira
Aragoien: Cazataire maldito (“Ehiztari madarikatua”). O Siñó d’Espés (“Espeseko jauna”) edo Barón d’Espés (“Espeseko baraoia”) da, Alemanian Teodorico Handia, Karlomagno, Bretainan Arthur erregea, eta Valdemar Atterdag errege daniarra Eskandinabian.
Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Joana Albretekoaren hilotza daramatela eerraten ohi da.
Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen erraanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua aireetan.
Bertze seinalea, negua hurbil zegoela Orionidetako meteoro-euria zen. Orionidak aktibitate moderatuko ozar-izar (izar-euria edo meteoro-zaparrada) bat dira. Bere aktibitatea urriaren 2tik azaroaren 7ra arte hedatzen da.
Orion konstelazioa dagoen esparruan, espaziotik datozen abiadura handiko meteoroak dira eta mundu osotik ikusten dira. Eta, erran dugun bezala, Orion ehiztaria da, mito hau Greziako mitologiatik dator, non Orion, Poseidonen eta Euriale seme da, ehiztari handia, harrotzen baitzen Lurreko piztia guztiak hiltzeko gai izateaz.
Egun laburragoei eta gau beltz eta ilunagoei bide ematen dieten seinale hauekin, non arimako ehiztariak, hildakoen arimak, Gaueko, Herio, Intxisuak, Gaizkiñek, Mozorroak, Arimaerratuak, amesgaiztoko izakiak, deabruak eta sorginak bezalako erakunde ilun ezagunak, gure beldur sakonenak pizten dituztenak eta gizakiok eraiki dugun mundu fisikoari erronka egiten diote. Bizidunen mundukoak ez diren espiritu horien arriskuei aurre egiteko eta Izpiritu batzuk Beste Mundura eraman ez zitzaten modua kamuflatzea zen, itxura imitatuz (mozorrotzea). Bertzalde, kandelak bideetan jartzea, etxeak (arbiak, kalabazak edo erremolatxak hustuetan) arima alderraiak argitzeko eta arbasoei familiaren etxera itzultzen laguntzeko modu bat zen. Jarduera hauek izaki horiekiko errespetuzko bizikidetza bermatzeko festa batetan eskaintzea izane da. Esta hori Urriaren 31n ospatzen dugu, jai hori Gau Beltza, Arimen Gaua edo Defuntuen gaua izenez ezagutzen da, eta jatorri arras zaharrak ditu.
Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira bertze zenbait herritan eta nondik dator jakitea interesgarria da…eta hala ez basan sar dalia kalabazan!
Xanduli, manduli, kirriki, eman goxokiak guri!
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
Gau Beltza, Domu Santu eta Arimen Eguna. porencimadetodaslaszarzas.com. 2019/11/01
Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri! dantzan.eus. Oier Araolaza. 2014/11/03
Ehiztari beltza. wikipedia.org,